1133 emaitza bi bilaketarentzat - [201 - 300] bistaratzen.

bidezkotasun
iz. Bidezkoa edo zuzena denaren nolakotasuna. Zuzenbidearen bidezkotasunean sinetsi nahi dut.

Aztergaia: bidezkotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

bidezkotu, bidezko/bidezkotu, bidezkotzen
du ad. Zerbait bidezko bihurtu. Erdaraz ari beharra bidezkotzeko asmatzen ditugun gauza guztiak maratila huts direla, eta ez arrazoi.

Aztergaia: bidezkotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri, egoki, premia bati dagokiona.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bidezko(tu), bidezkotzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

bidimentsional
adj. Bi dimentsiokoa. Pantailan agertzen dena irudi bidimentsional bat besterik ez da.

Aztergaia: bidimentsional

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Ondoan bi dimentsioko, dimentsio biko ere erants daiteke'.

 - [E115]: 'bidimentsional: sin. Dimentsiobiko'.

 - [E116]: 'bat nator biak onartzeko, baina bereiz idatzirik, TXPk dioen gisa: bi dimentsioko, dimentsio biko'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'OK (ikusi non sartzen den)'.

bidoi
iz. Edukiera handiko metalezko ontzi hermetikoa, isurkariak garraiatu edo gordetzeko erabiltzen dena eta gehienetan zilindrikoa dena. Garagardo bidoi huts batzuen gainean jesarri ziren biak. Banekien etxe zaharraren azpiko sotoan sei bidoi gasolina zeudela ezkutaturik.

Aztergaia: bidoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bidoi 21: Lab SuEm; bidon eta bidun bana: Larz Iru ("Bidona kendu nahi dio", "Edaten du bidun batetik"); bidu 1: Xarlem ("Dezogün büria mutz / mutz jaunak eramaiteko, / biduan duan balsamana / zureki eramaiteko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bidoi 3 aldiz agertu da (J. Azpiroz, A. Sarriegi eta Egin 1989) eta bidoikadaka behin (Agur 1974: "arrolioa goian geratu dala, zergaitik "bidoi"kadaka gure ura saldu ez?"); bidon behin, arte-obra baten izen gisa (A. Arkotxa: "objetoa mundu oso baten sinbolo bilakatzen bait da #mdash# ikus Clararen Bidona 1985 edo Concha-ko hondartza 1986").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bidoi : DFrec 1; AB38 4; AB50 2; HiztEn; LurE; Euskalterm 3 (bidón eta garrafa itzuliak).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bidoi : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EF/FB, Casve EF (+ bidu), PMuj DVC. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, XarHizt, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko bidón / bidon formen ordainak beste hiztegietan: bidoi : ElhHizt, HiruMila, Lur EF/FB (+ poto); bidun : XarHizt, HaizeG FB, T-L LFB; untzi : XarHizt, Casve FE. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es bidón; fr (DLLF): bidon; it (S. Carbonell): bidone; ca (DCC): bidó; en (Collins): drum; de (Langenscheidts): Behälter, Kanister.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bidrio
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bidrio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. beira; berina].

Aztergaia: bidrio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-05-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. beira.

bidutzi
iz. g. er. Munstroa. Ehun beso eta ehun buruko bidutzi izugarria.

Aztergaia: bidutzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

munstroa.

bieira
iz. Itsas moluskua, jateko ona, Galizian oso ugaria dena eta maskorra, alde batetik zapala eta bestetik sakona, Donejakue bideko erromesen ezaugarri dena (Pectinacea ord.). Ik. erromes maskor. Ostrak, txirlak, lanpernak, otarrainak, txangurruak, nekorak, zigalak edo bieirak gustura hartuko ditu gure ahoak.

Aztergaia: bieira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bieira 8: Berria (“Lupia, azpizuna, bieirak. Prezio horretatik gora, nahi beste aukeratu eta dastatzeko aukera dago”), EiTB 7 (“itsasoaren giroa daukan bieira eta marrubi txupitoa arrosa usainarekin”, “Ostrak, txirlak, txangurrua, bieira freskoak parrillan, etab”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu bieira formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es vieira / fr coquille Saint-Jacques: Elhuyar: bieira, erromes-maskor / Nolaerran: bieira, erromes maskor / Zehazki: erromes maskor / Labayru: bieira, erromes-maskor / Adorez5000: beira (Zool.); erromes-maskor.

Lantaldearen irizpideak
Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

ez du baldintza minimoa betetzen, baina onartzekoa da erromes(-)maskor sinonimoarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Pareko edo/eta ordezko egokia

Sin. erromes(-)maskor.

biela
iz. teknol. Makina baten pieza, atzera-aurrerako higidura lerro-zuzen bat biraketa-higidura bihurtzen duena edo biraketa-higidura bat atzera-aurrerako higidura bihurtzen duena.

Aztergaia: biela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biela 2: J. Gonzalez ("Kasu gehienetan, forjaz, gero mekanizatuak izango diren piezak erdiesten dira: birabarki, buloi, biela, e.a. bezelakoak"); MarrazTekn ("Doikuntz mota hauek, txabeta gabeko bihurdura-momentuzko transmisioetan, brontzezko koroatan, gurpil helikoidaletan, bieletan, eta abarretan erabiltzen dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biela : DFrec 2 (horietan bielako torlojo 1); AB38 8 (horietan lerradurazko biela 'biela de colisa' 1); HiztEn (+ akoplamendu-biela #mdash# AS); LurE; Euskalterm 6 (horietan biela biradera 'biela-manivela' 1; biela-buru 'cabeza de biela' 2; biela-oin 'pie de biela' 1) // Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietako informazioa: biela : ElhHizt (+ akoplamendu-biela adib. gisa); HiruMila; EskolaHE; PMuj DVC; beso : XarHizt; Casve FE; HaizeG FB // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; T-L LFB; Lh DBF; DRA; PMuj DCV.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): bielle; it (S. Carbonell): biella (braccio); ca (DCC): biela; en (Collins): a) connecting rod; b) leg; de (Langenscheidts): Pleuel(stange); Tretkurbel.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Autom.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bielorrusiar
1 adj. Bielorrusiakoa, Bielorrusiari dagokiona. Bielorrusiar jokalariak.
2 iz. Bielorrusiako herritarra.

Aztergaia: bielorrusiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bielorrusiar (herritarra).

bielorrusiera
iz. Bielorrusian mintzatzen den hizkuntza.

Aztergaia: bielorrusiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bielorrusiera (hizkuntza).

bien bitartean
adb. Bitarteko denboran. Ik. bizkitartean. Itxaropena genuen bien bitartean gauzak konponduko zirela. Bien bitartean Euskaltzaindiari dagokio egiteko hori betetzea.
Loturak

Aztergaia: bien bitartean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-12-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bien bitartean : Apaol; EusJok; Eguzk RIEV 1927; TAg Uzt; Bilbao IpuiB; Arti Tobera; Erkiag BatB; Uzt Sas; Balad 230; binbitartean : SMitx Aranz; Sorarrain Elezar; Ibiñ Virgil; Azurm HitzB

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: sarrera kentzekoa da bi sarreraren azpisarrera gisa baitago

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): bi aldiz ageri denez, bigarrena kendu egingo da.

bienabenturantza
iz. Heg. zah. Zorionbidea, dohatsutasuna.

Aztergaia: bienabenturantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

zorionbidea, dohatsutasuna.

bienal
iz. Bi urtean behin gertatzen den ekitaldia. Ik. biurteko. Antolatzen dira gitarrari eta eskusoinuari eskainitako asteak eta eskulturaren eta zeramika artistikoaren bienalak.

Aztergaia: bienal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ez OEHn ez EEBSn.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bienal : HiztEn (1 bi urtetik behin gertatzen dena / 2 bi urte irauten duena / 3 bi urtez behin egiten den erakusketa, lehiaketa, etab.), Euskalterm 2 (bat biurteko sinonimoarekin, eta bestea biurteroko sinonimoarekin, eta eskultura-bienal, pintura-bienal) // 'bienal' itzulitako besteak: biurteko : Euskalterm 2 (biurteko plan arrunt, biurteko egitasmo arrunt); biurteroko : Euskalterm 1 (lehen sektoreko biurteroko bigarren feria) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegiak: bienal : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal bienal / biennal(e) formen ordainak: bi urtetarikako : XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF // eta besteak: HiruMila: bi urteko, biurtekari // ElhHizt: 1 bi urteko; 2 bi urtez behingo; (argitalpenez) biurtekari; 3 (bot.) bienal, bi urtez behingo; 4 bienal (erakusketa, etab.ez) // XarHizt: biurtekari // Casve FE: biurtetariko // T-L LBF: bi urtheko // PMuj DCV: 1 (de cada dos años) bi-urteroko; 2 (de dos años) bi-urteko, urtebiko // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): biennal / biennale; it (S. Carbonell): biennale; ca (DCC): biennal; en (Collins): biennial / biennial exhibition, biennial show; de (Langenscheidts): zweijährig; zweijährlich / Biennale.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bienal: sinonimo gisa erantsi: urtebikoa, biurterokoa'.

 - [E116]: 'bai, konforme, geroago inork ere oharrik egin gabe 'biurteko sin. bienal' onartu baitugu dagoeneko. Beraz, urtebiko eta biurteko dira onartu behar direnak (erabili izan diren beste batzuk, aski bakanka: 'biurteroko', 'bi urtetariko', 'biurtekari', 'bi urtez behingo...)'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'ez aipatu'.

biera
iz. Ipar. Garagardoa.

Aztergaia: biera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. garagardo / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu biak onartzekoak dira, euskal ordaina jakinarazteko

zerbeza formari eskainitako trataera dagokio.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. garagardo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

bierarteko
adj. Ipar. Artekoa, bitartekoa. Etxe ttipiak edo bierartekoak.

Aztergaia: bierarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izlg. Ipar. 'artekoa, bitartekoa'.

bietara
adb. Aipatu diren bi eretan. Hasieran, euskaraz hasi ginen erabat, baina orain bietara egiten dugu.
Loturak

Aztergaia: bietara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIETARA. De las dos maneras. Cf. BITARA. Goi-Batzordea osoka eta sailka jardungo da: bietara alegia. EAEg 4-12-1936, 455. Kalte egin-naia (etsaiak etsaiari, urruñaz edo iraiñez edo bietara, bietara ere apenez). Or Aitork 67. Bietara konforme. SM Zirik 89. Euskeraz eta erderaz, bietara idazten dau. Alzola Atalak 124. Mariak esan zidan, al banuan, naiago zuala jersei gabe, alkandora utsarekin txamarra jantzita ikustea. Bietara probak egin genituan, azkenean gabe erabaki zuten. JAzpiroz 190s. Ango mendi-kamioak astindu nituan, bein bera eta bein gora, bietara. Albeniz 146. Etxepare edo Etxapare, bietara ipini baitzuen berak deitura euskaraz. MIH 281.

adib: erabat 1 adb. Osoki, guztiz. Ik. arras. Erabat ezinezkoa. Erabat itsu ez denak. Baldintza guztiak erabat bete. Erabat utzi. Erabat eta alde guztiz. Hasieran, euskaraz hasi ginen erabat, baina orain bietara egiten dugu. Zeharo eta erabat gal dezakeela.

bietara 50: Aizu 5 (“Zinemara bakarrik ala lagunduta? Bietara”), Deia 2 (“nik bietara egiten dut”), Elkar, Consumer 7 (adib.: “Praktikan, ordea, hitza bietara erabiltzen da”), Berria 9, EiTB 2, Jakin 7, Karmel, Argia 14, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bietara 25: Berria 6, Patxi Zubizarreta 4 (“Biak bietara ibili zirela”), Pello Zabala (“bietara ageri ohi da”), Karlos Linazasoro 2 (“Gizon gisa eta zaldi gisa; bietara”), Iñaki Segurola (“bietara galdegiten baitzen teologo zaharrek”), Koldo Izagirre (“bietara har liteke”), Asisko Frantzizko, Jose Antonio Mujika, Joxerra Garzia, Jasone Osoro, Xabier Amuriza, Juan Garzia, Iñigo Aranbarri, Pablo Sastre, Bernardo Atxaga, Joxe Azurmendi.

Bestelakoak

Ik. bitara.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa da bi sarreran ere.

bifido
adj. biol. Zenbait organoz mintzatuz, muturretako bat bi zati edo puntatan banatua duena.
Azpisarrerak

Aztergaia: bifido

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

mizto bikoitz aztertzean proposatua. Nazioarteko forma da eta jasotzekoa.

bifokal
adj. Leiarrez mintzatuz, bi foku dituena, bata urrutirakoa eta bestea hurbilekoa; betaurrekoez mintzatuz, leiar bifokalak dituena. Ik. progresibo 2. Presbizia konpontzeko, betaurreko bifokalak edo progresiboak jarri behar izaten dira.

Aztergaia: bifokal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean eta OEH argitaratuan aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bifokal EB 3 (P. Añorga: "Don Saturninok ere berehala probatu zituen Antioju Bifokalak eta berdin gaineratu zuen, bere neurri-neurriko Kristal Bifokalak zirela haiek").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bifokal : AB50 2 (beira bifocal barne), Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn-LurE // Ordaina: fokubiko: Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

J.M. Zinkunegik adierazi digunez (1998-03-25), forma hauek erabiltzen dira: barifokal, bifokal, monofokal, multifokal, plurifokal, trifokal.

Hiztegietako informazioa

bifokal : ElhHizt (eta bi fokuko, foku biko) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF eta FB, HaizeG BF eta FB, Lh DBF, DRA, PMuj DVC eta DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es bifocal, multifocal, trifocal formen ordainok aurkitu ditugu hiztegietan: fr (DLLF): bifocal, e; à double foyer; it (S. Carbonell): ø; ca (DCC): ø; en (Collins): bifocal; de (Langenscheidts): ø.

Terminologia

en bifocal lens / fr lentille bifocale, doubles foyers // en trifocal lens / fr lentille trifocale, trifoles foyers // en multifocal lens, multifocal / fr verres progressifs, multifocal // en varifocal lens, variable focal lens / fr objectif à focale variable.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'bifokal: sin. Fokubiko'.

 - [E116]: 'Nik oraingoz ez nuke sartuko. Ez dut inolako lekukotasunik aurkitu inon ere Ikus dezagun zer gertatzen den 'f'ra iristen garenean: lantaldeak lekuko nahiko aurkitzen badu, orduan sartzea izango litzateke egokiena'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'OK'.

Big Bang
iz. Gaur egun onartuena den teoriaren arabera, unibertsoari hasiera eman zion eztanda handia. Fisikariek diote Big Bangean materia eta antimateria kantitate berdinak sortu zirela.
biga-bost
zenbtz. Asko. Ik. bost 5; hamaika 5. Ehiztari handia da: biga-bost orkatz eta basahuntz hil ditu.
biga-bostetan
adb. Maiz. Biga-bostetan gogoan erabiltzen ditugu gertakari sumingarri haiek.
biga1
iz. Biren bat urteko txahal emea. Aita, saldu nauzu biga bat bezala. Hiru bigen zerga. Zezenen eta akerren odola, eta bigaren hauts barreiatua.
biga2
izord. Ipar. bi zenbatzaileak izenordain gisa ari denean har dezakeen era. Bat, biga, hiru. Ontzi bat, edo biga edo hiru. Bat dugunean, biga nahi ditugu; biga ditugunean, hiru. Biga etorri dira. Ezkonduz gero ez direla biga, baina bat. Baten orde biga. Urtean biga edo hiruretan. Haietatik biga. Urte baten edo bigaren usantza. Nik biga hartzen baditut, ene alabak biga gutxiago izanen ditu.
[Oharra: Euskaltzaindiak, biga ikasle esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, bi ikasle eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].
bigamia
iz. Aldi berean bi emakume edo bi gizonekin ezkonduta dagoenaren egoera. Bigamia debekatua dago.

Aztergaia: bigamia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
bigamo
adj. Bigamia-egoeran bizi dena. Hala ere, ez nekien nik senarra bigamoa nuenik.

Aztergaia: bigamo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bigantxa
iz. Biga gaztea, hamarren bat hilabetekoa. Biga bat eta bi bigantxa. Esne behi, bigantxa eta zekor gorri lodiak.

Aztergaia: bigantxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bigarren
1 ord. Lehenaren hurrengo doana, aurrean bat bakarra duena (2.). Urtearen bigarren hila. Bigarren argitaraldia. Jainkoaren legeko bigarren agindua. Abenduko bigarren iganderako. Bigarren mailako arazoa. Oilarrak bigarren aldiz jo zuenean. Bigarrena, ahoan. Filipe Bigarrenaren aginduz. Zortzikoa, Erregina Isabel Bigarrenaren ezkontzari ipinia. Venezian bigarren Zilarrezko Lehoia eraman du aurten. Bigarren Udako Euskal Unibertsitatean. Lehen agerralditik bigarrenera. Hiru "mundu" bereizten ditu; sentierak bigarrenekoak genituzke. || Hogeita bigarren partean.
2 adb. Bigarren lekuan. Ik. bigarrenik. Bigarren heldu da.

Aztergaia: bigarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bigarrenez

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak zehazteko eskatuz: 1 ord. 2 iz. 'jai edo egun seinalatu baten ondoko eguna edo biharamuna': Pazko bigarrena; eta AS gisa gehitzeko: bigarrenean, bigarrengo, bigarrengoz , bigarren lehengusina , bigarren lehengusu , bigarren mundu, bigarren ordena .

Informazio lexikografikoa
Deklinabidea

bigarrengo/bigarreneko, etab. EGLUk argitzekoak dira

bigarren kusi
iz. Ipar. Lehengusu txikia.

Aztergaia: bigarren kusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Forma lehiakideekin batera berrikustekoa

Arauak ez du jaso, eta lantaldearen proposamen berriek ere ez; baina jasotzekoa da hiztegi batuan, adierazle arrunta baita Iparralde osoan, eta forma bizia.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

BIGARREN KUSI (BN-baig; H). Primo segundo. "Por kusi se entienden los primos, en general. Lehen-kusi es el primo hermano, de cualquier sexo que sea. Bigarren kusi equivale, incluso literalmente, a segundo primo" (Valcarlos). Satr CEEN 1969, 182. v. bestengusu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Ez dugu aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-02-27): bigarren kusi iz. Ipar. ‘bigarren lehengusua’. AS s.u. bigarren

bigarren kusina
iz. Ipar. Lehengusina txikia.

Aztergaia: bigarren kusina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-02-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma lehiakideekin batera berrikustekoa

Nahiz kusi formak gizonezkoa eta emakumezkoa, biak adierazten dituen, eta nahiz forma markatuak diren, sintagma osatuetan ere denak aipatzea komeni da, "zulo"rik gera ez dadin: bigarren kusi / bigarren kusina // bigarren lehengusu / bigarren lehengusina // kusi / kusina // lehengusu / lehengusina // lehengusu propio / lehengusina propio // lehengusu txiki / lehengusina txiki // lehenkusi / lehenkusina. Sail honekin zerikusi zuzenik gabea da, azkenik, izter lehengusu lexia.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-02-27): bigarren kusina iz. Ipar. ‘bigarren lehengusua’. AS s.u. bigarren

bigarren lehengusina
iz. bizk. eta naf. Lehengusina txikia, gurasoen lehengusu edo lehengusina baten alaba.

Aztergaia: bigarren lehengusina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bigarren kusu 1, A Ardi ("Medelen aitona nere amaren bigarren kusua zan"); Ik. OEH argitaratuan bigarren lehengusu azpisarrera: SermAN ("Jesu Kristoren bigarren lengusu"); And AUzta ("Nere aitonaren bigarren lengusua"); bestengusu G 4 (AA I 2: "Aidetasun au iristen da laugarren mallaraño, eta emendik eziñ ezkondu ditezke elkarrekin senideak, lengusu, bestengusu, eta erengusuak"; "Aide egiten da emaztearen aizpa, lengusu, bestengusu, eta erengusuakin, eta era berean emaztea senarraren anai, eta beste aideakin laugarren mallaraño"; Izt C: "Denpora gitxiren epean agertu zan beraren bestengusu D. Gaspar"; NEtx Antz: "Sarjentoa, Falconeren bestengusu zan"); OEH argitaratuan, gainera, berzergusu 1 (LE Bail); erengusu 2 (AA I: cf. supra); izter-lehengusu MEIG 2 ("Eskeintzen dizkigun aditz jokoak ez dira Basarteko auzo galduren batean norbaitek erabiltzen omen dituenak edo egilearen arrebari, lehengusuari nahiz izter-lehengusuari halako batean entzunak"; "Askazi kontuan esan daiteke ez dugula artean izter-lehengusu ezagunik ere aurkitu"); kusin ttipi 1, ap. Xa ("Sortzez aheztarra naiz, Mattinen kusin ttipia"); ik. OEH argitaratuan kusi lehen 'primo carnal' 2: Dv (Has 29,10: "Nola baitzakien kusi lehena zuela [Errakel]"), Ardoy SFran ("Ana de Olloki Frantsesen kusi lehenak"), lehen kusi IE 1 (Xa Odol: "Han baititut semea eta bi arreba, hainbertze lehen kusi ta hiru izeba, koinatak ere hiru, ilobak ere ba"). Testu-lekukotasunik gabeak dira: bestengusina (-iña V-arr-oroz-gip ap. A), bertze ergusina (B ap. A), bestelengusina (V-m ap. A), bestengusia (AN-5vill ap. A), bertzenkusina (Urt); bestengusu (V-gip, G-azp, AN-gip-5vill; Lar), bestelengusu (V, G), bertzengusu, bertze ergusu (B); bigarren kusi (BN-arb-baig), hirugarren kusi (BN-arb), kusi propio (R-is).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu bigarren lehengusu/lehengusina bezalako formarik; le(he)ngusu txiki 2, G-EB (A. Zavala: "Uztapidek, berriz, onela esan digu: #mdash#Lengusu txikiak giñan: aren amaren ama, ta nere amaren ama, aizpak"; Argia 1982: "Eta UARen kontrolean ordubete, Ortzi zure koinataren lehengusu txikia delako").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bestelehengusina : HiztEn (Ik. bestengusina); bestelehengusu : HiztEn (Ik. bestengusu); bestengusina : HiztEn-LurE; bestengusu : HiztEn-LurE; herengusu : HiztEn (adib.), LurE; herenkusi : LurE; izter-lehengusu : AB50 1 (izterlengusu), HiztEn-LurE (AS); kusi lehen : HiztEn (AS); kusi txiki : HiztEn (AS); lehengusu propio : HiztEn-LurE (AS); lehengusu txiki : HiztEn (AS). Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bestelehengusina : ElhHizt (Ik. bestengusina), DRA (bestelengusiña), PMuj DVC (beste-lengusiña); bestelehengusu : EuskHizt († Ik. bestengusu), ElhHizt (Ik. bestengusu), DRA (bestelengusu), PMuj DVC (beste-lengusu); bestelengusia : DRA; bestengusina : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, DRA (bestengusiña), PMuj DVC (bestengusiña); bestengusu : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, PMuj DVC (bestengusia, bestengusu); herengusin : HiruMila, PMuj DVC (erengusin); herengusu : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, DRA (erengusu), PMuj DVC; herenkusi : ElhHizt, EskolaHE, Lh DBF (herenkusin), DRA (adib. heren kosi); izter-lehengusu : ElhHizt (AS), EskolaHE (izter lehengusu), PMuj DVC (izter-lengusu); kusi lehen : EuskHizt (adib.), ElhHizt (AS), DRA (adib. kusi lehen); kusi ttipi : ElhHizt (AS), HaizeG BF (AS), PMuj DVC (kusi-ttipi); lehengusu propio : Lur EG/CE eta EF/FB (AS); lehengusu txiki : EuskHizt (adib.), Lur EG/CE eta EF/FB (AS); lehenkusi : EuskHizt, ElhHizt, HaizeG BF, Lh DBF (AS); lehenkuxina : Lh DBF (AS) // Eta gainera: PMuj DVC AS: lengusina txiki, lengusu urra, lengusu urko, lengusu aldeko, lengusu txiki //Ez ditugu aurkitu ap. Casve EF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal primo (+ segundo, hermano...) / cousin (+ germain, petit-c., ...): ElhHizt AS: lehengusu propio, lehengusu txiki, bestengusu // HiruMila AS: heren-lehengusin, heren lehengusu, bigarren lehengusu, lehengusu txiki // Lur EG/CE AS: lehengusu propio, lehenkusi // eta EF/FB AS: lehengusu propio, lenengusu txiki // HaizeG FB AS: lehen-kusin, lehen-kusi, kusin-ttipi, kusi-ttipi // T-L LFB AS: lehenkusi, kusi-ttipi // PMuj DCV: birkusina, bestengusina, lengusin txiki, eren ergusina, laurdengusina; lengusu aldeko, istar-lengusu, lengusu urra, lengusu txiki, beste lengusu, bestengusu, bir-kusu, erengusu, lardengusu // Azkue Aurkibidea: guzialehen, guzialen, bertze ergusina, bestelengusiña, bestengusia, bestengusiña; lengusu aldeko, lengusu urra, lehenkuxina, erengusu, bertze ergusu, bestelengusu, bestengusu, lengusu txiki, erengusu // Ez ditugu aurkitu ap. Casve FB.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 11 lek. (B 11 / G 0)

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

forma erabili-ezagunenak jasoko dira, horien arteko hierarkia zehaztu gabe, oraingoz behintzat (cf. bestengusu/-ina, izter-lehengusu, lehengusu txiki #mdash# vs. l. propio).

Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du bigarren sarrerako azpisarrera gisa, «Bizk. eta Naf.» marka duela; eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bigarren sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk. eta Naf.

bigarren lehengusu
iz. Lehengusu txikia.

Aztergaia: bigarren lehengusu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-12-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: bigarren lehengusu ‘primo segundo’: SermAN, And AUzta.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 27 lek. (B 19 / G 8)

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bigarren sarrerako azpisarrera gisa, eta beste azalpenik gabe; eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bigarren sarrerari dagokion azpisarrera.

bigarren mundu
1 iz. Herrialde sozialistek osatzen zuten multzoa, ideologia aldetik lehen munduari kontrajarri zitzaiona. Ik. lehen mundu; hirugarren mundu; laugarren mundu.
2 iz. Lehen mundua osatzen duten herrialdeen taldean sartzeko bidean diren herrialdeen multzoa.

Aztergaia: bigarren mundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-10-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bigarren sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Zein da gaur egun bigarren mundua? Eta, ez ote da zuzentasun politiko aldetik nahiko desegokia hirugarren mundu, bigarren mundu eta antzeko adierazpenak erabiltzea?" (2004-11-03)

bigarren ordena
iz. Frantziskotarren erlijioso ordena, klaratarrek osatzen dutena.

Aztergaia: bigarren ordena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bigarren ordena 2, Bv AsL ("Andik laster erabaki zuan Santuak bere bigarren Ordena berriaren aurreneko bi ikasliak San Damiango elizara eramatia", "Au izan zan bigarren Ordenako lenbiziko etxe santua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bigarren ordena erlijio-arloko 5: M.M. Apalategi 2 ("Bigarren eta Irugarren Ordena [...] Prantzisko Deunak emakumeak deuntasuneratzeko Bigarren Ordena, Aizpadia, asmatu zuan"), Meza Liburua ("II. Ordenak oroipena"), FranMezaL 2 ("Pragako Santa Ines, birjina, II. Ord.", "II. Ordenak nahierazko oroipena"); bigarren ordenako zientzia-arloko 4: Zinetika 2 ("Han haste-erreakzioa bigarren ordenakoa zen eta bukaera-erreakzioa...", "Hurrengo atalean ikusiko dugu hasiera-baldintza esperimental normaletan bigarren ordenakoa izatea posible dela"), Mekanika eta uhinak ("Dimentsio bakarreko osziladore linealaren egoera bi magnitudez mugatuko da #mdash# bigarren ordenako ekuazio diferentziala betetzen bait du"), Fisika Pr. 1995 ("bigarren ordenako ekuazio diferentzial lineala eta koefiziente konstanteduna").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bigarren ordena : Euskalterm 1 (Erlij.); bigarren ordenako : AB38 1 (bigarren ordenako unitate), Euskalterm 2 (hauetan 1 bigarren ordenako harmoniko, 1 bigarren ordenako erreakzio) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bigarren sarrerari dagokion azpisarrera.

Jakite-arloak

Erl.

bigarren sektore
iz. ekon. Lehengaien transformazioa industria-prozesuen bidez egiten duten jarduerek osatzen duten sektorea. Gure eskualdean zerbitzuen sektorea da nagusi, bigarren sektorerik ez dago; beraz, zaila da industria arlotik edo lehen sektoretik lan eskaintzarik jasotzea.
bigarrenean
adb. Bigarren aldian. Lehenengoan ez zuen asmatu eta bigarrenean ere ez. Bigarrenean hots egin zuenean ere, txakurrek bakarrik erantzun zioten.
Loturak

Aztergaia: bigarrenean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren-ean.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bigarren sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

bigarren aldiz; bigarren lekuan.

bigarrenekorik
adb. Ipar. Bigarrenik. Lehenbizikorik, Jainkoari eskerrak eman behar zaizkio; bigarrenekorik, barkamendu eskatu behar zaio.
Loturak

Aztergaia: bigarrenekorik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIGARRENEKORIK (Dv, H; bigerrenekorik S ap. Lh; Gèze). En segundo lugar. "Secondement, deuxièmement" Gèze, H y Lh. v. BIGARRENEAN (b), BIGARRENIK. Tr. Documentado en textos septentrionales desde principios del s. XVIII. Bi arrazoinez daritzat herri huni hain izen hautua eman ahal izatu ziotela. Behinik behin bere paraia eta situazino arraia eta arinaren kariaz; eta bigarrenekorik bere eskuara garbiaren edertasuna dela kausa. ES 156. Lehenbizikorik, gizon bezala sofritzeko gai izatea gatik. Bi-garrenekorik, bere dolore eta sofrikari guziei Jainko bezala prezio bat eta baliostasun bat emaitea gatik infinitua. CatLav 48 (V 31). Eta bigerrenekorik / nula izan zen martirisatü. StJul ms. 17r. Bigarrenekorik egitzu zure lan guziak Jainkoarentzat. Brtc 191. Lehenbizikorik Jainkoari eskerrak eman behar zaizko [...]. Bigarrenekorik, barkhamendu eskatu behar zaio. Dh 103. Bigarrenekorik. Egun oroz, khanbara hartan, bakhotxak bakharrik edo konpeinian familiarekin, bihurtuko diozka Maria dibinoari bere homaiak. MarIl 12. Nahi du, bigarrenekorik, bethi eskuetan ekhar ditzaten lanpak phiztuak. Jaur 412. Hori bi gauzetarik dathor: Lehenbizikorik, [...]. Bigarrenekorik, bihi bat bakhartasunean ezartzen duzunean, poxelurik ez du inguruan. Dv Lab 38. Bigarrenekorik, Erreboluzionea da Elizaren kontrako errebolta. Elsb Fram IX. Lehenik [...] eta bigarrenekorik Aphezak komuniatu-eta Sakramenduko itxurak laster desegiten direlakotz. Arb Igand 95. Lehenik, gure mintzaia delakotz [...]. Bigarrenekorik, gehiago dena, kendu nahi daukutelakotz eskuara. HU Aurp 205. Otoa bi lekutarik balaz zilatua: lehenik handik abiatu eta berehala, eta bigarrenekorik Ziriako erresuman sartzean. Etchebarne 116.

Ez dugu aurkitu bigarrenekorik formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bigarrenekorik 44: Herria 2 (“Bigarrenekorik, bertzeri buruz ditugun egite edo gogoeta makurrez, ez baita errex bertzeak maitatzea behar den bezala eta hobeki erran, diren bezala”), Piarres Xarriton 38 (“Bigarrenekorik, ez dela nehoiz, gure arima arrazoidunaren ezagutza osorik izaten ahal, Liburu Sainduen edo fede zuzenaren ezagutza beterik gabe”), Koldo Zuazo 2 (“Behinik behin bere paraia, eta situazino arraia eta arinaren kariaz, eta bigarrenekorik bere eskuara garbiaren edertasuna dela kausa, zeina hain handirozki baita laudatua ez xoilki Laburdin, baina bai oraino Espainiako eta Franziako bertze Eskual Herrietan ere”), Piarres Aintziart (“Bigarrenekorik, Jesusek emagalduei sudurra utziko zietela”), Xipri Arbelbide (“Bigarrenekorik, berak, zinez oparitu ziela fraileei”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta lekukotasun ugari Iparraldeko idazleengan. Azpisarrera gisa jasotzekoa da Ipar. markarekin

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bigarren sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

bigarrenez
adb. Bigarren aldiz. Irteten da bigarrenez Bilbon 1897. urtean.
Loturak

Aztergaia: bigarrenez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-12-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z

bigarrengo
1 ord. Bigarrena. Osinbeltzera egin duen bigarrengo joan-etorria. Bigarrengo adabakiak.
2 adb. Bigarren lekuan. Ik. bigarrenik. Hiru modutan egin liteke bekatu agindu honetan: lehenengo, gogoz edo pentsamenduz; bigarrengo, berbaz; eta hirugarrengo, egitez.
Loturak

Aztergaia: bigarrengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren-go.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bigarren sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag. eta adlag.

Erabileremu dialektala

Heg.

bigarrengoz
adb. g. er. Bigarrenez.
Loturak

Aztergaia: bigarrengoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren-goz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bigarren sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bigarrenez.

bigarrenik
adb. Bigarren lekuan. Ik. bigarren 2; bigarrengo 2. Kanon bat asmatzeko honako osagai hauek behar dituzu: lehenbizi, hizkuntza bat; bigarrenik, hizkuntza horretan idazten duten idazle batzuk. Berlinera joan zen lehenik, Erromara bigarrenik, eta Munichera hirugarrenik.

Aztergaia: bigarrenik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren-ik.

bigilatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, bigilatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zaindu; begiratu1; jagon; zelatatu].

Aztergaia: bigilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih. Ik. zaindu, begiratu, jagon, etab.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

bigira
iz. Arratsean, hitz egiteko eta atsegin hartzeko egiten zen bilera. Bigirak dira beste olgeta batzuk, baserri-etxeetan mutilek eta neskek gauaz egiten dituztenak. Bigiretako dantza nahasietan. Artazuriketa ospetsu eta bigira infernukoak.

Aztergaia: bigira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Documentado sobre todo en autores vizcaínos de principios del s. XIX; (...) En cuanto a la distribución de variantes, bigira es con mucho la más usada..."

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bigirak dira beste olgeta batzuk baserri-etxeetan mutilak eta neskak gauez egiten dituztenak.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"Bigirak dira beste olgeta batzuk baserri-etxeetan mutilak eta neskak gauez egiten dituztenak"

bigun
1 adj. Sakadurari erraz amore ematen diona. Ik. bera2; malgu; samur. Anton. gogor. Gai biguna. Mami biguneko gazta. Ezkoa bezain biguna. Ogi biguna. Ohe bigunean. Zail eta samurrak, bigun eta gogorrak. Indar asko eta gerriak bigun, eskumuturrak sendoak. || Etxe guztia zen jan zitekeena; teilatua opil bigun-bigun gozoz eginikoa zen.
2 adj. Kemenik edo adorerik ez duena. Jautarkolen olerkiak belaxkak, bigunegiak iruditzen zitzaizkidan.
3 adj. Behar adina gogor egiten ez duena. Irakasle biguna.
4 (Adizlagun gisa). Bigun hartu zuten seme bihurria.
5 adj. Bortitza ez dena; laztasunik ez duena. Ik. guri1 1. Begirada bigun bat ez anaiarentzat. Bere hatz bigun minberekin elurra kenduz. Beso bigun haiek gogortu baitziren, eta itzali begiak gau etengabean! Ene uztarria biguna baita, eta ene zama arina. Ai hiri, Korozain!, ai hiri, Betsaida!, epai-egunean zuei baino bigunago egingo zaie Tiro eta Sidon-i. || r biguna eta r gogorra.
6 adj. (Eguraldiaz edo eguraldi gertakariez mintzatuz). Negu bigunegia eta uda gogorregia. Euri bigun bat bezala. Haize mehe biguna.

Esaera zaharrak

Lurra bigunago, harra barrurago. Tantza onak loro biguna eskatzen du.

Aztergaia: bigun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Propio de la tradición meridional (...). Entre los vizcaínos (...) siempre aparece la forma bigun. Los autores guipuzcoanos emplean más biguñ, biguiñ, aunque bigun (...) es cada vez más utilizado en textos de este dialecto, especialmente durante el s. XX"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bigun (+ eratorriak)da forma nagusia, 235 ager.ekin (B-G: 133; EB: 89; EgAs: 13); biguin (+ eratorriak) 82 aldiz agertu da (G: 43; B: 4; EB: 22; EgAs: 13)

Lantaldearen irizpideak
Gaurko erabilera zainduan nagusitua da hobestekoa
bigundu, bigun/bigundu, biguntzen
1 da/du ad. Bigun edo bigunago bihurtu. Ik. beratu; samurtu; ematu. Anton. gogortu. Harriak ere bigunduko ditu. Guztiok dakigu buztina ez dela biguntzen eta gozatzen surik handienarekin ere. Koipea kendu eta gerria bigundu arte. Udan izerdiak bigun ez gaitzan. Haren bihotz gogorra biguntzeko. Elkarrenganako gorrotoa urteekin bigundu eta azkenez urtuko zelakoan. Zigorra bigundu. Bigundu eta samurtu beharrean, gogortzen hasi zitzaigun Orixe. Nigana ezin bigundu zaitut inola.
2 du ad. (Eguraldiaz eta kidekoez mintzatuz). Ez da bolada luzerik, eguraldi gaiztoena ere bigunduko ez duenik!

Esaera zaharrak

Gaitz txikiak nau ikaratzen eta handiak nau biguntzen.

Aztergaia: bigundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bigundu, bigun(du), biguntzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bigundu, bigun(du), biguntzen

bigungarri
iz./adj. Biguntzeko erabiltzen den gauza; biguntzen duena. Bazter batean, ira besaldi bat bigungarritzat ipinita, etzan zen. Abereei, minik ez hartzeko, kopetan jartzen zaizkien bigungarriak. Fraide gaztetxoenek daramatzate nekerik gogorrenak; ez da haientzat bigungarririk. Gorputzak, lo egiteko, bigungarria eskatzen du. Oinazeen bigungarria. Hitz bigungarriak.

Aztergaia: bigungarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Komeniko da, agian, adierak zehaztea: kuxin, adibidez" (2004-05-25)

bigunkeria
iz. Biguntasun gaitzesgarria. Atsegin eta bigunkeriak nondik lortuko ibiltzen da beti haragia. Ez bigunkeriaz eta ez garrazkeriaz. Ez zitzaion atsegin erromantikoen bigunkeria ozena. Neska hari ez zitzaion bigunkeriaz eta losintxaz eraso behar.

Aztergaia: bigunkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bigunki
adb. Biguntasunez. Ez ikaratu, ikusiko duzu zer bigunki hartuko zaituen. Hark bigunki eta esku atseginez, eta nik zakarki.

Aztergaia: bigunki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: biguinki / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

bigunkiro
adb. Bigunki. Haizetxo goxoak bigunkiro mugituriko orrien zurrumurrua.

Aztergaia: bigunkiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: biguinkiro / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: biguinkiro / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki-ro.

biguntasun
iz. Biguna denaren nolakotasuna. Argizariaren biguntasuna. Biguntasunez begiratu, hitz egin. Ama baten biguntasunaz hartu zuen. Bere gorputza biguntasun gehiegirekin tratatzen zuela. Bazekien garbitasunak gutxi axola diola hizkuntzari; aberastasunak, biguntasunak, erraztasunak, berriz, asko.

Aztergaia: biguntasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
biguntxo
adj. adkor. Biguna; aukeran bigunegia. —Arrautzak puntuan al daude? —Aukeran biguntxoak.

Aztergaia: biguntxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo (izond. eta adlag.ekin erabilia ez da automatikoa; hau da, eratorria ez da txikigarri arrunta: 'aukeran x-egia' moduko adiera du).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

aukeran bigunegia.

biguntzaile
adj./iz. Biguntzen duena. Abere gaiztoen biguntzailea zirudien Patxikok.

Aztergaia: biguntzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
biguntze
iz. Bigun edo bigunago bihurtzea. Honeyrenganako jarreran biguntze nabarmen bat antzeman nion.

Aztergaia: biguntze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: biguintze / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: biguintze / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

bihar
1 adb. Gauden eguna bukatzen denean hasten den egunean. Bihar etorriko da. Bihar goizean, arratsaldean. Bihar bertan. Gaur eta bihar. Bihar zortzi joango dela. Bihar zortzi gertatu zen. Omenaldia bihar hamabost izango da. Bihar osteguna da.
2 adb. Etorkizunean. Egun zutik, bihar hilik.

Esaera zaharrak

Arrats gorri, bihar oskarbi.

Aztergaia: bihar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bihar arte, biharko 1 izlag.: biharko lanak. 2 adlag.: biharko utzi dugu lana.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bihardanik, bihar edo etzi, bihar-etzi, bihartik .

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

bihar arte, biharko, etab.

bihar arte
1 Ez dut bihar arte ikusiko.
2 (Agur esateko esapide gisa). Bihar arte, Jainkoak nahi badu.

Aztergaia: bihar arte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bihar edo etzi
adb. Egunen batean; lehenago edo geroago. Bihar edo etzi, ezkontzen zarenean. Bihar edo etzi aurki naiteke zure beharrean. Gure bide onari ahal den arte eutsi, damu izan ez dadin bihar edo etzi. Bihar edo etzi ugariago sor litezkeen euskaldunak zeuzkan gogoan.

Aztergaia: bihar edo etzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

edo.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihar sarrerari dagokion azpisarrera.

bihar-etzi
adb. Batez ere bizk. Bihar edo etzi. Bihar-etzi guztiok hil behar dugu.

Aztergaia: bihar-etzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihar sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

batez ere Bizk.

biharamun
1 iz. Aipatzen den egunaren ondotik datorren eguna. Biharamunean Errezil aldera atera zen. Gainez egin behar du pozez; biharamunean dator, ordea, hotzaldia. Biharamun goizean joango zela. Pazko biharamunean. Santa Ana biharamuna. Ez zaitezte ardura biharamunaz. Biharamun arte ez zion hitzik esan. Biharamunik ez dela izango zuentzat.
2 iz. Jan-edan gehiegizko egun baten ondoko goizean izaten den ondoeza. Ik. bestondo. Egun zoroen ondorea, biharamuna eta gorputzaldi txarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: biharamun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biharamon : 83 ager. (B: 17; G: 24; IE: 4; EB: 14; EgAs: 24); biharamun : 72 ager. (B: 1; IE: 24; EB: 32; EgAs: 15)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: biharamuneko.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

bai tradizioan eta bai gaurko erabileretan bitara ageri da: biharamun eta biharamon. Zalantzazko kasuotan, Euskaltzaindiaren lehendiko erabakia da hobestekoa.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

biharamunago, biharamuneko

biharamunago
iz. Ipar. Biharamunaren ondoko eguna. Biharamunean eta biharamunagoan ere.

Aztergaia: biharamunago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. iz. 'biharamunaren ondoko eguna'.

biharamuneko
1 adj. Biharamuneko lana.
2 adb. Indarrak biharamuneko berritzen.
Loturak

Aztergaia: biharamuneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bihardanik
adb. Bihartik aurrera.
Loturak

Aztergaia: bihardanik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-danik/-tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihar sarrerari dagokion azpisarrera.

biharko
1 adj. Gauden eguna bukatzen denean hasten den egunekoa; etorkizunekoa. Biharko eguna pasatu, eta igandean etorriko da. Biharko lanak. Biharkoaz ez axola izan.
2 adb. Gauden eguna bukatzen denean hasten den egunerako; etorkizunerako. Biharko utzi dugu lana. Biharko egingo du. Gaur egun alaia da, utz ditzagun negarrak biharko.
Loturak

Esaera zaharrak

Atzoko hazia ez da biharko uzta.

Aztergaia: biharko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 izlag.: biharko lanak. 2 adlag.: biharko utzi dugu lana. / Ik. EArauak 20: "hau da Euskaltzaindiaren erabakia: Idazleen erabilera eta deklinabideko egituratze formala kontuan hartuta, garbi dago betiko dela forma egokia Euskal Herri osoari begira eta aditzondoa + ko forma dela hobetsi beharrekoa. Hortaz, gaurko, biharko... bezalaxe, atzoko, etziko, sekulako, luzaroko eta betiko bezalako formak dira aditzondoentzako hobesten direnak".

biharko egun
iz. Gaurko eguna bukatzen denean hasten den eguna; etorkizuna. Biharko eguna ez da segura. Biharko egunaz ez dugu bizi behar kezkaz.

Aztergaia: biharko egun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHARKO EGUN (AN-5vill-egües-ilzarb; SP, Lar; bierko e. AN-olza). Ref.: Bon-Ond 153; Gte Erd 63. Día de mañana; (fig.) (el) futuro. "Biharko eguna, le jour de demain" SP. "(El día de) mañana" Lar y Añ. "Biharko eguna ederra izanen da, la journée de demain sera belle" Dv. "Biarko eguna pasatu eta igandean etorriko da (AN-5vill)" Gte Erd 63. Biharko eguna ezta segura. SP Imit I 23, 1 (Ch, Mst biharko egun). Nondik dakit biharko eguna ikhusiko dudala? He Gudu 165. Biaramonean ardurarik ez artu, zeren biarko egunak berea ekarriko duen. Lard 384. Etzazuela kuidadoik iduki biarko egunaz. Echn Mt 6, 34 (Hual, Samper, IBk, IBe bi(h)arko egunaz; Lç biharamunaz, Dv, Ol, Leon, Or bi(h)arkoaz). Biarko egunaz ez degulako bizi bear kezkaz. Inza Azalp 144. Irakastetxe nausi-nausietan ikasi ta ikasi dabiltzan gaztiak eztabiltz jakintza-zaletasunaitik, biarko egunian dirua irabaziko daben itxaropenaitik dabiltz. Kk Ab II 108. Aski da gaurko egunaz ardura izatea; biarko eguna etortzean, orduan izango duzu biarko ardura. Ir YKBiz 135n. Biarko eguna, neretzat, zuretzat bezin ereska baitzait. Zait Sof 122. Ikusiko duzue deus makhurrik gabe iraganen dugula biharko egun eder hori. Lf Murtuts 24. Alkoholak hilik dago. Biharko egunik eztu ikusiko. Arti Ipuin 81. Jaiotza zoriontsuagoa, mantenu obea, segurantza aundiagoa eta beregatik biarko egunerako abantaillak eta onurak besterik ez. Vill Jaink 161. Ez dedilla biarko eguna pasa, liburu oiekin auzi ageria egiteke. Berron Kijote 72.

adib: biharko 1 adj. Biharko eguna ez da segura. Biharko lanak. Biharkoaz ez axola izan. [s.u. bihar]

biharko egun 110: Deia 2, Elkar, Berria 58, EiTB 20, Jakin 2, Argia 6, Erlea 2, DiarioVasco 19.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

biharko egun 67: Berria, Herria, Asisko Frantzizko, Joan Mari Irigoien, Elizen arteko Biblia, Juan Garzia, Jon Alonso, Xabier Etxaniz, Josu Zabaleta, Joan Mari Irigoien, Anton Garikano…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da biharko sarreran; ‘etorkizuna’ adierakoa ere jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa biharko sarreran.

bihartik
adb. Bihartik hasiko dira poliziakideak batera eta bestera. Bihartik aurrera ez da ez koiperik, ez gurinik, ez margarinarik izango. Bihartik hilaren 16ra bitartean.
Loturak

Aztergaia: bihartik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tik/-danik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihar sarrerari dagokion azpisarrera.

bihi
1 iz. Alea. Ik. garau. Lastoa eta bihia. Bizpahiru ogi bihi. Bihi mota hori Afrikatik ekarria da. Irin bezainbat bihi, bihi bezainbat irin. Bihia erein, bildu.
2 iz. Hainbat gauzaren zati xehe biribil antzekoa. Gatz bihia. Intsentsu bihia. Arrosario bihiak.
3 iz. Batere ez, ezer ez. (Ezezko esaldietan). Bihirik ez dut. Damu dut ez bainuen bihi bat paperetan ezarri. Aberats guti izanagatik, ez da ikusten herritto hartan erromes bihirik.
4 iz. Neurriz gainekoa, oso handia. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Hauxe da gezur-bihia!

Esaera zaharrak

Bihia peitu den etxeko gauza guztiak saltzeko dira. Errota onari bihia. Hazitik bihia. Zakutik bihia gal, edo zorrotik irina, da galtze berdina. Zotzetik da ziria, hazitik bihia.

Aztergaia: bihi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

: Sin. ale, garau.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

ale, garau

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bihi bat ere ez: bat ere ez [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bihijale
adj./iz. Bihiz elikatzen dena. Ik. alejale. Hegaztietan, bihijaleetan batez ere, urdailak bi atal ditu.

Aztergaia: bihijale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. alejaleak.

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

Sin. alejale.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

bihika
1 adb. Bihiz bihi. Mahats mulkoa bihika jan. Bihika ereiten zuten.
2 iz. Bihia. Jainkoak erein zuen Ebanjelioko hazi bihika xehea. Arrosario bihikak.

Aztergaia: bihika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 adlag. 'aleka'. 2 iz. 'alea, bihia'.

Informazio lexikografikoa
Forma bat sarrera desberdinetan bereizi da

1 'aleka'; 2. 'ale, bihi'

bihikatu, bihika/bihikatu, bihikatzen
1 du ad. Bihikak burutik bereizi. Ik. aletu 2; bihitu; jalki 3. Bihia ondu deneko, alorraren erdian metatzen da, eta han berean jotzen dute eta bihikatzen.
2 du ad. Otoitz egiten den bitartean, arrosario bihikak hatzen artetik pasatu. Gure amak eriak higatu, konta ahala baino gehiago arrosario bihika bihikatuz.

Aztergaia: bihikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bihitu 10: a) 'bihiz bete, bihi bihurtu' adierako 2: Ax ("Gauza ona da koleraren lehenbiziko narritamenduari, mugidari eta abiadurari begiaren edukitzea, hazi haren hotzitzetik, sortzetik eta bihitzetik begiratzea"), O Pr ("Handikeria lilitzen bad'ere ezta bihitzen"); b) 'bihiak burutik bereizi' adierakoak dira gainerakoak: Lç 4 (Lk 6,1: "Eta buruka idokiten ari baitziraden haren diszipuluak, eta iaiten eskuez bihiturik", 1 Ko 9,9-10: "Eztraukak ahoa lothuren idi bihitzen ari denari [...] ezen speranzatan behar du laboratzen duenak, laboratu: eta bihitzen duenak partizipant izateko speranzatan"; ik. 1 Tm 5,18), Barb Leg 2 (adib.: "ogiak meta batean ezarririk, su eman zioten [Jondoni Petrik]. Eta, su harekin, ogi guziak bihitu ziren, lastoa alde baterat eman, arlantza eta ahotza bertzerat, eta ogia bertze batetarat"), JE Ber 2 (adib.: "Abere pare batek edo biek, buztarturik, beren harat-hunat ibiliaz zangopean bihitzen dituzte gero") // Ik OEH argitaratuan, gainera, a) adierako bihistatu 1, Lf GH 1924 ("Bihistatzen hasia deneko [lihoa], idorra dateke"); eta b) adierako bihitu 1, He Lk 6,1 ("Eskuz bihiturik"), eta bihikatu 4: He 1 Tm 5,18 ("Ez diozu estekatuko ahoa bihikatzen hari den idiari"), Prop 1897 ("Bihia ondu deneko alhorraren erdian metatzen da, eta muthil gazteak erakharriz, han berean joiten dute eta bihikatzen"), Leon Lk 6,1 (izenburuan: "Ogi-buru bihikatzea"), SoEg Herr 1956 ("Gure amak erhiak higatu, konda ahala baino gehiago arrosario bihika bihikatuz"); bihikatzekotan AS (GH 1926: "sei langiliak bere bihikatzekotan jarririk ziren"); bihitzaile 1, Dv (cf. infra); eta testu-lekukotasunik gabeko bihikarazi, bihikari, bihikatzaile.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bihitu 5: Eskual 1909 4 (adib.: "Badire anhitz ilhar mota, bainan bereziki biga. Batzu bihiturik jaten dire, bertzeak leketan, bihitu gabe; leka osoak hala-hala, edo bi hiru pusketan"), Barb Leg (OEHkoetako bat: "Jesusek suarekin bihitu zituela ogiak heienganik jakinik...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bihitu : HiztEn - LurE (1 bihiak burutik bereizi; 2 bihiz bete) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

a) bihitu : Gatxitegi (67: "Arpatzetik jalgi ogi ondoek ez bailukete bihitzeko denborarik"); b) bihitu : Dv (Is 28,27-28: "suge-ilharra ez da burdinazko hortzekin bihitzen [...] bihitzaileak ez du bethi bihituko"; Kt 7,12: "dugun ikhus hea loratu den mahastia, hea loreak bihitzen diren, hea loratu diren mingranak"); Elsb LehE (50: "Piarres, muthila, artho bihitzen eman zuten"); LabGidar (36: "Hazien bihitzeaz kestione. Errekoltak bildo ondoan... [...] Arthoa nola bihi. Ez da oraino egiazko mekanikarik artho buruen bihitzeko. Buruak ongi idortu ondoan, bihitzen ahal dire makhilaz jotzen direlarik [...] badire, Limoges-eko hirian, saltzeko, bihitzeko mekanika batzu, zoinetan, arthoa, untsa joiten ahal baita; egunian, bihitzen ahal dute 20, 25 zakhu-etaraino"); Gatxitegi (76: "Badira tresnak [... artoa...] biltzen, xuritzen eta bihitzen baitute landan berean"); TesBer (Lk 6,1: "Eta dizipuluek, ogi-buruak hartu eta eskutan bihiturik, jaten zituzten"); bihitzaile : Dv (cf. infra); bihitze : LabGidar (209: Urtharrileko lanak [...] "Denbora xarretan bihitzeak egin #mdash# artho, ilhar"); bihikatu : I. Borda %100 B (10: "eri artean bihikatu etxe-gasna xerra fin baten irenstea"; 97: "Puska fina behatz artean bihikatuz"; 100: "Joanes plantan baketurik atzeman genuen, igandez apaindua, konderak ahurrean bihikatzen"; 148: "gaualdi berri batean bidearen bihikatzeko gai naiz orduan"; 172: "Orduak bihikatzea salbu, ez nuen ezer konpontzen"); bihikatze : I Borda %100B (217: "oilo salda usaina, baba eta ilar bihikatze soinua...").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bihikatu : EuskHizt (bihiak burutik bereizi), ElhHizt (desgranar), Lur EF/FE (égrapper, égrener), Casve EF (dépiquer, égrener), HaizeG BF (égrapper, égrener), Lh DBF (1 égrapper; 2 dépiquer, égrener grain par grain), DRA (1 desgranar; 2 descobajar o separar el escobajo de los racimos), PMuj DVC (biikatu: 1 desgranar grano a grano; 2 descobajar los racimos); bihitu : EuskHizt (1 bihiak burutik bereizi; 2 G.er. Zah. bihiz bete), ElhHizt (desgranar, trillar; formarse el grano, hacerse el grano), HiruMila (1 desgranar; 2 granar, formarse el grano en los cereales), EskolaHE (bihiak burutik bereizi; eultzitu, larrainean bihitu; bihiz bete), Lur EF/FE (grener), Casve EF (1 égrener; 2 produire des grains), HaizeG BF (égrener, séparer le grain), Lh DBF (1 égrener, séparer le grain de son enveloppe; 2 produire grains, épis; 3 battre le blé sur l'aire), DRA (1 desgranar; 2 granar; 3 trillar), PMuj DVC (biitu: 1 desgranar, garraspar, desvainar; 2 granar, formarse el grano, empanar, fructificar; 3 trillar trigo; 4 granado, graneado, reducido a grano) // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bihikatu, bihika(tu), bihikatzen. du ad. 'aletu'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

J-L. Davantek dioenez, adiera banakoak dira bihikatu eta bihitu ('bihiak bereizi' / 'bihiz bete'); testuetakoak, berriz, ez dira horren argi bereizten edo banatzen, eta lantaldeak ez du eskurik banaketa hori egiteko.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bihikatu, bihika(tu), bihikatzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'aletu'

bihiketa
iz. Bihi kopuru handia.

Aztergaia: bihiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-keta 'pila'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bihi-kopuru handia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bihi kantitate handia [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bihikor
adj. zah. g. er. Landareez edo alorrez mintzatuz, bihi asko ematen duena. Ik. emankor.

Aztergaia: bihikor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

bihilabetekari
iz. Bi hilabetean behin argitaratzen den aldizkaria. Bihilabetekari bat itxi zuten Txinan, Ipar Korea kritikatzen zuen artikulu batengatik.

Aztergaia: bihilabetekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bihilabetekari 2: J.M. Elexpuru ("Euzkadiko Ezkerraren "Hitz" bihilabetekarian"; "PCE-EPKren "Hemen eta Orain" kazeta, bihilabetekaria omen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bi hilabeteroko : DFrec 1; bihilabetekari : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. AB38; AB50; LurE; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bihilabetekari jaso duten beste hiztegiak: ElhHizt; HiruMila; PMuj DVC (bi-ilabetekari) // PMuj DVC gainera: bi-ilabeteko , bi-ileko , bi-ileroko // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; DRA; Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal publicación bimestral/publication bimestriel formen ordainak beste hiztegietan: bihilabetekari : ElhHizt; HiruMila; HaizeG FB // Ez dugu aurkitu besteotan: Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve FE; T-L LFB; PMuj DCV.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: Bihilabetekaria: Bimestral

bihileko
iz. Bi hilabeteko aldia. Larruaren eta oinetakoen sektoreak murriztu egin zuen joera negatiboa urtearen azken bihilekoan.

Aztergaia: bihileko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

bihitegi
iz. Aletegia. Bihitegiak, ardandegiak eta ganbarak handituko ditut. Bihitegiak betetzen.

Aztergaia: bihitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bihitoki
iz. g. er. Bihitegia.

Aztergaia: bihitoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bihitegia.

bihitsu
adj. g. er. Aletsua.

Aztergaia: bihitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

bihitu, bihi/bihitu, bihitzen
du ad. Bihiak burutik bereizi; eultzitu, larrainean bihitu. Ik. aletu 2; bihikatu. Galburua eskuez bihitu. Zangopean bihitzen dituzte gero.

Esaera zaharrak

Handikeria, lilitzen bada ere, ez da bihitzen.

Aztergaia: bihitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bihitu, bihi(tu), bihitzen. da eta du ad. 'aletu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bihitu, bihi(tu), bihitzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'aletu'

bihitze
iz. g. er. Bihi mordoa.

Aztergaia: bihitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze 'kantitatea'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bihi-mordoa.

bihiztatu, bihizta, bihiztatzen
da ad. g. er. Bihiz bete. Lihoa bihiztatzen hasia deneko.

Aztergaia: bihiztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bihizta, bihiztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bihitu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bihiz estalgi [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bihortz
iz. Hortz biko sardea edo aitzurra. Ik. bihortzeko; horzbiko. Bihortzaz ira pilatu.

Aztergaia: bihortz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bihortz /tresna/

Informazio osagarria
Hitz-elkarketa egokia

ongi eratua da; ez du -ko beharrik.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

ez da inongo testutan ageri, baina

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "Bihortzeko, hiruhortzeko etabar hobesten dut" (1993-02-20)

bihortzeko
iz. Bihortza.

Aztergaia: bihortzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bihortzeko : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihortzeko Dv (2 Kro 4,11: "Hiramek egin zituen bertzalde bertzak, bihortzekoak eta gorgoilak" #mdash# BiblE: pertzak, hauspalak eta ixipu-ontziak); hiruhortzeko (Zen 4,14: "su-untziak, suhatsak, hiruhortzekoak, makoak eta phalak"; 1 Sm 2,14: "Eta hura sartzen zuen bertz handian edo ttipian, eltzean edo duphinan; eta hiruhortzekoaz altxatzen zuen guzia, aphezak bazeraman beretzat"; 2 Erg 12,13: Jaunaren tenploko pegar, hiruhortzeko, isentsuntzi, turuta); hirurhortzeko (1 Erg 7,50: "Pegarrak, hirurhortzekoak, xatak, xurruak eta isentsuntziak"; 2 Erg 25,14: "Eraman zituzten orobat kobrezko duphinak, gatheluak, hirurhortzekoak, edateko untziak, xurruak eta kobrezko tresna tenploan zerbitzatzen ziren guziak"); hirur-hortzeko (1 Sm 13,21: "goldeen, haitzurren, hirur-hortzekoen eta haizkoren ahoak khamustuak ziren"); hiruhortzekotto: 1 Sm 2,13: "aphezaren semea heldu zen, haragiak egosten hari zirelarik, hiruhortzekotto bat eskuan"

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bihortzeko : EuskHizt (1897; bihortza), ElhHizt (horza o azada de dos púas), EskolaHE (bihortza), Lur EF/FE (bident), Casve EF (binette), Lh DBF (eta bihortz: bident, binette), DRA (biortzeko: 1 de dos dientes; 2 azada bidente; 3 bieldo), PMuj DVC (bi-ortzeko: bieldo); bi-ortzetako : PMuj DVC (1 bidente, azadón de dos picos; 2 laya) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

zenb. + iz. + -ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "bihortzeko eta, batez ere, hiruhortzeko sardeak izan ohi dira. Bide honetatik egindako hitzak inguruko erdaretan hain ugariak diren adjektibo nominallizatu ordezkatzeko bide egokia (erosoa, behintzat) eman dezakete: sakelekoa, bizarramoztekoa, (patata) zuritzekoa (labana)... Baina kontuz ibili beharreko kontua da. Aitzurretan, esaterako, Zarautz inguruan ez da inoiz bihortzekoa esaten hozpikoa baizik: hozpiko aitzurra, edo hortzbiko aitzurra" (2004-11-03)

bihotz
1 iz. Organo haragitsua, toraxean dagoena, aldizka uzkurtuz odola gorputzean barrena barreiatzen duena. Bihotz taupadak. Bihotz pilpirak. Bihotz barrunbeak. Ez nekien bihotzetik gaixo zeundenik.
2 iz. Organo hori sentimen eta zirraren egoitzatzat hartua. Ik. bihotzondo. Joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik. Bihotzak dioen aldera itsu-itsuan daudenak. Bihotzeko arra. Bihotz-gogortasuna. Mariaren bihotz eztia. Bihotz handiko, zabaleko gizona. Emakume bat bihotzeko handitasunean, mundu guztiari zer pentsa eta zer ikasi eman ziona. Bihotz suharra, amultsua. Ona zen, baina bihotz hilekoa. Bihotz osoz eskatu. Bihotza hunkitu, erditu, beratu. Edertasun hutsean bihotza ipinirik daukatenak. Gogoeta bihotz-hunkigarri eta gogo-aberasgarriak. Bihotz-urragarri da ikustea euskaldun haurretan euskara hastio. Bihotza erori. Emakume hark bihotza ebatsi dio. Haren bihotza irabazteko. Eskua luzaz tinkatuz, bihotz barnetik. Bihotz barruan irakiten daramaguna. Bihotz barrenean kezka garratzak ditu. Jainkoak bihotzean ukitzen zituen. Baina bihotzak dio, zoaz Euskal Herrira. Bihotz ukaldia. Atsekabe eta bihotz-herstura handietan. Badu eleberri honek halako bere gisako bihotz isuri xamurra. Bihotz-erraietatik dariola mintzatu beharra. Atseginago zaizkigula sarritan, bihotz-bizigarriago, horrelako ardi galduen ibilerak. A!, bageneki horrela eskuz esku, bihotzez bihotz orok bat egiten! Engainuzko hitzei bihotza hetsi.
3 iz. Oso maitea edo begikoa den pertsona. Ene bihotza! Ez egin negarrik, bihotza.
4 iz. Adorea, kemena. Ez zuen behar adina bihotz izan arestian emandako hitza jateko. Izan bihotz, seme! Agerrarazi zituen ederki eta galanki bere prestutasuna eta bihotz-handitasuna.
5 iz. Zerbaiten barne-barnea, erdi-erdia. Haltzak ez du bihotzik, ez gaztanberak hezurrik. Lurraren bihotzeraino. Neguaren bihotzean.
6 iz. Karta frantsesetako lau sailetako bat, bihotz gorri baten irudia ezaugarri duena. Biko bihotza.

Esaera zaharrak

Bihotza eta zentzua guduan dira beharrago iskiluak baino. Mintzo emeak bihotz gogorra bera dezake.

Aztergaia: bihotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

Cf. aipatuetan zortziko bihotz, bederatziko bihotz.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: bihotz (eta bosteko bihotza), ElhHizt: bihotz (tengo trío de corazones: bihotz-hirukoa dut); Ez dugu aurkitu ap. HiruMila.

Erdaretako formak

es (RAE): corazones; fr (DLLF): coeur; en (Collins): hearts // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell), de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bihotz-altxagarri izond.: solas bihotz-altxagarriak , bihotz-bihotzetik, bihotz-bihotzez, bihotzeko izlag.: nire bihotzeko laztana , bihotz eman, bihotz-erdiragarri izond., bihotzez, bihotz izan.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: bihotz-belar, bihotz-bero , bihotz-berritu, bihotz-berritze , bihotz-bigun , bihotz-bihotzean, bihotz-bihotzeko, bihotz-birikak, bihotz-damu, bihotzetik , hihotzetiko , bihotzezko, bihotz-galdu, bihotz-garbi, bihotz-gogor, bihotz-gozagarri , bihotz hartu, bihotz sakratu, bihotz-ukigarri, bihotz-ukitu , bihotz-zabal , bihotz-zabaltasun , Jesusen bihotz ; eta adibide gisa: bihotz-taupada.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

Adierak zehazterakoan, kartetako saila ere kontuan hartu, eta gehitu biko bihotz adibidea.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bihotz-altxagarri, bihotz eman, bihotz-bihotzetik, bihotz-bihotzez, bihotzeko, bihotz-erdiragarri, bihotz-gogor, bihotz izan

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Aipatzekoak: "bihozberritu, bihozberrikuntza"" (1994-08-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'bihotz: + bihotz pitzgarri?'.

 - [E116]: ''pizgarri' da onartu duguna, ez 'pitzgarri'. Hala ere, ez dut aurkitu lekukotasunik 'bihotz pizgarri'-rekin. Nik uste dut ez dagoela arrazoi aski sartzeko, non eta ez den arras erabilia nonbait'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'ez sartu'.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): bihotz 1 iz.: bihotz-taupada. 2 iz. (karta-jokoan): biko bihotza.

bihotz berritze, bihotz-berritze
iz. Kristau erlijioan, bekatua ezagutu eta utzirik, bizitza berri bati ekiteko asmoa hartzea. Bihotz-berritzea ez da jaiotzen bekatariaren baitatik.
bihotz biguneko
adj. Bihozbera. Printzesa bihotz bigunekoak baietz esan zion. Gizon errukior eta bihotz biguneko batek hartu zuen etxean sugea.

Aztergaia: bihotz biguneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: “Bere gogoaren oso kontra konbentzitu zuten Glumdalclitch haiekin batera joan zedin, bihotz bigunekoa baitzen berez” (Elkar); EPG: 2 “Erlijio-eklektizismoaren idealak estatu unibertsalen zenbait gobernari liluratu zituen: adibidez, Alexandro Sebero eta Akbar, buru sofistikatu eta bihotz bigunekoak, eta haien esperimentuak erabat emaitzarik gabeak izan ziren.” (Iñaki Mendiguren), “Hitz batean, Txitxikovek, horrela jantzirik elizako atean aurkitu izan balu, seguraski, txanpon xehe batzuk emango zizkion, zeren gure protagonistaren ohoretan esan beharra dago bihotz biguneko gizona zela” (Jose Morales);

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Labayru: 0; Adorez: bihotz-bigun: izond. (ikus bihozbera) compasivo/va, benévolo/la

Bestelakoak

bigun 4 adj. Bihotz bigunekoa: bihozbera.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

bihotz-bero, bihotz-bigun, bihotz-garbi, bihotz-gogor (eta bihotz gogorreko), bihotz-on (eta bihotz oneko, bihotz on izan), bihotz-samur, bihotz-zabal AS dira eta adjektibo kategoria dute. bihotz handiko ere AS da. Izen + adjektibo segidako bihotz sakratu AS da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [EHL]:  bihotz bigun jasotzea proposatu da bileran, baina, aurreko datuak ikusita, ez al luke bihotz biguneko eskatuko?

bihotz biguntasun, bihotz-biguntasun
iz. g. er. Bihozberatasuna. Kontua da alboan miseria eta beharra ikusten duzunean, errukia oso garrantzitsua dela; errukia: pietatezko begirada, bihotz biguntasuna, eskuzabaltasun pixka bat.

Aztergaia: bihotz-biguntasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BIHOTZ-BIGUNTASUN (biguin- Dv, A). "Miséricorde" Dv. "Misericordia" A.

LB: 0; EPG: 0; ETC: 2 “Gero, kalitatetara igaroaz izenlagunekin eman dute - tasun atzizkiarekin beratasun, bihotz berotasun, bihotz biguntasun, bihotz handitasun, bihotz zabaltasun, bihotz zikintasun - keria atzizkiarekin bihotz belzkeria, bihotz faltsukeria, bihotz gaiztokeria, bihotz gogorkeria, - dura atzizkiarekin bihotz urradura, bihotz pizdura, bihotz ukidura - garri rekin bihotz altxagarri, bihotz pizgarri, bihotz berogarri, bihotz urragarri.” (Txomin Peillen), “Errukia: pietatezko begirada, bihotz biguntasuna, eskuzabaltasun pixka bat»” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: bihotz biguntasuna: la blandura del corazón; Labayru: 0; Adorez: 0.

Bestelakoak

biguntasun iz. Biguna denaren nolakotasuna. Argizariaren biguntasuna. Biguntasunez begiratu, hitz egin. Ama baten biguntasunaz hartu zuen. Bere gorputza biguntasun gehiegirekin tratatzen zuela. Bazekien garbitasunak gutxi axola diola hizkuntzari; aberastasunak, biguntasunak, erraztasunak, berriz, asko. Bihotz biguntasuna: bihozberatasuna.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, kentzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz eta biguntasun sarreretan.

bihotz damu, bihotz-damu
1 iz. Kontrizioa. Ik. maite-damu. Aitortza ona egiteko bihotz damua behar da.
2 iz. Erabateko atsekabea. Hirurok agertu genuen bihotz damua, gure artean ez zegoelako.
bihotz eman
ad.-lok. Adore eman. Horrek bihotz ematen dit. Beharko, karlistei bihotz pixka bat emango bazien.

Aztergaia: bihotz eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bihotz gogorreko
adj. Bihozgabea. Ik. bihotz-gogor. Ehiztari bihotz gogorrekoa!

Aztergaia: bihotz gogorreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZ GOGORREKO (B ap. A; Añ, Dv, VocB). "Biotzgogorego [sic], cruel" VocB. "Cruel" Añ. "Inclemente, cruel" A. Asko dira biotz gogorrekoak. VMg 2. Ala salbatu zuen Jaunak kanalla biotz-gogorreko aren atzaparretatik. Lard 38. Gizon biotz gogorrekoak bezela. Aran SIgn 40. Bi gizon penitentziak deseginak ta itxuraz aurdikarriak deitu zuten sultan biotz gogorrekuaren begiramena. Bv AsL 216. Buru gogorrekoak izan geinkez, baiña biotz gogorrekoak ez gara. Ag AL 127. Eiztari biotz gogorrekoa! Lab EEguna 114. Bihotz gogorreko muthikoa zen. Barb Leg 139. Biotz gogorrekoa dala agertuko da. Ir YKBiz 319. Onelako ikuskizunaren erruki ezpanitz, biotz-gogorreko bai-nintzake. Zait Sof 57. Hipokrita, haundios, buru arin eta bihotz gogorreko zen Gabrielaren aiurriak, egia aski garbiki salatzen eta aldarrikatzen digu. Mde Pr 177.

Ez dugu aurkitu bihotz gogorreko formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotz gogorreko 5: Elizen arteko Biblia 2 (“Zorionekoa beti begirunez jokatzen duena; bihotz gogorrekoa zoritxarrean jausiko da”), Julen Gabiria (“Erdipurdi gaixoa! - esan zuen Salomonek, egia esan ez baitzen bihotz gogorrekoa”), Edorta Jimenez (“Eta faxistak hain krudelak, hain gupidagabeak eta hain bihotz gogorrekoak ez zirela pentsatuko zuen”), Asisko Frantzizko (“Han mugako pasabideak hain bihotz-gogorreko gizonek zaintzen zituzten, non handik zihoazen kristau guztiak hil egiten baitzituzten”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz oneko bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran

bihotz guztiaz
adb. Bihotz-bihotzez. Hori desiratzen zuen bihotz guztiaz.

Aztergaia: bihotz guztiaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZ GUZTIAZ, BIHOTZ GUZTIZ, BIHOTZ GUZTIAGAZ. De todo corazón. v. BIHOTZ GUZTIAREKIN, BIHOTZ GUZTITIK; cf. BIHOTZEZ. Haren onhestea bihotz guziaz. Lç Mc 12, 33. Biotz guzias eta bere potenzia guzieki bear duela egon Elizan. Ber Trat 32r. Bihotz guztiaz gaitzeskik bederatzi hobenak. EZ Man II 201. O Iongoiko, batasuna / Desiratzen duzuna, / Eta berezkoa bihotz / Guztiz higuñ zaitzuna. EZ Eliç 63. Zaude bihotz guziaz hautu hartan. SP Phil 65. Nahi dut bihotz gustiaz / izan zurea osoki. Gç 67. Bihotz guziaz maitatzen gaituela. He Gudu 75. Biotz guziaz Jesu Kristori jarraitzen diotenai. Cb Eg II 209. Nere Jangoikoa, gráziak ematentiót biotz guzias intidan metxéde guzíes. LE Prog 98. Biurtu zaite nigana bijotz guztiaz. Mg CO 96. Bihotz guziaz arbuiatzen dut mundua. Dh 115. Ameetan zaitu, biotz guztaigaz. fB Ic I 44. Hori desiratzen zuen bihotz guziaz. Jaur 387. Zu bihotz guziz maithatzen. Dv LEd 52. Debozio izatra biotz guziaz gure argi Kristoin gurutze sanduaz. CatAe 2 (CatSal 3 biotz guziaz CatR 3 biotz guziuaz). Zeren eskini neutsun azkenez biotz guztiaz / Artu zengion zeuk besoetan arimea. AB AmaE 134. Egin eban promesa / biotz guztiagaz / biurtuteko laster / bere gizonagaz. Azc PB 97. Au beti biotz guziz ordaintzen saia-erazi bear gaituan zor gozoa da. Inza Azalp 145. Nik biotz guztiz laguntzen deutsat. Gand Elorri 88. v. tbn. Cb Eg II 66. Añ EL1 38. Bihotz guztiz: Inza Azalp 64. Bihotz guziaz: Monho 142. Hb Esk 142. Dv LEd 176. Etcham 237. Ir YKBiz 396. Iratz 146. Bihotz guziz: Arb Igand 35. Or Mi 121. Bihotz guztiagaz: Astar II 34. Ag Kr 171. (Tras bere, etc.). Onhetsiren duk eure Iainko Iauna eure bihotz guziaz. Lç ABC A 6v. Neure bihotz guztiz oihu egin darotzut. EZ Eliç 251. Laudorioak derazkitzut beregainki eta neure bihotz guztiaz. Harb 288. Hain uztarri emea eta karga arina, geure gogo eta bihotz guztiaz, hautatu, besarkatu. Ax 522 (V 336). Gure bihotz guziaz Jainkoaren laudatzea. Ch I 25, 9. Gure bihotz guziaz Jaiñkoa billhatzeko usantza hartzen badugu. He Gudu 73. Bere biotz guztiaz Jainkoagana biurtu. Cb Eg II 178. Geren biotz guziz maite degula. Ub 173. Amatuko dezu zure Jaun Jaungoikoa zure biotz guziaz. AA III 264. [Fedeak] kondenatzen duena oraidanik eta bethikotz kondenatzen dut nere bihotz guziaz. Dh 113. Ametan dot neure Jaungoikoa neure biotz guztiaz. CatBus 54. Eta nik Jainkoa maite! maite ene bihotz guziaz! Laph 43. Neure biotz guztiagaz urruinduten ditut. Ag AL 93. v. tbn. Mat 229. Enb 147. Bihotz guziaz: SP Phil 97. Lg II 241. Mih 96. Brtc 26. CatLan 81. CatLuz 41. JesBih 447. MarIl 53. Jnn SBi 59. CatJauf 10. Ir YKBiz 395. Ardoy SFran 255. Bihotz guztiagaz: Itz Azald 82.

adib: esker eman Eskerrak eman. Gaur Jainkoari esker ematera noakio. On da esker ematea, dezakegun dina. Esker dizut nire bihotz guztiaz. // zintasun iz. Leialtasuna, zintzotasuna. Zintasun guztiarekin eta bihotz guztiaz adoratzen zaitut. Zintasun zakar garratz honek lagun asko galaraziko dizkio Unamunori.

Ez dugu aurkitu bihotz guztiaz forma.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotz guztiaz 2: Asisko Frantzizko, Piarres Xarriton.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa da bihotz sarreran ere.

bihotz guztitik
adb. Bihotz-bihotzez. Maite zaitut bihotz guztitik.

Aztergaia: bihotz guztitik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZ GUZTITIK (b. guzitik Lar). De todo corazón. "Cordialmente" Lar. v. BIHOTZ GUZTIAZ; cf. BIHOTZETIK. Kristiñau fiel gustia dago asko obligadurik euten debozinoea biotz gustirik Kristioen Kruze Santeagaz. Bet 3. Ametan zaitudazalako biotz guztirik. Arz 63. Nere salbazioa bizimodu santu batekin biotz guztitik billatzeko. Cb Eg II 40. Alabatuko degu / biotz guzitik. GavS 16. Biurtu zaiteze nigana bijotz guztirik baru ta negarrakaz. Mg CO 3. Amatzen zaitut biotz guzitik. AA I 464. Dei egijozube bijotz guztitik. Astar II 279. Adora zagun biotz guztitik. Echag 240. Biotz guzitik ondorengo bat opa zuen. Lard 29. Bihotz guzitik, egunetik egunera, eta bethi gehiago eta hobeki maitha zaitzadan amoreagatik. Dv LEd 132. Biotz guzitik agintzen dizut. Arr GB 23. Itxaropena biotz guztitik nik jarria. AB AmaE 66. Biotz guztiti sinistuten dot / beti izan zala garbia. Azc PB 43. Gero biotz guzitik / proposituba artzen. Auspoa 97, 73. Lagun zar, maite, agurtu nai aut / gañera biotz guztitik. Basarri 33. v. tbn. Añ EL1 96. Arr GB 5. Xe 365. Apaol 57. Ag AL 67. Bihotz guzitik: CatBurg 48. Cb Eg II 72. Añ CatAN 70. CatB 13. CatLuz 5. Legaz 57. Bihotz guztiti: Cb CatV 111. Bihotz guztirik: Añ EL1 6. CatBus 40. (Tras bere, etc.). Deboziñoa artzera / euren biotz guztitik. Cb CatV 3. Nere biotz guztitik amatzen zaitut. Gco I 395. Deboziño artutera / Euren biotz guztirik. CatBus 3. Zu nere bihotz guzitik maithatzeko. Dv LEd 82. Geure biotz guztitik bera gorrotetea. Itz Azald 136. Ene bihotz guzitik urrikari zaituztet. JE Ber 69.

adib: damu izan 1 da/du ad. Hobenak errudunarengan edo ezbeharrak pairatzen dituenarengan eragiten duen atsekabea izan. Ik. damutu. Egindako bekatuez damu izan. Damu izango dute hura erosiaz. Damu dut, Jauna, bihotz guztitik zu irainduaz. Damu dute gorputza zerbitzatzeaz. Damu dut zu iraindua. Damu du hori egina. Gero ez dute damu izango orain horrela ibilia? Damu eta dolore dut bidera ezin ilkia. Aldez damu dut eta aldez atsegin. Ez dut damu hartu nuen nekea. Damu dut ez bainuen bertso haietatik bihi bat ere paperetan ezarri. Ez gara ezertaz damu. Damu naiz bihotzez orain arteko bizimodu lizunaz. Egina damu zaio. [s.u. damu].

Ez dugu aurkitu bihotz guztitik formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotz guztitik 1, Josu Zabaleta (“Peter Schiff eta Peter Van Daan bat egin dira Peter bakar batean; nire bihotz guztitik maite dudan Peter zintzo, onbera batean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa da bihotz sarreran ere.

bihotz handiko
1 adj. Eskuzabala; bihozbera, errukitsua. Bihotz handiko gizon zuzena, zintzo eta jakintsua.
2 adj. Ausarta, adoretsua. Bihotz handiko soldadua.

Aztergaia: bihotz handiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZ HANDIKO. a) Valeroso, valiente, animoso. "Magnánimo" Añ. "Valiente" Ib. Azartu, azkor ta bijotz andikua danak, beegan darabil orma edo muru sendo burdiniak igaroko ezin dabena. Mg PAb 206. Biotz andiko soldadu bat. AA III 531. Buruzari jakintsu, eta biotz andiko onek Kanaantar geienak menderatu zituen. Lard 121. Guztirik izan dira biotz andikuak, / Etsaiak itxiteko beti birrinduak. AB AmaE 95. Okela-zati eder bat eta esne epela be emon eutsazan Martin Txilibituk orren biotz-andiko katuari. Bilbao IpuiB 194. [Gudari suhar] hauiek ere ezin gehiago iraunez amor eman zuten, eta azkenean ikusiz zer bihotz handikoaz ziren, hiltzerat kondenatuak zirelarik, bieri barkatu zioten Karlos Kintok. Ardoy SFran 79. b) Bondadoso; compasivo; generoso. Abraham txit biotz andikoa zan, eta etzitzaion iñor, berak ikusi ezkero, arrera ona egin gabe joaten. Lard 18. Gure maestresea? Zerutik jatsitako aingerua, eztia baño eztiagoa, biotz andikoa, ongillea, etxekoia ta elizkoia. Ag Kr 219. Gure adiskide on, biotz andiko elizgizon Iriondo il zanean. A Ardi 100. Maitati utsa ziñan gizona, / Euzkeldun bijotz andiko. Enb 204. Beti gogor artu dezu ta nola sinistuko du biotz aundiko bat zerala? ABar Goi 74. Ortarako da berez [emakumezkoa] biguin, eztitsu, biotz aundiko, errukior. MAtx Gazt 14. Oi! bihotz handiko Saindua, erien eta haurren adiskidea. Ardoy SFran 359. Bihotz handiko gizon zuzen bat / zintzo eta jakintsuna. Xa EzinB 42. Biotz aundiko ama jator bat / beti izandu zera zu. MMant 155. v. tbn. Aran SIgn 69. Arr May 192. Zerb Azk 87. Zait Plat 114. Biotz aundiko: Aran SIgn 114. NEtx Antz 41. BEnb NereA 157.

adib: bihotz 2 iz. Organo hori sentimen eta zirraren egoitzatzat hartua. Ik. bihotzondo. Joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik. Bihotzak dioen aldera itsu-itsuan daudenak. Bihotzeko arra. Bihotz-gogortasuna. Mariaren bihotz eztia. Bihotz handiko, zabaleko gizona. Bihotz suharra, amultsua. Ona zen, baina bihotz hilekoa. Bihotz onez. Bihotz osoz eskatu. Bihotza hunkitu, hautsi, erditu, beratu. Gogoeta bihotz-hunkigarri eta gogo-aberasgarriak. Bihotza erori. Bihotz eroria hitz on batek altxatzen du. Emakume hark bihotza ebatsi dio. Haren bihotza irabazteko. Bihotzak ematen dit bihar etorriko dela. Baina bihotzak dio, zoaz Euskal Herrira. Bihotz ukaldia. Bihotz ikara. Badu eleberri honek halako bere gisako bihotz isuri xamurra. Bihotz-erraietatik dariola mintzatu beharra. Atseginago zaizkigula sarritan, bihotz-bizigarriago, horrelako ardi galduen ibilerak. Dirdaiz eta liluraz jantzirik azaltzen zaigu, bihotz-begien betegarri.

bihotz handiko 14: Aizu 2, Berria 4, EiTB 4, Jakin, Argia, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotz handiko 30: Herria 11, Berria 2, Jose Morales 4, Asisko Frantzizko 3, Jokin Muñoz, Joan Mari Irigoien, Marzel Etxehandi, Joan Mari Irigoien 2, Koldo Biguri, Xabier Mendiguren Elizegi, Eneko Bidegain, Patxi Zubizarreta, Itxaro Borda.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da bi adierak islatzeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bihotz hartu
ad.-lok. g. er. Adoretu. Har ezazu bihotz, ene alaba.

Aztergaia: bihotz hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihotz sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

adoretu.

bihotz ikara, bihotz-ikara
iz. Barneko asaldu edo zirrara. Hau bihotz ikara! Azkeneko ahapaldiak halabeharrezko bihotz-ikara sartzen digu.

Aztergaia: bihotz-ikara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZ-IKARA. "(Vc), emoción" A. Guztiz ikaratu zan neskatilla au, ta biotzikara errimeaz, erantzun eutsen. Echta Jos 157. Onen irakurtzeak biotzikara aundia eragin zion. Zink Crit 14. Mutillak oraiño biotz-ikaretan esan zion. Or Mi 21. Biotz-ikarak abotsa iya itoan. Alz Ram 52. Bijotz-ikaraz gagoz / oi geure Neskutsa. Laux BBa 110. Oldargi zorrotz eta biotz ikara sortuak badira [olerkiak]. Aitzol ib. VIII. Onelako ikusgai kilikagarriak giza-kolkoari eragin oi dioten biotz-ikarari eutsi eziñik, apaizak oiugin zun. TAg Uzt 94. Polik ezagutu zuan, biotz-ikara egin zitzaion. Anab Poli 139. Ez biotz-ikarako bildurretik, baizik gorputzak iraungo ez zuan bildurrarekin baizik. Ugalde Iltz 52. Musika-zale porrokatua genuen gure Pitagora zarra: aren ikasleen biotz-ikara ta lerak zirikarazi ta legun-erazteko bide zabala zuen. Zait Plat 54. Azkeneko aapaldiak, 16gna, Oratiren azkenarekin bat datorrela, alabearrezko biotz-ikara sartzen digu. Gazt MusIx 67. (Bihotz-ikaraka). Zezen burrukalariaren ondoan zekor jaioberria egon oi dan bezelaxe zegoan biotz-ikaraka, alako indar-neurketetan oitugabeko mutilla. TAg Uzt 229.

adib: bihotz 2 iz. Organo hori sentimen eta zirraren egoitzatzat hartua. Ik. bihotzondo. Joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik. Bihotzak dioen aldera itsu-itsuan daudenak. Bihotzeko arra. Bihotz-gogortasuna. Mariaren bihotz eztia. Bihotz handiko, zabaleko gizona. Bihotz suharra, amultsua. Ona zen, baina bihotz hilekoa. Bihotz onez. Bihotz osoz eskatu. Bihotza hunkitu, hautsi, erditu, beratu. Gogoeta bihotz-hunkigarri eta gogo-aberasgarriak. Bihotza erori. Bihotz eroria hitz on batek altxatzen du. Emakume hark bihotza ebatsi dio. Haren bihotza irabazteko. Bihotzak ematen dit bihar etorriko dela. Baina bihotzak dio, zoaz Euskal Herrira. Bihotz ukaldia. Bihotz ikara. Badu eleberri honek halako bere gisako bihotz isuri xamurra. Bihotz-erraietatik dariola mintzatu beharra. Atseginago zaizkigula sarritan, bihotz-bizigarriago, horrelako ardi galduen ibilerak. Dirdaiz eta liluraz jantzirik azaltzen zaigu, bihotz-begien betegarri.

bihotz-ikara 2: Elhuyar, Berria. // LB: 9, EPG: 7, ETC: 60.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotz-ikara 2: Aingeru Epaltza (“Bakartasunak hainbateko bihotz-ikara eragin zidan”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Halako heriotza-modu lazgarri batek beti sortu ohi du bihotz-ikara bat, are gehiago gizarte hartan eta horrelako familia batean, baina deigarriena”). // Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: bihotz-ikara 1 iz. conmoción, impresión

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa proposatua.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da bihotz sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz eta ikara sarreretan.

bihotz izan
ad.-lok. Adorea izan. Ez du bere grina makurrei buru egiteko bihotzik. Baal-en aldarea lur jotzeko izan zuen bihotza.

Aztergaia: bihotz izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bihotz on izan
ad.-lok. Adore izan, kemen izan. Bihotz on izan; nik garaituko dut mundua. Bihotz on!

Aztergaia: bihotz on izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZ ON IZAN (EMAN, HARTU, etc.) (G ap. A; Lar, H). Tener, (dar, tomar, etc.) ánimo, valor. "Buen ánimo, modo de exhortar, auk biotz on, auzu biotz on" Lar. "(Ea) valor, ten valor, auk biotzon, auzu biotzon" Ib. "Auk bihotz on (Lç)" H. "Biotz on, ¡ánimo!, fórmula para deseárselo a quien se habla" A. Auk bihotz on, seme, barkhatu zaizkik eure bekhatuak. Lç Mt 9, 2 (IBe izan bihotz; Dv egiozu bihotzari). Alabá, aun bihotz on, eure fedeak sendatu au. Lç Lc 8, 48. Munduan aflikzione ukhanen duzue: baina auzue bihotz on, ni munduari garaithu natzaio. Lç Io 16, 33. Oraiño bihotz on duela, aphur bat utz dezatela erraiten du. Eta [...], kofesatu gabe finatzen da. Ax 547 (V 351). Orai ere konseillatzen zaituztet bihotz on izaterat, zeren zuetarik nihor ez baida galduko. He Act 27, 22. Auzue bihotz on; ni naiz, ez izi. HeH Mt 14, 27 (He fidantzia izan; TB animo izan). Hura ikusita guziak laborriak artu zituen; baña zeruko mandatariak biotz on eman zien. Arr Bearg 22. Biotz on artu, eta penitenzia egiteko epe edo plazoren bat iritxi zegion, Urrikaltasunaren Amagana bidegitera Santuak animatzen zuela, begitandu zitzaion. Arr May 180. Biotz-on Kristoren soldadu edo gudariak, aldegin orain illunbetako gaiztakerietatik. Inza Azalp 12. Beti ari zitzaion biotz-on ematen atseden zezala. FIr 151. Baña biotz on izan! nik garaitu dut mundua (Io 16, 33). "Confidite". Ir YKBiz 462 (v. tbn. ib. 370). Biotz on izan; bukatuko dugu. Zait Sof 50 (v. tbn. ib. 17, 126 y 151).

adib: bihotz 4 iz. Adorea, kemena. Bihotz on izan; nik garaituko dut mundua. Bihotz on!

Ez dugu aurkitu bihotz on izan formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu bihotz on izan formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoak dira bihotz on eta bihotz on izan, adibideak egokituz eta zein berera eramanez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bihotz oneko
adj. Eskuzabala; borondatetsua. Hura bezain bihotz onekorik, gutxi. Bihotz oneko emakumeak.

Aztergaia: bihotz oneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZ ONEKO, BIHOTZ ONETAKO. a) Animoso. Abundos eta bihotz onetako, paubrezián eta peituan. Lç Adv ** 8v. Baina orain exhortatzen zaituztét zareten bihotz onetako, ezen zuetarik baten-ere galtzerik ezta izanen. Lç Act 27, 22 (He bihotz on izaterat, TB izaitez animo on). b) Bondadoso, de buen corazón; de buana voluntad. Biotz oneko gure jende pobretxoentzat. Cb Eg II 9. Nere hazten hari den alhargun bihotz onetako hau. Lg I 350. Gizon prestu ta biotz onekua. Mg PAb 105. Txit pakeatsuak, ongi itzegiñak, ta biotz onekoak. AA III 379. Gloria Jaunari goietan, eta pakea gizon biotz onekoai lurrean. Lard 367. Hura bezen bihotz onekorik guti. HU Aurp 114. Denak gogozko eta biotz oneko Jaungoikuaren serbitzariak. Bv AsL 140. Billatuko ditut biotz oneko gizon guztiak. Ag AL 130. Katalin bihotz-onekoa tente-potente egon zitzaion aldean. Barb Sup 69. Esan eutson bijotz oneko elaiak. Altuna 19. Biotz oneko ta barkakorra izatea gauz ona da. Or SCruz 73. Gaztetxo zen, biotz oneko ere. FIr 133. Emakume biotz onekoa, burua ez okerragoa, zentzu utsa. JAIraz Bizia 115. Bihotz onekoa ta / Gañera da umila. LuzKant 106. Banekian nik biotz-onekoa ziñana. Bilbao IpuiB 135. Biotz oneko emakumiak. And AUzta 153. Zorionez izan dira, / ikusiz ene manera, / bihotz oneko jendeak / jinak ene altatzera. Xa EzinB 28. v. tbn. Arr GB 90. Xe 238. Ill Pill 18. A Ardi 9. Inza Azalp 7. Tx B I 97. Enb 110. Goñi 37. Ox 187. JE Ber 29. Ldi IL 144. NEtx Antz 81. Etxde JJ 246. Anab Poli 19. BEnb NereA 126. SM Zirik 27. Gand Elorri 138. MAtx Gazt 72. Etxba Ibilt 477. Alzola Atalak 87. Auspoa 77-78, 277. Alkain 74. MMant 158. Albeniz 16. Geiago maite zuen biotz on-onekoa zelakotz. FIr 132. (Referido a cosas). Apaingora gabeak / itz Donostikoak, / eta bere eskeñiak / biotz onekoak. Echag 213. Jaunaren dei biotz-onekoak ezertan artzen ez dituztenak. Lard 72.

adib: on1 5 adj. Ontasuna adierazten duena. Bihotz oneko gizona. Egin denaren fede ona erakusteko. Jaidura onak. Obra onez hutsik bezain asmo onez beterik.

bihotz oneko 119: Aizu, Deia 3, Elhuyar, Elkar 4, Consumer, Berria 37, EiTB 59, Jakin, Karmel 2, Argia 5, Erlea, DiarioVasco 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotz oneko 116: Herria 30, Berria 9, Joan Mari Irigoien 4, Jon Muñoz 4, Elena Touyarou 3, Elizen arteko Biblia 3, Martin Anso 2, Asisko Frantzizko 2, Josu Zabaleta 2, Xabier Olarra 2, Karlos Zabala 2, Itxaro Borda 2, Oskar Arana 2, Gotzon Garate 2, Piarres Xarriton 2, Xabier Montoia, Iñaki Mendiguren, Rafa Egiguren…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bihotz onez
adb. Bihotzez; gogo onez. Bihotz onez barkatu zien. Jaunaren borondatea bihotz onez egin zuen.

Aztergaia: bihotz onez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZ ONEZ (SP, H). De buen grado; de corazón. "Alacer [...] atsegiñekien, bihotz onez, borondate onez" Urt I 470. "De bon cœur" SP, H. Cf. BIHOTZEZ. Tr. Documentado desde principios del s. XVII, es algo más frecuente al Norte. Hallamos biotz onaz en Cardaberaz. Geure ahal guztiaz Zu / zaitugu ohoratzen: / Zuri bihotz onez dohain / aphur hauk ofrendatzen. EZ Noel 63. Zeren bihotz onez eta intenzione sainduz erranak baitziren, etzen bitartean bekhaturik. Ax 276 (V 184). Bihotz onez nik darotzut / Bihurturen eskerra. Hm 116. Pluma eskuan harturik, bihotz onez zure promesa zure seinaleaz firma dezazun. SP Phil 78. Arribatzen zaizkidanak / bihotz onez hartzeko. Arg DevB 198. Menturetan Eskual-Herrian izan da den herririk xumerenik [...], eta fede katholikaren amoreagatik odola [...] gogotik eta bihotz onez isuri etzakenik? ES 122. Zeinak bihotz onez othoitz egiten baitio Jainkoari bere persekutatzailleenzat. Ch I 24, 2. Ez bide du Euskera gaisoak, are bere etxapean, ez seme, ez adiskide biotz onez nai dionik. Lar DT CCIV. Jaunaren gusto ta borondatea biotz onaz egin zuen. Cb Eg III 227 (v. tbn. biotz onaz Cb Just 142). Bihotz onez pairatzen sofrikari eta idoi guziak. Lg II 110. Barkhamendu akorda diezadazu, nik zure amoreak gatik bihotz onez ofentsatu nautenei akordatzen diotedan bezala. Brtc 31. Gogoz, naiez eta biotz onez Jainkoa serbitzen zuenak. Ub 60. Biotz onez barkatu zien. Gco II 69. Injuriak biotz onez sufrietean. Añ GGero 236. Bihotz onez ta behar bezala errekeritu zaituenik nihor izan dela arbujatua. Dh 88. Ungia bihotz onez hauzoei egiten. Hb Esk 14. Gathibotasun hau balitz ere garratzago, Jesu-Kristorentzat bihotz onez jasan nezake. Laph 96. Batzuek eta bertzeak bizi izan ziren erreboluzioneraino trankilki eta xinpleki [...], bihotz onez ikhusten zituztelarik herrietako aitoren-seme anhitzen nagusiak. Elsb Fram 118. Nor da izen gozo eta ezti hori bihotz onez aiphatzen eztuena? Jnn SBi 35. Eskerrak, o zinez eskerrak, ene ezteietarat hoinbertze eta hoin bihotz onez etorri zaretener. JE Bur 135. Gure Salbatzaileak bere kurutze dorphea guregatik bihotz onez jasan duen bezala. Barb Sup 5. Manex Barrandegik bihotz onez laguntzen zuen. Ox 194. Atsekabe-miñ eta ezbear guziak, biotz onez artu ta eramatea. ArgiDL 89. Hainitz balinbaduzu, emazu hainitz: guti eman badezakezu, emazu bihotz onez. Zerb IxtS 61. Biotz onez eman nai zidaten Zugandik oparo zutena. Or Aitork 15. Lurre bear zan lelengo ta bein, eta Ipiñeko etzeko andreak biotz onez eta esku zabalez emon oan. Akes Ipiñ 16. Bestearentzat egiten dugulakotz dugu bihotz onez egin behar. JEtchep 76. Ospitaletik fite / Zu atera zaiten / Bihotz onez deraizut / Ori desiratzen. LuzKant 125. v. tbn. Monho 58. MarIl 57. Jaur 148. Elzb Po 206. HU Zez 31.

adib: bihotz 2 iz. Organo hori sentimen eta zirraren egoitzatzat hartua. Ik. bihotzondo. Joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik. Bihotzak dioen aldera itsu-itsuan daudenak. Bihotzeko arra. Bihotz-gogortasuna. Mariaren bihotz eztia. Bihotz handiko, zabaleko gizona. Bihotz suharra, amultsua. Ona zen, baina bihotz hilekoa. Bihotz onez. Bihotz osoz eskatu. Bihotza hunkitu, hautsi, erditu, beratu. Gogoeta bihotz-hunkigarri eta gogo-aberasgarriak. Bihotza erori. Bihotz eroria hitz on batek altxatzen du. Emakume hark bihotza ebatsi dio. Haren bihotza irabazteko. Bihotzak ematen dit bihar etorriko dela. Baina bihotzak dio, zoaz Euskal Herrira. Bihotz ukaldia. Bihotz ikara. Badu eleberri honek halako bere gisako bihotz isuri xamurra. Bihotz-erraietatik dariola mintzatu beharra. Atseginago zaizkigula sarritan, bihotz-bizigarriago, horrelako ardi galduen ibilerak. Dirdaiz eta liluraz jantzirik azaltzen zaigu, bihotz-begien betegarri.

bihotz onez 5: Deia (“Seguruenik bihotz onez eta horretarako balio dugula konbentzituta sartzen gara salbatzaile paper horretan”), Berria (“Sasibill taldeak bihotz onez antolatzen dituen muntaia eszeniko eta musikalak”), EiTB 2 (adib.: “Badakit dena bihotz onez egiten duzula”), Jakin (“bihot zonez eta esker handiz jaso du saria”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotz onez 37: Herria 9, Berria, Asisko Frantzizko 12, Elizen arteko Biblia 4, Xabier Olarra, Michel Oronoz, Itxaro Borda, Koldo Biguri, Imanol Unzurrunzaga, Xabier Mendiguren Elizegi, Daniel Landart, Patxi Zubizarreta, Jon Muñoz, Piarres Xarriton.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bihotz oroz
adb. Bihotz-bihotzez. Bihotz oroz zintudan osoki maitatu.

Aztergaia: bihotz oroz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZ OROZ. De todo corazón. v. BIHOTZ GUZTIAZ. O beste gaizarik egiteko ezpagünü, gure Jinkuaren aho eta bihotz oroz laidatzia baizik! Mst I 25, 9. Bihotz oroz gomendatzen dereiziedana. Egiat 158. Jesüs ene Jaun huna, bihotz oroz maite zütüt. UskLiB 50. Bihotz oroz züntüdan osoki maithatü. Etch 72. Jinkoa fidelki zerbützatüz eta bihotz oroz maithatüz. Ip Hil 155. Dügün laida bihotz oroz. UNLilia 12. (Tras bere, etc.). Iauna neure bihotz oroz zuri oihu egin dut. Tt Arima 30. Maite zütüt ene bihotz oroz. Bp I 128. Zuñek ere Jinkua bere bihotz oroz maite beitü. Mst I 24, 7. Maite zütüt ene bihotz oroz gaiza ororen gaiñetik. UskLiB 43. Sinhesten ditit fermoki eta ene bihotz oroz. CatS 10. Zure bihotz oroz nahi duzu nere salbamendua. Arb Igand 57. Gure bihotz oroz Jinkoaren maithatzeko. Ip Hil 53. Orok maita dezagun / gure bihotz oroz. Etcham 59.

Ez dugu aurkitu bihotz oroz formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotz oroz 2: Herria (“Haur maitea, otoitze hau errazü bihotz oroz, eta gaineala zure ama (edo aita) lagünt üsatü beno haboro”), Xipri Arbelbide (“Ikusiko dut bada aspaldian urrunetik ezagutzen eta bihotz oroz maite nuen misionest saindu hura!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta adibide gisa jasotzekoa bihotz guztiaz bezala.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bihotz osoz
adb. Bihotz-bihotzez. Zu zaitugu, Jainkoa, bihotz osoz laudatzen.

Aztergaia: bihotz osoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZ OSOZ, BIHOTZ OSOAGAZ. De todo corazón. Biotz osoaz egingo det (Azpeitia, 1622). ConTAV 5.2.9, 126. Zu zaitugu, Iongoikoa, bihotz osoz laudatzen. EZ Man II 15. Iaungoikoa, zu zaitugu / Bihotz osoz laudatzen. Hm 73. Bihotz osoz serbitzatzen zaituztenentzat. SP Imit III 10, 1. Bihotz osoz orotako maitena zütüt. Bp I 49. Bihotz osoz Jinkuari jüntatürik zaudialarik. Mst I 11, 2. Artu nuen bihotz osoz artako asmoa. Mb IArg I 153. Haren probidenziaren ordre güzien bihotz osoz et hümilki errezebitzia. CatLan 70. Biur zaite biotz osoz nigana. AA I 432. Esaten bijotz osuagaz ta damu egijazkuagaz. fB Ic I 66. Borondate guztijagaz, bijotz osuagaz. Astar II 114. Ta siniste onekin Jaunagana biotz osoaz geren lanak egitea. AA III 325. Bihotz osoz desiratzen ginikezü / Har lezan khiristi legia. Mustafa (ap. DRA). Higuin dezagun eta aborri bihotz osoz urguilua. Jaur 409. Madarikatzen tuela bihotz osoz aldizka, / Zilho guziak lehenik, / Bere abereak ondotik. Gy 132. Jainkoaren ganat bihotz osoz itzultzea. Jnn SBi 90. Bijotz osuaz maitatu nairik. Enb 33. Hasi duzun lanari bihotz osoz lotuz. Iratz 133. Eriotza, bai, eskatu biotz osoz bostetan. Or Poem 541. Hil arte aldiz sinets dezagun bihotz osoz zuk bezala. Ardoy SFran 358. Amadu biar dogu bijotz oso osuagaz. Astar II 23. (Tras bere, etc.). Adoratzen zaitut ene bihotz osoaz. SP Phil 69. Neure bihotz osoz eta neure indar guziez arnegatzen dudala. Ib. 74. Bere biotz osoz maitatzeko. Ub 31. Ea zuen biotz osoaz maitte dezuten edo ez. Inza Azalp 148. Bihotz oso batez / Bekhatu egitera. Normandie 41 (ap. DRA).

adib: bihotz 2 iz. Organo hori sentimen eta zirraren egoitzatzat hartua. Ik. bihotzondo. Joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik. Bihotzak dioen aldera itsu-itsuan daudenak. Bihotzeko arra. Bihotz-gogortasuna. Mariaren bihotz eztia. Bihotz handiko, zabaleko gizona. Bihotz suharra, amultsua. Ona zen, baina bihotz hilekoa. Bihotz onez. Bihotz osoz eskatu. Bihotza hunkitu, hautsi, erditu, beratu. Gogoeta bihotz-hunkigarri eta gogo-aberasgarriak. Bihotza erori. Bihotz eroria hitz on batek altxatzen du. Emakume hark bihotza ebatsi dio. Haren bihotza irabazteko. Bihotzak ematen dit bihar etorriko dela. Baina bihotzak dio, zoaz Euskal Herrira. Bihotz ukaldia. Bihotz ikara. Badu eleberri honek halako bere gisako bihotz isuri xamurra. Bihotz-erraietatik dariola mintzatu beharra. Atseginago zaizkigula sarritan, bihotz-bizigarriago, horrelako ardi galduen ibilerak. Dirdaiz eta liluraz jantzirik azaltzen zaigu, bihotz-begien betegarri.

bihotz osoz 1, Ortzadar (“Bihotz osoz egiten duzu lan, etxean eta lanean, baina ulertuko ez duzun arrazoiengatik, norbaitek zer edo zer aurpegiratzen dizu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotz osoz 26: Berria, Elizen arteko Biblia 12 (adib.: “Zure semeok zintzo jokatzen badute, bihotz osoz eta gogo guztiz nire aurrean leial ibiltzen badira, beti izanen da zureetariko norbait Israelgo errege-aulkian"”), Asisko Frantzizko 7 (adib.: “Gau batez, inolako giza laguntzarik gabe, malkotan blai, bihotz osoz Frantzisko dohatsuagana jo zuen, laguntza eske”), Joan Mari Lekuona 4, Imanol Unzurrunzaga, Jon Muñoz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bihotz sakratu
iz. Jesu Kristoren bihotza, haren gizatasunaren eta gizakiarenganako maitasunaren sinbolotzat hartzen dena eta eliza katolikoan gurtzen dena. Bihotz sakratuaren jaia. || Jesus eta Mariaren bihotz sakratuen ondran.

Aztergaia: bihotz sakratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:018 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bihotz(-)sakratu (eta -ü, bi(y)otz sagradu) 116: Cb Eg III ("Begira, nola bere bular, ta Biotz sagradua idikirik daukan"), Mercy 2 ("Besta prinzipalak, hala nula, egüberri egüna, urthats, Jesüsen bihotz sakratia, eta Birjinaren Asonzionia", "Mariaren Bihotz Sakratiaren, eta azkenian Birjina Saintaren sortzeko bestetan"), Dh 7 (adib.: "Nork bere burua Jesusen bihotz sakratuari emateko Othoitza"), JesBih 86 (adib.: "Eta ez dugu dudatzeko merezimenduzko tresorik handienak biltzen direla, Jesu-Kristoren izenean eta Mariaren bihotz sakratu eta notha gabearen arartekotasunaren azpian", "Jesu-Kristok nahi izatu duela establitu bere bihotz sakratuaren debozionea"), MarIl ("Oihu egiozu Mariaren bihotz sainduari zeina baita Jesusen bihotz sakratuaren iduri perfeta"), Jaur 2 ("Meditazionea Birjina sainduaren bihotz sakratuaz", "Gizonaren izpirituak ezin kontzebitua da bihotz sakratu hartan zer handitasun, zer aberastasun eta zer perfekzione diren zerratuak"), Dv LEd ("Gozaraz diezadazu bihotz sakratu horren gozoa"), CatS 5 (adib.: "Bihotz-Sakratiaren Besta"), Arr May 2 ("Jesus eta Mariaren Biotz sagraduen onran deboziozko gauzen bat egitea", "Jaungoikoaren eta zeruko Santu guzien atsegiñ kontentu zoragarria dan Mariaren biotz sagradua"), Elsb Fram ("Yesusen Bihotz Sakratuaren abitu gorria"), HU Zez ("trufa goraki elizaz eta elizako buruzagiez; trufa, hitzez hitz, Jesusen Bihotz Sakratuaz beraz"), Arb Igand ("Emeki-emeki Jesusen Bihotz-Sakratuak berriz ere gizonen bihotzak bildu ditu"), Moc Damu 2 ("Erregutzen diyot Jesusen Biyotz Sagraduari zuri bizitza labur onetan gertatu zitzaizkizukean naigabe eta penetatik laguntzeaz oroi dediñ", "Sor Maria, Jesusen Biyotz Sagraduarena"), Barb Sup ("Ama-Birjinaren edo Bihotz Sakratuaren iduri zonbait"), Zerb IxtS ("Margarita-Mariak Bihotz Sakratua munduari ezagut eta maitaraziz"), ap. MEIG III ("hark sortu zuen "Bihotz Sakratuaren aphezen batasuna", deritzan obraren sortze eta zabaltzea"), Zerb Azk ("Teilarian ikus dezake nahi duenak ategainean landatua, Bihotz Sakratu baten aldean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bihotz(-)sakratu 18: Jesusen Bihotz 10 (adib.: "Margarita Maria, Bihotz Sakratuaren debozionearen ezagutaraztaile eta hedatzaile", "Jesusen Bihotz Sakratuaren aldarettoa"), Eskual 1901 eta 1919 3 (adib.: "Jesusen bihotz sakratuaren iduria"), Otoizlari 1984 ("Bihotz-sakratuaren aldareko oihaletan"), ArmUs 1907 ("Egitate hoietarik lehena izan da lauetan hogei eta bost aphezkupiek Pariseko eliza zaharrenian eta gehienian Jesusen Bihotz sakratiari Frantziaren konsekratzia"), Herr 1987 ("Lau mintzaldi eder izan dira iragan astean Donostiako hirian drogaren menpekotasunaz Mundaizko Bihotz Sakratuaren barneetan eta nornahirekin"), GAO 1997 2 (adib.: "Hitzarmen honek [Arrasate] Santa Agedako Jesusen Bihotz Sakratuaren Serora Ospitalarien Aita Menni Ospitale Psikiatrikoko langileak ukituko ditu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bihotz sakratu : LurE (adib. s.u. sakratu: "Jesusen bihotz sakratua") // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotz sakratu : IrakBa (Sain 157: "Bihotz sakratuaren besta biharamunean"; 378: "Jesusen Bihotz sakratuaren mezetan").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bihotz sakratu : EuskHizt eta EskolaHE (adib. s.u. sakratu: "Jesusen bihotz sakratua") // Ez dugu aurkitu ap. EIH, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihotz sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Jesusen bihotz sakratuaren jaia.

bihotz zabaltasun, bihotz-zabaltasun
iz. Eskuzabaltasuna. Bihotz-zabaltasunak egiten du pertsona handi.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper