196. araua. Euskara Batuaren Ortotipografia EBO (I). Laburtzapenak: laburdurak eta siglak

Gramatika-atalak: Idazkera eta morfologia
  • Laburtzapen grafikoak unitate lexikoak —hitzak zein adierazpen konplexuak— modu laburtuan adierazteko formak dira, printzipioz adierazpen grafikorako pentsatuak.
  • Arau honetan, laburdurak eta siglak dira laburtzapenak, eta sinboloak ez.

Laburdurak

  • Laburdura hitz baten edo hitz bat baino gehiagoko adierazpen baten laburtzapen idatzia da, hitz edo adierazpen hori osatzen duten letra edo silaba batzuk murriztuz eratua.
  • Bi laburdura-mota daude: laburdura bakunak, hitz bat besterik ordezten ez dutenak, eta laburdura konposatuak, hitz bat baino gehiago ordezten dituztenak. Laburdurak puntuz amaitzen dira.


    Adibideak:

    adib. → adibidez
    dipt. nag. → diputatu nagusia
    dk. → doktorea
    g. g. er. → gaur gutxi erabilia
    hbru. → hiriburua
    iz. of. → izen ofiziala

  • Estilo-liburuek gomendatu ohi dute laburdurak ahalik eta gutxienik erabiltzea testu arruntetan. Maiztasunak justifikatu behar du laburduraren erabilera. Zenbat eta erabiliagoa izan hitza, hainbat beharrezkoagoa izango da laburdura.
  • Testu edo obra jakin batean, laburdura batek hitz bat edo hitz-segida bat besterik ezin du ordeztu, beti bera. Eta hitz bat edo hitz-segida bat laburtzeko, laburdura bakarra erabili behar da beti.
  • Laburdurak sortzeko, bi prozedura erabiltzen dira: ebaketa (eskuinetiko ebaketa) eta kontrakzioa (trinkotzea).
  • Ebaketa: Batez ere hitz bat baino gehiagoko adierazpenen laburduretan baliatzen da muturreko ebaketa.


    Adibidez:

    a.m. → ante meridiem
    b.g. → besterik gabe
    d.g. → datarik gabe
    g.e. → gaur egun
    g.g.b. → gutxi gorabehera

  • Frantsesezko izenetan, ponte-izenak euskarara egokitzen ez direnean, marratxoa erabiltzen da bi izenen inizialen artean.


    Adibideak:

    J.-L. Davant (Jean-Louis Davant)
    M.-A. (Marie-Anne)
    L.-Ph. (Louis-Philippe)

  • Kontrakzioa (trinkotzea): Laburtu nahi den hitzaren barneko zenbait letra, elkarren ondokoak edo ez, ezabatzean datza.


    Adibideak:

    aptu. → apartamentua
    btz. arr. → batzar arrunta
    btzkde. → batzarkidea
    hbru. → hiriburua
    izlag. → izenlaguna*

  • Laburdura konplexua denean, hau da, hitz bat baino gehiagoko adierazpen bat laburtzen denean, laburduraren osagaietako bakoitzaren ondoren puntua jarri behar da.
  • Laburdurek ez dute, berez, pluraleko formarik.
  • Laburtutako hitzei dagokien letra larri eta xeheen erabilerari jarraitu behar diote laburdurek. Laburtzen ari den adierazpena letra etzanez idaztekoa bada, letra etzanez idatziko da laburdura ere.


    et al. (et alii)
    Heg. (Hegoaldea)
    Ipar. (Iparraldea)
    K.a. (Kristo aurreko; Kristo aurretik)
    N.B. (nota bene)
    Oz. (Ozeania)
    P.S. (post scriptum)
    Sta. Teresa (Santa Teresa)

  • Testu normaletan, hobe litzateke esaldia laburdura batez ez hastea. Ez da egokia testu batean laburdura izatea testu-lerroko hitz bakarra. Laburdura konposatua denean, haren osagaiak ez dira inoiz bi lerrotan banatuta idatzi behar.
  • Laburdurari, printzipioz, ez zaio kasu-markarik erantsi behar. Laburdura-puntuak markatzen du laburduraren bukaera. Beraz, ez da marratxorik erabili behar kasu-markarekin lotzeko.


    Co: company
    Charles W. Scharf, Wells Fargo & Co.ko presidentea

  • Laburdura zerrendak (196. arauan, 38.-50. or.). Arauan bi zerrenda luze badira: Esanahia > laburdura eta Laburdura > esanahia zerrendak. Hona bi horien lehen lerroak:

    ESANAHIA

    LABURDURA

    abendua

    abe.

    absolutiboa

    abs.

    abstraktua

    abstr.

    abuztua

    abu.

    adberbioa

    adb.

    adberbio-lokuzioa

    adb.-lok.

    adeitasun osoz

    ad. os.

    adibidea, adibidez

    adib.

    adierazkorra

    adkor.

    LABURDURA

    ESANAHIA

    a.

    auzoa

    a.k, a.-k.

    adimen-koefizientea

    a.m.

    ante meridiem

    abe.

    abendua

    abs.

    absolutiboa

    abstr.

    abstraktua

    abu.

    abuztua

    ad.

    aditza

    ad.-lok.

    aditz-lokuzioa

  • Siglak

    • Adierazpen gutxi-asko konplexu bat (ia beti hitz batez baino gehiagoz osatutako izen-sintagma bat) osatzen duten hitzen inizialekin osatutako hitzari deritzo sigla.


      Adibidez, Bizkaiko Ikastolen Elkartea izeneko erakundearen sigla erakunde horren izenak dituen hiru hitzen inizialak hartu eta hitz horien hurrenkera berean jarrita osatzen da:

      [izena] Bizkaiko Ikastolen Elkartea → [sigla] BIE

    • Akronimoa, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, esapide baten hitzetako lehen letrez edo silabez osaturiko hitza da.

      Adibidez, COVID eta radar hitzak akronimoak dira, coronavirus disease eta radio detection and ranging adierazpenak laburtuta sortu baitira.

    • Sigla da, zalantza handirik gabe, eguneroko komunikazioan presentziarik handiena duten hizkuntza-fenomenoetako bat. Dena dela, laburtzapen-mota aski modernoa da, XX. mendean sortua.
    • Testua idaztean kontuan izan behar da sigla guztiak ez direla ezagunak eta balitekeela idazlearentzat ezaguna den sigla ezezaguna izatea irakurlearentzat. Horregatik, sigla bat lehenengo aldiz agertzen denean testuan, komeni da irakurleari adieraztea zer adierazpen ordezkatzen duen sigla horrek.
    • Zenbaitetan, alfabetoko letrez gainera, beste osagai batzuk erabiltzen dira siglak eratzeko. Batez ere, zenbakiak. Hala sortzen dira sigla alfanumerikoak:


      A2 (Antenne 2)
      ETB1 (Euskal Irrati Telebistako 1. kanala)
      T5 (Telecinco; lehen, Tele 5)
      G20 (Group of Twenty)
      G7 (Group of Seven)

    • Sigla batzuk bi siglaren batura dira, eta marratxo batez banantzen dira bi siglak. Adibidez:


      CD-ROM (compact disc eta read-only memory)
      EAE-ANV (Eusko Abertzale Ekintza - Acción Nacionalista Vasca)
      UPV/EHU (Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea)

    • Erabilerak, zenbaitetan, sigla hitz arrunt bihurtzea ekar dezake. Prozesu bat izaten da. Siglak idazteko, ez da inoiz punturik idazten letren artean, ezta dena letra larriz idatzita dagoen testu baten barnean dagoenean ere.
    • Siglak hitz gisa hartzen ditu kasu-markak:


      EHU (Euskal Herriko Unibertsitatea) [e-hatxe-u]
      EHU, EHUk, EHUri, EHUn, EHUra, EHUko, EHUtik, EHUrentzat...

      Sigla adierazpen arrunt bati badagokio, ez dago arazorik a + a → a egiteko.

      Adibidez:

      AA (adimen artifiziala)
      AAren arloko enpresak

    • Testu arruntean, kasu-markak zuzenean eransten zaizkio siglari, marratxorik erabili gabe, sinboloetan ez bezala:
    • Siglak ez dira letra etzanez idazten, nahiz eta siglak ordezkatzen duen izendapena letra etzanez idatzi beharrekoa izan. Adibidez:


      BMBn ere (Bulletin du Musée Basque) argitaratuak ditu zenbait lan.

    • Arau honek 197. araua, «EBO (II). Sinboloak», eta 198. araua, «EBO (III). Letra-estiloak», osatzen ditu.
    Euskaltzaindiaren araua
    196. arau osoa ikusi

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper