berdindu, berdin/berdindu, berdintzen
1 da/du ad. Berdin bihurtu, maila berean jarri, zerbait beste zerbaiten berdina izan. Hemen berdintzen dira aberats-pobreak. Atzoko markak berdintzera. Esan daiteke urrezko meatzeekin berdintzen direla Gipuzkoako harrobiak. Zure edertasunak ez du zure ahizparena berdintzen. Sei jokotan berdinduak. Muinoak elkarren kidera berdinduko ditu. Kartagoko hiria desegin eta lurrarekin berdindu zuen.
2 du ad. Kirol-lehiaketa batean, kirolari edo talde batek, aurkariaren tanto edo puntu kopuru bera izan. (nor osagarririk gabe). Ik. partida berdindu; adostu 3; ados izan 1; berdinketa 2. Bergarak ere puntu bakarra eskuratu du, Pasaian 1-1 berdindu ostean. Eibartarrek 23na berdindu zuten Cangasen aurka. Lehen itzulian berdindu egin zuten Alavesek eta Malagak. Ostolazak eta Izeta II.ak berdindu egin zuten Antzuolan; biek ala biek jasoaldi kopuru bera egin zuten. Nuarbek eta Aresok berdindu egin zuten lehen postuan eta baita Mutrikuk eta Goiherrik ere, hirugarrenean. 3 da/du ad. Lautu. Irauli eta berdindu behar duela lur guztia. Aldapak berdindu. Koskak eta laztasunak berdintzeko.
4 da/du ad. Zuloez eta kidekoez mintzatuz, bete. Hesiak lurpetik atera eta zuloak berdintzeko. Hutsune hori berdintzeko, Euskaltzaleak bazkuna eraberritu dugu.
5 da/du ad. Ase. Urdaila berdindu. Oraintxe ongi berdindua gelditu naiz.
6 da ad. Neurriz kanpo edan. Aizu, gogoratzen al zara atzo nola ibili zinen?; ontzi handia ekarri arren, ederki berdindu zinen. Ederki berdinduta zagok.
7 du ad. Erkatu, alderatu. Zerekin berdinduko dugu zeruko jaurgoa?