Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

50 emaitza fagore bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bozkario.
tradizioa
tradizioa
Tr. Usado desde Leiçarraga por autores septentrionales y navarros, en el s. XX tbn. se encuentra en algunos guipuzcoanos y vizcaínos. La forma más usual, empleada por los labortanos y bajo-navarros es bozkario (que aparece tbn. en los baztaneses Echenique e Izeta y algún texto alto-navarro). Se encuentra boztario en los suletinos, Tartas, el roncalés Mendigacha, Gasteluçar y Duvoisin (aunque los dos últimos emplean tbn. bozkario ). Pozkario aparece por primera vez en un texto irunés de mediados del s. XIX, y es usado en el XX por autores guipuzcoanos y vizcaínos (además de por Izeta y Mirande). En DFrec hay 11 ejs. (9 septentrionales) de bozkario y 1 de pozkario, meridional.
sense-1
(L, B, BN; SP, Urt I 141, Ht VocGr 416, Lar, Hb, Dv; -tz- VocBN ), boztario (Sal, S, R-vid; Gèze, botzt- Arch VocFab ), pozkario, botzario (BN, S). Ref.: A (bozkario, boztario); Lh (botzario , boztario); Lrq /bostaio/; Gte Erd 45; Izeta BHizt2 .
Gozo, júbilo, alegría. "Réjouissance, allégresse" SP. "Regocijo" , "alegría" Lar. "Joie, réjouissance" Hb, Gèze. "[Ez du inoiz poz bat]: ez du pozik inoiz (V-gip, AN-gip), gaizo gizona, sekulan ez du bozkariorik ukan (BN-arb)" Gte Erd 45.
Hire begitharteak argi beza gure gainera gure bozkariotan eta salbamendutan. Ins A 6v. Zuen tristizia konbertituren da bozkariotara. Io 16, 20 (LE gozotán). Zu zara [...], bekatoreen salbamendua, iustuen bozkarioa eta errebelatuen gidamendua. Mat 282. Zure aita bozkarioz / bethe zen bihotzean, / aingeruak erran legez / zu sorthu ziñenean. EZ Noel 165. Lurreko konsolamendua, zeruko bozkarioa. Harb 75s. Hango kantuak, leloak eta bozkarioak, izanen dira, aiak, hatsbeherapenak, inzirinak, nigar-xopinak eta arrenkurak. Ax 588 (V 378). Guretzat ordenaturik eta prestaturik dagoen bozkarioa, zein baita zeruko loria. Ib. 152 (V 100). Iguzu [...] sekulako bizitzearen bozkario perfeta. Hm 180. Ezta iokoan bozkariorik irabazten duenarentzat baizen. SP Phil 369 (He 372 bozgune). Hastean bozkario ariñ bat, ondoan tristezia pisu bat. 30. Bihur diezadazu [...] ene bekhatuak eraman darotan boztarioa. Ib. 46. Zoin Egüberriz boztario handiago bateki kantatü behar baita. Bp II 18.
( s. XVIII.) Saindu dohatsu hauk direla Eskual-herriko bozkarioa eta khoroa. "Gaudium" . ES 126. Ez da bozkario egiazkorik konzienzia onaren soseguan baizen. Ch I 20, 3. Jaun hura gure baithan izaiteaz dugun bozkarioa. CatLav 253. (V 128) Egun batez zerbitzari fidelak, sar ahal daitezentzat bere Jaunaren bozkarioan. He Gudu 122. Eztü boztario handirik hartüren banoki. Mst III 46, 4. Garaitziatik heldu zen bozkarioa laster izan zen itzulia atsekabe min batetarat. Lg I 220. O Maria! zer bozkario dudan zu enzuteaz Yaunaren miserikordien kantatzen. Mih 56. Jinkua berthaitez berthaite ikusiz, eta perfeitki maitatüz seinditzen düte ezin explika daitekeen boskario bat. CatLan 59. Bozkario eta alegrantziarekin. Brtc 191. Boztarioak ere dü lagüntzen ta lanetan ürgaizten. Egiat 243. Bainan aski denaz geroz, / Jauna, zu ikustea, / Zorionez, bozkarioz, / Izaiteko betea. Monho 82. Alo boztario handia / Oger eta Rixarten libratzia. Xarlem 1130. Boztariotan izan gitien Ama admiragarri hareki. Ib. 7.

( s. XIX.) Egun batez ukhan dezagun, [...] sekulako bozkarioaz gozatzeko zoriona. Dh 87. O! nere Jainkoa, [...] Noiz harturen nauzu zure bozkarioan? Ib. 181. Gure boztariuen kausa, othoi egizü gügatik. UskLiB 27. Zuzen zen lehena izan zadin bozkario hori sendituko zuena. Jaur 160. Ezkaratz pian ditu gordatzen / Dirua eta boztarioak. Arch Fab 229. Zenbat konsoluiki eta bozkarioiki joan bide zen lasterka Maria santisimarengana graziak, eskerrak eta enora buenain ematera. (Erro, s. XIX) º265. Yende hek direla segur ongi gaizo / Agertzeaz hartaz hanbat bozkario. Gy 210. Zerua onen jaiotzan alegratu balin bazan, lurra pozkarioz eta atsegiñez gaur bete bedi! (Irún, 1854). ETZ 241. Egiaz mintzatzeko, baldin errege-seme izatera deithu banindute, zer etziren izanen nere atsegina et boztarioa? Dv LEd 59. Alegra zaizte ta bete bozkarioz, zergatik zuen sari aundia izain da zeruetan. Echn Mt 5, 12. Bathaitu zuten gizona eta ikusi hiltzen bozkario handienean. Hb Egia 23. Franzizkoren bozkarioa Xinako hegiak ikhustean! Laph 228. Thürmentiak eta hiltzia bera boztarioreki sofritzen bere fedia arnega beno lehen. CatS 113. Bozkarioak darot bihotza gainditzen. Elzb Po 184. Utziz pozkarioa, doluan sar adi! Ib. 189 (seguramente error del editor; en la ed. de BertsoB 189 bozkarioa). Eliza bestak Eskual-herrian guziz bai eder dire [...], etxetan eta kanpoan halako gozoan eta bozkarioan dohazinekin! Zby RIEV 1908, 83. Bozkario handitan, eta irriz zagozilarik. Jnn SBi 57. Alegerarik eta bozkarioa bihotzetik gaindi. Ib. 35. Ez zian üzten osoki bere bihotza boztarioari. Ip Hil 161. Gazteak, herriko loreak eta bozkarioak, [...] itsasoko bide leizetsuetan dabiltza. Arb Igand 157.

( s. XX.) Eltu zitzaitadan orren erretratoa; boztario ekun nionaz, besarkatu nion. Mdg 141. Oi zer bozkarioa harentzat, etxekoen, ahaideen, ezagunen ikustea. JE Bur 143. Pozkario aunditan / Orain gera sartu, / Jaunak gaituelako / Gu gaur ikustatu. ArgiDL 162. Eta orai, bozkarioa bihotzean, josta gaiten ongi. Barb Sup 61. Betbetan xoriak dira iratzartzen, / [...] / bozkarioz bethetzen, / Beren kantuer lotzen. Ox 165. Idüri lüke familia eztela oso behik nunbait dielakotz: zer botztariua <-ina> seteme-ez gerokotz entzüten denian tzintzarrada! GH 1929, 174. Huna herrirat non diren helduak. Ama gaixo haren bozkarioa! Barb Leg 129. Behar zutela gorputzari eman eskatzen zuen inarroste eta bozkarioa. Zub 109. Irri batekin bozkarioa / denetan dute ezartzen. Etcham 240. Arengana yo zuen pozkarioz. Or Mi 17. Bozkario handi batek gainditzen gitu zazpiak. JE Ber 78. Ikusle ta entzuleen baitan, kolkoan, izuikara (phatos) ta pozkarioa (sofroshyne) sortze arren. Lab Y 1933, 193. Pindar, auhen, amodio / Eta goiko bozkario. Iratz 9. Hau bihotzeko bozkarioa! Ib. 104. Eta zer kantuak! Goratik eta basatik ari ziren, oro bozkario eta xaramela. Lf Murtuts 26. Gero eta bake ta bozkario handiagotan dagoela. Mde Pr 372. Oro pozkario eta irribarre zen, beste bien goibeltasuna gehituz zoalarik. Mde HaurB 31. An agertzen zitzaidan garbitasunaren dedu ederra, arrai, ez pozkario tzarrean. "Non dissolute hilaris". Or Aitork 206. Ikusleen pozkarioak ezeban neurririk izan eta orregaitik barriro bere txaloka asi ziran. Erkiag Arran 43. Ez naiz egon hobeki inun, hemen baino. / [...] / Pozkarioa ezin liteke / jaditsi jada gorago. Arti MaldanB 214. Irri horiek dute salatuko zonbat bozkario, zorion, goxotasun, / Kuraia eta fidantzia duten sorrarazi. JEtchep 117. Konzientziaren bozkarioa, orra ziñezko saria, bere eginbidea zintzo bete duanari betiere ematen zaiona. Vill Jaink 106. Etxeratu ziran senar-emazte gazteak, biotzak bozkarioz beterik. Izeta DirG 101. Txirula ari du zoli, / ta oroz gañeko pozkario / arima barna dixuri. Gazt MusIx 91. Bozkario hori jasta balezate. Ardoy SFran 337. Horier esker agertu ditut herriari, aspaldian golkoan naduzkan arrangurak; bai eta ene bozkario bakarrak. Xa Odol 66. Nolako alaitasuna! Zer izadiaren pozkarioa! AZink 21. Familian zerbait parada, bozkario edo dolu, etorriko denean. Larre ArtzainE 210.

v. tbn. Arg DevB 19. JesBih 433. MarIl 107. Lap 18 (V 10). Etchebarne 132. Boztario: Tt Arima 114. UNLilia 11.
azpiadiera-1.1
Gozos (de la Virgen).
Andre dena Mariaren zazpi bozkarioak edo Gaudeak eskaraz. EZ Eliç 416. Andre Birjinaren zazpi bozkarioak. Harb 71 (tít.).
azpisarrera-1
BOZKARIOAK EGIN. Dar los parabienes.
Nola hamar erreal dituen emazte batek hetarik bat galzen duenean, argia iratxekirik, iraultzen baitu etxe guztia; eta gero ediren duenean, alegeratzen baita, eta kontatzen baiteraue bere hauzokoei bere sendagailla, eta erraiten egin diatzotela bozkarioak. Ax 549s (V 352: 'que le den el parabién').
azpisarrera-2
BOZKARIOAN (Estar, etc.) alegre, lleno de gozo. v. BOZKARIOTAN.
Gudu handiak izan tuzte munduan, baiñan orai bozkarioan dire, konsolazionean, bakean. Ch I 47, 4. Maite diana, bethi boztariuan dabila laxterrez, hegaltaz. Mst III 5, 4. Nula othian gük, bekhatorek, uste ükheiten ahal dügü bethi boztarioan eta sirats hunetan izatia. Ip Hil 98. Eta gerokoño, bozkarioan, bere senarra ikustean ohean zabal-zabala lo zurrunga ederrenian, bere baitan dio. Zub 43.
azpisarrera-3
BOZKARIOETAN (Estar, etc.) alegre, lleno de gozo. v. BOZKARIOTAN.
Mundua bozkarioetan izanen da, bainan zuek afliituak izanen zarete. Jaur 108.
azpisarrerakoSense-3.1
( Bozkarioetan sartu ).
Sar gaiten bozkarioetan Elizarekin birjina sainduari egina izan zaion fagore berezi hortaz. Jaur 344.
azpisarrera-4
BOZKARIOTAKO. Gozoso, feliz.
On eritzi draukak iustiziari, eta gaitz eritzi draukak inikitateari, halakotz unktatu ukhan au Iainkoak, eure Iainkoak bozkariotako olioz, eure lagunetarik abantail. Lç He 1, 9 (Dv bozkariozko). Paubrei ebanjelizatzera igorri nau, bihotzez hautsien sendatzera, [...] zaurthuén delibranzatan ezartera, eta Iaunaren urthe bozkariotakoaren predikatzera. Lç Lc 4, 18s.
azpisarrera-5
BOZKARIOTAN (Estar, etc.) alegre, lleno de gozo. Cf. supra gure bozkariotan en Leiçarraga. v. BOZKARIOAN.
Zenetikan berze bat da, / Bozkariotan dago, / Itsu zena argitu da: / Hilla bisturik dago. Arg DevB 37. Mariaren sortziak boztariotan ezari dü Zelia. msS 3. Errekomendazione haren ondotik bozkariotan jarri zen. MarIl 82. Haren sortzeak inguruna guziak bozkariotan ezarri zituen. Jaur 399. Bozkariotan nago maiz ari guardia. Elzb Po 192. Aingeru eta Artzain hek bozkariotan ezarri zituen Haur dibinoa eremana izatu zen tenplora. Jnn SBi 14. Dathorrela beraz neurthitzlaria eta dugun harekin bozkariotan errepika Aldaretako Jesus onari. Arb Igand 120. Beren fedea begiratu zuten [...]; eta hori ezin ken ziezaiekeela, eta bozkariotan zeuden horrengatik. Mde Pr 292. Üskaldün odolik zañetan dienek boztariotan jarri behar diela, orai ni bezala. Ib. 47. Bai, bozkariotan dira oro, zeruraino Ama Birjinarekin xoratuak. Ardoy SFran 115. Holaz dü arren herriak, / bere elizan, igantetan, / Jinkua eta Saintia / goresten boztariutan. 'Dans la joie' . Casve SGrazi 70. Artzaiñ ta ihizlariak / boztariutan ützirik. Ib. 108. Eliza jendez bethea eta guziak elkharrekin deblauki eta bozkariotan kantuz ari. Ib. 139.
azpisarrerakoSense-5.1

( Bozkariotan sartu ).
" Bozkariotan sartzea, se réjouir" Dv.
Aingeruak hunekin bozkariotan sar beitez. JesBih 462. Arima fidel zorionekoa, boztariotan sar zaite. Dv LEd 190s (Cb Eg II 105 alegera zaite).
azpisarrera-6
BOZKARIOZ. Alegremente, con alegría; de alegría. "Placenteramente, gozoro, gozakiro, pozik, bozkarioz" Lar. Cf. supra ejs. de bokarioz bete, etc.
Ezen huná, hire salutazionearen boza ene beharrietara heldu izan den bezain sarri, iauzi izan dun bozkarioz haurra ene sabelean. Lc 1, 44. Bozkarioz Aingeruek daramate gorara. EZ Man I 59. Oraino martiren ere / Harmada triunfantak / Bozkarioz darabilza / Zure lorien kantak. Hm 74s. Ene arima urtu da bozkarioz ene maitea minzatu den orduan. SP Phil 151. Argi huntaz dituzkegu, / Arimak bozkarioz. Arg DevB 33. Boztarioz egiten du nigar, eta nigarrez dagoela, alagranzian bizi da. Tt Onsa 162s. Zuri dagotzu bozkarioz / Prelat gustien balderna. 191. Santa Elisabetek sabelian zadükan haurra, boztarioz jauzkatü zen. Bp II 101. Haren bihotza idekiko da eta zabalduko bozkarioz. Ch IV 15, 4. Amuriuak har nazala, haren bizitarzünak nihaur beno gorago boztarioz juan erazitzen naialarik. Mst III 5, 6. Yaun-doni Petrik etzakien non zen, bozkarioz. Lg II 168. Maipolis, gaphelu, makhila, gerriko, / Bozkarioz airetan, orok ibiliko. Hb Esk 215. Zeruagatik bozkarioz besarkatu zituzten nekheak, lazeriak, laidoak, oinhaze eta heriotzeak. Dv LEd 62 (Cb Eg II 27 pozik). Boztarioz ibiliko naiz, Jauna, zuk nahi duzun bidetik. Ib. 230. Gure Erospeneko lekhuak ikhustean, ezagutzaz eta bozkarioz gaindi egin zion bihotzak. Laph 61. Bozkarioz artzaina mendirat igoiten. Elzb Po 193. Gauza bizi horiek guziak, lotarik bezala iratzarten ari ziren, goizeko argiari irriz eta bozkarioz. Arb Igand 53. Khanta beza bitoria / boztarioz mündiak. UNLilia 14. An ikusi nexka masustondo gañean baso-oilarra bezala ta arengana yo zuen pozkarioz. Or Mi 17. Bozkarioz jauzteka betan ari zaizko. Iratz 29. Poz aundia artu zuen [...], eta eskuek igurtzi-ta pozkarioz zion. Izeta DirG 60. O, entzule maitea, otoi barkamendu, / ez badut bozkarioz kantaldi hau ondu! Xa Odol 225.
azpisarrera-7
BOZKARIOZKO (Urt I 112, Dv, A, Lh). De alegría, de gozo; gozoso, feliz. "Jubilaire. Bozkariozko urthe, année jubilaire. Bozkariozko egun, jour de joie. Bozkariozko haur (Jnn), enfant qui fait naître la joie" Dv. "Bozkariozko misteriuak (S-saug), les mystères joyeux" Lh s.v. botz.
tradizioa
Tr. Documentado en autores septentrionales desde primeros del s. XVII. Los ejs. meridionales son de la 2.a mitad del s. XX.

O Eguberri-gaua, / bozkariozko gaua: / allegeratzen duzu / bihotzean kristaua. EZ Noel 54. Zure meritu handietan dignetasunik eta bozkariozko suietik baizen ezpaitut edireiten. Harb 96. Hekin batean bozkariozko kantaz sekulakotz kanta dezadan ahoan dudan hitz eder hau. SP Phil B 3v. Eskual herriak egun arrozoin du Joandoni Paulorekin erraiteko bozkariozko hitz hek:. Gaudium meum, et Corona mea. ES 126. Zato Jauna zu gabe eztenaz geroz bizitzean bozkariozko ez egunik, ez orenik. Ch III 21, 4 (SP alegerarik). Arrats bozkariozkoak goiz tristea dakharke. Ch I 20, 7 (SP arraiak). Zergatik egiten dituzte bozkariozko suak saindu haren sorzeko egunean? CatLav 424. (V 201) Zure zerbütxariaren arima boztariozko khantatzez betherik izanen düzü. Mst III 50, 2. Zer bozkariozko berri sinagogako buruzagientzat! Lg II 251. Liburu sakratuak mintzo zaiku seinduen zorion hartaz, [...] hitzez ezin erran diteken bozkariozko gaindidura batez bezala. Dh 178. Birjina sainduak zituen hiru bozkariozko suietez, Jesus haurra karesatzean. Jaur 358. Ez dire Bathaio, aita-amen zorion, ezkontzak bozkariozko? Hb Egia 154. Meza emaite guzian bozkariozko nigarretarik ez zen baratu Zabier. Laph 169. Hek ere aritu ziren, hiru gau-egunez, bozkariozko kantika kantatzen. Jnn SBi 50. Jiten nitzaizie boztariozko berri handi baten emaitera. Ip Hil 96. Gizonek orduan eskuak joiten dituzte eta bozkariozko oihu deihadarrak egiten. Prop 1896, 114. Bozkariozko oihu batzu gaitzak aditzen ditut ere gibelean, lau aho bederen baitira zintzurreraino idekiak. JE Ber 53. Pozkariozko lurrunak dardar egiten dau aizearen egoetan. Erkiag Arran 182. Bozkariozko eguna zen eta nabari zuten denak alaitasun bizi bat. Izeta DirG 95s. Denak batera egin zuten pozkariozko karraxi bat. Ib. 66. Pozkariozko abestirik ederrenean goresten du Maitearen irudi zangarra. Onaind in Gazt MusIx 154. Txorien txintak, abereen poza eta beleen pozkariozko kuatu bearra. Ibiñ Virgil 78.
bozkario
<< bezala 0 / 0 denbora >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper