1133 emaitza bi bilaketarentzat - [101 - 200] bistaratzen.

bide zorro, bide-zorro
iz. Biderako zorroa; maleta. Bere astoarengana joan zen Santxo, bide zorrotik zerbait atera nahian. Bide zorroa itxi eta bizkarrean paratu zuen. Gero, bide zorroa ireki eta arropak antolatzeari ekin zion.
bide zoru, bide-zoru
iz. Errepide baten gaineko geruza.
bide-erdi
adb. Bide erdian. Bide erdi ez gelditzekotan.

Aztergaia: bide erdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bide1
1 iz. Lur zerrenda, bertatik ibiltzeko prestatua dena. Ik. errepide; burdinbide; gurdibide; zeharbide. Asteasutik Larraulerako bidea egin aurretik. Bide nagusia. Bide erreala. Bide zabala, handia, meharra, hertsia, estua. Bide laua, zelaia. Bide zeiharra. Bide zuzena, makurra, okerra. Bide ona, txarra, gaitza. Landa eremuko bide sarea konpondu eta mantentzeko. Bideko hautsa. Bideko nekea (Ik. bideko1). Bide ondoetan eta bidegurutzeetan suak egitea. Bide ostatuetan. Bide-saltzaile bati erosia. Aldara hadi ene bidetik. Bi istripuren ondorioz autoak bidetik desbideratu behar izan zituzten. Azken egunotan behin ere ez naiz hartutako bidetik saihestu.
2 iz. Toki batetik beste batera joateko igaro behar diren tokien segida. Etxetik eskolarako bidean. Astoa lehertzeko zorian zetorren etxera bidean. Zeruko bide meharra. Mila urte igarota, ura bere bidean. Amodioa dute bideko janari. Biderako tresnak, prestamenak.
3 iz. (Esapideetan). Bidean gelditu ziren bitartean. Bakoitzak bide erdia eginik.
4 iz. Bi lekuren arteko bide tartea. Ik. distantzia. Hemendik hara bada bi orduren bidea. Handik ordubeteko bidera zegoen herria. Hondartzatik ordu laurdeneko bidean, mendi gain batean zegoen baserria. Ordu bi bidek ez nau ikaratuko. Bide puska bat urrunago. Zortzi legoa bide dagoelarik batetik bestera. Igandero lau kilometro bide egin behar zuten mezatara joateko. Legoa eta beste bide neurriak. || Gauza txarra nahi izatetik egitera, bide handia dago. Esatetik izatera bide handia zegok.
5 iz. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Gaztelaniak ere egokitze horretara heltzeko bere bide berezia izan du. Salbatzeko bidean zarela (edo zaudela). Euskal literatura bide berrietatik abiarazteko. Gaurko eleberrigintzan bide berriak urratzeko. Euren asmo zuzen eta bide onekoak. Hirugarren bidea.
6 iz. Helburu bat lortzeko balio duen gauza; zerbait lortzeko era edo moldea. Ik. bizibide; irabazpide; ikasbide. Helburuak eta bideak. Batasuna burutzeko bide bakarra. Gizakiak eta giza lanak neurtzeko eta sailkatzeko bide asko daude.
7 iz. Aukera, abagunea. Bekaturako bide eta peril hurkoa. Horrelako mokadu goxoak jateko bidea izan eta beti aitzakia aitzakiaren gainean duzue.
8 iz. Zergatikoa. Jakobek Labani zerbait esateko biderik asko bazuen, saldukeria bilau hura egin ziolako. Honetarako bide handia denean, ez da bekatu; ez bada behar adina bide, orduan izan ohi da bekatu arina.
9 interj. Igarotzen uzteko eskatzeko erabiltzen den hitza. Tranbia, tranbia!, bide, bide!, estropezurik egin gabe.

Esaera zaharrak

Behor-txoria kantuz, haize gaiztoa bidean txistuz. Eiheran dadinak egonegi, bidean laster begi. Etxeak behar, eta bideak ekarri. Ez da orduz etxeratzen, bidean ari dena pusken batzen. Lagun elekari, bideko zamari.
bide2
Dagokion aditzari dirudienez ñabardura ezartzen dion hitza. (Laguntzailearen edo adizki trinkoaren ezkerrean jartzen da). Izen hori, euskaldunak kristautu baino lehenagokoa bide da. Zoratu bide da. Galdu egin bide da. Aipagarriagoa iruditu bide zitzaion berea. Jan gabe egon bide ziren zenbait egun. Kontrara gertatu behar bide zen. Jendea arras beldurrez betea bide zegoen. Baina ez bide da hau bakarra. Ez bide dio erantzun.
bidea erakutsi
1 du ad.-lok. Bidean gidatu, bidea aurkitzen lagundu. Aurretik noa, besteei bidea erakutsiz. Itsuari bidea erakusteko. Arbola artean ere agerian daude bidea erakusten diguten marra zuri eta horiak. || Akilesek ados zegoela erantzun zion, zauria sendatuko ziola Troiarako bidea erakusten bazion.
2 du ad.-lok. Zerbait lortzeko era edo moldea erakutsi. Iragan hurbilean jazotakoak bidea erakutsi beharko liguke. Ez dago bidea erakutsiko duen profetarik. || Aurrera egiteko bidea erakutsi dietelako. Horrek pista eman zidan, bertso estilotik kanturako bidea erakutsi zidan.

Aztergaia: bidea erakutsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

bidea eraman
ad.-lok. Aipatzen den bideari jarraitu. (Maiz irudizko adieran erabiltzen da). Zoroetxerako bidea darama. Jainkoak zaintzen banau orain daramadan bidean (...). Bide makurra daramala.

Aztergaia: bidea eraman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIDEA (BIDE BAT, etc.) ERAMAN, BIDEA EROAN. Llevar, seguir un camino (sdos. prop. y fig.). Bide makhurra daramala. Ax 46 (V 29). Bide berri daroate. O Po 63. Bizkitartean bazihoan Jesus hiriz hiri eta herriz herri irakasten zuela eta Jerusalemeko bidea zaramala. He Lc 13, 22 (Lç bidea egin). Ango beren lanak egin ta beren itxerako bidea daramatela. Mb IArg I 163. Kondenazioko bidea zeramala. Cb Eg II 188. Nonbre xumea salbatzen da, har zazu beraz hek daramaten bidea. Brtc 144. Zerurako bidea daramanak, aunatu ez dedin, kontuz artzen ditu Sakramentuak. AA III 292. Ona izateko bidia daroian edo ez. fB Ic III 329. Eurak eruan eben zerurako bidetik ibilteko. Astar II 54. Jesusek zeraman bidean. Lard 429. [Jainkoak] zaintzen banau orai deramadan bidean. Dv Gen 28, 20 (Ur daramadan bidean; Ol, Ker egiten dudan (dodan) bidean, Bibl noan bide huntan). Utzirik ibaian ala kupida gabe bezela, Santuak ekin zion zeraman bidiari berriro. Bv AsL 206. Adalbaldok eroan eban bidea bera. Ag AL 59. Besteak eroan eben bidea. Echta Jos 203. Aizeak zeraman bidean [...] irakurtzen zuan urrengo egunerako giroa. Ag G 4. Eta ik, ze bide daruak? Kk Ab I 13. Eriotz aurreko gauean eraman zuen bide beraz. Inza Azalp 77. Euskalerria ez da osotara il, baiño ba derama bide. Or SCruz 8. --To, Pello, nun haila? Auritzeat? --Ba, hik ere bide bera deramak. Zub 41. Bata ta bestea daramakiten bideak arrapatuko ditu. Lab EEguna 92. Gure "Euskaltzaleak" oraindik aren aunditasunetik urrutitxo dago, baña bide berbera daramaki. Ldi IL 169. Yerusalem alderako bidea zeramalako. Ir YKBiz 260. Ugazabak salneurri-gañak goratu ta ugaritu egiten dabez, eta onelan baztarrak guztiak irabazi ta eskuratzeko bidea daroe. Eguzk GizAuz 61. Zoroetxerako bidia daroia. SM Zirik 67. Irungo bidea zeramaten. Anab Poli 120. Gizarteak ba-darama bere bidea. Vill Jaink 171. Benta bat ikusi zuan berak zeraman bidetik urruti gabe. Berron Kijote 45.

bidea eraman 13: Berria 9 (“Ehuneko horrek goranzko bidea darama krisialdi ekonomikoa hasi zenetik, 2008an %6,8koa baitzen”), EiTB 2 (“Marka guztiak hausteko bidea daramate”), Argia 2 (2 Bestalde, torturak beherako bidea zeraman, harik eta George Bushek terrorismoaren aurkako gerra indarrean jarri zuen arte”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bidea eraman 14: Berria 7 (“Aurtean, antzeko bidea darama”), Iñaki Iñurrieta (“Gauzek beren bidea zeramaten, eta ez inork ez ezerk geraraz zezakeen halabeharraren martxa”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Handik aterata, askori sumatzen nien norako bidea zeramaten, eta harainoko denbora galdu nahi ez zuen presati batek halaxe esan zidan behin”), Patxi Ezkiaga (“Egingo du bai - Santxok berriro -; aieneka horretan, hilabete osoan eten-gabe aritzeko bidea darama eta”), Josu Zabaleta (“Purak eta Ernestinak negargarrizko bidea zeramaten”), Koro Navarro (“Historiara lehen kapitulura ere iritsi gabe pasatzeko bidea zeraman maite-kontu hark, eta horra botikari baten semeak irtenbidea eman”), Joxemari Urteaga (“Urteak bere bidea zeraman”), Patziku Perurena (“Gizarte osoak kontrako bidea baitarama”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bide sarreran.

bidea galdu
ad.-lok. Bidetik atera, bidea huts egin. Bidea galdurik dabilena. Herri handi batean aurkitu zuen haur bat negarrez, etxerako bidea galdurik.

Aztergaia: bidea galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bidea hartu
1 ad.-lok. Norabait joateko bidean abiatu. Galdegin zuen zein zen hark hartu zuen bidea. Bik hartu zuten iparraldeko bidea eta beste bik jo zuten hegoaldera.
2 ad.-lok. Egiteko modu bati edo jokabide bati ekin. Nik lehen bidea hartuko nuke, arras ikasientzat ari bagina, baina ez da hori gertatzen; sinpletasunera joko nuke areago, edo bide erdira behintzat.

Aztergaia: bidea hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIDEA (BIDE BAT, etc.) HARTU. Tomar un camino; seguir un procedimiento. "Encaminarse [...] bidea artu" Lar. "Rauta, tomar la rauta, bidea artu" Lar y Añ. "Bide hori hartu dute (BN-arb)" Gte Erd 31. v. BIDEAK HARTU (b); Cf. BIDE HARTU. Asi zan bere bidea arzaiten. Lazarraga 1151v. Bat bederak ikhas beza Iainkoaren legea / Iakin faltaz har eztezan ezkerreko bidea. EZ Man I 8. Zer izanen da orai nitzaz? Zer bide hartuko othe dut? Salbatuko othe naiz? Ax 558s (V 357). Zeren nahi eztuen bekatuaren okasionetik ihes egin, eta bere bizitzearen oneratzeko behar den bidea hartu. SP Phil 25. Zeure loriara, handik / Hartu duzu bidea. Arg DevB 124s. Nor nola gobernatzen baita gaztean, hala komuntzki egiten ohi dela zahartzean-ere, orduan hartzen duen bidea, plegua, eta usantza edukitzen du gerorat-ere. ES 181. Ni naiz zuk hartu behar duzun bidea. Ch III 56, 1 (SP iarraiki behar zaizkon bidea). Beren bidea arzean edo bidez zebilzala. Mb IArg I 220. Galdegin zuen zein zen hark hartu zuen bidea; higan zen bere astoaren gainerat, eta eman zen haren ondoan. Lg I 344. Enganatzea liteke, bertze bide bat harturik saindu izaterat pretenitzea. Mih 109. Nonbre xumea salbatzen da, har zazu beraz hek daramaten bidea. Brtc 144. Ez esan zein bide artu dedan. VMg 66. Itsuak eta gorrak Zerurako bidea artzeko. AA I 420. Hartu nuen Jurdaingo hibaiarat zaraman bidea. MarIl 75. Jainkoak beste bide bat artu zuen, zentzatzen ote ziran ikusteko. Lard 122. Bide bera hartu behar da fedean. Hb Egia VIII. Gisua saltzea baino hobeki egin ginezake bertze bide bat hartzea. Dv Lab 187. Mont-Serrateko bidea hartu zuen. Laph 29. Bik artu zuten ipar aldeko bidia, beste bik jo zuten egualdera. Bv AsL 67. Zer bide behar duen hartu porturat heltzeko. Lap 14 (V 9). Beste bide bat arren hartü zien Jüdeatik elkhitzeko. Ip Hil 107. Artu zenduan Bermeora bidea. Echta Jos 125s. Artu zuan berriro erdalerrirako bidea. Ag G 118. Emendik orrerako bidea artuko degu. A Ardi 142. Eskual Herri bat lur arrotzetan / horra non den orai sortu, / zuen bidea horra non duten / bertze jendek nahi hartu. Ox 149. Craura bidea artu zun. Or Mi 87. Duke de Alba deituak ere bide hori hartu zuen, haratekoan beheitikoa eta hunatekoan gainekoa. Zub 126. Landako gizonek ez ikusteko, hartzen du bertze bide bat. Barb Leg 146. Bide baten ordez bestea artzea, ori gizonak euren eskuan euki dabela esatea be. Eguzk GizAuz 47. Zarautzerako bidea artu zun. TAg Uzt 202. Lurra oso solla bada, beste bide bat artu bear dezu. Munita 42. Bertze bide bat hartu zuen orduan Moisek. Itzuli handisko bat bazen hola. Zerb IxtS 41. Iruñera bidea artu eban eguerdi atantxe. Bilbao IpuiB 116. Oinez hartu nuen berriz bidea. JEtchep 110. Okerreko bidea artu eban. Erkiag BatB 97. Agintearen etorkia esplikatzeko, iru bide artu ditezke. Vill Jaink 186. Urrunago joaiteko zer bide hartu behar zuketen ikertzeko denbora. Ardoy SFran 260. Entzulearen gogoa bete nai du, eta ortarako badaki zer bide artu bearra daukan. MMant 34. Berriz borda alderateko bidea hartu nuelarik. Etchebarne 59. Bide au artu ta laster, arresi orren ondotik igarokeran itxaroten egoan. Gerrika 250. Har daitekeen biderik erosoena, noski, beste bat delako. MEIG VIII 103. v. tbn. Cb Eg III 388. Mg PAb 199. Aran SIgn 17. Mok 11. FIr 143. Ir YKBiz 33. TAg Uzt 254. Etxde JJ 190. Mde Pr 237. Anab Poli 121. BEnb NereA 159. Akes Ipiñ 21. Ugalde Iltz 17. Arti Tobera 279. Osk Kurl 168. MAtx Gazt 72. NEtx LBB 49. Berrondo Kijote 63. "Bide-artua (V). 1.º camino o viaje emprendido. 2.º camino elegido" A.

adib: bide1 3 iz. (Esapideetan). Norabaiteko bidea hartu, utzi. Norbaiti bidera irten. Marta bidera atera zitzaion lekuan. Bideari jarraitu. Bidean gelditu ziren bitartean. Itsuari bidea erakusteko. Bakoitzak bide erdia eginik. // 5 iz. Irud. Gaztelaniak ere egokitze horretara heltzeko bere bide berezia izan du. Salbatzeko bidean zarela (edo zaudela). Euskal literatura bide berrietatik abiarazteko. Gaurko eleberrigintzan bide berriak urratzeko. Euren asmo zuzen eta bide onekoak. Nik lehen bidea hartuko nuke, arras ikasientzat ari bagina, baina ez da hori gertatzen; sinpletasunera joko nuke areago, edo bide erdira behintzat. Hirugarren bidea.

bidea hartu 1529.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bidea hartu 750.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bide sarreran.

bidea hautsarazi
ad.-lok. Bidea galarazi. Ekaitzaren erdian aitzina doa itsasontzia, nekez bada nekez, noiz eta ere haize zirimola batek bidea hautsarazten baitio eta galarazten.

Aztergaia: bidea hautsarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: bidea hautserazi / EuskHizt: AS: bidea hautsarazi / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bide sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bidea galarazi.

bidea hautsi
1 ad.-lok. Bidetik saihestu, bidea galdu. Arerioarekin berba ez egiteagatik bidea haustea, aurpegi ez ematea. Urrundik ohartu zen berari itxaroten zeudela eta bidea hautsirik, beste leku batetik hirira sartu zen.
2 ad.-lok. Ipar. Bidea ebaki, igarotzea eragotzi. Jendarmeek bidea hautsi diete.

Aztergaia: bidea hautsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bidea ibili
du ad.-lok. Bidea egin. Bide gehiena gauez ibili beharko nuen basamortuan. Bide luzea behar duzu ibili oraindik.

Aztergaia: bidea ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIDEA (BIDE BAT, etc.) IBILI. "Caminar, bidea ibilli" Lar y Añ. Albait ondoen ibilteko Krutze Santa oneetako bidea. Añ EL1 179. Bide lúzea beauzu ibili oráño. LE Ong 24r. Kalbarioko mendira igotzeko Jerusalen guzia ibilli bear zan. Lard 457. Bidiak eta bidiak ibilli ostian. Otx 105. Ainbeste bide ibilli / ditut erriz-erri. Gand Elorri 103. Bide geiena gauez ibilli bearko nuan basamortuan. Anab Aprika 67. Izadiak xede jakin bat izendatzen dio izaki bakoitzari, eta onek bide bat ibilli bear du xede ori irixteko. Vill Jaink 109. Egun bezain bakar ez naiz sekulan aurkitu / hainbeste bide ibili ondoren. Lasa Poem 106. Berriz ibili behar ez ditugun bideen irudia. MIH 288. Bide ibiliak maiz utzi ditu Orixek. MIH 356. Bide ibiliak, betikoak, erosoak eta maldarik gabeak izan ohi dira. MEIG I 197.

bidea ibili 20: Consumer, Berria 14, Euskaltzaindia, Argia 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bidea ibili 15: Berria 7, Karlos Zabala 2, Juan Garzia, Antton Olano, Josu Zabaleta, Imanol Zurutuza, Joan Mari Lekuona, Pako Aristi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bide sarreran.

bidea jorratu
du ad.-lok. Bakoitzak bere bidea jorratu du harrezkero. Gu ere bide berriak jorratzen hasi baikara.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bidea jorratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

bidea zabaldu
ad.-lok. Bidea ireki. Biziak bide berriak zabalduko dizkizu.

Aztergaia: bidea zabaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIDEA (BIDEAK, etc.) ZABALDU. Abrir camino (sdos. prop. y fig.). Bidea zabaltzeko / este ximurtuai. Zav Fab RIEV 1907, 537. Beragaitik ikusten da Gipuzkoako nekazari jendea ari dala aiñ goaltsu, abere mueta au geiagotutzeko bide zuzenak iriki ta zabaltzen. Izt C 176. Uren erditik zabalduko da / bide leor bat beinguan. AB AmaE 61. Egunsentijari bidia zabaltzeko. Altuna 37. Baltsakeriari orrelan bidea idigi ta zabaldu yaken. Eguzk GizAuz 18. Biziak bide berriak zabalduko dizkizu. NEtx Antz 34. Argi-etxetik datorren indarrari bonbillara bidea zabaldu besterik ez dezu egin. MAtx Gazt 22. Bide berriak zabaltzen dituelako. MIH 197.

bidea zabaldu 289: Aizu 5, Deia 11, Elkar 2, Berria 151, EiTB 32, Jakin 19, Karmel, Argia 43, Laneki 3, Erlea 2, DiarioVasco 18.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bidea zabaldu 124: Berria 66, Herria 2, Karlos Zabala, Koro Navarro, Agustin Otsoa, Juan Kruz Igerabide, Anton Garikano, Markos Zapiain, Amaia Lizarralde, Koldo Izagirre, Pako Aristi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bide sarreran.

bidea(k) ebaki
1 ad.-lok. Igarotzea eragotzi. Ardiei bidea ebakitzeko. Errazago baita kolerari bidea ebakitzea, ezen ez hura neurrira ekartzea.
2 ad.-lok. Bidea ireki. Erromatarrek Euskal Herrian ebaki zituzten bideetan.
bidea(k) hetsi
ad.-lok. Ipar. eta naf. Bidea(k) itxi.
bidea(k) huts egin
ad.-lok. Galdu, bidetik atera. Bidea huts eginak, errebelatuak dabiltza. Bideak huts eginik hor-hemen nekatzen diren bidezkoak legez.
bidea(k) ireki
1 ad.-lok. Bide berria egin, bide berriak egin. Ik. bideak ebaki 2; bideak urratu. Haiek ez dakite oihan honetan bidea irekitzeko aizkora baino matxetea hobea dela.
2 ad.-lok. Aurrera egitea ahalbidetu. Zuri bideak irekitzeagatik, Antoniaren gurasoekin hitz egin dugu.
bidea(k) itxi
ad.-lok. Igarotzea eragotzi. Orduan Balaamen begiak zabaldu ziren eta ikusi zuen bidea ixten zuen aingerua. Lizardi zenaren denboran bi patroi omen ziren, Jauregi patroia eta Txirrita patroia; gu Txirritarenean edo geldituak gaituzu, baina ez genioke inori biderik itxi nahi.
bidea(k) urratu
1 ad.-lok. Bidea(k) ireki. Askoren izerdiak behar izan ditugu ermita jasotzeko eta bidea urratzeko.
2 ad.-lok. Aurrera egitea ahalbidetu. Materiazko estalki gogorrean barrena, biziak badaki bidea urratzen. Bide berriak urratzen eta zaharrak zabaltzen ari zaizkigun gaurko olerkariak. Aspaldidanik irekirik dauden bideak atzera urratzen ibiltzea alferrik ibiltzea litzateke.
bideak hartu
ad.-lok. Lortu nahi den helburuaren arabera jokatu. Ik. neurriak hartu 3. Oker hori zuzentzeko bideak hartu nahi izan zituen.

Aztergaia: bideak hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIDEAK HARTU. a) "Bideak hartzea, prendre les moyens de [..]. Laster har zatzu zure bideak, prenez vite vos précautions, faites promptement vos démarches" Dv. v. BIDEAK EGIN (b). Ez da asko nahi xoillaren izatea; seriozki estudiatu eta hartu behar dire hartako bideak. Mih 88. Bere sabelean ekhartzen duten fruituaren hil-arazteko bideak edo moianak hartzen dituzten. Brtc 62. Etorri leizkion peligroak eta naigabeak aurretik pensatzea, eta eskusatzeko bideak artzea. Gco II 84. [Gurasoen] konseju, ta baiezkoa bagarik ezkontzarako bidiak artzaiten dituezanak. CatLlo 42. Batzarrean bildu ziran, lenbaitlen eskuak egotzi eta galtzeko bideak artzera. Lard 427. Dabidi gatzigatzeko onek bere bideak artu zitzan. Ib. 169. Laborari onak egiten du bethi ongarria nasai; hartarako bideak hartzen ditu. Dv Lab 139. Kondeak, gerrako bere soñekoetatik erantzi zanean, Golori giltza guziak eskatu, eta onek iges egiñ etzezan, bideak ar zitzala Wolfiori agindu. Arr GB 95. Pekatuan barriro ez jausteko diran bideak artu gura ez dituezanakgaitik. Itz Azald 146. Prakerrek [...] burla egin dautsoela uste ixango yok [...], eta edozer ezbiar egiteko bidiak artu leikezak. Kk Ab I 35. Bakotxaren jabetzea aldeztu ta sendetsiaz, gizartean albait ugazaba ta jaberik geien izan daiten be, neurri ta bideak artu bear dabez. Eguzk GizAuz 164. Gizon zuhur bat behar diren bideak hartuko dituena, urthe onetako bihiaren bortzetarik bat gerokotz begiratzeko. Zerb IxtS 27. Behar ditugu bideak hartu populu horren menean atxikitzeko. Ib. 32. Oker ori zuzentzeko bideak artu nai izan zituan. Munita 7. Aien zoriona ta poza ikusteak, nere zoriona nundik sortu ziteken, garbi azaldu zidan: ta artarako bideak artzeko egarria, geitu ta bizitu zait egun auetan. NEtx Nola 33. b) Tomar el camino, tomar el rumbo. v. BIDEA HARTU. Baziakien latin ez eze, geiago ere; ez, egiaz, egaatzeko arrotasunez, ta jakin nai utsez, ta bai bideak artzeko Jaungoikoagana. VMg XVI. Etxerako bideak artzeko asmoetan, eurak egozan mandiotaraiño eldu zanean. Ag AL 127.

adib: bizitu, bizi/bizitu, bizitzen 1 da/du ad. Biziago bihurtu, bizitasuna hartu edo eman. Ik. biziagotu. Lehenengo sua piztu, gero bizitu. Hartarako bideak hartzeko egarria gehitu eta bizitu zait. Haren grina gaiztoak bizitzeko. Urratsa bizitu.

bideak hartu 30: Deia 3, Berria 13, EiTB, Jakin 2, Argia 8, Laneki, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bideak hartu 22: Herria, Berria, Marzel Etxehandi, Iñaki Iñurrieta, Patxi Altuna, Iñaki Zabaleta, Jon Muñoz, Antton Olano, Lourdes Oñederra, Patziku Perurena, Iñaki Heras, Xipri Arbelbide.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa da bide sarreran ere.

bideari ekin
ad.-lok. Abiatu. Ik. bideari lotu; bideari eman. Idi edo mando kargatuarekin jai osoan bideari ekitea debekatua dago. Bihar goizean, lehenengo meza entzunda, bideari ekin behar diogu.

Aztergaia: bideari ekin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

ekin aditzaren erabilera arrunt edo librea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bideari ekin/lotu: azpisarrera gisa eransteko, maiztasun handikoak dira eta'.

 - [E116]: 'Arrazoi osoa du XK-k. Sartu behar da, bideari ekin-ek adibide pila bat baitu. Eta gauza bera egin beharko litzateke bideari lotu esamoldearekin ere. Biak sartu behar dira, nire ustez'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'OK (bide-aren AS)'.

bideari eman
zaio ad.-lok. Bideari ekin. Eman zitzaion, gau hartan berean, bideari.

Aztergaia: bideari eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIDEARI EMAN (G ap. A EY III 257). (Con aux. intrans., bipersonal y, modernamente, unipersonal). "Ponerse en camino" A s.v. eman. Naaman ez zitzaion hain laster eman bideari. Lg I 372. Eman zitzaion, gau hartan berean, bideari. Lg II 120. Hirur erregeak edo magoak, eman zitzaizkon bideari. Ib. 113. Bideari ematen zaizko. Mih 96. Bere-bereala Jerusalenerako bideari eman zitzaion. Lard 467 (v. tbn. 74). Lotsorkerian, uskurki bideari ematen banaiz, ez naiz helduren. Dv LEd 238. Xutituren naiz, eta emanen naiz zure bideari. Ib. 18. San Maore berriz ere eman zen bideari. Jnn SBi 108. Eta Kain eman zen bideari, bidearen gainean bizia galdu arte. Zerb IxtS 12. Berritz bideari eman ziren. Ib. 40. (Aux. trans. tripersonal). Onela gauzak, eman zion berriro bideari. NEtx LBB 188.

bideari eman 6, Berria (“Bideari ematen zaio jakin-minez, eta orrialdez orrialde topatzen ditu animaliak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bideari eman 9: Herria (“Nahiz azken urtetan haütetsiak mintzatzen diren treinbide ala itsasuntziz kamioen iganarazteaz, kolektiboak ikusten dü lehentarzüna bideari emaiten düala... eta ez dü kanbiamenik ikusten logika hortan”), Josu Zabala 3 (2 Eta gaua baino lehen bideari eman zitzaion”), Pello Lizarralde 2 (“Neke keinu bat egin du bideari emateko prest dagoela adierazten duen jarrera hartu baino lehen”), Koldo Biguri 2 (“On Camillok itzultzeko bideari eman zion”), Edurne Elizondo (“Itoizko Koordinakundeak epaitegietako bideari eman dio lehentasuna, eta bide hori oztopa zezakeen edozer bazter uzten saiatu da beti”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; azpisarrera gisa jasotzekoa bideari ekin, bideari lotu bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bide sarreran.

bideari eutsi
dio ad.-lok. Orain arteko bideari eutsi behar diogu, emaitza onak eman ditu eta. Debekuaren aurrean ezin dela amore eman eta hasitako bideari eutsi egin behar zaiola.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bideari eutsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

bideari jarraitu
1 dio ad.-lok. Toki batera iristeko bidea hartu edo bide horretatik joan. Eskuinetik datorren bideari jarraitu eta Otegiko txabolara helduko gara.
2 dio ad.-lok. Zerbait lortzeko bidea hartu edo bide horretatik joan. Egin zuen aitortza on bat eta jarraitu zion Zerurako bideari. Iaz abiatutako bideari jarraituz, bigarren aldiz antolatu du Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketa. Bakoitzak bere bideari jarraitzea da onena.

Aztergaia: bideari jarraitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIDEARI JARRAIKI (JARRAITU, JARRAIO), BIDEA JARRAITU. Seguir el camino. Maledizkione haién gainean: ezen Kainen bideari iarreiki izan zaizkio. Lç Iudae 11. Alan iarraitu bekio bide oneri. "Y siga aquel camino". Cap (ed. 1893), 150. Ni naiz iarraiki behar zaizkon bidea. SP Imit III 56, 1 (Mst jarraiki behar zitzaion bidia; Ch hartu behar duzun bidea). Zuk iduki duzun bideari narraiola. Arg DevB 113. Jesus yarraiki zitzaion bere bideari. Lg II 208. Ze nekez jarraitu zenduan Kalbarioko bidea! Añ EL1 190. Infernuko bideari jarraioko diozue. Gco II 81. Jesusek erakutsi digun Zerurako bideari jarraitzea arreta andiarekin. AA III 455. Zelietarako bide hersiari jarraikitzeko. UskLiB 70. Urtetera joiala Eleisatik bere bidiari jarraituteko goguagaz. Ur MarIl 108. Gurdian sartuta, bere bideari jarraitu zitzaion poz andian. Lard 493. Nik ezin neioket onela bidiari jarrai. Bv AsL 146. Besteak eroan eben bidea jarraittuko ete eben guztiak. Echta Jos 203. Gizona bideari jarraik litekea / Ez balu, hots emaile, Jesusen elhea? Ox 70. Ta guk gure bideari jarraitu bear diogu. Alz Txib 103. Jarraik bitez bideari, heriotzaren beldurrik gabe. Lf Murtuts 51. Bideari jarraitu genion Amontilladoruntz. Mde Pr 112. Gertu naukazu osabaren bidea jarraitzeko. Etxde JJ 129. Eta etxerantzako bideari jarraitu eutson. Bilbao IpuiB 177. Gure errikide Izeta, beste horiek bezala, asitako bideari jarraikiko zaiola gero ere, igurikatzen dugu bihotz bihotzetik. AIr in Izeta DirG 13. Gure sasoia joan zan. Orain zuek jarraitu bearko diozue zarron bideari. NEtx LBB 20. Atseden alditxo bat antxe artuta, aurrerako bideari jarraitu genion berriro. AZink 61. Agurtuaz, jarraitu geuntsan geure bidiari. Gerrika 203. v. tbn. Bideari jarraiki: Ip Hil 121. Bideari jarraitu: VMg 66. JJMg BasEsc 151. Aran SIgn 14. Ag AL 5. TAg Uzt 164. Txill Let 98. Anab Aprika 61. Berron Kijote 65. Bidea jarraitu: Arr May 197. Basarri 118. Gure asaben bideari jarraika. Ag G 365. Ta zarra-zarra asi zan bideari jarrai. Bilbao IpuiB 240.

adib: bide1 3 iz. (Esapideetan). Norabaiteko bidea hartu, utzi. Norbaiti bidera irten. Marta bidera atera zitzaion lekuan. Bideari jarraitu. Bidean gelditu ziren bitartean. Itsuari bidea erakusteko. Bakoitzak bide erdia eginik. // jarraitu1, jarrai/jarraitu, jarraitzen 1 dio ad. (nor osagarririk gabe). Norbaiten edo zerbaiten ondotik joan edo ibili. Ik. jarraiki; segitu. Etxeraino jarraitu dio. Jainkoaren deiari baino emaztearen esanari hobeki jarraitu zion. Urrundik jarraituko diot. Mutilak begiez jarraitzen dio. || Bideari jarraitu. Egin zuen aitortza on bat eta jarraitu zion Zerurako bideari. Aitaren lanbideari jarraituz, zuzenbidea ikasi zuen Bordelen.

bideari jarraitu 260: Aizu 4, Bizkaiko batzar nagusiak, Deia 7, Elhuyar 5, Elkar 4, Consumer 5, Berria 153, EiTB 37, Jakin 5, Karmel 3, Argia 17, Laneki 2, DiarioVasco 17.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bideari jarraitu 149: Berria, Elizen arteko Biblia, Asisko Frantzizko, Iñaki Mendiguren, Luis Elberdin, Patxi Ezkiaga, Pedro Alberdi, Koldo Zuazo, Unai Elorriaga, Ana Urkiza, Juan Luis Zabala, Alberto Barandiaran, Juan Luis Zabala…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da bide sarreran ere.

bideari lotu
zaio ad.-lok. Abiatu. Ik. bideari ekin; bideari eman. Irten ziren Dorronsorotik eta zintzo lotu zitzaizkion bideari.

Aztergaia: bideari lotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

lotu aditzaren erabilera arrunt edo librea.

bideazko
iz. zah. Bidezkoa, bidaztia.

Aztergaia: bideazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

bidezkoa, bidaztia.

bidebanatze
iz. Bidegurutzea. Gora egiten du bideak, bidebanatze batera iritsi arte.

Aztergaia: bidebanatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
bideberri
iz. Errepidea. Bazihoan bideberriaren saihetsetik, beroak setiatua.

Aztergaia: bideberri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

'carretera, camino real, grand'route, route nationale' adierakoak.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

bide(-)berri (eta barri) 16: B 8 (A BGuzur 2, Akes Ipiña 6), G 3 (A Ardi, Or SCruz, Munita), IE 4 (Barb Sup, Izeta DirG, JEtchep, Zerb Azk), EB 1 (Mde HaurB); bideberri (eta bidebarri): B 3 (Erkiag), IE 1 (Zerb Azk). Eta gainera Noe, EGAlm 1904, Zerb Herr 1958; bide(-)erreal 6: B 2 (Añ GGero, Erkiag BatB), G 2 (Aran SIgn, Urruz Zer), IE 2 (Ax, LE Prog). Eta Cb EBO; bide (h)andi 16: G 6 (Izt C), IE 9 (Lg, Bordel, Laph, HU Aurp, JEtchep 2, Mde Pr 3), ZuAm 1 (Etch). Eta Volt, IPrad EEs 1915; bide zabal : SP Imit, Ag G 2, EEs 1915, Bera EEs 1915, IPrad EEs 1915, Kk Ab 3, Zub, Markiegi in Ldi IL, Goen Y 1934, TAg Uzt, Zait 2, Munita 2, Anab 2, Erkiag 3, EgutAr 1959, Ugalde Iltz, Osk Kurl, Gand Elorri, Vill Jaink.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bideberri 7 aldiz ageri da, IE-EB (M. Erdozainzi 2, P. Saragüeta, Satr 3, Etxde); bide zabal 2 (I. Omaetxebarria, EAEg 1936); bidetxabal 2 (Euzkadi 1919); bidezabal 4: B (Erkiag), G 3 (B. Gerra, MItziar, TAg Uzt).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: bide zabal 1 (gran vía); AB50: bidezabal 1 (autopista). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beste hiztegietan jaso dutena: bideberri : EuskHizt (bide-berri: errepide), Casve EF (grand'route), HaizeG BF (route nationale), Lh DBF (grand'route), DRA (bidebarri: carretera, camino real), PMuj DVC (bide-barri, bide-berri: carretera); bidehandi : EuskHizt (bide-handi: errepide), Casve EF (route nationale), Lh DBF (route royale, impériale, des départements), DRA (camino real); bidezabal : EuskHizt (bide-zabal: errepide), DRA (bide-zabal: camino real, carretera), PMuj DVC (carretera, camino real). Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) carretera / camino real formen ordainak: HiruMila: errepide, galtzada, kamino / ø // ElhHizt: errepide / errege-bide // Lur EG/CE: errepide / ø // PMuj DCV: (camino real, ancho) errege-bide, gurdi-bide, auto-bide, orga-bide, bide-zabal, bide-berri / bide-zabal, errege-bide; b) grand'route, route nationale formen ordainak: Lur EF/FE: (route) errepide // Casve FE: ø / erregebide, bidehandi, bidenausi // HaizeG FB: bide-berri, bide-handi / errege-bide.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS: bide-berri / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-berri.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

errepidea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bideberri: ez ote genuke hitz hau, autovía moduan bultzatu beharko? Errepideari alferreko konkurrentzia egingo dio, aldamenean erdarazko autovía esateko autobia irrigarria daukagun bitartean'.

 - [E116]: 'Hala izan daiteke, baina ez dut uste guk holakorik egin dezakegun. Ez hiztegi honetan, behintzat. Badira hainbeste lekukotasun hitz honekin, eta denetan 'errepidea' adierazten da. Guk horren berri eman behar dugu, esanahia aldatu gabe. Beste kontu bat da bakoitzak nola erabili nahi duen gero. Hori idazleen kontua da, ez Euskaltzaindiarena. Dagoen moduan uztea proposatzen dut'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'OK'.

bidegabe
1 iz. Bidezko denaren, zuzentasunaren edo inoren eskubidearen kontrako egitea. Ik. bidegabekeria. Zuzenari bidegabe egiten diona. Bidegabe egiten niola iruditu zitzaidan barre ez eginaz. Hainbeste bidegabe egin dizkidatenei barkatuz. Halakoak erlijioari bidegabe handia egiten diola. Haren izen onari egin zaizkion bidegabeak. Ikusi eta nozitu behar izan dituzten bidegabeak. Gaiztakeriak eta bidegabeak pairatuz.
2 iz. Ipar. Kaltea. Gezurra on da bidegaberik egiten ez duenean. Logikari bidegabe egin behar zaionean, seinale da oinarritzat jarritako sustraiak ez zirela egokiak.
3 adj. Zuzengabea, bidegabekoa; desegokia. Salerosi eta tratu okerren eta bidegabeenak. Bekatuak ondo ez agertzeko ematen diren aitzakia bidegabeak.
4 adb. Bidegabekeriaz, bidegabeki. Bidez ala bidegabe, hori ez dakit. Bidegabe zigortuak. Zein bidegabe hil zuten ikusirik. Salaketa bidegabe egiten duenak. Bidegabe kendutako ondasunak.

Aztergaia: bidegabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond. / AS: bidegabeko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bidegabez .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bidegabeko

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

bidegabekeria
iz. Bidegabea, bidegabeko egintza. Ik. zuzengabekeria. Bidegabekeriak barkatzen. Anaiaren bidegabekeria guztiak ahazturik. Bidegabekeria handia egin ziotela. Errugabeei egiten zaizkien bidegabekerien ordaintzailea. Diruaren truke bidegabekeria asko egiten zituzten. Beldur naiz ez ote dudan bidegabekeriaren bat esango. Hobe ondasun gutxi zuzentasunez, irabazi handiak bidegabekeriaz baino.

Aztergaia: bidegabekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bidegabeki
adb. Bidegabekeriaz, bidegabe. Bidegabeki iraindu. Arrazoiaren kontra eta bidegabeki haserretzea. Askok uste izan dute, bidegabeki, liburu hura bere aitak egina zela.

Aztergaia: bidegabeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bidegabeko
adj. Bidegabea. Bidegabeko irabaziak, eskaerak, legeak. Ez zin bidegabekorik egitea. Nire bidegabeko poz guztiak.
Loturak

Aztergaia: bidegabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bidegabetu, bidegabe/bidegabetu, bidegabetzen
da/du ad. g. er. Bidea galdu.

Aztergaia: bidegabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bidegabe(tu), bidegabetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bidea galdu.

bidegabez
adb. Bidegabe, bidegabeki. Besteren ondasunak zuzenkontra edo bidegabez nahi izatea. Inori zerbait bidegabez kendu badiot, lau halako bihurtzen diot.
Loturak

Aztergaia: bidegabez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bidegabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

bidegabeki.

bidegabeztatu, bidegabezta, bidegabeztatzen
du ad. g. er. Iraindu.

Aztergaia: bidegabeztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bidegabezta, bidegabeztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

iraindu.

bidegile
1 iz. Bideak egiten edo konpontzen dituen pertsona. Beasain-Altsasu trenbidea egiteko hainbat zubi jaso eta tunel zulatu behar zenez, mendiko lan gogor horretan Alpeetan trebatuak ziren bidegile italiarrak ekarri behar izan zituzten.
2 iz. Bidea irekitzen edo erakusten duen pertsona. Ik. gidari. Karlos Santamaria gure bidegile eta bakegile paregabea.

Aztergaia: bidegile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bideak egiten dituen enpresa [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bidegintza
iz. Bideak egitea; bidegilearen lanbidea. Zerbaitetan iaioak izan baziren erromatarrak, bidegintzan izan ziren iaioak eta trebeak.

Aztergaia: bidegintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

bidegorri
iz. Bereziki bizikletentzat prestaturiko bidea. Lau kilometroko bidegorria egingo dute Loiolako auzoa Bizkaia pasealekuarekin lotzeko. Bidegorria hiriaz haratago luzatzeko asmoa dute.

Aztergaia: bidegorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): bidegorri 254: Deia, Consumer 74, Berria 47, Argia 41, DiarioVasco 46; bide gorri 11: Consumer, Berria 5, Argia, DiarioVasco 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bidegorri 14: Berria 8, Patxi Zubizarreta 3, Joxerra Garzia, Karlos Linazasoro, Iñigo Aranbarri; bide gorri 9: Berria 3, Piarres Aintziart 2, Aurelia Arkotxa 2, Ana Urkiza, Aingeru Epaltza.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: bidegorri. Bizikletetarako bidea.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es carril bici / fr piste cyclable: Elhuyar: - / Nolaerran: bizikleta bide / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: bidegorri.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: es carril bici; fr piste cyclable; eu bidegorri; en bicycle lane.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria hedatua da, eta zaharrarekin batera onartzekoa

Eratorri-konposatu berria, baina oso hedatua Hegoaldean.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

Bizikletetarako bidea.

bidegurutze
1 iz. Zenbait bide gurutzatzen diren gunea. Ik. bidebanatze. Bidegurutzeetara zoazte. San Joan suak ere bidegurutzeetan pizten dira. Aspertu egiten dute maiz bide zuzen eta zabalek: bihurgune ezkutuak nahi ditu, ustekabeko bidegurutzeak.
2 iz. Zein aterabide hartu jakiten ez den une larria. Euskaldungoa bidegurutze batean aurkitu den bakoitzean.

Aztergaia: bidegurutze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Documentado en autores tanto septentrionales como meridionales (...); las formas en bida- apenas aparecen en los textos. En DFrec hay 9 ejs. de bidegurutze"

Bestelakoak
Jatorrizko forma

eskuzko bidegurutze

Forma nagusia da alde eta aldi guztietan
bidekari
1 adj. Ipar. Ibiltaria. Zaldi txikiak, baina azkarrak eta bidekari onak. Bidekari izugarriak, mendietako ehiztariak.
2 iz. Ipar. Bidaztia, bidezkoa. Ontziko bidekari guztiak ito ziren.

Aztergaia: bidekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

bideko1
iz. Biderako hartzen den gauza, bereziki jatekoa. Ez dezazuela deus eraman bidekotzat.
bidelagun
iz. Norbaiti bidean lagun egiten dion pertsona edo gauza. Ik. bidaide. Bere semea zuela bidelagun. Munduan gure bidelagun izateko. Bidelagun harturik zeruko argia. Kristau ikasbide zabal baten irudiko da, anitz gertari eta istorio, zahar eta berri, dituela bidelagun.

Aztergaia: bidelagun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Azpisarrera gisa onartzekoa
bidelapur
iz. Bidez dabilenari ebasten dion lapurra. Ik. mandil; manduler. Iztueta bidelapur izan omen zen.

Aztergaia: bidelapur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Azpisarrera gisa onartzekoa
bidelapurreta
iz. Bidelapurren ekintza. Euskal Herrian indarrean zegoen maiorazko sistemak ere lagundu zuen bidelapurreta zabaltzen.
bidelari
iz. Erdialdeko Amerikako eta Ipar Amerikako lurralde lehorretan bizi den hegazti hego-motza, buru gainean lumazko mototsa duena, hegalari traketsa eta lasterkari trebea dena (Geococcyx californianus). Marrazki bizidunen bidez egin zen ezaguna bidelaria.

Aztergaia: bidelari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh60 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bidelari (L-sar, BN-lab ap. AtSac 49 ), bidalari. Viajero. v. bidari . Basalurrez bidalari / kê urdiña ba-dut nabari, / ai nire poza! uraxe baita / gizalur-ezagungarri. Ldi UO 16. Isil ibilli zaigu gure bidelari; / ez da ain ixil ibiltzen airean egazti. Or Eus 130. Arren enetxoek, arrotz eta bidelari zeratenez, aldegizute animaren aurka gudan ari dan aragi-irritsetik. (1 Petr 2, 11) Or MB 451s (IBk bidelari; Lç bideazko, He bideante, TB piaiant, Dv bideant, Ol bidazti). Arkitu zuten bada gure bidelaria, ta begitarte gozoa egiñik esan zioten beren gogoa, erriraño ta etxeraño laguntzeko. Manzi GPatroi 128.

bidelari 60 (askotan mintzalagunei dagokie: bidelariak eta bidelagunak): Aizu 11, Argia 18, Berria 4, Deia 3, DiarioVasco 4, Elhuyar 4, Goiena 6, HABE 5, Jakin, Uztarria 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bidelari 1, Asisko Frantzizko.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bidelari (correcaminos; Biol.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa.

bidenabar
1 adb. Beste zerbaitek ematen duen aukera baliatuz. Ik. bide batez. Anton. berariaz. Etxera bazoaz, eraman ezazu bidenabar zama hori. Bidenabar aipatua, esana. Hona orduko eta noiznahiko soziologia —eta bidenabar kondaira— aztertzeko bide berria.
2 adb. Iragaitzaz. Ez gaude hemen egotez, baizik bidenabar.

Aztergaia: bidenabar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bideo
1 iz. Irudiak eta hotsak batera grabatzen dituen prozedura elektronikoa.
2 iz. Bideoz eginiko grabazioa.

Aztergaia: bideo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bideo-joko .

bideoblog
iz. Blog mota, autore batek edo batek baino gehiagok argitaraturiko bideoklipak kronologikoki antolatuz osatzen dena. Internet, blogak eta ikus-entzunezkoak zaletasun nagusitzat dituztenen eskutik iritsi ziren bideoblogak.

Aztergaia: bideoblog

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bideoblog 42: Berria 27 (adib.: “Internet sarietan bideoblogik onenaren saria eman diote Lost in Bilbao ekimenari”), EiTB 10 (adib.: “Haritz Rodriguez kazetari eta bidaiazale donostiarrak bidaien bideoblog berri bat sareratu du”), Argia 5 (adib.: “ondorengo zerbitzuak ere eskaintzen ditu: ekitaldien jarraipen informatiboa, idatzizko erreportajeak, webgune eta bideoblogen diseinua, iragarkiak kontratatzeko edo Tokitan.tv-ko bideoen babesle bilakatzeko aukera, sare sozialen kudeaketa, eta, leku, ekimen edo jardunaldi bat sustatzeko abagunea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu bideoblog formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: bideo. Bideoaren munduari buruzko beste hitz batzuk. Atariko bideo (bideo atezain*), bideo arte, bideoblog, bideo joko, bideo konferentzia, bideo sorkuntza, bideofono (bideotelefono*), bideokamera, bideokasete, bideoklip, bideoklub, bideokontsola, bideoteka, bideozaintza, bideozale.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es videoblog / fr blog vidéo: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

bideogintza
iz. Bideoak egitea; bideo industria. Bideogintzan aritu izan da azken urteotan. Mundu osoan egiten den argazkigintza eta bideogintza garaikidea ezagutzeko aukera eskainiko du Dfotok, 41 galeriak aurkeztutako 350 artistaren lanen bitartez.

Aztergaia: bideogintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): bideogintza 37: Laneki (“pintura, eskultura, argazkigintza, bideogintza, musika, kantua, dantza eta antzerkigintza”), Elhuyar (“Arlo zibilean ere gero eta gehiago erabiltzen dira, zainketa-lanak egiteko, lursailak neurtzeko, argazkigintza eta bideogintzarako eta abarretarako”), Berria 25 (adib.: “30 minutuko iraupena du eta Lehizepes Ekoizpenak bideogintza enpresak egin du Oiartzungo Udalaren mandatuz”), EiTB 2, Argia 8.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bideogintza 20: Berria 19, Josu Zabaleta.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu bideogintza formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ondo eratua, eta hedatua.

bideojoko
1 iz. Joko elektronikoa, telebista-pantaila eta kidekoetan bistaratzen dena. Gazteek komunikabideetan eta bideojokoetan indarkeria besterik ez dute ikusten.
2 iz. Joko elektroniko hori daukan euskarria edo fitxategia. Hamaika bideojoko du bere gelako ordenagailuan.
bideokamera
iz. Irudi eta soinuak, seinale elektriko bihurtuz, grabatzen dituen kamera. Alemaniarraren begiak eta haren bideokamera herrien eraistearen lekuko izan ziren iaz.

Aztergaia: bideokamera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: "bideokamera / videokamera".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kamera.

bideokasete
iz. Irudiak eta hotsak batera grabatzen dituen zerrenda magnetikoa. Legez kanpo kopiatutako CD edo bideokaseteak.

Aztergaia: bideokasete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "bideokaset: [nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bideoklip
iz. Bideoz eginiko film laburra, kanta edo kideko musika-lan bat ezagutzera emateko, soinu horrekin eta lagungarri diren irudiekin egiten dena. Hogeita zazpi abesti eta hamahiru bideoklip biltzen ditu lan horrek.

Aztergaia: bideoklip

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-klip.

bideoklub
iz. Filmen eta kidekoen bideokaseteak edo DVDak alokatzen edo saltzen diren denda. Zure amak esan dit Haizeak eramana ekarriko zidala bideoklubetik.

Aztergaia: bideoklub

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-klub.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bideokonferentzia
iz. Telekomunikazio sare baten bidez, toki berean ez dauden bi pertsona edo gehiagoren artean egiten den bilera edo hizketaldia, batak bestea ikusteko eta entzuteko aukera ematen duena. Uhartera iristea zaila dutela eta, Aucklanden eman zuten testigantza emakume horiek, eta epaileak bideokonferentzia bidez jarraitu zuen.

Aztergaia: bideokonferentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bideokonferentzia 73: AEK (“GPS aplikazioak, multimedia irakurgailuak, bideokonferentzia aplikazioak, mahaigaineko zein sakelako sistema eragileak...”), Elhuyar (“Nik behintzat oso praktikoa deritzot AEBko Ipar Carolinako ikertzaile batzuek egin duten 3D bideokonferentziaren demoari”), Consumer 11 (adib.: “Samsung-ek bideokonferentzia eskaintzen du”), Berria 24 (adib.: “aretoaren barnean zeuden 250 lagunez gain, bertze 150ek kanpoan gelditu behar izan dute bideokonferentzia bitartez eztabaida jarraitzen”), EiTB 35 (adib.: “Nudistatik 30 bat metrotara zegoen bi adingabeen amak Madriletik egindako bideokonferentziaren bidez azaldu duenez, Haizearen Orrazira heldu zirenean agenteek gizona jada atxilotu zuten”), Argia (“Astebete geroago alderdiaren idazkari nagusia izan zen, bideokonferentzia bidez, israeldarrei abisua luzatu ziena”); bideo konferentzia 18: Berria 17 (adib.: “Bideo konferentziaz egiteko prest agertu zen auzitegia”), EiTB (“Aita Santuak ere parte hartu du, bideo konferentzia bidez”); bideo hitzaldi 1: Berria (“Gaur xake txapelketa egingo dute eta ostegunean bideo hitzaldi bat.”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bideokonferentzia 11, Berria (adib.: “1.200 metro koadroko lokala teknologiarik modernoenarekin horniturik dago: prestakuntzarako gelak, auditorioa, liburutegia eta bideokonferentzia aretoa daude bertan”); bideo konferentzia 16, Berria (adib.: “Bideo konferentzia, Internet eta telebista erabilita herritarren bizi-kalitatean eragin daitekeela esan dute agintariek”); bideohitzaldi 3: Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur; bideo-hitzaldi 1: Iñaki Heras.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: bideo konferentzia.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es videoconferencia / fr vidéoconférence: Elhuyar: bideokonferentzia / Nolaerran: bideokonferentzia / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa. Baina konferentzia sarreran adiera hau gehitu beharko litzateke (‘hitzaldia, hizketaldia’, OEHren bidetik).

bideokontsola
iz. Gailu elektronikoa, pantaila barne duena edo kanpoko pantaila batera konektatzen dena, bideojokoetan aritzeko erabiltzen dena. Etxean erabiltzen ez diren bideokontsolak bildu nahi dituzte ospitaleetako haurren onkologia guneetara eramateko.

Aztergaia: bideokontsola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh54 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bideokontsola 42: Consumer (“Espainiako haur asko Erregeek ekarri dieten bideokontsolan jolasei begira, adi-adi dabiltza aspaldi honetan”), Berria 25 (adib.: “Play moduan ezagunak dira Microsoften Xboxek edota Sonyren Playstationek osatzen duten bideokontsola sorta guztia”), EiTB 15 (adib.: “Aginterik gabe maneiatzen den bideokontsola atera du Microsoftek”), Jakin (“aisia zein kulturakoak (iPhone, iPod, bideokontsolak)”); bideo(-)kontsola 166: Aizu 3, Berria 10 (adib.: “iPodean erabiltzeaz gain, Microsoft Zune-an, DVD eramangarrietan, bideo kontsoletan, Nokia N95 sakelako telefonoan eta Samsung etxeko zenbait sakelakotan ere erabil zitezkeen”), EiTB 111 (adib.: “Sony konpainia japoniarrak PlayStation 3 bideo kontsolen konexio arazoa automatikoki konpondu dela jakinarazi du”), Argia 3 (“Nik diot, gaztetan, 90eko hamarkadan, gurasoek Atari 2600 bideo kontsola erosi zidatela, beste guztiek Nintendorekin jolasten zuten bitartean”), Elhuyar, Elkar, Consumer 35, Jakin, Laneki. // bideokontsola 54: Argia, Berria 34, EiTB 15, Consumer 2, Jakin, Laneki.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bideo-kontsola 1, Patxi Iturritegi (“Bideo-kontsola on bat, esate baterako, Leirek inondik inora erosten uzten ez didana”). Ez dugu aurkitu bideokontsola formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: bideo. Bideoaren munduari buruzko beste hitz batzuk. Atariko bideo (bideo atezain*), bideo arte, bideoblog, bideo joko, bideo konferentzia, bideo sorkuntza, bideofono (bideotelefono*), bideokamera, bideokasete, bideoklip, bideoklub,bideokontsola, bideoteka, bideozaintza, bideozale.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu bideokontsola formarik.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf HBL proposatua (2013-09-10): “bideo-kontsola | H: Eratorri-konposatu zuzena, baina pasakorra izan daiteke.”

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

Eratorri-konposatu zuzena, baina pasakorra izan daitekeela aipatu da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Bide batez, bideo(-)joko forma arautuaren grafia berrikustea komeni dela aipatu da, beste guztiak lotuta jaso dira eta. Oraingoz bere horretan uztea erabaki da (bideo(-)joko).

bideoteka
iz. Bideoz eginiko grabazioen bilduma; bilduma hori gordetzen den lekua. Gertaturikoa Nafarroako Parlamentuko bideotekan jasota dago, osoko bilkurako beste pasarteekin batera.

Aztergaia: bideoteka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bideotex
iz. Aplikazio interaktiboa, telefono linea baten bitartez, informazioa, orrialdeka antolatua, terminal batean ikusteko moduan zabaltzen duena.

Aztergaia: bideotex

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bideozaintza
iz. Leku jakin bat urrutitik zaintzeko prestaturiko sistema, bideokamera bitartez leku horretako irudiak jaso eta beste leku batean bistaratzen edo grabatzen dituena. Lau aparkalekutik ia hiruk bideozaintzako kamerak dituzte.

Aztergaia: bideozaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-05-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bideozaintza 5, EHAA 1998 (adib.: "Bideozaintza eta Askatasunen Batzordea sortuko da Lege Organikoan dauden printzipioen arabera; eta bideokamera finkoak instalatzeko eta bideokamera eramangarriak erabiltzeko baimenen erregimena garatuko da", "Hamabost egunean behin Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeari informazioa ematea bideokamera eramangarrien erabileraz, eta egindako grabazioen euskarria berari igortzea, hori egiteko eskatzen duenean", "Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeari txostenak eskatzea bideokamera finko edo eramangarrien bidez lortutako irudi eta soinu grabazioen legezkotasunaz", "Bideozaintza eta Askatasunen Batzordea deritzon aholku-organoa sortuko da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bideo-zaintza : Euskalterm 2 (videovigilancia) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Osaerak zalantza sortzen du

forma horretan eratu da, eta horrela erabili, esku arteko datuen arabera; baina zalantzazkoa da osaeraz: x-zaintza modukoak 'x(-ren) zaintzea' adierakoak dira, ez 'x bidezko zaintzea' adierakoak.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zaintza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "lantaldeak zalantzekin utzia. Nik ez nuke aipatuko zalantzak baldin baditugu horren osaeraz".

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): "sartu".

bider
1 Zerbaiten gertaldi bakoitza adierazteko erabiltzen den hitza. (Zenbatzaile baten eskuinean). (bat zenbatzailearekin ez da erabiltzen (Ik. behin)). Ik. aldiz3. Urtean hiru bider bederen. Zenbat bider egin duzu? Hamar bider. Asko bider aditu badu ere. Nahikoa bider. Ezin konta ahal bider Jaunari eskain dakioke. Hainbeste bider bekatu egin dugula ezaguturik.
2 (Biderkatzaile edo zatitzaile gisa). Hamar bider itsusiagoa da zurea. Hiru bider txikiagoa.
3 mat. Biderketaren ikurra (x); biderketa adierazteko erabiltzen den hitza. 3 bider 7.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Gaiztoto edo ondo jan, hiru bider edan.

Aztergaia: bider

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bider: adibide moduan edo, erantsi: bi bider, *bider bi ez dela inon esaten nabarmentzeko'.

 - [E116]: 'zaila da informazio hori gure sisteman ematea. Holako zerbait egin beharko genuke, baina ez dut uste orain arte holakorik egin dugun: bider, bi bider, bider bi* e. bi bider. Baina hori da XK-k eman nahi duen informazioa. Nik hola emango nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'utzi lehen zegoen moduan'.

bidera atera
zaio ad.-lok. Marta bidera atera zitzaion lekuan. Baserriko txakurra bidera atera zitzaionean. Koldo bidera atera zaio, itxuraz topo eginez.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bidera atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

bidera irten
zaio ad.-lok. Semea bidera irten zitzaion. Josek soldaduei karabanari bidera irteteko agindu zien, bidaiariak atxilotzeko.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bidera irten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

bideraezin
adj. Ezin bideratuzkoa; ezin burutuzkoa. Anton. bideragarri. Bost urte nituela konprenitu nuen nire nahia bideraezina zela.

Aztergaia: bideraezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: inviable.

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri, egoki, premia bati erantzuten diona.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ezin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

ezin bideratuzkoa.

bideragarri
1 adj. Bidera daitekeena; aurrera eraman edo burutu daitekeena. Energia nuklearra bideragarria ote zen? Plana erabat bideragarria da. Proiektua ekonomikoki bideragarria dela ziurtatu dute.
2 adj. biol. Garatzeko edo bizitzeko gai dena. Ehun puska horretatik hogei bat obulu bideragarri lortu ditu medikuak.

Aztergaia: bideragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: viable

bideragarritasun
iz. Bideragarria denaren nolakotasuna. Lanpostuak eta enpresaren bideragarritasuna mantentzeko lanean jarraituko du langileen batzordeak. Diputatuak onartu du ez duela Pasaiako kanpo porturako bideragarritasun planik. Bideragarritasun ekonomikoari buruzko txostena.

Aztergaia: bideragarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: viabilidad

bideraketa
iz. Bideratzea.

Aztergaia: bideraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bideraketa (eta pedagogi bideraketa 1) 6: I. Uribe ("Dirudienez, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Oztaran errekaren zati baten bideraketa estalia burutzen ari zela-eta, alzairuzko urodi bat zegoela ikusi da"), EHAA 1989 eta 1992 ("Kontuan hartu behar da, ekainaren 15eko 10/1987 Legeak gas erregaiak kanalizazio bidez hornitzeko iharduketak onura publikotzat deklaratu zituela, baita horniketa horri buruzko ekoizketa, bideraketa eta banaketari buruzkoak ere", "irakaslegoari, irakaskuntzarako eta kirolerako instalakuntzei, pedagogi bideraketari eta osagarrizko gainerako zerbitzu [sic] dagokienez..." #mdash# instrumentalización pedagógica), M. Gartzia ("Telefono erotikoen erabilera, edota aldizkari eta bideo pornoena, ez da kritikagarria baina sexualitatearen bideraketa komertziala ekar lezake"), N. Gonzalez ("hitzegiteko espazio bat sortzen denean, komunikazioa eta sortu daitezkeen arazoen bideraketa bereziki zaindu behar dira"), Ingurugiro 1998 ("Gauza berbera gertatzen da bideraketekin; uraren bidea oztopatzen ez dutenez, urak, ibaian behera doan heinean gero eta abiadura handiagoa hartzen du"); desbideraketa 10: N. Balluerka ("Desbideraketak aberrazio gisa kontsideraturik egongo lirateke"), A. Aldezabal ("Zonalde honetara Oñatitik Arantzazura doan errepide berberetik iris daiteke, Araotz herrira daraman desbideraketa hartuz"), J.M. Barandiaran ("Sinkrotroi-erradiazioa magnetoen bidez elektroi edo positroi oso arinen desbideraketak sorturikoa da"), Kalkulua 2 ("Balezta batean karga baten oszilazioak aztertuz, oreka-posizioarekiko y desbideraketaren formula denboraren funtzio bezala lortzen dugu", "Honekin desbideraketa gehitzen duten t-ren balioak zeintzuk diren etab. ikus dezakegu"), BAO 1992 ("Ekialdean: Gernikatik Lekeitiorako 6.212. eskualde errepidea, Santimamiñeko Kobetaraino, Baselizaraino, doan desbideraketa, San Migel Gailurreko maldak..."), J.K. Igerabide ("eguneroko giroan era jakin batean garatuz joango litzatekeen gauza [...] ezustean beste bide batetik bideratzen da. Desbideraketa horrek sortzen duen zuloa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta ezuste eta zorabio handiagoa sortzen da haurrarengan, orduan eta zorrozkiago akuilatzen da irudimena"), P. Aristi ("Frantziskaren helburuetan azarearen esku dirudien desbideraketa honen ondoren, ezer gutxi dakigu beraz ia berrogeita lau urtez"), J.A. Urbeltz ("kantineren "desbideraketa" bat "majorette"ak izan daitezke"), Ana Irigoien (""Gorroto dut surrealismoa. Arte burgesaren adierazpen gainbeherakoa iruditzen zait, jendeak artistarengandik hartzea espero duen artearen desbideraketa" idatzi zion 1952an Antonio Rodriguez adiskideari").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bideraketa : AB50 1 ('encauzamiento'), HiztEn (bideratzearen ekintza eta ondorioa), Euskalterm 2 (Informat. 'encaminamiento, asignación de ruta; acheminement, routage; routing'; bideraketa moldatzaile, bide-erakusketa adaptatzaile sinonimoarekin); desbideraketa : HiztEn ("1 desbideratzearen ekintza eta ondorioa; 2 Hizkl. jatorri edo zentzu bereko bi elementu desberdinak dituzten bi hizkuntz egoera [...] desberdinen artean gertatu den fenomenoa"; eta AS hauek: desbideraketa aritmetiko edo absolutu, desbideraketa tipiko edo estandar), LurE (desbideratzea) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bideraketa : HiruMila (encauzamiento); desbideraketa : HiruMila (desviación), EskolaHE (desbideratzea) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

ongi eratuak dira, eta erabiliak, -keta, -pen, -tze osaerakoak, eta (lantaldearen ustez, batasuna egiteko egokiena -tze osaerakoa den arren) hirurak proposatzen dira, erabilerak argi dezan horien arteko lehia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-pen/-tze.

biderapen
iz. Bideratzea.

Aztergaia: biderapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. s.u. bideraketa, bideratzaile dagokien informazioa.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez biderapen , biderakuntza, bideratzaile formarik, ez bideratze izen-banaketakorik. Ik. bideratze aditz-banaketako 2: Harb ("Hugenautak, paganoak eta infidel guziak eliza sainduan ezar itzatzu bere salbamenduko bideratzea gatik eta zure sehitzea gatik"), Mb IArg I ("Munduko arrotantz ta ondasundi guzien ezer-eza ekusi ta orien bidez egiñaz ongi damuturik berriz ez orien bideratzea, ta artako bein ta berriz ta askotan gogoan artzea").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bideraketa 6 (cf. supra); biderakuntza 1, BalioUrritu 1984 ("Legeak aurrikusten dituen aldizkako prestazio ekonomikoen biderakuntza eta ematea"); biderapen 7: EHAA 1985-1992 bitartekoak 6 (adib.: "Indarrean dauden legeen arauera Udalei dagozkien biderapenetarako agintepideen kaltetan gabe"), ZerbGidaliburua 1989 ("lurralde barneko espedienteen biderapena"); bideratze (eta ur bideratze) 4: A. Eizagirre ("Adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu"), Ttipi-ttapa 1995 (izenburu gisa: "Ur bideratzea"), EuropaBI ("Erkidegoak, halaber, helburu horiek lortzen lagunduko du, egiturak helburu dituzten funtsekin egindako jardueren bidez [Nekazaritza Bideratu eta Bermatzeko Europako Funtsa, "Bideratze" saila]"), GAO 1998 ("Herri ibilgua eta berorren bideratze, babes eta zerbitzurako elementuak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bideraketa : cf. supra; biderapen : AB50 38, Euskalterm 1 (kanalizazio sinonimoarekin); bideratze : AB50 2, LurE (Bideratu aditzaren aditz izena), Euskalterm 4 (hauetan b.-taula, gaiak b., urte anitzeko b.-programa) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bideraketa : cf. supra; biderakuntza : HiruMila (tramitación, encauzamiento), Casve EF (gestion, négociation); biderapen : HiruMila (1 encauzamiento; 2 trámite; 3 dirección, orientación), Casve EF (1 gestion, négociation; 2 orientation); bideratze : EuskHizt (bideratu ad.-aren aditz izena), HiruMila (1 acción de encaminarse, guiar; 2 acción de procurar; 3 acción de venirle a uno/a), PMuj DVC (orientación, encaminadura) // Ez ditugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Lur EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

bideratu, bidera/bideratu, bideratzen
1 da/du ad. Bidera bihurtu; gidatu. Saihestua zebilen ardia bideratu baitzen. Zuk bideratzen dituzu giza urratsak. Ondo esanaz bideratu zuen onera. Azkenean, bideratu ziren gauzak. Eztabaida bideratzeko.
2 da ad. Abiatu. Etxera bideratu ziren. Doneztebeko jendea utzita bideratu ziren.
3 du ad. Helburu batera zuzendu. Indar barreiatuak bideratzeko. Garrantzitsuena guretzat, beti bezala, sentimenduak eta emozioak bideratzea da.

Aztergaia: bideratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bideratu, bidera(tu), bideratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bideratu, bidera, bideratzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'bideratu: 1.bidera ekarri (zuzendu) 2. bidea erakutsi (hezi) 3 erdietsi'.

 - [E116]: 'uste dut beste arazo batzuetan sartzen garela hitz hauen definizioa eman nahi baldin badugu. Hori beste hiztegi mota bat da, ez egiten ari garen hau. Gutxi gorabehera denok dakigu zer den bideratu, eta holakoetan ez dugu adierazten esanahia. Noizbait beste hiztegi hori ere egin beharko da, baina ez dut uste itzuli hau den unea, beste lan bat baita hori. Nik oraingoz utziko nuke hau zehaztasunik eman gabe (gainera, baditu esanahi gehiago ere). Zegoen moduan utziko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'OK'.

bideratzaile
1 iz. Zerbait bideratzen duen pertsona. Auzi konpontzaile ez izateaz gainera, auziak konponbidean sartzeko zirikatzaile, bultzatzaile, bideratzaile eta antolatzaile izateko erantzukizuna ere ez zuen bere gain hartu. Esprint-bideratzailerik gabe jardun zuen irabazleak.
2 iz. inform. Sare bateko ordenagailuen artean informazioa bideratzen duen gailua. Ik. router. Irudian 6 bezero agertzen dira, hiru B2 bideratzaileari lotuta, eta beste hiru B3 bideratzailearekin konektatuta.

Aztergaia: bideratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bideratzaile 3: K. Mujika ("Elkartea eta Mintegia izan ziren moda haren euskarri eta bideratzaile sendo, eta geroago ikusiko dugunez lortu ahal izan zuten maila zientifikoak ez zien ezeren enbidirik Europako beste leku aurrerakoienekoei"), M. Amas ("Haren ustez, entzulearen bihotz-barneko ulerkera igarmen-mailako bat omen zen, maiz asko, baieztapenaren bideratzaile benetakoa"), Ararteko ("Baina sarrera arrazoiak eta zerbitzu bideratzaileak jasotzeko orduan, erakunde bakoitzak bere sailkapena erabiltzen duenez gero, sailkapenak multzoka elkartu dira"); lanbideratzaile ere jaso da, HezSaila Txostena 1994 ("Azkenik, aukerako jakintzagaiak Batxilergoaren izaera desberdinkatzailea eta lanbideratzailearen erantzuna dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bideratzaile : AB38 1 (encaminador) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bideratzaile : ElhHizt (1 que encamina, que lleva a, que encauza, que canaliza; 2 Zuz. instructor, -a) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

bideratze
iz. bideratu aditzari dagokion ekintza; zerbaiti bidea egitea. Ibaiaren bideratze lanen hasiera datorren urtean izango da.

Aztergaia: bideratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta/-pen.

biderkadura
iz. mat. Biderketaren emaitza. Zatidura hau zatitzailearekin biderkatzen da eta biderkadura zatikizunari kentzen zaio.

Aztergaia: biderkadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

biderkagai
iz. mat. Biderkatzen diren ataletako bakoitza. Biderketa batean biderkagai bat, bestea aldatu gabe, handitzen denean, zer gertatzen da biderkadurarekin?

Aztergaia: biderkagai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

biderkagai, faktore: bi zenbakiren biderkagai komunak, bi zenbakiren faktore komunak; biderkagaien ordena, faktoreen ordena

Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

biderkakizun
iz. mat. Biderketan, beste batez (biderkatzaileaz) biderkatu behar den atala edo zenbakia. Biderkakizuna zenbat aldiz errepikatu behar dugun esango digu biderkatzaileak.

Aztergaia: biderkakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

biderkatu, biderka, biderkatzen
du ad. mat. Aipatzen diren bi zenbakien biderketa egin. Zazpi laurekin biderkatu.

Aztergaia: biderkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

biderkatu, biderka, biderkatzen. du ad. Mat.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

biderkatu, biderka, biderkatzen

biderkatzaile
1 iz. mat. Biderketan, beste bat (biderkakizuna) biderkatzen duen atala edo zenbakia.
2 iz. Zerbait hainbat bider handiago egiten duena. Abiadura-biderkatzailea.

Aztergaia: biderkatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
biderketa
iz. mat. Oinarrizko eragiketetako bat, a eta b zenbakien edo atalen bidez beste bat lortzea helburutzat duena, a bere buruarekin b aldiz batuz. 3 eta 7ren biderketak 21 ematen du.
Ohiko lexiak

Aztergaia: biderketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

biderketa egin
du ad.-lok. Matematikan, biderketak egiten ikasteko, batuketak egiten jakin behar da lehenik. Bi zenbakiren biderketa egin.
Ohiko lexiak

Aztergaia: biderketa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. Eta pluraleko adibideak jaso.

biderrez
1 adb. bizk. Bider. (Zenbatzaile baten eskuinean). Batek badaki zenbat biderrez esango zizkidan berba hauek!
2 adb. bizk. (Ordinal baten eskuinean). Lehenengo biderrez autoan ibili nintzen, Fatigas esaten zioten traste zahar batean.
Loturak

Aztergaia: biderrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIDERREZ. (Dos, tres, tantas, etc.) veces. Zenbat biderrez baliatzen da / etsaia ire mingañaz. Cb OC I 395s. Batek badaki zenbat biderrez esango eustazan don Pernando eritxon maixu arek onoko berba oneik. Bilbao IpuiB 149. Urte guztian ez dot uste amar biderrez maixuak eskolan ikusi ebazanik. Ib. 159. Iru-lau biderrez egingo eben au. Ib. 275. Baiña, seme, eztautsut esan amazortzi milla biderrez ez esateko ainbeste? EgutAr 3-11-1959 (ap. DRA). Zenbat biderrez akordatzen naz / begiraturik jaietan. FEtxeb 95. (Con -ago). Bañan alare zuk uste alako milla biderrez aundiyago da zuganako nik sentitzen detan naitasuna. Bil 156.

biderrez 12: Deia 3, Berria 5, EiTB, Jakin, Erlea 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

biderrez 19: Berria (“Gure arazoak deuko erroa oso sakona, txistea egin leike baina gurea ez da ez broma, zenbat biderrez jo dogun jakin arren zuzen horma”), Sonia Gonzalez 7 (“Ez, lehenengo biderrez etorri naiz, eta azkenengoz”), Edorta Jimenez 5 (“Halaxe aditu nuen katukia jateko barruak ukan zituen baten berri nire bizi guztian lehenengo biderrez”), Unai Iturriaga 2, Hasier Etxeberria 2, Urtzi Urrutikoetxea, Patxi Zubizarreta.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta bizkaieraren eremu zabal batean oso bizirik. Azpisarrera gisa jasotzekoa da Bizk. markarekin

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bider sarreran.

Erabileremu dialektala

Bizk.

bidertu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, bidertu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. biderkatu].

Aztergaia: bidertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

cf. ap. Añ GGero jasotako bibidertu 5 (adib., "Alangoari urtetik urtera zorra azi, anditu, eransi ta geituten jako; ta are geiago, baldin denpora luzeaz badago bibidertuten jako; ta orduan ezta errazago pagatzen" #mdash# Ax: doblatu; "Bekatu egiteaz moropilloak bibidertuten dozuz" #mdash# Ax: doblatu; "orain neke-pena bibidertuak artuten doguzanean" #mdash# Ax: desplazer dobleak); eun bidertu 1, ("Baldin itxiten badozuz kanpoko atsegiñak, lurreko gauzak, gorputzeko olgurak, emongo jatzuzan arima barrukoak izango dira eun biderturik geiagotuak, askotuak, andiagoak, gozoagoak" #mdash# Ax: ehunetan... handiagoak).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bidertu (eta bidartu 1) 4: Zubk ("Agindua beteten ez dabenak, lenengo aldian 80 errialeko isuna ordainduko dabe eta ordaindu ezin ba dabe, ille biko kartzela; bigarrenean zigor ori bidartu egingo da eta irugarrenean kartzela denbora urte bikoa izango da"), J.M. Iraolagoitia ("Kopuru hau 4 aldiz bidertu da"), F. Bidart ("Eskakizun horiek irabazten baditugu, Hegoaldeko Euskal Autonomi Elkarte eta Nafarroarekin Iparraldeak bere harremanak ofizialki bidertzen indartzen ahalko ditu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bidertegi : AB38 1 ('tabla de multiplicar'); bidertu : DFrec 2 (Saioka/5: "makinak azken batzez gizonaren indarra bidertzeko tresna batzu dira", "horregatik bidertu egin behar du indarra"), AB38 6 ('multiplicar' 5, eta hamarrekin bidertu 1: 'multiplicador por diez'), AB50 1 ('multiplicar'); bidertzaile : AB38 1 ('multiplicador'), AB50 6 (hauetan 2 telebista b.) // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bidertu : EuskHizt (aldaera gisa, s.u. biderkatu), HiruMila (ik. biderkatu), PMuj DVC (multiplicar) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. biderkatu.

bidesari
1 iz. Bide bat erabiltzeagatik ordaindu behar den diru kopurua. Bidesaririk jartzen ez bada, kamioi guztiek N-1 errepidetik ibiltzen jarraituko dutela. Urtarriletik aurrera, A-8 autobideko bidesarien prezioa % 2,32 igoko da.
2 iz. Onuragarria gertatzen den zerbait lortzeagatik edo izateagatik egin behar den aparteko ahalegina, galdu behar den gauza edo onartu behar den ondorio txarra. Jokalari historikoetako baten semea izatearen bidesaria da hori.

Aztergaia: bidesari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "péage [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: [bide-sari] falta da.

 - Erabakia: BAgiria (1996-04-26): sartuko da.

bidesaria ordaindu
1 du ad.-lok. Errepide bat erabiltzeagatik ordaindu behar den saria ordaindu. Kamioiek bidesaria ordaindu beharko dute N-1 errepidea erabiltzeko.
2 du ad.-lok. Onuragarria gertatzen den zerbait lortzeagatik edo izateagatik, beste zerbaitetan galtzen atera. Alderdiak hainbat bidesari ordaindu behar izan ditu gobernuan egoteagatik. Itsasoak dena eskaintzen du, bere handitasun osoa, baina badu ordaindu beharreko bidesaria ere: tarteka haserretu egiten da. Eraikiz joan garen bizimoduak berezkoa du hondakinak nonahi eta nolanahi sortzea; aurrerapenagatik ordaindu beharreko bidesaria omen.

Aztergaia: bidesaria ordaindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, adierak bereiziz. bidesari sarreran ere adierak bereizi (irudizkoa falta da).

bidet
iz. Oinarri baten gainean finkatzen den eta txorrotaz hornitua den garbiketa-ontzi baxua, bertan eserita garbiketa pertsonalerako erabiltzen dena. 2 zenbakiko gela, bideta duen hori, gordetzen diote lehen solairuan.

Aztergaia: bidet

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "bideta = bidet".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-t.

bidetik atera
1 da ad.-lok. Bidea edo errepidea alde batera utzi, desbideratu. Ik. bidetik irten 1. Kamioia bidetik atera eta irauli egin da. Bi mendizaleak bizirik ikusi zituen azken lekukoak uste du bidetik atera eta galdu egin zirela.
2 da ad.-lok. Helburu bat lortzeko ezarritako moldea alde batera utzi. Bazirudien Raulek, bere anaia Fidelek ezarritako bidetik atera gabe, erreforma txiki horiek egingo zituela, baina igaro dira bi urte eta ez da deus aldatu.

Aztergaia: bidetik atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da irudizko adiera ere baduelako.

bidetik irten
1 da ad.-lok. Bidea edo errepidea alde batera utzi, desbideratu. Ik. bidetik atera 1. Itsasondo parean ibilgailu bat bidetik irten zen eta gidaria arin zauritu zen. Gidatzen zuen autoa bidetik irten eta irauli egin da.
2 da ad.-lok. Helburu bat lortzeko era edo moldea jarraitzeari utzi. Atxiloketek ez dute gure bidetik irtetea eragingo.

Aztergaia: bidetik irten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da irudizko adiera ere baduelako.

bidetik jarraitu
du ad.-lok. Bakoitzak bere bidetik jarraitzea izango da onena. Hartutako bidetik jarraituko duela.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bidetik jarraitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

bidetik joan
da ad.-lok. Eskertuko nizueke etorritako bidetik joatea. Lasai doa bere bidetik.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bidetik joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

bidexendra
iz. naf. Bidezidorra. Bidexendra baten bazterrean, pago baten oinean.

Aztergaia: bidexendra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Naf. 'bidezidorra'.

bidexka
iz. Bide meharra, bidezidorra. Etxerako bidexka. Ardi bidexken artetik. Errepide horretan bide eta bidexka askok baitute hasiera.

Aztergaia: bidexka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-xka

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Ala "bideska?"" (1994-08-02)

bidez
1 postpos. -en bitartez. (-en atzizkiaren eskuinean edo izen soilari zuzenean loturik). Zelatarien bidez etsaien asmoen berri jakin. Dekretu bidez ezarria. Irrati bidez emana.
2 adb. Bidetik, bideetan barrena. (ibili, joan... aditzekin). Hainbeste soineko bitxidunez, astegun buruzurian bidez zabiltzala. Bidez ibiltzea, nahiz oinez, nahiz zaldiz, nahiz gurdiz. Itzain bat bidez doa, gurdia idiei lotuz.
3 adb. Bidenabar. Bidez ikusiko dugu geure adiskidea.
4 adb. Arrazoiz. Apaizen bat ikusten baduzu lizunkeriatan dabilela, harritzen zara, eta bidez. Bidez eta legez. Bidez ala bidegabe, hori ez dakit.
Loturak

Aztergaia: bidez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-12-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Utzi dagoena. (2021-10-19)

bidez bide
adb. Bideetan barrena. Zarautza bidez bide zihoazela. Gehienetan bidez bide ibiltzen ziren. Bidez bide zihoan asto bat. Herriz herri eta bidez bide.
Loturak

Aztergaia: bidez bide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bidezabal
iz. Errepidea. Zumarragatik Ormaiztegira doan bidezabalaren ondoan.

Aztergaia: bidezabal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zabal.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

errepidea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "bidezabal: ikus gorago bideberri-rako esandakoa".

 - [E116]: "ikus gorago esandakoa".

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): "OK".

bidezain
iz. Bide zati baten ardura duen peoia, bide konpontzailea. Ik. kaminero; kantonier. Olatzan bidezainentzat zegoen txabola batean sartu zuten.

Aztergaia: bidezain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bidezaingo
iz. Bidezainaren lanbidea.

Aztergaia: bidezaingo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bidezaingo (eta bidezaingo ertzaintza 1) 4: AdminLan (zerrenda batean, "brigada mugikorra / brigada mugikor berezia / bidezaingo ertzaintza / komisaldegi argiketak"), EHAA 1993 3 (adib., "Puntuak: [...] SOS-Deiak: 0'05; Argiketak: 0'05; Bidezaingoa: 0'05").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bidezaingo : HiruMila (seguridad viaria), PMuj DVC (inspección de tráfico) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

ongi eratua da, eta hori erabiltzen da (eta ez, adibidez, -zaintza osaerakoa).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-tza.

bidezidor
iz. Mendi edo landetako bide meharra, oinezko edo abereentzakoa. Soro-ertzeko bidezidorretik. Bidezidor honetatik hartu du. || Mistikaren bidezidor ilunenetan barrena.

Aztergaia: bidezidor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bide-zidor : Kk AB I; Erkiag Arran; Akes Ipiñ; EgutAr 8-9-1959; bide-txigor : It Fab; LE Urt; Izt C; Ur Mt 3; Otag EE 1881b; Otag EE 1882c; Etxeg EE 1884a; Otag EE 1884b; EEs 1915; Inzag Y 1933; TAg GaGo; TAg Uzt; Zait Sof; Etxde JJ; Anab Poli; Txill Let; bide-zior : A BeinB; Ag EE; Sabiag Y 1934; bide-zihor : Arti MaldanB; bide-xigor : Volt; ES; A. Arzac EE; Goen Y 1934; Berron Kijote; bide-xidor : Ax; SP Imit IV 18; SP Phil; Lander RIEV 1908; bide-txidor : It Fab; bide-txingor : Etxba Eib; bide-txior : Arr EE 1885b; Apaol; Zink Crit; EEs 1921; Lek EunD; Bilbao IpuiB; Zait Plat; Onaind in Gazt MusIx; Ibiñ Virgil; Izt C; bide-txiur : TAg Uzt; SM Olerti 1959; EgutAr 8-9-1959; bide-xiur : Bv AsL; bide-zigor : Astar II; Or Aitork; Ag G; Mde HaurB; bide-txur : EEs 1921; Or Poem; Or Aitork

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bidezidor da forma nagusia, 16 ager.ekin (B 2, G 4, EB-EgAs 10); bidetxigor forma 6 aldiz agertu da (3 G, 3 EB-EgAs) eta zidor 5 aldiz (B, G, EB). IEko testuetan ez da inoiz agertu.

Lantaldearen irizpideak
Gaurko erabilera zainduan nagusitua da hobestekoa
bidezki
adb. Bidez, bidezko denaren arabera. Gu geu izateaz ez gaitezela lotsa, baizik bidezki harro.

Aztergaia: bidezki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

bidezko1
iz. Bidaztia, erromesa. Aldapa gogor eta luzeak aurkitzen direla zeruko bidean, eta bidezkoa una daitekeela. Edozein bidezkori laster igartzen zion dirurik bazuen ala ez. Mundu hau bidezkoen ostatua da. Compostelara otoitz egitera doazen bidezkoak. Inor gutxirentzat ziren antzina urrutiko bidaiak, bidezkoak nonahi aurkitzen zituen arrisku galgarriak zirela bide. || Mirari handiak egin zituen Jainkoak israeldarren bidezko joate honetan.
bidezko2
1 adj. Zuzentasunaren araberakoa. Bidezko eskakizunak. Bidezko ala bidegabeko gauza den jakiteko. Ez da bidezko indartsuak xumea oinperatzea. Egoki eta bidezko da. Kultura gaietan hartzaile garenez gero, bidezko da hiztegian ere hartzaile eta zordun agertzea. Asmo zuzen bidezkoak. Omenaldi bidezko eta are beharrezkoa. Bidezkoa, edo behinik behin egokia. Nik bidezkotzat joko nuke erdaratiko hitzetan v gordetzea. Guztien iritzia jasotzea litzateke bidezkoen. Bidezko al da Zesarri zerga ematea?
2 adj. Legezkoa. Ene ezkontza, isilekoa izan arren, bidezkoa da; emaztea bidezkoa dut, bidezkoa semea.
Azpisarrerak
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper