75 emaitza etxe bilaketarentzat - [1 - 75] bistaratzen.

etxe
1 iz. Gizakia bizitzeko prestatzen den eraikina. Zurezko, adreiluzko, harrizko etxea. Plazako etxeak. Auzoko etxe batean. Etxe multzo, sail, lerro bat. Etxe aurrean, barnean. Hiru solairuko etxea. Bi bizitzako etxea. Etxez etxe. Etxe handia, txikia, ederra, dotorea, zaharra. Etxe bat egin, eraiki. Etxe bakartu bat. Apaizaren etxeko tximinia (Ik. etxeko). Etxeko atarian. Fruta saltzen egon ohi zen, etxe kantoi baten kontra. Haurrek, artzain-jantzian eta kantari, etxerik etxe daramatzate jaiotzak. Etxe inguruko bazterrak arakatzen.
2 iz. Norbait bizi den etxea edo etxe zatia. Gure etxean. Ez dago etxean. Zure senarra etxean al da? Etxean gelditu. Norbaiten etxean sartu. Etxera joan. Hartu zuten mutilok etxera bidea. Etxerako bidean. Norbaiten etxean ostatuz egon. Etxea erosi, saldu, errentan hartu. Hasi naiz etxe garbiketan. Etxez aldatu dira. Etxea garbitu. Norbait jaio den etxea. Etxean eta kanpoan.
3 iz. Erabilera jakin bat duen etxea, askotan jendartekoa. Salgai dago Euskaltzaindiaren etxean, Bilbon. Bilboko Ellakuria etxean.
4 iz. Etxea familiaren egoitzatzat hartua. Etxe oneko alaba. Etxe honetako nagusi jaunak. Guraso edo etxeko buru bazara, begira ondo zelan dabiltzan zure umeak. Etxe txakurra. Etxea ongi gobernatu.
5 iz. Mintzatzen denaren edo aipatzen denaren herria. Etxeko erdaldunak eta erdaldun etorkinak. Etxean bezain eroso sentitu nintzen Parisen. Etxeko tenislariak indartsu US Open-ean. || Zaragozak etxean hartu zuen Athletic taldea.
6 iz. Enpresa. Valverde etxeak liburu hau argitaratzean egin duen lana.
7 iz. Dinastia bat edo leinu bat osatzen duten pertsonen multzoa. Habsburgoko etxea. Tudor etxea. Daviden etxe eta etorkikoa.
8 iz. Tresna bati eusteko erabiltzen den egitura. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Ik. barauts etxe; golde etxe.

Esaera zaharrak

Arotzaren etxea zotzez, zotzez ere gaitzez. Baserritar kalezale, etxe-hondatzaile. Basoa eta ibaia auzo, hau ez duen etxea gaizo. Besteren diruaz duenak etxea berritzen, etxe zaharra eta berria ditu bahitzen. Bi etxetako txakurra, goseak jan. Bihia peitu den etxeko gauza guztiak saltzeko dira. Dontsuaren etxean guztiok barrez, dongearenean negarrez. Elur-melur, ez nauk hire beldur; etxean badiat arto eta egur. Errementariaren etxean zotza burruntzi. Etxeak behar, eta bideak ekarri. Etxean ogia ezin jan, eta Arangurenen artoa. Etxe hutsa, aharra hutsa. Etxeko sua etxeko hautsaz estal. Gezurra nesan Getarian, ni etxean eta hura atarian. Herrik bere lege, etxek bere aztura. Kanpoan uso, etxean otso. Soinulariaren etxean, oro dantzari. Sukalde gizenegiak jabea du ahultzen eta etxea aurritzen. Zurginaren etxea zotzez, zotzez ere motzez.

Aztergaia: etxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

edifizio, etxe; eroetxe; erostetxe handi; gudaletxe, kuartel, kaserna; herri-etxeak; herriko etxe, udaletxe; jatetxe; kafetxe; kontsuletxe; postetxe; telefonetxe, (urrutizkinetxe); telegrafetxe, (urrutidaztetxe); udaletxe, herriko etxe; herriko etxe, udaletxe; telefonetxe, urrutizkinetxe; telegrafetxe, urrutizdaztetxe

Jatorrizko forma

bainuetxe; basetxe; diskodenda, diskoetxe; egotetxe, egoitza; fotografi etxe, argazki etxe; gestoretxe, gestoretza; ikastetxe, kultur etxe; kultur etxe; museo, (erakustetxe); udaletxe, herriko etxe

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: etxe(-)abere, etxeko jaun.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: etxe-aitzin , etxe-aurre , etxe-bazter , etxe-bizkar , etxe-galgarri , etxeko lan , etxe orratz , etxerako , etxe-sartze , etxe-uso .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: sartu etxe behere.

 - [E116]: ez ditut aurkitu OEHko azpisarreretan, eta ez dituzte horrela lematizatu XX. mendeko corpusean, eta, lehen kolpean, guztiz arruntak eta libreak direla pentsatu dut bikoiztapen hauek ("amredita arruntak" izenaren pean ageri dira gure Hitz-elkarketa/4 liburuan, 48-49 or.); baina gero ikusi dut, hauetako batzuk azpisarrera gisa aipatu genituela lehen itzulian (ik. bidez bide, erdiz erdi, eskuz esku, hurrenez hurren, orpoz orpo, parez pare; ez dut aurkitu, ordea, kalerik kale bezalakorik). Beraz, ez dago etxez etxe modu berean jasotzeko eragozpenik; etxerik etxe jasotzeko, berriz, kontu handiagoa izango nuke, lehen itzulian horren parekorik eman ez dugunez. Ni, sartzearen alde naiz. Baina zuek esan. Etxe behere horri dagokionez: OEHtik irten gabe ere, ugariak dira etxe-x osaerako formak, baina ez dut horien artean etxe behere ikusi. Niretzat arrunta da, nirea ma zena "Etxebeherean" sortu baizten, baina informazio hobea eskain dezake E103k, eta oinarri hobea izango dugu orduan, zerbait esan ahal izateko. Zuek esan.

 - [I202]:  etxez etze; etxerik etxe. Satrustegiren idatzietan ageri da: etxerik etxe mundu guztira heltzen da bake horren berri.

 - Erabakia: (2009-03-26) ez aipatu.

etxe abere, etxe-abere
iz. Etxekoa den aberea. Basabere eta etxe abereak. Etxe abereak nola hazi eta zaindu behar diren.

Aztergaia: etxe abere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

etxe agentzia, etxe-agentzia
iz. Etxebizitzak eraiki, erosi, saldu edo alokatzen dituen enpresa. Etxe agentzien jazarpena pairatzen ari direla baliabide ekonomikorik ez duten adineko bizilagunak.
etxe aitzin, etxe-aitzin
1 iz. Etxe aurrea, etxearen aurrean dagoen lekua. Ik. fatxada. Etxe aitzinak galtzadatuak eta garbi nahi nituzke ikusi. Etxe aitzin guztia gizonez betea zen.
2 iz. Aitzinaldea, etxe baten aurreko pareta. Etxe aitzinetan nahiz pilotalekuetan Nafarroako kateak harroki erakutsiz.
etxe atari, etxe-atari
iz. Etxeko sarrera nagusiaren ingurua. Etxe atarian, han ibiltzen ziren ehiza-txakur bi edo hiru. Osabak, etxe atariko koska batean eseriz, hitz egiten jarraitu zuen. Palmondoen hostoekin etxe-ataria garbitzen.

Aztergaia: etxe-atari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:013 2003-02-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ETXE-ATARI. Portal; alrededores de la entrada de la casa. Lo andian sartu zeneko iratzarri zuten itx-atariko ots eta oju andi zenbaitek. Mb IArg II 312. Eraman omen zioten artza oso osorik Markesari bere etxe-atarira. Izt C 191. Etxe-ataritik Pilatori oska jarri zitzaiozkan. Lard 453. Etxe-atarian an ibiltzen ziran eiz-txakur bi edo iru [...], iñor kanpokorik zetorrenean adierazteko. Salav 27. Mirentxuren etxe-atarian. TxGarm BordaB 127. v. tbn. A Ardi 49. Mok 17. Etxde JJ 8. Ugalde Iltz 14. Garm EskL I 82. Zendoia 21.

adib; atari 2 iz. Baserri, eliza edo etxe baten sarbidea, nahiz eraikuntzaren barnean, nahiz kanpoan. Pilato etxeko atarian sartu zen. Etxe atarian han ibiltzen ziren ehiza-txakur bi edo hiru. Eliz atarira irten dira hizketan aritzeko.

etxe(-)atari 115: Aizu (“Egunetik egunera aldatzen da herriaren itxura, azaleratu egiten dira umeek etxe atarietan aspaldi ahaztutako lerak , bizikletak, plastikozko kamioitxoak, baita ehiztariek zakurrei ematen dizkieten foka puska gogortuak ere”), Deia 2 (“Aldapa gora iristen dira ibiltariak bere etxe atarira”), Elhuyar (“Etxe-atarian mahai batean jartzen zituzten aurkitutako fosilak”), Elkar 2, Consumer, HABE, Berria 59, EiTB 7, Jakin 3, Argia 24, Erlea 2, DiarioVasco 12.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

etxe(-)atari 68: Berria 9, Pedro Alberdi 6, Bernardo Atxaga 6, Elizen arteko Biblia 4, Asisko Frantzizko, Pako Aristi, Fernando Rey…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-atari.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da etxe eta atari sarreretan.

etxe atze, etxe-atze
iz. Etxearen atzeko aldea. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Ik. etxe gibel. Gure baserriko etxe atzean intxaur handi bat zen. Etxe-atzeko soroan.

Aztergaia: etxe-atze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ETXE-ATZE, ETXATZE a) (Usado en casos locales sing. de declinación, o con -ko, adnom.). Parte trasera de la casa. v. ETXE-GIBEL. Enparango etxe-atzeko bidean. Aran SIgn 77. Besteak etxe-atzetik Prantzira igesegiten. Or SCruz 104. Etxeatzeko orma gañetik jauzi bizkorra eginda. TAg Uzt 13. Etxeatzetik barrura sartu. Ib. 103. Biok etxe-atzean ezkuta zaitezte. NEtx Antz 25. Etxe-atzeko soloan. Bilbao IpuiB 166 (166 etxatzeko). Gure baserriko etxe atzean intxaur aundi bat zan. Alkain 45. Zeiñek berea artu ta errira baztarrez baztar, Domartineko etxe atzera. JAzpiroz 34. v. tbn. Noe 74. b) (AN-gip ap. BU Arano). "Etxe-aurre y etxe-atze, fachadas delanteras y trasera de la casa" BU Arano

etxe-atze 9: Elhuyar (“Herrialde anglosaxoietan NIMBY akronimoa erabiltzen da egoera hau deskribatzeko: Not In My Back Yard, edo "ez nire etxe atzeko patioan”), Berria 3 (“Barkok helikopteroak atzera eta aurrera egin dezakeen galdetu dio tenienteari, planoan etxe atzetik sar dadin”), Argia 3 (“Etxe atzean daukagu orain lokala, ordea, eta belarrean ibiltzera behartuak gara hara joateko; eta, beraz, baita zapatak aldatzera ere”), Erlea (“Etxe atzeko belardian daude denak, litxarreriaz betetako mahai baten bueltan”), DiarioVasco (“Entsaiotarako lehen eguna ekainaren 15a izango da, kultur etxe atzeko plazan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

etxe-atze 29: Anton Garikano (“Agian hobe izango ninan presaka ibiltzea, etxe-atzeko atarian utzi baihindudan, otarre batean”), Iñaki Mendiguren (“Esan bezala, geroxeago, Hagriden etxe atzeko atea zabaldu zen, eta Harryk bere burua, Ron eta Hermione ikusi zituen handik Hagridekin irteten”), Koro Navarro (“Auzo-lurren mugetara iritsi ginenean bakanagoak egin ziren etxe bikiak, beren zinkezko teilatuko garajearekin, beren etxe atzeko zakur etxola eta zelaitxo belar-ebakiarekin”), Joxean Sagaztizabal (“Eguzki ederra leihoaz bestalde, etxe atzeko zelaitxoan”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa izen kategorian.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa etxe sarreran.

Kategoria

iz.

etxe aurre, etxe-aurre
1 iz. Etxearen aurrean dagoen lekua. Ik. etxe aitzin; fatxada. Sagardotegira sartu zirenean jendez gainezka zegoen etxe aurrea.
2 iz. Aitzinaldea, etxe baten aurreko pareta. Zurezko balkoi zabala du etxe aurreak alderen alde.
etxe bazter, etxe-bazter
1 iz. Etxea, bere lur eta guzti. Deus ez da itsusiagorik etxe bazterrak zikinkeriaz beteak ikustea baino.
2 iz. Etxea, babeslekutzat hartua. Azkar aldendu zen neskatila etxe bazterrean negar egitera.
etxe bizkar, etxe-bizkar
iz. Ipar. eta naf. Teilatuaren gailurra.
etxe gibel, etxe-gibel
iz. Etxearen atzeko aldea. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Istant bat beha egon zen etxe gibeleko xeilatik. Emazteari deus erran gabe, etxe-gibelean gaindi, joan zen handik auzo hiri batera.

Aztergaia: etxe-gibel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ETXE-GIBEL (-giel BN-baig ap. Satr CEEN 1969, 210). (Empleado sobre todo en casos locales sing. de declinación). Parte trasera de la casa. v. ETXE-ATZE. Endrecera [= 'paraje'] que llaman Echaguibela (Aldaba [Cuenca de Pamplona], 1599). Top VI 385. Etxe-gibelez etxe-gibel, landaz landa, gathu zehatu bat bezala sartu ninduan etxera. Elzb PAd 24. Emazteari deus erran gabe, etxe gibelean gaindi, joan zen handik auzo hiri batetara. HU Zez 55. Han oihan bat handia etxe gibelian. Xikito 4. Etxe gibeleko sorrora. Barb Sup 98. Haurrak, etxe gibelean, ixil-ixila gereziaren gainerat iganen ziren. JEtchep 19. Ixtaño bat beha egon zen etxe gibeleko seiletarik. Ib. 32. Gure etxe gibeletik goraxago hartzen zinuen bide kurutzean ezkerrerat. Larre ArtzainE 11

etxe gibel 1, Berria (“Gatzak janak dituen Lotiren etxe gibeleko harrien horail-belztua”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

etxe gibel 25: Herria 9 (“Erretreta hartua du aspaldi bainan beti atxiki du etxe gibelean duen mahastia.”), Berria 2 (“Herriko Etxe gibeleko plazako kioskoaren inguruan bildu direnak ricard-a, kakahueteak, txistor eta lukainka errea dauzkaten mahaira inguratu dira”), Eneko Bidegain 3 (“Joanes Kanboko bide juntako etxe gibelera joan zen, bidaiarien bila”), Itxaro Borda 2 (“Martxo erditsutan, hormek egunak zurpailtzen zituztenean, pentze biluzien azaletan sator puloak turrunpilo biderkatzean, ardiak eta bildotsak marrakaz hautematean, etxe gibeleko muinoetara abiatzen ginen, supiztekoak eta xanbraderak eskuan”), Aingeru Epaltza (“Noragabean, etxe gibelera jo du”), Piarres Aintziart (“Baina haurra, oinetako horiekin oraino etxe gibeleko baltsan ibili hiz!”), Elena Touyarou (“Joantto eta Dominique oskoil biltzen lotu ziren, Enrietak anartean etxe gibeleko baratzea artatzen zuelarik”), Ramuntxo Etxeberri (“Etxe gibeleko zuhaitzen erro lodien artean gordetuak dira”), Hasier Etxeberria (“Etxe gibeleko sagastian, bazagok txabola moduko bat.”), Alberto Ladron Arana (“Etxe gibelean lorategi estu bat zegoen, aldameneko etxeko oholesi zuriak mugatua.”), Menane Oxandabaratz (“Bestalde, gehienetan, behiak zaintzera joan behar nuen, etxe gibeleko pentzera....”), Aurelia Arkotxa (“Pentze hertsia trebesatu zuten Émileren etxe gibeleko sartzeari buruz.”), Jean Baptiste Etxarren (2 Baldintza edo kondizione horieri jarraikiz, proiektu bat asmatu dut, ziri batzu ere lekuka landatu, nondik pasatuko den jakinarazteko, Arnegizaharre etxe gibeletik eta Luzaideko plazaraino”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa izen kategorian.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa etxe sarreran.

Kategoria

iz.

etxe nagusi, etxe-nagusi
iz. Etxeko nagusia. Etxe-nagusiak baleki gaueko zein ordutan etorriko den lapurra, erne egongo litzateke.
etxe nagusi
1 iz. Oinetxea. Etxe nagusi bateko ezkaratz freskoa.
2 iz. Erlijiosoen ordenetan, mendeko etxe guztien buru egiten duen etxea. Arizona Estatuko fraide karmeldarren etxe nagusia.
3 iz. Enpresa baten egoitza nagusia. Lehen begiratuan nabarmentzen da hamar argitaletxeok bitan banatzen direla: seik etxe nagusia Euskal Herritik kanpo dute, eta beste laurak, aldiz, bertakoak dira. Etxe nagusia eta filialak.
Loturak
etxe ogi, etxe-ogi
iz. Etxean egindako ogia. Etxe-ogi gozo berria.
etxe orratz
iz. Altuera handia eta solairu asko dituen eraikina. Etxe orratz hori Tokioko negozio-auzo ospetsuaren bihotzean jasoa dago. New Yorkeko etxe orratzak.

Aztergaia: etxe orratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-02-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu etxe erraldoi, etxe(-)orratz, etxe tantai, etxetzar, raskazielo, zeru-(h)arraskari, zeru-orratz bezalako formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

etxeorratz (eta etxe-orratz 1) 8: G 1 (Y. Oñatibia: "urrutira oso ederki ikusten zan New York bere etxe-orratz luzeak zerua zulatu nairik zeuzkala"), EB 7 (EuskararenProgr 1981: "Etxe mota desberdinak bereizi: pisuak, txaletak, etxeorratz, baserriak, txabolak..., herriko auzoak bixitatuz"; Mekanogr: "Cesenatico-ko etxeorratzaren parean zegoela konturatu zen"; Hemen 1987: "Diotenez, jainkoek inkomunikaziora kondenatu zuen gizakia Babel deitu etxeorratz bat jasotzen hasi zenean eta geroztik giza historia madarikazio horren kontrako burruka bat izan da, telekomunikazioa bideratu dezaketen kristal eta altzairuzko etxeorratz berriak eraikiz"; Eutsi/2:"Etxeorratzak edo zeruharraskariak deitzen dira mendiak baino altuagoak izan daitezkeen etxetzar handi horiek", "etxeorratz berrien proposamenak egiteko orduan sikologoak ere arkitekto eta ingeniarien ondoan jartzen dira"); etxe-tantai EB 1 (Etxde: "Agureak etxe-tantai [oharra: rascacielos] bateko hogeitamalaugarren bizitzara eraman zituen"); rascacielos erabilera markatuko 1, G (Gure mixioak: "Jakiña, 'rascacielos' aundienaren puntaraño igo gabe eziñ gelditu"); zeruharraskari EB 1 (Eutsi/2, gorago aipatua); zeru-orratz G 1 (Y. Oñatibia: "New York'en erdi aldeko zeru-orratzdun etxe pillak bertatik beertara zeuzkan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

etxe erraldoi : AB38 2; etxe orratz : HiztEn; etxe-orratz : AB38 2; etxerraldoi : AB38 2; etxetzar : AB50 1; raskacielo : AB38 1; raskazielos : AB50 2; zeru-arraskari : Euskalterm 2; zeru-harraskari : HiztEn; zeru-orratz : Euskalterm 1; zeruharraskari: AB38 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

etxe-erraldoi : PMuj DVC; etxeorratz : HiruMila, ElhHizt (etxe orratz: AS), Casve EF, PMuj DVC (etxe-orratz); zeruharraskari ik. zeruorratz. HiruMil; zeru-harraskari : ElhHizt.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal rascacielos / gratte-ciel formen ordainak: etxe zerüjoile : Casve FE; etxe-goren : HaizeG FB, PMuj DCV (etxe goren); etxe-orratz : HiruMila (etxeorratz), ElhHizt, PMuj DCV; zeru-harraskari : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, T-L LBF, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

ca (DCC): gratace; de (Slaby-Grossman): Wolkenkratze; en (DEIL): skyscrape; fr (Le Petit Robert): gratte-ciel.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

MilaHitz: etxeorratz.

Lantaldearen irizpideak
Iritzi-emaileen oharrak ezagutu behar dira
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

formarik erabiliena izateaz gain, egoki eratua da, lantaldearen ustez, nahiz ondoko erdaretako irudiez beste baten gainean eraikia izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

etxe sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1996-09): etxe orratz eta etxe-erraldoi baztertu dira.

 - Erabakia: 1999-04-20: Azpisarrera gisa etxe sarreraren barruan.

etxe sartze, etxe-sartze
1 iz. Ataria. Etxe-sartzeko atea jo zuen.
2 iz. Etxe berri edo berritu batean sartzea. Buruilaren lehenean izan zen etxe-sartzea.
Loturak
etxe zoko, etxe-zoko
iz. Etxea, babeslekutzat edo leku eroso eta goxotzat hartua. Gauden, bada, goxo-goxo etxe zokoan, inoren bila abiatu gabe. Utzi dut Amerika, eremu handia, orain etxe-zokoan, ai, zer gozaldia!

Aztergaia: etxe-zoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-02-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ETXE-ZOKO, ETXE-XOKO. v. etxezulo. a) Interior de la casa (entendido gralmente. como lugar de reclusión, como refugio o como lugar confortable; cf. infra (c)). Denontzatzeko ez dute klubetan indarrik, / etxe zokuetan daude begiak ilunik. Iraultza 111. Herriko bestan, gazte lagunak / kantuz plazara dohazi; / eta ni beltzik etxe zokhoan; / irri egiten ahantzi! Elzb Po 195 (v. tbn. en contextos similares: Ag Kr 76, Or Eus 259 y Mattin 126). Etxe zokoetan emaztek asko joste, lisatze eta bertze lan [Igandean] debekatu. Arb Igand 48. Orai sendo zira, gaixo ama, eta badut uste zure etxe-xokotik ez ziren ixtant bat atheratzekoa... Barb Sup 28. Etxe-txoko berorik / ez omen du nai [umezurtzak]; / kanposantuan naigo / otzez ta ernai. Jaukol Biozk 49. Illen etxe-txoko miña. "El querido rincón de los difuntos". Or Eus 409. Joan gare, gu, zu utziz, Amatto gaixoa, / bainan ezin ahantziz haur etxe-xokoa. Iratz 160. Utzi dut Amerika, eremu haundia, / orai etxe xokoan ai zer goxaldia! Xa Odol 232. Etxe xokotik jalgirik, toki berezian eta izpiritua laxo, gehiago balio dutela denak utzirikako orentto batzuek. Larre ArtzainE 321. Detxeparek, lehenengo euskal autoreak, plazara atera nahi zuen euskara etxe zokotik. MIH 164. b) Rincón de la casa. Erortzen diren hezkur ederren guziak biltzen dira, eta etxe-zokho batean ezartzen [...] primadera arteo. Dv Lab 338. c) Retirado en casa, casero. Maria eta Kattalin, / etxezoko biak berdin, / ez dute nahi gurekin / gauik pastu Elokadin. (BN-baig). NafEKZ 158. Herber Hunt jauna Gainzurienean zendu da emekiño 84 urtetan. Alargunduz geroz arras etxezoko bizi zen. Herr 1-12-1960, 2

etxe(-)zoko 6: Berria 4, Argia, DiarioVasco. // LB: 7, EPG: 7, ETC: 48.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

etxe(-)zoko 7: Herria (“Ez lotsa, eta etxe zokotik atera!”), Eneko Bidegain 2 (“Baina damu zen halako egun eder bat etxe zokoan, liburu eta noten artean igerika iragaitea”), Hasier Etxeberria (“Etxe zokotik ez bainaiz kasik ateratzen”), Xipri Arbelbide (“Etxe zokoetan emaztek asko joste, lisatze eta bertze lan debekatu, eta ez kexu Jainkoak ikusteaz, baldin jendeen begietarik gordetzen badire”), Koldo Izagirre (“Hurrengoan ez zidan lore konturik ekarri, erasiatu egin ninduen, gozo alabaina, beti etxe zokoan egoten nintzelako, eta ea ez nintzen animatzen astebetetxo eguzkitara alargun elkarte bateko taldean”), Elizen arteko Biblia (“Zeren gau-ilunez esan duzuena egun-argiz entzungo baita, eta etxe-zokoan belarrira esan duzuena etxe gainetik hots egingo”). // Elhuyar: etxe-zoko casa, casita, hogar; interior del hogar etxe-zokoan sartuta: encerrado en casa; Adorez: 0, Labayru: 0.

Lantaldeak erabaki gabe utzia

Berrikustekoak dira xoko eta zoko sarrerak, zoko forma zulo 3 adierakoa ere izan ote daitekeen aztertzeko, gaitzesgarria-edo (etxe-xokoan vs etxe-zokoan sartuta bezalakoak).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

zoko 3 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Ik. zulo 2. Gauden, bada, goxo-goxo etxe zokoan, inoren bila abiatu gabe. Estatistikak —nahiz sarritan sukalde zokoko estatistikak izan— aspaldi agertu ziren linguisten lanetan.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa proposatua.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zoko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa etxe eta zoko sarreretan. Eta, honekin batera, etxe(-)zulo azpisarrera egitea proposatu da.

etxe zulo, etxe-zulo
iz. Etxea, babeslekutzat edo leku eroso eta goxotzat hartua. Ik. etxezulo. Nire etxe-zuloan bizitzea ezti zitzaidan. Ihesaldi guztiak etxe zuloan bukatzen dira. || (Gutxiespenezko ñabarduraz). Baina on egingo lioke pixka bat ateratzeak, etxe zuloan sartuta pasatzen du eguna!

Aztergaia: etxe-zulo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

etxe(-)zoko aztertzean proposatua. EHk jasoa duena etxezulo adj. ‘etxezalea, etxekoia’ da, baina ihesaldi sarrerako Ihesaldi guztiak etxe zuloan bukatzen dira adibidea badago hiztegian, eta azpisarrera berrira ekartzekoa litzateke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa etxe eta zulo sarreretan.

etxe-galgarri
adj. Etxekaltea. Bi ofiziok inor ez du aberastu; bitik gora dituzten guztiak izan ohi dira beti etxe-galgarriak.

Aztergaia: etxe-galgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

etxe sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

etxekaltea.

etxea ipurditik atera
du ad.-lok. Haserrealdi batean norbaitek iskanbila handia ateratzen duenean erabiltzen den esapidea. Benitok etxea ipurditik ateratzen zuen horrelakoetan, baina ordu pare baterako haren trumoiak baretzen ziren. Etxea ipurditik atera beharrean arrantzaka.
etxean jokatu
1 du ad.-lok. Kirol talde batek bere jokalekuan edo zelaian jokatu. Kadeteek ere etxean jokatuko dute gaur, 11:30ean, Aloña Mendi taldearen aurka.
2 du ad.-lok. Toki edo giro ezagunean egoteak ematen duen abantailarekin aritu. Gerra horretan iparraldeko vietnamdarrek etxean jokatzen zuten. Toki ezezagun batean hitz egin behar baduzu, joan zaitez ordubete lehenago; partida etxean jokatu nahi baduzu, tokia ezagutu behar duzu.

Aztergaia: etxean jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da. Bide batez, kanpoan jokatu ere jasotzekoa da.

etxebarritar
1 adj. Etxebarrikoa, Etxebarriri dagokiona.
2 adj. Markina Etxebarrikoa, Markina Etxebarriari dagokiona.
3 iz. Etxebarriko herritarra.
4 iz. Markina Etxebarriko herritarra.
etxebartar
1 adj. Etxebarrekoa, Etxebarreri dagokiona.
2 iz. Etxebarreko herritarra.
etxebizitza
iz. Etxe bat zatitzen den bizitegietako bakoitza. Etxeak lau solairu zituen; solairu bakoitzean, lau etxebizitza. Etxebizitzak egin. Sua goizeko lau eta erdiak aldera piztu da El Carmen kaleko etxebizitza-eraikin batean.

Aztergaia: etxebizitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
etxeburu
iz. Etxearen edo baserriaren atzealdean eta hura baino gorago dagoen eremua. Etxeburuko soroan. Emaztea eta biok etxeburuan genbiltzan.

Aztergaia: etxeburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'etxearen partea' adierakoak 14 dira, G eta L 1: etxaburu 1 (Munita); etxe buru 3 (Apaol, Tx B II; Barb Sup); etxeburu 10 (Apaol, TAg Uzt 9); ik. OEH argitaratuan, gainera: etxaburu (Eusk 1956) eta etxe buru (Xa Odol) bana; b) 'familiburua' adierakoak etxeburu (Cb Eg III) eta etxe-buru (Añ EL1) bana.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu etxeburu formarik aurkitu gure corpusean; etxaburu 1, 'etxearen partea' adierakoa, EB (G. Garate: "Lehorteetan eta, urarekin osatzen gintuen putzu handi bat zegoen gure etxaburuan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

etxaburu : Euskalterm 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Bestetakoak: etxaburu : DRA, PMuj DVC; etxe-buru : PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-buru.

etxegabe
iz. Bizitzeko etxerik ez duen pertsona. Lurra hotza da beti, eguna joan eta eguna etorri, lur hutsaren gainean lo egin behar duen etxegabearentzat.

Aztergaia: etxegabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

etxegabetu1, etxegabe/etxegabetu, etxegabetzen
du ad. Norbaiti etxearen jabetza legez kendu, bereziki banketxe edo kideko batek. Nik esan diet lasai egoteko, ez ditugula etxegabetuko. Etxegabetu behar zuten gizon batek bere burua urkatu du Alacanten. || (nor osagarririk gabe). Alkate sozialistek dirua aterako dute, etxegabetzen duten kutxetatik.

Aztergaia: etxegabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): etxegabetu 10: EiTB 8 (adib.: “Alkate sozialistek dirua aterako dute etxegabetzen duten kutxetatik”), Argia (“Orduan bai, orduan, Islandian ez baina Espainian libre da dena: iruzur egitea, kontuak gaizki ematea, kudeaketa ezin txarragoa egitea, etxegabetuen bizkar aberastea…”), DiarioVasco (“Nik esan diet gero, horditasunaren lainotik, lasai egoteko, ez ditugula etxegabetuko, gu ez garela Banco Agrícola Santanderino, beheko sua konpondu eta jarri daitezkeela atzera bertan bizitzen, doan eta eskubide guztiekin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: etxegabetu 2: Joseba Sarrionandia (“Hala ere, bide luzeko miseriarik gorrienean, kalatxorien airea izango zuten lagun iheslari etxegabetu haiek”), Pako Aristi (“Zer egin milaka hildako, zauritu eta etxegabetu utzi dituen zoritxarraz baliatzen denarekin, ezertxo gabe gelditu diren emakumeak bortxatzen dituztenekin?”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: etxegabetu, kaleratu (desahuziatu*, desahuzio*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es desahuciar / fr expulser: Elhuyar: bidali, bota, kaleratu, etxea utzarazi; etxegabetu / Nolaerran: (etxetik) kanporatu, (etxetik) kanpora ezarri/bota/igorri / Zehazki: (legez) kaleratu, bidali / Labayru: kaleratu, bota, bidali, -(r)i etxea utzi eragin, -(r)i etxea utzarazi / Adorez5000: (Der.) bidali, kaleratu, maizterra bota.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

etxegabetu, etxegabe/etxegabetu, etxegabetzen.

Aditz-erregimena

du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Alkate sozialistek dirua aterako dute etxegabetzen duten kutxetatik.

etxegabetu2
1 iz. Etxearen jabetza kendu dioten pertsona. Gaurko garaietara etorririk, langabetu eta etxegabetu askok eta askok erdiko klaseetakoak zirela aldarrikatzen dute ekonomiaren gainbehera adierazteko.
2 iz. Zoritxar baten ondorioz etxea galdu duen pertsona. Milaka hildako, zauritu eta etxegabetu utzi dituen zoritxarra.

Aztergaia: etxegabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): etxegabetu 10: EiTB 8 (adib.: “Alkate sozialistek dirua aterako dute etxegabetzen duten kutxetatik”), Argia (“Orduan bai, orduan, Islandian ez baina Espainian libre da dena: iruzur egitea, kontuak gaizki ematea, kudeaketa ezin txarragoa egitea, etxegabetuen bizkar aberastea…”), DiarioVasco (“Nik esan diet gero, horditasunaren lainotik, lasai egoteko, ez ditugula etxegabetuko, gu ez garela Banco Agrícola Santanderino, beheko sua konpondu eta jarri daitezkeela atzera bertan bizitzen, doan eta eskubide guztiekin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: etxegabetu 2: Joseba Sarrionandia (“Hala ere, bide luzeko miseriarik gorrienean, kalatxorien airea izango zuten lagun iheslari etxegabetu haiek”), Pako Aristi (“Zer egin milaka hildako, zauritu eta etxegabetu utzi dituen zoritxarraz baliatzen denarekin, ezertxo gabe gelditu diren emakumeak bortxatzen dituztenekin?”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: etxegabetu, kaleratu (desahuziatu*, desahuzio*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es desahuciar / fr expulser: Elhuyar: bidali, bota, kaleratu, etxea utzarazi; etxegabetu / Nolaerran: (etxetik) kanporatu, (etxetik) kanpora ezarri/bota/igorri / Zehazki: (legez) kaleratu, bidali / Labayru: kaleratu, bota, bidali, -(r)i etxea utzi eragin, -(r)i etxea utzarazi / Adorez5000: (Der.) bidali, kaleratu, maizterra bota.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

etxegabetu, etxegabe/etxegabetu, etxegabetzen.

Aditz-erregimena

du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Alkate sozialistek dirua aterako dute etxegabetzen duten kutxetatik.

etxegabetze
iz. Norbaiti etxearen jabetza legez kentzea, bereziki banketxe edo kideko batek. Etxegabetzeen kontra egiteko mozioak aurkeztuko dira.

Aztergaia: etxegabetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): etxegabetze 79: Berria 7 (adib.: “Eta irudi bereziak ere utzi zituzten, esaterako, koalizioko Diana Urreak eta Igor Lopez de Muniainek Gazaren aldeko eta etxegabetzeen aurkako mezuak zituzten elastikoak erakutsita”), EiTB 67 (adib.: “dagoeneko etxegabetzeen inguruan harturiko neurriak"bidezkoak" direla defendatu du”), Argia 5 (adib.: “etxegabetzeak ez dira gelditu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu etxegabetze formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: etxegabetu, kaleratu (desahuziatu*, desahuzio*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es desahucio / fr expulsion: Elhuyar: bidaltze, botatze, kaleratze; etxegabetze / Nolaerran: (etxetik) igortze, bidaltze / Zehazki: kaleratze, bidaltze / Labayru: kaleratze, botatze, bidaltze / Adorez5000: bidaltze, utzarazte, maizter-kaleratze.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta premia dago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

etxegabetzeen kontra egiteko mozioak aurkeztuko dira.

etxegain
iz. Teilatua. Jausiko da etxegaina edo teilatua.

Aztergaia: etxegain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gain.

etxegile
iz. Etxeak egiten dituen pertsona. Ik. arkitekto. Ofizialeak eta etxegilea. Etxegileek baztertutako harria giltzarri gertatu da.

Aztergaia: etxegile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

etxegile, eraikitzaile, -gile

etxegintza
iz. Etxe eraikuntza. Ik. arkitektura. Etxegintzan ari diren langileak. Etxegintza gaiak. Etxegintza eta hirigintzaz arduratua.

Aztergaia: etxegintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
etxegizon
iz. zah. Etxezaina. Jaun apezpikuaren etxegizona.

Aztergaia: etxegizon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS: etxe(ko) gizon / EskolaHE: adib.: etxe gizon

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gizon.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

etxejabe
iz. Etxearen jabea. Gipuzkoako maizter eta etxejabeak. Nagoen ostatua eder eta egokia da, eta etxejabeak garbi eta onak.

Aztergaia: etxejabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
etxejaun
iz. Etxeko jauna. Mendiolako etxejaun geratu zen.

Aztergaia: etxejaun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: etxajaun / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jaun.

etxekalte
adj./iz. Bere jokaerarekin bere etxearen hondamendia ekartzen duena. Mutil alfer eta etxekalteak. Ni naiz, ni, etxekalte. "Txoria" deitzen zioten etxekalte bat. Ez baitzen ez idazlea, ez margolaria, ez beste nolanahiko etxekalte horietakoa.

Aztergaia: etxekalte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

etxeki
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, etxeki-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. atxiki1].
etxekide
iz. g. er. Bizilaguna, etxelaguna.

Aztergaia: etxekide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

etxakide 'ostalaria' adierako 2 (Erkiag BatB: "Iñoiz ba zituan etxakide ta barruko, zorri zuri-baltzak"; Or BM: "uso kurrumazu, / etxakide gozo ta / gogoaren gantzu") eta OEH argitaratuan 'bizilaguna' adierako beste bi (LE-Ir: "Gezurra da iduri onaren etxakide dela lujuria", "Bi ama bizi zire etxe batean (...) ta [bata] joanik etxakideagana...").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

etxakide EB 3 (beti ap. I. Olaberria: "goiko pisuetan bizi ziren zenbait etxakidez gain ez zeukan inolako sendirik", "Izurria hirian zehar mehatxuka hasi zenean, zirkunstantzien arabera ekin zuen Markek bere etxakideei honela aginduz...", "Etxakideek eragozpenik jarri ez zutenez, etxea handikiro itxia eta katigatua izan zen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

etxakide : DRA (huésped), PMuj DVC (huésped, cohabitador); etxekide : PMuj DVC (convecino), PMuj DVC (1 coinquilino; 2 filial, hijuela, aneja, sucursal) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bizilaguna, etxelaguna.

etxeko
1 iz. Familiakoa. Etxekoen bizieraz arduratu behar duela. Jaiki, jaiki, etxekoak. Behartsuentzat emankorra, etxekoentzat eutsia.
2 iz. Morroia edo neskamea. Oinordekorik ez dudanez, etxeko bat izango dut oinordeko.
3 adj. Hurbilekoa, ohikoa. Oroimena artxibo edo biltegitzat hartzea hain zaigu ohiko, hain etxeko, non besterik gabe onartzen baitugu. || Geurean ere etxe-etxeko zen!
Azpisarrerak

Aztergaia: etxeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

etxeko 1 'familiakoa'. 2 'morroi edo neskamea'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 familiakoa; 2 morroi edo neskamea

etxeko arte
iz. Ik. etxekoarte.

Aztergaia: etxekoarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-03-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Gehitzeko: etxekoarte Naf. markarekin gehitu beharrekoa, bertako foru-zuzenbideak arautzen duen erakundea baita (ikus Nafarroako Foru Berriaren 376 eta 404. legeak).

 - [E116]: forma berria da, eta hurrengo itzulian aztertzekoa, informazio argigarria bilduz, nire ustez. Hasteko, cf. etxarte forma lehen itzulian eskainia, eta ik. OEHn ondoko sarrerak: etxarte, etxebitarte, etxekarte, etxeko-arteka, etxeperte, etxetarte. Ez dakit badugun lekukotasun aski, erdarazko bi testu horietan bakarrik ageri baldin bada. Hor dugu, bestetik, estrata ere, esanahi bera duena. Hitz hau orain onartzea ez dut batere argi ikusten, egia esateko.

 - Erabakia: (2009-03-26) AS gisa: etxeko arte `arteka, etxartea'; Sarrera gisa: etxekoarte Naf. Zuz.

etxeko jaun
iz. Etxearen buru den gizonezkoa, gehienetan familiako aita. Ik. etxejaun. Herriko buruzagi eta etxeko jaunak.

Aztergaia: etxeko jaun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Idazkera hedatuena da

bi osagaiak bereiz emanik erabili da; etxekoandre, berriz, loturik usuago

etxeko lan
1 iz. Etxea zaintzeko eta txukuntzeko lana. Lehenago neskame-morroiak ahaideen artekoak izaten ziren, herrixketatik etxeko lanak egiteko ekarriak. Goizetan amari laguntzen nion etxeko lanetan.
2 iz. Etxean egiteko eskolako lana. Ikasleen etxeko lanak ere zuzendu ditut. Semea etorri zaio, larri, laguntzeko, mesedez, etxeko lanak egiten.

Aztergaia: etxeko lan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

etxe sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 etxea zaintzeko lana. 2 etxean egiteko eskolako lana.

etxeko nagusi
iz. Etxearen jabea; familiaburua. Ik. ugazaba. Etxeko nagusiari etorri zitzaizkion bere sehiak. Etxeko nagusi zaharrak sartu zuen lehenengo bere koilara aza tartera.

Aztergaia: etxeko nagusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ETXEKO NAGUSI (nausi V-gip ap. Etxba Eib). Cabeza de familia; dueño de la casa, propietario. "El jefe de la familia. Ertzillenian, etxeko nausi zan Patxiko, mutill zarra izan arren, anaian ume zurtzen gurasu eiñ biar izan ebalako" Etxba Eib. v. ETXEKO JAUN, ETXE-NAGUSI. Etxeko nagusi ta erriko kargudunen bekatu gaiztoak. Mb IArg I 240. Erran diozazue [...] etxeko nausiari, han egin nahi dudala bazkoa ene dizipuluekin. Lg II 252. Nere etxeko nagusiak egiten diezte agiraka gogorrak morroiai. VMg 46. Etxeko nausiari ethorri zitzaikon bere sehiak. Dv Mt 13, 27 (Leon, IBe etxeko nagusi). Etxeko nagusi gaztea. Zab Gabon 33. Etxeko nagusi zarrak sartu zuan lenengo bere kollara aza tartera. Ib. 49. Etxeko-nausi ttipi hil izan zen Lohilakat haundia. Barb Sup 149. Ni izketan nindagolarik etxeko nagusiakin, eldu da iturritik etxekoandrea. FIr 157. Etxeko nagusiari zor zaion itzala. Etxde JJ 69. Etxeko nagusi ta andreak zerbait igarri zioten. Anab Poli 78. v. tbn. Gy 282. Lard 397. Ur Mt 10, 25. Urruz Urz 30. Ag AL 86. Inza Azalp 79. Zait Plat 17. Salav 27. NEtx LBB 83. Lab SuEm 185. Uzt Sas 349. Ayesta 77. BBarand 24. E. nausi: fB Ic II 257. HU Aurp 109. Iraola 87. Zub 61. Ir YKBiz 283. And AUzta 81. Larre ArtzainE 22

adib: akuratu, akura/akuratu, akuratzen du ad. Akuran hartu. Plazan biltzen ziren goizero langileak, eta hara joaten ziren etxeko nagusiak, egunero behar zituzten gizonak akuratzera. Antton, akura ezak behor ongi hezi bat. Txalupa bat akuratu zuen astebururako. Inork ez gaitu akuratu.

etxeko nagusi 33: Aizu, Elhuyar, Consumer 4, Berria 15, EiTB 5, Jakin 2, Argia 4, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

etxeko nagusi 134: Herria 5, Berria, Jose Morales 50, Patxi Zubizarreta 11, Elizen arteko Biblia 10, Karlos Zabala 6, Gotzon Garate, Josu Zabaleta, Anjel Lertxundi, Pello Zabala, Pello Salaburu…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Asko erabili da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da etxe sarreran.

etxeko probetxu
Ipar. Zerbait norberaren probetxurako dela edo norbait bere probetxu hutserako bakarrik ari dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ez da tokirik hiritar zintzoentzat; sasi-abokatuz eta etxeko probetxu ari diren jendez osatu gobernua gure erresumaren errekaratzen ari da.
Loturak
etxekoandre
1 iz. Etxea zuzentzen duen emakumea, gehienetan familiako ama. Horretaz etxekoandrearekin hitz egin beharko duzu. Ez dago inon euskal etxekoandrea bezalakorik jan-edana ugari jartzen.
2 iz. Ostatu, taberna edo kideko tokiren bateko jabea den emakumea. Ostatuko etxekoandrearekin lotsagabetu zen. Denda honetako etxekoandrea al da berori?

Aztergaia: etxekoandre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Idazkera hedatuena da

cf. hitz-andana ihartuak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  etxeko jaun onartu bada etxeko andre beharko luke.

etxekoandretza
iz. Etxekoandrearen egitekoa edo kargua. Hamalau urte zituenerako etxekoandretza hartu zuen. Etxekoandretzari egotzi ohi zaizkion zeregin amaigabeak.

Aztergaia: etxekoandretza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza.

etxekoarte
iz. Etxartea, belena. Ik. karkaba 2.

Aztergaia: etxekoarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-03-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Gehitzeko: etxekoarte Naf. markarekin gehitu beharrekoa, bertako foru-zuzenbideak arautzen duen erakundea baita (ikus Nafarroako Foru Berriaren 376 eta 404. legeak).

 - [E116]: forma berria da, eta hurrengo itzulian aztertzekoa, informazio argigarria bilduz, nire ustez. Hasteko, cf. etxarte forma lehen itzulian eskainia, eta ik. OEHn ondoko sarrerak: etxarte, etxebitarte, etxekarte, etxeko-arteka, etxeperte, etxetarte. Ez dakit badugun lekukotasun aski, erdarazko bi testu horietan bakarrik ageri baldin bada. Hor dugu, bestetik, estrata ere, esanahi bera duena. Hitz hau orain onartzea ez dut batere argi ikusten, egia esateko.

 - Erabakia: (2009-03-26) AS gisa: etxeko arte `arteka, etxartea'; Sarrera gisa: etxekoarte Naf. Zuz.

etxekoi
adj. Etxezalea. Emazte etxekoia. Langilea eta etxekoia. Urteek etxekoi egin dute: lau urte hauetan ez omen da ia etxetik irten.

Aztergaia: etxekoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
etxekon
1 iz. gip. eta bizk. Etxebizitza bat baino gehiagoko etxean bizi den norbaitentzat, aldameneko etxebizitza. Etxekoneko neskatilak.
2 iz. gip. eta bizk. Etxebizitza horretan bizi den pertsona. Ik. etxekoneko. Etxekonek alde egin zuten gu ezkondu baino zerbait lehentxoago.

Aztergaia: etxekon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko etxekon .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

etxekoneko 4: Bidez 1967 ("Oien abestiak etxekoneko paretan jo ta urrutira dijoaz galtzen"), P. Berasategi ("Izanik etxekoneko maiorra Maikila baino perilau makurragoa neskekiko harremanei buruz, sekulako kitzika likiskoiak leziatzen zizkion Gerroko mutilari"), Telleriarte 2 (adib.: "Josefa Antonia Orueta Zabaleta etxekonekoarekin ezkondu eta lau seme izan zituzten").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

etxekon : HiztEn (bi etxebizitzako baserrian, teilape berean bizi den aldameneko bizilaguna), Euskalterm 1 (inquilino) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

etxekon : ElhHizt (coinquilino, que vive bajo el mismo techo pero en distinta vivienda; vecino), HiruMila - DRA (coinquilino, vecino que vive bajo el mismo techo en vivienda contigua), PMuj DVC (BG coinquilinos, convecinos de diversos pisos); etxekoneko : ElhHizt (coinquilino, que vive bajo el mismo techo pero en distinta vivienda; vecino), HiruMila - DRA (el que habita un piso de la misma casa), PMuj DVC (AN coinquilino); etxekun : DRA (v. etxekon), PMuj DVC (cfr. etxekon); etxekune : PMuj DVC (B casa de dos viviendas, casa contigua, pared por medio); etxekuneko : PMuj DVC (cfr. etxekune) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

etxekoneko izenlaguna bakarrik jaso da testuetan; baina ahozkoan etxekon izena ere ezaguna du A. Sagarnak (eta Ainhoa legazpiarrak ere bai, leku-kasuetan erabilia: etxekonera [joan], etxekonetik [etorri]); eremua, berriz, Gip. markarekin azal liteke, nahiz ez den Gipuzkoa osokoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: Nafarroan badira Etxekon deitura eta Etxekonea etxe-izenak. Etxekon gaztelaniazko `coinquilino' da. Beraz, Naf. marka ere jarri beharko litzaioke.

 - [E116]: deiturak eta etxe-izenak informazio-iturri aberatsak izan daitezke hainbat alorretan, baina ez dira hiztegiko informazioaren oinarri (Inza EsZarr bezalako iturriek, berriz, oinarri egokia eskain dezakete, baldin zehazten badute zein lekutan erabiltzen den esaera zaharra). Aldiz, arriskutsu eta nahasgarri gerta daitezke. Adib., etxekon(eko) esaten al zaio Nafarroan 'teilape bereko beste etxebizitza(koa)' adierakoari, ala beste nolabait esaten zaio #mdash# cf. beste etxe(ko), etxakide, etxegozki, etxelagun? Nik uste hau etxe-izentzat utz daitekeela. Arizkunen ere bada izen hori duen etxea, baina ez dut uste inork ere dakien zer esan nahi duen, eta teilatupean bi familia bizi,eta izen hori ematen zaienik.

 - Erabakia: (2009-03-26) etxekon iz. Gip. eta Bizk. `etxebizitza bat baino gehiagoko baserrietan, aldameneko etxebizitza nahiz etxebizitza horretan bizi den pertsona'.

etxekoneko
iz. gip. eta bizk. Etxekonean bizi den pertsona. Ik. etxekon 2. Lorategia garbitzen lagundu nien etxekonekoei.

Aztergaia: etxekoneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-03-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (2009-03-26) etxekoneko iz. `etxekonean bizi den pertsona'.

etxekotasun
iz. Etxekoa denaren nolakotasuna. Zuen aita-amen eta haurrideen etxekotasun goxoan.

Aztergaia: etxekotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
etxekotu, etxeko/etxekotu, etxekotzen
1 da/du ad. Etxeko bihurtu. Euskarak etxekotzen gaitu, erdarak arrozten. Maileguak erabat etxekotu ez ditugun bitartean.
2 du ad. Gizakiak, lanerako, lagun gisa erabiltzeko edo janaritarako (animaliak edo landareak) egokitu. Ez zen lan erraza betizu bat etxekotzea. Pikuarekin batera, intxaurra da, gizonak apropos erein eta zainduz etxekotu duen aurrenetako fruta arbola.

Aztergaia: etxekotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

etxekotu, etxeko(tu), etxekotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

etxekotu, etxeko(tu), etxekotzen

etxekoz etxeko
adb. Ipar. Etxekoen artean. Etxekoz etxeko egiten den lana da merkeenik. Biriatun, etxekoz etxeko egin dute beren besta.
Loturak
etxelagun
iz. Bizilaguna. Bere hiru etxelagunekin egurastera atera zela.

Aztergaia: etxelagun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
etxepe
iz. Teilatuak azpian hartzen duen etxebizitza edo etxebizitzen multzoa. Ik. teilape 3. Etxepe bereko etxebizitzak. Etxepe berean Josu bizi da. Horrelakoarekin etxepe batean bizi baino, hobe da estalkirik ez duen edozein tokitan ere bakarrik bizitzea.

Aztergaia: etxepe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.: etxepe bereko etxebizitzak.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"etxepe bereko etxebizitzak" moduko esapide jakin batzuetan erabiltzen da ('etxea, teilapea')

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "Askoz ere jatorragoa dugu etxape forma, autore klasikoek erabilia. Bestalde, gezur-etxape 'mentidero' gisa oso ezaguna da" (1995-01-25)

etxepeko
iz. Norbaitentzat, etxepe berean bizi den pertsona. Orro hauek entzunda, zer esango dute etxepekoek?

Aztergaia: etxepeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

etxerako
1 adj. bizk. Aurreztailea.
2 Norbait goraipatu nahi denean edo zerbaitetarako balio duela adierazi nahi zaionean erabiltzen den esapidea. Hi etxerako!
Loturak

Aztergaia: etxerako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-06-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Jatorrizko forma

eskola lan, etxerakoak

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

etxeko lan da korritzen duena

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -rako.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

etxe sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 Bizk. aurreztailea. 2: Hi etxerako!

etxerako moduko
adj. lgart. Pertsonez mintzatuz, egokitzat eta balio handikotzat hartzen dena. Pilotaria eta sukaldaria, etxerako modukoa. Alaia, zintzoa eta etxerako modukoa. Etxerako moduko emakumea Berta; kostako zaizu halakorik berriro aurkitzea.

Aztergaia: etxerako moduko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: “Urte hasieran Estatu Batuetako Las Vegas hirian izandako CES azokan, etxerako errobot gehiago aurkeztu dituzte, haietako batzuk etxerako modukoak, zalantzarik gabe” (Aizu); EPG: “Pilotaria eta sukaldaria, etxerako modukoa, berak bi ezaugarri horiei binakako txapeldunarena ere gehitu nahiko liekeen arren” (Berria); ETC: “Ez al duzu inoiz atsedenik hartzen? Zu bai etxerako moduko neska!.” (Goenkale), “Golob etxerako modukoa da, ados” (Kirmen Uribe).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: etxerako izond. (B) ahorrador, -a; Adorez: etxerako 1 iz. ahorrador/ra, quien hace para casa; 2 apto/ta para ser heredero/ra, alguien muy apreciado/da; Labayru: etxerako 1 iz., izlg. persona destinada a ser dueña y responsable de la casa. Ref. al hijo o hija que era nombrada por los padres heredera de la casa. Este hecho se solemnizaba en el acto de sus capitulaciones matrimoniales.

Bestelakoak

[etxe] etxerako 2 Norbait goraipatu nahi denean edo zerbaitetarako balio duela adierazi nahi zaionean erabiltzen den esapidea. Hi etxerako! || (etxerako modukoa esapidean). Pilotaria eta sukaldaria, etxerako modukoa. Alaia, zintzoa eta etxerako modukoa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpiadiera azpisarrera bihurtzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa etxe sarreran.

etxerakoan
1 adb. Etxera bidean. Nik ere egingo dut sartu-irten bat etxerakoan.
2 adb. Etxera iristean. Ongi legoke, etxerakoan, guztiek elkarrekin erratea arrosarioa.
Loturak

Aztergaia: etxerakoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:EHL 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

oherakoan aztertzea proposatua. Egitura erabilia eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa etxe sarreran.

etxerarazi, etxeraraz, etxerarazten
du ad. Etxeratzera behartu. Egipton nintzen, azkeneko gerrateak etxerarazi ninduenean.

Aztergaia: etxerarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

etxeraraz, etxerarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

etxeratu, etxera/etxeratu, etxeratzen
1 da ad. Etxera joan. Nagusia etxeratu zenean. Etxeratu bezain sarri. Goiz etxeratzen da. Etxeratzeko ordua.
2 du ad. Etxera ekarri, etxera eraman. Erdi hilik etxeratu zuten. Jornala etxeratu. Garoa etxeratzeko egunak.

Esaera zaharrak

Ez da orduz etxeratzen, bidean ari dena pusken batzen.

Aztergaia: etxeratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

etxeratu, etxera(tu), etxeratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

etxeratu, etxera, etxeratzen

etxeratze
iz. Etxera joatea; etxera eramatea. Euskal presoen etxeratzea eskatzen duen leloa.

Aztergaia: etxeratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

etxeratze agindu, etxeratze-agindu
iz. Egoera bereziren bat dela eta, ordu batzuetan, bereziki gauaz, kalean ibiltzea debekatzen duen agindua. Armadak hamabi orduko etxeratze agindua jarri zuen indarrean.

Aztergaia: etxeratze-agindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): etxeratze-agindu 33: Berria 3 (adib.: “Adamawa eskualdean 24 orduko etxeratze-agindua jarri zuen indarrean, atzo, bertako gobernadoreak”), EiTB 30 (adib.: “Duela hamaika egun ezarri zutenetik, etxeratze-aginduaren ordutegia behin baino gehiagotan moldatu dute, protesten eta indarkeriaren arabera”); etxeratze agindu 59: Berria 49 (adib.: “armadak etxeratze agindua ezarri du”), EiTB 9 (”Bien bitartean, joan den igandeko estatu kolpearen ondoren, Hondurasen ezarritako etxeratze aginduak ez du lortu Manuel Zelaya presidente kargugabetuaren aldekoen protestak itzaltzea”), Argia (“Beltzaran jendearentzako etxeratze agindua”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: etxeratze(-)agindu 48: Berria 44 (adib.: “arratsaldera arte luzatu dute lau probintziatan ezarritako etxeratze agindua;”), Herria (“Denentzat etxeratze-agindu fermua!“ Couvre-feu” delakoa! Alemanen denboran bezala… .”), Pako Aristi 2 (“Gauean, idatzi gabeko etxeratze-agindua dago: jendeak ez dio bisitariari etxera oinez itzultzen uzten, eta metrorako ere zalantzak.”), Elena Touyarou (“Gaueko etxeratze agindua aitzin Espainiako ate aitzinean zeuden”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: etxeratze agindu. (es: toque de queda; fr: tocsin couvre-feu).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es toque de queda / fr couvre-feu: Elhuyar: (Mil.) etxeratze-agindu, kera-dei, isildei / Nolaerran: (halako tenoretik aitzina) kanpoan egoteko debeku, etxeratze agindu / Zehazki: etxeratze-agindu / Labayru: etxeratze-agindu, kera-dei, isildei / Adorez5000: etxeratze-agindu.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

elkarketa librea.

etxeratze agindua ezarri, etxeratze-agindua ezarri
du ad.-lok. Irakeko Gobernuak etxeratze agindua ezarri zuen atzo Bagdaden eta Samarran.

Aztergaia: etxeratze-agindua ezarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

etxeratze agindua hautsi, etxeratze-agindua hautsi
du ad.-lok. Etxeratze-agindua hausten dutenen kontra legeak onartzen dituen neurri guztiak erabiliko dituztela ohartarazi du Mojtar al Mula jeneralak.

Aztergaia: etxeratze-agindua hautsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

etxetiar
1 iz. Etxekoa, etxeko biztanlea. Noe bere etxetiarrekin han bizi izan zen ehun eta hogeita hamaika urtez. Etxearen eta etxetiarren ardura izan behar duena. Deabruak ariman egiten dira etxetiar betiko.
2 iz. pl. Etxeko zerbitzaria. Bere etxetiarrez kontu ez duen nagusia.
3 iz. Maizterra. Ik. errentari; errentero; alokatzaile 2. Nagusiak etxetiarrari lurrak egoera onean eman behar dizkio.
4 adj. Etxekoa, etxeari dagokiona. Belarri luze eta sabel handiko zakur baldar etxetiar baten antzekoa.
5 adj. Etxekoia. Ez nuen etxetik joan nahi; oso etxetiarra naiz.

Aztergaia: etxetiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Lantaldearen irizpideak
Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. edo izlag.

etxetiargo
iz. g. er. Maiztertza. Etxetiargo hori beretzat hartzeko segurtamena bazuen.

Aztergaia: etxetiargo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-go: -tiar-go.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

maiztertza.

etxetresna
iz. Etxeko zereginetan laguntzeko erabiltzen den tresna.

Aztergaia: etxetresna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

etxetresna, etxerako tresna

etxetresna elektriko
iz. Etxeko zereginetan laguntzeko erabiltzen den tresna elektrikoa. Etxetresna elektrikoen nazioarteko merkatuak geldialdi nabarmena izan du.

Aztergaia: etxetresna elektriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): etxetresna elektriko 172: Deia (“Telebistarekin batera, nire etxean gehien adoratzen den etxetresna elektrikoa hozkailua da”), Elhuyar 10 (adib.: “Europako etxetresna elektriko ertainen % 25 eta handien % 40 soilik biltzen dira”), Consumer 103 (adib.: “Teknikariek, gogoz kontra, konpontzeko entregatu zaizkien baina azkenean jasoko ez diren etxetresna elektrikoak metatzen dituzte lantokian”), Berria 27 (adib.: “emakumeentzako, gizonentzako eta haurrentzako moda, teknologia, etxetresna elektrikoak, altzariak, bidaiak, ezkontzak prestatzeko zerbitzua...”), EiTB 23 (adib.: “Fagor Etxetresna elektrikoak Taldeak hiru ekitaldi daramatza galerak izaten, 2009an 19,98 milioi galdu zituen eta 2010ean 9,87 milioi”), Jakin 3 (adib.: “Mutiko nintzela, eta ez hain mutikotan ere bai, lisatzeko burdinak, estufa modukoak... etxetresna elektrikoak egiten ziren hemen”), Argia 4 (adib.: “Fagor Etxetresna Elektrikoak Kooperatiba Elkarteko plana”), DiarioVasco (“Etxetresna elektrikoen konponketa tailerra”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: etxetresna elektriko 25: Berria 21 (adib.: “Autogintza, metalgintza, makina-erreminta eta etxetresna elektrikoen merkatuak aztoratuko ditu, batez ere”), Iñaki Segurola (“Gaur - aspalditxotik – etxetresna elektrikoek erakusten digute txit errazki hegaztiek gaurdaino erakusten zigutena.”), Xabier Mendiguren Elizegi (“hotz ala beroa aukeran, jateko nahi adina, etxetresna elektrikoak nonahi”), Iban Zaldua (“Vladimirren heriotzaren ondoren, enpresaz jabetu, kooperatiba bat osatu eta fabrika osoki eraldatu zuten langileek, etxetresna elektrikoak ekoizten hasteko; laster adar horretako punta-puntakoen artean kokatu ziren.”), Edorta Agirre (“Duela berrogeita hamar urte gure etxetresna elektriko bakarra bonbilla zen”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es electrodoméstico / fr appareil électroménager: Elhuyar: etxetresna elektriko / Nolaerran: etxetresna elektriko / Zehazki: etxetresna elektriko / Labayru: etxetresna elektriko, etxeko tresna elektriko / Adorez5000: etxetresna elektriko, etxeko tresna elektriko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta premia dago.

etxetxo
iz. adkor. Etxea. Neure etxetxoa izan nahiko nuke.

Aztergaia: etxetxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-06-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh246 2021-03-23 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

etxetxo 20: Miel Anjel Elustondo, Martin O’Muilleoir, Alberto Barandiaran 2, Kepa Escudero, Edu Lartzanguren, Iñigo Astiz 6, Ekaitz Herrera 5, EiTB.com 3. // etxetxo 251.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

etxetxo 196: Berria 8, Julen Gabiria 27, Felipe Juaristi 14, Asisko Frantzizko 11, Josu Zabaleta 18, Juan Garzia 6, Txillardegi 6, Jose Morales 4, Joan Mari Irigoien 5, Xabier Olarra 3, Jon Muñoz 3, Irene Aldasoro 3, Joxan Elosegi 3, Migel Angel Mintegi 2, Fernando Rey 5, Javi Cillero 2, Iñaki Mendiguren 4, Bego Montorio 2, Mirentxu Larrañaga 2, Juan Kruz Igerabide 2, Xabier Mendiguren Elizegi 3, Xabier Montoia 2, Koldo Biguri 2, Pablo Sastre 2, Edorta Jimenez, Agustin Otsoa, Iban Zaldua 3, Hasier Etxeberria, Koro Navarro 3, Ramon Saizarbitoria, Joxe Azurmendi, Anton Garikano, Joxe Austin Arrieta, Joseba Urteaga 2, Xanti Iruretagoiena, Isabel Arrigain, Joseba Sarrionandia, Alberto Ladron Arana, Urtzi Urrutikoetxea, Lopez de Arana, Karlos Zabala, Pako Aristi 2, Juan Kruz Igerabide, Jon Arretxe, Josetxo Azkona, Mikel Hernandez, Piarres Aintziart, Jon Muñoz, Patxi Ezkiaga, Pello Zabala, Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi, Iñaki Iñurrieta, Paddy Rekalde, Koldo Izagirre, Gotzon Garate.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

def: etxano iz. Batez ere Zub. Etxetxoa. // adib: [s.u. antz1] antzeko 2 (Izen soil baten eskuinean). Ipuin antzekoak. Nobela antzekoa izan zen haren lehen liburua. Txabola antzeko etxetxo bat. // horrenbestez 1 lok. Adierazi berri denarekin. Horrenbestez, ordea, ez ditugu aipatu film horretan ageri diren zabaldegi eguzkitsuak, jostailuzko etxetxoak. Ez dugu horrenbestez esan nahi berarekin bat gatozenik. // [s.u. ondo2] ondoko 1 adj. (Lekuzko testuinguruan; dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Eliza zaharraren ondoko etxetxoan jaio zen. Sukalde ondoko aulki batean eseria. Oñati ondoko harrobi batean. || Elizaren ondo-ondoko etxe batean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu isiltzekoa da

-txo

Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea da lehendik eta aski izan liteke. Komeni da etxe sarreran ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa etxe sarreran.

etxetxori
iz. Txolarrea. Ikusi duzue ler adaburuan etxetxori taldea kokatzen arrastirian?

Aztergaia: etxetxori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

etxetxori, kurloi, (t)xolarre

etxezain
1 iz. Etxea zaintzen duen pertsona, etxe baten ardura duena. Nagusiak etxezain zintzo eta zentzuduna bilatu zuen.
2 iz. Maizterra.
3 adb. Etxea zaintzen. Errementari batek, kanpora joatean, etxezain uzten zuen txakurra atean. Tarteko senide bat gelditu zen etxezain. Ez naiz inora joango, hementxe egongo naiz etxezain.

Aztergaia: etxezain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
etxezaintza
iz. Etxezainaren lanbidea edo kargua. Zer egingo dut nagusiak etxezaintza kentzen badit?

Aztergaia: etxezaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: conserjería.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza: -zain-tza.

etxezale
adj. Etxean egoteko joera duena, etxean egon zalea dena. Ik. etxezulo. Izan zaitezte isilak, baketsuak, arduratsuak eta etxezaleak.

Aztergaia: etxezale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

etxezulo
adj. adkor. Etxezalea, etxekoia. Ik. etxe zulo. Eskolan, bagenuen mutiko bat herabe samarra eta etxezulo amorratua, beti negarrez aritzen zena.

Aztergaia: etxezulo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zulo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper