1133 emaitza bi bilaketarentzat - [601 - 700] bistaratzen.

bingo
1 iz. Zorizko jokoa, bolatxo zenbakidunak ontzi batetik atera ahala, kartoi batzuetan zenbaki horiek markatzean datzana. Bingoan ibili nahi badugu, garaiz heldu beharko dugu. Bazkalostean, bingoan jokatzeko parada izango da.
2 iz. Joko horretako kartoia beste jokalariek baino lehenago betetzean datzan jokaldia; jokaldi horri dagokion sari nagusia. Ezinezkoa zela Gloriana atsoak bingoa osatua izatea. Auskalo zenbat lerro eta bingo galtzen zituzten.
3 iz. Joko horretan jokatzen den lekua edo aretoa. Esnatu, jaten eman eta egonean uzten zaituzte; bazkaldu, bingora eraman, afaldu eta ohera laguntzen zaituzte.
4 interj. Kartoi osoa bete dela adierazteko erabiltzen den hitza. Halako batean, oihu egin zuen norbaitek: "bingo"!
5 interj. Zerbaitetan bete-betean asmatu dela adierazteko erabiltzen den hitza. Bingo!, asmatu dugu! Ba, bingo!, zure arazoaren soluzioa daukat!

Aztergaia: bingo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nart. (es, fr, en).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

bingoan jokatu adibidea gehitu (2022-01-11)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

binilo
1 iz. kim. Erradikal monobalentea, etilenoari hidrogeno atomo bat kenduz sortzen dena. Atzo binilo kloruroa zeraman kamioi bat irauli zen eta sei ordutan itxita izan zuten Hernani eta Urnieta arteko errepidea.
2 iz. Erradikal monobalente hori daukan gaia, ehunak eta diskoak egiteko erabiltzen dena. 1904. urtean hasi ziren bi aldeetatik grabaturiko lehen binilozko diskoak saltzen.
3 iz. Gai horrekin eginiko musika-diskoa. Gero eta disko denda gehiagok egiten dute binilo zaharren alde. Biniloa eta kaseteak zaharkituta geratu ziren disko konpaktuak agertu zirenean.

Aztergaia: binilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): binilo 229: Deia (“instrumentuak, sarrerak, biniloak, ikus-entzunezkoak”), Elhuyar 3 (adib.: binilozko disko baten antza”), Consumer 9 (adib.: “Binilozko milaka diskoen bildumak”, “Zergatik bizi gara oraindik biniloarekin lan egingo bagenu bezala?”), Berria 82 (adib.: “Horietako batzuk aspaldiko biniloetatik berreskuratu dituzte”), EiTB 97 (adib.: “Kolore zuriko binilo bikoitza 16 orrialdeko liburuxkarekin”), Jakin (“Binilo zaharrari hautsak kendu”), Argia 36 (adib.: “bi azal ditu, eta binilozko disko bat bezala, A eta B aldeak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: binilo 40: Berria 12, Harkaitz Cano 7, Joxerra Garzia 5, Patxi Iturritegi 2, Pello Zabala 2, Iñigo Aranbarri 2, Mikel Hernandez Abaitua, Aingeru Epaltza, Irene Aldasoro, Aritz Gorrotxategi, Jasone Osoro, Joxan Elosegi 2, Juan Kruz Igerabide, Josu Landa, Koro Navarro.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es vinilo / fr vinyle: Elhuyar: binilo / Nolaerran: - / Zehazki: binilo / Labayru: binilo / Adorez5000: binilo.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

baldintza minimoa betetzen duen forma da, eta onartzekoa, oraindik ere erabiltzen delako.

binokular
1 adj. Bi begiena, bi begiekin zerikusia duena. Ikusmen binokularra.
2 adj./iz. Tresnez mintzatuz, bi begiekin aldi berean ikusten uzten duena. Lupa binokularra. Mikroskopio binokularra.

Aztergaia: binokular

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
binokulu
iz. pl. Betaurreko mota, bereziki belarrietako euskarririk gabe sudurrean kokatzen dena. Hezurrezko binokuluen atzetik egiten zuten kirik bere begiek.

Aztergaia: binokulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabilera-oharrak

pluralean erabiltzen da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

binomial
adj. mat. Binomioarena, binomioari dagokiona.

Aztergaia: binomial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Mat.

binomio
1 iz. mat. Bi batugaiko polinomioa. Binomio baten n-garren berreketaren garapenean leku bikoitiak betetzen dituzten koefizienteen batura, leku bakoitiak betetzen dituzten koefizienteen baturaren berdina da.
2 iz. Bi elementuz osaturiko unitatea. Peruko apaindura ugaritan zilarra-urrea binomioa aurkitu dute. Informazio teknologiei esker, gero eta errazagoa da informazioaren norabide bakarra haustea eta igorle / hartzaile binomio zurruna malgutzea.

Aztergaia: binomio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

binorri
iz. Zuhaixka hosto-txikia, ale beltzak eta mordoetan bilduriko lore zuriak ematen dituena (Ligustrum vulgare).

Aztergaia: binorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. arbustu / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Ligustrum vulgare.

binper
iz. Ifrentzua. Atorra binperrez jantzia. Soineko guztiek badute beren ifrentzu edo binperra.

Aztergaia: binper

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

binper(rez) [binpher(raz)]: Prop 1898; A EY I 447; GAlm 1954, 40; ginper : Ol Ex 28; Ol Lev 13; Bibl; girbin(ez) : A EY I 446; Izeta BHizt; kinper [khinper]: Egiat

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

soineko guztiek badute beren ifrentzu edo binperra.

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz
Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Soineko guztiek badute beren ifrentzu edo binperra

bioaniztasun
iz. Toki jakin bateko landare eta animalia espezieen aniztasuna. Ik. biodibertsitate. Brasilen atzetik, bioaniztasun aberatsena duen nazioa da Kolonbia. Ozeanoetako bioaniztasuna zaindu beharra dago.

Aztergaia: bioaniztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): bioaniztasun 157: Elhuyar 5 (adib.: “zer garrantzitsua den Urdaibaiko bioaniztasunari eustea”), Consumer 18 (adib.: “Espainiak Europako bioaniztasunik ugariena dauka”, “baso birjinak eta horiek duten bioaniztasuna”), Berria 70 (“Euskadiko Bioaniztasun Zentroak izan dituen bisitak”, “Gipuzkoako kostako bioaniztasun aberatsa”), EiTB 23 (adib.: “Peruko bioaniztasunaren defentsaren aldeko aldarria”), Jakin 6 (adib.: euskal munduan bioaniztasuna areagotu da immigrazioa berriarekin”), Argia 26 (adib.: “Amazoniako paraje honek dauka irabazita bioaniztasunaren munduko saria”), DiarioVasco 9 (adib.: “urtean zehar aztertutako bioaniztasunaren gaiaren inguruan euren proposamenak”); biodibertsitate 244: Elhuyar 46 (adib.: turismoa handitzea, biodibertsitatea handitzea”), Consumer 26 (adib.: “populazioari natur parkea eta inguruko biodibertsitateari babestokia emango zaie”), Berria 42 (adib.: “Jaurlaritza ez da natura eta biodibertsitatea babesteko legea promulgatzeko gai izan”), EiTB 57 (adib.: “Biodibertsitatea izango dute aztergai”), Jakin 13 (adib.: “dibertsitate biologikoa edo biodibertsitatea osatzen dute”), Argia 35 (adib.: orduan badago araudi bat harekiko, biodibertsitatearen kontserbazioa dagoelako tartean”), DiarioVasco 25 (adib.: “Hainbat ekitaldi eskolan biodibertsitatea gaia hartuta”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bioaniztasun 79: Berria 77 (adib.: “Bioaniztasuna babesteko neurriak eztabaidagai“), Pello Zabala (“Ingurugiroa bera, bioaniztasun eta ingurumen zabal hedatuarena, alor bakoitzeko kontseiluekiko harremanak, kutsaduraren ondorio negargarrien erasana, Kyotoko protokolo aipatuaren nahiz beste aldarrikapenen ekarriak aztertzearena”); biodibertsitate 56: Berria 47 (adib.: “itsasoaren biodibertsitatearen inguruko ikerketa bat egin du”), Amaia Lizarralde 6 (adib.: “Annan jaunak bost gai proposatu zituen, lehentasun gisa: ura eta saneamendua, energia, osasuna, nekazaritza eta biodibertsitatea"), Iñaki Heras 2 (adib.: “klimari eta biodibertsitateari buruzko hitzarmen globalak hartu ziren”), Joxerra Garzia (“Ni, egia esan, ez naiz ez arranozale ez usozale, baina mezua ondo ulertu badut, biodibertsitatea omen da kontua, ala?”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: biodibertsitate* e. bioaniztasun; bioaniztasun (biodibertsitate*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es biodiversidad / fr biodiversité: Elhuyar: - / Nolaerran: bioaniztasun, biodibertsitate / Zehazki: bioaniztasun / Labayru: - / Adorez5000:-.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

biodegradagarri
adj. Gaiez mintzatuz, mikroorganismoek edo naturako bestelako eragile biologikoek deskonposa dezaketena. Hiri hondakinetatik datorren materia organiko biodegradagarri gehiena konpostatu egingo dute.

Aztergaia: biodegradagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biodegradagarri 3: J.A. Irabien ("Orokorki, hondar-urek materia organiko biodegradagarria daukate"), UZEI ("legearen arabera, garbiketan erabiltzen diren detergenteak biodegradagarriak izan behar dute"), FisKim/DBH ("energi iturri garbia eta hondakin gutxikoa da eta, gainera, hauek, biodegradagarriak dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biodegradable ">DFrec 1; biodegradagarri : AB38 2, HiztEn, Euskalterm 3; biodegradagarritasun : Euskalterm 1; biodegradatu : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

biodegradagarri : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

osaera gorabehera (biodegradatu bezalako oinarririk gabe eskaintzen da hiztegi honetan behintzat), erabili egiten da, eta beharrezkoa da adierazle bat.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

biodibertsitate
iz. Bioaniztasuna.

Aztergaia: biodibertsitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): biodibertsitate 396: Elhuyar 133 (adib.: turismoa handitzea, biodibertsitatea handitzea”), Consumer 43 (adib.: “populazioari natur parkea eta inguruko biodibertsitateari babestokia emango zaie”), Berria 62 (adib.: “Jaurlaritza ez da natura eta biodibertsitatea babesteko legea promulgatzeko gai izan”), EiTB 60 (adib.: “Biodibertsitatea izango dute aztergai”), Jakin 13 (adib.: “dibertsitate biologikoa edo biodibertsitatea osatzen dute”), Argia 42 (adib.: orduan badago araudi bat harekiko, biodibertsitatearen kontserbazioa dagoelako tartean”), DiarioVasco 43 (adib.: “Hainbat ekitaldi eskolan biodibertsitatea gaia hartuta”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: biodibertsitate 56: Berria 47 (adib.: “itsasoaren biodibertsitatearen inguruko ikerketa bat egin du”), Amaia Lizarralde 6 (adib.: “Annan jaunak bost gai proposatu zituen, lehentasun gisa: ura eta saneamendua, energia, osasuna, nekazaritza eta biodibertsitatea"), Iñaki Heras 2 (adib.: “klimari eta biodibertsitateari buruzko hitzarmen globalak hartu ziren”), Joxerra Garzia (“Ni, egia esan, ez naiz ez arranozale ez usozale, baina mezua ondo ulertu badut, biodibertsitatea omen da kontua, ala?”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: biodibertsitate* e. bioaniztasun; bioaniztasun (biodibertsitate*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es biodiversidad / fr biodiversité: Elhuyar: biodibertsitate, bioaniztasun / Nolaerran: bioaniztasun, biodibertsitate / Zehazki: bioaniztasun / Labayru: biodibertsitate, bioaniztasun / Adorez5000: biodibertsitate, bioaniztasun.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

lantaldeak bioaniztasun forma proposatua du (2013-09-10).

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa bioaniztasun proposatuarekin batera.

biodiesel
iz. Gasolioaren ordez erabiltzen den bioerregaia, landare edo animalia olioetatik ateratzen dena. Landare olioetatik eta olio hondakinetatik biodiesela ekoizteko prozesua hobetzeko lanean ari dira Gaiker Zamudioko zentro teknologikoan.

Aztergaia: biodiesel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): biodiesel 128: Elhuyar 49, Consumer 36, Berria 2, EiTB 5 , Jakin 7, Argia 8, DiarioVasco 3; bio-diesel 1, Consumer (“onek, produktu naturaletatik erdietsitako bio-erregaian, bio-dieselean edo gas naturalean oin harturik, korronte elektrikoa era garbian sortarazten du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: biodiesel 30: Berria 29 (adib.: “biodiesel ekoizteko planta bat”, “Gaur egun biodiesela ekoizteko erabiltzen den katalizatzailea behin bakarrik erabil daiteke”), Herria (“Biodiesela auto ala etxeko berogailuetan”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: biodiesel (bio-diesel*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es biodiésel, biodiesel / fr biodiesel, biogazole: Elhuyar: biodiesel / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

biodinamika
iz. Lurraren, ingurumenaren eta izadiaren erritmoen errespetuan oinarritzen den nekazaritza mota, produktu kimikoak onartzen ez dituena. Biodinamika nekazaritza biologiko eta ekologikoaren muturrean dagoela esan daiteke.
biodinamiko
adj. Biodinamikarena, biodinamikari dagokiona. Nekazaritza biodinamikoa. Filosofia biodinamikoari jarraituz landua.

Aztergaia: biodinamiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): biodinamiko 22: Berria 7, EiTB 2, Argia 10, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: Ez dugu aurkitu biodinamiko formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu biodinamiko formarik.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioartekoa da, eta beste gabe onartzekoa. Gaur egun asko dabil.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adj.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

nekazaritza biodinamikoa.

bioeraikuntza
iz. Eraikin ekologikoak, jasangarriak eta gizakien osasunarentzat on direnak egitea helburu duen eraikitze mota. Udalak bultzatutako proiektuan bioeraikuntzan oinarritutako azpiegiturak eraiki dituzte. Bioeraikuntzarako materialak, energia berriztagarrien instalazioak eta hondakinen kudeaketa ekologikoa.

Aztergaia: bioeraikuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh89 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 89: Argia 8 (“Baina bioeraikuntza batez ere hirian da beharrezkoa, han behar delako osasuna, lurra eta ingurune naturala berreskuratu”), Berria 9 (“Antolatzaileen arabera, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azokak «erantzun bikaina» jaso du, eta 167 erakustokik beteko dituzte azokaren hiru pabiloiak”), DiarioVasco 2 (“Bioeraikuntza edota energia berriztagarriei lotutako postuak ere izango dira bertan”), EiTB 5 (“Halaber, bioeraikuntzan eta energia berriztagarrien produkzioan aritzen diren enpresek erabiltzen dituzten materialak erakutsiko dituzte”), UEU 60 (“Garai berriei dagokienez, bioeraikuntzaren historiak nahiko ibilbide motza du”), Uztarria 4 (“Kimu Baten erakusketa bioeraikuntzaren eta landareen bidezko ur arazketaren inguruan”), ETC: 165 (UEU 50).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0; Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

bioerregai
iz. Biomasatik ateratzen den erregaia, erregai fosilek baino kutsadura gutxiago sortzen duena. Laborari batzuk beren bioerregaiak ekoizten hasiko dira udazkenean, traktoreetan erabiltzeko.

Aztergaia: bioerregai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): bioerregai 151: Elhuyar 23 (adib.: “Mikroalgetatik datozenak bigarren belaunaldiko bioerregaiak direla esaten da”), Consumer 35 (adib.: “ekilore oliotik bioerregaia ekoizteko lantegi baten prezioa”), Berria 32 (adib.: “bioerregaien erabilera sustatuko du Bruselak”), EiTB 5 (adib.: “Landare-olioa bioerregai gisa aprobetxatzeko”), Jakin 33 (adib.: “Horren adibide egokia bioerregaien onuren eta desonuren eztabaida da”), Argia 23 (adib.: “bioerregai berriztagarriak bideragarriagoak dira”); bio erregai , Berria (“bio erregaiek ez dituzte negutegi efektuak sortzen dituzten gasak murrizten”); biokonbustible 0.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bioerregai 14, Berria (adib.: “Bioerregaia bultzatzeko neurriak aurkeztuko ditu Europako Batzordeak datorren astean”) biokonbustible 0.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: bioerregai. Biomasako materiaren batean oinarriturik sorturiko erregaia. 'Agroerregai' ere erabil daiteke, baina inoren esanetan bakarrik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es biocombustible / fr: Elhuyar: - / Nolaerran: / Zehazki: bioerregai / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

bioetanol
iz. Landareetatik ateratako azukreen hartziduraz lortzen den etanola, erregai gisa erabiltzen dena. Ibilgailu horiek gasolinarekin edo bioetanolarekin ibil daitezke.

Aztergaia: bioetanol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bioetanol 49: Elhuyar 24 (adib.: “Minnesotako Unibertsitateko ikertzaile batzuek artoarekin egindako bioetanola eta sojarekin egindako biodiesela konparatu dituzte”), Berria 11 (adib.: “Gaur egun, hainbat herrialdetan bioetanola lortzeko ahalegin handiak egin dira, eta horien artean aipatzekoak dira Brasil, Ameriketako Estatu Batuak eta Kolonbia”), Jakin 12 (adib.: “Lehen begiratu batean, bioetanola erretzeak energia-balantze positiboa du”), Argia 2 (adib.: “Helburua 10.000 hektareako saila azukre-kanaberaz landatzea zen, bioetanola ekoitzi eta Europara esportatzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu bioetanol formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es bioetanol / fr bioéthanol: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

etanol araua da.

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

bioetika
iz. Biologia-ikerketei eta haien aplikazioei dagozkien alderdi etikoak aztertzen dituen jakintza. Bioetikaren eta giza eskubideen artean dagoen harreman estua ezin da albo batera utzi.

Aztergaia: bioetika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): bioetika 66: Elhuyar 8 (adib.: Nazioarteko Bioetika Elkartearen saria”), Consumer (“bioetika kasuetan espezializatua dago”), Berria 14 (adib.: “Frantziako Parlamentuak bioetikari dagokion legea bozkatu behar du aurki”), EiTB 26 (adib.: “beharrezkoa da gizartean bioetikaren inguruko eztabaida sortzea?”), Jakin 10 (adib.: “Estatu Batuetako presidentearen kontseilua bioetikaren inguruan garatzen ari zen politika aztertuz”), Argia 7 (adib.: “Juan Maria de Velascok bioetikaren jatorriaz eta garapenaz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bioetika : Berria 43 (adib.: “Nazioarteko erakundeak bioetikaren alorrean egin dituen deklarazioen gaineko azalpenak eman zituen”), Filosofiako gida 3 (adib.: “Etika aplikatuaren esparruan bioetikak aipamen berezia merezi du”), Patxi Iturritegi (“Hori dela eta, bioetika arazo batek asaldatu ditu bigarren plantako erizain bihozberak”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es bioética / fr bioéthique: Elhuyar: - / Nolaerran: bioetika / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: bioetika.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

biofisika
iz. Gertakari biologikoen azterketa, gertakari horiek fisikaren printzipio eta metodoen bitartez aztertzen dituena. Euskal Herriko Unibertsitateak beste egoitza bat eraikiko du biofisika alorreko ikertzaileentzat.

Aztergaia: biofisika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): biofisika 33: Elhuyar 22 (adib.: “Europan lan egin duten eta biofisikaren esparruan ekarpen garrantzitsuak egin dituzten 40 urte baino gutxiagoko ikertzaileen lana aitortzen da”), Consumer (“Medikuntza Akademiako Urrezko Domina eta Saridun, Oinarrizko Ikerkuntzako Sari Nazionaldun, Fisiologiako Elkarte Espainiarreko Presidente eta, era berean, Espainiako Biofisikako Presidente da”), Berria 4 (adib.: “American Biophysical Society munduko biofisika elkarterik garrantzitsuena da; 8.450 kide ditu egun”), EiTB 4 (adib.: “Iturri berdinen arabera, 23 gazte bat biofisikako eraikinean sartu da eta, berehala, tiroka hasi da”), Jakin (“onartu beharrean gaude gehiegizko xahutzeak eta garapen-ereduen desorekak, etorkizun ez oso urrunean proiektatuta, egoera jasangaitzera eramango gaituela ingurumenaren eta biofisikaren ikuspegitik, eta horrek ere ekarri du iraunkortasunaren beharra”), Argia (“Ez dugu, haatik, gaitzari aurre egiteko txertorik lortu. EHUren Biofisika Unitatean helburu horrekin ari dira lanean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: biofisika 3: Berria (“Gaur, baina, Irvinen, Kaliforniako Unibertsitatean ari da, Fisiologia eta Biofisika Departamentuan”), Pello Salaburu (“EHUn sortu diren Materialen Institutua eta Biofisikako Institutua eredugarriak izan daitezke maila honetan.”), Edorta Jimenez (“Marcus izeneko biofisiko txiletarrak horrelaxe esan zigun astelehen gauean”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es biofísica / fr biophysique: Elhuyar: biofisika / Nolaerran: - / Zehazki: biofisika / Labayru: biofisika / Adorez5000: biofisika.

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa

biofisikari
iz. Biofisikan aditua. Horregatik uste zuten biofisikariek energia dela faktore nagusia, ibiltzetik korrika egitera pasatzeko.

Aztergaia: biofisikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

biogeografia
iz. Biologiaren adarra, animalien eta landareen banaketa geografikoa aztertzen duena. Biogeografia ekologikoak organismoaren eta bere bizitokiaren arteko erlazioa ikertzen du.

Aztergaia: biogeografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

biogeografiko
adj. Biogeografiari dagokiona. Euskal Herrian Europako eskualde biogeografiko nagusi biak gainezartzen dira.

Aztergaia: biogeografiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biogeografiko 3: Elhuyar 1983 ("Gasteropodoei eta kuskubitakoei buruzko lan berri batzuk [...] tenperatur mugak zonazio-mailaren, banapen biogeografikoaren, eta sasoi-aldaketen menpean daudela nabarierazi izan dute"), Lur eta Ingurugiro ("Hesi biogeografikoen eraketa"), Ingurugiro 1997 ("Mugatu eta ikertzea, sailkatu eta baloratzea, eskualde mailako testuinguru biogeografikoan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biogeografiko : HiztEn (biogeografiari dagokiona), Euskalterm 4 (hauetan barrera biogeografiko; eskualde biogeografiko; probintzia biogeografiko) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

biogeografiko : ElhHizt (Biol. biogeográfico, -a) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

biografia
iz. Norbaiten bizitzaren kontaera. Napoleonen biografia bikain bat idatzi eta argitaratu zuen. Biografia-idazlea.

Aztergaia: biografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

biografiko
adj. Biografiari dagokiona. Elkarren ondoan metaturiko datu biografiko andanak zuen, gehienbat, elkarrizketa osatzen.

Aztergaia: biografiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

biografo
iz. Biografiak idazten dituen pertsona. Biografoak bilduak ditu Garibairen arimari buruzko aipamenak. Arestiren biografoak idazle bilbotarrak Ean bizitako pasarteak ekarri zituen gogora.

Aztergaia: biografo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

biografo: ø; biologo 1 (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biografo 5: J.A. Arana Martija; P. Zabaleta 3; P. Urkizu; biologo 6: P. Urkidi 2; M. Pagola; Saioka/7; Azurm; I.A. Berriotxoa.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biografo : AB50 1; HiztEn; biologo : AB38 4; AB50 3; HiztEn; Euskalterm 1 // Ez ditugu aurkitu bestetan: DFrec; LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

biografo : ElhHizt; HiruMila; Casve EF; biologo : ElhHizt; HiruMila; Casve EF // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

biokimika
iz. Kimikaren adarra, izaki bizidunen osaketa eta erreakzio kimikoak aztertzen dituena. Biokimika eskolak ematen ditu.

Aztergaia: biokimika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
biokimikari
iz. Biokimikan aditua. Suhiltzailea lanbidez, biokimikaria ikasketaz, goi mailako kirolaria eta hiru seme-alabaren ama.

Aztergaia: biokimikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): biokimikari 32: Elhuyar 22 (adib.: “batzuk filosofoak dira, beste batzuk informatikariak, beste batzuk biokimikariak, neurologoak eta abar”), Berria 2 (adib.: “Aipatu izan nuen Calgaryko unibertsitatean eta proposatu ere biokimikariei hezur fosil horien biokimika aztertzea, eta posible balitz DNA aztertzea, baina ezina iruditu zitzaien Kretazeoko materia organikoak iraun izatea”), EiTB 7 (adib.: “Naroa Anabitarte Alzheimerra ikertzen ari den biokimikaria da”), Argia (“Árpád Pusztai Hungarian jaiotako biokimikaria da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: biokimikari 16: Berria 8 (adib.: “Saritutako hiru biokimikari hauei esker dakigu gaur zelulek zelan kontrolatzen dituzten prozesu erabakigarriak”), Juan Garzia 5 (adib.: “entzuzkoxeago dirudite kontakizun mitikoek, biokimikari eta biologo molekularren solasek baino”), Irene Aldasoro 2 (“Airearekin kontaktuan jartzean odolbildu babesgarri bat eratzeko odolak duen gaitasuna garrantzitsua da lehen laguntza gisa, baina gogaikarria gertatzen da odola aztertzeko lagin bat hartu behar denerako, zeren, prozesua aldatuko duen zerbait egin ezean, patologoak edo biokimikariak begiratzeko denbora izan aurretik gogortuko bailitzateke odola”), Fernando Morillo (“Frederick Sanger biokimikaria”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es bioquímico / fr biochimiste: Elhuyar: biokimikari / Nolaerran: biokimikari / Zehazki: biokimikari / Labayru: biokimikari / Adorez5000: biokimikari.

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa. biofisikari forma ere sar liteke.

biokimiko
adj. Biokimikari dagokiona. Oinarrizko prozesu biokimikoak izaki bizi guztietan gertatzen dira.

Aztergaia: biokimiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

biola
1 iz. Gitarraren itxurako musika-tresna zaharra. Lauda Jauna organoz eta biolaz.
2 iz. Orkestra sinfonikoko musika-tresna, biolinaren antzekoa, hura baino handixeagoa. Biola eta piano kontzertua.

Aztergaia: biola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

arrabita, biola

biolento
1 adj. Pertsonez mintzatuz, indarkeriaren aldekoa, indarkeria erabiltzen duena. Azken batean, esan beharrik ere ez dago, pertsona biolentoa naiz.
2 adj. Gauzez, egoerez, ekintzez edo kidekoez mintzatuz, indarkeriazkoa. Inoiz baino argiago geratu da nor den jarrera biolentoaren aldekoa. Hilketa biolentoak.

Aztergaia: biolento

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:015 2002-11-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

biolent 4: Tt Onsa ("Zonbat ahal baitzatekian azkar eta biolent, etzian uken aski indar haren kontre"), He Gudu ("Supherna biolentak"), Jaur 2 ("Gaitz bat, den gutiena izan dadin biolenta, ezin jasana iduritzen zauku", "Atakatze biolentak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biolento 14: E. Antxustegi ("Biak plazer biolentoaz eta isurketa goxoaz gozatzen dira"), J.M. Kortazar ("Berriro doaz lagunengana, militarren jestuak gero eta zoroagoak, bortitzagoak, biolentoagoak dirala"), Egunk 1991-1997 arteko 8 ("Eskubide horren defentsan, euskal alderdi nazionalisten artean "ekintza bateratua" aurrera eramateak oztopo bat du Garaikoetxeak esan zuenez, "estrategia desberdinak, biolentoa eta baketsua"", "ETA eta Herri Batasunari eskatu zien "oztopo hori ken dezatela beren estrategia biolentoa etenez, eta autodeterminazioaren erreibindikazioa instituzioetara eramanez"", "Autodeterminazioaren erreibindikazioak "azpi gerra" asko dakarrela dio EAk, baina inoiz ez zaiola horri "estrategia biolentoen" bidez aurre egin behar", "Jonan Fernandezek azaldutakoaren arabera, une honetan "helburua elkarrizketaren gainean bakea eraikitzea da, biolento eta ez-biolentoen artean hesia altxatu barik"", "Oraintxe bertan estatuko kartzeletan gauden 335 intsumituok, [...] gizakien arteko harreman biolentorik gabeko gizarte baten alde egiteagatik", "Kazetariak fintasunez jantzitako sentikortasunezko adierazpenean talde biolento bihurtu zituen", "Hunkitu egiten gaitu euren barruetan daramaten samina bakea eta adiskidetasuna adieraziz kanporatu izanak, eta ez mendeku modura. Biolentoak lekutako distantzia moralean utzi dituzte", "Guzti honetarako, ez dugu metodo biolentorik erabiltzen, lehen esan bezala, helburua medioetan dagoelako"), E. Arana 2 ("guttiengo biolentoa eta, legitimitate osoa duen gehiengo demokratikoa", "Jarrera biolentoen ondorio txarrak"), E. Agirre ("Berak izango zuen, izatekotan, Knoxen izaera biolentoaren berri, beste inork baino hobeto"), NPAO 1999 ("Kolonbiak duela 30 urtetik gora bizi duen barne-gatazka biolentoan eragina duten funtsezko alderdi ugariak ulertu ahal izateko ahalegina ezinbestekoa da"); ezbiolento (eta ez-b., ez b.) 3, Egunk 1995 eta 1996 ("helburua elkarrizketaren gainean bakea eraikitzea da, biolento eta ez-biolentoen artean hesia altxatu barik", "Metodo ez biolentoen bidez gizarte hobekuntza sakon eta erradikala eragin zuen", "aldaketarako ordua iritsi dela uste dugu, bai gizarte hobekuntzan [...], baita bera lortzeko metodoetan ere, metodo ezbiolentotan, oinarrituta, alegia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biolento : AB50 8 (hauetan 1 ekintza b.; 1 delito b.; 1 delito biolentoen indize) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal violento / violent, e formen ordainak: HiruMila: 1 persona violenta: bortitz, gogor, zakar, gogortzale, suminkor, odolgaizto, odolgaitz; 2 comportamiento violento: gogor, bortitz; 3 desasosegado, -a: urduri, artega // ElhHizt: 1 adj. bortitz, gogor, zakar, mutiri, 2 adj. indartsu, bortitz, bizi; 3 adj. gogor, bortitz; 4 adj. indarkeriazko; 5 adj. larri, urduri, artega // Lur EG/CE: bortitz, mutiri; eta EF/FE: bortitz, mutiri, gogor, odolbero, zangar // Vox es-eu: bortitz, gogor, mutiri, indarkeriazko // XarHizt: bortitz, mutiri, zakar, gogor // Casve FE: gaitz, gogor, odolbero, odolgaitz, mitiri, zangar // HaizeG FB: odolgaitz, jauzkor, mutiri, bortitz, koleratsu // T-L LBF: borthitz, muthiri, gogor // PMuj DCV: 1 forzado no espontáneamente: bortxazko, gogorrezko, ez berezko; 2 impetuoso, vehemente: odol-bero, odolgaitz, zakar, zangar, mutiri, bortitz, oldarkoi, oldartsu; 3 hecho con repugnancia: gogoz-besteko, gogoz-kontrako, nai-gabeko; 4 iracundo, arrebatado: suminkor, suminkoi, zakar, sutsu, asarrekor, sukor; 5 tergiversado, torcido: okertu, aldatu, biurdikatu; 6 irregular, injusto: oker, bidegabezko, arrazoi-gabeko, arau-gabeko.

Erdaretako formak

fr (DLLF): violent, e; emporté, e; gêné, e; gênant, e; it (S. Carbonell): violento, a; a malincuore, con ripugnanza, contro voglia; fig. ingiusto, contro ragione e giustizia; fig. falso, arbitrario, storto, a; en (Collins): 1 violent, furious, wild; 2 awkward, unnatural, cramped, forced; 3 embarrassing, awkward; 5 embarrassed, awkward; 6 forced, distorted; de (Langenscheidts): 1 gewaltig, heftig, wuchtig; 2 aufbrausend, jähzornig; 3 gewalttätig, ...; 4 peinlich, sehr unangenehm.

biolento 35: Mikel Asurmendi 2, Juan Mari Arregi 2, Gorka Bereziartua, Igor Estankona, Urko Apaolaza, Izibene Oñederra, Pello Urzelai, Berria 2, Itxaro Borda 2, Ainhoa Oiartzabal, Pablo Sastre Forest, Ander Iturriotz, Mikel Rodriguez 2, Aitor Renteria, Martxel Izagirre, Gontzal Agote, Ekaitz Goienetxea, Xabier Lasa, Urtzi Urkizu, Gorka Erostarbe, EiTB.com 10.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: biolento 5: Berria, Joxe Azurmendi 2, Xabier Mendiguren Elizegi, Harkaitz Cano.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta ez dagoela beti ordezkatzerik, uste lantaldeak; baina ez daki eremua zehazten.

Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

hedatua eta oso erabilia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'baditu lekuko batzuk, eta zenbaitetan zaila da horren ordez beste hitz bat asmatzea. Baina hemen besterik gabe sartzea gehiegi iruditzen zait. Nik ez nuke sartuko, eta norbaitek ezinbestean (gehienetan beste bide batzuk ere izango baititu) erabili behar baldin badu, beti izango du eskura'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK'.

biolentzia
iz. Indarkeria.

Aztergaia: biolentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-12-30 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. indarkeria.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. indarkeria

bioleta
iz. Belar landare txikia, bost hostoko lore more edo gorriak ematen dituena; landare horren lorea (Viola sp. ). Koroa dezagun bioletaz, jakintsua baitzen.

Aztergaia: bioleta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: bioleta; pentsamendu: Viola sp.; bioleta usaindun: Viola odorata.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Viola sp.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Viola sp.

biolin
iz. Orkestra sinfonikoko musika-tresna, lau harikoa, arku moduko batez igurzten dena eta besaburuan jarrita jotzen dena. Mozarten hirugarren biolin kontzertua.
Ohiko lexiak

Aztergaia: biolin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

'musika-tresna' adierakoak dira guztiak; hots, ez dugu 'zerbait ukatu edo ezestean erabiltzen den oihu-hitza' adierakorik aurkitu; OEH / EEBS segidan, -b-dunak 7 / 9 dira, eta -b- gabeak 6 / 16.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

B-G dira guztiak: bibolin eta -ñ 7 (Enb eta "bibolin-ots"; Ag Kr; Ag G eta "bibolin jotzalle"; Anab Aprika); biolin eta -ñ 4 (fB Olg; VMg, Sor Gabon, Muj PAm); biolintxo 1 (Arr GB); biolintero 1 (Alz Txib); OEH argitaratuan, gainera: biboliñ : JBDei 1919; biolin : A LEItz, A Itzald: "biolin-jotzaile"; : Garit Usand).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bibolin B-EB 7 (M. Zarate; UZEI, J. Iturralde, I. Mendiguren, EHAA; Deia 1986: "bibolinjole"; J. Iturralde: "bibolinzale"); binbolin B-G 2 (A. Zubikarai; B. Latiegi); biolin B-G-EB 15 (J.A. Goiria; Eliz-Kantatxoac, A.M. Labayen eta "biolin jotzaille"; L.M. Mujika, P. Zabaleta, J.I. Lasa, Egin, La Voz de Euskadi, EHAA; J. Azurmendi: "biolin musika"); biolinista EB 1 (J. Azurmendi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bibolin : DFrec 8, AB38 3, HiztEn, LurE; bibolinista : HiztEn; bibolinjole : HiztEn; biolin : DFrec 4, AB38 2, AB50 2, HiztEn ("ik. bibolin"), LurE; biolinista : AB50 1.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko formaren hurbilena da hobestekoa

es violín, fr violon, en violin, de Violine

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: biolin-jotzaile .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "biolin hitzarekin ez duzue aipu xirribika" (1995-03-03)

 - [E301]: bibolin [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

biolin jotzaile, biolin-jotzaile
iz. Biolina jotzen duen musikaria. Ik. biolinista. Urte batzuk igaro ondoren, biolin-jotzaile trebe egin zen.
biolina jo
du ad.-lok. Bikain jotzen du biolina. Amak irakatsi zidan biolina jotzen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: biolina jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

biolinista
iz. Biolin-jotzailea. 32 biolinista gaztek hartuko dute parte Pablo Sarasate nazioarteko lehiaketan.

Aztergaia: biolinista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biolinista 1, Azurm (“Suerte piska batekin beti da posible Matxinbentatik munduko biolinista hoberena ateratzea”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biolinista : Euskalterm (eta biolin-jotzaile), Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

biolinista : ElhHizt, EuskHizt; ez dugu aurkitu ap. HiruMila.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

biolinista : ElhHizt, HiruMila (eta bibolinjole, arrabitari), Zehazki; biolin-jotzaile : ElhHizt, Zehazki.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. Sin. biolin-jotzaile.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehituz: iz. Sin. biolin-jotzaile .

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

biologia
iz. Bizia eta, bereziki, izaki bizidunen egitura aztertzen dituen zientzia. Botanika eta biologiaren gainerako atalak. Biologia ikerketak.

Aztergaia: biologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

biologiko
1 adj. Biologiarena, biologiari dagokiona. Ikerketa biologikoak.
2 adj. Nekazaritzaz, abeltzaintzaz edo horien ekoizpenez mintzatuz, produktu kimikorik erabili gabe egina, hazia edo sortua dena. Ik. ekologiko 3. Donibane Lohizuneko azokan tokiko produktu biologikoak eskuratzeko aukera egongo da. Guztiak laborantza biologikoan ari diren arto ereileak dira.
3 adj. Pertsonez mintzatuz, beste pertsona batekin lotura genetikoa duena. Guraso biologikoei haurra kentzeko arrazoiak ugari dira: droga, alkohola edo tratu txarrak izaten dira, batez ere.
4 adj. Armez mintzatuz, pertsona, animalia edo landareak kaltetzeko asmoz, organismo biziak erabiltzen dituena. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna izandakoan, ustez arma biologikoak egiten zituzten bakterio horrekin.

Aztergaia: biologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
biologo
iz. Biologian aditua. Biologoen esanetan, azken urteotan hartzek ez dute lehen adina atseden hartzen.

Aztergaia: biologo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

biolontxelo
iz. Orkestra sinfonikoko musika-tresna, biolinaren antzekoa, hura baino handiagoa, lurrean bermaturik jotzen dena. Biolontxelo-jotzailea.

Aztergaia: biolontxelo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bioma
iz. biol. Klima, flora eta fauna jakin batek ezaugarritzen duen ekosistema mota. Horrela, sabana, tundra, hosto erorkorreko baso epela, euri oihan tropikala, basamortu beroa eta taiga bezalako biomak aurkitzen dira mundu zabalean.

Aztergaia: bioma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

biomasa
1 iz. biol. Ingurune edo espezie jakin bateko izaki bizidunen materia organikoaren masa. Mikrobioek itsasoko biomasa osoaren % 90 osatzen dute. Antxoaren biomasa iaztik erdira jaitsi da.
2 iz. biol. Prozesu biologiko baten ondorioz sortzen den materia organikoa, energia iturri bezala erabil daitekeena.

Aztergaia: biomasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

biomediko
adj. Biomedikuntzarena, biomedikuntzari dagokiona. Txinpantzeak ikerketa biomedikoetan erabiltzeari utzi egin behar zaio.

Aztergaia: biomediko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): biomediko (biomediku 4) 38: Elhuyar 20 (adib.: “Ander Ramos Fatronik Fundazioko ingeniari biomedikoa da eta doktoretza egiten ari da”), Consumer (“Bildumagileak, zoologikoak, ikerketa biomedikoetarako laborategiak, animalia-dendak eta barne kontsumorako ustiategiak izaten dira animalia horien azken helmuga”), Berria 8 (adib.: “Kutxak ikerketa biomedikorako egitasmo bat hasiko du bi urte barru Donostian”), EiTB 4 (adib.: “Rosalie David egiptologo biomedikuak zehaztu duenez, "gizarte industrializatuetan minbizia bigarren heriotza-eragilea bada ere, Antzinaroan oso gaixotasun arraroa zen"”), Argia 5 (adib.: “Hiperaktibitatea ikuspegi biomedikutik artatzen da gehiago, psikohezigarritik baino”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: biomediko 15: Berria (“Eduard Rodriguez-Farre Bartzelonako Azterketa Biomedikoen Institutuko zuzendaria”), Irene Aldasoro 14 (“Ingeniari biomedikoak baditu, gaur egun, bere ikerketetan antzemandako diseinu - edo funtzionamendu-akats askori aurre egiteko baliabideak ere”); biomediku 2, Berria (adib.: “Lehia horren adibide gisa ikerketa biomedikuak aipatzen dira beti”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa. Bide batez, mediko izond. ere sartzea beharrezkoa litzateke.

biomedikuntza
iz. Biokimika, biologia molekularra edo genetika bezalako adarrak biltzen dituen jakintza. Terapia genikoa erabiliz bi anaia osatu dituztela esan dute Frankfurteko Biomedikuntza Institutuko adituek.

Aztergaia: biomedikuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): biomedikuntza 37: Laneki (“Instituto de Salud Carlos III erakundeak (Osasun eta Kontsumo Ministerioaren mendekoa da) biomedikuntzako eta osasun-zientzietako ikerketa sustatzen du”), Elhuyar 11 (adib.: “Suitzako Biomedikuntzako Ikerketetarako Institutuko talde batek”), Consumer 4 (adib.: “Horiek ez ezik, gizakiaren eskubide eta biomedikuntzari buruz Europar Batzordeak izenpeturiko Hitzarmena 2000 urteko urtarrilean indarrean sartu zen Espainian”), Berria 17 (adib.: “Zentroaren SANBioNS proiektuak biomedikuntzarekin eta energia berriztagarriekin lotura dauka, nanopartikulak eta molekulak ikertzen baititu”), EiTB, Argia 3 (adib.: “Oso argi daukate Barne Produktu Gordinaren zati garrantzitsu bat biomedikuntzari zor dietela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: biomedikuntza 18, Berria (adib.: “Legearekin Espainiako ikerketa zentroak biomedikuntzaren «abangoardiara» eraman nahi dituztela esan zuen; «eta balio etiko eta moralen abangoardiara ere bai»”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu biomedikuntza formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es biomedicina / fr biomédecine: Elhuyar: - / NolaErran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: biomedikuntza.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioartekoa da, eta beste gabe onartzekoa.

biometanizazio
iz. teknol. Prozesu biologiko anaerobikoa, materia organikoa gas (batez ere metano eta karbono dioxido) bihurtzen duena. Donostiako Udalak azterketa egingo du hiri hondakinak biometanizazio bidez tratatu daitezkeen jakiteko.

Aztergaia: biometanizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): biometanizazio 26: Consumer 3 (adib.: “Biometanizazioaren aurkakoek ingurunean sekulako kirats nardagarriak hedatzea, lur-azalera handiegia hartzea eta erraustegiak baino ikuspen-inpaktu larriagoa eragitea leporatzen diote”), Berria 21 (adib.: “Gainera, biometanizazio plantari dagokionez, eraikitzeko aukera baino ez da jasotzen”), Argia 2 (adib.: “hondakinon konpostatzea eta biometanizazioa lehenesten baditu, Stuart eta bere lagunentzako hori da bigarren soluzio egokiena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: biometanizazio 19: Berria 18 (adib.: “Donostiako alkateak biometanizazioa proposatu du erraustearen alternatiba gisa“), Edorta Agirre (“Horrelakoak ustiatzearen ordainetan, Ama Lurrari berea itzuli beharko zaio, errespetu osoz, zaborrak bereiziz, hondakin organikoak konpost bihurtuz, tamainako biometanizazio prozeduretara eginez”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: biometanizazio (termino normalizatua).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es biometanización / fr : Elhuyar: - / NolaErran: / Zehazki: biometanizazio / Labayru: - / Adorez5000: biometanizazio.

Lantaldearen irizpideak
Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu biometanizazio formarik.

Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Tekniko samarra, baina erabili da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Teknol.

biometria
1 iz. Gertakari biologikoen azterketa estatistikoa.
2 iz. Pertsona baten faltsutu ezineko ezaugarri fisikoen (hatz marken, irisaren...) azterketa.

Aztergaia: biometria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

biometriko
adj. Biometriarena, biometriari dagokiona. Martera gizakiak bidaltzea baino garestiagoa dela, adibidez, AEBko aireportu guztietan segurtasun kontrol biometrikoak jartzea.

Aztergaia: biometriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): biometriko 42: Elhuyar 26 (adib.: “Datuen babeserako legeriak teknologia biometrikoak geldiaraziko dituen ala ez ikusteko dago, interes ekonomiko itzelak baitaude teknologia horien inguruan”), Berria 14 (adib.: “Bolivian errolda biometrikoa osatzea onartu dute, bozak egin ahal izateko”), EiTB 2 (adib.: “AEBetako Estatu Departamentuak informazio biometrikoa ere lortu nahi zuen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: biometriko 3, Berria (adib.: “Europako Batasunak datorren urterako jasoko ditu datu biometrikoak pasaporteetan”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es biométrico / fr biométrique: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: biometria-, biometriko / Labayru: - / Adorez5000: biometria-, biometriko.

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa. Horrekin batera biometria forma ere onartzekoa da.

bionbo
iz. Heg. Altzari mota, tolestu edo heda daitezkeen panel modukoez osatua dena eta gela bereko bi zati bereizteko erabiltzen dena. Ik. zuresi 2. Jantokia ostatutik bereizteko bionbo handi bat jarri zuten. Bionboaren atzean ezkutatuta.

Aztergaia: bionbo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

corpusetan ez dugu salesia, ate-aurre, ate-orde formarik aurkitu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan bionbo 1 (Garm EskL I 136).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bionbo EB 4 (B. Urkizu 3, J.M. Irigoien).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bionbo : HiztEn.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: HiruMila: bionbo; ElhHizt: bionbo; PMuj DCV: ate-orde, ate-aurre, aize-geriza; Casve FE: aixolbe, axolbe.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ulertezina baita Euskal Herriaren alde batean

ez du baldintza minimoa betetzen, gaztelania eta frantsesa bide banatatik baitabiltza. Zerrendatik kentzea erabaki da

Zalantzazkoa da mailegua

ez da nazioartekoa (gaztelaniak japonieratik mailegatua omen da), baina lantaldeak ez du ordezko egokirik ezagutzen; galdera egin da, ea zilegi den honelakoetan aizolbe moduko forma bat berreskuratzea, berrezarpen lexikala eginez.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Lantaldeak zalantza du, horregatik ekarri dut hona. Aizolbe ez genuen sartu lehenbiziko itzulian, baina baditu lekukotasunak OEHn. Berrazpen lexikala hola egitea ez dut batere argi ikusten, ez dakit hori den Euskaltzaindiaren lana. Hala ere, ez dakit zer egin daitekeen'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'bionbo Heg.'.

biopsia
iz. Gorputz bizi batetik erauziriko ehun zati txiki baten azterketa mikroskopikoa. Medikuak biopsiaren emaitzen berri eman zion. Ospitalean biopsia bat egiteko esan diote, minbizirik ote duen jakiteko.

Aztergaia: biopsia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biopsia (eta heste-biopsia, hezur-biopsia) 6: J. Agirre 2 ("Teknika biokimikoak, entzimen iharduera likido biologikoetan edo ehunetan #mdash#gibeleko biopsia, heste-biopsia edo fibroblastoen kultiboaren bidez#mdash# neurtuz"), I. Egurbide 2 ("Biopsia tumoralen edo aztertutako likidoen azterketa zitologiko eta histologikoa", "Hezur-muinaren azterketa: hezur-muinaren aspiratua eta hezur-biopsia"), Tx. Txakartegi ("Hezur-muineko aspiratu edo biopsian muin hiperzelularra aurkitzen da"), Goli ("Eta azken hau espezialistarengana joateko baimen-agiria, ehunen biopsia egin diezazun").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biopsia : HiztEn, LurE, Euskalterm 12 (hauetan larruazal-biopsia, biopsia aparatu, biopsi aparatu...) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

biopsia : ElhHizt, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

biosfera
iz. Lurraren geruza, izaki bizidunen kokalekua dena. Atmosferaren geruzetako aldaketek eragina dute biosferan. Urdaibaiko biosfera.

Aztergaia: biosfera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

biosintesi
iz. biokim. Izaki bizidun batek bere barnean molekula organikoak eratzea. B6 izeneko bitamina premiazkoa dugu serotoninaren biosintesia egiteko.
bioteknologia
iz. Izaki bizidunetan gertatzen diren zenbait prozesu edo erreakzio biokimikoz baliatzen diren nekazaritza- eta industria-tekniken multzoa. Bioteknologiaren bidez, landare bati gene bakar bat txertatzen zaio.

Aztergaia: bioteknologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

bioteknologiko
adj. Bioteknologiarena, bioteknologiari dagokiona. Botika bioteknologikoak lortzeko, genetikoki aldatutako organismo bizidunak erabiltzen dira. Industria bioteknologikoa.

Aztergaia: bioteknologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): bioteknologiko 29: Elhuyar 14, Consumer 2, Berria 8, EiTB 3, Argia 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bioteknologiko : Berria 6, Iñaki Heras.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: prozesu bioteknologiko, es (proceso biotecnológico), fr (processus biotechnologique).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu bioteknologiko formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es biotecnológico / fr biotechnologique: Elhuyar: bioteknologiko; bioteknologia- (hitz-elkarteetan) / NolaErran: - / Zehazki: bioteknologia-, bioleknologiko / Labayru: - / Adorez5000: bioteknologiko, bioteknologia-.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Tekniko samarra, baina nazioartekoa.

biotiko
adj. biol. Bizidunei dagokiena; bizidunen eraginez gauzatzen dena. Ingurumenaren ezaugarri biotikoak.

Aztergaia: biotiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biotiko 3: NZ/BBB1 ("Eskema ikusirik, esan itzazu ondoko faktoreei dagozkien zenbakiak: a) Faktore biotikoak, zenbaki bakoitzak zer adierazten duen zehaztuz"), Ingurugiro 1997 ("Unitate biotiko nagusiak espazioan eta denboran identifikatzea"), GeolBiol ("Atmosfera hartan lehen molekula organiko "biotikoak" eratu ziren").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biotiko : AB38 1 (faktore b.), HiztEn (Ekol. 1 bizidunei dagokiena, bizidunen eraginez gauzatua; 2 bizitzaren garapena ahalbidetzen duena), LurE (Biol. izaki biziena edo haiei dagokiena), Euskalterm 5 (hauetan 1 komunitate b.; 1 faktore b.; 1 ingurumen b.; 1 potentzial b.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

biotiko : ElhHizt (Ekol. biótico, -a), HiruMila (Biol. biótico, -a), EskolaHE (Biol. izaki biziena edo haiei dagokiena) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Biol.

biotopo
iz. biol. Ezaugarri fisiko eta kimiko uniformeak dituen eta biozenosi baten kokaleku den habitata. Ezer gutxi lortuko dugu espezie bat zainduz, haren biotopoa bereziki zaintzen ez badugu.

Aztergaia: biotopo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

biozenosi
iz. biol. Biotopo berean bizi diren bizidunen elkartea. Ekosistema batean biozenosia desagertuko balitz, zer geldituko litzateke?

Aztergaia: biozenosi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biozenosi 1, S. Ott ("Bere landetan edo basoetan biozenosi batzuek beren dinamika biologiko propioak edukitzeak abeltzaina ez du kezkatzen, baldin eta produktu batzuk kontsumitzerik badu"); biozenosis (eta biozenosis aberastasun) 3: L. Oihartzabal 2 ("Edozein izaki bizik janariak beharrezko ditu; hori lortzeko taldetan bildu ohi dira, Biozenosis izeneko taldeak osatuz", "Biotopo-ak eta biozenosis-ak osatzen duten multzoari, berriz, ekosistema izena ematen diogu"), J.A. Berriotxoa ("Bardeetan aurkitzen den biozenosis aberastasun handiari buruzko begirada honekin amaitzeko beharrezkoa dugu lurralde osoko inguru egokienetan aurkitzen diren hegazti harrapalariak aipatzea"); biozenotiko 2, UZEI ("Biogeografia deskriptiboa, fenomeno bizien nahaspilaren deskribapen eta taxuketan subsidiarioren laguntzaz baliatzen da: korologia, biogeografia sistematikoa, biogeografia biozenotikoa eta faunistika eta floristika", "Biogeografia biozenotikoak, modu berean, komunitateen banaketa eta dinamika ikertzen du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biozenosi : HiztEn, LurE, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

biozenosi : ElhHizt (Ekol.), EskolaHE (Biol.) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-s.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

bipartidismo
iz. Bi alderdi politiko nagusiren lehian oinarritzen den sistema politikoa. Alderdi berriaren oldarrak bipartidismo zaharraren zutabeak inarrosi ditu. Hemen ez dago bipartidismorik, alderdi askoren artean banatuta dago boterea.

Aztergaia: bipartidismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): bipartidismo 25: Berria 19, EiTB, Argia 5; alderdi(-)bitasun 43: Berria 28, EiTB 15.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bipartidismo 6: Berria 5, Pako Aristi; alderdi(-)bitasun 2, Berria. .

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bi alderdiko sistema, alderdi-bitasun (Pol.).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: bipartidismo. Bi alderdiko sistema.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es bipartidismo / fr bipartisme: Elhuyar: alderdi-bitasun / NolaErran: alderdibitasun / Zehazki: alderdibitasun / Labayru: alderdibitasun / Adorez5000: alderdi-bitasun, bi alderdiko sistema.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ondo osatua, eta premia dago

biper
iz. Ipar. Piperra.

Aztergaia: biper

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-30 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

piper da nagusi, 23 ager.ekin (G 6, B 5, EB-EgAs 15: piper, piper egin, pipertu); pipar- Bn 7; bip(h)er IEn 2, EB 4.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

biper* e. piper

Lantaldearen irizpideak
Baztertzekoa da, ez baita bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa

B eta G piper da; Ipar. biper, baina piperrada

Baztertzekoa da, beste bat nagusitu baita

piper da nagusi gaurko erabileretan

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

b-/p-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Piperrada ez da argumentua: gaskoierazko piperade izan daiteke jatorria". (1993-02)

 - [E115]: Ipar. Ez eta ez Zuberoan, phiper/piper, biru/piru Ipar. Zuberoan ezta ezaguna. Badirudi hor iparraldea Benafarroa dela edo horgo azpieuskalki bat" (1993-02)

 - [K204]: biperra ala bipera? Nik biperra entzuten dut [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

 - [E124]: Zuberoan hitz hau Oihenartek dokumentatzen du bere duenak azer biper '(diru, sosa, aberastasun handia) duenak azei piper (botatzen die)' ezagunarekin. Edonola ere, gaur piperera dugu hedatuena" (1995-01-25)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren Hiztegiak e. marka kendu du.

bipera
iz. Ipar. Sugegorria. Lur hauetan suge pozoidun bakarrak biperak dira.

Aztergaia: bipera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Documentado exclusivamente en autores septentrionales"

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'sugegorria'

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. sugegorri

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "sugegorri hobetsirik ere, ongi dator aldamenean bipera kultismoa izatea, zoologian gorri ez diren sugegorriak baitira. Bipera berdeak edo bipera beltzak, kasu, egokiago gelditzen dira sugegorri berdea edo sugegorri beltza baino. Espainolez ere ba dira horrelakoak: escorpión/alacrán, tortuga/galápago, pantera/leopardo, tordo/mirlo (baina beti islas galápagos, pantera negra edo mirlo blanco)" (1995-01-25)

bipil
1 adj. Mendi, muino eta kidekoez mintzatuz, estali edo apaindu behar lukeen gauzaz gabetua. Ik. soil; gorri1 3. Mendi bipila. Saihetsetako harkaitz murritz eta gainetako muino bipilak.
2 adj. Bihoztuna, adoretsua. Gudari bipil eta euskaldun suharra. Jende bipila eta ernea. Langile bipila eta trebea zen. Idazle bipil beldurgabea.
3 adj. Aireaz edo haizeaz mintzatuz, bizia eta hotza edo hotz samarra. Goizeko aire bipila sartzen zen nasaiki, firrindaka, gela epel eta garbi hartara. Eta haize bipil hori?, uda betean garelarik, batzuetan iduri du otsailean garela!
4 adb. Bipilki. "Bai, Jauna", bipil du ihardetsi. Han zebilen, begiak bipil.
Azpisarrerak

Aztergaia: bipil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "bipil falta da". (1993-02)

 - [K204]: Hiztegi honen hutsa nabari da aldi bat gehiago laneko eskatua diguten lana egiteko. Zer erran nahi du bipil hitzak? Gizon bipila, hitz bipilak eta oiloa bipildu, batere ez da gauza bera. Hiru horiek hartuak dituzue? Ohar bera bipi hitzarentzat. Ez dut ikusten zertaz den bipi/pipi eztabada. Eta ez dakit zuen bipi mamutxa bat den ala (ere) oiloaren mihi puntan den biloa. Ala beste zerbeit!" (1995-03-03)

bipilarazi, bipilaraz, bipilarazten
du ad. Bipiltzera behartu. Hegaztiak bipilarazteko mandatuarekin.

Aztergaia: bipilarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bipilarazi, bipilaraz, bipilarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bipilarazi, bipilaraz, bipilarazten

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Zerrendatik kenduko nuke] (1994-07-29)

bipildu, bipil/bipildu, bipiltzen
1 da/du ad. Buruaz eta kidekoez mintzatuz, soildu; hegaztiez mintzatuz, lumaz gabetu; mendiez edo bestelako lursailez mintzatuz, soildu. Ik. lumatu. Gaztea banaiz ere, burua ari zait bipiltzen. Oilaskoek mokoekin zozoa zuten bipildu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Oilo bipildua.
2 du ad. Norbaiti edo zerbaiti berea dena kendu. Frantziaren jabeak zertarako nahi luke eskualde ttipi hau bipildu? (Ik. harrapakatu)

Aztergaia: bipildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

larrua bipildu, uldu

Euskaltzaindiaren Arauak

bipildu, bipil(du), bipiltzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bipildu, bipil(du), bipiltzen

bipilik
1 adb. Ausarki; zalantza edo itzulingururik gabe. Ik. bipilki. Zango puntetan zaizkio etorri bipilik, aizkora eskuetan. Nahiko nuen xanfarin ergelari bipilik ihardetsi.
2 adb. Prestaturik. Ik. prest. Atorra zuri, gerriko gorri, gainetik xamarra, lerden eta bipilik beti garaztarra.
Loturak

Aztergaia: bipilik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIPILIK. Decididamente, directamente, sin titubear. Nahiko nuen xanfarin ergelari biphilik ihardetsi. Arb Erlis 103. --Hik diokan bezala egin balezate denek, lurrak dauzkan gizon eta emazte guziak jar balite elgarri so, elgarren koi, ondoriorik uzteko axola izpirik gabe, laster gure motakorik ez litakek ageri nehon nehor? Gure mota ezezta litakek? --Amodioz litakek ezezta!, zaundan ihardetsi bipilik. JE Bur 99. Zango puntetan zaizko / Etorri biphilik, / Aizkora eskuetan / Ixil gibeletik. Larz Senper 102. (Estar, etc.) dispuesto, pronto. Artzain batek hiru hartz / oren batez hilik, / Hori aipatu gabe / nor egon ixilik? / Mañex berearekin / han baitzen bipilik, / Lau hartz ezarri tuzte / metara bildurik. Etcham 233. Atorra xuri, / gerriko gorri, / gainetik xamarra, / Lerden eta bipilik / beti garaztarra. Ib. 126. Bazoala, urhatsa bipilik, etxe batetara. JE Bur 191. Familiako notaria ere han, nausiaren ezkerretarik, begiak bipilik. JE Bur 130.

adib: xamar1 iz. Ipar. eta Naf. Gizonezkoen soineko luze mahukaduna, atorraren gainean janzten dena. Ik. brusa. Gizon gaixoek atorra dute gerrian xamar petik ageri. Atorra zuri, gerriko gorri, gainetik xamarra, lerden eta bipilik beti garaztarra.

Ez dugu aurkitu bipilik formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu bipilik formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa -ik atzizkiaz sortutako gainerako adberbioak bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bipil sarreran.

bipilki
adb. Bipiltasunez; ausarki, itzulingururik gabe. Bipilki jokatu. Baina gizon hark esan ziola, bipilki, ez ziola emanen. Haietarik batek esan zion bipilki: azken buruan gu ere desohoratzen gaituzu horrela mintzatzeaz.

Aztergaia: bipilki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bipiltasun
iz. Bipila denaren nolakotasuna.

Aztergaia: bipiltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
biplano
iz. Bi euste plano nagusi, bata bestearen gainean jarrita, dituen hegazkina. Kontrola galduta, plazan erori zen biplanoa.

Aztergaia: biplano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Teknol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bipolar
1 adj. Bi polo dituena. Dirudienez, iman guztiak, diren txikiak direlarik ere, bipolarrak dira.
2 adj. Munduko geopolitikaz eta finantzez mintzatuz, bi potentziak kontrolatzen dutena. Sobietar Batasuna desagertu ostean, mundu bipolar batetik mundu polobakarrera pasatu gara.
3 adj. psikol. Pertsonez mintzatuz, nahasmendu bipolarra duena. Zu zer zara, bipolarra ala eskizofrenikoa, depresiboa ala neurotikoa?

Aztergaia: bipolar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bira egin
1 ad.-lok. Munduari bira egiteko. || Beleak etxe baten inguruan hiru bira eginez gero, hiru asteren buruan norbait hilko da etxe hartan.
2 ad.-lok. Zerbait edo norbait, bere buruaren inguruan eginiko higiduraren bitartez, aurkako aldera begira geratu. Beribilak bira egin zuen eta gurpilez gora gelditu zen.

Aztergaia: bira egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bira eman
ad.-lok. g. er. Bira egin.

Aztergaia: bira eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-06-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bira eman aditz-esapide soila 11 aldiz ageri da: Anab Poli 6 eta Aprika 4; Enb; bira + det. osaerakoak (bira bat eman, bira osoa eman, bira batzuek eman...) 9 aldiz: JMB ELG 3, Vill Jaink 1, Anab Poli 3, Txill Let, NEtx LBB.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bira eman (bira emon) aditz-esapide soila 14 aldiz: B 1 (I. Etxeberri), G 4 (A RIEV, Garit, El Día 1932, ZArg 1929), EB 9 (I. Sarasola, X. Goia, J. Iturralde, A. Sarriegi, M. Etxezarreta 2, X. Mendiguren Bereziartu 3); bira + det. osaerakoak 19 aldiz: B 1 (J. Legarreta), G 6 (E. Mujika, Zumalabe, F. Zubiaga, Garm Bidasoa, YAzp, GAO 1989), EB 11 (Elhuyar 4, X. Arregi, HezkSaila, I. Mendiguren, J. Lasa, M. Altuna, JMB, Egin 1990), IE 1 (HerrizH 1988); biradera 7 aldiz: TeknolMekan 6, M. Dupac 1; biragune EB 5 (K. Igea, J.L. Aramendi, X. Olarra, N. Azurmendi, I. Tapia: "biragune sistema").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bira eman : AB38 2, HiztEn (adib.), LurE (adib.: determinatzailearekin); biradera : AB38 9, HiztEn, Euskalterm; biragune : HiztEn, AB50; Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bira eman : EuskHizt (adib.: aditz-esapide soila eta determinatzailearekin), ElhHizt (adib.), EskolaHE (adib.: determinatzailearekin); biradera : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, PMuj DVC; birader : DRA; biragune : HiruMila, ElhHizt, Lur EF/FE, Casve EF, PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

g.er. Ik. bira egin.

Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bira sarrerari dagokion azpisarrera.

bira minutuko
iz. Biraketa-abiaduraren unitatea, zerbaitek bere buruaren inguruan edo ardatz baten inguruan minutuko egiten duen bira-kopurua adierazten duena. Errekorra: milioi bat bira minutuko.

Aztergaia: bira minutuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

b/min: Harluxet.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bira 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua AS gisa bira 1 sarreran.

bira segundoko
iz. Biraketa-abiaduraren unitatea, zerbaitek bere buruaren inguruan edo ardatz baten inguruan segundoko egiten duen bira-kopurua adierazten duena. Bi buruko danbor baten biraketa-abiadura 50 bira segundokoa da.

Aztergaia: bira segundoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

b/s: Harluxet.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bira 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua AS gisa bira 1 sarreran.

bira-bira
adb. Biraka. Gure arimaren bi puxantza nobleenak, uztai batean bezala, bira-bira dabiltza.
Loturak

Aztergaia: bira-bira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bira sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

bira-biraka
adb. bizk. Biraka. Arrastaka eta bira-biraka.

Aztergaia: bira-biraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

biraka sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

biraka.

bira1
1 iz. Zerbaiten inguruan, abiapuntura itzuli arte egiten den higidura; zerbaitek bere buruaren inguruan egiten duen higidura. Hari urdinezko mila bira. Bira osoa. Ardatzaren birak.
2 iz. Higidura horren erdia edo laurdena.
3 iz. Ingurua. Elizaren bira osoan.
birabarki
1 iz. Zuloak egiteko esku lanabesa, "U" formako gider batez birarazten den barautsa duena.
2 iz. Errekuntza-motorretako pieza, pistoien atzera-aurrerako higidura biraketa-higidura bihurtzen duena. Birabarkiaren abiadura eta posizioa neurtzea da sentsore honen eginkizuna.

Aztergaia: birabarki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
biradera
iz. Zenbait tresnak atalen bati bira eragiteko duten "L" formako giderra. Pianola baten soinua entzun zen, eta aparatuaren azpialdean zegoen biraderari eragin zion arduradunak.

Aztergaia: biradera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

biragarri
adj. Birakorra. Komisarioak buelta eman zion bere aulki biragarriari eta leihotik begira jarri zen.

Aztergaia: biragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biragarri 4: P. Alkain ("Estrukturaren kostuak ahalik eta txikiagoak izan daitezen, oinarri biragarri baten gainean ispilu-multzoren bat muntatzea pentsatzen ari da"), Informatika Atlasa ("Diskoek osatutako multzoa unitate biragarri batetan ezarria dago, honek azalerak irakurketa / idazketarako buruetatik gertu mugitzea bideratzen duelarik"), TeknolMekan ("Loturiko piezen artean desplazamendu erlatiboak, desplazamendu libreak edo gidatuak, irristakorrak edo biragarriak burutu daitezkeeneko loturei, giltzadurazko lotura deritzegu"), P. Zabaleta ("Ordaindu eta ate biragarritik kanpora atera zen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biragarri : AB38 22 (hauetan ardatz eragile b. 'eje motor giratorio', danbor, gorputz, kaskilo, labe, oinharri, pieza, plataforma, plater, torlojo b. 'giratorio', tornu b. 'torno revólver'), Euskalterm 5 (hauetan beso b. 'brazo girable', makurdura b. 'flexión rotativa', dorretxo, plater, tornu b. 'torreta, plato, torno revólver') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-garri/-kor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

(norbaitek edo zerbaitek) bira dezakeena.

biragune
iz. Bihurgunea. Ur korronteak amaigabeko biraguneak osatzen zituen.

Aztergaia: biragune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gune.

biraka
adb. Birak eginez. Igitaiak buru gainetik biraka, agur eta ongietorri egiteko. Zeruan biraka dabiltzan izarrak.
Azpisarrerak

Aztergaia: biraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bira-biraka .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

birakari
adj. Biratzen dena, birakorra. Ate birakaria.

Aztergaia: birakari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago
Euskaltzaindiaren Arauak

ate birakaria.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ate birakari, motor birakari

birakatu, biraka/birakatu, birakatzen
da/du ad. g. er. Biratu. Bildots batzuk gerrenean birakatzen.

Aztergaia: birakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

biraka(tu), birakatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-katu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

biratu.

biraketa
iz. Bira, biratzea. Horri esker, hegazkinak 360 graduko biraketa ere egin dezake.

Aztergaia: biraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07
biraketa abiadura, biraketa-abiadura
iz. Ardatz baten inguruan biraka ari den zerbaitek denbora-unitateko egiten duen bira-kopurua. Motorra martxan dagoela, harilkatuetako batean korrontea aldatzen bada, makinaren biraketa-abiadura ere aldatzen da. Barne nukleoak Lurreko beste geruzek baino biraketa abiadura azkarragoa duela ondorioztatu dute ikertzaileek.

Aztergaia: biraketa-abiadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh62 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 91 (horietatik 72 Laneki); ETC: 316

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ElhHizt: 0; Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0. Euskalterm: biraketa-abiadura (velocidad de rotación/velocidad de giro, vitesse de rotation, rotational speed/velocity of rotation, Industria / Makina-erreminta, TN).

Bestelakoak

[bira1] bira minutuko iz. Biraketa-abiaduraren unitatea, zerbaitek bere buruaren inguruan edo ardatz baten inguruan minutuko egiten duen bira kopurua adierazten duena. Errekorra: milioi bat bira minutuko. // bira segundoko iz. Biraketa-abiaduraren unitatea, zerbaitek bere buruaren inguruan edo ardatz baten inguruan segundoko egiten duen bira kopurua adierazten duena. Bi buruko danbor baten biraketa-abiadura 50 bira segundokoa da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa biraketa eta abiadura sarreretan.

birakor
adj. Biratzeko gauza dena. Bulegoko aulki birakorrean eserita.

Aztergaia: birakor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
birakortasun
iz. Birakorra denaren nolakotasuna.

Aztergaia: birakortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
biral
1 adj. Birikoa. Infekzio birala.
2 adj. Bideoez, argazkiez, albisteez eta kideko edukiez mintzatuz, Interneteko sare sozialen bidez azkar zabaltzen dena. Zuzendariak azaldu zuenez, ETBko saio zahar eta berrietatik hartutako irudiak eta Interneteko azkeneko bideo biralak erabiliko dituzte programan.

Aztergaia: biral

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh53 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu biral formarik.

biral 52: Argia 4, Berria 15, Deia 6, EiTB 8, Elhuyar 7, Consumer 1, Jakin 4, Laneki 6, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

biral 2, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: biral, biriko (TN, Med.); marketin biral, bideo biral (TN, Informat.).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es viral / fr viral: Adorez: biral / Elhuyar: 1 (Biol.) biral, 2 (Inform.) biral / Labayru: 1 (Med.) biral, 2 (Inform.) biral / Zehazki: birus-, biral / NolaErran: birus-, biral.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa. Nazioartekoa da.

biraldi
iz. g. er. Biraka ari denaren bira bakoitza. Bigarren biraldian.

Aztergaia: biraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

biran
adb. Inguruan. Bost gizon biran, hatzik hatz eta pagoari ezin gerririk atzeman.
Loturak

Aztergaia: biran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

birao
1 iz. Jainkoaren edo gauza sakratuen aurkako madarikazio edo esaldi larria. Espiritu Santuaren kontrako biraoa ez zaie barkatuko. Birao hitzak.
2 iz. Norbaiti kalteren bat opa izateko erabiltzen den esaldia. Ik. madarikazio. Ea bere buruari biraorik ezarri dion. Ez, arren, biraorik inori egotzi.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Bilbao, han ere dongeak birao.

Aztergaia: birao

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: birao egin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

birao egin

birao egin
ad.-lok. Biraoa esan. Espiritu Santuaren aurka birao egiten duena. Aurretik igarotzen zirenek birao egiten zioten. Bere aitari edo amari birao egiten diona, hil bedi. Zer da birao egitea?, besterentzako gaitzen bat eskatzea.

Aztergaia: birao egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

biraoa bota
du ad.-lok. Gorrienek ere ez zuten hemen biraorik botatzen. Bota diozu lagun hurkoari birao edo madarikazio bat. Birao ikaragarri hau bota zion. Birao handiak botatzen. Birao izugarriak botaz. Biraoak botatzea ez dela berez bekatua.
Ohiko lexiak

Aztergaia: biraoa bota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIRAOA (BIRAOAK, etc.) BOTA. Echar una maldición (maldiciones, etc.); blasfemar. Asko birau edo maldizio mota, aserre aldian erraz botatzen diranak. Gco II 16. Etzaitezela oitu juramentuak erraz egitera eta birauak botatzera. AA II 33. Bota diozu lagun urkoari birau edo madarikazio bat. AA III 526. Birao andijak botaten. JJMg BasEsc 12. Zergaitik alan bota birao añ gaiztoak? AB AmaE 208. Zeruetako Jaunaz birau izugarriak botatuaz. Arr May 65. Patxik, birau izugarri bat boteaz, jo zuan ostikuaz lurra. Apaol 41. Ta ordun jentillek burroa bota zuela: etxe ortan etxekoandre izeten zenak ez altzuela izenen osasunik. (AN-larr). JMB Mund I 38. Amandreak atea ez idikitzera, / botako dute igazko biraua ber-bera. Or Eus 141. Gorrienak ere etzuten emen biraorik botatzen. Or QA 83. Baiñan ez dezadan biraurik bota. Txill Let 53. Azkora-kirtenari bere biziko birao ikaragarri au bota eutson. Akes Ipiñ 33. Agura ugerdoari birao bat botauaz. Erkiag BatB 115.

adib: birao 2 iz. Norbaiti kalteren bat opa izateko erabiltzen den esaldia. Ik. madarikazio. "Eztanda egingo ahal duk", "itoko ahal haiz", "Deabruak eramango ahal hau" eta antzeko biraoak esan. Ea bere buruari biraorik ezarri dion. Biraoak botatzea ez dela berez bekatua. Bilbao, han ere dongeak birao (esr. zah.).

biraoa bota 4: EiTB (“inoiz ez du biraorik botatzen…”), Jakin (“neskek gure etxean kontatu zutelako biraoa bota nuela”), Argia 2 (adib.: “Jentilak ere konturatu ziren atsoak ikusi zituela eta biraoa bota zioten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

biraoa(k) bota 26: Iñaki Zabaleta 3 (adib.: “Ezker ukabila beste eskuaren sagarrean kolpatu zuen indarrez eta biraoa bota”), Jose Morales 3 (adib.: “Tsiganokek hortzak karraskatu, biraoak bota eta tu egiten zuen”), Karlos Zabala 2 (adib.: “Ez da arrazoi txarra madarikazioak eta biraoak botatzen hasteko”), Elizen arteko Biblia 2 (adib.: “Harresiak sendo eta janari aski zutela-eta, inguratuak lotsagabe agertu ziren Judasen gudarien kontra, berauek irainduz, biraoak botaz eta zilegi ez diren gordinkeriak esanez”), Xabier Olarra (“zaunka eta ekinaldi kontrolgabeak, aurpegi-imintzio eta keinu bitxiak egiten zituzten pertsonen kasuak edo nahi gabeko zantarkeria eta biraoak botatzen zituztenenak ia duela bi mila urte gogoratzen zituen Areteo Kapadoziakoak”), Josu Zabaleta (“halako biraoak bota zituen non doktore gaixoak, Dekanoari begirune handia bazion ere, haren itsumena deitoraturik, ez baitzekien non ezkutatu”), Javi Cillero, Koldo Izagirre, Koldo Biguri, Itziar Otegi, Anjel Lertxundi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. Eta pluraleko adibideak jaso.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da birao sarreran.

biraoa esan
du ad.-lok. Esan zuen birao izugarri bat. Ahora etorri zitzaizkion biraorik ikaragarrienak esanda gero. Birao itsusienak esan zituen. "Eztanda egingo ahal duk", "itoko ahal haiz", "deabruak eramango ahal hau" eta antzeko biraoak esan. Ez duzu Jaunaren aurka biraorik esango.
Ohiko lexiak

Aztergaia: biraoa esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIRAOA (BIRAOAK, etc.) ESAN (Añ). "Maldecir, echar maldiciones [..] biraoa esan" Añ. Cf. A Morf 745: "Prolativos llamó [Arana Goiri] a on-esan, gaitz-esan, guzur-esan, egi-esan, birau-esan, que según el tratadista significan decir bien, decir cosa mala, mentir, decir verdad y blasfemar. Yo siempre he oído ondo esan, txarto esan (gaizki fuera del V), guzurra esan, egia esan y birauak esan". Ardura gabe gezurrezko juramentuak, eta birau, edo maldizioak, eta blasfemiak esaten dituenak. Gco I 414. Esan izan dozunez biraoak eta arranak. Añ EL2 137. Entzun duzue erran duen burhoa; zer zaitzue? HeH Mc 14, 64. Patxik [...] esan zuan birau izugarri bat. Apaol 100. Burhau itxusienak erran zeitzon Jesü Kristen Erlejioniaren kontre. Ip Hil 10. Buonaparte Iaun andia / munduen itzalgarria / il zan aitz baten / birao esaten / egon etzalako beti / mundu guztian ganeti. Azc PB 215. Aora etorri iakozan biraorik ikaragarrienak esan da gero. Ag AL 78. Itz gaistoak erran ttuten edo birau edo blasfemiak Jen. edo Sanduen kontra. (Larrainzar, 1906). FLV 1988, 283. Biraoak esan eta alperrik zin-egitea. KIkV 64. Zer dio onek? Biraoa esan du onek. Ir YKBiz 90. Olako beste txarkeri ta birao asko ere esaten zizkioten. Ib. 481. Birao au esan gabe ez nadilla gelditu. Zait Sof 131. Ez dozu Jaunaren aurka biraorik esango. Ker Ex 22, 27. Biraoa esan du; ba ote dugu lekuko beharrik? IBe Mt 26, 65.

adib: birao 2 iz. Norbaiti kalteren bat opa izateko erabiltzen den esaldia. Ik. madarikazio. "Eztanda egingo ahal duk", "itoko ahal haiz", "Deabruak eramango ahal hau" eta antzeko biraoak esan. Ea bere buruari biraorik ezarri dion. Biraoak botatzea ez dela berez bekatua. Bilbao, han ere dongeak birao (esr. zah.). // def: birao egin Biraoa esan. Espiritu Santuaren aurka birao egiten duena. Aurretik igarotzen zirenek birao egiten zioten. Bere aitari edo amari birao egiten diona, hil bedi. Zer da birao egitea?, besterentzako gaitzen bat eskatzea.

biraoak esan 6: Consumer (“beste jokamolde batzuk ere hartzen dituzte haiengandik, biraoak esateko eta oihu egiteko ohitura, adibidez”), Berria (“Ezagutzen ditut armarrietan eserita daudela beren seme-alabei biraoak esateko baimena ematen dieten gurasoak, gero edukaziorik finena emango dietelako ustetan, kolegio garestietara eramaten dituztenak”), EiTB 3 (adib.: “Itzulera gaiztoko bide" hori Octave Lapize frantziarrak konkistatu zuen lehenengo aldiz 1910ean, antolatzaileen aurka biraoak esan eta hiltzailetzat jo zituen egun berean”), Argia (“Iñakirentzat oso garrantzitsua zen biraoak esaten ikastea, haiek bezala nahi zuen hitz egin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

biraoak esan : Elizen arteko Biblia 2 (“Ba al da Job bezalakorik? Honentzat ura edatea bezala da biraoak esatea”), Koro Navarro (“Bisonte bat zeramala ematen zuen, hain estu heltzen zien uhalei, hain gogor astintzen zuen zigor luzea, halako biraoak esaten zituen bidean jolasean zebiltzan haurrei abisu emateko, hain tente zihoan zango polainadunak aparte jarrita eta bere pony kulunkariaren indar beldurgarria eta tema madarikatuz”), Lopez de Arana (“Aizak, Freddy, nickel bateko isuna biraoak esateagatik”), Koldo Biguri (“Orduan, etxetik irten eta haritz bati azala kentzeko moduko biraoak esaten hasten zen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. Eta pluraleko adibideak jaso.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da birao sarreran.

biraogarri
adj. g. er. Biraoak merezi dituena. Ik. madarikagarri. Errukarria da eta ez biraogarria, adimena galtzen duen gizona.

Aztergaia: biraogarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

madarikagarria.

biraogile
adj./iz. Biraolaria. Gurasoa biraogilea bada. Paulo, biraogile handia.

Aztergaia: biraogile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
biraoka
adb. Birao eginez. Biraoka eta zinka hasi zen. Zuengatik biraoka darabilte jentilek Jainkoaren izena. Biharamunean nagusiak ikusi zuen nik eginiko kaltea, ogiarena eta zuloarena, eta hasi zen arratoiei biraoka.

Aztergaia: biraoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
biraokatu, biraoka/biraokatu, biraokatzen
du ad. g. er. Madarikatu. Jainkoaren izena biraokatu zuten.

Aztergaia: biraokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

biraoka(tu), biraokatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

madarikatu.

biraolari
adj./iz. Birao egiten duena, birao egiteko ohitura duena. Ik. biraogile; biraozale. Jainkoaren aurkako biraolaria. Hordi, lapur eta biraolariak. Biraolari gisa harrika emango didatelako beldurrak ez banengo.

Aztergaia: biraolari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
biraoti
adj./iz. Batez ere bizk. Biraolaria. Biraotiak ez dira zeruan sartuko.

Aztergaia: biraoti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ti.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

Forma baten adiera(k)

biraolaria.

biraozale
adj./iz. Biraolaria. Ez dut izan nahi politikoki zuzena, baina ezta lekuz kanpoko biraozalea edo gaizki-esalea ere.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper