Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

109 emaitza jabetu bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
arrazoibide.
sense-1
1. Motivo, razón, fundamento.
Sermoi batean esan zuen eze, bi erakai edo arrazoi-bidek bere jaioterrira erakarri zutela. Aran SIgn 80. Norbaitzuek siniskizun onarekin, baña arrazoibide gutxirekin esan izan duten bezala. 'Sin fundamento suficiente' . Ib. 196. Bertso batzuek paratutzeko / orain artu det idia, / ta iduritzen zait badaukatela / naiko arrazoin-bidia. Auspoa 97, 139. Ernegatuta jarri giñuzten / zerbait egin biarrian, / zergatik gerra eman ziguten / arrazoi-bide txarrian. Tx B I 105. Bigarren txandan Fermiñek kantak / ni mendratzeko pozian, / arrazoi-bide aundirik gabe / dabil tankera motzian. Tx in Imaz Auspoa 24, 151. Lan kontuan ordea, Piarresi ezin leiokean aitzekirik jarri eta eztiñat uste beste arrazoibiderik gabe ken nezaiokenik [oiñordekotza] . Etxde JJ 82.
azpiadiera-1.1
Razón de ser.
Bere baitan lanak etzun arrazoibiderik norberetzako ezpazen eta alaxe, [...] naiago izan zun erromes ibilli eskean eta beartsu iñoren ogipeko jarri baiño. Etxde JJ 268.
sense-2
2. + arrazoipide. Razonamiento, argumento.
Engrazik naigabez entzun bazun ere Xalbaten arrazoibide gogorra, bolara batean beñepein etenbearra naitanaiezkoa zela igarri zion. Etxde JJ 199. Etzuan Laztantxuk arrazoipide oik agertzen ekin bearrik. Alt LB 89. Ala ere, aren arrazoibidea ezta bidezkoa eta aren utsek beste uts aundiago bat sortu izan dute. Vill Jaink 91. Izaditik asi eta Jainkoagana garamazkiten arrazoibide guztiak ezeztatu naiean ibilli zan Kant. Ib. 98. Aristotelek bete-betean onartuko luke arrazoi-bide au. Ib. 150. Alferrikako arrazoi-bide ura guzia auntzaieri esatea bururatu zitzaion. "Inútil razonamiento". Berron Kijote 126. Ain bitxi politak bait-zerizkion aren itz-lauaren garbiari eta arrazoi-bide biurriari. "Entricadas razones". Ib. 32. Arrazoibide ergeletan galdu dira eta beren adimen zoroa ilundu egin zaie. IBe Rom 1, 21 (IBk arrazoiketa). Ez dakit zure arrazoibideaz ongi jabetu naizen. MIH 214. Larresororekin edo ari banintz, bestelako arrazoibideak atera beharko nitzuke. Ib. 386. Ezin dezakegula bestetan adinako sinesterik izan arrazoi hutsaren eta arrazoibide soilen indarrean. Ib. 89. Hitz ederrak eta arrazoibide argiak deus gutxitarako direnean. MEIG I 187. Baiezko nahiz ezezko arrazoibideak garbiroegi agertzen ez direlarik. MEIG VII 26. En DFrec hay 9 ejs.
sense-3
3. Razón, lo que es razonable.
Ez bait-da zuzen ez bidezko azken-naia betetzea, arrazoibidetik erabat bestalde doanean ark agindu zuana. "Fuera de todo razonable discurso" . Berron Kijote 150.
azpisarrera-1
ARRAZOIBIDERA EKARRI. Meter en razón, poner en razón.
Argana joan zai zegoan [Pilato], arrazoi-bidera ekartzen nekatzeko. Lard 450.
arrazoibide
<< 1 arraza 0 / 0 arreta >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper