197. araua. Euskara Batuaren Ortotipografia. EBO (II). Sinboloak

Gramatika-atalak: Idazkera eta morfologia
  • Sinboloak kontzeptu batzuen nazioarteko irudikapen grafiko normalizatuak dira, letraz edo hizkuntza idatzi arruntetik kanpoko zeinuz osatuak, gehienbat —baina ez bakarrik— zientziaren eta teknologiaren alorrean erabiliak.
  • Nazioartekoak dira, nazioarteko hitzarmenen arabera eratuta baitaude —eta eratzen dira—, eta ez daude inongo hizkuntzari lotuak; hizkuntza guztietarakoak dira, eta, horrenbestez, baita euskararako ere. Alegia, mundu osoan berdin idazten dira honelakoak:

    35 km/h
    F = m·a
    H20

  • Sinboloak ez dira laburtzapenak. Batzuetan, sinboloa hitz laburtu bat da (adibidez, m metroren sinboloa da); beste batzuetan, berriz, hitzarmenezko zeinu bat da (adibidez, + zeinua batuketa adierazteko, hau da, eragiketa matematiko bat adierazteko).

Sinbolorik ohikoenak

  • Era askotako zeinuak daude, baina ohikoenak eta erabilienak nazioarteko unitate-sistemako (SI sistemako) oinarrizko unitateen eta unitate eratorrien sinboloak dira, hala nola m (metroa), s (segundoa), J (joulea), W (watta)...

Sinboloak nola irakurri eta idatzi

  • Sinboloak, printzipioz, ez dira irakurtzen: azaldu egiten dira, zer adierazten duten esaten da. Sinbolo batzuk ez dira alfabetoko letrak eta beren izenez adierazi behar dira ($ edo ∞ edo ≠, adibidez, ezin dira irakurri, ez baitira letrak). Beste sinbolo asko, dena dela, alfabetoko letraz osatuta daude, eta irakur litezke. Adibidez, kg sinboloa ka-ge irakur liteke eta NW sinboloa ene-uve bikoitz, baina ez da horrela jokatzen: kg sinboloa ikusita, kilogramo irakurtzen da, eta, NW sinboloa ikusita, ipar-mendebalde.
  • Sinboloak ez dira puntuz amaitzen. Sinboloen grafia normalizatuta dago, eta aldaezina da.

    Sinbolo batzuk letra xehez idazten dira; adibidez, pertsona-izen batetik eratorri ez diren neurri-unitateen izenak: m (metroaren sinboloa), s (segundoaren sinboloa), t (tonaren sinboloa), mol (molaren sinboloa), cd (kandelaren sinboloa)...

    Beste sinbolo batzuk letra larriz idazten dira. Adibidez, pertsona-izen batetik eratorri diren neurri-unitateen izenak: A (amperearen sinboloa), K (kelvinaren sinboloa), J (joulearen sinboloa), W (wattaren sinboloa)...

    Zenbakia sinboloaren aurrean idazten da, tarte batez bereizirik:

    (EGOKIA) Distantzia: 5 km; tenperatura: 25 °C; pisua: 120 kg; abiadura: 30 km/h.

    (DESEGOKIA) Distantzia: 5km; tenperatura: 25°C; pisua: 120kg; abiadura: 30km/h

  • Sinboloak testu arruntean txertatzea: kasu-markak marratxoz lotzen zaizkie sinboloei.

    (EGOKIA) 50 A-ko intentsitatea (berrogeita hamar ampereko intentsitatea)

    CO2-aren isurketak (karbono dioxidoaren isurketak)

    (DESEGOKIA) 50 Ako intentsitatea (berrogeita hamar ampereko intentsitatea) CO2aren isurketak (karbono dioxidoaren isurketak)

    Zenbakiak eta neurri-unitatearen sinboloak lerro berean egon behar dute. Neurri-unitateen sinboloak ez dira letra etzanez idazten.

Neurri-unitate sinboloak

  • SI sistemako oinarrizko unitate batzuk eta haien sinboloak

    UNITATEAREN IZENA

    SINBOLOA

    UNITATEARI DAGOKION MAGNITUDEA

    metro

    m

    luzera

    kilogramo

    kg

    masa

    segundo

    s

    denbora

    anmere

    A

    korrente elektrikoa

  • Izen berezia duten SI sistemako unitate eratorri batzuk eta haien sinboloak

    UNITATEAREN IZENA

    SINBOLOA

    UNITATEARI DAGOKION MAGNITUDEA

    radian

    rad

    radian rad angelu laua

    estereorradian

    sr

    angelu solidoa

    hertz

    Hz

    maiztasuna/frekuentzia

    anmere

    A

    korrente elektrikoa

    newton

    N

    indarra

    pascal

    Pa

    presioa

    joule

    J

    energia, lana, bero-kantitatea

    watt

    W

    potentzia, erradiazio-fluxua

  • Neurri-unitateen sinboloak erabiltzean egiten diren huts nagusi batzuk

    GAIZKI

    ONGI

    UNITATE

    OHARRA

    Km

    km

    kilometro

    kilo- aurrizkiaren sinboloa k- da, letra xehez. Km sinboloa zuzena da, baina kelvin-metro unitatearen sinboloa da, ez kilometro unitatearena.

    Kg

    Kgr

    kg

    kilogramo

    kilo- aurrizkiaren sinboloa k- da, letra xehez. gramoaren sinboloa g da, ez gr.

    zm

    cm

    zentimetro

    zenti- aurrizkiaren sinboloa c- da. zm sinboloa zeptometro unitatearen sinboloa da.

    Tm

    Tn

    t

    tona

    Unitatearen izena tona da, ez tona metrikoa. Tm sinboloa terametro unitatearen sinboloa da.

    seg

    s

    segundo

    Minutuaren sinboloa min bada ere, segundoarena s da.

    gr

    g

    gramo

    Gramoaren sinboloa g da (batzuetan, gr. laburdura ikusten da, baina nazioarteko sinboloa izanik ez da laburdurarik behar).

    kW/h

    Kw/h

    kW-h

    kW h

    kW.h

    kilowatt-ordu

    kilowatt eta ordu unitateen biderkadura da, ez zatidura (alegia, ez da kilowatt orduko).

    °

    °C

    Celsius gradu

    ° sinboloa angelu lauaren gradu unitatearen sinboloa da, eta ez tenperatura-graduaren sinboloa.

Elementu kimikoen sinboloak

  • Elementu kimikoen izenak aldatu egiten dira hizkuntzatik hizkuntzara, baina haien sinboloak nazioartekoak dira.
  • Elementu kimikoen sinboloak letra arruntez idazten dira, ez letra etzanez. Letra bakarrekoak edo bi letrakoak izan daitezke. Lehen letra larriz idazten da beti, eta bigarrena, xehez. Adibidez:

    aluminio Al, argon Ar, boro B, burdina Fe, fluor F, fosforo P....

Puntu kardinalen eta iparrorratz-puntuen sinboloak

  • Puntu kardinalen izenak hizkuntzatik hizkuntzara aldatzen dira, baina sinboloak bakarrak dira hizkuntza guztietarako, behe-mailako testuetan hizkuntza bakoitzaren izenen araberako sinboloak erabiltzen badira ere.

    PUNTUAREN IZENA (MUGAGABEAN)

    SINBOLOA

    ipar

    N

    ipar-ipar-ekialde

    NNE

    ipar-ekialde

    NE

    ekialde

    E

    hego-ekialde

    SE

    hego-hego-ekialde

    SSE

    hego

    S

    hego-hego-mendebalde

    SSW

    hego-mendebalde

    SW

    mendebalde

    W

    ipar-mendebalde

    NW

    ipar-ipar-mendebalde

    NNW

Dibisa batzuen sinboloak

SINBOLOA

IZENA

$

dolar (Estatu Batuak eta beste estatu asko)

errublo (Errusia eta beste)

errupia (India)

euro (Europako zenbait estatu)

£

libera (Erresuma Batua eta beste estatu asko)

$

peso (Mexiko eta beste estatu asko)

¥

yen (Japonia) eta yuan (Txina)

Matematikako oinarrizko sinbolo batzuk

SINBOLOA

IZENA

>

handiago (a > b ; a handiago be)

<

txikiago (a < b ; a txikiago be)

handiago edo berdin (a ≥ b ; a handiago edo berdin be)

txikiago edo berdin (a ≤ b ; a txikiago edo berdin be)

+

gehi (BATUKETA: a + b ; a gehi be); plus (ZENBAKI POSITIBOA: +8; plus zortzi)

ken (KENKETA: a − b ; a ken be); minus (ZENBAKI NEGATIBOA: −8; minus zortzi)

±

plus edo minus

=

berdin (a = b ; a berdin be)

desberdin (a = b ; a desberdin be)

gutxi gorabehera berdin (a  b ; a gutxi gorabehera berdin be)

x

bider (a x b; a  b; ab; a bider be)

/

zati (a / b; a 𝑏 ; a zati be)

erro karratu (√a ; erro karratu a)

%

ehuneko

milako

infinitu

Π

pi (pi zenbaki irrazionala)

||

paralelo (AB || CD; abe paralelo zede)

perpendikular (AB ⊥ CD; abe perpendikular zede)

Beste sinbolo batzuk

SINBOLOA

IZENA

@

a bildu

#

traol

&

eta

©

copyright (egile-eskubideak)

®

registered trademark (marka erregistratua)

bemol

diese

bekoadro

  • Arau honek 196. araua, «EBO (I). Laburtzapenak: laburdurak eta siglak», eta 198. araua, «EBO (III). Letra-estiloak», osatzen ditu.
Euskaltzaindiaren araua
197. arau osoa ikusi

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper