35. araua. Orduak nola esan

Gramatika-atalak: Idazkera morfologia
  • Arau honetan, ordua (edo orena, Iparraldean) nola erran behar den euskara batuan azaltzen da. Orduen adierazteko, orduaren zenbakiari plural marka (-ak) gehitzen zaio: adibidez bederatziak dira (9:00). Bat-ekin, aldiz, singularra erabiltzen da: oren (ordu) bata da.
  • « Zer ordu (oren) da? Zer tenore da?» galdera-motako erantzunak bi moldetan idatz daitezke: oren (ordu) hitza erabiliz edo gabe.

Oren (ordu) hitzarekin

Oren (ordu) hitza gabe

oren bata da

*bata da

bi orenak dira

biak dira

hiru orenak dira

hirurak dira

  • Berdin, «Zonbat orenetan? Zer ordutan? Zer tenoretan?» galderei erantzuteko, posible da oren (ordu) hitza erabiltzea edo ez. Ohartarazi behar da bat-en kasuan, beti oren (edo ordu) hitza erabiltzen dela.

Oren (ordu) hitzarekin

Oren (ordu) hitza gabe

oren batean jinen da

*batetan jinen da

bi orenetan jinen da

bietan jinen da

hiru orenetan jinen da

hiruretan jinen da

  • Hiztegi mailan, Iparraldeko usaiak kontuan hartuz, ondoko puntuak azpimarratzekoak dira:
    • Oren erabiltzen da ordu hitzaren ordez: oren bata, bi orenak, hiru orenak.
    • Gauerdi, eguerdi hitzak hedatuagoak dira hamabiak baino.
    • Guti erabiltzen da gehiago, gutxi edo gutxiagoren aldean: hamarrak hamar guti.
  • ERDIA

    • Oren-erdiak adierazteko, Euskaltzaindiak gomendatzen du erdi elementuari pluraleko marka ezartzea: bi eta erdiak, hiru eta erdietan.
    • Iparraldearen kasuan, bereziki oren hitza gehitzen delarik, pluraleko marka bi osagaiei juntatzea proposatzen du Euskaltzaindiak, erran nahi baita zenbatzaileari eta erdi hitzari: bi orenak eta erdiak dira, hiru orenak eta erdiak dira, lau orenak eta erdietan, hiru orenak eta erdietarik.
    • Eta juntagailua osoki idazten da: zortziak eta erdiak, eta ez *zortziak eterdiak edo *zortzi etʼerdiak.
  • LAURDENA

    Aldiz, laurden hitzaren kasuan, pluraleko marka (-ak) bi lekutan ager daiteke: lehen osagaian (ordua) edo bigarrenean (laurden). Bat zenbakiaren kasuan, singularreko marka (-a) hartzen du: oren bata eta laurden. Bigarren osagaiak aldiz, pluraleko marka hartzen du: oren bat eta laurdenak.

     

    Plural marka lehen osagaian

    Plural marka bigarren osagaian

    2:15

    biak eta laurden

    bi orenak eta laurden

    bi eta laurdenak

    bi oren eta laurdenak

    3:15

    hirurak eta laurden

    hiru eta laurdenak

    5:15

    bostak eta laurden

    bost eta laurdenak

  • MINUTUAK

    Minutuen adierazteko, singularraren erabilera gomendatzen du Euskaltzaindiak: seiak eta hogei, hamarrak eta bost, seiak hogei guti, hamarrak bost guti.

  • Orena zenbakien bidez adierazi nahi delarik,
    • Bi punturekin bereizten dira orenak eta minutuak, eta bakoitzeko bi zifra erabili behar dira: 00:12, 12:10, 09:25.
    • Oren osoek plurala hartzen dute, eta minutuek singularraren marka: 15:00etan, 15:03an, 15:15ean.
  • Egitarau, afixa eta horrelakoetan haizu da erdiko bidea hartzea: erran nahi baita hamabiko sistema erabiltzea, egunaren momentua zehaztuz (goiza, arratsaldea, arratsa, gaua).

    Arratsaldeko 5etan, Goizeko 11,30etan

Idazkera zuzenak

bi orenak / biak

bi orenak eta erdietan, biak eta erdietan, bi eta erdietan, bi oren eta erdietan

bi orenak eta laurden, biak eta laurden, bi eta laurdenak, bi oren eta laurdenak

Idazkera okerrak

*hirur orenak, *laur orenak, *laur orenetan, *hiruak eta erdi, *hiruak eta erditan, *bi orenak eta laurdenak, *etʼerdi, *eterdi

Euskaltzaindiaren araua
35. arau osoa ikusi
Euskara Batuaren Eskuliburua
1187. fitxa

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper