Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

50 emaitza fagore bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
arbuiatu.
etimologikoa
Etim. Préstamo gascón; en último término del lat. repudiare .
sense-1
(L, BN, S ap. A ; SP, Urt II 423, Ht VocGr 385, Lar, VocS , VocBN , Dv, H) Rechazar, menospreciar, despreciar, reprobar. "Mépriser, rebuter" SP. "Aspernari, mespreziatu, arbuiatu" Urt II 423. "Mépriser" Ht VocGr 385. "Rebatir", "rechazar", "reprobar" Lar. "Arlote arbuia, zarpa laztan, es un refrán que de otro modo se dice, arlote igui, zarpa laztan; y se aplica a los que de palabra hacen asco de andrajosos y de obra son recogedores hasta de los andrajos" Ib. "Parer, arbuiatu" VocS (cf. nota del editor: "[parer] garaiko frantsesean 'gerizatu, urgaiztu, axolbean ezarri', hutsa izan behar du"). "Détester" VocBN. "Rejeter, mépriser" H. AxN explica arbuiatzen (506) por juzgatzen.
tradizioa
Tr. Propio de la tradición septentrional; tbn. se encuentra un ej. alto-navarro del s. XVIII procedente de Ezcabarte. No parece haber sido usado en general por los escritores suletinos: Leiçarraga (Decl a) 7r) incluye arbuiatzea entre las voces no usadas en Soule, explicándola por refusatzia. Su uso parece disminuir desde finales del s. XIX. Al Sur lo emplean Beovide, Eguzkitza, Orixe, Zaitegi, etc., volviéndose cada vez más corriente en la segunda mitad del s. XX. En DFrec hay 29 ejs.

Edifikazalék arbuiatu duten harria kantoin buru egin izan da. Mt 21, 42 (He arbuiatu; Dv tzartzat utzi, HeH bazterrerat aurthiki, Ip bazterrialat ezari, Ol baztertu, Leon bazterrerat utzi). Bataren edo berzearen hautatzeko edo arbuiatzeko bothere baitzuen [gizonak] . ABC I 3v. Eta hauk eta hunelako berze guziak ditugu arbuiatzen eta iraizten. Ins G 5v. Eta bekatore handia banaiz ere, eznazazula hargatik arbuia ez nazazula zeure ganik egotz. Mat 289. Henok bada eta Helias saindu eta iakinak / arbuiaturen dituzte Antekristen egiñak. EZ Man I 71. Ez gaitzatzuela arbuia / zeren garen neskatxak. EZ Noel 33. Ene haur ezpaita zurea bezala, ez, othoi, hargatik arbuia eta ez gaitz erran. Ax 18s (V 10). Dastatu eztuten bianda arbuiatzen dute: eztakiten gauza kondenatzen dute. Ib. 504 (V 325). Arstoa emoiik arbuia zezanak, gero erosi behar uken zuen. O Pr 40. Ez arbuia eure ahala beharrari. "Ne refuse rien du tien au miserable" . Ib. 598. Sekulakotz bekhatu mortal guzia utzi duzula, iraitzi, ukhatu, arbuiatu, arnegatu. SP Phil 504 (He 511 arbuiatu). Lehenbizikoek arbuiatzen eta mesprezatzen dute gure eskuara mintzoaren habarrotsetik edo hitzen soinutik. ES 163. Etzatzula arbuia zaharren erran komunak, ezen ez dire arrazoin gabe erraten. Ch I 5, 2 (SP eztakizkitzula higoin, Mst etzaitzüla desplazent, Echve despreziatu, Ip ezaitzüla deslaket, Ol ez bekizkizu gogait). Danza publikoak reprehenditzen dituztela Eskritura Sanduak eta Elizako Doktoreek, arbiatzen [sic] dituztela Konzilio eta Misionista jakinsunek. (AN-olaib, 1750) ASJU1984-1, 43. Bada, yakin zazu arbuiatu duzunaz geroz Jainkoaren hitza, Jainkoak gaitzesten zaituela zu ere. Lg I 272. Israeldarrek khendu eta arbuiatu izan zituzten berehala orduraino adoratu zituzten Jainko faltsoak. Ib. 261. Aberatsek arbuiatzen dituzte erromesak. Mih 78. Nola beraz guk arbuiatuko edo higuinduko dugu Jesusek maitatu eta besarkatu duen lana? Brtc 188.
( s. XIX.) Ez arbuia / Jauna, ene bihotz agorra, / Ez arbuia / Ene ein ahal apurra. / Desiratzen dudan ongia / Zuretzat nahi dut guzia: / Ez arbuia! Monho 80. Jesu-Kristo, onthasun eta gurikeria guziak arbuiatu eta ostikatu izan dituenaren mienbro! Dh 256. Goarda zaite arbuiatzetik / aphalez nihor ere: / Ezen egun aphal dena / bihar gora daiteke. Gy 54. Pilotan gehienik gorphutza zalutzen / Hango lasterketarik osasuna sortzen; [...] Urrun da nihork duken halako arbuia. Hb Esk 216. Arbuiatu zaitut fagore guziak egiten zinarozkitan orduan. Dv LEd 136 (Cb Eg II 73 Zu ofenditzen). Jakin ezazu birtutia arrisku aundiaguan daguala onratua eta alabatua danian, ezen ez onragabetua ta arbuiatu ta zanpatua. Bv AsL 197. Guziek, boz batez, arbuiatzen eta debekatzen dute libertimendu arimen galgarri hori [dantzak] . Arb Igand 143. Erran nahi baitzuen, frantses izaitea bera aski behar litzakegula kurtsa zoro eta kruel horien arbuiatzeko. HU Zez 78.

( s. XX.) Zuek entzuten zaituztenak ni entzuten nau; zuek arbuiatzen zaituztenak ni nau arbuiatzen. CatJauf 73s. Gure ikhastegia ttipiegi bilhakatzerat dohaku. Beharko dire haur gaixoak arbuiatu edo beharko da ikhastegia handitu.Prop 1901, 129. Ordutikan / Mundua arbuiatzen duzu / Ordutikan; / Sendimendu bizietan. Etcham 91. Maitasun-legea ezetsi ta arbuiatzen dabenok, oker dagoz eta oker dabiltz. Eguzk GizAuz 190. Yainkoarekikoenak arbuiatuz norbait xoratzen danean. Zait Sof 149. Ioni ta Itali zarretako iakintzaleak ere ezin arbuiatu (gutxietsi, txarretsi) ditukezu. Zait Plat 27. Gizabide ori ez det arbuiatzen; baña neretzat ez det aski. OrOm 287. Horrengatik arbuiaturik eta landu gaberik egon dira delako hizkuntzak. Mde Pr 222. Baitegiko bizilagunak oro ziran gizarteak arbuiatu ta zapuztuak. Etxde JJ 183. Ziñez, gizadiak bere baitan daraman sentipen larri au ezin diteke arinki arbuiatu, aurkeria bat balitz bezala. Vill Jaink 101. Musikari kaxkarra litzake Bach baztertu ta arbuiatuz, aren lan ezilkorretan bere gogoa eradan gabe Schönberg baten dodekafoni urratuan murgilduko litzakena. Ibiñ Virgil 25. O bizipide urruna! / Nik betidanik arbuiatu dut / zure aberastasuna. Xa Odol 85. Euskaltzaindiak ezin arbuia dezake euskal hitzik, ez hangorik ez hemengorik. MIH 106. Zaharragoetarik, zenbait ez ote gaude beti prest gazteek egin dezaketen edozein gauza ez haintzat hartzeko, gutxiesteko edo arbuiatzeko? Ib. 228.

v. tbn. Harb 100. Hm 227.
azpiadiera-1.1
Renegar de (la fe, la religión, Cristo).
Gadarenoék Krist arbuiatzen. Lc 8 (tít.). Giristino zirenek behar zutela beraz arbuiatu beren erlisionea, edo bertzela, hiltzerat kondenatuak izanen zirela. Jnn SBi 113. Ordean fraide hetarik nihork etzuen arbuiatu bere fedea. Ib. 99. Aines, huna nere azken hitzak: ezkonduko haiz nere semearekin, edo behar dun arbuiatu giristinotasuna. Ib. 137. Ikusiko dituzu kristau fedea arbuiatu dutenak. Vill Jaink 133. Baña gizonak Jainkoa arbuiatzea ezta ondore gabe. Ib. 27.
azpisarrera-1
ARBUIATZEKO. Despreciable, reprobable, rechazable. v. arbuiagarri.
[Sarako] euskara ongi erabiltzen badut ez naizela gaitz erraiteko eta ez arbuiatzeko, zeren ezpaitakit nik hangoa baizen. Mat XV. Jeus erraitekorik, ez arbuiatzekorik eztenaz geroztik Sarako hitzkuntzaz. ES 156. Ezen lenguaia baten arbuiatzeko aski baliz bat bederari hitzkuntza arrotzetako hitzak estrainio eta irrigarri iduritzea, dudarik gabe hitzkuntza guztiak liratezke arbuiatzekoak. Ib. 163. Baiña mundu huntan ezta deus arbuiatzekorik, Kristauentzat, gaizkia eta bizio tzarra baizik. Gy 54. Baina ukigaizaleek ondo erakutsi dute (oro ez bait da arbuiatzeko haien ustekizunetan) [...]. Mde Pr 344.
azpisarrera-2
ARBUIATZENTXE (Forma con suf. -txe, de valor aprox.).
Paganoek ere arbuiatzentxe dituzte (emazte-sorginak) eta nekhez bizi dire geroztik. Prop 1911, 23. (ap. DRA)
arbuiatu
<< aktar 0 / 0 atzarrarazi >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper