Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

109 emaitza jabetu bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
barkamen.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado a partir del finales del s. XVIII, generalmente en autores meridionales (al Norte lo hallamos en Eguiateguy, y modernamente en Zerbitzari, Mirande y Xalbador). En DFrec hay 16 ejs., meridionales.
sense-1
(V-gip, G; Lar, Añ (G); -kh- H), parkamen (V, G; Añ (V), Zam Voc). Ref.: A (barkamen, parkamen); Elexp Berg .
Perdón. v. barkapen, barkamendu, barkazio.
Iritziaren bizitarzünian kolpü zonbait bazereitzü ezkapi, kolpatü düzünari zoaza barkhamen galtara. Egiat 226.
Elizatik kanpoan badago bekatuen barkamenik? Ub 153. Bekatu txiki oen barkamena iristea errazago da. Ib. 152. Oni oraintxe parkatu, Iauna, / eldu-orduko guena, / O Jesus bigun gizonagaitik / beeraturiko gorena; / eta parkamen orren ondoren / beuka betiko atsedena. Arren bai. Azc PB 31. Aideak, Mendiolan sartu ziranean, gorrotorako egozan, da zer esan ezekien iauregikoen parkameneko eresiak entzun zituen ezkero, etsai apurrak lotsaturik gelditu ziran. Ag AL 104. Gauza onekaz pekatu ariñen parkamena artuteko, zelanbaiteko euren damu izatez gañetikoa euki bear dala. Itz Azald 154. O! Dxartadarik andiena Otxoatarrai arpegi-arpegian emotea zan ori. Orrek ezin eikean parkamenik euki, ta ezeban eukiko. Ib. 124. Amandok berba onak esanaz parkamena emoten eutsala, il zan euskaldun bikaiñ argidotarra. Ib. 92. Pekatuen barkamenerako eskaintzen den Sakrifizioa. Goñi 113. Irabazi dozu gure parkamena: Jaungoikoak be parkatu daizula. Echta Jos 367. Biotz samurraz eskatu bearko deutsazue parkamena mutil ari. Ib. 289. Osturikoa bigurtu daben ezkero, Errege gustijen Erregeren parkamena dauke, ta, Ak parkatu ezkero, berorrek be parkatu begijoe, jauna. Kk Ab I 27. Jauna, eztaukazu zetan parkamenik eskatu, geuk dagitzuguz eskarrak etorri zaiakuzalako. Ib. 19. Sinisten dot pekatuen parkamena. KIkV 39 (KIkG 8 pekatuen barkapena). Bein edo bein bere adiskide maitteen bidez erakutsi ere bai: nola iritxi zezaken bere barkamena. Inza Azalp 106. Pernandok, apaizak barkamena eman zionean, eskua luzatu ta emakumien aitor-tokian dagon saretik duroa eskeñi zion. Muj PAm 72. Zuretzat barkamenik ez dagola etsi dezu? ArgiDL 25. Lapurrari barkatu ziezun eta zure errukiaren ateak jo dituzten guztien artean iñortxori-re barkamena ukatu ez diozu. Ib. 36. Zeuk, zeuk bakarrik eusten niñuzun, / indar berriak / pizturik nere zañetan, / ta zeuk sendatu ekaitz ondoren / nere zauriak / barkamen ur-eztietan. Jaukol Biozk 56. Argatik belaunikatu zitzaion, barkamena eskatzeko bezela. Ir YKBiz 97. Ez gerokoan orrelakorik egin eta eska zaion barkamena Matxintxori. Etxde AlosT 29. Eta azkenekotz izugarrizko damu bat jabetu zen haren kontzentziaz hilketa horren gatik, nora ingura ez zekiela aholku edo barkamen bila. Mde Pr 74. Barkamen eskatzera gertu zen orain. Ib. 160. Eskatu zeruari bere utsegiteen parkamena eta garaziaren iturriko ur-tanta batzuk. Erkiag Arran 184. Atera zan azkenean andik [espetxetik], barkamen ordain izan zun erabaki baten bidez. Gazt MusIx 60. Gure Jainkuak eman dezala / pekatu orren barkamena. Uzt Auspoa 22, 114. Ditutan etsai guzien ganat inguratu nahi nuke, / ene barkamena eskaintzerat eta heienaren eske. Xa Odol 347. Oindik Adanek ez eban lortu / pekatuen parkamena. Ayesta 135. Ura zan jendeak barkamena eskatzea. Zendoia 229.
(Añ (G)), parkamen (Añ (V)). Indulgencia (eclesiástica).
--Zer da induljenzia edo barkamena? --Bekatuen zorraren alde egin behar ditugun paguen utsak betetzeko Eleizak egiten digun grazia eta mesedea. Ub 213. Aita-Santu Erromakoak emonik dituez parkamen asko ta andiak. Añ EL2 186. Irutasun santuaren ondrarik andienerako urrengo alabantzea esaten dan bakotxean irabazten dira ogei milla egun ta geiagoko parkamenak. Ib. 117. Aita Santu Pio VII emonik daukaz egun bakotxerako irureun eguneko parkamen edo induljenzijaak. Ur MarIl 7. Parkamen oneek irabazi leitekez garbileku edo Purgatorijoko arimentzat. Ib. 7. --Arindu dezazkegu bere penetan Purgatorioko arimak? --Bai, aita, barkamenak edo induljenziak, Mezak eta bertze egite onak aplikatzen edo alderatzen dieztegularik. Legaz 56. Juan zan gazte ura Erromara, apostoluen obiak ikusiz, barkamenak irebaztera. Bv AsL 124. Eleizak [...] zabaltzen dituan ondasun eder oriei deitzen zaie barkamen edo induljenziak. AJauregi EE 1885b, 254. Zertzuk dira parkamenak? A Cat 40. Aita Santu Erromakoak guztiz asko aberastu izan dabe Errosario Santua euren parkamen zenbatu ezingarriakaz. Itz Azald 70. Orretarako bide asko dauzkagu kristauok Garbitokiko animai laguntzeko; oien artean: a) otoitzak, batez ere barkamenez aberastutakoak. ArgiDL 124. Agur-Maria bakoitzean beatzak errosarioaren ale bat ikuturik, barkamen asko irabazi zenezazke-ta. Ib. 120.
Indulgencia.
Ez da on, ordea, oben egiteko, Zure barkamena gaizki erabiltzea. "Abuti indulgentia tua". Or Aitork 78.
azpisarrera-1
BARKAMEN ALDEKOR. Indulgencia parcial.
--Zeintzuk dira parkamen aldekorrak? --Muga izentauagaz emoten diranak, berbarako berrogei egunekoak, eun egunekoak, zazpi urtekoak. Itz Azald 150.
azpisarrera-2
BARKAMEN BANARAKO (par- Añ). "Indulgencia [...] parcial" Añ.
azpisarrera-3
BARKAMEN BETE (par- Añ). "(Indulgencia) plenaria" Añ.
azpisarrera-4
BARKAMEN EGIN. Perdonar.
Othoi ere Jaunak, barkhamen egizie nere zeloari. Egiat 196.
azpisarrera-5
BARKAMEN ESKE. Pidiendo perdón.
Etsaientzako barkamen eske. Or QA 81. Berandu eldu giñan barkamen eske. Zendoia 231. Nik amor ematen diet... eta barkamen eske agertzen natzaio mundu guztiari. MEIG IX 85.
azpisarrera-6
BARKAMEN ESKEKA. Pidiendo perdón. v. BARKA ESKEKA.
Arnas arin hartu zuen Framtonek izeba oldarrez gelan sartu zenean, barkamen-eskeka berandu agertua gatik. Mde Pr 98.
azpisarrera-7
BARKAMEN GUZTI. Perdón total.
Eskatzen diogu Jainkoari bekatuen barkamen guzia, bada guziok gera bekatariak. Ub 162.
azpisarrera-8
BARKAMENIK EZ IZAN. No tener perdón, ser imperdonable.
Zuri egin dizunak ezpaitu barkamenik. Etxde JJ 129.
azpisarrerakoSense-8.1
(Referido a personas).
Erri bateri egin nai / orrenbeste kalte, / Jaunaren barkarnenik / oiek ez daukate. Yanzi 199. Mainker ori zuek il zinuten. Ori segurki dakigu. Ortaz bada, eztuzue barkamenik. Izeta DirG 78.
azpisarrera-9
BARKAMEN OSO (par- Añ). Indulgencia plenaria; perdón total. "(Indulgencia) plenaria" Añ.
Berau esanagaz irabazten dabe Aita san Franziskoren iru ordeetakoak parkamen osoa, edo induljenzia plenaria, Aita-Santu Erromako Leon amargarrenak, eta Paulo bostkarrenak emona. EL2 229. Logratutzen du [San Franziskok] barkamen osua Erroman. Bv AsL 409. Parkamen osoak geiyenean alan eskatuten dabe. Itz Azald 150. Hemengo lerro eta xehetasunak kofesio bat bezala hartuko ditutzue beraz eta barkamen osoa eman nahiko diozue, barkamen osoa zuen bihotz guziaz. Zerb Azk 70.
barkamen
<< bake 0 / 0 bederen >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper