Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen 2020an, Bilboko Udalaren babesarekin. Sari horren helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez.
Horretara, 2024ko LAUTAN3 laguntza Iruñeko La Piel konpainiak irabazi du, Beren izenez lan laburrari esker. Konpainiak 2.000 euroko zenbatekoa eskuratuko du eta antzezlana 2024ko otsailean antolatuko den VI. LAUTAN3 jaialdian estreinatuko da.
Epaimahaiko kideen arabera (Cafe Bar Bilbao, BIRA Kultura eta Euskaltzaindia), “gidoi landua du antzezlanak, kolpe barregarriz beterikoa, absurdo samarra eta egoera are absurdoago batean gertatzen dena: pertsonaietako baten aitaren gaubeilan, hots, kartoizko hilkutxaren aurrean”.