ugazaba
1 iz. Etxeko jauna. Txakurrak ugazabari legez lagun egin zion. Otsein batek betebehar laburragoak ditu ugazaba edo etxekoandreak baino.
2 iz. Lantegi edo fabrika baten jabea. Ik. nagusi; patroi 2. Sozialismoak ondasunak ekartzeko gai eta bide diren gauzen ugazaba eta jabea estatua egin nahi du. Ugazaba eta langileen arteko auziak eta borrokak. Nik lan egiten dudan fabrikan, ugazaba, inor badago munduan, bera da gizon zikoitza eta zekena. 3 iz. Etxejabea. Errenta handiegiak dira, ugazaba eta maizter askorentzat, kondenazioko bidea. Maizterrak eta nekazariak ugazaben eta nagusien aurka jartzeko ahaleginean.
4 iz. Jabea. Etxaguntzatxo baten jabe eta abere batzuen ugazaba.