1236 emaitza ba bilaketarentzat - [501 - 600] bistaratzen.

bananondo
iz. Fruitutzat banana ematen duen landare handia, hostoak zatituak eta loreak mordoetan dituena (Musa paradisiaca). Bananondoa ipurdiko altsumatik eta pikondoa adarretik, erraz asko ugaltzen dira.

Aztergaia: bananondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Musa paradisiaca.

banantze
iz. Bereiztea. Dibortzio edo banantze kasuetan, epaileek esandakoa bete behar dute bi aldeek. Anaxagorasen kosmologiaren arabera jaiotza eta heriotza ez dira ezer, gauza guztiak nahaste eta banantze prozesuen ondorioak baitira, eta suntsitu ondoren itzultzen dira osatu ziren materiara.

Aztergaia: banantze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

banantze 8: Uxua Larretxea 4 (adib.: “Arrazoi horiek medio, dibortzioak eta banantzeak oso gatazkatsuak izaten ari dira etxebizitzari dagokionez”), Julen Nafarrete 2 (adib.: “Dibortzio edo banantze kasuetan”), Berria (“Banantze ia denak, %95, dibortzioak izan ziren”), EiTB.com (“Euskal Autonomia Erkidegoan, 3.566 dibortzio eta banantze izan ziren”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: banantze : Berria 9 (adib.: “Estatistikek banantze eta dibortzio kopuruaren etengabeko gorakada erakusten digute”), Andres Urrutia 9, Asisko Frantzizko, Karlos Zabala, Agustin Otsoa 2, Aingeru Epaltza 4, Aritz Gorrotxategi 2, Harkaitz Cano...

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Ongi eratua da

ongi eratua eta erabilia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura-OHJP (2016-07-22): banantze

banarazi, banaraz, banarazten
du ad. Banatzera behartu. Bere erreinuko bazter guztietan banarazi zuen egin nahi zuen gauzaren berria.

Aztergaia: banarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

banarazi, banaraz, banarazten. du ad.

banarazte
iz. Banatzera behartzea.

Aztergaia: banarazte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

banasta
iz. Heg. g. g. er. Otarrea.

Aztergaia: banasta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

banasta 1, Ag G ("Ara emen _zion_ bi banasta, berri berriak, lanerako..."); ik. OEH argitaratuan gainera lekukotasunik gabeko banasta-laineko (AS), banastatxo // Ez dugu manasta formakorik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

banasta 5, Txondorrak (adib.: "Ba paliakin eo bestela sesto ero banasta txikixakin", "burdira kargatzen, ba, eo paliakin eo banastiakin"); banastakada 1, Txondorrak ("dana be igual ixengo san banastakada bat, ero, bi ero, ori atzeneko ondarreko sea ixate san da"); ez dugu manasta formakorik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez eta 'banasta' itzulitakorik ere.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

banasta : F. Altube Murgia (13 ager., eta banastaka 2: 51. or.); banastagintza : Alustiza Lihoa (162: "Banastagintzan eman omen zituen honek ere bere azken urteak"), F. Altube Murgia (ik. 124-125, eta banastagile 2: 125. or.)

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

banasta : DRA (cesta muy pequeña [en castellano banasta es cesto grande]); PMuj DVC (G cesta muy pequeña); banasta-laiñeko : DRA (B-mond cestos anchos en que se lleva la vendeja a la plaza); PMuj DVC (banasta-laineko: B cesto ancho para llevar la vendeja a la plaza); manasta : DRA (B-el banasta, cesto que se lleva al hombro); PMuj DVC (B banasta, cesto, canasta) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es banasta formaren ordainak: manasta : HiruMila; otarrandi : ElhHizt, HiruMila; otarre , otzara : PMuj DCV; saski : PMuj DCV; saski handi : ElhHizt; zaran , zare : PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Vox es-eu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Euskalkia baino eremu mugatuagokoa

euskalkia baino eremu mugatuagokoa da, dirudienez (Gipuzkoako Bizkaiera edo), baina oso arraunta eremu horretan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk. (Gipuzkoakoa, dirudienez).

Forma baten adiera(k)

otarrea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: 'Hitz hori nik ere askotan entzun dut, Atxondo, Elorrio, Zaldibar, Ermuan, beraz, Durangalde Ekialdean, Debarroaren mugakoetan. Beraz, Debarrokoa jarriko nuke. Dena dela, otarre mota bat da gehiago niretzat, hots, 'otzara zabala',gaur egun gutxi erabiltzen dena. DRAEn ere agertzen da, bestalde. Niretzat 'otzara' mendebaldeko 'otarre'ren aldakiarekin aski da'.

 - [E116]: 'banasta 'otarrea'. Adibide bat bakarrik du OEHn, Garoa-n. Baina EEBSn badira lau adibide, autore berarenak, bizkaierazko testu batean (Olañeta-Urkiola). 'Heg' markarekin jartzea proposatzen dut'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'banasta iz. Heg. g.g.er. 'otarrea''.

banatu, bana/banatu, banatzen
1 da/du ad. Barreiatu, zabaldu, sakabanatu. Haren izena munduan banatzeko mandatua. Jainkoaren legea banatzen. Gaiztakeria banatzen eta ereiten. Banatu ez zenuen tokian biltzen duzula. Ospea banatu. Usain txarra banatu. Kea bezala banatu. Lurreko egitekoek aise banatzen dute bihotza. Hegazkinaren zatiak hara eta hona banatu dira.
2 da ad. Bereizi. Lau aldratan banatu ziren. Arnasestuka banatu ziren beren etxeetara. Bere emazteagandik banatua.
3 da/du ad. Banakoetan zatitu. Gatza hiruna kiloko zorroetan banatu. Bat bitan banatu. Bi partetan banatua. Bi klasetan banatu zituen euskalkiak: ahozkoak eta idatziak. Hamalau bertsoak bi lauko eta bi hirukotan banatuak. Ez baita aski hitzak lerro-lerro banatzea.
4 du ad. Zerbaiten zati bana zenbait laguni eman edo zenbait tokitan ezarri. Bere ondasunak behartsuen artean banatuz. Ez dut esango aberastasun horiek ongi banatuak daudenik. Hirugarren saria bost talderen artean banatu zen. Kostaldeko portuen artean ontziak banatuz. Lana banatu.
5 du ad. Desegin, hautsi; gogorki jo. Zuzitu, banatu, birrindu eta itsasora jaurtiko nituzke nik hirurok. Txakur horrek, makilaka banatu arren ugazabak, ez du haginik erakutsiko.
Ohiko lexiak

Aztergaia: banatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

banatu, bana(tu), banatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

banatu, bana, banatzen

banatzaile
1 iz./adj. Barreiatzailea. Zahiaren biltzaile eta irinaren banatzaile. Baserritarrak eta kaletarrak, eutsiak eta banatzaileak, apalak eta harroxkoak. Ebanjelioaren banatzaileak.
2 iz. Aipatzen dena banatzen duen pertsona. Liburu-banatzailea. Astoa espartzuzko bizkar-ordeekin, azaldu zen ohi bezala ardo-banatzailea. Argitaletxearen eta banatzailearen aurkako salaketa jarri zuen idazleak.
3 iz. (Tresnez mintzatuz). Indar-banatzailea instalatu.
4 adj. Banatzen, bereizten duena. Sailak aise bereizten ditu marra banatzaile batekin.
5 iz. hizkl. Zenbatzaile zehaztuei -na atzizkia erantsiz sortzen den hitza, banaketa zentzua duena. Bana, bina eta gainerako banatzaileak.

Aztergaia: banatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

liburu-banatzaile

Jatorrizko forma

prentsa-banatzaile; propano-banatzaile, -saltzaile

banatze
1 iz. Barreiatzea, zabaltzea, sakabanatzea; bereiztea. Gure hutsegite guztiak etorri ohi dira bihotzaren banatze horretatik.
2 iz. Zerbaiten zati bana zenbait laguni ematea edo zenbait tokitan ezartzea. Ik. banaketa. Lur banatzearen ondorioz. Ondasunen banatze zuzena.

Aztergaia: banatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma onartuaren aldaera baztergarriak

ik. oharra, s.u. bidebieta, bidarte

banazka
adb. Ipar. Banaka. Multzoan hala-holakoak izanik ere, banazka, hobeak oro.
Azpisarrerak

Aztergaia: banazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. banaka / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ka/-zka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bederazka [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

banba
onomat. Kolpe edo tiro baten onomatopeia. Ik. danba. Horretan gure fraideak, banba! botatzen du bere zaku alimalea xendra erdi-erdian.

Aztergaia: banba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-02-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Hiztegiaren mugako forma

onomatopeia, mugakoa, oraingoz hiztegian sarbiderik emango ez zaiona.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "binbi-banba: leihoa binbi banba ari da haizearekin [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'banba | H: onomatopeia, mugakoa, oraingoz hiztegian sarbiderik emango ez zaiona. banba: onomatopeia ezagunaz gainera, dantza bat ere bada. Sartzekoa da, nik uste'.

 - [E116]: 'bai, sar daiteke'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'banba Onomat.'.

banbu
iz. Lastodunen familiako landarea, zurtoin luzea, malgua eta iraunkorra duena (Bambusa sp. , Arundinaria sp. eta Dendrocalamus sp. ). Karroza banbu makilaz estalia zen. Banbuzko txabolak. Banbu kanabera baten antzera.

Aztergaia: banbu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: banbu: Bambusa sp. + Arundinaria sp. + Dendrocalamus sp.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Bambusa sp. eta Arundinaria sp. eta Dendrocalamus sp.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

banda
1 iz. Multzoa, aldra, taldea. Txori banda.
2 iz. Haize eta perkusio instrumentuak jotzen dituzten musikarien taldea. Bertako musika banda ere izaten zen herrian. Hileta martxak jo zituen udal bandak.
3 iz. Zerrenda edo xingola zabala. Alkatearen banda.
4 iz. Bi muga jakinen arteko maiztasun multzoa. Itsas nabigaziorako maiztasun banda 100-1500 kHz bitartean kokatzen da. Zenbat eta banda zabalagoa, orduan eta gaitasun handiagoa informazioa igortzeko.
5 iz. Erroa, ateak eta kidekoak finkatzen diren atala. Ateko banden kirrinka.

Aztergaia: banda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

-banda, -saldo

Jatorrizko forma

musika banda, banda

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "lavande (bot) [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

banda zabalera, banda-zabalera
1 iz. Informatikan eta telekomunikazio-sistemetan, denbora-unitate jakin batean igor daitekeen datu-kopurua. Konpainiek gero eta banda-zabalera handiagoa eskaintzen dute bai datuak bidaltzeko eta bai jasotzeko. Megabyte bateko banda zabalera.
2 iz. Seinale igorpen batek hartzen duen maiztasun tartea. Telebista digitalak abantaila tekniko batzuk dauzka: banda-zabaleraren aprobetxamendu egokiagoa duenez gero, kanal analogiko batek betetzen zuen espazioan hamabi kanal digital sar daitezke.

Aztergaia: banda-zabalera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh194 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu banda(-)zabalera formarik.

banda(-)zabalera 181: Aizu 2, Argia 2, Berria 15, DiarioVasco 6, EiTB 2, Elhuyar 9, Consumer 12, Espainiako Gobernua 107, Jakin, Laneki 25.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

banda zabalera 3, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: banda-zabalera (TN, ancho de banda).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa banda sarreran.

bandalismo
iz. Jarrera basati eta apurtzailea, jabetza pribatuko nahiz publikoko gauzak hondatzea eta txikitzea dakarrena; jarrera horren ondorioz gertatzen den hondatzea bera. Lege berria bandalismoa saihesteko eta bizikidetza sustatzeko tresna izango dela esan dute. Grafitia artea dela eta ez bandalismo hutsa.

Aztergaia: bandalismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bandal 2 (Hb Esk: "Suebo, Alan, Bandal, sarthu Españian, / Min handi egin gabe behin Kantabrian"; Casve SGrazi: "Bandalak eta Zuebak, bosgerren mente hastian, / Zütien gibelerazi Eüskaldünek alkharrian"); bandalü 1 (Egiat: "Gunderik Bandalien erregia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

vandalo 1 (Balerdi); bandalo 2 (UZEI, Orhipean).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bandaliko: HiztEn; bandalismo: HiztEn; bandalo: HiztEn-LurE // Ez ditugu aurkitu ap. Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ik. EPG corpusean bandalismo 10 (O. Arana, J. Arretxe, Azurm, J. Elosegi, PPer, Berria); bandaliko 4 (F. Morillo, J. Urain, Berria); bandalo 6 (I. Iñurrieta, I. Mendiguren, I. Unzurrunzaga, Berria). // Ez dugu vandal- formakorik aurkitu.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ElhHizt-HiruMila: bandaliko; bandalismo; bandalo; EskolaHE: bandaloak; PMuj DVC: bandalkeria; bandalu // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

HiztHand: bandalismo; 1 bandalo (Hist.); 2 bandalo, basati; ElhHizt: 1 bandalo 2 bandalo, basati; bandaliko; bandalismo; HiruMila: bandaliko; bandalismo; bandalo; Casve FE: xehekazale, suntsizale, suntsierazle; basakeria, suntsikeria; HaizeG FB: basa, bazter-ondatzale, bazter-funditzale; ondatzalekeri, tzarkeri, gaxtakeri, galdukeri; PMuj DCV: ondatzaile, errausle, suntsikor; bandalkeria, onda-zalekeria; anker, mairu, saierre, biotz-gabe, biotz-gogor, basa // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Erdaretako formak

fr (DLLF): vandalique; vandalisme; vandale; en (Collins):Vandal(ic); (fig) loutish, destructive; vandalism; 1 vandal(ic) 2 Vandal; (fig) vandal; it (S. Carbonell): vandalico; vandalismo; vandalo, vandalico (fig) barbaro, distruttore, devastatore; de (Langenscheidts): wandalisch; Zerstörungswut; Wandalismus; Wandale.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): bandalismo

bandalo
adj./iz. hist. Antzinako herri germaniar bateko kidea; herri horri dagokiona. Godoak eta bandaloak.

Aztergaia: bandalo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bandal(a) 2: Hb Esk ("Suebo, Alan, Bandal, sarthu Españian, / Min handi egin gabe behin Kantabrian"), Casve SGrazi ("Bandalak eta Zuebak, bosgerren mente hastian, / Zütien gibelerazi Eüskaldünek alkharrian"); bandalü 1, Egiat ("Gunderik Bandalien erregia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bandalo 2: UZEI ("Gotu, bandalo eta sueboen historiak"), Orhipean ("Iparraldetik etorririk, suebo, bandalo eta alano herriek zelten bide bera hartu zuten, bizitoki gisa lur berriak menperatuz penintsulan"); vandalo 1, Balerdi ("Garai bateko igarleak bezela itzegin digu egun auetan, gizonen ankerkeriak negartuaz eta San Gregorio vandaloen aurrean eta Kalisto irugarrena turkoen aurrean gogora ekarriaz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bandaliar : Euskalterm 1 (bandalo sinonimoarekin); bandalismo : HiztEn; bandalo : AB38 3, HiztEn (jatorri germaniarreko herri barbaro bateko kidea), LurE (III. mendean, Vistula eta Oder ibaien artean bizi zen herri germaniarreko kidea), Euskalterm 1 (bandaliar sinonimoarekin); bandaloar : AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bandaliko : ElhHizt, HiruMila; bandalismo : ElhHizt, HiruMila; bandalo : ElhHizt, HiruMila (vándalo, la: en sentido propio y figurado); bandaloak : EskolaHE (Pl. Hist. III. mendean, Vistula eta Oder ibaien artean bizi zen herri germaniarra) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal vándalo / vandale formen ordainak: HiruMila: bandalo // ElhHizt: 1 bandalo; 2 persona: bandalo, basati // Casve FE: xehekazale, suntsizale, suntsierazle // HaizeG FB: basa, bazter-ondatzale, bazter-funditzale // T-L LBF: bandalo; au fig. basa, bazter-funditzale // PMuj DCV: anker, mairu, saierre, biotz-gabe, biotz-gogor, basa // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Vox es-eu, XarHizt.

Erdaretako formak

fr (DLLF): vandale; it (S. Carbonell): vandalo, vandalico, a; fig. barbaro, distruttore, devastatore; los vándalos: i vandali; en (Collins): 1 Vandal(ic); 2 Hist. Vandal, fig. vandal; de (Langenscheidts): Wandale.

Erdaretako formak

OfQuLF: personne qui endommage ou détruit des choses || Vandales || peuple germanique qui a envahi la Gaule, l'Espagne et l'Afrique du Nord au Ve siècle.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: bandaloak

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: 'bandalo | H: Onomastika batzordeak argitzekoa'

 - [E123]: 'Txostena ikusi ondoren, nik sartu egingo nuke, agian adibide bat emanaz, zertaz ari garen ikusteko'.

 - [I202]: 'erabaki gabe dago'

 - [E116]: 'Onomastika batzordeak ikusteko da'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'bandalo'.

bandatu, banda/bandatu, bandatzen
du ad. g. er. Tenkatu. Banda ezazu Apoloren balezta.

Aztergaia: bandatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

banda(tu), bandatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

teinkatu.

bandeja
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bandeja-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erretilu; azpil].

Aztergaia: bandeja

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-02-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh166 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bandeja G 5 (Uzt Sas; And AUzta; Lab SuEm 3); bendeja 8 (Osk Kurl).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bandeja (eta te bandeja, bandejatxo bana) 9 aldiz jaso da: E. Akordagoitia 3; J. Agirre; I. Atxukarro 2; P. Zabaleta; J. Apalategi; B. Hidalgo.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bandeja : AB38 1; AB50 1; Euskalterm 11; 'bandeja' itzulitako besteak: apal : Euskalterm 1; azpil : AB38 1; erretilu : AB38 2; Euskalterm 6.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

bandeja-ren ordainak hiztegietan: azpil : ElhHizt; HiruMila; PMuj DCV; erretilu : ElhHizt; HiruMila; Lur EG/CE; PMuj DCV (erratillu); mazkelo , sabil : PMuj DCV.

bandeja iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bandeja-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erretilu; azpil].

bandeja 169 (Argia 2, Berria 9, DiarioVasco 16, EiTB 102 (ia denak Goenkale), Elhuyar, Elkar 24, Erlea, Consumer 11, Espainiako Gobernua 2); erretilu 462; azpil 103.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bandeja 8; erretilu 216; azpil 710.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da, erregistro ez-formalean oraindik asko erabiltzen da eta.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Saih. Ik. erretilu, azpil.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A107]: "[sar litekeen hitza; cf.] EOH p 5. 68" (1994-07-07)

bandera
1 iz. Ehun zatia, albo batetik masta edo makila bati atxikia, nazio edo talde baten koloreak edo armarria dituena, eta ikurtzat erabiltzen dena. Bandera-ekarle duela Mikel Aingerua. Txispaz armaturik, bandera zabalik. Banderari haizean eragiten. Beren bandera jasorik gora. Hitzematen dio haren banderari jarraikiko zaiola.
2 iz. Tostako arrauneko estropadetan ematen den sari nagusia. Zortzi traineru onenek Kontxako Bandera jokatuko dute. Astillerok irabazi du dotore Moañako bandera.

Aztergaia: bandera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "'Ikurrin', 'bandera' guztientzat, oker? Mitxelenak: "poloniarren ikurrina"" (1993-02)

 - [E124]:  bandera eta ikurrina gaurko usarioan jadanik berezirik daude. Mitxelenaren behialako adibide hori gora behera, gaur ez zaigu Espainiako ikurrina gisakorik irteten. Ikurrina gurea da, banderak, aldiz, guztiak, gurea zein kanpokoenak. Ikastola/eskola hitzetan bezalaxe. Badira, gainera, Mari bandera, neska bandera moduko esaerak 'nabarmen, mutiri' adieran" (1995-01-25)

 - [I102]: arazo honetan, nire ustez, behin eta betiko erabaki bat hartu behar da, eta murritza izanez ondokoak agerian utzi. Bandera dela berba orokorra eta ikurriña, ostera, iparraldean esaten duten legez euskal bandera. Berdintsu gudari berbarekin gertatuko litzateke, eta zoritxarrez hertzain-ik sortzen ez den bitartean ertzain-arekin: ertzain = euskal hertzain, euskal polizigizon/poliziemankume / gudari: euskal soldadua / ikurriña: euskal bandera. Beste guztiak, aldiz, orokorki erabili beharko lirateke, hala nola lehendakari, legebiltzar, legebiltzarkide, sailburu e.a" (1995-01-10)

bandera zuri
iz. Gerra, gudu eta kidekoetan, errenditzeko, su-etena eskatzeko edo bakezkoak egiteko jasotzen den bandera. Erasoari eusteko ezer gutxi egin dezaketela jabetuta, bandera zuria astindu dute.

Aztergaia: bandera zuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bandera * Beren buruak galdurik ikusi zitutenean, bandera zuria atera zuten pake-zantzuan. Or SCruz 103s;

LB: bandera zuri 38; EPG: bandera zuri 11; ETC: Kalean ibiltzea oso arriskutsua da, eta bloke batean sartu gara bandera zuri batekin; Baina gainera, negoziaketetan ere berak hartu zuen parte: berak kontatu zigun nola joaten zen bandera zuria jasota, soldadu frankistekin bide erdira arte, handik beste bide erdia soldadu errepublikarren artean, eta gero buelta (Argia)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Labayru: 0; Adorez: 0.

Bestelakoak

bandera 1 iz. Ehun zatia, albo batetik masta edo makila bati atxikia, nazio edo talde baten koloreak edo armarria dituena, eta ikurtzat erabiltzen dena. Bandera-ekarle duela Mikel Aingerua. Txispaz armaturik, bandera zabalik. Banderari haizean eragiten. Beren bandera jasorik gora. Hitzematen dio haren banderari jarraikiko zaiola. Bandera zuria: bakezkoak egin nahi dituenaren ikurra.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, bandera sarreratik kentzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bandera eta zuri sarreretan.

bandera zuria atera
du ad.-lok. Beren buruak galdurik ikusi zituztenean, bandera zuria atera zuten.

Aztergaia: bandera zuria atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

banderadun
1 adj./iz. Bandera duena edo daramana. Ik. banderari. Txalupa banderadunak.
2 adj. Zerbaiten alde aurren agertzen dena. Determinismoaren banderadun gelditu zen Einstein.

Aztergaia: banderadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

banderape
iz. Armada; taldea, alderdia. (Leku atzizkiekin, singularrean, -en edo -ko atzizkien eskuinean). Karlisten banderapean. Bere banderape sakratuan. Utzirik guztia, jarri zen Frantziskoren banderapean. Frantziako banderapeko gerraontzi batean.
Loturak
banderari
iz. Ipar. Banderaduna. Martxel kapitainaren inguruan, zapurrak, banderariak eta soldadu alde polita ikusten dira. San Frantses, Elizaren habe sostengatzailea eta ordena debotoaren banderaria.

Aztergaia: banderari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

banderaduna.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'banderari Gutxi erabilia izanik (badirudi hiztegietako forma dela nagusiki), ez al da hobe banderadun bakarrik sartzea? Oraingoz behintzat'.

 - [E116]: 'guztiz bat nator'

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'banderari Ipar. 'banderaduna'.

banderatxo
iz. Bandera txikia. Hogei mila bandera banatu nahi dituzte zaleen artean etxeko leihoetan zintzilikatzeko, baita bi mila kamiseta eta hamar mila banderatxo ere.

Aztergaia: banderatxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bandera txikia.

banderilla
iz. Zerrenda koloretsuz apainduriko makila, burdinazko punta duena eta zezenketetan zezenari lepo aldean sartzen zaiona. Zezenari banderillak sartu, jarri.

Aztergaia: banderilla

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: -ill-.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: -ill- / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: -ill- / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ll-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Zertaz ari gara? Zezenketa kontua al da? Edo zerbait gehiago? Tabernetako barra gainean ba al dago banderillarik? Noiz edo noiz heldu beharko zaio, bada, terminologia kontuari... Banderilla, pincho, canapé, sandwich, bocadillo, bocadito, tentenpié, lunch... nola ote dira euskara estandarrean?" (2003-09-22)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "banderilla, banderillero: espainol kultura basati horretako terminologia berezi hau ez nuke nik euskarazko hiztegian sartuko, hitz horien funtsezko espainoltasuna nabarmentzeko. Bide horretatik traje de luces, pikador, eta buelta al ruedo ere sartu beharko genituzke".

 - [E116]: "niri ere ez zaizkit gustatzen, baina beldur naiz hizkuntza guztiek badituztela hitz batzuk bere horretan hartzen direnak. Hizkuntza gehienek hartu dute zuzenean 'banderilla', eta euskaraz ere hala erabili izan da (Agirre Asteasukoa, Arrese Beitia, Echagaray, Iraola, Urruzuno, K. Izagirre, Zubizarreta, Azkune) eta, beldur naiz, hala erabiliko dugu. Nik, hortaz, banderilla sartuko nuke, azalpenarekin ('zezen-plazetakoa'), baina ez nuke banderillero aipatuko".

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): "OK proposamena".

banderola
iz. Ipar. Pankarta. Ikastetxeko ikasle eta irakasle guztiak bildu dira jostalekuan, bakea aldarrikatzeko, "Bakea da geroa" dioen banderola handi baten pean. Banderola atera orduko, poliziak bultzaka hasi zaizkie.

Aztergaia: banderola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): banderola 57: Berria 48 (adib.: “Aldian aldi, manifestazioetako banderola eta ikurrinek kolore gehiago emanen diote herriari”), Argia 3 (adib.: “plastikozko banderola errepikakor berde-beltzak“), DiarioVasco 6 (adib.: “balkoietan zintzilikatzeko banderolak eta zapiak“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: banderola 59: Berria 37 (adib.: “euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatzen duen banderola”), Herria 16 (adib.: “Sindikata guziak hor ziren beren banderolekin”), Itxaro Borda 5 (adib.: “Adiskidearen beribil handi eta erosoan Baionara heldu zirenean, komisariaren aurrean jende multzoa begimendu zuten, Iker eta Txupas askatu idatzirik zeraman banderolaren gibelean zutik, ikurrinak gora zatxizkatela”), Txillardegi (“Don Carlosen egoitza apalean, bereziki, harrigarria zen ikurren eta banderolen koloreen hordialdia”)

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es banderola / fr banderole: Elhuyar: bandera, banderatxo / Nolaerran: banderola / Zehazki: banderaxka / Labayru: banderatxo, marka / Adorez5000: banderaxka.

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, Heg. edo Ipar. markarekin

onartzekoa da, Ipar. markarekin eta adiera argituz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

‘pankarta’.

bando
1 iz. Aldea, alderdia. Galtzaileen bandoan egon arren, beti pentsatzen dugu irabaziko dugula.
2 iz. Udal deia. Bandoa egin, eman, irakurri, entzun. Jarri zuten bandoa kale kantoi guztietan.

Aztergaia: bando

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: -en bando '-en alde': nire bando ez dena nire kontra da.

Informazio osagarria
Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

-ren bando ('x-ren alde') ("nire bando ez dena nire kontra da")

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horrekin batera, bandokide jaso beharko litzateke, gure herrian bandokideen arteko borrokek zer-nolako garrantzia izan zuten kontuan hartuta. Izan ere, nekazaritza-giroko euskal nobleziaren barne-borrokei bando deritze, eta bando bateko kideek izena behar dute'.

 - [E116]: 'Hala ere, ez dago ia-ia adibiderik. Ez dut aurkitu ezer ez OEHn, ez EEBS, ez gaurko prosan. Hiztegiren batean dator, eta Internet irekian badira adibide bakan batzuk. Nahi duzuena egin'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'OK, ez sartu'.

bandoa jo
ad.-lok. Udal dei bat aldarrikatu. Udaletxean hartu ditugun erabakiak jakinarazteko, herrian kalez kale bandoa jo behar duzu.

Aztergaia: bandoa jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BANDOA JO (V-gip, G-azp). Ref.: Gketx Loiola; Elexp Berg. Pregonar un bando. Etzitzaion on-iritzi, jakin zuanian bere asko semek osasuna galtzeraño zatitzen zutela gorputza. Ona zergatik, bandua jorik, agindu zien bere semiai, gorputza ilduratzeko ta zatitzeko. Bv AsL 193. Adierazi naian / jo zuan bandua. MendaroTx 184. Bandua jotzen zan markatzeko / nola dira errienak, / danak ez nuke esan nahi baña / ala dirade geienak. Uzt Sas 79.

adib: bando 2 iz. Udal deia. Bandoa jo. Bandoa egin, eman, irakurri, entzun. Jarri zuten bandoa kale kantoi guztietan.

bandoa jo 6: Berria 2, EiTB 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bandoa jo 2: Pablo Sastre, Anjel Lertxundi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da bando sarreran.

bandurria
iz. Lautearen antzeko musika-tresna, ziri batez jotzen diren sei hari bikoitz dituena, batez ere Espainiako herri musikan erabiltzen dena. Herriko bandurria taldea ariko da giroa alaitzen.

Aztergaia: bandurria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bandurria forma behin ageri da, G (J.M. Azkue: "Biozpera zanez ereslari ta musika zale purrakatua zan, ta bere abots bigun gozo garbiaz gitarra ta bandurria joaz errieresiak kantatzen zituan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bandurria : DFrec 1, AB38 2, HiztEn, LurE, Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bandurria jaso dutenak: HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, PMuj DVC (eta bandurrilari). // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): mandore, mandole, mandoline espagnole; it (S. Carbonell): mandolino; en (Collins): bandurria; de (Langenscheidts): Bandurria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'bai?'.

 - [E116]: 'Segur aski, bai, ez baitugu izango beste modurik'

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'OK'.

bangiar
1 adj. Bangikoa, Bangiri dagokiona. Bangiar musikaria.
2 iz. Bangiko herritarra.

Aztergaia: bangiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bangiar (herritarra).

bangkokar
1 adj. Bangkokekoa, Bangkoki dagokiona. Bangkokar agintariak.
2 iz. Bangkokeko herritarra.

Aztergaia: bangkokar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bangkokar (herritarra).

bangladeshtar
1 adj. Bangladeshkoa, Bangladeshi dagokiona. Bangladeshtar idazlea.
2 iz. Bangladeshko herritarra.

Aztergaia: bangladeshtar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bangladeshtar (herritarra).

banilla
iz. Banilla-landarearen leka usaintsua, janariak lurrintzeko erabiltzen dena. Jarri esnea egosten banilla pixka batekin. Banillazko izozkia.

Aztergaia: banilla

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-09-17
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

banilla (eta banilla gostu 1) 16 aldiz ageri da (ECocin); bainilla behin (Osk Kurl).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bainilla 1 (X. Gereño).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bainila : AB38 2; HiztEn; LurE (eta bainiliko, bainilina, bainilismo); bainilla : Euskalterm 10 (eta bainillina 2). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: bainila : ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; banilla : EuskHizt ("nart."; eta banillatu; "†bainila: Ik. banilla") // Ez dugu aurkitu ondokoetan: Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Hiztegi berezituetako datuak

Ik. Banaketa eta kontsumoko hiztegia (UZEI): bainilla , bainillina ; DenSuk: bainila 3 (143, 162); azukre bainilatu 4 (162, 164); "Maite" in Karmel 1970: banilla autsa , banilla zotz 2.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal vainilla; vanille, vaniller, é formen ordainak beste hiztegietan: bainila : ElhHizt; HiruMila; banilla : Casve FE; HaizeG FB; T-L LFB; banillatu : Casve FE (-tü); HaizeG FB; T-L LFB. // PMuj DCV: 1 illar-leka; 2 magintxa, ileka, lekatxo, zeruka; 3 cfr. vaisica. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): vanille; it (S. Carbonell): vainiglia, vaniglia; vaniglina; ca (DCC): vainilla; en (Collins): vanilla; vanillin; de (Langenscheidts): Vanille; Vanillin.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Botoen berri emango da adostasunik gabeko erabakietan

banilla formaren alde dira 4 kide, bainilla-ren alde 2.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "banilla/banillatu: nazioarteko forma banilla gisakoa da. Nik ere hauxe proposatuko nuke".

 - [E123]: "banilla / bainilla. Datuak ikusirik, hor dago txostena, banilla da nazioartekoa. Banillatu F; Behar al dugu?".

 - [E116]: "Nire proposamena: sartu banilla eta ez sartu banillatu (ikus, dena den, gorago, 'bainilla' sarreran, zer erabaki dugun)".

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): "banilla".

banilla landare, banilla-landare
iz. Amerikan, Asian eta Afrikan hazten den landare igokaria, fruitutzat banilla ematen duena (Vanilla fragans).
banitate
iz. zah. Harrokeria, harrotasuna; hutsalkeria.

Aztergaia: banitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. handizalekeria, harrokeria; hutsalkeria, etab.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "banitate: ezin da horrela baztertu. Zah. G.g.e.-rekin baizik, sinonimo hobeak eskainiz".

 - [E123]: "Banitate* e. handizalekeria, harrokeria; hutsalkeria OEHn nolako lekukotasuna duen ilusita, izartxoa eman al diezaiokegu? Horrelakoetan, Zah. marka eman eta definitu egiten ditugu, ala?".

 - [E116]: "Guztiz bat nator. Hemen ondoan emango ditut sinonimo batzuk, horien artean aukeratzeko (horietako zenbait ez daude hiztegi batuan). Proposamena: banitate Zah h. handizalekeria, harrokeria, hutsalkeria, hantukeria, hanpuruskeria, hutsalkeria, etab.".

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): "banitate Zah. h. harrokeria, harrotasun, hutsalkeria, etab.".

banjo
iz. Gitarraren antzeko musika-tresna, hura baino txikiagoa, kutxa biribila eta larru zati tenkatu batez estalia duena. Banjo-jotzailea.

Aztergaia: banjo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

banjo : HiztEn, LurE, Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Hiztegietako informazioa

banjo : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE. // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF eta FE, HaizeG BF eta FE, T-L LFB, Lh DBF, DRA, PMuj DVC eta DCV, Azkue Aurkibidea.

Hiztegi berezituetako datuak

banjo : EEgunk. Ez dugu aurkitu ap. Musika Hiztegia.

Erdaretako formak

fr (DLLF): banjo; it (S. Carbonell): banjo; ca (DCC): banjo; en (Collins): banjo; de (Langenscheidts): banjo.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "banjo. Musika tresna".

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nart.

banjuldar
1 adj. Banjulgoa, Banjuli dagokiona.
2 iz. Banjulgo herritarra.

Aztergaia: banjuldar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

banjuldar (herritarra).

banka
iz. Bankuak; bankuen jarduera.

Aztergaia: banka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-11-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

banka h. bankuak.

Lantaldearen irizpideak
Zer erabiltzen den aztertuko da

adierazkizun biei dagozkien adierazleak beharrezkoak direla uste du batzordeak; baina, batetik, banketxe onartzekoa da, eta bestetik:

Baldintza minimoa betetzen duen ikusi behar da

zein hizkuntzatan egiten da banka/banku bereizketa? Frantsesez, kasurako, ez da egiten.

Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

batzordeak ez du erabaki bereizketa egin ala baztertu; eta leialki adierazten du, esatekorik duenak esan dezan (sektorekoek, adib.).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "nik dakidanez, alemanez eta ingelesez diferentzia egiten da banca eta banco-ren artean: ingelesez: bench = jezarlekua / bank = banketxea, bankua / alemanez (pluralean egiten da): die Bank/die Bänke: jezarlekua / die Bank/die Banken: banketxea. Edozelan ere, banka sartzea erdarakada bat sartzea litzateke, edo hobeto esan, gaztelaniakada bat. Hona proposamendu bat: diru-erakundea: banketxe, banku / jezarlekua: banku" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  banka, banko, banku formen artean banka proposatzen du.

 - Erabakia: EArau (1996-02-23): ez da onartu.

bankar
1 adj. Bankakoa, Bankari dagokiona.
2 iz. Bankako herritarra.

Aztergaia: bankar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bankar 4: Ox 2 ("Frantses horrek baditu Bankarrak lotsatzen, / Bankarrek badakite eskuaraz mintzatzen"), Zub ("Bankarrak, Baigorriarrak, Urepeldarrak, Aldudarrak, Ezterenzubiarrak, mendiz gaindi, eta denak, yakina, barurik, yauna-hartzeko Orriagan"), JE Ber ("Jausteko eskualdeaz ez, beren begitarte zimailaz ere ez, bainan garaitiko zer guziez Baigorritik etxerat itzultzen diren Bankar batzuentzat hartzeko litazke"), eta ap. DRA, Herr 1960 ("Konda baginitza Bordaleko komentuan eta hortan pasaturik bazterretan diren Bankar serorak, nonbre ederra atxeman ginezake").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bankar 3, Herr 1968-1989 artekoak ("Gaston Carricaburu, sortzez Bankarra", "Aita du Bankarra, ama Baigorriarra", "Bankar guzien izenean goresmenak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bankar : HiztEn-LurE (s.u. Banka) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bankar : EskolaHE (s.u. Banka), DRA (habitante de la Fonderie) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: 'bankar | H: Onomastika batzordeak argitzekoa'.

 - [I202]: 'bankar (ik. 122. araua)'.

 - [E116]: 'hau Onomastika batzordeak erabakitzeko da'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'OK'.

bankari
iz. Banku baten jabe edo zuzendaria. Adiskide bat zuen bankaria.

Aztergaia: bankari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bankero (5 ager.: Gy (2), Kk Ab I (2), Munita); banker (1: Gy); bankier (2: Hb Egia, HU Aurp); bankari ez da ageri.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bankari (11 ager., 7 Urraspide aldizkarikoak, guztiak EBkoak); bankero (2, EB); bankeru (1, EB); banku gizon (2, EB).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: bankari (2), bankero (1), banku gizon (1), banku-gizon (1); Irakasmundua: bankari (6), bankulari (1); Komunikabideak: bankari (2), bankero (1); HiztEn: bankari; LurEn: bankari; Euskalterm: bankari.

Lantaldearen irizpideak
Forma lehiakideak ditu, eta erabilerak ikusiko dira

banku-langile gardena hobestekoa izan daiteke, baina ikus tradizioak

Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria-adierak zehazteko eskatuz ( iz. 'bankuaren jabea edo zuzendaria').

Informazio osagarria
Eratorpen-atzizkien banaketa argitu behar da

-ari/-ero

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Frantseseko "banquier" eta espainoleko "banquero", alde batetik, eta "banku-langile", bestetik, gauza diferenteak dira, nik uste. Kontzeptu biak nahasi samar datoz zerrendan" (1994-08-02)

 - [I102]: aurrekoa esan eta gero, banku-/banketxelangilea hobetsi beharko litzateke, edo bestela 'gehiengokerietan' hasten bagara bankeru eta bankier, biak, ontzat jo" (1995-01-10)

bankarrot
iz. zub. Porrota. Bankarrot egin.

Aztergaia: bankarrot

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "bankarrot"

 - [E115]: "Bankarrot: gaskoi hitza, jatorrizko bankarroto edo gure klukegite, diru porrot agian hobe".

 - [E116]: "oso lekukotasun gutxi ditu. OEHren arabera Ipar da, baina 'Argian' badira adibide batzuk. Zuek ikus".

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): "bankarrot Zub. 'porrota'".

bankete
iz. zah. herr. Oturuntza, bazkaria. Ni ezkontzean izango dira bankete izugarriak.

Aztergaia: bankete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: -t / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bankete: baditugu honen ordain hobeak euskaraz: oturuntza, jataldi esaterako. Nik erdarakada hau bigarren mailan jarriko nuke. Her. Beh. edo Zah. Erantsita'.

 - [E103]: 'bai?'

 - [E116]: 'badira adibide batzuk EEBSn baina nik ez nuke inola ere jarriko hemen. Proposamena: ez sartu'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'bankete Zah. Herr.'.

banketxe
iz. Banku merkataritza egiten den etxea. Banketxea ixteko ordua baino hogei minutu lehenago dirua atera nahi duzula?

Aztergaia: banketxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
bankisa
iz. Poloetako izotz geruza handia, itsasoko ur izoztuaz eratzen dena. Groenlandiako ekialdeko kostalde hau bankisa iraunkor batek ixten du ia urte osoan.

Aztergaia: bankisa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bankisa : HiztEn ("Poloen inguruko eskualdeetan itsasoko ura izoztearen ondorioz eratzen den izotz-geruza"). Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec; AB38; AB50; LurE; Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Elhuyar-en Munduko leku-izenak liburuan bankisa 'plataforma de hielo' ageri da (Adib.: Amery Bankisa 'plataforma de hielo de Amery').

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bankisa jaso duena: ElhHizt. // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko banquisa / banquise-ren ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: bankisa // Casve FE: itsasizotz // HaizeG FB: horma-xuri, horma-meta, horma-pila // T-L LFB: horma-xuri. // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Lh DBF, DRA, PMuj DVC, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es banquisa formaren ordainak: fr (DLLF): banquise; en (Collins): ice field, ice floe; Ez dugu aurkitu it (S. Carbonell), ca (DCC), de (Langenscheidts).

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(izotz-geruza handia).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

banku kontu, banku-kontu
iz. Aurrezki kutxa edo banku batean ezarritako dirua; diru gordailu horren zor-hartzekoen agiria. Ik. kontu1 3. Espainiako Auzitegi Nazionalak ikerketa hasi berri du auzipetuak Suitzan banku kontuak dituen jakiteko. Lapurrek milioika erabiltzaileren posta elektronikoen helbideak zituzten, eta banku kontuetatik dirua ebatsi nahi zutenean, banku eta kutxen izenean mezuak bidaltzen zituzten.
banku langile, banku-langile
iz. Abokatuz eta banku-langilez beterik zegoen taberna batean bazkaldu genuen.

Aztergaia: banku langile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-01-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

banku1
1 iz. Diruaren eta diru ordekoen merkataritza. Banku eragiketak.
2 iz. Banketxea. Orduko denboretan ez zen ezagutzen, Bizkaian behintzat, bankurik. Europar Batasuneko bankuak. Bankuak sari bat ematen die zorrei, eta beste bat hazixeagoa hartzekoei.
3 iz. Isuraldatzeetarako odola eta giza organoak gordetzen diren gordailua. Estatu Batuetako odol banku batera bidali dituzte Leonorren zelula amak.
banku2
iz. Eserleku luzea, bizkarduna nahiz bizkargabea, zenbait lagun batera eser daitezkeena. Harrizko banku batean eserita. Ikasgelako, elizako bankuak.
banku3
iz. geogr. Itsaso, ibai edo aintziretan, hondoan gertatzen den hedadura handiko goragunea, itsasontzien ibilbidea eragozten duena. Ik. barra 3; baxa. Jaizkibelgo hondar bankua 1992an hasi ziren aztertzen.
bano2
1 adj. Hutsala, alferrikakoa. Munduko jolas bano eta alferrikako esamesak.
2 adj. Ipar. eta naf. Segurtasunik gabekoa.
banpez
adb. Ipar. Bat-batean.

Aztergaia: banpez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

onomat.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

bat-batean.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "atea banpez hetsi du. Bainan ere: eliza banpez betea zen, bete betea zen [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

banpiro
1 iz. Animalien odola xurgatzen duen saguzarra (Desmodontidae fam.).
2 iz. Sineskerien arabera, gauaz hilobitik irten eta bizidunen odola xurgatzen duen hila. Garai horretan hainbat izurritek jo zuten Venezia, eta horien erruduntzat banpiroak jotzen zituzten.

Aztergaia: banpiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Fam. Desmodontidae.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bi adiera jasotzeko eskatuz: iz. 1 Fam. Desmodontidae. 2 'odol-xurgatzailea'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bantu
1 iz. Kamerundik Hegoafrikara hedatzen diren zenbait herrik osatzen duten talde etnikoko kidea. Bantuen ohiturak.
2 adj. Talde etniko horretakoa, talde etniko horri dagokiona. Komunitate bantuen hezkuntza.
3 iz. Etnia horiek erabiltzen dituzten hizkuntzek osatzen duten familia. Afrikako ekialdean oso zabalduta dagoen bantu-familiako hizkuntza da swahilia.
4 adj. Hizkuntza-familia horretakoa. Osagarri bikoitzeko perpausak nahiko arruntak dira Afrikako hizkuntza bantu askotan.

Aztergaia: bantu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-02-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak erabakitzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: 'bantu | H: Onomastika batzordeak erabakitzekoa'.

 - [I202]: 'bantu (Azkue Bibliotekak eskatuta, 1996ko martxoaren 15eko batzorde bilkuran erabakia)'.

 - [E116]: 'Onomastika batzordeak erabakitzeko da'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'OK'. // 190. arauan jasoa.

baño
zenbtz. Ipar. eta batez ere bnaf. adkor. Batto, bat bakarrik. Ik. batño. Hemeretzi partida jokaturik baño ere galdu gabe.

Aztergaia: baño

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ño.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. (batez ere BNaf.).

Forma baten adiera(k)

batto, bat bakarrik.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bat, bat-ño [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bao
iz. eraik. Horma bateko hutsunea, ateak edo leihoak egiteko irekitzen dena. Fatxada guztietako baoak berdin-berdinak dira.

Aztergaia: bao

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira 14 bao (eta baotxo): P. Iztueta 11 (adib.: "Iparraldeko fatxada harlanduzkoa da; goiko aldean jadanik mainela galdu duen bao erdibitu bat ikusten da"); SEIE ("Lehenik kalostra daukagu teilategalaren ordez; neurri itzeleko pilastrak, pisu bat baino gehiago egiten dutela, okuluak, erdiko baoaren enkoadre hautsia"); UZEI ("Luzeroa. Sin.: Sabaileihoa; Argizuloa. Kristalez itxitako baoa estalki batean, jeneralean isurkiaren arrasean geratzen dena"); I.A. Berriotxoa ("bao gehiago dago goiko solairuetan #mdash# ez bait dira jadanik defentsarako edifizioak"), eta 3 baogune : UZEI 2 ("Erromanikoarekin alderatuz, masak baino garrantzi handiagoa izango du baoguneak", "Horma-pinturak, erromanikoan zuen garrantzia galdu egiten du gotikoan, baoguneak ugaritu egiten bait dira"); I.A. Berriotxoa ("Sarrerako ateak, dobelaje handiko arkuekin eta baogune gutxirekin behe solairuan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bao : HiztEn, Euskalterm 33; baogune : Euskalterm 2. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Eraikuntza Hiztegia: es vano, hueco: eu bao, kofadura // Hirigintza Hiztegia: es vano de fachada, hueco de fachada: eu fatxada-bao.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bao jaso dutenak: HiruMila, ElhHizt, DRA, PMuj (eta baotu). // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal vano / embrasure, baie; portée formen ordainak: HiruMila: bao, kofadura // ElhHizt: bao, kofadura // Lur EG/CE: zulo // XarHizt: embrasure: (porte) ate, -arte, (fenêtre) leiho-arte // Casve FE: embrasure: botarte, leihoarte; baie: arte, borta, leiho; portée: arte // HaizeG FB: embrasure: (porte) ate-arte, (fenêtre) leiho-arte; baie: idekidura, leiho // T-L LBF: embrasure: (de porte) athe-arte, (de fenêtre) leiho-arte; baie: idekidura, leiho // PMuj DCV: uts-une, usgune, leio // Ez dugu aurkitu ap. Lur EF/FE, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): embrasure, baie; portée; it (S. Carbonell): vano; en (Collins): space, gap; de (Langenscheidts): Maueröffnung / lichte Weite, Spannweite.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Tekn. (Eraikuntza).

baobab
iz. Afrika tropikaleko zuhaitza, enbor handia eta sendoa duena, eta lore zuriak eta fruitu mamitsuak, jateko onak, ematen dituena (Adansonia digitata).

Aztergaia: baobab

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: baobab: Adansonia digitata.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Adansonia digitata.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'baobab: Duda nuen izen zientifikoa Adansonia ala Adamsonia ote den. Begiratu eta bai, ongi dago, Adansonia da'.

 - [E116]: 'ez dakit ezertarako ere balio duen, baina utzi dagoen moduan orduan'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'OK'.

bapedera
izord. [Oharra: Euskaltzaindiak, bapedera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. batbedera].

Aztergaia: bapedera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: Ik. bat-bedera / HiztEn: Ik. 1 bat (bedera) / LurE: - / ElhHizt: ik. bat (bedera) / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Grafia hobestekoa

Ik. bat-bedera.

bapo
1 adb. Oso ongi, besterik behar ez dela. Bapo jan eta edanda. Bapo egon, bizi. Bapo, motel! || Bapo gizendu ziren haren kontura.
2 adj. Ederra, bikaina, adoretsua. Aitona bapoa patxada ederrean eta lasai asko zegoen. Senarra gobernatzeko zer modu bapoa.
Azpisarrerak

Aztergaia: bapo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bapo egin .

bapo egin
ad.-lok. lgart. Ase. Ik. berdindu 5. Jan-edanaz bapo egin ondoren, kanta-kantari hasi ziren.

Aztergaia: bapo egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bapo sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

ase.

bapore
1 iz. Lurruna. Bere ahotik datorren baporea kapaz da bultzatzeko trena aldats gora.
2 iz. Lurrunaren indarrez ibiltzen den ontzia; itsasontzi motorduna. Kaia baporez beterik zegoenean.

Aztergaia: bapore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

lurrin, bapore

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "bapore / lurrun. Zehaztu beharko lirateke esanahiak eta bakoitzaren eremua. Bapore-ontzi edo bapore (horrelaxe, soilik), ontzi mota bat adierazteko erabiltzen dela adierazi" (2003-09-22)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'bapore | EArau ez da besterik zehaztu behar? Lurruna/bapore gauza bera da? Uste dut hau zehaztu beharko litzatekeela, baina ez dakit nola'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'utzi dagoen moduan'.

bar-bar
1 onomat. Hizketa-hotsaren onomatopeia. Jendea hasi da bar-bar hizketan.
2 onomat. Dirakien uraren onomatopeia. Nork bere barruan bar-bar irakiten dauzkan joera xume eta bihurriak.
3 adb. Barra-barra. Kai ingurutik etxera bar-bar jendea.

Aztergaia: bar-bar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

1 hizketa-hotsaren onomatopeia. 2 dirakien uraren onomatopeia. 3 barra-barra.

bar2
iz. fis. Presio unitatea, 100.000 pascalen baliokidea dena; unitate horren nazioarteko sinboloa. Kalkulatu bukaerako oreka-tenperatura kelvinetan eta bukaerako presioa barretan.
bara
iz. Antzinako luzera-neurria, euskal probintzien arabera 78,5 cm-tik 83,6 cm bitartekoa izan zitekeena. Hamalau kaskabilo lau bara zintarekin.

Aztergaia: bara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bara: gutxienez hiru bara ditugu: 1 'makila, justiziarena batez ere' 2 'neurria' eta 3 'geldiunea' Egin zuten bara mortuan, urik bat ere gabeko toki batean. Horietako batzuk jar litezke'.

 - [E116]: 'ez dut batere argi ikusten kontua: 1. 'makila' gisa erabili dute idazle batzuek (Larramendi, Otxoa de Kapanaga, Cardaberaz,Oihenart, J. Lizarraga), ez bakarrik justiziarena (adibide gehiago ditu bestelakoak); 2. 'neurria' adierazteko besteren batek (Izagirre, Canc. Pop.), adibide pare bat ikusten ahal dira OEHn; 3. 'geldiunea' baino gehiago badirudi 'geldilekua' dela. XK-k ematen duen adibide hori da aipatzen dena (OEH, Harluxet), eta bada beste bat ere; 4. Horretaz aparte, 'traba' gisa ere erabili izan da (ikus geroago 'baragailu', eta; 5. 'barandilla' adierazteko ere (honek adibide gehiago ditu, gainera). Gaur egungo lekukotasunik ia-ia batere. Beraz, zerbait gomendatzekotan, 'makila'-ren sinonimoa izango litzateke, neurri batean. Ez dut batere argi ikusten makilaren ordez 'bara' ematea hiztgi honetan. Nire proposamena: ez aipatzea, ez baitugu horren beharrik, eta ez baitu aberasten gure hiztegia'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'bara 'behinolako luzera neurria'.

baraila1
iz. bizk. Zalaparta, iskanbila. Hor ibiltzen ziren aldra handiak, oihuka, deiadarka, garrasika; urteak dira horrelako barailarik etxean sumatu ez dudala. Ezkontzetan ohi diren baraila, jolas, dantza, jan-edanak.
baraila2
1 iz. Ahoaren gainean eta azpian dauden, eta hortz-haginak kokatzen diren bi hezurretako bakoitza, bereziki azpikoa. Ik. masailezur; matrailezur; matelezur. Aharrausi luzea egin zuen, barailak izugarri zabalduz. Egun batean, Talos, suge baten baraila aurkiturik, konturatu zen makila bat ebakitzeko erabil zezakeela.
2 iz. Hainbat intsekturen ahoko kideko piezetako bakoitza. Kilkerrak eta matxinsaltoak, berriz, poto batzuetan sartu, eta banan-banan ateratzen nituen, haien hegalak edo barailak aztertzeko.
3 iz. Zenbait makina eta tresnatan, zerbaiti heltzeko edo zerbait zanpatzeko erabiltzen diren bi ataletako bakoitza. Piezaren finkapena barailen eta piezaren artean sortzen den marruskaduraren bidez egiten da.
barailati
adj. bizk. Zaratatsua.

Aztergaia: barailati

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ti.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

zaratatsua.

barailezur
iz. Baraila. Ik. masailezur; matrailezur.

Aztergaia: barailezur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hezur.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

barakaldar
1 adj. Barakaldokoa, Barakaldori dagokiona.
2 iz. Barakaldoko herritarra.

Aztergaia: barakaldar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-09-17
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'barakaldar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua, eta ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak liburuan (Eudel, 2001) berretsia)'.

 - [E116]: 'hau Onomastika batzordeak erabakitzeko'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'OK'.

barakuilu
iz. Barraskiloa. Barakuiluak belarjaleak dira. Saskia bete barakuilu. Barakuiluak jan.
Azpisarrerak

Aztergaia: barakuilu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. arroba.

baranda
1 iz. zah. Balkoia; galeria.
2 iz. Balkoi, zubi, zurubi eta kidekoen ertza babesten duen hesi modukoa, zutikako habetxoz eta horiek goialdean lotzen dituen hagaz osatua. Gaineko ertz guztian urrezko baranda eder bat zeukan. Barandari helduta jaitsi, ibili.

Aztergaia: baranda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

EuskHizt-ek bezala definitzeko eskatuz: "iz. 1 Zah. balkoia; galeria. 2 balkoi, zubi, zurubi eta kidekoen ertza babesten duen hesi modukoa, zutikako habetxoz eta horiek goialdean lotzen dituen hagaz osatua".

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "zein zentzuten jotzen den ontzat aipatu beharko litzateke. Nire ustez ingelesezko zentzurako utzi beharko litzateke: 'galeria', 'etxe bateko arkupelakoa'. Aldiz, eskilaretako euskarrietarako bantzu (guztiz egokia) proposa liteke" (1995-01-10)

barano1
iz. Ingurua. Gazte batzuk bildu zituen bere baranoan. Suaren baranoan. Ogi, gazta, ardo, jan eta dantza, larrainaren baranoan.
barano2
iz. Muskerraren kideko narrasti handia, Afrikan, Asian eta Australian bizi dena (Varanus sp. ).
barantaila
iz. zub. Otsaila. Barantailaren 15ean eta 16an.

Aztergaia: barantaila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

otsaila.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "otsaila, Xuberon [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

barañaindar
1 adj. Barañaingoa, Barañaini dagokiona.
2 iz. Barañaingo herritarra.
bararazi, bararaz, bararazten
du ad. Geldiarazi. Eguzkia bararazi zuen mirakulua.

Aztergaia: bararazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bararazi, bararaz, bararazten. du ad.

barasoaindar
1 adj. Barasoaingoa, Barasoaini dagokiona.
2 iz. Barasoaingo herritarra.

Aztergaia: barasoaindar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-09-17
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'barasoaindar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua)'.

 - [E116]: 'Onomastika batzordeak erabakitzekpo'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'OK'.

baratari
iz. zah. Eskribaua, notarioa.

Aztergaia: baratari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan baratari : a) testu-lekukotasunik gabekoa "Barata, signifie ce qui est à bon marché; item, noise, riotte; item, broullerie, d'où vient baratari, c'est-à-dire 'brouillon', qui embrouille les affaires" O-SP (...)" eta b) 'eskribaua' adierakoaren 5 ager.: O Pr ("Auzilaria, sarista ezak onsa barataria"), A EEs ("baratari (notario) egin arte"), Otx 2 (+ 1 corpusean) eta A Y 1934.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baratari 5 aldiz agertu da: A (OEHko testuinguru berean), B. Latiegi 4 (adib.: "bere notario edo baratariaren etxean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

baratari : HiztEn. Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec, AB38, AB50, LurE eta Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

baratari 'eskribaua' jaso dutenak: EuskHizt, ElhHizt, HiruMila (ik. notari), Casve EF, DRA (+ 'lioso', 'camorrista', 'chalán'), Lh DBF (+ 'maquignon, fripier, fraudeur'), PMuj DVC (+ 'chalán, tratante') // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

eskribaua, notarioa.

baratu, bara/baratu, baratzen
1 da/du ad. Ipar. eta naf. Gelditu. Beti goaz, ez gara behin ere baratzen. Lauhazka doan zaldia baratzea. Han baratu ondoan hatsaren hartzeko denbora, berriz bideari lotu zen. Atean aiduru baratzen delarik. Lanetik osoki baratuz. Entzunik izurritea baratuxe dela Bartzelonan. Zure hitzek ez naute baratuko.
2 du ad. Eragotzi. Etxean sartzetik bara ezazu.

Aztergaia: baratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

baratu, bara, baratzen. Ipar. eta Naf. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

baratu, bara, baratzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'baratu 1. Bidean gelditu (Z. Naf. ); 2. Z. bidean topatu'.

 - [E116]: 'Ez nuke esanahia zehaztuko. Ez dut adibiderik aurkitu TXPk ematen duen bigarren adierarekin, eta OEHn askoz ere gehiago ikus daitezke 'detener, impedir' bezala definitzen dituenarekin, Beraz, hoberena bakean uztea. Nire proposamena: utzi zegoen moduan'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'utzi lehen bezala'.

baratxe
adb. Ipar. Astiro, emeki, geldiro. Argi, zoli eta baratxe ahoskatu. Emeki eta baratxe sartu behar da egitekoetan.
Azpisarrerak

Aztergaia: baratxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'astiro'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa emateko eskatuz: baratxe-baratxe .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "emeki [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "baratxe | EArau: Ipar. 'astiro'. AS gisa emateko eskatuz: baratxe-baratxe Zah. TXP: Baratxe-baratxe Lapurdieraz ongi erabilia".

 - [E109]: sartzea eskatu du.

 - [E116]: "Beraz, lantaldeak dioena onartzea (ez da bakarrik Lapurdi: hor daude Larremendi, Añibarro, G. Garate, Leizarraga, Axular, Pouvreau...) da proposamena".

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): "baratxe Ipar. 'astiro'; baratxe-baratxe".EArau (1996-02-23): sartzea erabaki da.

baratxe-baratxe
adb. zah. Baratxe-baratxe, badoa urrun. Jainkoaren laguntzarekin batean, garaituko dituzu baratxe-baratxe tentazioak.
Loturak

Aztergaia: baratxe-baratxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: baratxe baratxe / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS: baratxe baratxe / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

bikoiztapenak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baratxe sarrerari dagokion azpisarrera.

Diakronia

Zah.

baratxuri
iz. Baratzeko landarea, zitoriaren familiakoa, erraboila ataletan banatua duena eta sukaldaritzan, janarien bizigarri, erabiltzen dena (Allium sativum). Ik. berakatz. Porruz, tipulaz eta baratxuriz asetzen zirela. Eguzkia baino garbiagoa, baratxuria baino zindoagoa. Haren ikasgelan baratxuri-usain bizia zegoen.

Aztergaia: baratxuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Baratxuri es la forma septentrional y la empleada, salvo Mendiburu, por los escritores guipuzcoanos del Beterri; el resto de los guipuzcoanos emplean baratzuri". #mdash# "Berakatz documentado en autores vizcaínos desde principios del s. XIX. La forma barakatz, aunque es la primera que se documenta (en Landucci), no se encuentra en los textos".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baratxuri: 27 ager. (G 11, EB-EgAs 10; IE 6); batxuri: ager. 1 (G); baratzuri: 7 ager. (EgAs); barazuri: ager. 1 (G); berakatz: 8 ager.(B: 6; G 1; EB 1).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: baratxuri (3). AB38: baratxuri (9) eta baratzuri (3). AB50: baratxuri (2), baratzuri (2), barazuri (1) eta berakatz (1). HiztEn: berakatz, baratzuri: ik. baratxuri. LurE: berakatz, baratxuri: ik. baratzuri.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Allium sativum.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: baratxuri-ale = baratxuri-atal = baratxuri-xixter ; baratxuri-belar , baratxuri-buru , baratxuri-korda , baratxuri-salda , baratxuri-zopa .

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Allium sativum

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]:  'Baratxuri-salda 'baratxuri-zopa' Niretzat salda eta zopa ez dira gauza bera (gure etxean behintzat diferenteak izan dira). Bi azpisarrerak emango nituzke, definitzailerik gabe'.

 - [E116]: 'baratxuri-xixter. Ez dakit nik xixter hau nondik atera den. Ez genuen eman lehenbiziko itzulian. Baztanen baratxuri-ziztor, baratxuri-xixtor dira erabiltzen direnak'.

 - [E116]: 'Bat nator MArekin 'salda' eta 'zopa' desberdinak direla, gure etxean ere bereizten ziren. Ez dakit, ordea, 'baratxuri-salda' eta 'baratxuri-zopa' zertan bereiz daitezkeen. Nik beti 'baratxuri-salda' entzun dut etxean. Bestetik, xixter hori J. Etxeparek erabiltzen du, eta badira beste bi adibide ere, baina jakin nahi nuke hain garbia den hala dela, eta ez 'xixtor' (Etxeparek ez ditu biak erabiltzen eta, beraz, lekukotasun horrekin nire zalantzak ditut). Hitz bera erabiltzen dugu laranja xixtorrak bereizteko, adibidez'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'baratxuri Allium sativum; baratxuri-ale, baratxuri-atal, baratxuri-belar Alliaria petiolata, baratxuri-buru 1 'baratxuriaren erreboila'; 2 'baratxuri-atala', baratxuri-korda, baratxuri-salda, baratxuri-zopa. XKren oharra: zizter eta ez xixter jartzea erabaki da, zizter lehendik erabakia dugulako; baratxuri-salda eta baratxuri#mdash#zopa biak jartzea erabaki da, baina berdintasunik jarri gabe, MAren oharra aintzat harturik'.

baratxuri ale, baratxuri-ale
iz. Baratxuri atala. Ik. baratxuri zizter. Baratxuri aleak hartu eta xehatu zituen.
baratxuri atal, baratxuri-atal
iz. Baratxuri buruaren zatietako bakoitza. Ik. baratxuri ale; baratxuri zizter. Tipula erdia eta bi baratxuri atal.
baratxuri belar, baratxuri-belar
iz. Cruciferae familiako landarea, lore zuriak ematen dituena eta baratxuri usaina duena (Alliaria petiolata). Baratxuri belarra zintzurreko mina sendatzeko arras ona omen da.
baratxuri buru, baratxuri-buru
iz. Baratxuriaren erraboila, atalez osatua dena. Idiari zaragarra kentzeko lau baratxuri buru xehatu eta horrekin igurtzi.
baratxuri korda, baratxuri-korda
iz. Baratxuri txirikordatuen multzoa. Baratxuri kordak, zintzilik jarriak.
baratxuri salda, baratxuri-salda
iz. Baratxuria egosiz prestatzen den salda. Egin zuen baratxuri salda koipe puska batekin.
baratxuri zizter, baratxuri-zizter
iz. Ipar. Baratxuri atala. Ik. baratxuri ale. Piperbeltza, baratxuri zizter bat eta perrexila.
baratxuri zopa, baratxuri-zopa
iz. Baratxuriarekin eta ogiarekin prestatzen den zopa. (Pluralean nahiz singularrean erabiltzen da). Ondo eman zioten hasiera afariari, baratxuri zoparekin.
baratxuria baino ...-ago
Norbaiten dohainak azpimarratzeko erabiltzen den esapidea. (fin, zintzo eta kideko izenondoekin). Eguzkia baino garbiagoa, baratxuria baino zindoagoa.
baratz
1 adb. Baratxe, astiro. Bere aurrerapen urratsak hain baratz eta geldo doaz!
2 adj. Motela, geldoa. Bada, esan beharra dago, hasiera baratz horren ostean, ekaitza datorrela. Edozer gauzagatik, edo lodi eder guria edo argal mehe zatarra delako, apaindua edo praka zaharduna, azkarra edo baratza, argitsua edo argi gabea, ipini diote izengoitia.

Esaera zaharrak

Lan baratza, lan aratza.

Aztergaia: baratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag. eta izond.

Forma baten adiera(k)

baratxe, astiro (egina).

baratza
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baratza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. baratze].

Aztergaia: baratza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

baratza, -tze

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: Ik. baratze / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

-tza/-tze zalantzazkoetan, oro har, -tza amaiera da hobestekoa, B eta G batera horren alde baitaude; kasu honetan ez dago lege hori aplikatzerik, -tza G bakarrik baita (cf. B ortu). "baratze. Ik. baratza" gehitzea da irtenbidea

Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

ik. baratze.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ene ustez, -tza/-tze bukaeretan, antzeko hedadura dutenean, askoz hobea da -tze bukaera hobestea, horrek hitza zehaztasunez mugatzeko aukera eskaintzen duelako (cfr. baratza ederra da = baratze ederra da edo eta baratzea ederra da). Mugatze-arazo hau dirudien baino larriagoa da euskaraz, eta Bizkaialdean horren premia maiz biziki sentitzen dugu, batasunarekin geure -ea bereizgarria (neskea, alabea...) galdu baitugu" (1995-01-25)

baratze
1 iz. Lursail ez handia, gehienetan hesitua eta etxe ondoan dagoena, jateko on diren landareak aldatzeko edo horien haziak ereiteko ardura bereziz zaintzen dena. Baratzea jorratu. Baratze lanak. Getsemaniko baratze santuan. Etxe inguruko baratzean lurperatu behar dira. Zuhaitzak bi eratakoak dituzu: mendi zuhaitzak eta baratze zuhaitzak. Azokan baratzeko gauzak eros ditzakezu. Baratze-lur gizenak. Asaba zaharren baratzea.
2 iz. Lorategia. Demagun zure baratzean agertzen dela hiru orriko lore guztiz eder bat.

Esaera zaharrak

Baratze eta usategi, aberasgarri.

Aztergaia: baratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: lore-baratze , baratze-kardu , baratze-marrubi .

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. baratza (hau da hobestekoa)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: biak sartzea proposatu du (baratze eta baratzezain)

 - [E123]: "lore-baratze, baratze-kardu Cynara cardunculus, baratze-marrubi Fragaria x ananassa. Lore-baratze Azpisarrera hori gehitzeko eskatzen du lantaldean, baratze sarreran. Baina horren legua, lore sarreraren azpian izango da, ala?".

 - [E116]: "Bietan sartu behar da. Egia da halako batean holakoak dagokien tokian (kasu honetan lore da toki hori) sartzeko erabakia hartu zela, baina gero erabaki zen bietan sartzea, hiztegia argitaratzen denean bietan sartu beharko baita. Denbora aurreztea da kontua. Beraz, proposdamena: lantaldearena onartu".

 - Erabakia: BAgiria (1996-03-29): baratze eta baratzezain onartu dira. // Erabakia (2004-10-29): "baratze; baratze-kardu Cynara cardunculus. baratze-marrubi Fragaria x ananassa. XKren oharra: lore-baratze erabat kentzea erabaki da, frantses eredu baten antzera sortua izan arren, iparraldean inork ez darabilelako".

baratze kardu, baratze-kardu
iz. Lore moreak eta jateko onak diren hosto mamitsuak dituen kardu mota (Cynara cardunculus).
baratze marrubi, baratze-marrubi
iz. Baratzeetan landatzen den marrubi mota (Fragaria x ananassa).
baratzekari
iz. Barazkia.

Aztergaia: baratzekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. barazki.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

ik. barazki (hau da hedatuena)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper