1133 emaitza bi bilaketarentzat - [301 - 400] bistaratzen.

bihotz zimiko, bihotz-zimiko
iz. Atsekabea, nahigabea; kontzientziako harra. Bihotz zimiko horrek ez dio bakean uzten.
bihotz zola, bihotz-zola
iz. Bihotz barrena, sentimenen eta zirraren egoitzatzat hartua. Gaxuxak sentitzen du bere bihotz zolan halako kilika ezti bat.

Aztergaia: bihotz-zola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZ-ZOLA. Fondo del corazón (fig.). v. BIHOTZ-BARREN. Gaxuxak senditzen du bere bihotz-zolan halako kilikaño ezti bat. Zub 106. Bere histura eztia bihotz zolaraino sartzen da. Ib. 58. Hau atsegina bihotz zolatik gaindi egiten dautana. Iratz 71. Maite-lillurak debekatzen baititu gizon guziak, naiz landugabeak, naiz landuenak, beren bihotz zolan, beren bihotz ondoan ezagutzen duten hilbeharrearen abotsaren entzutetik. Mde Pr 371.

bihotz zola : Deia (“Borondaterik gabe samurtuko zaigu bihotz zola, baina, berehala, beste zerbaitek erakarriko digu arreta, eta gure onberatasun sentimenduak azukre koskorra bezain erraz urtuko zaizkigu, figura maiztuegi bat erabiltzearren”), Berria (“Borondaterik gabe samurtuko zaigu bihotz zola, baina, berehala, beste zerbaitek erakarriko digu arreta, eta gure onberatasun sentimenduak azukre koskorra bezain erraz urtuko zaizkigu, figura maiztuegi bat erabiltzearren”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotz(-)zola 5: Herria (“Langileeri opatzen diegu bihotz zolatik errekontru gaixtorik gabe bukatuko dutela lan gotor hori”), Gotzon Garate 3 (“Zuk ere nik bezala, poza eta nahigabea sumatuko duzu zeure bihotz zolan hemengo istorioak irakurrita”), Xabier Montoia (“Bihotz-zola hormatzen diete”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bihotz-altxagarri
adj. Adore ematen duena. Solas bihotz-altxagarriak.

Aztergaia: bihotz-altxagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: izond.: solas bihotz-altxagarriak.

bihotz-begi
iz. pl. Bihotza eta begiak. Bihotz-begiak urturik. Dirdaiz eta liluraz jantzirik azaltzen zaigu, bihotz-begien betegarri. Mina eta itxaropena bihotz-begietan.

Aztergaia: bihotz-begi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZ-BEGI (Pl.). El corazón y los ojos. Biotz-begietan zatzaidate sortu: / Biotzenago batzuek, besteak / betsein-betseñotan... "En el corazón y en los ojos". Ldi BB I. Ixadiaren edertasunaz / Geldurik dodaz bijotz-begijak (1933). Enb 61. Biotz-begietatik irteten zitzaizkion bertsoak. Aitzol in Ldi UO 3. Yaioterriak / asetzen dizkie / biotz-begiak. Ldi UO 39. Bihotz-begiak urturik. Iratz 100. Euskal-Fedearen biotz-begiak pozaren pozez diztira bizian argitzen dira. SMitx Aranz 243. Ezen, soa uretan galdurik zegoen hortan, bihotz begiei agertu zitzaien arto erraiñuen artetik ikara. Mde Pr 141. Dirdaiez ta lilluraz jantzirik azaltzen zaigu, biotz-begien betegarri. Vill Jaink 122. Lehenagoko euskaldunek nola zerizten bihotz-begietan aurkaz-aurk zituztenei. MEIG VII 28.

adib: bihotz 2 iz. Organo hori sentimen eta zirraren egoitzatzat hartua. Ik. bihotzondo. Joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik. Bihotzak dioen aldera itsu-itsuan daudenak. Bihotzeko arra. Bihotz-gogortasuna. Mariaren bihotz eztia. Bihotz handiko, zabaleko gizona. Bihotz suharra, amultsua. Ona zen, baina bihotz hilekoa. Bihotz onez. Bihotz osoz eskatu. Bihotza hunkitu, hautsi, erditu, beratu. Gogoeta bihotz-hunkigarri eta gogo-aberasgarriak. Bihotza erori. Bihotz eroria hitz on batek altxatzen du. Emakume hark bihotza ebatsi dio. Haren bihotza irabazteko. Bihotzak ematen dit bihar etorriko dela. Baina bihotzak dio, zoaz Euskal Herrira. Bihotz ukaldia. Bihotz ikara. Badu eleberri honek halako bere gisako bihotz isuri xamurra. Bihotz-erraietatik dariola mintzatu beharra. Atseginago zaizkigula sarritan, bihotz-bizigarriago, horrelako ardi galduen ibilerak. Dirdaiz eta liluraz jantzirik azaltzen zaigu, bihotz-begien betegarri.

bihotz begi 17: Deia 7, Berria 4 (“Bihotz Begiekin, Zaldiak Negarrez”), Euskaltzaindia 2, Argia 2, Erlea 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotz(-)begi 11: Berria 2 (adib.: “Zazpi bekatu nagusiak idazleen bihotz-begietan”), Felipe Juaristi 4 (adib.: “Da Ruak bazekien denboraldietan bihotz-begietan ezkutatzen den mina garela, arrubioa harri azpietan bezala, baino inoiz, ez orain eta ez lehen, ez orain eta ez gero, desagertzen ez, baizik eta noiz edo noiz are minago azaltzen baita, are minberago ukitzen baitu”), Elizen arteko Biblia 3 (adib.: “Gizaseme, bekatu eragiten dieten idoloetara emanak dituzte bihotz-begiak gizon hauek: nola utziko diet niri kontsulta egiten?”), Edorta Jimenez (“Bihotz-begietara etorri zaionari irtenbidea eman guran dabil”), Anjel Lertxundi (“Nori dioket opa // nik Barne-muinetan? // - Hiri, hik oroi baitidak // Bihotz-begietan”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, batez ere bihotz-begietan esapidean erabiltzen dela aipatuz

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bihotz-bero
adj. Kartsua, suharra. Beti izan ditugu bazterretan buru argiko gizakumeak, baita gizakume bihotz-beroak ere.

Aztergaia: bihotz-bero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bero.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihotz sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bihotzbero: généreux [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bihotz-berritu
Kristau erlijioan, bekatua ezagutu eta utzirik, bizitza berri bati ekiteko asmoa hartu. Bihotz-berri zaitezte eta sinets berri ona.

Aztergaia: bihotz-berritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

bihotz + leherkari ozen (bihotz-berritu, bihotzberritze, bihotz-bero, bihotz-damu, bihotz-gogor, etab.) osaerako menpekotasunezkoak eta bahuvrîhiak begiratu dira (ez, ordea, bihozbera(tasun), bihozgabe(tu), bihoztun arautuak).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: bihotz-batasun 2 (Dv 1: "anaien arteko bihotz-batasuna 'concordia fratrum'"; eta corpusean beste biotz-batasun 1: Berron); bihotz-belar (H, menthe des jardins, pulmonaire Lh. Biotz-belar, serapia Bot. Labayru Hist I 470); bihotz-beltz ("Cruel" DBPT I); biotz-berba 1 (Añ: "biotz-berba gozoak", eta corpusean beste 2). Corpusean: bihotz bero 1 (Ox: "Zoin den zoroa Bihotz beroa"); biotz-bero 1 (Zait: "Beti izan ditugu bazterretan buru argiko gizakumeak, baita gizakume biotz-beroak ere"); biotz-beroaldi 2 (TAg: "biotz-beroaldiak otxantzeko"; Zait: "biotz-beroaldiak ezpaitu ezer argiago egiten, adimena lausotzen eta ilunagotzen baizik"); bihotz berotasun 1 (SP: "ontasun eta bihotz berotasun guziko ithurrira"); bihotz-berotu (S "prendre courage" Lh); biotz betegarri 1 (Etxde); bihotz-biguin ("Compatissant" DBPT I; corpusean gainera: biotz bigun 9: Añ 3, Izt 1, Arr 2 "biotz-biguñ", KIkV 1, Vill 1, Uzt 1); bihotz bixigarri 1 (MEIG: "Eta ezin uka guk ere, lotsagarria izan arren, atseginago zaizkigula sarritan, bihotz bixigarriago, horrelako ardi galduen ibilerak beti birtute bidetik sailean dabitzanenak baino"); bihotz-damu (Añ Dolor, arrepentimiento de corazón; contrición": Añ 2 eta beste 2 corpusean; KIkG, ArgiDL + 1 corpusean, Or 2, TAg, SMitx, MIH; corpusean gainera: bihotz damu: SP, Mb); bihotz-dei ("Tocamiento, llamamiento, inspiración del corazón, llamada" PMuj: Añ 3 + 1 corpusean, JesBih, NEtx); bihotz + galdu : a) bihotz-gal (Prop 1890); bihotzgaltzen (Ip Imit II 11,1); b) bihotz galdu (Arb; biotz galduzko bekataria Mb 2; + corpusean Elsb 2); biozgaldu (TAg 2); biotz-gau (Jaukol 1: "Nere biotz-gauen irudia"); bihotz-gihar (Miocarde, bihotz-ginhar T-L); bihotz-gogor (Despiadado, cruel. "Impiedad, impío" Lar, Añ. "Biotzgogor, inclemente, cruel" A DBols. Cf. Lar: "Impíamente, biotzgogorto, biotzgogorkiro, biotzodolgiroz": Ax: bihotz gogor. Corpusean gainera: biotz(-)gogor 23: Cb, Zav, Añ 4, Ud, Lard, Apaol, Arr 2, Lard, Echta, Or 2, BEnb, Etxde, Ibiñ, JAIraz, Bilbao 2, Berron, Etxde; biotzgogor 1: Aran); bihotz-gogortu , bihotz-gortu (Arr: biotz gogorturik); biotz-gorroto 1 (Zav: "Kendu alde batera biotz-gorrotoak: gogotik maite izan lagun ta auzoak"); bihotz gozagarri 1 (cf. infra); bihotz-gutun ("Bihotz-guthuna, 'agnus dei' qu'on pend au col" SP: Dv, A).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bihotz barne 4: Otoizlari 1985, 1977, 1982, 1984; bi(h)otz barren 3: R. Garate 2, Eguzk LorIl 1; bihotz barru 3: J.M. Zunzunegi, R. Garate; Iratz (biotz-barru); bihozbero 2: B. Urkizu; S. Letona (biotzbero); bihotz(-)berotasun 2: B. Latiegi "biotz-b.", X. Olarra); biotz berotu 1: Pelota; bi(h)otz-berritu 7 eta bihotz-berritze 8 (cf. infra); biotz-betegarri 1: Zait; biotz bigun , -ñ3: Cristiñau dotriñea 1920, Kristiñau-ikasbidea 1921, J. Azpeitia; bi(h)otz damu 4: T. Egibar, D. Amundarain, MEIG; TAg (biotz-damu ); bihotz-damutza 1: I. Olabeaga; bi(h)otz garbi 8 eta biotz-garbitasun 1 (cf. infra); biotz-gazte 1: S. Onaindia ("abade adintsu, biotz-gazte ta langille etengabekoa genduan Arzubiaga"); bihozgiro 1: Gand Uda ("Kalea betetzen duen gizona,/ etxarte zurruna mila bihozgiro / ezberdin ta ukitzailez / taupada itsasadar dagien gizona,/ giza korrontean mila norabidez / barrastan doan gizona,/ samalda pintarnan galtzen da ta agertzen / uneko zauzkada"); bi(h)otzgogor 4: J. Heguy, Habe, MAtx, Salmoak; biotz-gogor 2: Ker; bihozkogor 1: J. Landa; bi(h)otz-gogortasun 2: P. Lafitte, J. Agirre; bi(h)otz gozagarri 4 (cf. infra); biotz goxo 1 (Melo alfereza: "Ene amaren semeak biotz goxoak izan bear, bera biotz samurra baitzan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: bihotz bero 1 ("buru hotzen kultura-lan erretatsua eta bihotz beroen borroka harmatua"); bihotz gazte 1 ("bihotz gazte den X burrukalari eta zuzena"); bihotz gogor 1 ("basatiak omen ziren kristau koskorrak bihotz gogorrak"); biotz-gogor 1; biotz damutu 14; biotz garbi 1 ("doatsu biotz garbiak"); biotz-bero 1; biotz-berritu 4; biotz-gedar 1 // AB38: bihotz-barru 1 // HiztEn: bihotzbeltz; bihozgogo // LurE: bihotz barrunbe (adib.: "bihotz barrunbeak"); bihotz-biguin (adib.: "gizon bihotz-biguinak"); bihotz-gogor (adib.: "gizon bihotz-gogorrak") // Euskalterm: bihotz-balbuletako fibrosi 1; bihotz-belar 1; bihotz-berrikuntza 1; bihotz-berritzeko bataio 1; bihotz-gelditze 1; bihotz-gogorkeria 1; bihotz-gogortze 1; bihotz-gutxiegitasun 1 // Ez dugu aurkitu iturri honetan: AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

EuskHizt: adibideetan: bihotz barrunbeak; gizon bihotz-gogorrak, bihotz-bigunak (ik. bihozbera); bihotz-gogortasuna; bihotz-bizigarriago; bihotz damua // ElhHizt: bihotz-gogor; adibideetan: bihotz-barrunbeak, bihotz-belar (Bot.), bihotz-damu // HiruMila: bihotzbeltz, bihotz-berri(tu), bihozgogor, bihozgogorkeria, bihozgogortasun // EskolaHE: adibideetan: bihotz barrunbeak, gizon bihotz-gogorrak, bihotz-bigunak // Lur EF/FB: bihotz-gogor (AS) // XarHizt: bihotzbero // Casve EF: bihotz biribilkatü, bihozbeltz, bihozbero, bihozberogarri, bihozberotarzün, bihozberotü, bihozgaixto, bihozgaldü, bihozgogor // HaizeG BF: bihotz beltz, bihotz biguin, bihotz gogor // Lh DBF: bihotzbelhar, bihotzbeltz, bihotzbero, bihotzbiguin, bihotzbiguintasun, bihotzgaixto, bihotzgaldu, bihotzgandura, bihotzgogor, bihotzguri // DRA: biotz-barne, bihotz-barne-axal, bihotz-belhar, biotz-belar, bi(h)otz-beltz, bihotzbero, bihotz-berogarri, bihotz-berotasun, bihotz-berotu, bihotz-biguin, bihotz-biguintasun, biotz-bigun, bihotz-eihera, bihotzgaixto, bihotz-galdu, bihotzgandura, bihotzgarri, bihotz-ginhar, bi(h)otz-gogor, biotz-gogortasun, bihotzgor, bihotz-gora, bihotz-gogorkeria, bihotz-guri, bihotz-gutun // PMuj DVC: biotz-barne, biotz-barren-azal, biotz-barru, biotz-bateko, biotz-belar, biotz-beltz, biotz-belzkeria, biotz-berats, biotz-beratz, biotz-bero, biotz-berogarri, biotz-bertsu, biotz-bigun, biotz-bizkorgarri, biotz-bulta, biotz-damu, biotz-danba, biotz-dei, biotz-galdu, biotz-gar, biotz-garbai, biotz-garbi, biotz-giar, biotzgiar-min, biotz-ginar, biotz-giro, biotz-gogor, biotz-gogorkeria, biotz-gogortasun, biotz-gogortu, biotz-gorako, biotz-gorotz, biotz-gutun // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihotz sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

da ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Bihotz-berri zaitezte eta sinets Berri ona.

bihotz-bigun
adj. g. er. Bihozbera. Zigorra gogortxoa baldin bada, eta gu bihotz-bigunak, gizonaz errukitu egingo gara.

Aztergaia: bihotz-bigun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bigun.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihotz sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bihotzbigun: compatissant [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bihotz-bihotzean
adb. bihotzean-en indargarria. Bihotz-bihotzean zaituzte beti zuen alaba kutun Itziarrek. Kezkak bihotz-bihotzean daramatza iltzaturik.
Loturak

Aztergaia: bihotz-bihotzean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bi(h)otz(-)bi(h)otzean 8: Kk Ab II ("Udearen biotz-biotzian ei-zan"), MEIG 2 ("Ez ote da bidezko larritasun hori artearen bihotz-bihotzean josirik egotea?", "Bihotz bihotzean daramazki iltzaturik"), Etxde JJ 3 ("Biotz-biotzean zeraman arantzak", "Biotz-biotzean arenganako aitamiña sortu", "Etxeko miña ernetu zion biotz-biotzean"), Anab Aprika ("Bein gertaera batek egin zidan min biotz-biotzean"), NEtx Nola ("Biotz-biotzean zaituzte beti zuen alaba kutun Itziarrek"); biotz-biotzeko (etaaldaerak) 4: Mg CO ("Propositu edo gogo bijotz bijotzekuak ez geijago pekatu mortalian jausteko"), Aran SIgn 2 ("Biotz-biotzeko erregu biziakin ots eta deadar eman zuben", "Santuarenganako amore biotz-biyotzekoa"), Zait Sof ("Biotz-biotzeko neba maiteari").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bi(h)otz(-)bi(h)otzean 12: Elizondo KristPE ("Nola ikusi bear ditugu Jesus-en Biyotzari egunean-egunean eta asko bider egiten zaizkan txarkeriyak, biyotz-biyotzean miñ artu ta gure maitetasunaz ori gozatzen sayatu gabe?"), J. Iturria 2 ("gauza ta esan osasungarri bikañ-bikañak biotz-biotzean gorde egiten diran eran, nik ere Bere esan eta aginduak gordeko ditut", "Jaunaren itza [...] gorde bear degu beti biotz-biotzean"), Nekaustea ("Biotz-biotzetik atera zun Kardaberazek au Nekauste au; eta biotz-biotzean euskera zeukalako"), El Día 1933 ("Ondoren, bi itz lotu zitzaizkidan biotz-biotzean"), NEtx Nola (OEHko testuinguruan), Zait ("Yudutarrak oro biotz biotzean zauritu zitun, Yerusalen'go yauretxe agurgarrian, Guren Gurenean, bere buruaren kolpos-irudia yartzeko Kaisar'ek agindu zunean"), JE Axular ("Nabartarrekin ez samurtzeko, onetsiko daiegu bakarrik Eskual-herriaren bihotz-bihotzean zituela Axularrek iragan bere biziko lehen urtheak"), L.M. Arrizabalaga ("Ari Jainkoaren beldur santua biotz-biotzean sartzeko alegiñak egingo ditut"), L. Etxeberria ("Saiakera hauk udaldiaren bihotz bihotzean gertatu dira"), Iratz ("Azkenean badute Zañanado-koek beren Kapera, Abomey-ko Elizaren bihotz bihotzean"), A. Alonso ("[Frontoia] Iruinearen bihotz-bihotzean kokatua egoki"); bi(h)otz(-)bi(h)otzeko 3, JBDei 1921 ("Agurrik biotz biotzekoena txonislari gorengorenetako orri"), JMB ("[Jaunari] begiraune on eta biotz biotzeko bat zor zayola"), P. Sastre ("Seme-alabak terrible maite zituen; bera ere, bihotz-bihotzekoa zeukan gure Muskildak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bihotz-bihotzean : EuskHizt (adib. gisa), PMuj DVC (biotz-biotzean: en lo más íntimo del corazón); biotz-biotzeko : PMuj DVC (muy íntimo) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihotz sarrerari dagokion azpisarrera.

bihotz-bihotzeko
adj. bihotzeko-ren indargarria. Santuarenganako maitasun bihotz-bihotzekoa. Anaia bihotz-bihotzekoak, arren eskatzen dizuegu (...).
Loturak

Aztergaia: bihotz-bihotzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihotz sarrerari dagokion azpisarrera.

bihotz-bihotzetik
adb. bihotzetik-en indargarria. Ik. bihotz-bihotzez. Negarra irteten zaio bihotz-bihotzetik. Eskerrak bihotz-bihotzetik.
Loturak

Aztergaia: bihotz-bihotzetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bihotz-bihotzez
adb. bihotzez-en indargarria. Ik. bihotz guztiaz; bihotz guztitik;  + bihotz osoz; bihotz oroz; bihotz-bihotzetik. Horixe nahi luke bihotz-bihotzez.
Loturak

Aztergaia: bihotz-bihotzez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bihotz-birika
iz. pl. Bihotza eta birikak. Odoleko eta bihotz-biriketako gaixotasunak.

Aztergaia: bihotz-birika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-10-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. birika-bihotzak.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihotz sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "bihotz-birikak? Ez al dira beti erraiak edo gibel-erraiak izan? Edo beste zerbait adierazteko erabiltzen da?" (2004-11-03)

bihotz-erdiragarri
adj. Bihotza erabat hunkitzen duena. Oroitzapen bihotz-erdiragarriak. Zer bihotz-erdiragarriagorik aita-amen uztea baino? Zer ahal dateke pena penagarriagorik eta bihotz-erdiragarri erdiragarriagorik?

Aztergaia: bihotz-erdiragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: izond.

bihotz-galdu
da ad.-lok. Adoregabetu. Ik. bihotza galdu. Ez gaitezen bihotz-gal, goazen beti aitzina.

Aztergaia: bihotz-galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS: bihotza galdu / HiztEn: AS: bihotz galdu / LurE: AS: bihotza galdu / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

galdu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihotz sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

da/du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Ez gaitezen bihotz-gal, goazen beti aitzina.

bihotz-garbi
adj. Zorionekoak bihotz-garbiak, Jainkoa ikusiko dute-eta.

Aztergaia: bihotz-garbi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bihotz + garbi segidako a) bahubrîhi izond.ak-edo 8: Zby ("Haur bihotz garbi bati baizen / Ez zaiteken hala ager"), KIkV ("Zorionekoak biotz-garbiak, Jaungoikoa ikusiko dabe-ta"), Enb ("Guzti oneikin jabetukoira / Kistar on, biotz garbiak"), Or Aitork 2 ("gure aita ez zan axolatzen nola ari nintzan azitzen, edota zein biozgarbi ninteken" #mdash# castus, "errukior, biotz-garbi ta pakekor" #mdash# mundicordes et pacifici), MAtx Gazt ("Zorionekoak biotz-garbiak, oiek Jainkoa ikusiko bai dute", "Zorionekoak biotz-garbiak, oiek ikusiko bai dute Jainkoa"), Berron Kijote ("aspaldi ontan inguru aietan agertu dan zaldunik kementsuena, eta amuruzturik biotz-garbiena"); b) libre edo zalantzazkoak: SP Imit ("arima debotek, bihotz garbiek, eta zeruan gogoz dabiltzanek", "Bihotz garbiak iragaiten du zerua eta ifernua"), Ch ("bizitze onaren fruitua bihotz garbitik sortzen da"), fB Ic II ("Ez dau bada euki biar [...] borondate, edo nailla arteza, ta ondrauba, bijotz garbija, irabazi gura bagakua, ta zelo santukua...!"), Hb Egia ("Zerua bihotz garbientzat zen"), Zby ("Bihotz garbiak du bixta hoi hobea"); bihotz garbiko (eta biotz g., biyotz g.) 15: Cb CatV ("Zorinekoak biotz garbikoak, zerren onek Jangoikoa ikusiko daben"), Añ 2 ("Baña bildur lar artu ez daien arima bildurti, ta biotz garbikoak...", "Zorionekoak biotz garbikoak"), VMg ("egia zaleak, gezur gorrotokoak, biotz garbikoak, jo oi dute goitik bera, ta asko alditan gezurra da saristatua, ta egia zapaldua"), CatLlo 2 ("Zoriyonekoak biyotz garbikoak, bada eurak ekusiko daudee Jangoikoa", "Nortzuk dira biyotz garbikoak?"), CatBus 2 ("Zorionekoak biotz garbikoak, zegaitik ikusiko daben Jaungoikoa", "Nortzuk dira biotz garbikoak?"), Lard ("Zorionekoak biotz garbikoak, bada Jainkoa ikusiko dute"), Legaz 2 ("Zorionekoak biotz garbikoak, zeren hek ikusiko dute Jangoikoa", "Nor dira biotz garbikoak?"), Itz Azald 2 ("Zorionekoak biotz garbikoak, ikusiko dabeelako Jaungoikoa", "Nortzuk dira biotz garbikoak?"), MEIG 2 ("zorionekoak gogozko behartsuak, otxanak, urrikaltsuak, bihotz garbikoak, paketsuak", "Zuzen ikusteko eta zuzen erabakitzeko, burua bezain bihotz garbiko jendea behar, nahi eta ez").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bi(h)otz garbi (eta bihotz-garbi 2, biotz-garbi 1) 11: a) izond.ak 8: Ker Barri On (cf. Lk 4,18: "Berak onetsi ta bialdu nau-ta beartsuai Barri Ona ekartera, biotz-garbiak osatzera, lotuai erospena iragartera"), Kristau Ikasbidea 1974 3 (""Zorionekoak bihotz garbiak", esaten digu Jesusek", "Zorionekoak bihotz garbiak; beroriek ikusiko dute Jaungoikoa", "Jaungoikoaren semeok, Jesukristoren antzeko izan nahi dugu; Beraren antzera bihotz garbi eta bihotz zabal"), Illetak ("Doatsu biotz garbiak, ikusiko baidute Jainkoa"), F. Beobide ("Apal eta pobreai, biotz garbi ta bigunai, zuzentasunaren eta bakearen alde burrukan diarduenai"), Meza Liburua ("Dohainik onena, emakume lotsa onekoa, / ez du ordainik emakume bihotz-garbiak"), Erlijio Katolikoa 2 ("Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa") b) zalantzazko 3: Salmoak ("Jainkoarenak, / biotz garbiak / pozkario, / ziñez itzultzen / bazaizkio / Jainkozalentzat / salbamendua / zein, urbil den, / Aren ospea / gutaratzen"), J.M. Malharin ("Tzarkeria nagusi eman badute ere gaiztoek, / bada oraino bihotz garbi asko!"), Igandea ("Jainko gure Jauna, / bihotz garbi eta zintzoetan duzu zeure atsegina"); biotz-garbitasun 1, El Día 1933 ("Biotz-garbitasun aundia benetan, gure Uzkurtzak agintzen diguna").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bihotz-garbi : DFrec 1 (biotz garbi: Orduen Liturgia: "doatsu biotz garbiak ikusiko bait dute Jainkoa"), Euskalterm 1 ('de corazón puro, puro de corazón') // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotz-garbi : BiblE 3 (Sal 73,1; Si 26,15; Mt 5,8); TesBer 1 (Mt 5,8); bihotz-garbitasun : BiblE 1 (1 Ko 5,8); bihotz garbi : IrakBa (Mt 5,8: "Dohatsu bihotz garbiak, / Jainkoa ikusiko baitute").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

biotz-garbi : PMuj DVC (pureza, castidad) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-garbi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihotz sarrerari dagokion azpisarrera.

bihotz-gogor
adj. Bihozgabea. Neron bihotz-gogor eta odolzalea.

Aztergaia: bihotz-gogor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gogor.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihotz sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): azpisarrera kendu da.

bihotz-gozagarri
adj. Bihotz-altxagarria. Hortakotz da herri hura ikustea bihotz-gozagarri.

Aztergaia: bihotz-gozagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bihotz gozagarri 1, JE Bur: "Hortakotz da herri hura azkar, eta haren ikustea bihotz gozagarri".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bihotz-gozagarri 4: JE Axular ("Ara hortaz, Axularrek argitaratu zuen, Eskual herri guziaren esku-meneko eta onetan, gure bihotz gozagarritzat behar ginduken zuhurtzia guzia"), Ileta-elizk 1973 3 ("Ori izango da guretzat biotz-gozagarririk bikaiñena, maite genduen N-ren eriotza onartzea zail egiten zaigunontzat, biotz-gozagarririk bikaiñena"; "Zenbait garaitan itzak alperrikakoak dira, ta biotza-gozagarri [sic] izatea nai genituzken itzak, itz arrunta ta eragabeak biurtzen dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihotz sarrerari dagokion azpisarrera.

bihotz-hausgarri
adj. Atsekabea eragiten duena. Ik. bihotz-erdiragarri. Albiste bihotz-hausgarria.

Aztergaia: bihotz-hausgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BIHOTZ-HAUSGARRI Descorazonador. * Aita Saindua ganik / jin dire berriak / Pontifo berrientzat, / apez zin egilentzat, / bihotz hautsgarriak / eta latzgarriak. Monho 26. Bainan guzietarik orobat dathorkigun berri bihotz hausgarria da gure fededunen artean sartzerat emana den eskasia. Prop 1897, 201.

LB: 0 / EPG: 0 / ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: bihotz-hausgarri conmovedor, -a, apasionante, emocionante amodiozko istorioen amaiera entzutea bihotz-hausgarria da: oír los finales de las historias de amor es conmovedor maitalearen hitzak bihotz-hausgarriak ziren: las palabras del amante eran apasionadas; Adorez: albiste bihotz-hausgarria: noticia desgarradora del corazón; Labayru: Bihotz-hausgarria: Descorazonador.

Bestelakoak

hausgarri iz. Hausten duen gauza. Albiste bihotz-hausgarria: bihotza hausten duen albistea, bihotz-hunkigarria. Sukarraren hausgarri den edateko bat.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da bihotz-altxagarri, bihotz-ukigarri formekin egin den bezala, adjektibo gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da bihotz eta hausgarri sarreretan.

Kategoria

adj.

bihotz-mami
iz. jas. Bihotzaren zatirik barrenena, sakonena. Maite dut bihotz-mamiaren mamiraino.

Aztergaia: bihotz-mami

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-01-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn:- / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-mami.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mami sarrerari dagokion azpisarrera.

Mailak

Jas.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

maite dut bihotz-mamiaren mamiraino.

bihotz-on
adj. Bihotz onekoa. Gizon alaia eta bihotz-ona.
bihotz-samur
adj. Bihotz onekoa. O ama, guztiz bihotz-samurra!

Aztergaia: bihotz-samur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZ-SAMUR. a) Bondadoso, afectuoso, tierno de corazón. Populuaren aita arthaduria eta bihotz-samurra. ES 145. Espos osoenak edo perfetenak eta bihotz-samurrenak. Birjin 520. O ama guziz bihotz-samurra. Dh 87. Jaun bihotz-samurra, barkhamendua bekhatore itsu galdu hunentzat. Dv LEd 44. Ama biotz-samurrai, eta sentimentu eder oezaz bete, irazaki eta azi nai zinduzkeen zuen seme-alabatxoai eskañtzen dizuet liburu au. Arr GB 3. A neskato begi baltz ederra, ta biotz samurra. Echta Jos 81. b) Delicado del corazón. Jenobebaren guraso biotz-samurrak pozaren indarrez hillik bertan erortzea. Arr GB 127.

bihotz samur 4: Deia (“Hurbiletik ezagutu ahala ohartzen zinen bihotz samurreko gizon baten aurrean zinela”), EiTB (“Oso bihotz samurreko mutikoa zara, Nobita”), Karmel (“Ahizta bakotxak bere eragina izango dau ahizta txikiaren bihotz samurrean”), Argia (“Ez badiozu zure bihotz samurrari ordu berezi”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotz samur 6: Elizen arteko Biblia (“Nire herriaren hondamendikoan, emakumeek, berez bihotz samurreko izanik ere, beren haurrak egosi zituzten beren eskuez eta jan.”), Agustin Otsoa (“Hi bihotz samurrekoa izan haiz beti”), Xabier Olarra (“Aditu nahi baduzu arrazoia, hona: // Zu errege zaitugun bufoien andana // osotik ni naizela bihotz-samurrena”), Txiliku (“Sha Jahanen bihotz samurra, ordea, burdinazkoa bilakatzen zen bere etsaientzat”), Juan Garzia (“pasatu dituenak pasatu arren, txoil aguregazte jatorra zela eta dela, berean buru-gogor bezain ingurukoekiko bihotz-samur”), Patxi Ezkiaga (“Adi-adi egon zitzaion Santxo kapareari bizitzako gorabeherak emanez mintza ahala guztian; zuzena eta santua iruditu zitzaion; eta, horrela bizi zena mirariak egiteko ere gai izango zela-eta, asto gainetik bat-batean jaitsita, eskuineko estribotik heltzera joan zitzaion antxintxika; eta, bihotz samur eta malkoka ia-ia, muin ematen hasi zitzaion behin eta berriro, askotan”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bihotz-ukigarri
adj. Hunkigarria. Poematxo bihotz-ukigarria. Miresgarria eta bihotz-ukigarria da, politika aldetik, ikastolekin gertatu dena.

Aztergaia: bihotz-ukigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihotz sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

poematxo bihotz-ukigarria.

bihotz-ukitu
du ad.-lok. Hunkitu. Ik. bihotza ukitu. Zure hitzek bihotz-ukitu naute.

Aztergaia: bihotz-ukitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ukitu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihotz sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zure hitzek bihotz-ukitu naute.

bihotz-zabal
adj. Eskuzabala. Japonian eta hemen gizona, eta emakumea, izukaitz baino beldurtiago, prestu baino berekoiago, bihotz-zabal baino zitalago da.

Aztergaia: bihotz-zabal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bihotz zabal segidako 32: a) bahivrîhi izond.ak 13: Iratz 6 (adib., "Oi zu Jainkoak hautatu gazte bihotz zabala", "Agur, orai anai garen gazte bihotz zabala"; "Amatto bihotz zabala, / oi zure bihotz hori..."), Otx ("Estura larri onetan, ene Bertolda enia, leoia bera baxen kementsu agertu biar dozu zeure buruba, ta onei ergel guztijoi norartegiñoko zinddua ta bijotz-zabala zarean erakutsi"), Or ("Olakoak ikusirik ixilik zaude, Iaun biotz-zabal, agitz erritsu, egizale zerana"), TAg Uzt ("Ala zion, beintzat, Libe biotz-zabalak"), Mok ("Mutil moldakaitz bezin biotz-zabal eta arrera-on-eginzale aek, txurrut baten aitzakitan, artsaldekoa prestatu diote ostatuan"), Erkiag BatB ("Onek eta Nikanor'ek laukoak jasoteko, ta liberalen gurari ta asmoak jentearen artean esku ta biotz zabal ereiteko"), MEIG ("Japonen eta hemen gizona, eta emakumea, izukaitz baino bildurtiago, prestu baino berekoiago, bihotz-zabal baino zitalago dela, alegia"), Etxde JJ ("Eskertsu ta biotz-zabala on zegionarentzat, ozpintsu ta apenkor bere kaltean ari zanarentzat"); b) libreak: fB ("Oh, Jaungoikuaren bijotz zabala!"), Añ 2 ("Emoidazu, arren, biotz zabala, zuk legez onean ta bakean eroateko nire neke, atsakaba, lotsaari, ta gaixotasun guztiak", "bataren amorea, gustua, biotz zabala ta bestearen atzerapena, ernegua ta bake bagetasuna"), Laph ("Zure bihotz zabala ezin ase dezake munduak"), Iratz 2 (adib.: "Zokorritik Artxilora / Zure Jainko Gogoa trumilka datorla; / Eta, bihotza zabal, itzultzen baitira, / Galerna su-karraskaz, sar dakiotela"), Or ("Gogora dio Koko-jendeen esku ta biotz zabala; eultzi-denboran agotz-gaiñean eiten zuten lo axala"), TAg Uzt ("Biotz zabala ta otxana zun aientzat osabak..."), AB AmaE ("Zuk dozu osasuna, biotza zabala"), Lf Murtuts ("Jainko maiteak eman dezotela heieri eta holakoeri bertzen haurren ama bilakatzeko bihotz zabal amultsua!"), Ardoy SFran ("Bainan etzen bakarrik bihotza zabal ukanez ari Shimatsu jauna!"), Mde 2 ("Orduan, beren biotz zabalak eraginik, beren auzoaren gañera oldarrean yauzi ziran", "ezpain mehe eta bihotz zabal hark"), Bilbao IpuiB ("San Pedro ia beti berien bat egin edo bere biotz zabal-aundia erakusten deuskularik"), BEnb NereA 3 (adib.: "Bertsolariak, ona izateko, baldintza onek bear ditu: buru argia, biotz zabala, nai badau ondo jarraitu, irugarrena eztarri ona, neurriai ondo begitu; bertsolaria ona izango da baldintza onek baditu", "Jakintza eta biotz zabala bazitun Orixe jaunak"), MAtx Gazt 2 ("Ortarako lendabizi zugan biotz zabal bat ipiñi dizu guraso ta laguntzalle ona izan zaitezen", "Amak biotz aundia, biotz zabala bear du"); biotz-zabaltasun 1, KIkV ("Espiritu Santuaren sorkari edo frutuak amabi dira: Lenengoa, goimaitasuna; Bigarrena, bakea; Irugarrena, biotz-zabaltasuna..."); biotz-zabaldu 1, Enb ("An ibilli zan artzain bat legez / Maitez biotz-zabaldua, / Jesus'engana biortu nairik / Ango siñismen galdua"); biotz-zabalki 1, TAg Uzt ("Bizitzako galzoririk larrienak biotz-zabalki buruzkatu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bihotz-zabal bahuvrîhiak 9: ADonostia ("euskaldunak, diot, ain biotz zabal, alai, mendi lepoak eresi ta alaitasunez blei uzten dituan euskaldun onek, mai on batek sorterazi oi duan alaitasuna biribildu bearra nabaitzen du..."), BoletinObSS 1971 ("egiati, biotz zabal, apal, azpikeri-gabea, errukior ta onbera, kupibera, Egiaren eredu, zuzentasun-zale"), M.M. Zubiaga ("Paulo biotz-zabalak, erromatarrei, kristau sinistedunen bizibideak, zintzo ta errugabea izan bear duala, adieraziaz"), M. Iturbe ("Zenbat eta geiagotara on eginaz irekitzen geran orduan eta biotz-zabalago biurtzen gerala esan diteke"), Kristau Ikasbidea 1974 ("Jaungoikoaren semeok, Jesukristoren antzeko izan nahi dugu; Beraren antzera bihotz garbi eta bihotz zabal"), J.A. Agirre ("Gizon atsegina zen apaiza, bihotz zabala, alaia, entzuten bazekiena"), Herr 1987 eta 1999 ("Merezi du euskaldun izateak, gizon serio, langile, eramankor, ixil, bihotz zabal, hetsipen-zail ugari izan ditualako, ta gaur ere bai ditualako", "Esker beroenak, herritar bihotz zabaleri"), A. Lertxundi ("Baina zuen erresuma horretako postariak ezagutzen ote du Barranka aldetik kanpo euskaldunok ere apenas ezagutzen dugun buhamea, bularrean eskua jarriz gure pentsamendu eta sentimenduak irakurtzen zituen lapur bihotz zabala?") // cf. Egin 1986 ("Pentsatzen dugu jakinen duzula erakusten mementu latz honetan zure arduradun kontzientzi, zure izpiritu zuhurra eta bihotz zabala"); bi(h)otz(-)zabaltasun 9 (eta bihotzabaltasun): K. Agirre ("kristauak biotz-zabaltasuna azaldu dezaten?"), Gure Erria 1972 ("Bide ona da ori, materialismoaren ordez, biotz-zabaltasuna erakusteko"), ZArg 1974 ("Ekar biezaigute Olentzerok edo Erregek laneako adorea, bihotz zabaltasuna eta buru irekia"), J. Lasa ("Egiaz, Vasiaren gogoberotasun hartaz lotsatu egiten zen, bihotz zabaltasuna agertzen bazuen ere, hitz joritasun hura desegokitzat jotzen baitzuen gutxienean"), A. Apaolaza 2 ("Jesusen ikasleen biotz-zabaltasuna", "Jesusen erantzunak biotz-zabaltasunera deitzen ditu"), P. Elizegi ("Mari Titarek eskerrak eman zizkion bere bihotz-zabaltasunagatik"), Garizumaldia ("Bekatariak Jainkoaren bihotz onean du itxaropena, eta Haren errukia eta bihotz-zabaltasuna kantatzen ditu eta eskertzen"), P. Urzelai ("Nabarmenarazi nahi dugu, bizi dugun 'egoera hobe' honen iturria ezker abertzaleko kide aunitzen bihotzabaltasunean eta gizartean txertaturik aurrera daraman borroka antolatuan dagoela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bihotz zabalik : DFrec 1 ("biotz zabalik eskeintzen du bere etxea"); cf. horko bihotz zabalez / zabaleko: "Bihotz zabalekoak dira", "bihotz zabalez hartu zituen". // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bihotz-zabal : HiruMila (generoso/a), EskolaHE (adib. gisa: bihotz zabaleko gizona), PMuj DVC (biotz-zabal: 1 paciente, sufrido; longánime, magnánimo, generoso); bihotz-zabaltasun : HiruMila (generosidad), PMuj DVC (biotz-zabaltasun: 1 sinceridad, franqueza, abertura; 2 longanimidad, magnanimidad); bihotzabal : Casve EF (généreux) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.: bihotz zabal

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zabal.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihotz sarrerari dagokion azpisarrera.

bihotza altxatu
1 ad.-lok. Bihoztu, adoretu. Bihotz eroria hitz on batek altxatzen du. Elkartasunak bihotza altxatu die irratiko langileei.
2 ad.-lok. erl. Gogoa eta bihotza lurreko gauzetatik goragokoetara begira jarri, esperantza Jainkoagan jarri. (Batez ere bihotza Jainkoari altxatu, Jainkoagana altxatu eta kideko esapideetan). Atzarri zaren bezain laster, Jainkoari bihotza altxa iezaiozu.

Aztergaia: bihotza altxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZA ALTXATU. a) Elevar el corazón (hacia Dios, etc.). Hunetarakotz altxa ditzagun goiti gure spirituak eta bihotzak. Lç Ins B 4v. Biotza altxatzea Iaungoikoarengana. Ber Doc 127v. Gure biotzak altxaturik lurretik. Ber Trat 68r. Neure biotza Jaungoiko miserikordiosoagana altxaturik. OA 53. Ondoan behar duzu Zerura bihotza altxatu. He Gudu 159. Jangoikoagana biotza alzetea. Cb CatV 30. Atzarri zaren bezain laster, Jainkoari bihotza altxa diozozu. Brtc 10. Ez dezu uste izan bear itz oekin edo beste onelakoakin bakarrik biotza altxa bear dala Jaunagana. AA III 328. Ardüra orhit zite Jinkuaz, fedezko, esparanxazko, amuriezko aktetzaz bihotza altxatzen derozülarik. UskLiB 75. Bihotza harengana dut bozik altxatzen. Elzb Po 193. Bihotza altxatuz odeia zula, / ain baitu fede bizia. Or Eus 259. v. tbn. Añ CatAN 28. Gco II 42. CatLuz 14. Bordel 46. Legaz 19. b) Animar(se). "Bihotza altxatu zion (BN-lab-arb)" Gte Erd 14. Iauna, othoi, altxa zazu ene bihotz eria. EZ Man I 116. Haren kaptibo guztiei / bihotza altxatuko. EZ Noel 30. Zer ere hartaz kanpoan irakurtzen edo enzuten baitut, ezteraut bihotza alxatzen ez eta plazer osorik emaiten. SP Imit III 56, 3. Ohoin onari barkhatu; / Niri bihotza altxatu. Gç 159. Prosperitate handietan / Ez zait bihotza altxatzen. Ib. 169. Manue beldur zen hill. Emazteak altxatu zion bihotza. Lg I 224. Ikusten duzu nolako beharra dudan bihotza alxatua izateko. Mih 114. Ikhuste horrek derio bihotza alxatzen / bai eta ere indar honik emaiten. Arch Fab 167. Altxa bihotza, ene haurra, barkatuak zaizkitzu zure bekatuak. Leon Mt 9, 2 (Dv egiozu bihotzari).

adib: adiskidetsu 1 adj. Adiskidetasuna adierazten duena, adiskidetasunean oinarritua. Harreman adiskidetsuak. Hango giro adiskidetsuak bihotza altxatuko dizu. Elefantea eskuarki animalia goxoa eta adiskidetsua da.

bihotza altxatu 5, Berria (adib.: “Leizarragak Itun Berria -n esaten duen bezala, bihotza altxatu egiten zaigu euskaltzaleoi Durangon, horrenbeste euskaldun eta horrenbeste euskaltzale ikusita”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotza altxatu 8: Jose Morales 2 (adib.: “Bihotza altxatzen didazu hitz horiekin, poz handia ematen didazu”), Gotzon Garate 3 (adib.: “Hango giro adiskidetsuak bihotza altxatuko dizu”), Matias Mugica 2 (adib.: “Zerbait ekarri dizut bihotza altxatzeko”), Jesus Mari Mendizabal (“Jendeak norbere graziari barre egiten diola entzuteak bihotza altxatzen du, eta gerora drogaren antzekoa da: zenbat eta barre gehiago egin jendeak, orduan eta gogo handiagoa du norberak barre eragitekoa”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bihotza arraildu
da/du ad.-lok. Bihotza nahigabez bete. Bihotza oinazeak arraildu zizunean. Solas honek arraildu zuen erregearen bihotza.
bihotza bete
1 ad.-lok. Hunkitu. Aditu zuenean egia hau, San Frantziskoren bihotza bete zen.
2 ad.-lok. Gogoa ase. Ikusirik hemen ezerk ezin gure bihotza bete lezakeela (...).

Aztergaia: bihotza bete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZA BETE. "Biotza bete, conmover(se). Biotza bete zait, me he conmovido. Biotza beterik nigar egin dut, he llorado de emoción. Edertasun orrek biotza betetzen du, semejante hermosura conmueve" (B, comunicación personal). Booz-i biotza bete zion Rut-en bear-egiteko eresiak, eta morroiai esan ere zien, ez eragozteko. Lard 160. Aditu zuanian egi au, San Franziskoren biotza bete zan eta Mariaren alderako amoriua lenaz gañera sutu zan. Bv AsL 80. Satisfacer, llenar el corazón. Ikusirik emen ezerk ezin gure biotza bete lezakeala. Gco I 449. Egunaz da biotza / beteten eztana, / itxaso bat ondorik / topau etxakana. / Betor iluntasuna / ta loa beragaz, / geu iminten bakean / geure biotzakaz. Azc PB 336. Lurtarren soñekoak kendu itzatzu: eztira oiek gudetarako jantzi egokiak, eztira zure biotza betetzen dizutenak. Ag G 343. Cautivar, enamorar, llegar al corazón. Neure biotza betetuteko / ezta gaur bizi damarik. Azc PB 124. Bere amak gure mutila etxeko zuen, baño biotz oneko pinpiriña batek biotza bete zion eta semearen aukera amak ez onetsi nai. FIr 131.

adib: damutasun iz. Huts egitearen eta, bereziki, bekatuaren damua. Damutasunik gabe ez dira bekatuak barkatzen. Nire bihotza bete dezala damutasunak arantzaz. Bekatariak damutasunera deitu. Damutasunezko negarrak.

bihotza bete 5: Berria 2 (adib.: “Eta haiekin batera gu, familia errotu eta irekiko senide hurbil edota sakabanatuak, bihotza bete urradura mingarriz gelditzen garelarik egun gris, hotz, triste, hits honetan hain gauza ederrak sortu eta bizitu dituen bidaide, gogaide, bizikide eta adiskide sentibera zen delako jadanik”), EiTB (“Ahoa bete hots ‘Arratsaldekoa’ hasteko, bihotza bete musika amaitzeko”), Argia (“Zergatik iraun, zergatik ez bihotza betean bizi?”), DiarioVasco (“are gutxiago, zabaldu zenean liburu berri bat iritsi zela eta, irakurri zutenek ziotenez, bihotza betetzen duen horietakoa zela eta hobeak izatera bultzatzen duena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotza bete : Herria (“Hori da Eguberriko argiaz eta bozkarioz bihotza beterik, Urtats-kari egiten dutan esperantzazko agiantza kartsua”), Elizen arteko Biblia 2 (adib.: “nire zerbitzariek poz-oihu egingo dute bihotza bete zorionez; zuek, berriz, garrasi egingo bihotzeko nahigabez, aiene barruko saminez”), Ander Irizar (“Lizar handiaren azpian ginen, hogei urte gazteago eta bihotza bete sumin eta etsipen.”), Ramuntxo Etxeberria (“Garaipen horrek Maddalenen bihotza bete zuen!”), Patxi Zubizarreta 2 (adib.: “Ez, baina, berarengana joango zen, bihotza bete esperantza eta desira, eta esango zuen: "Banatorkizu, ene indar betean!”), Jose Angel Irigarai (“Eta oraino anitzez berantago, bera baino aise makurrago elemeniaka zirela, sabela bete hagin, bihotza bete askatasun egarri.”), JanBattitt Dirassar (“Bihotza bete-betea eta zabal-zabalik beharko nuen kinkan, hutsa gelditu zait eta dena zimurtua”), Asisko Frantzizko (“Frantziskoren bihotza bete zuen eta haren erraietaraino sartu zen”), Jon Muñoz (“Bihotza bete-betean hunkitu dit konplimendu horrek”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bihotza bi erdi egin
ad.-lok. Bihotza erdibitu, bihotza hautsi. Tomas Arrolaren hitzak bihotza bi erdi egin zion, zeren oroitu zen berari ere gerra horretan hil zitzaiola semea.

Aztergaia: bihotza bi erdi egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZA BI ERDI (PARTE, PUSKA, etc.) EGIN. Cf. Brtc 96: bihotza bi erdi egiten duen ezpata kolpeak. v. BIHOTZA ERDIBITU. Eta zure Ontasun au nik neregan ikusi, ta noren kontra ainbeste pekatu egin ditudan, eta nere biotza erdi bi, edo milla puska egingo ezta? Cb Eg III 278. Tomas Arrolaren itzak biotza bi erdi egin zion, zeren oroitu zan berari ere gerra orretan il zitzaiola bere semea. Zab Gabon 39. Ume, sartu ziñanerako antz eman nizun biotza bi puska eginda zatozela; zer dezu? JAIraz Bizia 110. Ez yakon bularra urratu ta edegi, ez biotza erdibi eginda gelditu. Erkiag Arran 151. Etzazu egin, aitona ona, / biotz on ori bi pharte. Auspoa 67, 128 (ap. ELok 135). Amak, batez ere, biotza erdi bi egiña zerabillen egun aietan. NEtx LBB 33. Biotza erdibi utzi dit andra orren bizitzak. NEtx Antz 92.

adib: erdi bi egin Erdibitu. Burua erdi bi egingo diat. Bihotzik gogorrena ere erdi bi egin zezakeen gutun bat egin zion.

Ez dugu aurkitu bihotza bi erdi egin esapiderik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu bihotza bi erdi egin esapiderik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa da bihotz sarreran ere.

bihotza erdibitu
ad.-lok. Bihotza hautsi. Jaramonik ez dit egingo eta bihotza erdibituko zait. Sakabanatu ziren bakoitza bere etxe aldera, bihotzak erdibituta beren maiteminaren adur gaiztoaz.

Aztergaia: bihotza erdibitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZA ERDIBITU. Partir(se) el corazón, apesadumbrar(se). v. BIHOTZA BI ERDI EGIN. Erdibituko ez bajakon biotza damubaren damuz. JJMg BasEsc 166. Neure bijotza erdibituten jatana sentimentu eta atsakabien poderez. Astar II 113. Ara zijoazkionai beren biotzak erdibitzeko diñako gauzak esan oi zizten. Arr GB 142. Biotza erdibitu eutsan ama ari. AB AmaE 379. Biotza daukat erdibiturik / penaki iya lertuan. Auspoa 128, 142. Jaramonik eztaust egingo-ta, bijotza erdibittuko yat. Altuna 32. Munduko aita ta ama, gorputzeko osasuna ta lurreko ontasun guztik betiko galtzeak alakoxe samintasun aundiaz biotza erdibitzen badu. ArgiDL 31. Beren maitia galdu daulako / Erdibiturik biotza. Enb 42. Sakabanatu ziran bakoitza bere etxe aldera, biotzak erdibituta beren maitemiñaren adur gaiztoaz. Etxde JJ 65. Haurra beti ere etsai zitzaiolako bihotza erdibiturik. Mde HaurB 43. Honekin diet bihotza erdibituko nik. Arti MaldanB 219. Bihotza erdibituko zaigula agindu digute eta uste horrek alaitzen die nonbait aurpegia. MEIG I 131.

adib: erdibitu, erdibi, erdibitzen 2 da/du ad. Irud. Bere semea hala ikustean, bihotza erdibitu zitzaion.

bihotza erbiditu 11: Berria 5 (adib.: “Hori entzutean durduzaturik geratu zen Omar, ez zer egin ez zer pentsatu ez zekiela, bihotza erdibiturik ez baizik eta mila zatitan txirtxilatuta, denak elkarren kontrako eztabaidan:”), EiTB 5 (adib.: “Bihotza erdibitu zenion, ezta? Gizajoa!”), Argia (“Erran nahi baita… bihotza erdibiturik ekin niola liburua irakurtzeari, ustez egilearekiko sinpatia eta konfiantza, baina bestalde liburuaren izenburuari usain txarra zerion”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotza erdibitu 24: Berria 4 (adib.: “Argi du bihar ez duela bihotza erdibiturik izango”), Koldo Biguri 3 (“Dynamos bezalako bi mila talde jan egingo lituzkeena; benetan, bihotza erdibitzen duen gauza da, Jaungoikoari mendeku-oihu egiten diona!”), Mirentxu Larrañaga 3 (“Aitonari bihotza erdibitu zion, erdibitu zionez”), Juan Kruz Igerabide 4 (“Esan nienean Hadesera eta Persefoneren etxera joan behar nuela Tiresiasi iragarpena eskatzera, bihotza erdibitu zitzaien, eta ileei tiraka hasi ziren”), Anjel Lertxundi 3 (“Tximistak bihotza erdibitu izan balio bezala izan zen Norarentzat”), Edorta Jimenez (“Bihotza erdibitzeko moduan bizi izan zuen gaztaroa abertzale gazteak”), Joxean Agirre (“tiroak bihotza erdibitu ziolarik ere”), Joan Mari Irigoien, Bernardo Atxaga, Itxaro Borda, Alberto Ladron Arana, Anton Garikano.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bihotza erdiratu
ad.-lok. Bihotza hautsi. Semea egoera hartan ikustearekin, bihotza erdiratu zitzaion. Bere lagun maiteen uzteak erdiratzen zion bihotza.

Aztergaia: bihotza erdiratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZA ERDIRATU. Partir(se) el corazón, apesadumbrar(se). Hitz horrezaz erdiratu deraudazu bihotza. E 219. Zer ari zarete nigarrez zaudetela, eta ene bihotza erdiratzen duzuela? Lç Act 21, 13 (He, Ol bi(h)otza erdiratu; TB bihotza atsekabetu, Dv bihotzari min eman, IBe bihozkabetu). Ezen nor izanen da [...] ausardiza hunen ikhusteaz [...] Ovidiorekin batean bihotza erdiraturik erranen eztuenik? ES 149. Aitari biotza erdiratu zitzaion. Cb Just 43. Zeñaren berriak Dabidi biotza erdiratu zion. Lard 185. Semea erreki artan ikustearekin, biotza erdiratu zitzaion. Ib. 417. Gaizkiaren urrikiak erdira beza nere biotza. Dv LEd 2. Bere lagun maten uzteak erdiratzen zion bihotza. Laph 140. Gauza bat anhitz gehiago bihotza erdiratu dautana. Prop 1876-77, 47. Amaren biotza / erdiratzeko zala / ezpata zorrotza. Xe 157. Biotza erdiratan zaitad pensatian kementik irur urteren buruko, zer izanen den ote nitaz. Mdg 121. Lothu zitzaizkon beso azpietarik, eror etzadien, eta ttuku ttuku ereman zuten, bihotza erdiraturik ginaudelarik oro heier beha. JE Bur 136. I uzteak biotza erdiratzen idan. A Ardi 20. Aien ene-otsak biotza erdiratzen zun. Or Mi 145. Bihotza erdiratua, lasterka joan zitzaion biderat eta lephotik harturik besarka lotu. Leon Lc 15, 20 (Dv bihotzak eginik). Ez du inoren gogorik kezkatuko, ezta bihotzik erdiratuko ere. MEIG II 106. v. tbn. He Gudu 144. Arr GB 38. ChantP 172. Jnn SBi 20. Ir YKBiz 358. Txill Let 36. (Bihotza erdirarazi). Haren anaia eman zen bihotza erdirarazten zuten heiagora eta nigar-marrasketan. Elsb Fram 109. Causar (sufrir) una viva emoción. "Biotza erdiratu (BN-mix, Sal) [...], conmover, partir el corazón" A. Geiegizko amore orrek biotza erdiratu, ta bizia kendu dio. Cb Eg III 330. Gure arbasoen atsegina orduan! Bihotza erdiratzen zitzaioten zorionaren zorionez! Barb Sup 165.

adib: erdiratu, erdira/erdiratu, erdiratzen 2 da/du ad. Irud. Urrats geldian zihoan, bihotza erdiratua eta begitartea ilun. Hitz horrekin bihotza erdiratu didazu. Eta zure amodioz ni nola erdiratzen ez naiz?

bihotza erdiratu 9: Berria 2 (adib.: “Guztia, duintasuna izan ezik, galdu duen emakume horren begirada edonoren bihotza erdiratzeko lain baita”), EiTB 2 (“bihotza erdiratu didazu”), Karmel 3 (adib.: “Andereak bihotza erdiratzen du zentzu fisikoan, egiazkoan”), Argia (“2012ko urtarrileko azken egunetan, politikoki antolatutako galiziarren zati esanguratsu bati eskemak hankaz gora jarri zitzaizkion, eta sektore bati bihotza erdiratu ere bai”), Erlea (“Hala ere, Iparraldekolurralde hura barru-barruraino sartua zitzaion, gustuko zuen, eta, han etorkizun hobea izan zezakeelasinistuta, bihotza erdiraturik, 1955eko abuztuaren3an Extremaduratik, bere herritik, urrunduko zuentrenera igo zen berriro”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotza erdiratu 22: Herria 2 (“Bihotza erdiraturik, ene doluminik bizienak eskaintzen dizkie”), Berria 2 (“Bertan sortuak gara guztiak, joan behar dugula jakitean, bihotza erdiratu digute”), Patxi Zubizarreta 6 (“Eta bihotza erdiratu egin zitzaion, halako moldez non ahoa lehortu egin baitzitzaion eta oroitu egin baitzuen nola, bere lankide eta lagun batekin liskartu zen batean, deiadar egin zion: "Kaleko emakumea!”), Daniel Landart 2 (“Bihotza erdiratua neukan”), Jon Muñoz 2 (“Bastosi bihotza erdiratu zitzaion, bertatik ulertu baitzuen: motorretariko bat orduantxe hondatua zen, noski”), Jean Baptiste Etxarren 2 (“Bihotza erdiraturik joan behartu zitzaion eta handik laster mundu honetatik lekutu zitzaigun”), Itxaro Borda 2 (“Etxerakoan aldiz, bihotza erdiraturik egia erran, zeru sabaian dilindan bezala izar dirdiratsuak zenbatu eta autoaren aitzinean, gaueko gidari seguru, ilargia begizta nezakeen”), Iñaki Mendiguren, Mirentxu Larrañaga, Txillardegi, Anton Garikano.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: adib. / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

aski da erdiratu sarreran eskainitakoarekin.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa gehitzekoa bihotz sarreran.

bihotza estutu
ad.-lok. Hunkitu. Bihotza estutzeko moduko poemak idatzi ditu. Bertako txirotasunak bihotza estutzen dizu eta umeen begiradek mina ematen dute. Bihotza estutzen didan pena bat.

Aztergaia: bihotza estutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZA ESTUTU. Afligir(se). Nere biotza biziro estutua dago. Arr GB 8. Estututzen da biotza; [...] egiten da negar. Bv AsL 187. Biotza estutzen didan pena bat. Arr May 177. Naigabez estutzen asia zeukan biotza. Mok 16. Gutxitan izan dut biotza estutuago, bañan orain pozik nago. Txill Let 113 (v. tbn. 63). Poli biotza estututa zegoan. Anab Poli 71. Bihotza eta zintzurra hestutzen ziozkan, gainditu zitzaion nigarrak. Xa Odol 163.

adib: estutu, estu/estutu, estutzen 4 da/du ad. Larritu. Ez zaitez estu horregatik, zaude lasai. Ez zedila estutu, ez zela hilko. Aita ikusteak erabat estutzen zuen. || Arnasa estutu zaio. Bihotza estutzen didan pena bat.

bihotza estutu 7: Berria 3 (adib.: “Udan eskertzen dira horrelako tituluak, bihotza estutzen ez dizutenak, amorruaren mekanismoak lasai uzten dizkizutenak”), EiTB 2 (adib.: “Egun batean bai, eta hurrengoan ere bai, bihotza estututa ikusten zituzten frantsesek elizetan egiten zituzten lapurretak”), Argia 2 (adib.: “Herrikideok, bihotza estuturik, eta egin nuen zina betetzeko beharrez agindu ditut Kubako lurrean pilatutako arma nuklearrak suntsitzeko operazio militarrak, arma konbentzionalak bakarrik erabiliz –eta Estatu Batuetako Aire Armadak agindua bete du–” John Fitzgerald Kenne¬dyk inoiz irakurri ez zituen hitzak dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotza estutu 35: Iñaki Mendiguren 6 (adib.: “Kolpean Harryrengana jiratu zuen burua izeba Margek; Harryri bihotza estutu zitzaion”), Karlos Zabala 3 (“Bihotza estutu zitzaion orduan, larrien larriz”), Monika Etxebarria 3 (“Bihotza estutu zidan: umemoko zikin batzuek katu bat ito behar zutela iruditu zitzaidan”), Agustin Otsoa 2 (adib.: “Bihotza estuturik, erregearen pabilioirantz abiatu zen”), Aitor Arana (“Beldurraren atzaparrak bihotza estutzen ziela sentitzen zuten”), Matias Mugica 2 (adib.: “Bihotza estutua neukan”), Ander Irizar (“Niri bihotza estutu zitzaidan”), Mikel Hernandez Abaitua (“Ahizparen ohe aldera begiratu nuen eta ez zen bere arrastorik ikusten, pareta puskaz estalita baitzegoen, "hil da" pentsatu nuen, harenganantz oldartu nintzen bihotza estututa, pareta puska guztiak kendu nizkion gainetik, baina ez zegoen hilda, bihotza taupadaka ari zitzaion, konortea galduta zegoen besterik ez”), Asisko Frantzizko, Alberto Ladron Arana, Jon Muñoz, Aingeru Epaltza…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bihotza galdu
ad.-lok. Adoregabetu. Ik. bihotz-galdu. Ez dezagula bihotza gal.

Aztergaia: bihotza galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZA GALDU, BIHOTZ GALDU (Foix ap. Lh). Desanimarse. "Bihotz-galdu (S, Foix), se décourager, défaillir" Lh. Cf. BIHOTZ-GALDU. Gure idortasun eta agortasun guzietan, eztezagula bihotza gal, baina pazienziarekin gaudezila konsolazioneak bihur ditezin artean. SP Phil 490. Nahi gabeak ditugun denboran bihotza galtzea, etsimendurat erortzea. Ch III 7, 3. Eizten badeizüt jitera zunbait phena [...], eztezazüla bihotza gal. Mst III 30, 5. Orregatik ez da zer biotza galdu. Eman digu Jaunak Maria txit Santagan bitarteko andi bat. AA III 398. Bena perill txipienian / dizie bihotza galduren. Arch Fab 139. Bena Jesüs gordatzen bazaie eta aphür bat üzten badütü; edo zinkhuriz hasten dira, edo bihotzgaltzen. Ip Imit II 11, 1. Goazin bethi aitzina. Ez giten bihotz-gal. Prop 1890, 20. Ezereza, ariña badek (zauria) ez dek etzitzeko (biotza galtzeko). EgutTol 22-5-1919 (ap. DRA). Patroi berriak biotza galdu, / mutillek ezin aurrera. Or Eus 393. (Bihotza galarazi). Beraz gainerakoa da, bihotza galaraz eztiazaguten. SP Phil 23. Aithortu behar da lohikeriari daronson pasionea dela, bertze guzien artean, gehienik izpiritua zoratzen eta bihotza gal-arazten duena. Lg II 162.

bihotza galdu 6: Berria 3 (“Jendearen bihotza galdu du eta hori ez du berreskuratzen ahal inola ere, ziklo luzeko kontua baita hori”), EiTB 2 (“Bihotza galdu? Gustua ere bai…”), Karmel (“Herria jagoten egozan lau batailoi gorriak Iatamendira egin eben hanka aurreko egunean, euren zoritxarra dala-eta, birao-urtika, danagaitik eta danaren aurka egundokoak esaten, bihotza galduta”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotza galdu 8: Berria 2, Markos Zapiain 2, Jon Muñoz 2, Joan Mari Lekuona, Patziku Peruarena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bihotza hautsi
1 ad.-lok. Tristura edo min handia hartu edo eman. Ihesi joanez hire aitari bihotza diok hautsiko. Bere senar maitea gerlan galdu zuelarik, bihotza hautsi zitzaion.
2 ad.-lok. Hunkitu. Haien negarrek eta otoitzek hautsi zioten bihotza.

Aztergaia: bihotza hautsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bi(h)otza (h)autsi (eta bijotza ausi, biotza ausi) 8: Ax ("Etzaika bat ere bihotzik hautsten: etzaika bat ere hala dagoen on-beharra urrikaltzen"), Lg ("Entzun ezazue xede humil eta salbamenduko hirritsa saindu batekin: eta ordutik ez da harrizko bihotzik hautsiko ez duenik, ez da bekhatore hain errebelaturik yarriren ez denik errexki zeruko bide dohatsuan"), Mg CO ("Bularra jotia bijotza ausi, edo damu sendo baga dala penitenzija itxura utsekua"), Añ 5 ("yakinik bateti [...] biotza ausirik besteti Bizkaiko euskeran doktrinako libru apurrak baño besterik ikusten ez nabalako", "menturaz onela biotza ausiko jako, errukituko jaku ta parkatuko deusku", "Etxako bapere biotzik austen; eztau areanbere alan dagoanaren on-bearrak errukituten", "Eta besteari, ustezko erregu errukigarriok enzunik, biotza austen jako, errukitzen jako, parkatuten deutso, itxiten deutso jagitera", "Onek arerioari biotza ausi ta irabazi ta ostuten deutso"), Arr GB ("Golok Kondea aserre bizian sartua, eta beregandik irtena topatu uste zuen; baña ustegabeko biguntasun onek biotza autsi, eta esan zion: ai Jauna!") // cf. gainera: Ax ("anhitz nigar purpuilla isuri zuen, asko baitziratekeien, den bihotzik gogorrenaren ere hautsteko eta beratzeko" #mdash# Añ: eurok zirian asko biotzik gogorrena ausi ta bigunduteko), Lg 2 ("Ematzen ohi ditu izpiriturik bihurrienak, hautsten bihotzik gogorrenak, eta eskuratzen humorerik moldegaitzenak", "Hitz hauk aski izan ez balire bezala hautstekotzat bihotzik gogorrenak, Salbatzailleak athera zuen bertze parabola hau"), Laph ("Iñaziok [...] izpiriturik itsutuenak argitzen zituen, bihotzik gogorrenak hausten, hormatuenak berotzen, lokhartuenak atzartzen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biotza autsi 3: K. Basabe ("San Jose doatsua! Gure Erosle Jesus-Umiak Bile-ebaikunde edo zirkunziziñuan izuri eban odolak biotza ausi eutzun"), Egia ta maitasuna ("Sarri izango zare / naigabez jausita, / ez gogo ta ez indar, / biotza ausita"), Larrak ("ak entzun bearko dauzan biraoak, ak yasan bearko dauzan elorrioak, gizonik gogorrenari erasoteko, bidutziren biotza austeko asko izango dira"); bihotz-hautsi 1, Etxde ("Abendañotarrak beren buruak bi su artean ikusirik, zearo nahastuta, kemengabetuta eta biotz-autsita gelditu ziren").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bihotza hautsi : LurE (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bihotza hautsi : EuskHizt (adib. gisa), ElhHizt (AS: emocionarse), DRA (adib. gisa), PMuj DVC (biotza autsi: adib. gisa apiadar, dar compasión) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

adib: bihotz 2 iz. Organo hori sentimen eta zirraren egoitzatzat hartua. Ik. bihotzondo. Joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik. Bihotzak dioen aldera itsu-itsuan daudenak. Bihotzeko arra. Bihotz-gogortasuna. Mariaren bihotz eztia. Bihotz handiko, zabaleko gizona. Bihotz suharra, amultsua. Ona zen, baina bihotz hilekoa. Bihotz onez. Bihotz osoz eskatu. Bihotza hunkitu, hautsi, erditu, beratu. Gogoeta bihotz-hunkigarri eta gogo-aberasgarriak. Bihotza erori. Bihotz eroria hitz on batek altxatzen du. Emakume hark bihotza ebatsi dio. Haren bihotza irabazteko. Bihotzak ematen dit bihar etorriko dela. Baina bihotzak dio, zoaz Euskal Herrira. Bihotz ukaldia. Bihotz ikara. Badu eleberri honek halako bere gisako bihotz isuri xamurra. Bihotz-erraietatik dariola mintzatu beharra. Atseginago zaizkigula sarritan, bihotz-bizigarriago, horrelako ardi galduen ibilerak. Dirdaiz eta liluraz jantzirik azaltzen zaigu, bihotz-begien betegarri. // hautsi, hauts/hautsi, hausten 2 du ad. Irud. Uhinak harkaitzetan hausten direnean. Mendetasunezko lokarriak hausteko. Marka guztiak hautsi dizkik horrek. Lan gogorrean gorputza hautsi duen langilea. Logaleak hausten ninduen arte. Bihotza hautsi: guztiz hunkitu. Burua hautsi (Ik. buruhauste). Albiste ilun hura hartu zutenez gero, biziro zahartu eta hautsi ziren. Erantzun emeak eta eztiak ematzen, eztitzen eta hausten du mendekatzeko desira. Hautsi zuten aurreneko lotsa hura, agertu zion batak besteari bere gogo lizuna. Hango hotza hausteko.

bihotza hautsi 11: Berria 2 (adib.: “Tentsioa bihotza hausteko zorian”), EiTB 5 (adib.: “Bihotza hautsi zeniolako zaude zorretan”), Euskaltzaindia (“Esaiozue bihotza hautsi zaidalako hil naizela”), Karmel (“Zeremonia bihotza hausteko erakoa zen”), Argia (“Han izan nintzen unibertsitatean ingelesa ikasten buru-belarri eta amodio historia bukatu zenean etxera itzuli nintzen, bihotza hautsirik, berriz zerotik hasteko, beti bezala”), Erlea (“Eta ez ditut nire burua eta bihotza hautsi nahi”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotza hautsi 19: Herria 2, Berria 2, Oskar Arana 2, Joan Mari Irigoien 2, Karlos Zabala, Itxaro Borda, Elena Touyarou, Elizen arteko Biblia, Jon Muñoz 2, Juan Kruz igerabide, Filosofia apaingelan, Ramon Saizarbitoria, Koro Navarro, Monika Etxebarria.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

hautsi 2 du ad. Irud. Uhinak harkaitzetan hausten direnean. Mendetasunezko lokarriak hausteko. Marka guztiak hautsi dizkik horrek. Lan gogorrean gorputza hautsi duen langilea. Logaleak hausten ninduen arte. Bihotza hautsi: guztiz hunkitu. Burua hautsi (Ik. buruhauste). Albiste ilun hura hartu zutenez gero, biziro zahartu eta hautsi ziren. Erantzun emeak eta eztiak ematzen, eztitzen eta hausten du mendekatzeko desira. Hautsi zuten aurreneko lotsa hura, agertu zion batak besteari bere gogo lizuna. Hango hotza hausteko. [bihotz] bihotza hautsi 1 Tristura edo min handia hartu edo eman. Ihesi joanez hire aitari bihotza diok hautsiko. Bere senar maitea gerlan galdu zuelarik, bihotza hautsi zitzaion. 2 Hunkitu. Haien negarrek eta otoitzek hautsi zioten bihotza.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

eraikuntza librea dirudi (bihotza erdiratu, adib., erdiratu aditzari dagokion sarreran aipatu du arauak).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu adibidea eta azalpena, lehendik ere jasoa dagoelako azpisarrera gisa bihotz sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hautsi sarreran ere.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Lantaldeak zalantzak ditu. Nik ere ez dut argi ikusten. OEHn, esaterako, 'bihotza bete' ageri da, eta XX. mendeko corpusean "bihotza poztu", "bihotza zauritu", "bihotza eztitu", "bihotza bigundu" eta holakoak ageri dira. Ez dut uste hauek guztiak jarri behar ditugun. Horregatik ez nuke "bihotza hautsi" ere sartuko'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK'.

bihotza ilundu
ad.-lok. Tristatu. Oroitze hutsak, gaur oraindik, iluntzen dit bihotza. Berri hark bihotza ilundu zion.

Aztergaia: bihotza ilundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZA ILUNDU. Apenar(se). "Contristar" Añ. Cf. BIHOTZ-ILUN. Zeren birtutez beteak oriek eta birtuterik bage beren buruak ekusi ta illunzen zaien bihotza. Mb IArg I 163. Alako naigabe, ta penak eman zioten, non biotza illundu, ta ez jan, ta ez lan, beste gaitz bage ori ori egin, erkitu, desegin, ta il tzan. Cb Eg III 349. Bere poza da, nik ondo jaatia, gizen egitia; ta egun baten jan gura ezpadot, ilunduten jako biotza. Mg PAb 89. Zure serbitzariai gaur biotzak illundu dieztezu. Lard 201. Osotoro sustatu zan, eta biotza illundu zitzaion. Ib. 180. Ugolinoren biotza apur bat illundu zan. Bv AsL 196. Adalbaldori, nondik eta nora ezekiala, biotza illunduten asi iakon. Ag AL 163. Zonbat aldiz etzaut / ilundu bihotza. Etcham 162. Zure biotz illundua argiturik, ta zure anima indarturik geldituko da. MAtx Gazt 95. Oroitze utsak gaur oraindik illuntzen bazidak biotza. Ataño TxanKan 171. (Bihotza ilunagotu). Jerusalenera alderatuago, eta biota illunagotutzen zitzaion. Lard 429.

ilundu, ilun/ilundu, iluntzen 5 da/du ad. Goibeldu, tristatu. Berri hark bihotza ilundu zion. Zergatik haserretzen zara eta bekokia iluntzen duzu? Aurpegia ilundu, eta ez ikusia egin zion. Barrua ilundu zitzaion eta nahasi zen.

Ez dugu aurkitu bihotza ilundu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotza ilundu 19: Herria (“Hemen gure emazteak behar zirenak ez dira sekulan sortu! " Usu ezkongabeak, bihotza ilun, edanari emaiten dira penen ahantzteko diotela”), Patxi Zubizarreta 13 (“Eta Xariarrek eszena likits hura begi arranpaloekin ikusi zuelarik, bihotza ilundu, eta amorrazio beltzak hartu zuen”), Josu Zabaleta (“Alde guztietan gerra, doluak, murrizketak, eta umiliazioak biharko bukatuko ez zirelako sentipena... Kontu, ordea: jendeak bihotza ilun edukita ere, ahaleginak egiten zitian, hala ere, burua makur-makur ez egiteko”), Anjel Lertxundi (“Bihotza ilun-ilun, mingaina pasatzen dut ezpainetatik”), Koldo Izagirre (“Atzoko deboiladura batetik bihotza ilundurik jalgitzen zara”), Iñaki Mendiguren (“Presaka harengana hurbildu ahala, ordea, bihotza ilundu zitzaien”), Agustin Otsoa (“Mina ez dik ahaztuko, baina ez zaiok bihotza ilunduko, eta ikasi egingo dik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bihotza ireki
1 ad.-lok. Abegi ona egin. Ireki iezadazu bihotza, eta horren barrenean onets nazazu.
2 ad.-lok. Norbaitek beste norbaiti bere sentimenduak edo kezkak adierazi. Ik. bihotza zabaldu. Bihotza ireki zenidan eta ez nizun kasurik egin.

Aztergaia: bihotza ireki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZA IREKI. a) Hacer abrir el corazón, hacer mostrarse receptivo. Zeinen bihotza Iaunak ireki baitzezan, Paulez erraiten ziraden gauzén gogoatzeko. Lç Act 16, 14 (He, TB, Dv bihotza ideki, Ol biotza iriki, Ker biotza edegi, IBk bihotza ireki). b) (Con dat.). Abrir el corazón. Eztiozozula zure bihotza ideki haserramenduari. SP Phil 231. Zure amultsutasunaren bixtan, bekhatorosek idek litzakete bere bihotzak konfientziari. MarIl XXI. Idek diezadazu zure bihotza, eta horren barrenean onhets nezazu. Dv LEd 278. Griña eta gura makurrai biotza idiki. Arr GB 142. Bihotza emeki emeki Munduko gauzer idekiz. JE Bur 45. Izkutuko deiei bihotza irekitzen dietenak. MIH 38. Abrir el corazón, confiarse a alguien. v. BIHOTZA ZABALDU. Bihotzaren batek bertzeari idekitzeko lañoki, badoatzi gehienik emazteak ithurrirat. JE Bur 36. "Biotza bigundu eta eregi zan egi guztia esatera" Etxba Eib.

adib: ireki1, ireki, irekitzen 2 da/du ad. Zerbaiten osagai higikor bat mugituz edo kenduz haren barnealdea irispidean jarri, edo barnealdea eta kanpoaldea komunikatu. Gela ireki. Giltza distiratsuz irekitzen den kutxa. Eskutitza ireki zuenean. Botila irekia utzi zuen. Hilen hilobiak ireki ziren. Ahoa, begiak ireki. Erori eta burua ireki zuen. Ganibet ukaldi batez sabela ireki zion. Ez zuen ahoa ireki: ez zuen hitzik egin. || Irud. Norbaitek beste norbaiti bere bihotza ireki. Besteek sumatzen ez dituzten ezkutuko deiei bihotza irekitzen dietenak. Berehala Adam eta Evaren begiak ireki ziren, eta beren biluztasuna ikusi zuten.

bihotza ireki 11: Consumer (“Garai batean, bihotza irekita soilik egin zitezkeen zenbait ebakuntza, baina gaixo mota horri ez zieten halakorik egiten, arriskutsuegia zelako”), Berria 6 (adib.: “Espero dut jendea bihotza irekita etortzea eta altxatu eta beste leku batera eraman ditugula sentipenarekin joatea”), EiTB (“Bihotza ireki zenidan eta ez nizun kasurik egin”), Argia (“Idazleak bihotza irekitzen duelako identifikatzen da irakurlea hainbeste berarekin, pazientziaz, maitasunez, arnasa luzeko poema orekatu eta leunen bitartez ailegatzen zaigu”), DiarioVasco 2 (“Belarriak eta bihotza ireki ditzakeen edozeini zuzenduta dago lana”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotza ireki 5: Migel Angel Mintegi 2 (adib.: “Ez naiz gauza hortik kentzeko - esan zuen azkenean, arnasa sakon hartu eta gero, bihotza irekita mintzatuz”), Jon Arretxe (“goera hura egokia zen bihotza irekitzeko, eta pisuko mutiloi aurreko hilabeteetan hainbeste buruhauste eman zigun zalantza argitzen saiatzeko unea heldua zela begitandu zitzaidan”), Oskar Arana (“Zergatik, bada, ezingo liokete elkarri bihotza ireki, zergatik ezarri beharko lituzkete bada mugak, inork ere jartzen ez dituen garaiotan?”), Fernando Rey (“Belaunikatu nintzen mendiaren bizkarrean, bere bihotz elurtuan... Belaunika egon nintzen amodio handiei bihotza irekitzen dien mendiaren argitasunean, bere argian”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bihotza jaso
1 ad.-lok. Bihotza altxatu, adoretu. Bihotza jaso eta gogoa piztu nahi izan zion, asko zirela egoera berean zeudenak eta guztiak ez zituztela hilko esanez.
2 ad.-lok. erl. Bihotza altxatu. Zerurantz bihotza jaso eta Jainkoari eskatu zion, arren, hartaz errukitu zedila.

Aztergaia: bihotza jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZA JASO. a) Levantar el corazón (hacia Dios, etc.). Jasotzeeko biotza Jaungoikoagana. Iraz 25. Jainkoagana bihotza jasotzea. CatBurg 21. Konfianza andiaz bakoitzak Jauanri bere biotza jaso. Cb Just 136. Baña egia au sarritan gogora ekarri, ta sinisteaz gañera, noizean beiñ biotzak jaso bear ditugu beraganontz. AA III 322. Bijotza Jaungoikuari jasoteko. fB Ic III 277. Biotzak jasorikan / aurtxo arengana. Echag 153. Zeruronz biotza jaso, eta bere aita Abrahamen Jainkoari eskatu zion, arren, artzaz kupitu zedilla. Lard 23. Jaungoikoagana biotza jaso eta mesedeak eskatutea. Itz Azald 58. Zeure gogo ta bijotza / Jaso egixuz Goirantza. Enb 64. Bitarte ontan zenbat alditan / biotza jaso du gora... Or Eus 279. v. tbn. Mg CC 168. Añ EL1 5. CatBus 18. Arr May 37. KIkV 46. KIkG 30. Inza Azalp 119. Azurm HitzB 64. b) Alegrar(se), animar(se). Biyotza ezin jaso det, / au karga barrenak! Bil 134. Egin zituan alegiñak alabaren biotza jasotzeko. NEtx LBB 51.

adib: jaso1, jaso, jasotzen 2 du ad. Altxatu, goratu. Besoak, begiak zerurantz jaso. Haize oihalak jasorik. Herriak jaso dion oroitarrian. Han eliza berri bat jasotzeko (Ik. eraiki). Jaso ditzagun bihotzak. Horiek jaso dute aldizkari hau gaur dagoen mailara. Hizkuntza noranahiko egin, jakite hegoz jaso, soin zaharrari gogo berria eman. Gizonak besteri laguntzen dionean jasotzen du bere burua. Euskarak burua jasotzea Jainkoak nahi du.

bihotza jaso 3: Karmel (“izpi bat bazela eta bihotza jaso eta gogoa piztu nahi izan zion”), DiarioVasco 2 (adib.: “Ezinduei eskua luzatzen badiezu, bihotza jasoko duzu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotza jaso 3: Joan Mari Lekuona (“Lehenik, bere baitan bildu behar du, arima-zolara itzuli, bihotza jaso, bere goi-ahalmenak aurkitu, Jainkoaren presentzia barruan kontenplatu, borondate amultsu eta jainkozkoa denen gainetik egin dadila nahi izan, bere buruarekiko eta sorkari guztiekiko lotura hautsi eta sakonago murgildu”), Juan Garzia (“Rektifikatzeak zera esan nahi du, zatika destilatzea, arauzkotik gorago zein beherago irakiten duten zatiak baztertuz eta "bihotza" jasoz, zeinak tenperatura egonkorrean irakin behar baitu: hantxe aurkitu nuen, soto ahitezinean, beharrezko beirateria”), Elizen arteko Biblia (“Aberastasunak eta indarrak bihotza jasotzen dute”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa da bihotz sarreran ere.

bihotza ukitu
ad.-lok. Hunkitu. Ik. bihotz-ukitu. Adimena zorrozteko sortua zen jostaketa hori, ez bihotza ukitzeko.

Aztergaia: bihotza ukitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZA UKITU, BIHOTZA HUNKITU. Impresionar, emocionar, conmover, llegar al corazón. "Afficere animum, bihótza [...] ukitzea" Urt I 390. "Bihotza ukitzea, toucher le cœur" Dv. "Bihotzaren hunkitzeko solasa, parole propre à toucher le cœur. Zure bihotzaren hunkitzeko ahalik ez dut, je n'ai pas de moyen de toucher votre cœur" Ib. Cf. BIHOTZ-UKITU (b). Ezen Iainkoaren Spiritua da egiazki gure bihotzak hunki eta iratzar ahal ditzakeena. Lç Ins F 1r. Arimaren erratera noa pena bakhotxa, / Zeñak hobeki ukitzen baitaroku bihotza. EZ Man I 99. Ikusten badu bihotza ezin ukhi dakidikeola aski eranzute eme hortaz. SP Phil 240 (He 242 bihotza ukitu). Nahi baduzu urriki miñ hark uki dezan zure bihotza. Ch I 20, 5. Zure zihauren ezdeüstarzün handiak bihotza hunki diazazüla mingarki. Mst III 4, 3. Jaungoikoak biotza ikuturik. Mg CC 165. Ukitu itzatzu biotz oek, damuz desegin ditezen. AA I 416. Erreflekzione horrek bihotza hunkitu zaundan eta nigarrari eman nintzen. MarIl 72. Berehalako ona ez badugu ikhusten, geroxagokoak ere ez daroku hanbat ukitzen bihotza. Dv Lab 334. Bihotzen hunkitzeko holako indarra balinbalu ene hitzak. Laph 39. Ez zen ordartino sobera Jinkotiar, bena ordian haren bihotza izan zen hunkirik eta erauzirik. Ip Hil 87. Familia Saintiaren itxürak bihotza hunki beitzeion, sar-erazi zütian bere etxolan. Ib. 128. Deusek ez du hunkitu ahal izan haren bihotza. HU Aurp 47. Senditzen dut bihotza / arras hunkitua / ikusiz Eskualdun bat / fedeaz lantua. Etcham 79. Aitak ez dit uzten arekin ezkontzea; uki iozute biotza, urrezko santa ederrak! Or Mi 121. Berak, etxe onetan sartu zeranian, biotza ikutu dizu. Alz Ram 132. Bihotza arras hunkitua olako dohain yoriaz. Zub 17. Beste idazlari asko [...] lurpian edo goiko lañuetan zebiltzala, eusko biyotza ukitu eziñik. EArzdi in Kk Ab II 5. [Jainkoak] hunki dezala jaun handi haren bihotza laster hunat itzul zaitezten. Zerb IxtS 28. Nor-nairi biotza ikutzeko erakua izan zan [kantua]. SM Zirik 85. Euri geldiaren betiko mezua erdientzun du nere biotz unkituak. Txill Let 63. Aur beltz areri ama entzuteak biotza ikutu zidan. Anab Aprika 90. Ezin sinetsia da etzuen gertakari horrek holako seme baten bihotza barnatik hunki! Ardoy SFran 107. Errekatxoko Mirentxuk ere biotza ikuitzen zion. TxGarm BordaB 127. Adimena zorrozteko sortua zen jostaketa hori, ez bihotza ukitzeko. MEIG I 129. v. tbn. Bihotza hunkitu: AR 136. CatLan 68. Monho 114. CatS VIII. Arb Igand 128. CatJauf 17. Xa Odol 317. Bihotza ikutu: Inza Azalp 104.

bihotza ukitu 12: Aizu, Berria, EiTB 2, Argia 6, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotza ukitu 12. Asisko Frantzizko 3, Elizen arteko Biblia 2, Iñaki Segurola, Joan Mari Irigoien 2, Irene Aldasoro, Filosofia apaingelan, Fernando Rey, Gotzon Garate.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta oso erabilia; azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bihotza urratu
ad.-lok. Bihotza hautsi. Torturatuen testigantzak entzunda, bihotza urratu eta ileak laztu egiten zaizkio gizatasun apur bat duen orori. Bihotza urratzen duten garrasiak.

Aztergaia: bihotza urratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZA URRATU. a) Ablandar el corazón, hacer apiadarse. "Quebrar el corazón [...]. lat. pietate afficere" Lar. --Eta ez haiz bildur, Theresa? --Ez, enekin izanen haizen ezkero, ihardetsi zion, bihotza urratzen zuen sukar batekin. Mde HaurB 92. Apenar. Haren bihotza ürratürik zen, xehekatürik, marrüskatürik; bena nahi zian sofritü. Ip Hil 170. Bihotza urratzen dautan / Harrabots bat. Iratz 24. Ixo! ixo! bihotza urratzen didazu itz oiekin. NEtx LBB 14. Onek bere malko ta erreguekin biotza urratuko ziola. "Le había de dar mucha pesadumbre". Berron Kijote 222. b) Enamorar. Egiaz esaten diat au: oraingo onetan ez duk bestetan bezela gertatuko. Biotza urratu zidak Miriamek, eta etzeukeat ezer arentzako baizik. Txill Let 85.

adib: aiots iz. Intziria, aienea. Aiots garratzak bihotza urratzen die.

bihotza urratu 8: Berria 4 (adib.: “Bihotza urratzen duen negarrarekin ari natzaizu», diote haren lehen lerroek”), EiTB 4 (adib.: “Bihotza urratu diogu!”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotza urratu 30: Herria 2 (“Xahar ala gazte, gizon ala emazte, lagun eta ahaide, han ginen bilduak bildutasun haundienean, malkoak begietan, bihotza urratua bainan kantatzeko gogoarekin, zure eta gure ber-piztean sinetsi nahian”), Berria (“Aldarrikapen hauek bihotza urratzen didate, baina zer egin dezaket? Gogoan eduki behar da zelako baldintzetan atxikitzen duten”), Bernardo Atxaga 3 (adib.: “Mary Ann bere emazteari eta Liz zein Sara bere alabei agur esan beharrak bihotza urratu zion”), Agustin Otsoa 2 (adib.: “Soinu hark bihotza urratu zion”), Juan Kruz Igerabide 2 (“Horixe esan zidan, eta bihotza urratu zitzaidan”), Daniel Landart 2 (“Guk bezala, bihotza urratua dutenentzat, leku horretan, ahots leun baten entzutea, zinez zerbait da”), Patxi Zubizarreta 2 (“Hura ere maiteminak eritua zela eta bihotza urratua zuela jakin zuelarik, ez zuen zalantzarik izan eta berriro ere bideari lotu zitzaion”), Josu Zabaleta (“Bihotza urratzen ari zitzaiela sentitzen zenean, amak burua makurtzen zuen eta aitak beste norabait begiratzen zuen”), Elena Touyarou (“Haren aita-amek eta Martzelinak ikusi zituzten partitzen, bihotza urraturik, deus ezin eginez”), Elizen arteko Biblia, Gotzon Garate, Janbattitt Dirassar, Fernando Rey, Patziku Perurena…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bihotza zabaldu
ad.-lok. Norbaitek beste norbaiti bere sentimenduak edo kezkak adierazi. Ik. bihotza ireki. Gizon gaixoak, bihotza zabaldurik, esaten zizkion bekatu guztiak. Esan ezak garbiro, bihotza zabaldu ezak.

Aztergaia: bihotza zabaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZA ZABALDU. Cf. bihotz-zabaldu. a) "Bihotza zabaldu diot ene adiskideari" H. "Franquearse" A. Cf. bihotza zabaldu, en sdo. prop., en SP Phil 354. Nork eginen deraut grazia zure aurkitzeko bakharrik, zuri neure bihotz guziaren zabaltzeko. SP Imit IV 13, 1. Dalilak ikhusi zuenean Samsonek zabaldu zioela bere bihotza. Lg I 233. Zuen bihotzak elkarri zabalzen, konseilluak ematen. Mih 67. Gizon gaisuak, bijotza zabaldurik, esaten eutsazan pekatu guztiak. Mg CO 181. Zabaltzen deutsa onek / bere biotza. Zav Fab RIEV 1907, 531. Sainduak, behex harturik, bere bihotza zabaldu zion. Laph 194. Aphezaren bihotza / bethi zabaldua. Zby RIEV 1908, 609. Bihotza ager, zabaldurik, hutsak eta oro aithortzerainokoan. JE Bur 92. Esazak garbiro, biotza zabaldu zak. Ag G 144. Bigarrenean etorri zitzaien biotzak zabaltzeko garaia. JAIraz Bizia 110. v. tbn. JJMg BasEsc 123. SMitx Aranz 121. Osk Kurl 48. b) Alegrar(se), animar(se). "Biotza be zabaldu egin jatan (V-arr)" Gte Erd 14. Zabalduko zaio bihotza, zeren Jainkoaren eskua berekin duen. SP Imit IV 15, 4. Arren bihotza zabaldurik lasterka abia zaitezin ene manamenduen bidean. SP Imit III 51, 2. Biotza zabaldurik / jan eta ondoan, / barrengo astegiña / laster da kanpoan. Echag 152. Aur onen jaoitzak Dabiden biotza zabaldu eta pozez bete zuen. Lard 194. Bozkarioak argitzen ditu guzien begitharteak, zabaltzen guzien bihotzak. Laph 183. Soldadu kristauai au ikuste utsez biotza zabaldu, eta guziak guzizko erru ta animoa artzen zuten. Arr May 174. Pozez zabaldu zeuen bijotzak. Enb 69. An ibilli zan artzain bat legez / Maitez biotz-zabaldua, / Jesusengana biortu nairik / Ango siñismen galdua. Ib 81. Biotza zabaltzen dit arestian entzundako amets ezti-usaindunak. Zait Sof 24. Gabon-gaba pozezko jaia da, ta gaur biotzak zabaldu bear ditugu. NEtx Antz 121. Kristorekin gabiltza, / zabalduz bihotza. Iratz Othoizlari n.º 82, 22 (ap. DRA, s.v. zabaldu). Gure bizia düzü lilitzen, / bihotza ere zabaltzen. Casve SGrazi 64.

adib: zabaldu, zabal/zabaldu, zabaltzen 1 da/du ad. Zabalera handiagoa eman. Irakurleari ez zaio biderik gehiegi zabaldu behar, agian, baina arantzaz eta sasiz ihaurtzeak ere ez dirudi egoki. Eta osin hori komunikabiderik ezak zabaldu eta sakondu du. Erregela mugatu egin behar ote dugu ala zabaldu? Daviden bihotza zabaldu eta pozez bete zen.

bihotza zabaldu 20: Deia (“Partiduaren hasiereak bihotza zabaldu egin eustan”), Consumer (“Netscapek bere sistemaren barrunbeak oparitan entregatu bazituen, zer irabazi ote du oraingoan bere programaren bihotza zabalduta?“), Berria 7 (adib.: “Nire bihotza zabaltzen diot ezezagun bati”), EiTB 6 (adib.: “Bere bihotza zabaldu din, eta hik ez dion berak nahi bezala erantzun”), Argia 5 (adib.: “Salmoak eta ardoak gizonaren bihotza zabaltzen dute”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotza zabaldu 24: Berria 3, Joan Mari Irigoien 3, Josu Zabaleta, Anjel Lertxundi, Koldo Izagirre, Patxi Zubizarreta, Agurtzane Juanena, Joxemari Iturralde, Koro Navarro, Iñaki Mendiguren, Xabier Mendiguren Elizegi, Jon Muñoz, Anton Garikano…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bihotzak eman
1 ad.-lok. Susmoa izan. Bihotzak ematen dit bihar etorriko dela.
2 ad.-lok. Barrenak agindu. Bakoitzari une hartan bihotzak ematen dizkion hitzak esatea.

Aztergaia: bihotzak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZAK EMAN. "(El) corazón me lo decía, gogoak emoten eustan [...], biotzak emoten eustan" Añ. Biotzak ematen zidaken gaur mendira azalduko intzala. Lek EunD 14. Ark zerbait argituko ziola biotzak ematen bait zion. Loidi 151. Dictar (palabras. etc.) el corazón. Beti ele ona, buruak eta bihotzak emaiten zion bezala. HU Aurp 116. Asmatu zuten gorputz-aurrean / biotzak eman ziena. "Cuanto les sugería el corazón". Or Eus 414. Euskaldunoi, lendik egositako esaerak guztiok berdin esatea, eztigu barruak agintzen. Bakoitzari une artan biotzak ematen dizkion itzak esatea, jatorrago deritzagu. NEtx Nola 50. Itzak neurtu gabe bota oi zitun, biotzak eman-ala, norekin ari zen eta zer esaten zun batere oartu gabe. Etxde JJ 242.

adib: bihotz 2 iz. Organo hori sentimen eta zirraren egoitzatzat hartua. Ik. bihotzondo. Joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik. Bihotzak dioen aldera itsu-itsuan daudenak. Bihotzeko arra. Bihotz-gogortasuna. Mariaren bihotz eztia. Bihotz handiko, zabaleko gizona. Bihotz suharra, amultsua. Ona zen, baina bihotz hilekoa. Bihotz onez. Bihotz osoz eskatu. Bihotza hunkitu, hautsi, erditu, beratu. Gogoeta bihotz-hunkigarri eta gogo-aberasgarriak. Bihotza erori. Bihotz eroria hitz on batek altxatzen du. Emakume hark bihotza ebatsi dio. Haren bihotza irabazteko. Bihotzak ematen dit bihar etorriko dela. Baina bihotzak dio, zoaz Euskal Herrira. Bihotz ukaldia. Bihotz ikara. Badu eleberri honek halako bere gisako bihotz isuri xamurra. Bihotz-erraietatik dariola mintzatu beharra. Atseginago zaizkigula sarritan, bihotz-bizigarriago, horrelako ardi galduen ibilerak. Dirdaiz eta liluraz jantzirik azaltzen zaigu, bihotz-begien betegarri.

Ez dugu aurkitu bihotzak eman formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotzak eman 5: Patxi Ezkiaga (“bihotzak eman oparotik mintza ohi baita mingaina”), Jon Muñoz (“; bihotzak ematen zidan amoltsuak eta presatuak izan behar zutela, eta behakook balia ahal izateko eran kokatu nintzen”), Iñigo Aranbarri (“Bihotzak ematen dizu zergatik azpimarratu nahi den atzerritarrena”), Joxemari Urteaga (“Bat-batean, eskaileretako argia piztu zuen norbaitek; kontadorearen danbatekoa eta Justoren bihotzak emandakoa bat izan ziren”), Anjel Lertxundi (“Bidean Antxonpeillo izenekoren bat aurkituko bazenu, agur ezazu bihotzak ematen dizun kemen guztiaz, berme pitzadurarik gabea ziurtatuko baitizu xalotasunaren bi pertsonifikazioez osaturiko graziaren jabeak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bihotzaldi
iz. Emozioa, sentimendua; zirrara-unea; bihozkada. Ik. bihotzondo; bihotzondoko. Bihotzaldi handiko olerkaria. Maitasuna egitez agertzen ohi da, ez ezkutuko bihotzaldi hutsez. Bihotzaldietako kantuok.

Aztergaia: bihotzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bihotzeko
1 iz. Bihotzeko eritasuna. Laurogeita hamar urte zituen eta bihotzekoak jota hil zen. Bihotzekoak emanda hil zen. Bihotzekoaz hil. Bihotzekoa du eta kontuz ibili behar du.
2 adj. Maitea, kutuna. Zu zara ene bihotzekoa. Ene Jesus bihotzekoa! Adiskide bihotzekoa. Nire bihotzeko laztana. Bazekien ez zela inongo, ez zela inoren bihotzeko. Erabiltzen diren hizkuntzetan euskara maiteena, bihotzekoena, kutunena zen.

Aztergaia: bihotzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.: bihotzekoak emanda hil zen.

bihotzeko min
1 iz. Bihotzeko eritasuna. Asteazkenean medikuaren txostena ezagutarazi zen eta horretan bihotzeko mina zuela iragarri zuten.
2 iz. Bihozmina. Bakardadea, tristura, senarrarekiko harreman txarrak eragindako bihotzeko mina.

Aztergaia: bihotzeko min

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZEKO MIN. a) Pesar; arrepentimiento. v. bihozmin. Zeren elkharri bihotzeko minen erraiteak ariman egiten du, odol atheratzeak ardurako sukharra duenaren gorputzean egiten duen gauza bera. SP Phil 464. Damuz, biotzeko miñez ta naigabez beterik asi zen esaten. Mb IArg I 172. Ai zeinen bihotzeko minetik Jainkoari oihu egin ziniro. Dv LEd 199. Paularen aotik ezezkoa entzunda, denak biotzeko min bizia gogoratzen. Ag G 307. Ezin jasanez hemen daukat / ene bihotzeko mina. Xa EzinB 71. b) (V, B, S; Dv, VocB). Ref.: A; Lh; Etxba Eib. a) "Mal de cœur" Dv. "(Vc, B), palpitación cardíaca" A. "(V, G), epilepsia" Ib. "(Sc), mal de corazón, sin llegar a la epilepsia" Ib. "(S-saug), angine de poitrine" Lh. "Se decía de los ataques epilépticos y accidentes parecidos. Biotzeko-miñak emon detsa kalian doiala" Etxba Eib. Bisitau begijee bere gorputza sekeriak, umore txaarrak [...], bijotzeko minak, eraitekuak, alborenguak. fB Ic II 293. Bihotzeko min izigarri batek ereman du, zenbeit orenik barnean. HU Aurp 63. Ala nai bada, biotzeko miña ez da, beste aje asko dauzka gorputzian. Alz EEs 1919, 6. Biotzeko min andi batek menpean artu dau, eta ildakotzat izan daben arren, tira, Jaungoikoari eskerrak, alakoren baten be, arindu yako gaitza. Erkiag Arran 72. Zeren hiruzpalau urteren buruan bihotzeko min batek ereman baitzuen bertze mundura. Etchebarne 111.

adib: bihotz 1 iz. Organo haragitsua, toraxean dagoena, aldizka uzkurtuz odola gorputzean barrena barreiatzen duena. Bihotz taupadak. Bihotz pilpirak. Bihotz barrunbeak. Bihotzeko mina. // min1 1 iz. Gorputzaren alderen batean nabaritzen den sentipen nekagarria. Buruko, hagineko mina. Belarriko minak salatzen du ezin daitekeela gure hizkuntzan horrelakorik esan. Min bizi bat sentitu zuen giltzurrunetan. Bihotzeko mina (Ik. bihozmin). || Esr. zah.: Ahoan min duenari eztia karmin. Haginean min duenak, mihia hara. Orak non mina, han mihia.

bihotzeko min 14: Berria 8 (adib.: “diru publikoa gure, tira gure, hipotekak eroak bezala eskatu zituzten, bihotzeko min guztiarekin diot, inozoen zor pribatua ordaintzeko”), EiTB 4 (“Maiz, 20 aste ez dira nahikoa bukatu dela ohartzeko, bihotzeko minak sendatzeko”), Argia (“hau da bihotzeko mina”), Laneki (“asaldura fisiologiakoak batzuetan biriketako edo bihotzeko min edota asaldurak sor ditzazkete”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotzeko min 17: Herria 2 (adib.: “Handik laster, 1949 an, bihotzeko min bortitz batek bertze mundurat ereman zuen”), Janbattitt Dirassar 3 (adib.: “Hegiko Borda-n nabaria bazen autobiografia, oraingo Bihotzeko mina eleberri formaz emana da eta fikziozko protagonistak ditu”), Jose Morales 2 (“Ez zuen solasa amaitu, eta, bihotzeko min jasanezinak eraginik, ozenki hasi zen negarrez”), Xabier Mendiguren Elizegi 2 (adib.: “Orduantxe erabaki nuen kontzertura ez etortzea, bihotzeko minik handienarekin erabaki ere”), Ibon Uribarri (“Egutxik erruki handia eta bihotzeko mina sentitu zituen”), Pello Salaburu (“Gora Euzkadi jarri zuen lertxun txiki batean, bihotzeko minez, duda gabe”), Joxemari Urteaga (“Inork baino hobeto dakizu nork sortu didan bihotzeko mina”), Koldo Izagirre (“Zoratu haien artean, bihotzeko mina ematen badit ere, aitortu beharra daukat Malatesta batalloiko zenbait lagun zetozela buru”), Urtzi Urrutikoetxea (“Gurago bihotzeko min guztiak horrelakoak balira!”), Mirentxu Larrañaga (“Haiei begira nengoela, bihotzeko min bat-batekoa sentitu nuen”), Patxi Ezkiaga (“gizonik bihozberarenak eman ziezadakeena baino! leku emango baitidate hauek, nire bihotzeko minak zeruari agertu diezazkiodan”), Josu Zabaleta (“Bizirik dagoela iruditzen zaidan bihotzeko min hau ez balitz, ameskeria lausoetan murgilduko nintzateke, tirano zahartu bat bezala”), Gotzon Garate (“ohartu egin zen eta mehatxu egin zidan, ongi tiratzeko, ni giltzapean sartzea nahi ez banuen, hil baino okerrago, giltzapean ustelduko nintzela, nola sendatu bihotzeko mina, etsipenari nola irtenbiderik eman, ez zen irtenbiderik, ahaztu egin behar, nola ahaztu, ordea, nola, militarrek, kaleko jendeak, aldamenean entzuten nituen elkarrizketek denek zuten hizpide bera, "rojos separatistas", gure herriarentzako ez zen amodiorik, gorroto handia baizik, zer”).

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, ‘bihozmina’ definitzaile gisa jasota.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "angine de poitrine [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bihotzekoak eman
dio ad.-lok. Bularreko angina izan. Ez egin berriro holakorik, entzun?, bihotzekoak eman dit ia. Bihotzekoak emanda hil zen.
Loturak

Aztergaia: bihotzekoak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

bihotzekoak jo aztertzean azpisarrera gisa jasotzeko proposatua.

bihotzeratu, bihotzera/bihotzeratu, bihotzeratzen
du ad. Bihotzera eraman. Odola bihotzeratu. || Zuen lagunartea utzi beharrak tristura handia bihotzeratzen digu.

Aztergaia: bihotzeratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bihotzera(tu), bihotzeratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

bihotzerre
iz. Jan ondoren, batzuetan, urdailean edo hestegorrian nabaritzen den mingostasun edo garraztasuna. Gaztainek bihotzerrea egiten diote. Bihotzerrea sendatzeko.

Aztergaia: bihotzerre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bihotzetik
adb. Bihotzez. Ik. bihotz-bihotzetik. Jainkoari bihotzetik eskatu zion. Damu dut bihotzetik izenaren ondoan beste zertxobait ezin ipini ahal izatea.
Loturak

Aztergaia: bihotzetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihotz sarrerari dagokion azpisarrera.

bihotzetiko
adj. g. g. er. Bihotzekoa.
Loturak

Aztergaia: bihotzetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bi(h)otzetiko (eta -tikako 5) 13: Lç ("Deus eztadila kontenzionez edo banagloriaz egin, baina bihotzetiko humilitatez"), Harb ("Iauna, zuk eskatzen duzuna da borondate ona, amorio egiazkoa, aithor bihotzetikakoa eta ohore perfeta"), Cb Eg II ("Itz ederraz ni pagatzen eznaiz, ezpada biotzetikako obraz"), Dv LEd ("Deus guti dira hitz ederrak, ez etare egintzak, ez balin-badira bihotzetikakoak eta nere Aitaren nahia lurrean eragiten dutenak"), HU Aurp ("Azken bi hoiek erran dituzten bihotzetikako egia onak, galdatu dugu otoi egungo Eskualdun huntan eman ahal ukaitea"), Goñi ("Atera zen bada jendea Obispo-etxetik Masabiell aldera; an musika-soñurik ederrenak; an Ama Birjiñari biotz biotzetikako kantaerak"), Altuna 2 ("Larrosa gorririk gura ba-dozu, illargittan, eresijagaz [soñubagaz] ta bijotzetiko odolaz sortu biarko dozu", "Abeslari askoren antzekua ixango dok: taiu ona abestuteko, baña bijotzetiko sentimenturik ez"), Ldi IL ("Nere agurra, bada, leen-leenik, Arrasate'ri; nere biotzetiko agurra, anaikiro ta euskaldunki elkartu ta alako ikasbide bikaiña eman zenigutenoi"), EA OlBe 2 ("Ama da leirik onenak beti / ernarazten dizkiguna, / [...] / biotzetiko egimen eder / guziak berez dituna", "bertso txikiok azal apañik / etzeukatek, baña mami / goxua beintzak; biotzetiko / leiak ziñez goxarazi"), NEtx Nola 2 ("Zorionik biotzetikoenak bialtzen dizkizut", "Berriz ta berriz, nere zorionik biotzetikoenak bialtzen dizkiñat").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biotzetiko (eta -tikako 2) 6: Albzur ("Gurtatzen zaut, Jauna, nire bijotzetiko gurapen osuaz"), J.I. Uranga ("Euskeraz-ere eman bear zaizka izen onekin leku guztiyetan ezagutua arki dan Kantaritalde Donostiarra-ri, irabaziyak dauzkan gorezmen atsegingarriyen, biyotzetikako sari ordañ edo aipamenak"), Jzale 1914 ("Beroni geure biotzetiko tamala dagertsogu, ta zuri irakurle on orri otoitxo bat bere aldez dasketzugu"), Euzkadi 1915 ("Eta guenian Zulueta parroko jaunak emon eutsezan gustijei, alan be Udala'ri [Ayuntamientua'ri] bijotzetiko eskar samurrak"), E. Urroz ("Gabak eta egunak eskari bero, sutsu ta biotzetikoetan irauten zendulako Jaunak graziz ornitu zinduzan gure Berriotxoa gurgarria!"), NEtx Nola (OEHko testuinguru bera).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bihotzetikako : DFrec 1 (Herria: "gure bihotzetikako goresmenak"); biotzetiko : DFrec 2 (Larrak: "nire biotzetiko bendekotasuna", "eden ori bere arnaseagaz egotzi dauenaren biotzetiko odolagaz baño") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bihotzetiko : EuskHizt (AS 1571, eta aldaera gisa bihotzetikako 1635; 'bihotzekoa'), DRA (bihotzetikako: que viene del corazón, sincero), PMuj DVC (biotzetiko: 1 cardiaco, cardítico, relat. al corazón, biotzetiko min; 2 biotzetiko otoiak: oraciones jaculatorias) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihotz sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

bihotzekoa.

bihotzez
adb. Sentimendu edo maitasun osoz, gogo onez. Ik. bihotz-bihotzez; bihotz-bihotzetik. Ene emazteari, bihotzez. Beste zenbait, berriz, higuin ditugu bihotzez.
Loturak

Aztergaia: bihotzez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bihotzezko
adj. Bihotzezko urrikalmendua. Bihotzezko maitasun egiazkoa.
Loturak

Aztergaia: bihotzezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihotz sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bihotzezko urrikalmendua.

bihotzildu, bihotzil, bihotziltzen
da/du ad. g. er. Tristatu.

Aztergaia: bihotzildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS: bihotz-hildu / HiztEn: + / LurE: AS: bihotz-hildu / ElhHizt: - / EskolaHE: AS: bihotz-hildu

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bihotzil, bihotziltzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

tristatu.

bihotzondo
iz. Bihotza, sentimena, adorea. Ez zirudien bihotzondo txarreko gizona. Ona eta bihotzondo handikoa. Bihotzondo belaxka.

Aztergaia: bihotzondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bihotzondoko
1 iz. Nahigabea.
2 iz. Bihotz zirrara. Zauriak eta heriotza aipatu arren, ez digu halako bihotzondokorik ematen. Lan honek bihotzondoko zoragarriagoa ematen du, gizaldi hartako olerkari bikainenak baino. Bihotzondokoa hartu. Erdaraz esan ez diren gogoeta eta bihotzondokoak.

Aztergaia: bihotzondoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

bihozbera
adj. Hutsegiteak barkatzeko edo gogortasunik gabe epaitzeko joera duena. Ik. gogabera; onbera. Liberalekin bihozberagoa zen. Gure Jainko bihozberaren urrikia dela bide. Errege bihozbera.

Aztergaia: bihozbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bi(h)ozbera : TAV 3.2.12; Tt Ar; Alz Biozperak esc[ena] VIII; Ag G; Or Y 1933; Jaukol Y 1934; Eguzk GizAuz; SMitx Aranz; Or Aitork; Etxde JJ; NEtx Antz; biozpera : Erkiag Arran; bi(h)otzbera : Mat; EZ Eliç; Harb; Ax; SP Imit III 54; SP Phil; Bp I; Cb Eg III; Añ CatAN; VMg; Lard; Arr GB; Legaz; Bv AsL; Ip Imit III 54; Ip Hil; Kk Ab I; Ox; Etcham; Laux BBa; Otx; Ldi BB; Ir YKBiz; EgutAr 18-1-1957; Anab Poli; Salav; Ardoy SFran; Berron Kijote

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bi(h)otz bera(tasun) : 16 ager. (6 G; 4 B; 6 EB-EgAs); bihozbera : 4 ager. (3 EB; 1 EgAs); bi(h)ozpera(tu) : 4 ager. (2 G; 1 B; 2 EB)

Informazio osagarria
Idazkera egokia eskaintzen du, ez baitagokio behialako hots-legea
Lexemen erregulartasuna

-tz+b-

bihozberatasun
iz. Bihozbera denaren nolakotasuna edo jokaera. Ik. onberatasun. Zure bihozberatasunak beratzen eta hausten dio Jainkoari bihotza. Erregeren bihozberatasuna iristeko.

Aztergaia: bihozberatasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-tz+b-

bihozberatu, bihozbera/bihozberatu, bihozberatzen
da/du ad. Errukitu; bihozbera bihurtu. Aitaren hiltzailea zela antzeman zionean, mendeku-egarria etorri zitzaion; baina bihozberatu, eta barkatu egin zion.

Aztergaia: bihozberatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bihozbera(tu), bihozberatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

bihozdun
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, bihozdun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bihoztun].

Aztergaia: bihozdun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. bihoztun.

bihozgabe
1 adj. Giza sentimendurik ez duena. Gizon bihozgabea eta ankerra. Santa Kruz bezain bihozgabea eta odolzalea ez zela? Nagusi bihozgabeak kalera bota zuen.
2 adj. Koldarra, adorerik ez duena. Anton. bihoztun.
Azpisarrerak

Aztergaia: bihozgabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bi(h)otz gabe : 6 ager. (B: 2; G: 1; IE: 3); bi(h)ozgabe(tu) : 4 ager. (IE: 1; EB: 3); bi(h)ozkabe(tu) : 2 ager. (G: 1; EB: 1)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bihozgabeko .

Informazio osagarria
Idazkera egokia eskaintzen du, ez baitagokio behialako hots-legea
Lexemen erregulartasuna

-tz+g-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bihotzgabe: eta bihotzgabekeria, bihotzgabetu [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bihozgabekeria
iz. Bihozgabetasun gaitzesgarria; bihozgabeari dagokion egintza. Bihozgabekeria handienaz begiak atera dizkiote. Gogoan al dituzue Afrikan egin zituen bihozgabekeriak?

Aztergaia: bihozgabekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

bihozgabeko
adj. Bihozgabea. Bihozgabeko gizon gaizki haziak.
Loturak

Aztergaia: bihozgabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

gabe-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihotz sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

bihozgabetasun
iz. g. er. Bihozgabea denaren nolakotasuna. Ik. bihozgabekeria.

Aztergaia: bihozgabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

bihozgabetu, bihozgabe/bihozgabetu, bihozgabetzen
da/du ad. Bihotza galdu, adorea kendu. Zurbildurik eta bihozgabeturik. Bihozgabetzen eta tristatzen gaituen gauza. Eragozpenik txikienak ere bihozgabetzen badu.

Aztergaia: bihozgabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bihozgabetu, bihozgabe(tu), bihozgabetzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bihozgabetu, bihozgabe(tu), bihozgabetzen

Lexemen erregulartasuna

-tz+g-

bihozgabetze
iz. Bihotza galtzea, adorea kentzea. Zenbat bihozmin noiznahi, zenbat bihozgabetze!

Aztergaia: bihozgabetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

bihozkada
iz. Bihotzak eragindako uste edo egitea. Ik. bihotzaldi. Askotan, bihozkada batek eraginda hartzen dira erabakiak. Bihozkadei uko eginik.

Aztergaia: bihozkada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bihozki
adb. g. er. Bihotzez.

Aztergaia: bihozki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bihotzez.

bihozkoi
adj. g. er. Bihotzondoz egina; zirrara eragiten duena. Ik. hunkigarri. Bertso bihozkoia duela ezpainetan.

Aztergaia: bihozkoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-koi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

bihozkor
adj. g. er. Bihoztia; bihozkoia. Etxeko guztiek atsegin bihozkorrez hartu zuten.

Aztergaia: bihozkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

biozkor 6, B-G (Erkiag Arran, Gand Elorri; Or Mi, JAIraz Bizia 3: -tzk-) eta OEH argitaratuan beste ager. bat (Egieder UrreB: "Illun amaiera, / biozkorra ziñan. / Ta negar zengian / egunan sorreran); biotztasun 2 (Aran SIgn) eta EgutAr 1957 ('cordialidad'); 'hipokresia' adierako bi-bihoztasun 1 (SP Phil).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

B-G-EB dira bi(h)ozkor 8 (Ibarg: arrera b.; Zubk: izakera b.; Zer 1986: itzaldi b.; J.Altuna: azterketa b.; JAIraz Joañixio: besarkada b.; M.K. Garmendia: mezu b.; Jesusen jarraitzaile: oroimen b.; J.A. Arrieta: ongi-etorri b.) eta bi(h)oztasun 3 (S. Muniategi, J. Artola 2).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bihozkor : DFrec 1 ("baserria gai bihozkor bezain eztabaidakorra dugu") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegiak: bi-bihotztasun : DRA; biozkor : PMuj DVC (cariñoso, afectuoso, amoroso, cordial) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

bihozmin
iz. Nahigabea, atsekabea. Atsegin eta bihozminak. Baina zuek uste baino bihozmin gehiago ematen digu itsasoak. Donostiako liberalak ere, Lasalak espantuz eta bihozminez bere kaltean ikusi zituen foruzale bihurtzen. Ene bihozminen gozagarritzat.

Aztergaia: bihozmin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bi(h)ozmin : CatS; Ip Hil; HU Aurp; A Ardi VII; Or Mi; FIr; TAg Uzt; Or Poem; Or Aitork; Larre in Xa Odol; bi(h)otzmin : EZ Noel; Ax; O Po; Arg DevB; Tt Onsa; FPrS; Bp I; ES; Ch III 48; He Gudu; Mst III 4; Mih; Lg I; Monho; Añ EL; Añ CatAN; Añ NekeA; Dh; UskLib; Jaur; Bordel; Etch; Arch Fab; Hb Esk; Dv LEd; Hb Egia; ChantP; Jnn SBi; Arb Igand; Itz Azald; JE Bur; Ox; Mok; Const; Etcham; Barb Leg; Jaukol Y 1933; Ir YKBiz; Or Eus; Iratz; Zerb IxtS; Lf Murtuts; Zait Sof; Zerb Azk; NEtx Nola; Mde HaurB; Etxde JJ; Bilbao IpuiB; JEtchep; Vill Jaink; Zait Plat; Ardoy SFran; Xa Odol; Mattin; Casve SGrazi; MEIG VI

bihozmindu, bihozmin/bihozmindu, bihozmintzen
da/du ad. Nahigabetu, atsekabetu. Bihozmindurik joan zen.

Aztergaia: bihozmindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bihozmindu, bihozmin(du), bihozmintzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bihozmindu, bihozmin(du), bihozmintzen

bihozño
iz. adkor. Bihoztxoa.

Aztergaia: bihozño

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
bihozpe
iz. g. er. Bihotza. Lotsazko bi malko ale begietan, amorru beltza bihozpean. Bihozpeko labean egosten zihoakion asmo bat. Pozaldi azkar batek ziztatu zion Liberi bihozpea.

Aztergaia: bihozpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Erabilera-oharrak

ia beti bihozpean forman ageri da.

bihoztasun
iz. g. er. Kemena, adorea; bihozberatasuna.

Aztergaia: bihoztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

bihozti
adj. Sentibera, bihozbera; bihotzak eragina. Tarascondarra zen, mardul eta gizandia, baina bihozti eta adiskide on. Hutsik gabeko bertso doietan behin eta berriro itzuri zaion deiadar bihoztia.

Aztergaia: bihozti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bihoztoi
adj. Batez ere zub. Bihoztuna, ausarta. Arrantzale bihoztoien sorlekua. Aski bihoztoi zara, deus nahi ez duzunik heltzen ez zaizuno.

Aztergaia: bihoztoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

erantsiz: izond. Batez ere Zub.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Batez ere Zub. 'bihoztuna, adoretsua' erantsiko lioke.TXP: "Bihoztoi: EArau.... batez ere Zub. Sin. bihoztun".

 - [E116]: "OEHn ikus daitekeenez, batez ere zubereraz erabiltzen da hitz hau, eta hori da lehenbiziko itzulian jarri genuena. Esanahaiaren aldetik 'bihoztun' ere izan daiteke, baina hori bigarren adiera da, testuetan ikus daitekeenez, 'ausarta' esan nahi baitu gehienetan. Zer egin? Edo lehen bezala uzten dugu, informazio gehiago eman gabe, edo bi esanahiak eman behar dira. Zuek ikusi".

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): dagoen bezala utziko da.Erabakia (2005-06-24): "bihoztoi 'ausarta, bihoztuna' izond. Batez ere Zub.".

bihoztoiki
adb. Bipilki, ausarki. Herioa bihoztoiki hartu behar dugu.

Aztergaia: bihoztoiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

bihoztoitasun
iz. g. er. Bihoztoia denaren nolakotasuna.

Aztergaia: bihoztoitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

bihoztoitu, bihoztoi/bihoztoitu, bihoztoitzen
da/du ad. g. er. Bihoztoi bihurtu. Ik. bihoztundu.

Aztergaia: bihoztoitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bihoztoi(tu), bihoztoitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

bihoztu, bihotz/bihoztu, bihozten
da/du ad. g. er. Bihotz eman edo hartu. Ik. animatu; adoretu. Bihozten naute horrelako bihozberatasunezko hitz eztiek.

Aztergaia: bihoztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

bihotz/bihoztu, bihozten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

bihoztun
1 adj. Adoretsua, zernahi egiteko bihotz duena. Ik. bihoztoi. Euskaltzale kartsu bezain gogo-zabal, burutsu bezain bihoztun. Gudaririk bihoztunenak. Bihoztun bezain buru-argi agertzen dela. Koldarra ehun bider hiltzen da; bihoztunak, ordea, ez du heriotza behin baino dastatzen.
2 adj. Bihotz onekoa, eskuzabala. Gizon bihoztun hari esker, hiru egunez haren etxolan egon ondoan, berriz abiatu nintzen.

Aztergaia: bihoztun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Bihotzdun es la grafía más frecuente. Bihozdun se encuentra en Hiribarren, Duvoisin y en unos pocos autores del Norte y del Sur del siglo XX. Bihoztun es empleado por Lardizabal y por algunos autores meridionales de este siglo"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bi(h)otzdun : 7 ager. (B: 2, G 1; IE: 3; EB: 1); bi(h)oztun : 5 ager. (G: 4; EB: 1)

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-tz+d-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "kasu berean dago bihoztxo/-txutxikikaria, Bizkaian behintzat erabilia. Esan behintzat bi-hoz-txu esaten da. Adibide gisa honen grafia ere finkatu beharko genuke. Arazo berbera gertatzen da ikatz, ardatz moduko hitzekin -tzat atzizkia hartzean: ikaztzat, ardaztzat" (1995-01-25)

 - [E302]:  bihozbera eta bihozgabe badira, zergatik ez bihozdun?" (1994-07-22)

bihoztundu, bihoztun/bihoztundu, bihoztuntzen
da/du ad. g. er. Bihoztun bihurtu.

Aztergaia: bihoztundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bihoztun(du), bihoztuntzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

bihoztxo
iz. adkor. Bihotza. Ik. bihozño.

Aztergaia: bihoztxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
bihur
1 iz. Bilurra.
2 adj. Bihurria.

Aztergaia: bihur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-30 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. 'bilurra'. 2 izond. h. bihurri.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. Ik. hobestekoa den bihurri

bihurbide
iz. g. er. Itzulbidea.

Aztergaia: bihurbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

itzulbidea.

bihurdika
iz. Ipar. Bihurdikatzea. Legearen hitzari ez diezaiozula eman zure gogarako itzulirik, bihurdikarik; har ezazu bere jite zuzen eta lañoan.

Aztergaia: bihurdika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. Ipar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1. iz.; 2. adlag.

bihurdikatu, bihurdika/bihurdikatu, bihurdikatzen
da/du ad. Ipar. Behin eta berriro edo alde batera eta bestera okertu; kiribildu. Alde orotarik bihurdikatzen nauten esteka gogorrak. Errekako ura gurekin batean badoa, suge luze bat bezala bihurdikatuz isil eta ezti. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Arantza bihurdikatuz eginiko koroa bat.

Aztergaia: bihurdikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bihurdikatu, bihurdika(tu), bihurdikatzen. da/du ad. Ipar.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bihurdikatu, bihurdika(tu), bihurdikatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): honen parean aipatzen den bihurdika iz., adlag. ere ba ote den galdetu du MAk. Iparraldekoek ezetz erantzun dute, beraz dagoen bezala utzi da.

bihurdikatzaile
adj./iz. g. er. Bihurdikatzen duena.

Aztergaia: bihurdikatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Maiztasuna

g.er.

bihurdikatze
iz. Behin eta berriro edo alde batera eta bestera okertzea; kiribiltzea. Memoriaren bihurdikatze antzuak akitu zuen.

Aztergaia: bihurdikatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

bihurdura
iz. Bihurritua. Bihurdura baten ondorioz ezindua.

Aztergaia: bihurdura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bihurgailu
iz. teknol. Burdinurtua altzairu bihurtzen duen tresna. Bessemer bihurgailua.

Aztergaia: bihurgailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bihurgailu (eta biurgallu 2, Thomas-biurgallu 2, kode-bihurgailu 3) 10: L. Dorronsoro 4 ("salda urtuki au, artean ixurki dagola, "biurgallu" tresnaetara eramaten dute, aietan eraz-aldatu, errefinatu-ta, aizkenik, altzairutzeko", "Meaki auek, fosforo oso gutxi daukaten arren, salda-urtuki bereziak ematen ditute, eta "Thomas"-biurgalluetan landu bearrak dira", "Nolabait esateko, pertz aundi bat da biurgallua bera; burni-xaflazkoa; ta barrunbea arrillo zartakaitzez jantzia du", ""Thomas"-biurgalluan ordu laurden batean, altzairu biurtua gelditzen da burni-salda"), UZEI 3 (Informatika hiztegian: "analogikotik digitalerako bihurtzaile. Ik. bihurgailu analogiko/digital", eta s.u. transcodeur, convertisseur de code eta transcoder, code converter: kode-bihurgailu, transkodetzaile"), Fisika Pr. 1995 2 ("A/D bihurgailuaren eta sarrerako zirkuituen serie baten (tentsio-zatigailuak, shuntak) konbinazioz, multimetro digitala [DMM] egin daiteke", "A/D bihurgailu bizkorren garapenaren eta memoria-zirkuitu digitalen merketzearen ondorioz, memoriadun osziloskopio digitalak gero eta erabiliagoak dira"), OinEletr/BBB ("Erabilpen anitzeko zirkuitu konbinazionalak dira, esate baterako: kodegailuak, deskodegailuak [...] eta, azkenik, kode-bihurgailuak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bihurgailu : AB38 6 (hauetan 2 Bessemer bihurgailu), AB50 2 (hauetan 1 zuzengailu-bihurgailu), HiztEn (1 Elektr. korronte elektriko baten ezaugarriak aldatzen dituen aparatua; 2 Inform. informazio baten adierazpide-modua aldatzea ahalbidetzen duen aparatua; 3 Teknol. erregairik gabe berotzen den upelazko labea, bereziki arrabioa altzairu bihurtzeko erabiltzen dena; eta bihurgailu katalitiko AS), LurE (Teknol. gauza bat beste bat bilakatzeko tresna; Metala altzairu bilakatzeko tresna; Fis. Erregai mota bat erabili ondoren, hura beste erregai mota bat bilakatzen duen erreaktorea; Elektr. Korronte alternoa korronte jarraitua, eta korronte jarraitua korronte alternoa bihurtzen duen tresna), Euskalterm 14 (hauetan bihurtzaile sinonimoarekin; bihurgailu katalitikoi; interfaze-bihurgailu; protokolo-bihurgailu; bihurgailu digital/analogiko, digitaletik analogikorako bihurtzaile sinonimoarekin; bihurgailu analogiko/digital, analogikotik digitalerako bihurtzaile sinonimoarekin; bihurgailuaren moko; Bessemer bihurgailu, l.d. bihurgailu; Thomas bihurgailu, kode-bihurgailu, transkodetzaile sinonimoarekin; paralelotik serierako bihurgailu, paralelotik serierako bihurtzaile sinonimoarekin; serietik paralelorako bihurgailu, serietik paralelorako bihurtzaile sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bihurgailu : ElhHizt (1 Elektr./Teknol. convertidor; 2 Inform. convertidor), HiruMila (convertidor), EskolaHE (Teknol. gauza bat beste bat bilakatzeko tresna; Metala altzairu bilakatzeko tresna; Fis. Erregai mota bat erabili ondoren, hura beste erregai mota bat bilakatzen duen erreaktorea; Elektr. Korronte alternoa korronte jarraitua, eta korronte jarraitua korronte alternoa bihurtzen duen tresna), PMuj DVC (biurgailu: torno, súcula; convertiplano) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gailu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Teknol.

bihurgarri
1 adj. Beste zerbait bihur daitekeena; bereziki, gailuez edo tresnez mintzatuz, beste gailu edo tresna baten funtzioak ere bete ditzakeena. Hainbat eratako gailuak kaleratzen baitira: bihurgarriak (erdi tableta, erdi ordenagailu eramangarri), teklatu txertagarria duten tabletak (...).
2 adj. ekon. Diruaz mintzatuz, urrearen edo merkatuko diru nagusiaren truke alda daitekeena. Irakasle erretiratua da, eta adineko emakume bat zaintzen lan egiten du, bi peso bihurgarriren truke egunean.
3 adj. ekon. Bonuez, zorrez eta kidekoez mintzatuz, erakunde jaulkitzailearen akzio bihur daitekeena. Zuzenean akzioak erosita edota bonu bihurgarrien bidez. Badira, besteak beste, bihurgarriak diren zor-tituluak.

Aztergaia: bihurgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

biurgarri 1 Or BM ("Burua gartsu ta astun / zoro-biurgarri, / logaleak ilauntzen / ene txinar gorri").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) Mat. 'reflexivo, reflexividad' Matematika/5 OHO: bihurgarri 1 ("Elkarpide hau bihurgarria al da?"), bihurgarritasun 1 ("Elkarpide honek, bihurgarritasuna ba ote du?"); b) Kont. 'convertible' bihurgarri 10: Elhuyar 9 ("Altxortegi-balantzea Finantz aktiboa (Erabilgarria + Bihurgarria) eta Epe laburrerako galdagarria alderatuz lortuko da"; "Enpresa honek duen eredua hauxe da: AKTIBOA - Ibilgetua (garbia) - Izakinak (garbiak) - Bihurgarria - Erabilgarria"; "Bihurgarria eta Erabilgarria jaitsi egin dira, likideziaren beherakada erakutsiz"...); UZEI ("Hasieran hauek moneta-paper bihurgarriak ziren (moneta-paper hori zeukanak nahi izanez gero, urre bihur zezakeen"); c) ez-bihurgarri , ez bihurgarri 4: EHAA 1988 2 ('no reintegrable' itzuliz: "diru-ezarketa lagungarriaren %20rainoko dirulaguntza ez bihurgarria lortu ahal izango dute"; "edozein enpresak urtean dirulaguntza ez bihurgarritzat jaso dezakeen gehinezko kopurua 100 miliotakoa da"); UZEI 2 ("Hasieran hauek moneta-paper bihurgarriak ziren (...) baina aldian barrena, moneta-paper ez-bihurgarri bilakatu ziren"; "Ekonomia marxistari eskainitako orrialde gutxi hauetan ezin luza gaitezke aditzera ematen eta frogatzen nola eta zergatik moneta-paper ez-bihurgarria ulertzeko metalezko monetaren izaera eta eginkizuna aztertu behar diren").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bihurgarri : AB38 1 ('reflexivo'); HiztEn ('1 bihur daitekeena; 2 bihurgarritasuna duen moneta'); Euskalterm 13 (horietan diru-bihurgarri 1; moneta-bihurgarri 1; obligazio bihurgarri 1; diru bihurgarri 1; dibisa bihurgarri 1; pezeta bihurgarri 3; balore bihurgarri 1; obligazio eta bonu bihurgarri 2); bihurgarritasun : AB38 1 ('reflexividad'); HiztEn ('1 Bihurgarria denaren nolakotasuna; 2 Ekon. Moneta baten jabeak moneta hori urre edota beste edozein dibisa bihurtzeko duen aukera; moneta-bihurgarritasuna); Euskalterm 7 (horietan moneta-bihurgarritasun 1, monetaren bihurgarritasun 1; bihurgarritasun mugatu 1; bihurgarritasun oso 1; kanpo-bihurgarritasun 1) // Ez dugu aurkitu besteotan: DFrec; AB50; LurE // '(no) convertible' itzulitako besteak: biurkor : AB50 1; bihurtezin : Euskalterm 1 (pezeta bihurtezin).

Sektore jakin bateko informazioa

Admin. eremukoak: AgAld hitz-bilduma: convertibilidad: besterakizuntasun // Ez dugu aurkitu ap. AdmHizt; AdminEL; AdmMila; LurraldeAntol; EurItune; HezkAdmin.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietako formak: bihurgarri : ElhHizt (1 convertible, transformable; moneta bihurgarria: moneda convertible; 2 que convierte, que transforma; 3 Kont. realizable); HiruMila (convertible, mudable, reversible); DRA (lo que es capaz de volverse #mdash# Or BM); PMuj DVC (1 restituible; 2 retorcible; 3 convertible, transmutable; 4 reversible); bihurgarritasun : ElhHizt (convertibilidad; dolarraren bihurgarritasuna: la convertibilidad del dólar); HiruMila (reversibilidad); PMuj DVC (reversibilidad) // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

hiztegietako ordainak: ElhHizt: convertible: 1 bihurgarri , aldagarri ; 2 (Econ.) bihurgarri ; 3 (Aeron.) bihurgarri ; avión convertible: hegazkin bihurgarria; 4 (Autom.) V. descapotable / convertibilidad: bihurgarritasun // HiruMila: convertible: bihurgarri / convertibilidad: bihurkortasun ; moneta-bihurkortasun (AS) // Casve FE: convertible: altagarri , kanbiagarri ; ützülgarri / convertibilité: altadüra , kanbiadüra , altagarritarzün // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; HaizeG FB; T-L LFB; PMuj DCV.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

bihurgune
1 iz. Bide bat, ibai bat edo erreka bat, norabidez aldatzen den lekua. Eta hara non, bidea hasten zaigun itzulika, sigi-sagaka, bihurgunea bihurgunearen ondotik. Beribil batean zihoala, bihurgune bat ez ongi harturik, amildegian behera joan da. Zaldizkoak lasterka bihurgune batean itzali ziren. Ibaiaren bihurgune batean.
2 iz. Zerbaiten norabide aldaketa. Urte haietan bihurgune handi bat gertatzen da haren olerki bideetan. Gaiaren hari luzea esku trebez bihurritzea, irakurlea hari muturraren zain eta berebat, ustekabeko bihurguneak direla eta, adi-adi egon dadin.

Aztergaia: bihurgune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09
bihurgunetsu
adj. Bihurgune asko dituena. Bide bihurgunetsua.

Aztergaia: bihurgunetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

bihurka
adb. g. er. Bihurrituz. Lurraren gainean bihurka dabiltzan narrastiak.

Aztergaia: bihurka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bihurrituz.

bihurkari
1 adj. hizkl. Aditzez edo perpausez mintzatuz, aipatzen den ekintzaren subjektua eta osagarri zuzena pertsona edo gauza bera direna. Halako egiturak bihurkariak direla esaten dugu.
2 adj. hizkl. Izenordainez mintzatuz, subjektuaren pertsona bera aipatzen duena; euskal gramatikan, aipatzen duen pertsona perpaus berean nor, nori edo nork sintagma bezala duena. Izenordain bihurkarien aurrekaria perpaus berean egoten da.

Aztergaia: bihurkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

erreflexibo aztertzean, eta EGLUko erabileran oinarrituz, hobestekotzat eman zuen lantaldeak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Gram.

bihurkatu, bihurka/bihurkatu, bihurkatzen
da/du ad. Bihurdikatu, bihurritu.

Aztergaia: bihurkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bihurkatu, bihurka, bihurkatzen. da/du ad. h. bihurdikatu, bihurritu.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. bihurdikatu, bihurritu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bihurkatu, bihurka, bihurkatzen

bihurketa
iz. Bihurtzea. Zenbaki-sistemen arteko bihurketak.

Aztergaia: bihurketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bihurkin
iz. Birak emanez torlojuak estutzeko eta lasaitzeko erabiltzen den lanabesa. Erabil ezazu erreminta egokia eta egin behar duzun eragiketarako tamaina egokia duena; adibidez, ez kolpekatu ezer giltza baten heldulekuarekin eta ez egin palankarik bihurkin batekin.

Aztergaia: bihurkin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

6 aldiz agertu da; 3 aldiz destorlojailu; eta banatan destorlojagailu, destorniladore formak (beti EBko testuetan)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, eta lehiakideak ditu

bere bidetxoa egin du bihurkin formak teknologian eta (besteak beste, ordain hoberik ez zegoelako eskura); eta hobestekoa dadestorlojatzaile bezalakoen kaltetan

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ki/-kin

bihurkor
adj. Malgua. Gorputz lerden bihurkor, ez argal eta ez mamitsua.

Aztergaia: bihurkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bihurkortasun
iz. Bihurkorra denaren nolakotasuna.

Aztergaia: bihurkortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

bihurkunde
iz. Ipar. zah. Ezagutza, esker ona.

Aztergaia: bihurkunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

ezagutza, esker ona.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper