Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

109 emaitza jabetu bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
arreta.
sense-1
1. (V, G; Lar, (G, AN), VocCB , Dv, H). Ref.: A; Iz ArOñ.
Atención, interés; cuidado, esmero. "Advertencia", "aplicación", "atención", "tiento, miramiento" Lar y Añ. "Cuidado" Añ. "Attention, soin" Dv. "Soin"; "attention, application" H. "(V, G), atención, cuidado" A. "Advertencia" Ib. (tomado de Añ). "(G-to), celo" Ib. En VocCB se interpreta erróneamente el sdo. de "advertencia" que le da Larramendi: "Úsase también con la significación de 'nota, advertencia'" VocCB. v. arta.
tradizioa
Tr. Propio de la tradición meridional; se documenta desde mediados del s. XVIII. Hay arret en Arrue (siempre ante vocal a- ), y el partitivo arretik en Basarri e Iraola.

Kristoren Gorputza errespeto gabe artzen duenak baño, Jainkoaren itza arreta gabe artzen duenak kulpa gutxiago ez duela. Cb EBO 51. Ardura, arreta, edo kuidado andi bat idukitzea, ta Jainkoaren beldurrean azitzea. Ub 223s. Diszipulubak eratsirik [Jesusen gorputza] arreta andiaz Kurutzeti. CrIc 23. Atsegin ta arreta andi bategaz jarraituko deutseet biar gintza miragarri oneei neure begijakaz. Mg PAb 133. Esan zaozu adi nazala arreta apur batekin, ta gelditxo itzak ebagiko ditudala. Ib. 159. Arreta eta atenzioa berriz eskatzen dizuet. Gco II 59. Zori onekoa, zeren umeak ongi azitzeko arreta izango duan. AA I 586. Ez du arretarik, inguratzen duen gogorazio gaiztoak aienatzeko. Ib. 539. Izan ote dezu bear dan arreta eragozteko ume eta mirabeai bekaturako bide ta perilletara joatea? AA II 123. Gorde ezazue kontu ta arreta andiarekin zeren lenbiziko amorioa, lenbiziko senar edo esposoarentzat. AA III 393. Mundu onetan gertatzen diran ezbear geienak arreta faltatik datoz. It Dial 91 (Ur ardurabagatasunetik, Dv artha gabetasunetik, Ip ezaxolkeriatik). Nork bere menpeko alor guztiak dauzka arreta andiarekin egoki ta zearo esituak. Izt C 26. Ordutik abiatu zan Jainkoaren obrari kontu eta arret andiagoaz begiratzen. Arr GB 50. Ama gajoari berak al zezakean amore eta arreta guziaz begiratzen zion. Ib. 78. Nolako arretarekin begiratzen zuen eliza santa Erromako, eliza guzien ama eta irakasleak. Ur BulaG 524. Begirune ederra zeukan gauza sagraduentzako; arreta andia mingañarekin. Aran SIgn 5. Mezan arretarik gabe apur andian dagonak. Legaz 32. Arreta baten faltan / lan ori guziya. Ud 109. Munduko moda animaren kaltegarri diranai arreta ezin ta aundiaguarekin jarraitzen diela. Bv AsL 49. Baña oiek [justoak] ditu Jaungoikoaren / Arret aundiak zainketan. AB AmaE 52. Ikusi ebanean len beretzako ziran arreta, kezka ta begiruneak menditarrentzat zirala orain. Ag AL 146.
( s. XX.) Oitua zegoan Joanes zerura ta lurrera, gabaz ta egunez, arreta andiz begiratzen. Ag G 2. Berez arreta aundia bear duan lana da txertatzea. EEs 1917, 32. Arretarik andiena, zautakide guztien artean, Medelek eta emazteak erakutsi zuten. A Ardi 66. Komisioak gai oni arreta aundiz begiratu dio. ForuAG 319. Jendiak bazun egun aietan / onenganako arreta. EusJok II 151. Zer arreta aundiaz ikasi bear duan kristau ikasbidea. Inza Azalp 19. Mutil guzi-guziak jabetu ditezen arreta aundia izan bezate Buruzagi eta Arduradunak. EAEg 29-12-1936, 677. Egun artan Errodrigoren berriei arreta geiagoz begiratu izan baliete, etziran ain zorigabe ondatuko. NEtx Antz 31. Orobat arrazoiak, zuzen iarduteko arreta beregan erne dagion, ekin-gura du mendeko. Or Aitork 419. Ezin josi bertan [liburuan] nere arreta ta oarmena. Txill Let 26. Arreta andiz soiñeko, oiñetako ta makillea ostu eutsazan. Bilbao IpuiB 52. Arretik ez dutelako [txoperrak] . Basarri 172. Komisario yaunak arreta aundiakin inguratu zuen etxe ura. Izeta DirG 73. Kanpoko zeretan kokatzen dugu gure arreta, eta bein ere ez gu baitan. Vill Jaink 142. Geroago ta geiago jakiteko, amurru ta arreta aundiz liburuai ekiteko. Erkiag BatB 27. Ezeren arreta edo axolik baldin ba'dute, maiteminduek izan oi ditutenak dira. Gazt MusIx 150. Arreta aundiz entzuiguzu. Ibiñ Virgil 38. Beste guziak arreta biziaz zijoazen entzun-ta-entzun bi aien elkarrizketa. Berron Kijote 149. Zenbat bonba ta zenbat egazkin, / gure arretea apurtu. FEtxeb 58. Hauzi larri batez mintzatzera datorkigunak ere arreta pixka bat merezi du gure aldetik. MIH 322. Nobela aldera zorroztu behar luke orain arreta Etxaidek. MEIG II 57. Ez dut aurrera zure hazibidearen arreta nere gain hartuko. MEIG IX 111.
azpiadiera-1.1
(Usado como imperativo, con eman, ipini o jarri elidido).
Eta ori obeto aditzeko, arreta guziok, lenbiziko argi artzaz eskriturak dionari. Lar SAgust 6. Arreta, jende onak, / kristabak, atozte, / gure lege adiña / adi ezazute. Echag 96. Adiskide maitiak, / euskaldun neriak, / ernai eta arreta / zar eta gaztiak. Ib. 270.
azpiadiera-1.2
Cuidado, acción de cuidar.
Mendi ta zelaietako txorien arreta daukanak, eztu agian izango gizonarena? Bv AsL 193. Utziozute nere aizpari nerekin; nik onen arreta izango det. Ib. 95. Baña guziez gañ esaten dizutet, bota zazutela zuen gorputzaren arreta Jaungoikuagan. Ib. 193.
azpiadiera-1.3
Preocupación.
Adalbaldo, bere emazteak buruan ipiñi eutsazan arretak ezin kendurik, baoian Euskal-erriruntz. Ag AL 157.
sense-2
2. (V-m-gip, AN-larr). Ref.: A; Asp Leiz.
"Garbo, remango" A. "Habilidad, maña. Zurgintzarako arretarik ez du " Asp Leiz.
Siriako emakume gizen bat [...] ari zan arreta izugarrin txanponak al zuan indar guztiarekin botatzen. JAIraz Bizia 33.
sense-3
3. "Ése es hombre de pocos arrestos, arreta gutxiko gizona da ori (V-gip, FSeg) [que añade que lo usaban los soldados en la primera guerra carlista]" A EY III 248.
sense-4
4. (V-oroz).
"Fuste. Eztauko euria egiteko arret aundirik, no hay mucho fuste de llover" A Apend.
azpisarrera-1
ARRETA HANDIKO. a) Importante.
Langai arreta andikoren batek eragozten ez bazion, ordutxo bat ere etzuela igarotzen beraganatu bagerik. 'Asunto muy grave'. Aran SIgn 45.
b) Cuidadoso.
Senar-emazteak, iru alaba ta seme bik osatzen zizuten pamili ura, ta neskame-aukeratzen oso arreta aundikoak zenituan. NEtx Antz 154.
azpisarrera-2
ARRETA HARTU. Poner atención, cuidado.
Gauza onetan jarduteko gogorik ta arretarik artu ez daruenak. CrIc 144. Bear dan arreta artzen baliz, erraz sendatuko lirake bekatu oen kalteak. AA III 496. Jaunak aditzera ematen diguna gogoan ongi erabiltzea eta egiteko arreta artzea. Ib. 427. Argatik bear da arreta andia artu osasuna izan dezan. "Tener mucho cuidado" . It Dial 74 (Ur ardura andijagaz begiratu, Ip axolatü). Mutil ura, narru zarra baiño legorragoa zaio neskatillari, ta Ireneri eztio arreta pittinik ere artzen. NEtx LBB 136. Aunitz aberatsagoko erritarrek etzuten semeengatik ainbeste arreta artzen. Or Aitork 40. Jolas batentzat zertako artu / orrenbesteko arretik? / Gauz latzagoak asko dauzkagu / ostikoaren aurretik. Basarri 74. Beti [apaiz] jakiñarekin aitortzen bazera, arreta geiago artuko dizu, zure arrixkuak eta griñak obeto ezagutzen ditu. MAtx Gazt 94. Mikolas eta Erramonak, etxe ta seme-alabekin naikoa arazo zerabilten, eta anai zarrari arreta geiegi artzeko astirik etzuten. NEtx LBB 57. Gaurko gazteak ezpadigute / arreta geiago artzen, / zaill izango da Euskalerrian / aren moduko bat sortzen. MMant 100. Gerezi-denboran norberak egin lezake. Arreta artu bear. Ostolaiz 47. (Tras gen.).
Ocuparse de, tomar el cuidado de.
Zuek bialtzen zaituanak berak artuko du zuen arreta. Bv AsL 208. Urteak ere aurrera ta seme-alabak beren etxetan naikoa lan aitaren arreta artzeko. NEtx LBB 72.
Langillea, txukuna, etxeko arreta artzen zekiana. NEtx Antz 9.
azpisarrera-3
ARRETA BIZIKO. Cuidadoso, que pone interés.
Mutil ernaia berez eta arreta biziko langille saiatua, borda-nagusiko buru jartzeraiño igo zan maillaz-mailla. Mok 7.
azpisarrera-4
ARRETA DEITU, ARRETARI DEITU. Exigir atención.
Beste irugarren elizatxo batek deitzen zion orain bere arretari. Bv AsL 55.
azpisarrerakoSense-4.1
" Norbaiten arreta deitutzea, appeler l'attention de quelqu'un" H.
azpisarrera-5
ARRETA EGIN. Preocuparse de.
Beartua dago gurasoa bostgarren lekuan, aurrari garai onean bataioa emateko, arreta egitera. AA II 77.
azpisarrerakoSense-5.1
Dar importancia, conceder atención.
Oin-azpiari arreta eginda, belar-tartetik atera ta gorako bidexka gaitza artu zuten. Anab Usauri 120. Asi ta laister eskorpionak aipatu zituan. Nik ez nion arreta aundirik egiten; baño bera beti lengo artan. Anab Aprika 46. Nik korkodiloari ez nion arretarik egiten eta gidarik, ezin egonik, beatzarekin ura ikusteko. Ib. 48.
azpisarrera-6
ARRETA EMAN. "Atender", "observar, advertir" y "reparar, observar" Lar.
Etzaite ibili linguisticako aiko-maikotan eta eman ezaiozu kasu eta arreta guthun hartan erraiten nizunari. Osk Kurl 28.
azpisarrerakoSense-6.1
Sermoilariari ainbeste arreta emon baga. Ag Ioan 212.
azpisarrerakoSense-6.2
Ocuparse diligentemente.
Euskaldunak konturik egin ez dute, ta ez arreteman edo aplikatu. Cb EBO 35. Bada jakin bear dezu gauzak balio duela arreta ematen zaion ura bera. "Tanto como se la cuida" . It Dial 91 (Dv ematen zaioen artha, Ip emaiten zaion axola, Ur zelako arduriagaz begiratuten jakon). Artzaintzak geiegi lotzen nintxiokan eta kontrabandoari ez nioken bear besteko arretarik ematen. Etxde JJ 41.
azpisarrera-7
ARRETA ERAKARRI. Atraer la atención.
Baña, ai! bildurragoko gertaera batek erakartzen du neskatx garbiaren arreta. Otag EE 1882c, 511.
azpisarrera-8
ARRETA IPINI. Poner atención; poner cuidado.
Anbesteraño lasaitua dago mundua, non gauz oetan bear litzakean arreta ipintzen ez dan. AA I 479. Gizonari dagoka berak eta etxekoak bear duena irabazteko arreta ipintzea. Ib. 573. Itandu eutsan Riktrudisek senarrari, bere iardunean arreta andirik ipiñi baga. Ag AL 153. Mañasik arpegia alai erakusten arreta andiak ipiñi ta be, ezieban onek egiazko alaitasunik agertu. Ag Kr 163. Gure gazteok, gizartetik zear dijoaz alkarren lotsaz, batak besteari begiratu gabe, ezertan arretarik ipiñi ezinda. Ag G 195. Ez nator utsik: erle ixil baten / eraz nik arret aundiya / bakar-lanean ipiñi eta / ordaindu det zor guziya. EA Txindor 91. Ez diot, ba, arretarik ipiñi. Berriz asi bearko duzu. Lek EunD 38. Amaika galdu ere bai arreta aundirik ipiñi gabe. Insausti 15.
azpisarrera-9
ARRETA IZAN (Con dat.). Dar impotancia a.
Eliz-legezko otoitz oni arreta aundia zioten Dabid Igarle santuak Lege Zarrean eta Obispo izan zan Anbrosio deunak. Inza Azalp 121.
azpisarrera-10
ARRETA JARRI. Poner atención, fijarse; poner cuidado. "Arreta guztia jarri zuen (G-azp)" Gte Erd 204.
Naiz plazara juan bedi / naiz juan iturrira, / nork ez du arreta jartzen / aren ibillira? Bil 47. Baña Patxi nola illia tintatzen ari zan oso gogo txarretik, etziyon batere arretik jartzen. Iraola 108. Esan det ordea, ikusiak eta arreta jartzeak, asko irakasten dula. Ayerb EEs 1915, 260. Obe egingo ukek ardiak bear bezela zaindu eta ez eguna bertsotan eta kantuan eman ardietan arretarik jarri gabe. Etxde JJ 13. Erdi ondoren kumeetan iarri bear duzu arreta guztia. Ibiñ Virgil 97. Neroni ere ez zaizkidala ukatu bear [laudorioak], istoria polit onen bukaera-billa ainbeste lan ta arreta jarri bait-dut. Berron Kijote 108. [Aitak] neri izugarrizko arreta edo atentzioa jartzen zidan. Albeniz 41.
azpisarrera-11
ARRETAN. a) En buenas condiciones, en buena disposición.
Lanerako ez gaude / ziaro arretan, / etxian ematen digutena / daukagu errentan, / pobriak bizi biar / pobrien errenkan, / sardin zarra jan eta / ura eran errekan. Ud 26.
b) Cuidadosamente. v. ARRETAZ.
Oiñaldean, txeke orrek, Gabontzaren firmearen antz-antzekoa dauka, Nikanor-ek arretan ta ikarabage, esku artetsuz egiña. Erkiag BatB 162.
azpisarrera-12
ARRETAN HARTU. Ocuparse de, preocuparse de.
Bai asetzia beste gauzarik / ezpadu artzen arretan. Otañ 46 (ap. ELok 230).
azpisarrera-13
ARRETAREKIN. Con cuidado; con atención. v. ARRETAZ.
Munduko interesagatik salbazioko egiteko andia aztutzea edo bear dan arretarekin ez billatzea. Gco II 34. Gauza bearra da ezkonzaren gañean arretarekin eta betaro itz egitea. AA I 558. Enzun arretarekin, nere Kristaua. Ib. 449. Gizonak arretarekin egin bear ditu gizonari dagozkan lanak. Ib. 73. Adi bezate arretarekin, / zabal bezate begia. Echag 247. Entzun zazu, Palemon, / zuk arretarekin, / ez degu egin tema / gauza gutxirekin. It Fab 191. --Nola enzun bear dute [meza]? --Arretarekin edo atenzioarekin. Legaz 32. San Franziskoren bizitza irakurri biar dezu ez nola nai, ez arinki, baizikan geldi ta arretarekin. Bv AsL 17.
azpisarrera-14
ARRETAZ (V-gip, G-azp-goi; Lar ( Dv), Añ (G), H). Ref.: Iz ArOñ; Gte Erd 59. Atentamente; con cuidado, cuidadosamente. "Advertidamente", "atentadamente", "(de) caso pensado" Lar. "Atentamente" Lar y Añ. "Arretaz entzun du (V-gip, G-azp-goi)" Gte Erd 27.
Jakiñ ez ezen, irakurri ere badet oarrez ta arretaz zure eskuskribatua. Lar, carta a Mb 277. Aurrai arretaz edo kontuz erakusteko. Cb EBO 20. --Nolakoak bada izan bear du konfesiorako esaminak? --Kontuzkoak, arretaz egiñak, ez itoka, arinka ta senian bezala. Mg CC 12. Begira zaiezu arretaz, orduan igaroko zaizkitzun gauzai. AA III 457. Eta goazen oraiñ [...] mendi ta basoen buruzpideari arretaz begiratzera. Izt C 182. Egin dezazutela arretaz eta zintzo berak erakusten dizuena. Arr GB 137. Eri auxen biar dezu sendatu arretaz. Bv AsL 121. Beti entzuten zion Paulatxok gogoz ta arretaz. Ag G 171. Goralpen onei lar eretxian / Iñok zalantzarik badau, / Irakurri bei arretaz eta / Orduan ziñestuko dau. Enb 139. Itz, esaldi, yoskera... an dituzu oro arretaz yasorik. Markiegi in Ldi IL 10. Arretaz eta biziki ekin dio lanari. TAg Uzt 29. Arretaz dabillenak zerbait ikasi egiten du. Munita 111. Mateo ain arretaz, txispa jasota beatza kakoan zuala tiratzeko gertu, ikusi zuanean. NEtx Antz 145. --Ilun samar --esan zion Gastonek arretaz entzun ondoren. Mde Pr 170. Baina harretaz [sic] ibili behar da alor hortan. Ib. 337. Arretaz eta urbildik begiratzen badiozu, emen eztago besterik. Vill Jaink 69. Erriko seme askok maitatua ta arretaz entzuna izan oi zan. Erkiag BatB 80. Arretaz alderatuko dituzu, beraz, [auntzak] negu-aize ta izotzetatik. Ibiñ Virgil 100. Bere zaldiari arretaz kontu egiteko esan zion ostalariari. Berron Kijote 46. Otoitz ederra benetan meza santua, arretaz entzuten badegu beintzat. BAyerbe 171. Orretarako bildu arretaz Indi-gaztaiñaren aleak. Ostolaiz 162. Kontuak arretaz ateratzen baditugu. MIH 288. Gogoz eta arretaz entzungo diogu beti. Ib. 138. Danon artean arretaz zaindu / bear degu iturria. Olea 143.
v. tbn. Aran SIgn 200. KIkG 31. Inza Azalp 125. ArgiDL 53. Jaukol Biozk 69. Lek EunD 16. TAg Uzt 257. SMitx Aranz 56. Or Aitork 131. Anab Aprika 71. MAtx Gazt 70. Lab SuEm 205. Ataño TxanKan 86.
azpisarrerakoSense-14.1
Emakumeok, beraren senean balitz, lotsari arretazago begiratuko zion, mintzo baño len.Zait Sof 37. Billa dezagun arretazago, ta ez dezagun etsi. Or Aitork 144.
azpisarrera-15
ARRETAZKO. (Añ). a) Atento. "(De) consideración, kontuzkoa, ardurazkoa, arretazkoa" Añ.
Denbora asko gabaz igarotzen zuen, zala otoitz txit arretazkoan, zala gogor bere gorputza azotatzen eta zeatzen. Aran SIgn 21. Allandek, arretazko soak egiñaz leioan barrena [...] xamurkeri guziak zeatz-meatz ikusi zitun. Etxde JJ 113.
b) Considerable, importante.
Otoitz egiñaz irabazi edo zatarkeriak esanaz atera, ezta batere arretazko gauza. Ag G 217. Lagunetatik aldenduta, arretazko esamesak zeramazkiten Josek eta Manuelek ere. Ib. 241.
arreta
<< arrazoibide 0 / 0 1 arte >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper