- Euskararen historia eta Euskal Herriaren historia ezagutzeko dokumentu ezinbestekoak gordetzen ditu artxiboak. Tartean, benetako harribitxiak daude: esaterako, Xahoren Kantutegi ospetsua eta Louis Lucien Bonaparteren gutunak.
- Honela, Ontzako urrearen truk erakusketak 10 panel eta beirazko arasa bi hartzen ditu, eta abenduaren 1era arte izango da ikusgai, Bergarako Olaso Dorrean (San Pedro kalea 2). Erakusketaren osagarri, bi hitzaldi antolatu dira.
- Georges Lacomberen ondarearen jabea Olaso Dorrea da, eta bitan banatu ohi da: biblioteka eta artxiboa. Biak digitalizatuta daude eta Euskaltzaindiak zaintzen ditu kopia digitalak. HEMEN ere kontsulta daiteke, modu praktiko eta atseginean.
Irakurri gehiago: Georges Lacomberen artxiboari eta bibliotekari buruzko erakusketa ikusgai, Bergarako Olaso Dorrean Iruzkin berria idatzi
- Euskal Kultur Erakundearekin, Baigorriko Udalarekin eta Jean Haritschelhar katedrarekin elkarlanean antolatu du gorazarrea Euskararen Akademiak.
- Euskaltzainburu ohiaren jaioterrian izanen da gaualdia (Baigorriko Plaza Xoko gelan), azaroaren 10ean, 19:00etatik aurrera.
- Solasaldian, Antton Curutcharry Euskal Elkargoko hizkuntza politikako arduradunak, Lourdes Otaegi EHUko irakasle eta euskaltzain urgazleak, Peio Jorajuria kazetari eta euskaltzain urgazleak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak parte hartuko dute.
- Mintzaldiak euskaraz izanen dira, aldibereko itzulpenarekin.
- Pirinioetan elkarrekin bizi diren hizkuntza guztien ezaugarri nagusiak eta mugarri historikoak biltzen dituen erakusketa da hau. Erakusketa 2023ko abenduaren 7ra arte izanen da ikusgai goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte. Bisita gidatuak eskatzeko aukera ere badago.
- Azaroaren 7an, arratsaldeko 7etan, “Euskara Pirinioetan: leku izenen bidez erdiets dezakegun argitasuna” hitzaldia emanen du Patxi Salaberri euskaltzainak.
- Egitasmoa Barañaingo Udaleko euskara zerbitzuarekin elkarlanean antolatu da eta Nafarroako Gobernuaren finantziazioa jaso du.
- 2022ko azaroaren 26an, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Itxaro Borda eta urriaren 28an irakurri zuen sarrera-hitzaldia Baionan. Sagrario Alemanek emanen zion erantzuna.
- Bere sortzaile ibilbidean idatzi dituen olerkiak eta muga hitzak bere baitan izan dituen eraginak eta esanahiak jorratu zituen hitzaldian euskaltzain baxenabartarrak.
- Bideoa hemen: https://labur.eus/56vYf
- 2022ko azaroaren 26an, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Itxaro Borda eta gaur irakurri du sarrera-hitzaldia, Baionako Herriko Etxean. Sagrario Aleman nafar euskaltzain osoak eman dio erantzuna.
- Batez ere, sortzaile ibilbidean idatzi dituen olerkiak eta muga hitzak bere baitan izan dituen eraginak eta esanahiak jorratu ditu hitzaldian Itxaro Bordak, baina Ipar Euskal Herriaz, euskalduntasunaz eta feminismoaz ere hitz egin du baxenabartarrak. “Euskal emazte idazleei bidea ireki zien belaunaldiaren parte sentitzen naiz”, aitortu du.