Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

44 emaitza nafartar bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
biarnes.
sense-1
(S ap. Lrq ; Urt Gram 44, VocBN , H), bearnes.
Bearnés. "/biarnéś/ 1.º hab. du Béarn" Lrq. v. biarnotar.
Hala-nola Alaba-herriak, eta Bizkaiak Gaztelarrekin duten mugakidetasun hurbila dela kausa hartu baitituzte hainitz hitz erdaratik; Zuberoarrek bere hauzo Biarnesetarik, edo Gaskoinetarik. ES 137. Pastiz biarnesa. ECocin 46. Üskaldünek eta Biarnesek maite zien debozionian joaitia Andere Dona Maria Sarranzekoagana. Ip Hil 194. Marka, Tolosako eta gero Pariseko Arxebisko izentatürik izan zen, ordüko Biarnes jakintsiak, khontatzen dü. Ib. 202. Eta han bere erritar boz-emaile biarnesen aitzinean egin du mintzaldi bat. HU Aurp 81. Eztaukagu eta guk baten erdia ere, non etzauzkun auzo kaskoinak eta biarnesak alde jartzen, tiranoen kontra. HU Zez 124. Apez jakitate eta saindutasun handiko bat da; biarnesa. Ib. 162. Nihau, behin ikusirik nago, bortuan, biarnes bat lau zangotako astaña bati lothua. JE Bur 110. Beha zauden Kaskoin eta Biarnesak harriturik zioten etzutela behinere holakorik ikusi hiri handienetako teatretan beretan. Ib. 142. Ürrin huna bada nonbaitik hedatü, / Biarnesak hara beriala zilatü. Eskual 17-5-1912, 3. Ximistak zelia dialarik ürratzen, / Biarnes kanpuan ihurk ez txerkatzen. Ib. 3. Seminarioko apez gei Biarnesek ez ahal deroie horri eria südürpian igaraiten! Const 18. Biarnes gardarik ere etzen gertatü Goillertze üngürünetan. Ib. 31. Nork ikusi ahal du lanpide hortako gizon bat, eta geiago dena, biarnesa, Nafarroako ardo gorriari itsuki emana ez dena? Zub 26. Zimun kauterra biarnesa zen. Ib. 25. Bere biarnes mintzo herrebesian oiu egiten zuen. Ib. 26. Saki bat itsusia egin baitzioten belhaun batean biarnesek, zalditik alditxar erori zen aitzindari gaztea. JE Ber 27. Iruñako guduan biarnesek zaurturik erori zitaken bezala, dugu hemen begien aitzinean erregetiar aitzindari gaztea. Ib. 56. Biarnesak ezaguturik bere haur eta gazte denboran (aita etzuena Biarnes handi baten zerbitzari izana?). Ardoy SFran 203. Johan de Labrit Biarnesa, Kattalin Nafartar printzesaren esposa. Ib. 47s. Biarnes mintzaira. Txill HetaH 50. Biarnesak dira, ez euskaldunak. Ib. 51. Aita superior biarnes xaharra. Larre ArtzainE 170. Zuberoaren mugaide diren bearnesenak. MIH 400.
azpiadiera-1.1
(S ap. Lrq; H), bearnes. "Langue béarnaise" H, Lrq.
Barano, aldiz, bearnesetik hartua, sartu berria beraz bestearen ondoan, bearnesa ere erdara baita eta euskararen mugaidea, hain zuzen. MIH 346.
biarnes
<< beste 0 / 0 1 etorki >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper