4 emaitza dar-dar bilaketarentzat

1 dar-dar (V, G, BN; Mg PAbVoc, Añ, VocCB), dal-dal (BN, S, R; Urt V 141), dar-dar-dar, dart-dart (V), dardart (A DBols), dardal (G), dal-dal-dal. Ref.: A (dart-dart, dardal, daldal); Iz ArOñ.

Temblando; vibrando. "Dardaria [...]. Otzak dardar nabil" Mg PAbVoc. "Tiritar, (c.) otzikara, dar dar egon" Añ. "Ikaraz dardar, estremeciéndose de temblor, temblando de miedo. Otzak dardar nabill, estoy temblando de frío" VocCB. "Onomatopeya que indica temblor" A. v. DARDARAZ. Tr. Documentado desde mediados del s. XVIII; los autores septentrionales y el alto-navarro Lizarraga usan dal-dal(-dal).

Dardar ikara dabiltza. Cb Eg II 143. Aitak, ikusirik [aurra] zegola ikar ikar dal dal dal, erraten dio. (24). LE-Ir. Ez, etzirudian ezpada trumoia / edo lurra zala dar-dar. Zav Fab RIEV 1907, 542. Nun botatzen duben ankaz gora, esan bezela, dar-dar, lau ankak gora aldera zitubela. Sor Bar 74. Mendiak dar-dar, aitzak lokaka, / Euskel-erria ikara. AB AmaE 10. Ipinteko dar, dar, dar, / Infernu guztia. Ib. 180 (132 dardar). Artzain gaizo hori ikharan zagoian, dal-dal-dal, beldurrez nagusia borthizki asaldatuko zen. Elzb PAd 75. Jandarme bati segurik eskua daldal ikaratzen zitzaion, hobenik gabeko apezaren besoa hunkituz. HU Zez 171 (15 dal-dal-dal). Aitatuaz bakarrik dart dart daukadaz neure erraiak. A BeinB 57. Aurreskulariak taup taup eukan biotza, ankaak dart dart, begiak zabal zabalik. A Ezale 1897, 52a.

(s. XX). Kopeta goibeldurik eta ezpañak dardar zituala, lepoa eman zion sendakiñari. Ag G 119. Bildurrak egiten dio ori, bildurrak. Eztezu ikusten dar dar nola dagon? Urruz Zer 138. Orain dator. Dar dar nago. Alz Bern 65. Gogoratze utsak gorputz guztia ikaraz dardar jartzen dit. ArgiDL 31. Belhaunak dal dal dal ikharatzen zitzauzkitan, ederraren ederrez. Barb Sup 14. Buztan beharriak aphal, / Belhaunez dal dal. Ox 98. Emazte gajoa kanpoan, otzak dar dar goiz arte euki zuen. Muj PAm 53. Otzez dardar lanera / doaz gazteak. Jaukol Biozk 49. Ik ez al dun siñesten begia betzuloan ikara ta dardar dabilenean, begizkoa yaurtitzen duenik? Or Mi 31. Berpizte onen alatzak / Dar-dar... jarri dauz arrotzak. Enb 64. Ezpanak dardar ebilkozala asarriaz. Kk Ab II 17. Egunak iges, ta goiz bat, zuriz yantzia, / dar-dar yaio zan... Negua. Ldi BB 32. Xuri-xuria egina, ikhara daldal mintzatzeko ere ez zuen ahalik. GaztAlm 1934, 99 (ap. DRA). Zangorik ez dardar, besorik ez ega, Jainkoagan etzin. Or Poem 527. Euri-jasa batek busti-busti egin zaitu ta ba-zatoz etxera otzak dar-dar. Munita 30. Galtzarra dardar nula, "Iesus!" oiu egiten nun. Or QA 175. Gure gizona akitua, unatua eta otz-ikaretan dar-dar zegon. Etxde JJ 233. Boza ikara, ezpainak dar-dar, berehala esan zuen. Mde Pr 75. Sukaldetik jalgitzeraz geroz, dal-dal emaiten gira, hotz ikharaz hartuak bagine bezala. SoEg Herr 23-2-1956, 1. Aultasun arrigarria dut belaunetan, eta dar-dar bezela soin osoa. Txill Let 141 (35 dardar). Dar-dar jartzen zituzten lurrak eta etxeak. Anab Poli 53. Huna non zortzi ehun kilometraren luzetasunean Chileko ur-bazterra emaiten den dal-dal-dal. SoEg Herr 2-6-1960, 2. Ingumak ganean, / egaz, balan-balan, / erleak aboan / musuka ta dar-dar. Gand Elorri 83. Ille bakarra zekarkin lepoan, dardar aizeak jotzean. Onaind in Gazt MusIx 156. Izu-ikaraz dardar. Ibiñ Virgil 95. Ozkarbi zear bidari ixilla, / maitez dar-dar Eguzki-billa. NEtx LBB 347. Beldur-ikaraz dar-dar doiñua. Berron Kijote 153. Dar-dar joan nintzan, zer ikusi bearko nuan bildurrez. JAzpiroz 179. An gengozan, erdi dar-dar geienok, noz deituko. Gerrika 181. Aurpegia dardar, negarra du begian lehen baino ugariago. MEIG IX 109.

v. tbn. Laux BBa 96. Zait Sof 189. Arti Tobera 281.

(V-ple). "Se dice del movimiento torpe de un trompo" A. v. dardas.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper