25. araua. Hitz elkartuen osaera eta idazkera

Gramatika-atalak: Idazkera morfologia
  • Arau honek hitz elkartuen osaera eta idazkera aukezten ditu.
  • Bereiz idatziko diren hitz elkartuak hauek dira:

Hitz elkartu mota

Idazkera zuzenak

Aposizioak

Bidasoa ibaia, Eiffel dorrea

Aditz-lokuzioak

irri egin, hitz eman

Erramolde batzuk (instrumentalean, partitiboan eta genitiboan)

etxez etxe, eskurik esku, menderen mende

Aditza + berri egiturak

hasi berri, sartu berri

Postposizioak

mahai gainean, aste barnean

Izena mugagabean + {bila, eske, falta} egiturak 

ogi bila, barkamen eske, harreman falta

{erdal, euskal, giza} + izena egiturak

erdal gramatika, euskal idazleak, giza zientziak, itsas garraioa

Lehen osagaiak bukaerako -a galtzen duelarik (kultura, literatura, natura…) marratxorik gabe idazten da.

kultur emankizuna, literatur saioa, natur zientziak

Lehen osagaia osoa denean, bi formak onartuak dira: kultura(-)emankizuna, literatura(-)saioa, natura(-)zientziak

Konposatu kimikoen nomenklaturan ez da marratxorik erabiltzen (777).

NaCl konposatua izendatzean, honela idazten da: sodio kloruroa (*sodio-kloruroa)

  • Marratxoarekin idatziko diren hitz elkartuak hauek dira:

Hitz elkartu mota

Idazkera zuzenak

Hitza errepikatzen denean

bihotz-bihotzetik, gorri-gorria, zabal-zabalik, zuzen-zuzenean

Hitz bikoiztuak atzizki berbera duelarik

apurka-apurka, egunero-egunero, emeki-emeki

Bikoteak adierazten dituzten hitz elkartuak (familiarekin, koloreekin, bi aditzoinekin, etab. erabiltzen dira)

seme-alabak, xuri-urdin, joan-jin

Onomatopeiak eta lokuzioak

briu-brau, nahas-mahas, zirt-zart

Leku-izen batzuk

Kasu: bi hizkuntzatan ematen direnean, zehar-marra (/) erabiliko da. Ikus Euskaltzaindiaren 141. araua «Herri izenak: hurrenkera eta zeinu grafikoen erabilera».

Maule-Lextarre, Ainhize-Monjolose

Baiona / Bayonne eta ez *Baiona-Bayonne

Osagai bat baino gehiago badelarik, usaietan da marratxoa errepikatzea ([EBE:777).

edari- eta izozki-saltzaileak

auto-saltzaile eta -konpontzaileak

  • Loturik idatziko diren hitzak hauek dira:

Hitz elkartu mota

Idazkera zuzenak

{aditzoin + izen} egiturak

aztergai, biltoki, egongela

{aditzoin + izenondo} egiturak

aldagaitz, ulerterraz

Aditz-elkarte arruntak

gaitzetsi, indargabetu, odolustu

Hitz eratorriak

bizardun, hargin, langile

Izen-elkarteak

batzordeburu, legegizon, solaskide

Lehen osagaia {aitzin edo aurre, azpi, gain} delarik

aitzinkontu, azpiegitura, gainazal

{zenbatzaile + izen} egiturak

begibakar, ehunzango, lauburu

  • Marratxoarekin edo bereiz idatziko diren hitzak (nahi den bezala) hauek dira:

Hitz elkartu mota

Idazkera zuzenak

Izen-elkarte arruntak

eguzki lore edo eguzki-lore,

merkatari mundu edo merkatari-mundu

Egile-elkarteak

karrika garbitzaile edo karrika-garbitzaile,

harri altxatzaile edo harri-altxatzaile

Ekintza-elkarteak

adar jotze edo adar-jotze,

zikiro jate edo zikiro-jate

Bukaerako -a atxikitzen denean

(-a berezkoa)

biologia azterketa edo biologia-azterketa

  • Marratxoarekin edo loturik idatziko diren hitzak (nahi den bezala) hauek dira:

    sudur-luze edo sudurluze, buru-soil edo burusoil, odol-bero edo odolbero

  • Bi hitzak letra larriz hasten direlarik, marrarik gabe idazten dira.

    Euskal Elkargoa eta ez *Euskal-Elkargoa
    Euskal Herria eta ez *Euskal-Herria

Euskaltzaindiaren araua
25. arau osoa ikusi
Euskara Batuaren Eskuliburua
777. fitxa, 778. fitxa

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper