Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

44 emaitza nafartar bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bertsu.
sense-1
1. (L, BN; Dv, H), beretsu (AN-5vill, BN-arb), beratsu. Ref.: A; Gte Erd 144.
(Aprox. de bera).Similar, parecido. "Qui est à peu près semblable. Adin bertsua dute, ils ont à peu près le même âge. Bertsukoa, qui est à peu près pareil" Dv. "Casi el mismo" A. " Denbora beretsuan (AN-5vill, BN-arb), zure adin bertsua da (BN-arb) [...], ene adin bertsia du (BN-arb)" Gte Erd 144. Cf. 1 bera (2).
tradizioa
Tr. Bertsu se documenta en autores septentrionales desde mediados del s. XIX; beretsu se encuentra en algunos meridionales del siglo XX, entre los que hay tbn. algún ej. de beratsu .

Brahmaren irakuspen bertsuak ditu [Buddak] . Hb Egia 64. Bi haurrek, muthikoak eta neskak, sorthu beharko zuten egun bertsuetan. Ib. 11. Tenore bertsuetan bazkatu behar dira bethi. Dv Lab 288. Adin bertsuko Baigorriar batek. Zby Pel 90. Laxoko edo luzeko jokoak errebotekoaren lege bertsuak ditu. Zby RIEV 1908, 88. Untzietako kapitain zaharrak, Lyoneko alderdian, izan zuen zorthe bertsua. Elsb Fram 64. Agintza bera, eta hitz bertsuetan egiten du Isaak Patriarkari. Lap 149 (V 66). Hitz bertsutan erraiten dauku, haurtasunetik ikasi dugun Baionako gure katiximak. Ib. 322 (V 147). Bigarren apez bat xutitu zen, elhe bertsuen erraiteko erdaraz, hala-hulaxe. JE Bur 134. Denbora bertsuan konbertitu ziren Bulgaroak. Zerb IxtS 103. Zarrena 1846koa dezu. Beste bi ere bai aldi beretsukoak. SMitx Aranz 195. Ortik baso artako errekak ura beti neurri beretsuan eukitzea. Munita 104. Haizu zaigu uste izatea mediumak ezukigaitu egin duela, eta gero berrukigaitu, lehenago zen itxura bertsuan. Mde Pr 336. Hiribarrenek bere pertsuetan gauza bertsua erranik ere. Zerb Azk 60. Castillaren denbora bertsuan, Urrunan bazen holako bat: Xemartin Luberrikoa. Ib. 91. Halaber gauza beretsua erran dezakegu . Arrigarai aita kaputxinoaz. AIr in Izeta DirG 12. Duela sei urthe, barne huntan berean ginen, jin berriak, hiru eskualdun gazte, hein bertsukoak. Larz Iru 112 (Lek malla beretsukoak). Harritzeko da nola, hiru mende geroxago, beste Nafartar apez batek hitz bertsuekin behar zuen Jainkoaren deiari ihardetsi. Ardoy SFran 142. Alduden berriz, denbora bertsuan, Lazkanotegi apezak harrotu zituen bazterrak. Xa Odol 88. Lengo toki beretsuan omen zeuden. BBarand 57. Gales-herrian gertatzen dena bera edo beratsua gertatzen da beste zenbait bi hizkuntza dituzten herritan. MIH 189. Penagarria eta are nagargarria da [...], urteak joan eta urteak etorri, lehengo leku beretsutik abiatu beharrean aurkitzea. MEIG VI 125.
sense-2
2. beretsu (AN-5vill). "Liburu guztia ari beretik dijoa (G-azp), liburu guzia beretsua da (AN-5vill)" Gte Erd 179. Cf. 1 bera (3).
Huna aspaldian igurikitzen zinuten Katixima. Leheneko bera edo bertsua da. CatJauf III. Odolbiltzale batek zion, bethi bertsuak direla emaile. Herr 19-7-1962 (ap. DRA).
bertsu
<< bereganatu 0 / 0 beste >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper