1236 emaitza ba bilaketarentzat - [301 - 400] bistaratzen.

balakari
adj. Lausengaria, losintxaria. Ik. balakatzaile.

Aztergaia: balakari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

balakatzailea, losintxaria.

balakatu, balaka/balakatu, balakatzen
du ad. Lausengatu. Ik. losintxatu. Hitz eztiz balakatu. Horrelako emazteak, lehenbizian lausengatzen eta balakatzen badu ere, ordea, azkenean larrutzen eta desegiten du. Euskal Herria: lausengatzen eta balakatzen hauenak, horrek engainatzen hau. Ikusleak astindu nahi ditu eta lazki marruskatu, ez balakatu.

Aztergaia: balakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

balakatu, balaka, balakatzen. du ad. Sin. losintxatu.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

balakatu, balaka, balakatzen

Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)

ik. losintxatu

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "perekatu, lausengatu. Balaka hitzetik dator bainan balaka hitza behin ere ez dut entzun" (1995-03-03)

balakatzaile
adj./iz. g. er. Balakaria.

Aztergaia: balakatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

balaku
iz. Lausengua. Ik. losintxa. Emakumearen balakuak. Balakuzko solasak. Balakuz lortutako gauza. Inorentzat zurikeria eta balakurik gabe. Nire inguruan jauziak eta balakuak egiten jarraitzen zuen. Lausengu eta balaku asko egitea.

Esaera zaharrak

Astoaren balakuak, ostikoak eta ausikiak. Gure orak buztanaz daki balaku egiten, eta ahoaz ausikitzen.

Aztergaia: balaku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
balakuka
adb. Balakuak eginez, balakuak egiten. Txakurra sartu zen, eta nagusi zaharrari isatsarekin balakuka hasi zitzaion.

Aztergaia: balakuka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

balanbatu, balanba, balanbatzen
da ad. g. er. Kulunkatu.

Aztergaia: balanbatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

balanba, balanbatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

kulunkatu.

balantza
1 iz. Pisatzeko tresna, alde batera eta bestera makur daitekeen atal zurrun batek eta atal horren muturretan zintzilik dauden plater moduko bi ontziz osatua. Aingeru bat agertu zen eskuan balantza bat zuela. Amodioak erabiltzen du batbedera nahi duen lekura, pisuak balantza erabiltzen duen bezala. Erromatar balantza.
2 iz. Orekan ezin egon denak alde batera eta bestera egiten duen mugimendua. Ik. kulunka. Hordiak egiten dituen balantzak. Uhinen balantza.
3 iz. Zodiakoko konstelazioa. (B larriz). Ik. libra 2. Uztai antzeko izar-gerrikoa ageri baita hamabi izar mordorekin: Aharia, Zezena, Bikiak, Karramarroa, Lehoia, Birjina, Balantza, Eskorpioia, Sagitarioa, Kaprikornioa, Akuarioa eta Arrainak; han ikusten nuen guztia batean.
4 iz. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako zazpigarrena, eguzkia Libra konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (irailaren 23tik urriaren 22 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. libra 3.

Aztergaia: balantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa emateko eskatuz: balantzan .

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

balantzaka

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: balantza 1 iz. ‘pisatzeko tresna’. 2 iz. Sin. libra

balantzaka
adb. Balantzak eginez. Ik. zabuka. Bidexketan gurdiak negarrez eta balantzaka. Orduan sortu haiz bidetik, balantzaka, eta hirekin aurrez aurre jarri garenean, zerraldo erori haiz gure oinetan.

Aztergaia: balantzaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
balantzan
1 adb. Zalantzan.
2 adb. Balantzaka. Itsasontzia gora eta behera balantzan dabil.
Loturak

Aztergaia: balantzan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

balantza sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

1 zalantzan. 2 balantzaka.

balantze
1 iz. ekon. Enpresa baten inbentarioa edo kontabilitatea laburbiltzen duen egoera-taula. 2008an izandako ezohiko irabaziak, irabazietara bideratu beharrean, gure balantzea sendotzera bideratu ditugu.
2 iz. geol. Akuifero, aintzira edo kideko bateko uraz mintzatuz, bertan sartzen eta bertatik irteten diren kantitateen arteko erlazioa. Balantze hidrikoa. Ur-balantzea.

Aztergaia: balantze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
balaustrada
iz. Baranda, kalostra. Hankak balaustradatik zintzilik dituzten mutilak.

Aztergaia: balaustrada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-05-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-02-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan balustra (CrIc: "Nun jarri biar da belauniko? Baldin bada balustrarik aren kontra, eta ez baldin bada, lurrian"), eta hor, gainera, balastra (ik. balustra); ez dugu bal(a)ustrada, bal(a)ustre formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

balaustrada 1, Elhuyar (kalostra hiztegi-sarreraren definizioan: "2. Eraik. Balaustrada").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

balaustrada : HiztEn ("Baranda edo karel bat eratzeko moduan, goitik eta behetik elementu korritu banarekin elkartuta jarritako balaustre-saila"), LurE, Euskalterm 3 (hauetan 1 kalostra sinonimoarekin); balaustre : HiztEn-LurE, Euskalterm 2 (hauetan 1 barkalun sinonimoarekin: 'balaustre'; eta 1 konpas balaustredun: 'bigotera') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50 // eta 'balaustre' itzulitako bestea: barkalun : Euskalterm 3 (hauetan 1 kalostra-ziri sinonimoarekin; 1 b. torneatu 'balaustre torneado'; eta 1 balaustre sinonimoarekin).

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Eraikuntza Hiztegian: balaustrada (kalostra sinonimoarekin: "baranda edo karel bat eratzeko moduan, goitik eta behetik elementu korritu banarekin elkartuta jarritako balustre-saila" / es balaustrada, fr balustrade); balaustre ("Balaustrada bat osatzen duten kolomatxo-modukoak, jeneralean molduraz ornatuak / es balaustre, fr balustre").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

balaustrada : ElhHizt, EskolaHE; balaustre : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj. DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal balaustrada / balustrade formen ordainak: balustre : T-L LFB; baranda : HiruMila, XarHizt, Casve FE, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; barangadura : PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; barkalun : T-L LFB; esku-banda : PMuj DCV; esku-baranda : PMuj DCV; eskudel : XarHizt; fara , faranda : HaizeG FB, T-L LFB; kalostra : ElhHizt, HaizeG FB, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; saihets : Casve FE // Ez dugu aurkitu: Lur EG/CE eta EF/FB; b) eta balaustre / balustre formenak: balaustre : ElhHizt; barkalun : PMuj DCV; burdin-hesi : HaizeG FB; fara : HaizeG FB, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; kalostra : PMuj DCV // Ez dugu aurkitu: HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve FE, T-L LFB.

Erdaretako formak

a) es balaustrada: fr (DLLF): balustrade; it (S. Carbonell): balaustrata; ca (DCC): balustrada; en (Collins): balustrade, bannisters; de (Langenscheidts): Balustrade, Säulengeländer; b) es balaustre: fr (DLLF): balustre; truelle (llana); it (S. Carbonell): balaustro; ca (DCC): ø; en (Collins): baluster, banister; de (Langenscheidts): Baluster(säule).

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, egokituz onartzekoa

tradizioan -lus- formakoren bat ageri da (eta hori da, nonbait, nazioartekoena: fr, en, de); gaur, berriz, -laus- formakoa proposatu da (horrela da es, it).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'balaustrada | F: tradizioan -lus- formakoren bat ageri da (eta hori da, nonbait, nazioartekoena: fr, en, de); gaur, berriz, -laus- formakoa proposatu da (horrela da es, it). Forma horretantxe sartuko nuke'.

 - [E116]: 'ez dut batere argi ikusten. Ez dakit behar dugun ere. Lekukotasun gutxi du literaturan, baina bestelako liburuetan (hiztegiak, entziklopediak) ageri da. Dagoen moduan emango nuke nik ere'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'balaustrada'.

balazo
iz. Heg. Bala-tiroa. Balazo bat jaurti egiozu.

Aztergaia: balazo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz

Erabileremu dialektala

Heg..

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'balazo iz. Heg. kentzea hobe'

 - [E116]: 'Hitz honek lekukotasun gehiago du OEHn, gaurko euskara idatzian baino (ez dut adibiderik aurkitu ez EEBSn ez Ereduzko prosaren datubasean). Hala ere, uste dut onartu beharko litzatekeela daraman markarekin, Proposamena: sartu'

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): 'OK'.

balazta
iz. Ibilgailu edo tresna bat geldiarazteko edo haren abiadura moteltzeko tresna. Ik. galga. Balazta sakatu nuen barru-barruraino.
Azpisarrerak

Aztergaia: balazta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

balazta : a) 'freno' 7: B 6 (Otx: "Asto onek, bein, urre ta arri-bitxidun aulkijakaz apaindduta joiazan ainbat eta ainbat zaldi-arin erotsu ikusi ei zittuzan, eta bitxikerijokaz eta ugaletan eta balaztetan eriezan urrezko lokamu ta larrosakaz"; Bilbao IpuiB: "Joko lekuan hamasei zaldi dakusguz errezkadan, zein baño zein aulki, ugal, balazta ta anka-oial dotoreagoakaz apainduta"; Erkiag BatB 4, adib.: "Ikasten asibarriak ba ekien ba; frenukada latzak zerga berezia eben. Balazten gomatxuak erre-usaiña sortzen ebenaz batera, ikaslearen sakelean bere, zigorraren errea ta zauri-igurtzi minberea izan oi zan"), EB 1 (MEIG: "Bertako erakundeak edukitzeak, alegia, baduela ikuskizunik hizkuntzaren iraupenarekin, balazta gisa besterik ez bada"); b) balezta (eta -les-, -ll-) 'ballesta' 3: IE 2 (ES: "Nahi diozue thiratu zuhurtziaren xedari? banda zazue Apoloren balezta"; Zerb IxtS: "Esau, har zaitzik hire baleztak, hoa ihizirat eta ekharradak maite dutan ihiziki zerbeit"), G 1 (Berron Kijote: "Ezpatak gora jasoak, rodelaz babestua bata, ta burukiaz bestea, eta ain bere-berean euskaldunaren mandoa, urrutitik (ballesta-tiroarenatik) ezagun zitzaion alkilerrekoa zana"), eta OEH argitaratuan gainera: Urt Gen 21,16 ("Hala goan izan zen, eta Iarri zen aitziñaz aitziñ, (...) urrun balesta aurthik kolpebat bezala"), AR ("Balezta sobera thiraka <thiraza> hausten da, eta ispiritu sobera laxua andeatzen"), Izt C ("Gipuzkoako mendi-mutil gudariak oizerabitzaten armak ziran ballestak, lanziak, gezia eta dardai eta pordon andi erpiñetan burni-zorrotzdunak"); eta balazta 1 (Dv Gen 21,16: "Eta goan zen eta jarri balazta tiramen batean"); baleztari IE 3 (EZ Eliç: "Gero hek dituzte bere / Defensa aldaketan, / Nola baleztari onak / Fletxak bere eskuetan"; Hm 2: "Nola baleztari onak, / tragazak eskuetan") eta OEH argitaratuan gainera: Saug ("Baleztari gaixtoa, gezurti"), Arzam ("Gastean Balestaria"); c) ballesta 'cesto para llevar maíz' G 1 (JanEd: "Naiz dala zesto eta / orobat ballesta, / ez da, nere jendeak, / umeen josteta") // Ik. gainera OEH argitaratuan ballesta 'torpe, grosero': Ezale 1897 ("Gero [neskatxa] utzi, lasai, basi lastaira, banarrota, ballesta, zarabanda, izatera bat etortzen dan bidea, oik dira") eta testu-lekutasunik gabeko beste adierak (horca de perros; trampa para coger topos; palo que sostiene las extremidades de una res muerta y extendida) eta baleztadun, baleztagile, baleztatto, baleztatxo.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

balazta (eta balazta egiñ) 'frenoa' adierako 13: B-G 4 (Erkiag BatB 3, adib.: "[Bizikletak] balazta onak al ditu?"; PMuj Mendi: "Nik ere lagunduko nien; kontuz ordea, ta noizean bein balazta egiñaz"); EB 9 (Elhuyar, TeknolMekan 8, adib.: "Zapatadun balaztak", "Diskodun balaztak"); balaztaketa EB 2 (Elhuyar: "Azeleraziotan eta balaztaketatan momentu eragozlea abiadurarekin nola aldatzen den kontutan hartu", "Balaztaketa mekanikoa ala kontramartxa bidezkoa egiten den kontutan hartu"); balaztada EB 1 (I. Aldabe: "Zuzenki, uraren oldarren menpe dauden lekutan, sahatsez (Salix sp.) eraturiko banda bat aurkitzen da, zeinak, uholdeen aurkako lehen 'balaztada' diren"); balaztapen-erradiazio EB 1 (J.M. Barandiaran: "Bertan tentsio altuz azeleraturiko elektroiek anodo finko edo birakor baten aurka talka egitean balaztapen-erradiazioa igortzen dute"); balezta: a) (eta ballesta) 'arkuaren antzeko arma' adierako EB 2 (J. Kalzada: "jainkoaren borondatearen interpretatzaile bere burua eginik, apostoluak lantza, balezta, habaila eta bonbardaz horniturik bidaltzen ditu gurutzeratuaren alde predikatzera"; A. Arejita: "Batzuetan tresnagintza hau zailagoa zen, eta nagusien laguntza behar zen horretarako: goitiberak, kometak, ballestak, kolunpioak... egiteko"); b) 'malgukia' adierako EB 1 (Kalkulua: "Balezta batean karga baten oszilazioak aztertuz, oreka-posizioarekiko y desbideraketaren formula denboraren funtzio bezala lortzen dugu") // Cf. gainera: balizta BAO 1992 ("Lakioa eta amuak erabiliz, baita ere era guztietako segada eta zepoak, saihets gisakoak, olga edo balizta motako sareak, naza edo segada motakoak barne"); balista (L. Dorronsoro: "Zingiratxoko uretan, kolore biziko arrai bikañak dabiltza igeri. Emen, balista bat ari da bizkor, itxas-belar baten adarra marraxkatzen. Onen buruak, pailaso batena dirudi"); baleztarrain EB 1: M.A. Unanua ("Baleztarrainak familia tropikal bat osatzen dute").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

balazta : DFrec 1, AB38 21 ('freno'), HiztEn (1 abiadura moteltzeko mekanismoa; 2 arku-moduko eragozgarria; eta esku-balazta (AS), LurE (martxa leuntzeko aparatua), Euskalterm 54 ('freno' itzuliak); frenazo : DFrec 1; freno : DFrec 3, AB38 11, AB50 2, Euskalterm 14; frenu : DFrec 1, AB38 2; balaztada : AB38 3 ('frenazo'), HiztEn, Euskalterm 2; balezta : AB38 3 ('ballesta' itzuliak), HiztEn (1 arma zaharra; 2 orrizko malgukia; 3 Ik. balazta), LurE (arma zaharra), Euskalterm 14 ('ballesta' itzuliak); balaztaketa : AB38 5, HiztEn, Euskalterm 3; baleztari : HiztEn, LurE; frenagailu : AB38 1; baleztarrain : HiztEn, LurE, Euskalterm 2 // eta Euskalterm: frenaketa 3, frenatzaile 1, balaztagarri 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

balazketa : HiruMila (frenado; eta balazketa-erradizazio: AS), ElhHizt; balazta : EuskHizt (galga), HiruMila (freno), ElhHizt (1 freno; 2 horca), ElhHizt (1 freno; 2 horca), EskolaHE (galga; autoen malgukia), Casve EF (frein), HaizeG BF (frein), Lh DBF (1 arbalète; 2 frein; 3 entrave pour empêcher les porcs de défoncer les haies. ik. balesta), DRA (1 brida, freno; 2 ballesta: arma; 3 traba triangular; 4 cesto para llevar maíz), PMuj DVC (1 trabanco, horca, etab.; 2 cesto para llevar maíz; 3 ballesta, balista; 4 freno, bocado de las caballerías); balaztada : HiruMila (frenazo), ElhHizt, PMuj DVC (frenazo); balaztari : Lh DBF (tireur à l'arc), PMuj DVC (arquero); balaztatu : EuskHizt (galgatu), HiruMila (frenar), ElhHizt (frenar), EskolaHE (balazta, galga ezarri), Casve EF (freiner), HaizeG BF (freiner), Lh DBF (freiner), PMuj DVC ((re)frenar, etab.); balaztatze : EuskHizt, HiruMila (acc. de frenar); balaztu : DRA (enfrenar); balesta : HiruMila (1 torpe; 2 horca), Lh DBF (1 tribart, sort de carcan...; 2 flèche, dard; 3 arbalète, boliste; 4 fourche en général; 5 piège à taupes), DRA (1 torpe; 2 horca), PMuj DVC (1 horca, trangallo, traba que se pone a los animales; 2 dardo); balestra : DRA (1 dardo; 2 trama para coger topos), PMuj DVC (1 ballesta, ballista; 2 trampa, lazo, etab.); balezta : EuskHizt (1 arma zaharra; 2 arku moduko eragozgarria), HiruMila (1 ballesta: arma; 2 ballesta: de las ruedas), ElhHizt (1 arm.: ballesta; 2 teknol.: ballesta; 3 ik. balazta; 4 camal), EskolaHE (arma zaharra), Lur EG/CE (ballesta) eta EF/FE (baliste, arbalète), Casve EF (1 arbalète; 2 piège à taupes), DRA (1 traba en forma de aro de ballesta...; 2 ik. balestra), PMuj DVC (1 ballesta; 2 venablo; 3 freno; 4 trangallo; 5 callejo, etab.; eta balezta-gertutze (empulgadora), balezta-pilo (ballestería), balezta-zai (ballestero), balezta-zulo (ballestera)); baleztari : EuskHizt, HiruMila (ballestero), ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE (ballestero) eta EF/FE (arbalètrier), PMuj DVC (ballestero, etab.; eta baleztari-buru, baleztari-talde, baleztari-etxe); baleztarrain : ElhHizt, EskolaHE, PMuj DVC (pez ballesta); baleztatu : EuskHizt (galga ezarri), HiruMila ik. balaztatu, PMuj DVC (1 emballenar; 2 (en)frenar; 3 ballestear); baleztatze : EuskHizt; baleztra : Casve EF (1 arbalète; 2 piège à taupes), PMuj DVC (horca, etab.); frenatu : HiruMila ik. balaztatu // eta PMuj DVC: balaztaldi (ballestada), baleztada (ballestazo, etab.), baleztagile (ballestero) baleztaile (emballestador), baleztegi (ballestería), balezt-eiza (ballestería).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'frenoa, galga'

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

'freno, galga' (cf. balezta)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "'freno' forma erabilia izan arren ez litzateteke sinonimotzat eman beharko" (1995-01-10)

balazta zintadun
iz. Balazta mota, zilindro bati loturiko zerrenda malgu batek presioa egitean eraginiko marruskadura-indarra baliatzen duena.
balaztatu, balazta/balaztatu, balaztatzen
du ad. Balaztari eraginez, ibilgailu edo tresna bat geldiarazi edo haren abiadura moteldu. Ik. galgatu; frenatu. Gidariak, oinezkoa ez harrapatzeagatik, bat-batean balaztatu zuen. Sistema hori gai da trenaren jarduna kontrolatzeko eta, tarte bakoitzeko gehienezko abiadura gainditzen badu, trena automatikoki balaztatzeko.

Aztergaia: balaztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

balaztatu, balazta(tu), balaztatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

balaztatu, balazta(tu), balaztatzen

Forma berri tradizioko oinarri handirik gabea, baina beharrezkoa
balaztatze
iz. Balaztari eraginez, ibilgailu edo tresna bat geldiaraztea edo haren abiadura moteltzea. Balaztatze sistemak huts egiten baldin badu. Abiadura handiak balaztatze bortitzak eragiten ditu.

Aztergaia: balaztatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

balaztatze 6: Laurentzi Garmendia 3 (“Sepangen, ordea, zuzengune luzeak daude, abiadura handiko bihurguneak, eta balaztatze bortitzagoak”, “Bahrain zuzengune eta balaztatze estiloko zirkuitua da”, “Zuzengunea bera ere aipatzekoa da, zirkuitu guztien artean luzeena baita. 1,2 kilometro da luze, eta ondoren balaztatze bortitza dago”), Bixente Merino (“Balaztatzea behar baino gehiago luzatzen bada, motelgailuak gastatuta dauden seinale da”), EiTB.com 2 (“Erreakzio distantzia gidariak balaztatze pedalari jo aurreko tarteari deitzen diogu”, “Gidariak, beraz, kontuan izan behar ditu, erreakzio tartea, balaztatze tartea, segurtasun tartea eta gelditze tartea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

ongi eratua dago, eta gutxitan bada ere, erabilia da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

balbe
1 iz. Herioari ematen zaion izena. Balbe gaiztoak eroan.
2 iz. Zorte txarra. Ustez balbea dakarren zenbakiak zori ona ekarri dio taldeari.

Aztergaia: balbe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
balboa
iz. Panamako diru unitatea.

Aztergaia: balboa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Panama.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

balboa: HiztEn-LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

balboa: Estilo Liburua.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Monetak: iz. (Panamako dirua).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua balboa iz. (Panamako dirua).

balbula
1 iz. Isurkari baten edo gas baten emaria egokitzen duen gailua; isurkari bat edo gas bat hodi batean zehar noranzko bakarrean joanarazten duen gailua. Balbula horiek, kutxa airez beteta dagoenean, zuloak itxi egiten dituzte eta ez dute aire hori berriz ateratzen uzten.
2 iz. Gorputzeko hodietan, isurkariak noranzko bakarrean iragaten uzten dituen mintzezko tolesa. Zainek balbula batzuk dituzte tarteka-tarteka, nahikoa hurbil bata bestetik; balbula horiek bihotz aldera joaten uzten diote odolari, baina ez beste aldera. Bihotzeko balbula.

Aztergaia: balbula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Forma hedatua onartzekoa da, ordain egokirik ez duenean

ordezkorik proposatu da (cf. maskor), baina lantaldeari ez zaio erabilerraza iruditzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'balbula ordezkorik proposatu da (cf. maskor), baina lantaldeari ez zaio erabilerraza iruditzen. Nazioartekoa da?'

 - [E116]: 'nire zalantzak jarri nituen oharra egitean. Ingelesez eta frantsesez "valve" esaten da. Baina "valva", gaztelaniaz, maskorraren zati gogor bakoitzari esaten zaio ("Cada una de las piezas duras y movibles que constituyen la concha de los moluscos lamelibranquios y de otros invertebrados", RAE), eta orduan "valvula" aukeratu du. Beraz, "balbula" espainolezko hitza da, duda gabe. Gogorregia izan daiteke "maskor" erabiltzea, baina egoera honetan hitz hori bedeinkatzea ez dut batere argi ikusten. Ez dut proposamen argirik'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): 'balbula iz.'.

balbula elektroniko
iz. Hodi elektronikoa. NIAC kalkulagailuak 18.000 balbula elektroniko zituen, eta segundo bakoitzeko 5.000 kalkulu egiteko gai zen.
balda
iz. bizk. Paretetan edo altzarietan jartzen den apala.

Aztergaia: balda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. 1 apal / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

apala.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'balda iz. Bizk. 'apala'. gaztelania hutsa da. Kentzea proposatzen dut'

 - [E116]: 'Ez dut ikusten inola ere honen beharrik. Hor dugu "apal" hitza. Baztanen "alase" biltzen du Izetak bere hiztegian, eta hori da han erabili izan dena (gazteek ahaztua badute ere). Gaurko euskaran gutxi ageri da (Lertxundik "balda-balda egina nuen gorputza" dio). Nire proposamena: ez sartu'

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): ' balda iz. Bizk. '(liburuak-eta uzteko) apalak''.

baldan
adj. Zabarra, moldakaitza. Arrotz eta erbestekoak makal, baldan, baldres, motz, oker, zital, asto eta dongeak direla. Asto, baldan, alfer, hondatzaile... buruan jotzeko gogoa ematen didak, horra. Soldaduen esku baldanek josi zuten gurutzean. Gogoeta zoragarriak eta totel esaldi baldanak.

Aztergaia: baldan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
baldankeria
1 iz. Baldanaren bizioa, zabarkeria.
2 iz. Egite edo hitz baldana. Ez ziren izan batere laburragoak gero aditu zituen baldankeriak eta hitz itsusiak.

Aztergaia: baldankeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
baldanki
adb. g. er. Moldakaizki.

Aztergaia: baldanki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

baldar
1 adj. Moldakaizki edo astunki aritzen edo higitzen dena, behar adinako zalutasuna ez duena. Ik. trakets. Agure baldarra. Hego ukaldi baldarrez eraiki zuen hegaldia. Oso baldarra naiz maitasun gaietan. Langile baldarra. Baldarregia da erlojugintzarako. Erori zenez gero, baldar dago dantzarako.
2 adj. Baldresa. Euskara trakets eta baldarrean.

Aztergaia: baldar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Aipatzekoa: "baldarrontzi"" (1994-08-02)

baldarka
adb. Modu baldarrez. Baldarka ibili.

Aztergaia: baldarka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera autonomoan ematekoa
baldarkeria
iz. Baldartasun gaitzesgarria; baldarrari dagokion egitea. Nire baldarkeriak inork irakurtzen baditu.

Aztergaia: baldarkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera autonomoan ematekoa
baldarki
adb. g. er. Baldarkeriaz. Arlo berriak landu nahi baditugu, gogorki eta baldarki mintzatu beharko dugu, leuntasunera eta txairotasunera iritsi baino lehen.

Aztergaia: baldarki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

baldarrontzi
adj. adkor. Baldarra. Potolo baldarrontzi bat.

Aztergaia: baldarrontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
baldartasun
iz. Baldarra denaren nolakotasuna. Ik. baldarkeria.

Aztergaia: baldartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

baldartu, baldar/baldartu, baldartzen
da/du ad. Baldar bihurtu, bizkortasuna edo zalutasuna galdu edo galarazi. Geldi egonez eskuak eta bihotza baldar ez zitezen. Bideko ibilian hain baldartua zirudien gizon hura zeharo itxuraldatzen zen eta gaztetzen etxera sartzen zenean. Aitzur lanean arituz eskuak baldartu. Zahartasunak baldartua.

Aztergaia: baldartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

baldartu, baldar(tu), baldartzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Sarrera autonomoan ematekoa
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

baldartu, baldar(tu), baldartzen

balde
iz. Kono moztu baten formako ontzia, ahoa ipurdia baino zabalagoa duena, batez ere isurkariak garraiatzeko erabiltzen dena. Izaten ziren baldearekin ur bila joaten zirenak ere.
balde izan
ad.-lok. Ipar. g. er. -en antzekoa izan, bezalakoa izan. (-en atzizkiaren eskuinean). Ez da aitaren balde.

Aztergaia: balde izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 balde 1. (Sc ap. A; SP, O-SP, Dv, H) (Precedido de sintagma nominal en genitivo). Semejante, parecido. "Arrosaren baldea, veut dire pareil ou égal à la rose" O-SP 226. "Balde, pareil" Ib. 226. "Ez da aitaren balde (BN-bard), il n'est pas à la mesure de son père" Dv. "Haren balde izan nahi düzü, él quiere parecérsele" A. Pouvreau traduce erróneamente Kristallaren baldea (tomado de la letanía de Etcheberri (v. infra)), por "étui, enchâssure". * Gehiago konfesatzen dut naizela ezteusa / Eta ene balde dela oñ azpiko herrautsa. EZ Man II 63. Egun baten balde duzu mendea estimatzen. Ib. 14. Erremedioen denda. / Begitarte argia. / Kristalaren baldea. / Zuzi arraitsua. / [...] / Lili xuria. / Arrosaren baldea. Ib. 197. [Ofizialeak] manatu dretxuak bildu, / Beti aintzina galde, / Egundainoko eman guziak / Ez emanaren balde; / Arteko mensajeruak / Ez dabiltza debalde, / Legearen fidel dira / Bakotxa bere alde. Bordel 88 (Satr lo interpreta como 'ez emanaren alde'). Oxala izan balute bizitzea beren jakintasunaren balde! Dv Imit I 3, 6 (Ch iakinsun bezain saindu izatu balire). Ez arrotz baten balde, itxura hotz batekin, bainan bilkhura guziari herritar eta adiskide baten arraizia erakutsiz. Lander RIEV 1912, 556.

LB: 0; EPG: “Eüskarazko argitalpen honek, frantsesezkoaren balde, 36 ebilbidetzaz xehartarzünak emaiten dütü” (Herria); ETC: “Eüskarazko argitalpen honek, frantsesezkoaren balde, 36 ebilbidetzaz xehartarzünak emaiten dütü, bai eta honenbeste gei eta jakinbehar aipatzen ere (günekal ikus daitean zerbait berezi, etxegintza, artzangoa, kültüra, eta beste...).” (Herria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: -en balde ez da aitaren balde: no se parece a su padre; Adorez: (-en balde) semejante, parecido/a, igual que: ez da amaren balde: no se asemeja a la madre; Labayru: balde 2 postp. semejante, parecido -da. Aurrean -(r)en osagarria dauela. Ez da aitaren balde: No es parecido a su padre.

Bestelakoak

balde1 g.er. Antzekoa. (-en balde izan esapidean erabiltzen da). Ez da aitaren balde.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Sarrera gisa jasotzekoa da balde izan forman. Hortaz, balde 1 erabat ezabatzekoa da. Oharra jartzea komeni da -en atzizkia hartzen duela adieraziz(-en atzizkiaren eskuinean).

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

balderna
iz. lap. Elkartea, bilkura. Sainduen balderna. Israelgo semeen balderna.

Aztergaia: balderna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Lap.

Informazio osagarria
Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: gehi Lap.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): Lap. behar du.

baldernapez
iz. g. er. Alkatea. Ik. auzapez. Baldernapez onak du herria artatzen.

Aztergaia: baldernapez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "baldarrapeza: auzapeza, alkatea, Webster-en ipuietan" (1995-03-03)

 - [E301]: [nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

 - [P008]: [Zerrendatik kenduko nuke] (1994-07-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'baldernapez: Zah. h. Auzapez'

 - [E116]: 'bi hitzak, auzapez eta baldernapez, lehenbiziko itzulian aratu ziren dauden bezala. Beraz, orain ez dira ukitu behar. Nire proposamena: dauden bezala utzi'

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): 'OK'.

baldi
iz. Estalkia, bereziki Itun Zaharreko kutxaren estalkia. Kutxa honen gainean zegoen mesede-tokia; hau zen urrezko baldi edo plantxa, kutxa guztia estaltzen zuena, eta baldi honen bi ertzetan zeuden, elkarri begira, bi Kerubin eder.

Aztergaia: baldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

estalkia, bereziki Itun Zaharreko kutxarena.

baldin
ba- baldintzazko aurrizkiaren indargarria. Beraz, baldin geure buruaz kontu onik eman nahi badugu (...). Ahaleginak premiazko ditugu hizkuntzak iraungo baldin badu. Nork ez du gure artean ezagutzen, arestian jaioa ez baldin bada, faxismoaren mutur beltza? Komeni baldin bada, bai.
Azpisarrerak

Aztergaia: baldin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: baldin eta .

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita
baldin eta
Baldin. Edozein gauzak dardarka jartzen nau, baita txikienak ere, baldin eta eraginik izan badezake nire arimaren nahasmendu honetan.

Aztergaia: baldin eta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1998-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baldin sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

baldin soila baino gutxiago erabili izan da.

baldinba
1 interj. Ipar. Nahia edo itxaropena adierazten duen partikula. (Indikatibozko aditzekin erabiltzen da, batez ere geroaldian doazen aditzekin). Ik. baldinbaitere; ahal2; agian 2; oxala. Baldinba ez zara hain eroa izango. Baldinba ez nauzu utziko. Adio ene maiteak, baldinba ez betiko! Baldinba etorriko ahal da! Ez, ez baldinba!
2 adb. Ipar. Baldinbere, egiazki. Baldinba, zure arimak hamar ezkutu baino gehiago balio du.

Aztergaia: baldinba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
baldinbaitere
1 interj. Nahia edo itxaropena adierazten duen partikula. (Indikatiboko aditzekin erabiltzen da, batez ere geroaldiko formekin, maiz, ahal partikularekin batera). Ik. baldinba; ahal2; agian 2; oxala. Baldinbaitere etorriko ahal da! Gure jendeak ezagutzen du (baldinbaitere!) begibakar, eta ez du artean inork monophthalmo esateko zaletasunik agertu.
2 adb. Baldinbere, egiazki. Sukaldeko lana ez zuen txarra; zer-jana lehen baino hobea, baldinbaitere.

Aztergaia: baldinbaitere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
baldinbere
1 adb. Egiazki. —Ezkonduen biziera baino beste bizibide hobeagoren bat zerurako ote da? —Bai, baldinbere: eta da, ezkondu gabe bizitzea.
2 Baldinbaitere.

Aztergaia: baldinbere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

baldinbaitere.

baldinetariak
lok. zah. Baldin, baldin eta.

Aztergaia: baldinetariak

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. baldin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "baldinetariak . gauza bera Zah. G.g.e. e. baldin"

 - [E116]: "Ez dakit ongi zer proposatzen duen XK-k. Badirudi lerroa ez aipatzea proposatzen duela, zah. eta g.g.er. baita. Ni konforme nago. Proposamena: ez aipatu"

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): "baldinetariak Lok. Zah. g.g.e.".

baldinkizun
iz. Baldintza.

Aztergaia: baldinkizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-02-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

baldinkizun 11 aldiz ageri da: a) 'baldintza' adierakoa da 10 aldiz (Vill Jaink: "Gizonaren gogamenak, lan egingo badu, materiazko baldinkizun batzuk bear ditu"); b) 'ustea' adierakoa behin (Zait Plat: "Balizko baldinkizun au aren ilburukoak (testamentu) indartu egiten du: ilburuko orrek bestekaldetik genekiena sendoagotu baizik eztigu egiten").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baldinkizun 'baldintza' adierako 5 jaso dira: G 2 (Gure Herria 1954: "Sail ontarako lanak ez dituzte bete ezarritako baldinkizunak; iñork ez du irabazi saria, beraz", "Baldinkizunak: a) 300 (irureun) orrialde, gutxienez, aurkeztu bearko ditu"); EB 3 (Txill aip. in Zabal 1973: "hizkuntza da pentsakeraren moldea eta baldinkizuna"; J. Azurmendi: "Borrokan, praksian, bilakatzen da langileria, talde ta sail ezberdin ugari duena, klase eta klase bat; konzientzia da hortarako baldinkizun bat"; Vill Eliza: "Ez dira hauek gu-gerok asmatutako erretolikak, Kristo berak jarritako baldinkizunak baizik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

baldinkizun : DFrec 1. Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

baldinkizun 'baldintza': DRA, PMuj DVC. // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. baldintza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

baldintasun
iz. zah. g. er. Baldintza.

Aztergaia: baldintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

baldintza.

baldintza
1 iz. Zerbait gertatzeko edo betetzeko nahitaezko den gauza. Ik. kondizio. Baldintzak jarri, ezarri. Eskatzen den baldintza bakarra. Baldintza nagusia. Baldintzarik eza. Baldintzarik gabe. Aukerako baldintzak. Batasuna ez da aski den baldintza, baina bai premiazko eta ezinbestekoa. Bilboko Udalaren baldintzak onartu zituen zuzendaritza berriak.
2 iz. hizkl. Baldintza adierazten duen perpausa. Garai eta euskalki guztietako autoreetan aurkitzen da egitura hau, eta esan daiteke egitura zabalduena dela mota horretako baldintzetan. || Ik. baldintzazko. Baldintza perpausak.
3 iz. hizkl. Baldintza adierazten duen adizkia. Indikatiboko baldintza. || Baldintza adizkiak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: baldintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zatigarritasun baldintza

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: baldintzapean , baldintzapeko, baldintzazko .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "adibideak komeni dira, baldintza atmosferikoak eta fisikoak ere onartzen badira" (2003-05-15)

baldintza agiri, baldintza-agiri
iz. Kontratazio administratibo baterako aldez aurretik eta publikoki ezartzen diren baldintza orokorrak. Mutrikuko merkatu plaza eraberritzeko obra kontratuaren baldintza-agiria.
baldintza beharrezko
iz. mat., log. Beste proposizio bat egiazkoa izan dadin egiazkoa behar duen proposizioa. H betetzea baldintza nahikoa da T bete dadin, eta T betetzea baldintza beharrezkoa da H bete dadin.
baldintza nahiko
iz. mat., log. Egiazkoa denean beste proposizio bat egiazkoa izatea dakarren proposizioa. H betetzea baldintza nahikoa da T bete dadin, eta T betetzea baldintza beharrezkoa da H bete dadin.
baldintza-plegu
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baldintza-plegu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. baldintza-agiri].

Aztergaia: baldintza-plegu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-07-23
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2002-10-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

agiri, dokumentu, adibidez, egokiagoak lirateke plegu baino; hau, bestalde, ez da hemengo adieran onartu, oraindainokoan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'Baldintza-plegu Ez dakit zein den egokiena, plegu ala agiri, dokumentu. Baina zerbait esatea komenigarri iruditzen zait, administrazioan eguneroko hitza delako'

 - [E116]: 'baldintza-plegu. Nire ustez, hau erdarakada hutsa da. Guk geuk, gure 1. itzulian plegu 'tolesa' eta 'ohitura' bezala definitu dugu, eta Iparraldekoa dela esan dugu. Kontua da orain beste esanahi bat eman nahi diogula atzeko atetik eta, gainera, Hegoaldean erabiltzen dela gehien'.

 - [E210]: 'baldintza-plegu Egia da zenbait hiztegitan hitz-elkarketa hori aurki daitekeela (3000 Hiztegian, Harluxet Hiztegi entziklopedikoan, Euskaltermen...). Baina, horren esanahia aztertuta (kontratu edo enkante bateko klausulak jasotzen dituen dokumentua), ez du ematen, Zuzenbidearen eta hirigintzaren arloetan behintzat, beharrezkoa denik, euskarazko beste batzuk erabil daitezkeelako (agiri, dokumentu...)'.

 - [E116]: 'Beraz, kentzea proposatzen dut, eta debekuan jartzea: baldintza-plegu* e. agiri, dokumentu...'

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): 'baldintza-plegu* e. baldintza-agiri'.

baldintzak bete
du ad.-lok. Baldintzak betetzen dituzten instalazioak. Baldintza guztiak bete ondoren.
Ohiko lexiak

Aztergaia: baldintzak bete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da. Ez da nahitaez pluralean erabili behar.

baldintzapean
1 adb. Aipatzen den baldintzarekin, aipatzen den baldintza betetzearen truke. Urliak barkatzen badio sandiari, honek barkamena eskatzeko baldintzapean, zer barkatzen du edo nori barkatzen dio?
2 adb. Legeak ezartzen dituen baldintza jakin batzuekin. Presoaren abokatuek bigarren aldiz egin dute baldintzapean aske uzteko eskaria.
Loturak

Aztergaia: baldintzapean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1998-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS: baldintzapean / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe-an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baldintza sarrerari dagokion azpisarrera.

baldintzapeko
1 adj. Aipatzen den baldintzaren mende dagoena.
2 adj. Preso baten edo akusatu baten askatasunaz mintzatuz, legeak ezartzen dituen baldintza jakin batzuk betez gero ematen dena. Fiskala baldintzapeko askatasunaren alde agertu da.
Loturak

Aztergaia: baldintzapeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baldintzapeko 5: EHAA 1982 2 (biak antzeko testuinguruan: "beharrezko izan daitezen lanak egin daitezenaren baldintzapeko sailkapena eginda"), Elhuyar ("Gehienetan agindu honen atzetik baldintzapeko jauzi bat dago konparaketaren emaitza erabiltzeko"), Aretxagazeta 1996 ("Legeak markaturiko baldintzak betetzen dituzten preso guztien baldintzapeko askatasunaren aplikazioa"), MerkatZuzenb ("Agindu hori [...] ezin da bihar-etziko jazokuntza bat gertatzearen edo kontraprestazio bat jasotzearen menpe egon").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

baldintzapeko : AB50 4 (hauetan 2 baldintzapeko sailkapen), HiztEn, Euskalterm 6 (hauetan 1 b. libertate, askatasun baldintzatu sinonimoarekin; 1 b. adarkatze, baldintzazko adarkatze sinonimoarekin; 1 b. jauzi, baldintzazko jauzi sinonimoarekin; 1 b. adarkatze-agindu, baldintzazko adarkatze-instrukzio sinonimoarekin; 1 b. erabilera; 1 elkarren baldintzapeko ikasgaiak) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

baldintzapeko askatasun : Arragoa (2 ager.), GMendea (ager. 1), Egunk (adib., 2002-07-20 / 26 / 31, 2002-09-05); baldintzapeko libertate : Arragoa (3 ager.)

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

baldintzapeko : ElhHizt (condicionado, -a; condicional; sujeto o sometido a condición), HiruMila (condicional; baldintzapeko askatasuna: libertad condicional; baldintzapeko onarpena: aceptación condicionada) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baldintza sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

baldintzapeko askatasuna.

baldintzapen
iz. Zerbait baldintzatzen duen gauza. Norberaren bizimoduaren baldintzapenak.

Aztergaia: baldintzapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera autonomoan ematekoa
baldintzatu, baldintza/baldintzatu, baldintzatzen
du ad. Zerbaitek beste zerbaiti baldintza ezarri; zerbait edo norbait era jakin batekoa izanarazi, era jakin batean ariarazi. Haren etortzeak nire joatea baldintzatzen du. Erabaki hark geroko bizitza baldintzatuko zidan, hein handi batean behintzat.

Aztergaia: baldintzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

baldintzatu, baldintza(tu), baldintzatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

baldintzatu, baldintza(tu), baldintzatzen

baldintzatzaile
adj./iz. Baldintzatzen duena. Ik. baldintza. Elementu baldintzatzaileak baloratzea. Literatura beste baldintzatzaile batzuen mendeko ere bada, hala nola merkatuarena. Hona hemen laborantzarako une bat eta teknika bat aukeratzera bultzatuko gaituzten baldintzatzaile batzuk. Politika "baldintzatzailerik gabe" egin nahiko lukeela esan du.

Aztergaia: baldintzatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-02-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh76 2020-12-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu baldintzatzaile formarik.

baldintzatzaile 76: Argia 2, Berria 12, Deia, Deustuko Unibertsitatea, DiarioVasco 2, EiTB 4, Elkar 5, Consumer 6, Euskaltzaindia 2, Jakin 8, Laneki 25, UEU 8.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

baldintzatzaile 17: Berria 3, Filosofiako gida 6, Pello Salaburu 3, Amaia Lizarralde 2, Lourdes Oñederra.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tzaile osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Hiztegi orokorretan ere jasoa dago.

baldintzazko
1 adj. Baldintzapekoa. Erabateko ukoa eta baldintzazko ukoa.
2 adj. hizkl. Perpausez mintzatuz, baldintza adierazten duena. Baldintzazko perpausak.
Loturak

Aztergaia: baldintzazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baldintza sarrerari dagokion azpisarrera.

balditu, baldi/balditu, balditzen
da/du ad. Ipar. Harritu, zurtu. Ez horretaz baldi. Geroztik honat ez da deus baldi nazakeenik. Ez da, beraz, batere balditzekorik, aitak hainbeste maite baldin bazuen.

Aztergaia: balditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

balditu, baldi, balditzen. Ipar. da/du ad. 'harritu'

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

balditu, baldi, balditzen

Euskalki mailako forma, hobetsia aipatuz jasotzekoa

ik. harritu

baldoki
iz. g. er. Lokia.

Aztergaia: baldoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

lokia.

baldosa
iz. Heg. Harrizko edo zeramikazko pieza zapala, gehienetan karratua, lurra edo hormak estaltzeko erabiltzen dena. Baldosa zuri-beltz handiek estaltzen zuten zola.

Aztergaia: baldosa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma hedatua onartzekoa da, ordain egokirik ez duenean

ordezkorik proposatu da (cf. solairu-lauza), baina lantaldeari ez zaio erabilerraza iruditzen: baldosa (Heg.) eta karro (Ipar.), biak onartzea proposatzen du.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A107]: "[sar litekeen hitza; cf.]EOH p 4. 91 eta 5. 103" (1994-07-07)

 - [E301]: [nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "Baldosa: bai , harlosa ere bai.Karro frantses hitza hutsa da eta horrelako ehunka darabiltza jende xeheak iparraldean (planchera eta plafona ere entzuten dira). Karroa Zuberoan gurdi mota bat da".

 - [E116]: "baldosa Bere horretan utziko nuke. Zer desberdintasun dago baldosa eta losa-ren artean? bat barnekoa eta bestea knapokoa. Uste dut hau uztea besterik ez dugula".

 - [E103]: "karro-rik ez Iparraldean, hor beste zerbait baita karroa".

 - [E116]: "Orain ez dut hain argi ikusten. 'Karroa', Baztanen, beste zerbait da, jakina, gurdia baita. Ez dakit, hala ere zer egin daitekeen. EEBSn badira adibideak, eta Hegoaldeko gaurko idazleek (Osoro, Landa, Iturralde, Cano, Gartzia, Epaltza) arazo gabe erabiltzen dute. Nire proposamena: lantaldearena onartu".

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): "baldosa iz. Heg.".

baldosatu, baldosa/baldosatu, baldosatzen
du ad. Heg. Lurra edo pareta baldosaz estali.

Aztergaia: baldosatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

baldos(a) 1, Or Mi ("an zegoen Mirei belauniko baldosen gaiñean") // Ez dugu aurkitu 'baldosa' adierako karro formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baldos(a) (eta esperantza baldosa 1) 13: M. Zabaleta 2 ("Luzeran 6,36 metro eta zabaleran 4,56 metrotako egongela bat aldeko 12 zentimetro dituzten baldosaz estali nahi da, ehun baldosak 4.842 pezeta balio dutelarik eta jartzeak metro karratuko 625 pezeta, zenbat kostatuko da guztira?"), Egin 1992 4 ("Kale Nagusia eta Orape kaleko lurra baldosaz berritu zutela zortzi bat urte izango dira", "Bi hilabeteko epean Balerdi enpresak burutuko dituen abujardatu edo eta baldosaren pikatze lanen aurrekontua sei milioi ingurukoa izanik, lurra edo baldosa latzagoa gertatu dadin lanak aste honetan bertan hasiko dituztela jakiterik izan dugu", eta izenburu bezala, "Baldosak jartzerakoan herritarren kexuak eman ziren"), E. Urkiola ("sagar-erre koloreko baldosa margulen azpian gorde eban"), M. Gonzalez ("Eguzkiak zikindutako baldosen aurrean gelditu nintzen, balkoiaren ondoan"), Muskiz AHA ("1779. urtean barne-luzegoa kareztatu zan, 1773.eko bisitaldian emondako agindua beteaz, eta 1850.ean baldosak ipini ebezan"), G. Aranguren 2 ("Hormak eta zorua baldosa zuriz estalita", "Eserita egoteko baldosa zuriz estalitako porlanezko bankua"), Guaixe! 1998 ("Plaketa hok parke guzien eztia patu, oso gastiya beitia #mdash# baldosa bakutzek 7.300 pzta baliyo du"), J.L. Otamendi ("burdinezko irla batzuk begietan / esperantza baldosa bat / hainbat egun joanak dira memoriako harpeetara"); baldosatu 3, Matematika 1998 ("Hiru aldiz azaltzen zaigu zoru baldosatua [...] Marrazkiaren erdian dagoen zoru baldosatura ez ezik, lehen planoko zoru baldosatura ere begira daiteke") // Ez dugu aurkitu 'baldosa' adierako karro formarik.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

baldosa : AB38 10 (hauetan 1 b.-kopuru, 1 b.-lerro), AB50 1, HiztEn (lurzorua jazteko edo zolatzeko erabiltzen den adreilu mehea), LurE (baldosa 1: zorua estaltzeko erabiltzen den adreilu zapala; baldosa 2: Mus. salterioaren antzeko harizko musika tresna), Euskalterm 6 (hauetan 1 karro sinonimoarekin, 1 pikor motako hormigoi garbituzko baldosa, 1 uharri-baldosazko zoladura, 2 baldosa hidrauliko, 1 baldosa txiki); karro : Euskalterm 4 (hauetan 1 baldosa sinonimoarekin; 1 azulejo sinonimoarekin; 1 karro-estaldura, azulejo-estaldura sinonimoarekin; 1 karro-ebakigailu, azulejo-ebakigailu sinonimoarekin); baldosadura : Euskalterm 1 (embaldosado) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec; baldosatu : AB38 1, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

baldos : Lh DBF (carreau); baldosa : EuskHizt (*1741, 1930, Heg. G. er. [esp.] lauza), ElhHizt (Heg. baldosa), HiruMila (baldosa), Lur EG/CE (baldosa, baldosín) eta EF/FE (carreau, dalle); baldosadura : HiruMila (embaldosado); baldosatu : HiruMila (embaldosar), PMuj DVC (embaldosar, solar con baldosas); baldosin : HiruMila (baldosín); baldoski : Lh DBF (digue, chaussée) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EskolaHE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal baldosa / carreau formen ordainak: HiruMila: baldosa; baldosa hidráulica: ur baldosa // ElhHizt: lauza; Heg. baldosa // Lur EG/CE: baldosa (eta baldosín: baldosa); eta EF/FE: baldosa, lauza (eta carreau de faïence: faiantza) // XarHizt: lauza // Casve FE: pavé: losa, harrixabal; #mdash# de terre: arte, taula; verre: berina // HaizeG FB: pavé: lauza; verre: berina // T-L LBF: pavé: lauza, darailu; c. verre: berina; c. fer: lisa-burdin // PMuj DCV: artzabal (eta baldosilla, baldosín: artxabal).

Erdaretako formak

fr (DLLF): carreau; dalle (de mayor tamaño); it (S. Carbonell): baldosa 1: ambrogetta; baldosa 2: Mus. baldosa; en (Collins): floor tile, paving stone; de (Langenscheidts): (bsd. Boden-)Fliese.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa da, aipatu gabe uztekoa

ez da horren beharrik ikusten; baldin baldosa oinarria onartuko balitz, aski lirateke, adibidez, baldosak ipini eta baldosazko zoru modukoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'baldosatu | H: ez da horren beharrik ikusten; baldin baldosa oinarria onartuko balitz, aski lirateke, adibidez, baldosak ipini eta baldosazko zoru modukoak. baldosatu: baldosa jarriz gero,ez da arrazoirik baldosatu ere jar ez dezagun. Nahi ditugun itzul-inguru guztiak egin ditzakegu baldosak jarri eta balsosazko zoru horiekin, baina beti garestiago irtengo zaizkigu, aditza onartzea baino: zoru ongi baldosatua esatea baldosaz ongi hornituriko zorua baino askoz errazagoa baita'.

 - [E116]: 'bat nator XK-rekin. Proposamena: sartzea'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): 'baldosatu Heg.'.

baldotar
1 iz. hist. XII. mendean, P. Valdok Elizaren hierarkiaren kontra eta Ebanjelioaren araberako bizierara itzultzearen alde aldarrikatu zuen doktrinaren jarraitzailea.
2 adj. Doktrina horrena, doktrina horri dagokiona.

Aztergaia: baldotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

valdestar izond. 1, Jorge de Oteiza ("mistizismo valdestarretik harantzago"); valdense 2: LMuj (“Antzinako kristauen fede garbia, pobrezia eta jatortasuna sarturik daude kataru, valdense eta beste talderen kritikan”, “Beheko sozial taldetan valdenseek harrera ona zuten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

baldotar: Erlijioa Hiztegia (Petrus Valdo); Asisko Frantzisko ("beste zenbait heresian erori zen, hauetan nabarmenena baldotarrena izan zelarik"); Antonio Mendizabal ("hainbat sektorek hartu zuen parte: Kataroek, Gizon Onek, Baldotarrek eta abar").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

baldotarrak: HiztEn (P. Valdok XII. m.an sortutako mugimendu kristaua) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal valdense / vaudois formen ordainik ez dugu aurkitu ap. Zehazki, HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG BF, PMuj DCV.

Erdaretako formak

Le Petit Robert (“vaudois, -oise […] du nom de Pierre Valdo”).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

Forma egokia da, lantaldearen ustez (Baldo etimo egokitutik abiatzea da, kasu honetan, batasuna egiteko modua).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond. edo izlag.

Jakite-arloak

Erl.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onartua.

baldraska
adj. g. er. Emakumeez mintzatuz, baldresa.

Aztergaia: baldraska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

(emakume) baldresa.

baldres
1 adj. Arduragabea, moldakaitza, bereziki janzkerari dagokionez. Ik. narras; trauskil; baldan. Nahi adina diru izan arren, beti agertu zen baldresa. Zirujau txar eta baldresekin.
2 adj. Gauzez mintzatuz, narrasa, zabarra. Esaten dute euskara baldresa, trauskila eta soineko zantarduna dela. Oraintsuko usadio baldresa.

Aztergaia: baldres

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
baldreskeria
iz. Baldresa denaren nolakotasuna, gaitzesgarritzat hartua; baldresari dagokion egitea. Bere baldreskeria gorabehera, bereganatzen zituen neska batzuk.

Aztergaia: baldreskeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

baldrestu, baldres/baldrestu, baldresten
da/du ad. Baldres bihurtu.

Aztergaia: baldrestu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

baldres(tu), baldresten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

baldres bihurtu.

bale
interj. Heg. beh. Ados!

Aztergaia: bale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-11-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:035 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan 1 bale 'dar por bueno' adierakoa "en la expr. bale eman": BasoM ("Esan bezela, palankak alde bat lodia ta borobilla izaten zuan. Tiratzen zutenean, lodi aldearekin bea jo bear zuan aurrena. Ari tiro esaten zioten, da bale eman. Beste aldeko punta mearekin lurra jotzen bazuan, ari nulo esaten zioten [...] Derrior borobil aldearekin bea jo bear zuan aurrena, tiro esan da bale emateko"); 2 bale 'baile, juez ordinario' adierakoa: Herr 9-10-1960 ap. DRA ("Baigorriko baleak ezartzen dauku arrasta bat gure hautuaren menean #mdash# Alduide").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bale interj. 30: Euskadi Obrera 1977 ("Bale! Sarritan, kasu honetan bezalaxe, faltsukeria eta faltsutasuna batera etortzen dira"), Ere 1980 2 ("ERE zuenean eta Oh Euzkadi gurean? Bale? total, debalde egin beharko diagu ezta?", "Horretaraino, bale!"), M. Landa 3 ("Eta urratsak, atzekaldeko ate txikitik zetozen... Beti hertsita egon ohi den atetik... #mdash#Bale!", "Bale! Bale! Laburki esanda, zelatari batzuk zulotxo honetatik kanpo bidaltzea proposatzen dut"), A. Urretavizcaya ("Bale, baina etxe barruan"), I. Uria ("Honekin hasierara itzul gintezke, gazteak gaituk, bai, ez zekiagu Mitxelenaren euskara, bale, bainan erabiliaren erabiliaz mejoratzen ari gaituk"), M. Onaindia ("Horrela bai. Bale"), J.M. Iturralde ("Neuk, dena dela ere, orain porrutxo hau opa nahi diot hemengo matriarkago ohiari, bale?"), K. Santisteban ("Txakada bat egin eta etxera joango gara, bale?"), I. Urbieta ("Bale! Hogei durorekin dena eginda zegok"), Baietz/3 ("Bale eta orain altxa ezazu esku bat"), M. Haranburu ("Zein da guttiena gustatzen zaizuna? Hori? Bale! Ederki!"), P. Zabala ("Bale, bezperatik joango ginen eta kitto"), J.M. Mendizabal ("Errexulla [...] egiten den puntura, bale?"), A. Lertxundi 2 ("Leonor, utziko al dizkidazu zure apunteak? #mdash#Literaturakoak, edo guztietakoak? #mdash#Ba... #mdash#Guztietakoak, orduan. Bale", "Bale, jarrai ezazu"), Gabai/8 ("Eta gero, errepublikak jesuitak sakabanatu dituela, jesukristorenak ikusi behar ditugu oraindino... Bale, bale..."), A. Iturbe ("Bale, aita!"), J. Muguruza 2 ("Bale, nahikoa da _moztu zuen Maritxuk", "Albertok, arrazoi jakinik gabe, bakarrik Tolosaraino eraman dezakeela esan, eta neskak bizkarra harrotuz "bale" etsi batez erantzun dionean atea ireki dio"), R. Iraola ("Berarekin ongi portatzen da eta bale!"), I. Eguren ("Bale, ba nik ere kalkulagailuarekin xakera jokatu nahi nuke, nire lagunaren makinatxoarekin bezala"), J.A. Sagastizabal ("Mustroak gerriraino irensten ninduen, eta halako batean Morganek "bale" esan eta irristatu egin nintzen pozaren pozaz"), J. Peña ("Bale, Elenak kontatu dio nonbait egunkarian lan egiten dudala..."), G. Markuleta ("Egia bakarrik ez omen dago. Bale. Egiak bat baino gehiago dira, edo halako zerbait"), Egunk 1996 ("Ez ginelako horretarako edota ez delako lortu zomorro... akabatzea. Bale. Ongarri kimikoa metafora egokia"), Baietz ba! ("Gaur, zazpietan, Txusen tabernan elkartuko gara. Bale?"), Tantak 1999 ("Hitz egin nahi duzuenean eskua altxatu. Bale?"); bale iz. 4: Etxde 3 ("Hi, Joxerramon, zenbat bale hori dituk?", ""Lukainka" liburu jale horrek zortzi bale hori badizkik eta horri saria kenduko dionik ez zegok", "Ikastaro bururako bi bale horiren adinakoa eramaten ez bazioat, hamabost egun giltzapeturik eukiko omen natxiok"), Elgoibarren 1993 ("Dendariak ezingo du balerik luzatu produktuak akatsen bat baldin badu"), cf. latinezko vale : B. Latiegi ("Agur, eta gaur arratsaldera arte. / Zure betiko adiskidea P. L. [...] P. D. Arren, ekarri ezazu zurekin txartel au, iñoren eskuetara erori ez dadin. Vale"), eta baleko 5: A. Lertxundi ("Neska bat ezagutu du, Kitty Wu, Hark aterako du zulotik. Honaino baleko. Ondoren, berarekin zintzo jokatu dutenekin zintzo jokatu nahi eta lanean hasiko da"), Egunk 1993 eta 1999 ("epaileek egun duten helburuak #mdash#"Tangentopoli" izeneko nahaspila nardagarria behin-betiko behera botatzea#mdash# baleko izaten segitzen duela azpimarratzen zuten"; "Schumacher eta Irvineren deskalifikazioa balekoa den ala ez bihar 11:00etan jakingo da"), L. Fernandez ("beste batzuk hori bezain balekoak izan litezke #mdash# hobeak ere bai"), NPAO 1999 ("Zerbitzuak azaldu zituen arrazoiak balekotzat eman zituen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bale : DFrec 4 ("partidu batzuk ilegalak direla eta bale", "gomazko ez diren balaz hartzen gaituztenean bale", "eskubidea planteatzerik ez dagoela eta bale", "hodeia zakurraren ttottora bidaliko dugu bale"); AB50 2 (vale); HiztEn (lgart. zerbait ontzat ematen dela adierazten duen hitza); Euskalterm 8 (iz. vale; hauetan deskontu-, erosketa-, material-, sarrera-b.) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bale : ElhHizt (interj. vale); DRA (1 baile, juez ordinario; 2 ballena; 3 ova que nace en el agua); bale(n) : HiruMila (1 baile, juez ordinario; 2 ballena; 3 ova que nace en el agua; 4 interj. vale, conforme); bale eman : HiruMila (dar por bueno) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: -/ ElhHizt: + / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

berria da, baina oso hedatua ahozkoan; onartzekoa izan liteke, dagozkion markekin.

Lantaldearen irizpideak
Forma osoa ez dena
Informazio lexikografikoa
Kategoria

interj

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

ados!

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'bale: exklamazio gisa ez, bestelan ebien, bien, alo, merde frantseskeriak eta oseake, aber sartu behar lirateke. Erdarari mailega dezakegu guhauk besterik ez daukagunean'.

 - [E116]: 'nik ez du maite, baina sartuko nuke. Gaurko idazleetan adibide anitz aurkituko baitugu: Aristi, Olano, Olarra, Iturriaga, Mendiguren Elizegi, P. Perurena, AS, Lertxundi, Arretxe, Lopez de Arana, Zabala, Zaldua, Osoro, Itxaro Borda, Arana, Urteaga, Elorriaga, Urretabizkaia, Haranburu, Iturralde, M.A Landa, Zabala, Sagastizabal, Amaia Iturbe, Markuleta, Muguruza, etab. Hau kontuan izan behar du Euskaltzaindiak, nire ustez. Proposamena: sartu'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): 'OK'.

balea
iz. Itsas ugaztuna, egungo animaliarik handiena, iluna gainaldetik eta argia azpialdetik, ahoa adarkizko xaflaz hornitua duena (Balaena sp. , Neobalaena sp. , Eubalaena sp. , Ziphius sp. , Megaptera sp. eta Eschrichtius sp. ). Balearen arrantza. Baleak harrapatzera. Balea zauritu dugu arpoiaren kolpeaz. Dozenaka irensten zituen aleak, halako aise nola antxoa baleak. Euskal balea arrantzaleak garai heroiko baten sinbolo dira. Balea-gantza. Balea-koipez bete behar zituzten upelak. Balea lumera. || Balea dute handixkoena arrain guztien artean.

Aztergaia: balea

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: balea: Balaena sp. + Neobalaena sp. + Eubalaena sp. + Ziphius sp. + Megaptera sp. + Eschrichtius sp.; balea austral: Balaena australis; balea groenlandiar: Balaena mysticetus; balea gris: Eschrichtius gibbosus; balea urdin; zere urdin: Sibbaldus musculus; cuvier balea: Ziphius cavirostris; euskal balea: Eubalaena glacialis; xibarta (balea): Megaptera novaeangliae; cf. marrazo balea: Rhincodon typus.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

taxonomi izenak emateko eskatuz: Balaena sp., Neobalaena sp., Eubalaena sp., Ziphius sp., Megaptera sp. eta Eschrichtius sp.; eta AS gisa: bale arrantza, bale bizar .

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

bale ontzi/untzi

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'balea urdin: maiz jarri ditugu era honetako hitzak, eta ez dator gaizki oraingoan ere balea mota honen izen ezaguna ere jartzea'.

 - [E116]: 'Ez dut aurkitu balea urdin horren lekukorik, eta ez nuke sartuko, ez bada arrantzaleek hitzetik hortzea erabiltzen dutela. Bestetiki balea arrantza eta balea bizar behar du izan, arauaren arabera. Hori da nire proposamena'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): 'OK eta balea urdin ere'.

balea arrantza, balea-arrantza
iz. Balea-arrantza arrisku handikoa zen.

Aztergaia: balea arrantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. elkarketan.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arrantza.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

balea sarrerari dagokion azpisarrera.

balea bizar, balea-bizar
1 iz. Balearen ahoko adarkizko xaflak; xafla horietako bakoitza. Eskimalek ere aginte makilak egiteko balea bizarrak erabiltzen dituzte.
2 iz. Xafla estu eta malgua, balea bizarrez egiten zena, bereziki gerruntze eta kidekoetan erabiltzen zena. Balea-bizarrak markatzen zitzaizkion gerruntzearen ehun tinkatuan.

Aztergaia: balea bizar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: bale(n) bizar / EuskHizt: AS: balea bizar / HiztEn: - / LurE: AS: bale(n) bizar / ElhHizt: - / EskolaHE: AS: bale bizar

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. elkarketan.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bizar.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

balea sarrerari dagokion azpisarrera.

balea urdin
iz. Balaenopteridae familiako zetazeo luze eta liraina, bizkarraldea urdin-arrea eta sabelaldea argiagoa duena.

Aztergaia: balea urdin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-02-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS: bale urdin / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Tekn. hiztegi honi ez dagokiona.

balear
adj. Balear Uharteetakoa, Balear Uharteei dagokiena.

Aztergaia: balear

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-02-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

balearestar 1, MEIG (“Balearestar bati jota jotzen nion, italiar batzuei Napolesko aireak”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

balear 6: Euskararen Liburu Zuria (“Balear irla taldeak”), Akes (“Balear ugarteetan”), Gizartea/OHO (“Balear Irlak”), Saioka/5 (“Turismoaren garrantzia Balearetan markatuko da”), EstiLib (“Espainiako Katalunia, Valentzia, Balearrak eta Frantziako Roselloren artean”), Gizartea/4 (“Balearretan, Euskal Herrian eta Galizian”); baleare 3: Egunk 1992 (“Baleare Irletako”, “Baleareetan eta Murcian”), J. Intxausti (“Baleareak hitz-irudiz agertuak”); baleares 5: UZEI (“Corsica / Sardinia / Baleares”), Hemen 1989 (“Baleares irlak”, “Balearesetako lehendakaria”), Barojatarrak (“Baleares-ean hildako bizkaitarren oroimenez”), Egin (“Balearesetako «Els Gnomos» talde anarkoaren berri ematen da”); balears 1, J. Intxausti (“Balears ugarteak”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

balear: LurE (Erromatarrak bertaratu baino lehen, Gimnesia edo Balear Uharteetan bizi zen herriaz esaten da) // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Balearrak: ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArau 32: Balear Uharteak / Balearrak: (Islas) Baleares.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

leku-iz. propio gisa arautua da; erabilera arruntekoa argitzea, berriz, Onomastika batzordeari dagokio.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

Forma bera arautua du Euskaltzaindiak, baina hor izen propioaren zatia da, eta ez -tar osaerako eratorria (herriaren jatorrizko izendapena izan liteke).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: "balear. Leku-izen propio gisa arautua da: Balear Uharteak (ik 32. araua), baina ez herritar izen gisa".

 - [E116]: "hau zerrendatik kendu Onomastika batzordeak eztabaidatu arte".

 - Erabakia: BAgiria (1996-07-20): onartu da.

 - Erabakia: EH2016: onartua.

baleatzar
iz. adkor. Balea handia. Baleatzar batek, aho zabalaz ene umea niri ostuta, sabeleraino sartu zuen.

Aztergaia: baleatzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean.

Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

baleazale
iz. Balea-arrantzalea. Antzinako baleazaleen ondorengoak.

Aztergaia: baleazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "balezale: bale arrantzan ari den arrantzalea edo ontzia [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

 - [A104]: "Ala "balezale" (-a itsatsia kenduz, alegia)?" (1994-08-02)

balekibale
adb. lap. eta bnaf. Badaezpada ere. Nahi du, bestalde, Josefak Espainiako lurrean dagoen etxera pasatu lehenbailehen, balekibale.

Aztergaia: balekibale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar. eta Naf.

Forma baten adiera(k)

badaezpada ere.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Balekibale: her. Zuberoan ez (ken ipar.)'.

 - [E116]: 'Lekukotasun batzuk baditu: Lafitte, Etcheandi, Herria, Izeta, ... Beraz, badirudi Ipar marka behar duela, baina nik ez dut ezagutzen Baztanen (eta galdetu dudanean ere ez zuten ezagutzen). Agian, aski da Lap markatzea? Hori egingo nuke nik, Iparraldekoek beste zerbait ez badiote bederen: balekibale adlag. Lap. 'badaezpada ere''.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): 'balekibale adlag. Lap. BN. 'badaezpada ere''.

baleko
adj. Heg. beh. Gutxienekoa betetzen duena. Ik. onargarri. Halako gauza bat dogmatzat hartzen bada, edozer da, orduan, baleko.

Aztergaia: baleko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-07-23
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu 'ez txar eta ez on, teknikoki zuzena' adierakorik. Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko baleko : "(V-m) v. balazao" A; balazao : "(V-m-gip), haces de trigo, gavillas grandes" A.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

A. Lertxundik erabilia da baleko bakarra: "Neska bat ezagutu du, Kitty Wu, hark aterako du zulotik. Honaino baleko. Ondoren, berarekin zintzo jokatu dutenekin zintzo jokatu nahi eta lanean hasiko da". Ez dugu bale izan aurkitu; bale ageri da zerbait ontzat ematen dela adierazteko esklamazio gisa.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

baleko : Euskalterm 1 (baleko bat eta kaleko asko 'una de cal y muchas de arena'); bale izan : HiztEn (AS "Onargarria, ona dena"); balekoak izan : Euskalterm 1 ('estar bien') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

baleko : HiruMila ('aceptable, pasable'), DRA ("B-m. v. balazao"), PMuj DVC ('garba, haz, gavilla del trigo'); balekoa izan : ElhHizt (AS: "ser bueno, aceptable para algo"), Harluxet (AS: "onargarria, ona dena") // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

"baleko bertsoa" ('ez txar eta ez on, teknikoki zuzena' adierakoa edo) bezalakoetan entzuten da; idatziz, ordea, behin jaso da. Euskaltzaindiak erabakitzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'bale onartzen den neurrian ez dut gaizki ikusten baleko ere onartzea. Gaur entzuten eta idatzita ere ikusten den hitza da'.

 - [E116]: 'Bai, badira adibide batzuk, nahiz ez diren gehiegi. Proposamena: sartu'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): 'baleko izlag. 'gutxienekoa betetzen duena''.

balekume
iz. Balearen umea. Lehenengo hilabeteetan, lau zentimetro inguru hazten da, eguneko, balekumea.

Aztergaia: balekume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

PUrib:"balenkume / balekume".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kume.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

balearen umea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

balenki
adb. zah. Ausardiaz.

Aztergaia: balenki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. adorez, ausarki, etab.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'balenki/balent: adore, ausart, suhar modukoak horren sinonimoak dira. Balent eta balenki beste euskal hitz batzuk dira, gehiago edo gutxiago erabiliak, baina hiztegi honetan sarrera eduki behar dute, besteei lehentasuna emanik ere'.

 - [E116]: 'Bai, leukokatsunak ikusita (Axular, Etxeberri S., Leizarraga) ezin da eman kentzeko. Hala ere, gaur egun ez da erabiltzen, ez da lekukotasunik aurkitzen. Nik, kasu honetan, aipatu gabe utziko nuke, eta nahi duenak erabil dezala'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): 'balenki Zah. g.g.e.'.

balent
adj. g. g. er. Ausarta.

Aztergaia: balent

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. ausart, adoretsu, suhar, etab.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "balent: gaskoi hitza. Erabiltzenago da koraios beste erdarakada".

 - [E116]: "Beraz, utzi horrela, gaitzetsiz".

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): "balent Zah. g.g.e.".

balentria
1 iz. Ausardia edo adore handiko egitea; egite miragarri edo gogoangarria. Haien armadako gizon sendoen balentriak. Gure antzinako eta geroagoko balentriak zabaldu dituzten irakurgaiak.
2 iz. Harropuzkeria. Bere buruaren aski jabe zen, haatik, adiskidantza horretaz balentriarik ez egiteko. Lehengo balentriak isilduak ditu.
Azpisarrerak

Aztergaia: balentria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
balentriaz
1 adb. Harropuzkeriaz. Badira zenbait horrelako Euskal Herrian berean; edo bederen, egiaz ez bada, balentriaz horrelakoak agertzen direnak.
2 adb. Ausardiaz. Manifestazio hartan alderdiei balentriaz jokatzeko eskatu genien.
Loturak

Aztergaia: balentriaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BALENTRIAZ. Jactanciosamente, como gran hazaña. En AxN se explica sendagaillaz (261) por balentiaz. Zer gaztigu lazgarri ez du bekhatoreak igurikitzeko Jaunaren haserradura saindutik, [...] bere gaixki hetaz lorifikatzen eta balentriaz mintzo balin-bada? Lg I 323. Badire zenbeit holako Eskual-herrian berean; edo bederen, egiaz ez bada, balentriaz holakoak agertzen direnak. Lap 27. (Balentriaz bezala). Beste askok, gizon bat ezertako, edo askotan gaia dala, edo agudo bat dala esateko, Gaztelaniatik artu, ta balentiaz bezala: Ori, edo urlia demonio bat da, diote. Cb EBO 37. Balentriaz bezala agertua zuen neska gaztearen izena. Laguneri erakusteko ezagutzen zuela. JEtchep 106.

balentriaz 11: Berria 8 (adib.: “Bioteknologiako balentriaz bereiziriko ezaugarri molekularraren bidez, jendearen kausa, laztan, oldar jaidurak oro ezabatuak suertatzen dira sosa sakelaratzearen tirria bakunaren errepide loriosa zabaltzearren”), EiTB 2 (adib.: “20 urte bete dira aurten lortutako balentriaz eta gipuzkoarrak bizi izandako momenturik hunkigarrienak ez dituela ahaztu erakutsiko digu"), Argia (“Denborarik ezak amnesia omen dakar. Ohartzen gara Eibarren balentriaz?“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

balentriaz 22: Herria 10, Berria 3, Piarres Xarriton, Iñaki Mendiguren, Aingeru Epaltza, Itxaro Borda, Daniel Landart, Xabier Etxabe, Oskar Arana, Menane Oxandabaratz, Jon Muñoz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, egokia eta adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa balentria sarreran.

balentzia
iz. kim. Atomo batek, beste batzuekin konbinatzean, hartzen edo ematen dituen elektroien kopurua adierazten duen zenbakia.

Aztergaia: balentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

baleontzi
iz. Baleak harrapatzeko erabiltzen den itsasontzia. Norvegiar baleontzi handien tankerakoa.

Aztergaia: baleontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-03-31): Ontzi bigarren osagai dutenekin: a) lehen osagaia silaba batekoa edo bikoa denean, elkarturik idaztea. Beraz: baleontzi, loreontzi eta orratzontzi; baita teontzi eta laketontzi ere. b) Lehen osagaia hiru silabakoa denean, ez da elkarturik idatziko. Ontzi, adiera metaforikoa duenean, elkarturik idatziko da. Beraz, aldatu beharrekoak dira negarrontzi eta gezurrontzi

balezta
1 iz. Arma zaharra, arkuaren antzekoa, baina ez hain bakuna, geziak, tragazak edo harriak jaurtitzeko erabiltzen zena. Tenka ezazue Apoloren balezta.
2 iz. Heg. Orga, bagoi eta kidekoetan, gurpilak esekitzeko erabiltzen den xaflazko malgukia.
3 iz. Txerriei, behiei edo txakurrei jartzen zaien lepokoa, zenbait lekutan sartzea eragozten diena.
4 iz. zub. Satorrak harrapatzeko zepoa.

Aztergaia: balezta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'geziak eta jaurtikitzeko arma'. 2 Heg. 'orekagailua'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

"iz." kategoria-marka eta hirugarren adiera gehitzeko eskatuz (cf. baleztatu ad.): "3 'abereen lepoko arku-modukoa'" [eta lehen azalpeneko jaurtiki- baino jaurti- egokiagoa izan litekeela gogoraraziz, bigarrena hobetsi denez lehen itzulian].

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

1 geziak eta jaurtikitzeko arma; 2 orekagailua (cf. balazta)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Balezta: gaur batik-bat sator zepoa da'.

 - [E116]: 'ez dut TXPek dioen bezalako lekukotasunik aurkitu. Besterik ez bada, lantaldeak dioena onartuko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): 'balezta iz. 1 'geziak eta jaurtitzeko arma'. 2 Heg. 'orekagailua'. 3 'abereen lepoko arku-modukoa'. 4 Zub. 'sator zepoa''.

baleztari
iz. Baleztaz armatutako gudaria. Eskuan tragaza duen baleztaria bezala.

Esaera zaharrak

Baleztari gaiztoa, gezurti.

Aztergaia: baleztari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
baleztatu, balezta/baleztatu, baleztatzen
du ad. Abereei balezta ezarri.

Aztergaia: baleztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: Ik. balaztatu / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

balezta(tu), baleztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

(abereei) balezta ezarri.

bali izan
da ad.-lok. Ipar. Legezkoa izan; balioduna izan. Bozak bali direla erabaki du auzitegiko epaileak. Funtsean, arrazoinamendu hori bera bali da ere eskuinaldekoentzat.

Aztergaia: bali izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bali izan 2 aldiz ageri da corpusean: Zerb IxtS: "Baizik eta Urbain VI hautatu zutenean, Italianoen oihuek lotsaturik egin zutela, Aita Saindu berri baten hautatzea deliberatu zuten, mementokoaren hautua bortxazkoa zelakotz etzela bali"; Larz Senper: "Zure kofesioa bali da, eta hura berritz eni ez aipha". Ik. OEH argitaratuan beste bat, BertsZB: "Bali bekit gaur zuri, kopla ematea, / ene egon-tokiari, agur egitea".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bali izan 5 aldiz ageri da, IE-EB: X. Arbelbide: "Bazko on bat agindu nahi dizut eta itzuliaz bali, ene lanaren berri ere emanen dizut"; Pelota. Euskal jokoa: "Eskuin da ezker, pilota zauku, bihotz berotzen ibili, / deskantsugarri, altxatzailea, zure egintza da bali"; Herria 1969 3: "Aurten, ihiziko permisa 60 libera (berri) gostako da eta ez da departamenduan baizik bali izanen"; "Bi departamendutan bali izanen den permisa berezia eskuratzen ahalko da 90 libera berritan"; "Aldiz, Frantzia guzian bali izanen den permisa beharko da pagatu hogoi mila libera xahar".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko hiztegi-iturriotan: DFrec; AB38; AB50; HiztEn; LurE; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bali : PMuj DVC ('valedero, válido'). // Ez dugu aurkitu ondokoetan: EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

legezko, baliozkoa izan.

baliabide
1 iz. pl. Norbaitek, eta bereziki herri batek, dituen edo erabil ditzakeen ondasun edo bide materialak. Gipuzkoako ur baliabideak. Herri baten giza baliabideak.
2 iz. Batez ere pl. Zerbait lortzeko baliagarri gerta daitekeen bidea. Ik. bitarteko 3. Teknika-baliabideak. Kontakizunean erabiltzen dituen baliabide nagusiak. Hizkuntzak berak dituen baliabideak erabiliz sorturiko hitzak. Euskararen herria berreraikitzeko tresnak eta baliabideak eskuratu behar ditugu. Enpresa handiek, Googlek batez ere, oinarrizko baliabideak jarri dituzte Interneteko erabiltzaileen eskura. Gauza bakarra genuen buruan, gertatutakoa salatzea eta euskarazko beste egunkari bat sortzeko baliabideak lortzea.

Aztergaia: baliabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
baliaezintasun
iz. Arazo fisiko edo psikikoren baten ondorioz, aldi baterako edo betiko, lan egiteko gaitasunik ez duen pertsonaren egoera. Baliaezintasun handia egiaztatzen duen agiria da aurkeztu behar denetako bat. Baliaezintasun arriskuei aurre egiteko aseguruak.

Aztergaia: baliaezintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

baliaezin : HiztEn ("1 ezin erabil daitekeena; 2 bere buruaz baliatzeko gai ez dena"); Euskalterm 4 ('inválido'); baliaezintasun 'invalidez': Euskalterm 17. // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE. // 'invalid-' itzulitako besteak: 'invalidante': desgaitzaile : Euskalterm 1; elbarritzaile : Euskalterm 2; 'invalidar': ezindu : Euskalterm 1; 'invalidez': elbarri- : Euskalterm 2; elbarritasun : AB50 1; Euskalterm 18; 'inválido': elbarri : AB50 4; Euskalterm 5; elbarritu : AB50 1; ezindu : AB50 2; helbarri : AB50 1; inbalido : AB50 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Admin. eremuan jasoak: HezkAdmin: invalidez: baliaezintasun; invalidez permanente absoluta: erabateko baliaezintasun iraunkor; invalidez permanente parcial: partezko baliaezintasun iraunkor; invalidez permanente total: guztizko baliaezintasun iraunkor; inválido congénito: jaiotzez baliaezin; inválido sobrevenido: gertatzez baliaezin // AgAld hitz-bilduma: inválido: elbarri // AdminEL: invalidez: elbarritasun // AdmMila: invalidez: elbarritasun; invalidez permanente: elbarritasun iraunkor // AdmHizt: invalidez permanente: baliaezintasun iraunkor; invalidez provisional: behin-behineko baliaezintasun; inválido: baliaezin. // Ez dugu aurkitu ap. EurItune, LurraldeAntol.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: baliaezin : ElhHizt ('1 inservible, inútil; 2 inválido; inútil'); HiruMila ('inválido'); PMuj DVC ('inservible'); baliaezintasun : HiruMila ('1 indisponibilidad; 2 invalidez (incapacidad)'). // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal formen ordainak beste hiztegietan: 'invalidez, invalidité': elbarritasun , minusbaliotasun , ezintasun (ElhHizt); baliaezintasun , elbarritasun , ezintasun (HiruMila); ezintarzün , herbaltarzün (Casve FE); herbailtasun , ezindura (HaizeG FB); herbailtasun , ezindura (T-L LFB); 'inválido, invalide': elbarri , minusbaliatu , ezindu (ElhHizt); baliaezin , elbarri , ezindu (HiruMila); elbarri , herbal (Lur EG/CE); elbarri , ezindu , herbal , enbalier (Lur EF/FE); balda , ezintü , herbal (Casve FE); herbail , hebain , ezindu , makal (HaizeG FB); herbail , hebain , makhal , ezindu (T-L LFB); elbarri , elbarritu , erbel , oatua , alderditua (PMuj DCV).

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): invalidez: invalidité; inválido: invalide; it (S. Carbonell): invalidez: invalidità; inválido: invàlido; (Giur. nullo, privo di effetto, di validità); Fig. svanito, a (debole di mente): acto, matrimonio: atto, matrimonio i.; los - de la guerra, gl'invalidi di guerra; ca (DCC): invalidez: invalidesa; inválido: invàlid; en (Collins): invalidez: a) (Med) disablement; unfitness; disability; - permanente permanent disability; b) (Jur) invalidity, nullity; inválido: 1 a) (Med) invalid, disabled; unfit; b) (Jur etc.) invalid, null and void; de (Langenscheidts): invalidez: 1 Invalidität, Arbeitsunfähigkeit; - permanente Dauerinvalidität; 2 Ungültigkeit; inválido: 1 invalide; arbeitsunfähig; dienstuntauglich; 2 ungültig; II 3 invalide; - de guerra Kriegsversehrte(r).

LBeh (2011-03-03): baliaezintasun 2 ager., EiTB.com (“Zauri larriek %37ko behin betiko baliaezintasun eragin zioten eta 459 egun behar izan zituen osatzeko. Horren ostean, 280.000 eurokokalte-ordaina eskatu zuen”, “Bartzelonako Auzitegiak 2006an umea koman utzi, eta une horretatik baliaezintasun iraunkorra sortarazi dion jipoiagatik zigortu ditu”) // ezindu 95; ezintasun 258; elbarritasun 13; ezgaitasun 15.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: baliaezintasun 7: Miren Iturbe 3 (“Aita oso gaixo zegoenean, apiril aldera, amak ezin zuen jada zaindu, eta «erabateko baliaezintasuna» eskatu genion Gizarte Segurantzari”, “gutun bat jaso genuen, non aitaren heriotza zela-eta «erabateko baliaezintasunaren» eskaera eten egin zela esan baitziguten”, “Harekin hitz egin, eta apiriletik uztailera bitarteko «erabateko baliaezintasuna» ordaintzea lortu genuen behintzat”), Irune Lasa 2 (“Miguel Maciasek 2003ko apirilean eskatu zion Gizarte Segurantzari «erabateko baliaezintasuna» aitortzeko”, “Bitxia, ezta? Haserre, erreklamatu egin genuen eta hiru hilabeteko baliaezintasuna eman ziguten”), Berria (“Seme-alabek, dirua jasotzeko, elbarritasunen bat izan behar dute, edo kotizaziorik gabeko umezurtz pentsioa edo baliaezintasunezko pentsioa jaso”), Irene Aldasoro (“Arrazoi horiengatik guztiengatik, oso arrunta da, zoritxarrez, baliaezintasuna edo heriotza gertatzea zirkulazio koronarioak huts egitean”).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: invalidez (incapacidad) / baliaezintasun handi: gran invalidez

Euskaltzaindiaren Arauak

ezindu izond., ezintasun, ezgaitasun, ezgai izond., ezgaitu, ezindura iz., elbarri, elbarridun iz., elbarritasun, elbarritu arauak dira.

Ongi eratua da

Ongi eratua, onartzekoa.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil (hots: testuetan ez baita aurkitu, lantaldea ez da onartzen ausartu; baina ez du saihestu nahi ere, edo gaitzetsi).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'Baliaezintasun F "Bebil" dio lantaldeak, baina segurtasun handiegirik gabe. Kontuan izanik ezindu ere entzuten eta erabiltzen dela, zuhurragoa iruditzen zait oraingoz ezer ez sartzea, eta familia osoa aztertzea'.

 - [E116]: 'Bat nator E123rekin. Oraingoz ez nuke sartuko'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): 'OK'.

baliagarri
adj. Zerbaitetarako balia daitekeena. Hizkera teknikoan baliagarri gerta dakigukeen bereizkuntza. Etxegintzarako baliagarri diren lurretan.

Aztergaia: baliagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
baliagarritasun
iz. Baliagarria denaren nolakotasuna. Ik. erabilgarritasun. Botoaren baliagarritasunaz mintzatu dira egun hauetan. Teoria hauek oraindik egiaztatu edo gezurtatu ez direlarik, biek dituzte zeinek beren alde onak eta baliagarritasuna.

Aztergaia: baliagarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

baliagarritasun 21: Mikel Asurmendi 2, Elisabeth Pombo, Amaia Zubiria, Pello Urzelai, Irune Lasa 2, Maite Asensio, Alberto Barandiaran 4, Naiara Elola, Ainara Arratibel, Saioa Rodriguez, Mikel Peruarena 2, Anjel Lertxundi, Aitziber Laskibar, Bixente Serrano, EiTB.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: baliagarritasun 93: Berria 33, Herria 1, Esteban Antxustegi 7, Josu Zabaleta 6, Joxe Azurmerdi 5, Anjel Lertxundi 3, Xanti Iruretagoiena 3, Isabel Arrigain 3, Jon Muñoz 5, Joan Mari Lekuona 2, Juan Garzia 4, Piarres Xarriton 3, Xabier Olarra 2, Iñaki Heras 2, Amaia Lizarralde, Ibon Uribarri, Edorta Agirre, Koro Navarro, Edorta Jimenez, Harkaitz Cano, Xabier Arregi, Joseba Zulaika, Eider Rodriguez, Imanol Unzurrunzaga, Irene Aldasoro, Bernardo Atxaga, Txema Ramirez de la Piscina, Iñaki Iñurrieta.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Ongi eratua da

ongi eratua da.

baliakizun
iz. Batez ere pl. Baliabideak. Horretarako, adimenaren eta bihotzaren baliakizunez baliatzen da. Oso baliakizun gutxirekin gelditu ziren harrezkero.

Aztergaia: baliakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
baliarazi, baliaraz, baliarazten
du ad. Hobetzat harrarazi, nagusitzera behartu; baliagarri, onuragarri bihurtu. Egia baliarazteko. Nork bere burua baliarazteko dukeen antze artetsua. Gure gorputza baliarazi behar dugula Jainkoa goresteko. Ez ditugulako grazia haiek behar bezala baliarazi. Emazte zuhurrak gauza guztiak baliarazten ditu.

Aztergaia: baliarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

baliarazi, baliaraz, baliarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

baliarazi, baliaraz, baliarazten

Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
baliarraindar
1 adj. Baliarraingoa, Baliarraini dagokiona.
2 iz. Baliarraingo herritarra.

Aztergaia: baliarraindar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-07-23
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'baliarraindar (Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak liburuan (Eudel, 2001) onartua)'.

 - [E116]: 'hau Onomastika batzordeak aztertzeko da'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): 'OK'.

baliatu, balia, baliatzen
1 zaio ad. Norbaiti zerbait edo norbait baliagarri gertatu. Zeure asmo makurretarako nor baliatuko zaizu? Zure izate zerutarra lurtarroi balia dakigun. Jainkoa balia dakidala. Argi hori bekit beraz balia. Ez zaio baliatu laster egitea.
2 da ad. Zerbaitetarako bide bezala zerbait edo norbait erabili. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen du). Ik. aprobetxatu. Norbaitez baliatu zerbait lortzeko. Liburu askoz baliatu dira idazlan hori prestatzeko. Zure bitartekotasunaz baliaturik. Adimenaz balia zaitez, ez indarraz. Inoren hitzaz baliatu behar badut. Nola baliatuko ote nintzen kutxa hartaz. Geure buruez ezin baliatuz aurkitzen gara.
3 du ad. Erabili. Ez dugu hitz hori baliatzen. Bertsoa bururatzeagatik edozein hitz mota baliatu nuen. Ea denbora ongi baliatu duen. Ezdeusetako direla mundu honetako ondasunak, ez badira besterako baliatzen. Onenekin aritzeko aukera baliatu nahi dute.

Esaera zaharrak

Goiz jaikitzea baliatuko ez zaik, zoriona ondotik ez badarraik.

Aztergaia: baliatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

baliatu, balia, baliatzen. 1 zaio ad.: Jainkoa balia dakidala. 2 da ad.: adimenaz balia zaitez, ez indarraz. 3 du ad.: ez dugu hitz hori baliatzen.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

baliatu, balia, baliatzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

1 zaio ad. ("Jainkoa balia dakidala"); 2 da ad. ("Adimenaz balia zaitez, ez indarraz"); 3 du ad. ("Ez dugu hitz hori baliatzen")

baliatzaile
1 adj./iz. Zerbaitez baliatzen dena. Gauzak non-nahi kariotuz doazelarik, autobidearen baliatzaileak loriatzen dira prezio apaltze honekin.
2 adj./iz. Zernahi aukeraz, kezka handirik gabe, baliatzen dena. Badira ere aitzindari baliatzaileak, ontsa irabazten dutenak guti arriskatuz.

Aztergaia: baliatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

baliatze
iz. baliatu aditzari dagokion ekintza.

Aztergaia: baliatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

baliente
adj. Heg. beh., herr. Ausarta, suharra, adoretsua.

Aztergaia: baliente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'baliente: ikus honekin zer trataera ezberdina darabilgun, balent-en kaltean. Heg. Beh. baldin bada, jar ditzagun hemen ere ordain hobeak: ausar, suhar, adoretsu'.

 - [E116]: 'Ni ere bat nator XK-rekin. Lekuko urriak ditu: "Heg" da, nahiz lekuko urri horien artean dagoen Arkotxarena. Bestetik, uste dut "Herr." marka ere eraman beharko lukeela'.

 - [E116]: 'Proposamena: baliente izond. Heg. Beh. Herr. 'ausart, suhar, adoretsu''.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): 'baliente izond. Heg. Beh. Herr. h. ausart, suhar, adoretsu'.

balio
1 iz. Zerbait edo norbait aintzat hartzekoa egiten duen ezaugarria edo ezaugarri multzoa. Balio handiko, txikiko, urriko gauza. Ez dut uste aspaldiko urteetan liburu honen baliokorik asko izan dugunik. Literatura lan baten balioa. Baliorik gabekoa (Ik. baliogabe). Egin den lanaren balioa aitortuz. Agiri baten balioa. Hutsaren truke erosi zuen sailak urrearen balioa du gaur. Horri ere bere balioa eman behar zaio.
2 iz. (Dirutan-edo neurtzen denean). Ik. prezio. Ondasun, salgai baten balioa. Diru balioa. Salgai baten merkatuko balioa. Balio eguneratua. Berezko balioa. Oso zaharra den auto batek, nahiz eta kilometro gutxi izan eta oso egoera onean egon, gisa honetako balio-galera izango du.
3 iz. (Neur daitekeen tasun batez mintzatuz). Balio absolutua, erlatiboa. Batez besteko balioa. Funtzio baten balioa puntu batean. Kontsonante baten balio fonetikoa. Musikan, zuri baten balioa bi beltzena da.
4 iz. Pertsona batentzat edo gizarte batentzat baliotsua edo garrantzitsua den gauza, ideia edo jarrera. Garbitasuna baino balio garaiagorik ez balego bezala.

Aztergaia: balio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: baliozko

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz horren azpisarrera moduan, balio-galera jar daiteke (=depreciación, desvalorización). Elhuyar Hiztegian eta 3000 Hiztegian dator, bi-biotan batera idatzita badago ere. Harluxet Hiztegi entziklopedikoak ere batera jaso eta honetara definitzen du: "Ekon. 1. Nagusiki iraupen luzeko inflazio-egoeraren eraginez monetaren balioa txikiagotzea. 2. Kontabilitatean, aktiboko elementu baten balioa txikiagotzea". Ildo beretik, Mujikak balio-galtze dakar honetara: "1 devaluación, pérdida de valor. 2 caducidad, pérdida de validez". Euskaltermek, aldiz, marratxoarekin jasotzen du'.

 - [E116]: 'Ez dakit baden arrazoi aski hori sartzeko. Ez dut hain beharrezko ikusten kontzeptu horren adieraztea, eta beldur naiz beti beharko dugula perifrasiren bat. Gainera, hor dago 'balio galtze' ere eskura, beharbada egokiagoa izan daitekeena. Ez nuke sartuko'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28/2004-06-25/2004-07-23): 'Ok, nirea'.

balio absolutu
iz. mat. Zenbaki erreal batek plus/minus ikurra kontuan hartu gabe duen balioa.

Aztergaia: balio absolutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-01-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

balio absolutu, balio erlatibo

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
balio eskala, balio-eskala
iz. Pertsona batentzat edo gizarte batentzat baliotsuak edo garrantzitsuak diren gauzen, ideien edo jarreren zerrenda, horietako bakoitzari ematen zaion lehentasun maila adierazten duena. Ez zait iruditzen euskaldunak, oro har, balio-eskala horretatik oso urruti gabiltzanik. Beste herrialde batzuetako jendea ari da etortzen, bestelako ohiturak, kultura eta balio eskalak dituena, eta horrek mesfidantza eta segurtasunik eza ekarri ditu. Gure bizitza gidatzen duen balio-eskala hori aldatu behar da, batez ere ingurumenarekin dugun harremana arautzen duen eskala.

Aztergaia: balio-eskala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh62 2020-07-14 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu balio(-)eskala formarik.

balio(-)eskala 47: Argia 2, Berria 8, EiTB, Elhuyar, Elkar 8, Consumer 3, Espainiako Gobernua 10, Euskaltzaindia, Jakin, Laneki 6, UEU 4, Uztarria 2; balioen eskala 2: Elhuyar, Jakin; balore(-)eskala 12: Argia 6, Berria 2, EiTB 3, Elkar 1; ez dugu baloreen eskala formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

balio(-)eskala 6: Berria 2, Filosofiako gida, Ana Urkiza, Xabier Mendiguren Elizegi 2; balioen eskala 1: Josu Zabaleta; ez dugu balore(-)eskala, baloreen eskala formarik aurkitu.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: balio-eskala (‘escala de valores’, Gizarte-ongizatea).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es escala de valores / fr échelle de valeurs: Adorez: balio eskala / Elhuyar: balore-eskala / Labayru: balore-eskala / Zehazki: balio eskala / NolaErran: balioen eskala.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko konbinazioa da, baina adibide gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa eskala sarreran.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper