Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

44 emaitza nafartar bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bereganatu.
sense-1
1. (Urt I 223, Lecl, Dv, H), beregandu (V, G, AN), bereandu (V-gip). Ref.: A (beregandu); Iz ArOñ (bereandu); Etxba Eib (beregandu); Elexp Berg (beregandu).
(Aux. trans.). Atraer hacia sí; conseguir para sí. "Adornare testes, lekhúkoak irabazi, zuritu, bereganatu" Urt I 223. "Attirer à soi" Lecl. "Tirer à soi; fig. gagner (en parlant d'un tiers)" Dv. "Bereganat erakhartzea [...], sy. bereganatzea" H. "Atraer" A. "Bereganatü (S; Foix), s'appropier" Lh (pero con ese sdo. solo hallamos en Foix beretü). "Bereandu, bereanketia, conseguir. Nereandu, idem" Iz ArOñ. "Adueñarse" Etxba Eib. v. beraganatu, beretu.
tradizioa
Tr. Documentado por primera vez en Axular; a partir del s. XIX su empleo disminuye algo al Norte. La forma beregandu aparece sólo en textos meridionales (desde mediados del s. XVIII), coexistiendo a menudo con bereganatu en los mismos autores. En DFrec hay 58 ejs. de bereganatu, 1 de ellos septentrional.

Hala bada gure Iainkoari ere, gure moldera minzatzera, bekhatorea apartaturik dagokan bitarte hartan, berretzen zaika, bekhatore haren bereganatzeko duen desira eta borondatea. Eta badirudi eztuela onik, beregana dezakeien arteiño. Ax 555 (V 355). Naturaleza arteza da, hainitzak bereganatzentu, sareetan atzemaiten eta enganatzen. SP Imit III 54, 1 (Mst bereganat hanitx jente thiratzen dütü, Ip hanitz biltzen dütü bereganat, Ol atotsi, Pi beragandu). Helaz! hala ere etzenduen orduan merezi hark beregana zinitzan. SP Phil 507. Hain duk eztia non bihotzak / Baititu bereganatzen, / Eta bortxatu gabe nihor / Printze baita ezagutzen. 80. Jendeak bortxaz bereganatzen zituelarikan. ES 389. Naturaleza fiñeziosa da, gizon gehienak irabazten ditu eta bereganatzen, enganatzen eta bere saretarat erorazten. Ch III 54, 2. [Kristok] beretzat beregandu zituan amabi anai santuak. Lar SermAzc 54. Nai dakiola bada oraiñ ta beti, guziok beregana gaitzan artean. Lar, carta a Mb 281. Sensuen objetak bereganatzeko, [gure bihotzak] sensu bakhotxa enplegatzen du. He Gudu 127. Zeren, baldiñ alde batetik izpirituak khasatzen baditu pensamendu gaxtoak, bertze partetik bereganatzen baititu. Ib. 116. Lanez, nekez ta penitenziz sartu behar du Jesusen bidean zerura igan nai duen fededunak, Jesus emen bereganatu ta Jesus beraren ondoren zeruan gero sarzeko. Mb IArg I 94. Santutxoak onela guztien begiak eta biotzak miragarrizko bere bizitzaz bereganatzen ta etxizatzen zituen lurrean. Cb Just 119s. Jainkoak bere argi gozoakin deituaz beregantzeko abiso asko eman ziozkan. Cb Eg II 190. Magdalenak bere ganatu zuen munduaren arbuioa. Lg II 155. Aski zuen agertzea; beraganatzen zituen berehala guziak. Ib. 94s. Haek eta hoek bereganatu naizandu zituan Jainkoak. Ub 46. [Alexandro andiak] bereganatu zituan Munduko bazterrik geienak. Ib. 54. Populuaren higuintza du bere ganatuko / Eta bere artaldetik ardiak hastanduko. Monho 48.
( s. XIX.) Bigarren Persona Jangoiko dana Korputz ta anima bereganatuakin. Mg CC 202. Baña ematen dio animari bertute guztiz andi bat zeñekin nola bait bereganatzen gaituen. Ib. 218. Jangoikoak asko ta lar egin eban ni salbetarren. Zeinbat arimazko ondasun ta grazia ni bereganduteko! EL1 56. Gure borondatea bereganatzeko, azpiratzeko eta Jaungoikoaren borondate santuaren kontra altxa erazotzeko. Gco I 418. Beldur zan Jaunak bereganatu edo atxitu zezan. AA III 419. Bereganatu zituban, leen bere kontra zirianak. fB Ic II 295. Elduain-aldetik jatxitzen diraden urak bereganaturik, ingurutzen du Tolosako Erria. Izt C 115. Eta gaurko egunean ere Etxe au da Probinzia onetan ospatsuenetakoa, eta bereganatuta daukana Narrosko Markesadua. Ib. 507. Noeren iru semeen artean bat izan zan, bere aitaren eta Jainkoaren madarikazioa bereganatu zuena. Lard 10. Egiten zituen predikuakin asko eta asko bereganatzen zituen. Ib. 513. Herrestan zabilan pobre batek hoinbertze gizon gazte nola beregana zitzazken. Laph 82. Ingurumaiko baserrietako neskatx guziak bereganatu, eta ardatzean, josten eta gañerako gauzak egiten trebatzen zituen bitartean. Arr GB 14. Zeñak biak aisa santuak bereganatu, edo obeto esateko, Jainkoaganatu zituen. Aran SIgn 89. Bere onbiurtzea, eta zenbait mesede miragarri zerutikakoak bereganatzearen asiera. Ib. 10. Ala beregandurik Iñigo Zalduna / Loiolatik Jainkoak, egin du ezaguna. Ib. 213. Karlomano atsberatuak ez dezake loa bereganatu. Legaz Orreaga 83 (bereganatu tbn. en las versiones de Erro (91) y Aezcoa (99)). Gure txalupe subiyeta da / jabiak nai du armatu, / joan dan urtian Atxularrek du / auziya bereganatu. Xe 285. Uste zuan Santuak zerbait sultanaren aserria bereganduko zuala eta andik izango zuala ditxa, berak ainbesteraño desiatzen zuana, arako Jesu-Kristoren amorioz bere odola emate ura. Bv AsL 216. Juanek bereganatu zuan azkenean karta, eta irikiaz beldurrez asi zan onela irakortzen. Apaol 55s. Lope Nagik aberetxeko ate-ostean beregandu zituan iaki guztiak mauka mauka iaten ziarduan. Ag AL 82.

( s. XX.) Itsasoari kentzen zaizkion ontziaren zati edo puskak, eta andik ateratzen diran gauza guztiak, bereganatu litzake merkatariak. Etxeg RIEV 1908, 114. Pozik eman zituan Txoriburuk lau milla peseta eta beregandu zuan ollar guziz panparroia. Urruz Zer 28. Oñatitik jetxitzen dan Arantzatzu ibaitxoa bereganatzen du. EEs 1915, 16. Urtian-urtian sarija bereganaturik. Kk Ab I 108. Ustia egin eben lapurretan edo beregandu ez ete ebazan dirubok. Ib. 76. Erasoz [arrespe] ura bereganatu duala. Zink Crit 53. Burdin-biziak eztau ezer bereganatzen, neuk lasto-izpi bategaz ardau a baizen ondo. "No había piedra imán que así trajese a sí" . Or Tormes 19. Lizarragak, Gerra-Batzarre nagusirako zula ta bereganatu nai zun apaiza. Or SCruz 90. Hurbiltzen zitzaizkonetarik hanitzak bereganatzen bazituen, bertuteaz zituen bereganatzen. JE Ber 66. Sube bat izugarria, / bereganatu nayia / egan zebillen txoria. MendaroTx 96. Eultzi-erdiko maiteak, ua / beorra bezain du lotu: / begi ta biotz, ugalik bage / Mikelek bereganatu. Or Eus 347. Gerri zumetik neskaño xaloari besoa bilduz, gartsu bereganatu zun mutillak. TAg Uzt 102. "Delfina" eta "Sebastián" itxasontziak Zaingo onek bereganatu ditzala erabakiaz. "La incautación" . EAEg28-10-1936, 154. Iraskun onek ospe aundia bereganatu zuan. Ib. 2-3-1937, 1186. Euri biurtu bear duten lurrun laño oik ta ortarako bearra dan tximist-indarra arbolak bereganatzen ditu. Munita 20. Berak ainbat eskubide dut Xalbat nerea izateko. Iaioenak bereganatu dezala. Etxde JJ 143s. Bidezko zanez, Zinguliñek laster beregandu eban Mariñe Besolodi, bere . saieski kutuna. Erkiag Arran 47. Galdutako apurren bat barriz bereganatzen ete eban, an ebillen gure Txoria estu ta larri. SM Zirik 76. Mutillak neskatxari eskua artu ta len bereganatutako loreak asi zan eskura banaka pasatzen. Anab Poli 136. Errez baño errez izan zitzaion bertan zetorren bidazti bati Poli bereganatzea. Ib. 69. Artzai sendua / eta zindua / Jaunak dau beregandua. BEnb NereA 157. Erriak bereganduta dauzkan itzak, aspalditik ondo itsatsita dauden itzak erabiltzeak ematen dio bertsoari bere bizitasun eta grazia. Basarri XX. Erri onek eragozpenak izango lituzke bertsoaren mamia bear bezela bereganatzeko. Ib. XIX. Eta Frantsesek doi doia bederatzi urte zituen, 1515, urriaren 16an, Jainkoak bereganatu ziolarik aita. Ardoy SFran 74. Heldu zen frantses armada bat, bereganatzen zituela, erran gabe doha, Nafartar gudari gehienak. Ib. 77. Mutillak eldu zion neskatxari ta bereganatu zuan amorro bizian. NEtx LBB 15. Jende geienak pozik / jaten dun arraia; / askok izaten dute / beregandu naia. Uzt Sas 311. Erpiak zorrozten ibili zan Alemania, bere Hitler buru zala, lantzian erri bat zapaldu eta bereganatuez. Gerrika 110. Baina, ikusleak bereganatzeko setak itsutu duelako edo, ahaztu egin da zinemaz. MEIG I 180. Ez ditu inork [...] beregandu dituen usteak, gogoak eta asmoak burutzeko bidean ikusiko hurrengoen egitez. MEIG VI 185.

v. tbn. Ag Serm 406. Ill Pill 4. Inza Azalp 137. Zait Sof 197. JAIraz Bizia 100. Auspoa 39, 100. Osk Kurl 117. MAtx Gazt 33. Ibiñ Virgil 54. Berron Kijote 25. Beregandu: Olea 90. Ayesta 103.
azpiadiera-1.1
(Con el alativo como participio).
Jesus sarthu izan zen laster tenpluan, eta beregana zuen guzien admirazionea, azkenaz-goiti bere etsaieena ere. Lg II 199. Abaraska batean / zegoan eztiak, / beregana zituen / millaka euliak. It Fab 78. Alfonso zortzigarren / zori onekoak / beregana ginduzen / gipuzkoanoak. Afrika 34. Bizitza-arte guziko irurogei ta amar urtetan, ikusterrean zituenak oro aztertuz, ikusezin orren dirdira beregana zuen. Zait Plat 100.
azpiadiera-1.2
Zeren ezta bide oberik zeruko laguntzak nork-bereganatzeko, urrikizko lanak maiz egitia baizik.Bv AsL 27.
azpiadiera-1.3
Otsak bereganatu zitzakean mugazaiak. Anab Usauri 127.
azpiadiera-1.4
"Acendrar la plata, zillarra garbitu, naste guzitik berezi, beregandu " Lar. "Entresacar [...], irakurtzatu, berezi, bereistu, beregandu " Ib.
sense-2
2. Atraer hacia ellos; conseguir para ellos. v. berenganatu.
[Lazeria eta ondikoek] maiz trabatzen naute eta errebelatzen, bereganatzen eta korapillatzen. SP Imit III 21, 3. Eta kasatzatzu bestia gaixto hek, erran nahi dut, bere balakuez bereganatzen nauten guthiziak. Ib. 23,4. [Eskola] guztiak San Agustiñi dagozka; ari jarrai, ari begira, ura bereganatzen dutela. Lar SAgust 9. Badirudi gaizkierraille hauk ere gaizki erran gogo duten hura bereganatzen dutela. He Phil 356 (SP 354 erakartzen tuztela bere gana). Zuñ gaiza thenporalek ezpeitütie bereganatzen, her esteka erazitzeko; bena bai hek gaiza thenporalak, hetzaz enplegü hun baten egiteko. Mst III 38, 1 (Ip eztitizie bereganatzen). Punitzekotzat haren kolera saindua bereganaturen zutenak. Lg I 199. Etzutela zeren iguriki esker onik gizonetarik, aitzitik bereganaturen zutela heien arbuioa. Lg II 187. Eta estadu orretan deabruak, munduak eta aragiak txit erraz menderatzen eta bereganatzen ditue. Gco II 17. Bada jende beharretan da gure urrikalpena bereganatzeko, ta gutaz hazia ta jauntua izateko. Dh 227. Oihanetan badira arbola hainitz eta handiak; hedoiek dakharketen hezetasuna deitzen eta bereganatzen dute. Dv Lab 311s. Emaztekien bereganatzea eta gureganat erakhartzea [gizoneri zagoela] . Prop 1911, 17. (ap. DRA) Bertan bizi zan jende prestua / egin zuten bereganatu. Imaz in FrantzesB II 138. Adar aundiegi oiek, alper-alperrik bereganatzen dute sagar-ondoaren indarra. EEs 1916, 253. Igaliak alako aunditasun, arpegi ta margua beregantzen dituztenean. Zink Crit 35. Oien irudipenak eta gogoraldiak nonbait errazak dira agertzeko, egokiak euskaldunaren biotza bereganatzeko. Inza in Jaukol Biozk VII. Ta urte beltz oietan nola Abarrak bereganatu zuten eusko erria. EArzdi in Kk Ab II 5. "Lizardik" iritxi zuan izena beste ainbat gutxik bereganatu dute oraindaiño. Aitzol in Ldi UO 4. Osalari izena bereganatu dezaten bete bearko dituzten eginbearrak. "Para la obtención" . EAEg 30-1-1937, 935. Nai-ukaite bixiko oriek ez al dute giza-biotza bereganatzen, zeri eldu auta bitartean? Or Aitork 204. Ikasiek herri gaiak erabiltzen baitituzte usu aski, eta landugabeek haiek sortuak bereganatzen. MEIG IV 93.
sense-3
3. (Lar), beregandu (Lar, , Dv).
Recobrarse, volver en sí; tranquilizarse. "Volver en sí" , "(volver) sobre sí" Lar y Añ. "Recobrarse" Lar. "(G), revenir à soi. Puska bat beregandu zanean (Cb), quand il se fut un peu remis" Dv.
Pintura berri ori begiz ikusi zuenean, beregandik irten, ta korde gabe edo mututurik luzaro egondu zan [...]. Puska bat beregandu zanean, Metodio Monjeari galdetu zion. Cb Eg II 202. Largatzen du Leoitzarra konorte gabe, ta artzen du Zaldiak igesa. Bereganatu zanean Leoia arpegi ongi mallatuaz, ez zuen aurrean ekusi Zaldirik. VMg 44. Eta gazte denboran burua arrotzen eta gaitzeronz kolokatzen asitzen danetik beregana dediñ artean, doi doia daki gazteak nondik eta nola dabillen. AA I 605. Hura ikusita, Jenobeba laborriak artu zuen; baña laster beregandu, [...] otsoari eraso, eta bere indar guziaz kolpe portitz bat buruan eman zion. Arr GB 64. Bereganatzen da andik piska-batera gizon hura. 'Vuelve en sí' . Aran SIgn 52. Leoiaren palakuak ikusirik bereganatu zan zerbait Androklo. EE 1884b, 102. Bereala aturditu zan neskatxa; baña beregandu zanean, galdetu zion Andreari nor zan. Ib. 76. Piska bat aztoratu zan [...], baña laister bereganatu zan eta asi zan kopeta illuntzen. Apaol 82. Padarrak, oso beregandurik, eta bapere aserre baga, beti zerura begira, iarraitu eban erestun. Ag AL 33. Errotan, pixka bat bereganatu zenean su ondoan. Goñi 31. Bereganatu da, ta ez al dau ezer izango Jainkoagaitik. Or Tormes 59. Ain sarri aguazil gizagajoa asi zan obatuten eta astiro bereganatzen. Ib. 115. Ezin itzegiñez gelditu zan alditxo batean. Geroxego, bereganatu zanean, esan zidan: zer egin dezu? Or SCruz 62.
azpiadiera-3.1
(Con el alativo como participio).
Erremedioakin onetatik ere beregana zan. Cb Eg II 186. Añ andia izan zan artu zuan ikara, non beregana zanian egin zituan penitenzia txit gogorrak. AA III 459.
sense-4
4. Acercarse (a él), juntarse.
Usaira bezela bereganatu zitzaion pobre-samalda andi bati. Aran SIgn 42. Ta orobat egin zioten Parisen bereganatu zitzaizkan beste iru lagunak. Ib. 72. Arin-arin bereganatu zitzaion ta ezpata-musua begietan iarririk, bere burua menpekotzat ematea esan zion. "Se llegó a él" . (Quijote IX) Anab RIEV 1928, 611 (AIr ib. 606 urbildu zitzaion). Martin altxa ta bereganatu zitzaion. Anab Usauri 41. Negarrez bereganatuz eta bere oñetara auzpeztu nairik. NEtx Antz 148.
bereganatu
<< beraz 0 / 0 bertsu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper