Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

109 emaitza jabetu bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
diru.
sense-1
1. (V, G, AN, B, L, BN, Sal; Lcc, Volt 41, Deen II 35, SP, Mic 6v, Urt I 37, Lar, , Lecl, Arch VocGr , Dv, H), diro. Ref.: A; Iz Ulz , ArOñ (dontzu); Zubk Ond ; Etxba Eib ; Holmer ApuntV 18; AtBou 385; Elexp Berg .
Dinero. "Eskuko dirua, argent que l'on a en main, disponible" H. "Diru-morra, bolsa de dinero. Diru-pilla (AN-5vill, G-to), montón de dinero" A. "Diru dontzi oi, ese maldito dinero" Iz ArOñ (s.v. dontzu). "Ixkixua ta Garibi, ezdek dirurik poltzan agiri" Ib. 139. "Dirua-eskuan, al contado. Dirua eskuan dabillenak, gauza guztiak dittu merkiago." Etxba Eib. "Dirua bota, disipar el dinero, despilfarrar" Ib. Cf. LzG: "Basadiru, especie de impuesto que pagaban los pueblos de la comunidad de los montes de Izqui. [Documentado ya en 1767]". Cf. alda-diru, SUKALDE-DIRU. v. diharu, txindi.
tradizioa
Tr. De uso general excepto en el extremo oriental (pero sí en Oihenart (Pr 313), Tartas y Archu). Hallamos la var. diro en Yanzi (119) y otros textos de la zona del Bidasoa (Auspoa 77-78, 250, ). Junto al casi general diru asko, diru anitz , hay diru handi 'mucho dinero' en Cardaberaz (Just 71), Larreguy (II 217), Zavala (Fab RIEV 1909, 34), Iturriaga (Fab 40), Iztueta (C 135), Soroa (Bar 59), Agirre (Kr 100), Ataño (TxanKan 37) e Insausti (322). En DFrec hay 634 ejs.

Hire dirua hirekin gal dadila. Act 8, 20. [Polsea] diruz adornadurik. Lazarraga 1182v. Garia pagatzen da diruagaz, / dirua bere bai beste gauzakin. Ib. (B) 1194vb. Diru gitxi dauenak / bekaz oñak eskuan. RS 453. Jaun emen izatu dena da legat bat, zoiña etorri baita elizek Erregeri eman behar dioten diruaren errekobratzera. (c. 1597). FLV 1993, 464. Diru gabeko andirasuna, su bagerik berzuna. RIs 25. Erabazi duela diru asko. Ber Doc 108r. Ez dirurik gastatu. Ax 319 (V 212). Ezta ez birjinitatea, diruaren pisuz eta gure indarrez eta berthutez erdiesten den gauza. Ib. 363 (V 240). Joana, badakizu nola zor naizun Zaragozako arzobispoaren erraziotatik aniz . <anis> diru. (Valdizarbe, 1656). FLV. 2004, 334. Obedienziak gure bihotza, kastitateak gure gorputza, eta pobreziak gure dirua konsekratzen diote Iainkoaren amorioari eta serbitzuari. SP Phil 245. Iokatu zian dirua. Tt Onsa 69. Beraz dirurik ere gabe / bizi naiz ontasunetan. 205. Indietan det senarra, dirua franko duena. Lar Cor 152. Eman zioten irugarren bat erosteko dirua . Mb IArg I 210. Gau ta egun sustoz beterik bere diruan beti pensatzen. Cb Eg III 349. Gaitzitu zitzaion hala galtzeaz hanbat diru balio zuen ura. Lg II 218. Maitatu zuen dirua. Brtc 110. Zure xede printzipala ez bedi izan diru irabaztekoa. Ib. 11.
( s. XIX.) Zeuk orduan arrañakaz / aterako dozu diru andia. Zav Fab RIEV 1909, 34. Dirua aurreratzeagatik obligatzen dituztela nekazari gaisoak ematera gari edo artoa txit merke. Mg CC 115. Diru asko gatik ere ez ninduen salduko. VMg 29. Diruagana edo ondasunagana gure biotza itxatxirik dagoala? Gco II 31. Irabazian ipiñi dezun dirua merkatariren bategan, euneko seian. AA II 192. Diru hura balia-arazi behar da. Dh 206. Kodizijosuba ez dala diruz aseko. fB Ic II 265. Izan bedi diru ugari eta ondasun zabalenen jaube. Astar II 223. Itzaiak diruaren otsa zirrin zarran eragiten bazion zizkuari. Izt C 179. Diru gaitza balio dukeen zureria. Dv Lab 369. Goizian diru kontatzen. Xe 233. An ez du baliyoko / batere diruak. Ud 108. Bide txarreko diru onek etzion pakerik ematen. Bv AsL 69. Egin biar diguzu etxia eta zere dirutik. Ib. 127. Ez dala gure ditxa lurreko diruan. AB AmaE 408. Diru ederrik artuko zuan beraz? Sor Bar 95. Diruagaitikan ezkontzen aizela. Apaol 46. Paperrak diru metalea balio duela. Elsb Fram 156 (cf. infra DIRU-PAPER). Bihotza nekhez dio / diru hutsak ondu. Zby RIEV 1909, 226. Dirudunak xahu dezake diru. HU Zez 73. Bethi diru maileatzen ari zirenak. Arb Igand 133. Diruaganako zaletasunaren gañean. Itz Azald 213.

( s. XX.) Paperra dirutzat ibiliz. JE Bur 118. Dirue eiten baño, jagoten gatxago. (V-arr) "Más difícil es guardar el dinero que el hacerlo" . AEF1921, 49. Badaki Jaunak, diru gutitan, oi! Judas orrek saldurik. Ox 75. Diruaz nai dan guzia irixten da gizonengandik. Inza Azalp 122. Diruaren boterea! Zub 43. Surik barik eiten dau / diruak berotu. Enb 164. Konfiantzaren faltarik ez du / diru askoko gizonak. Tx B II 151. Sakelian naiko diru izan ezkero. Alz Burr 42. Dirua azpitik erabillita, yadetsi eben euren uria karlisten eskuetan ez yaustia. Kk Ab II 46. Diruak diru balio dik. "Tanto vale un dinero como el otro" . Or Eus 391. Dirua parra parra irabaziaz, ugazabak ola ta lantegi barriak errez egiten dabez. Eguzk GizAuz 61. Apustuaren berria-ta, alde batera edo bestera dirua jarriko zukeen askok. TAg Uzt 134. Urhe eta zilhar, ibai bat diru pirrikitan eta harramantzan. Lf Murtuts 2. Kutxa bete diru. Munita 65. Gurasoek utzi zioten diru apurra janaz. Mde HaurB 6. Diru usaiñean alargun edo neska-zaharren batekin ezkontzen. Etxde JJ 171. Dirua parra-parra bildu zuten. Anab Poli 112. Diruz bezin aberats zenituan kristautasunez. NEtx Antz 154. Urrunetan dituan ondasunak diru biurtu. Erkiag BatB 161. Diru hanitz izan-zak, eta bihotz erakusle frango izanen duk! Larz Iru 108. Diruarekin nahiago dugu guk kurritu mundua. Xa EzinB 129. Batek tratua egin du eta / Dirua kobra bertziak. Mattin 38. Garai artan sei erreal diru asko baitzan. JAzpiroz 23. Bertatik juan edo Madrillera etorri ta juan. diru bardiña biar zan. Gerrika 240. Dirua ez da zoriona. MIH 88.
azpiadiera-1.1
(Como primer miembro de compuestos; v. infra compuestos más lexicalizados).
Hirien eta probinzien / Diru errenta handia. 202. Diru zorroa topatu. AA I 625. Euliya esnetara bañan etzanaguak zirala [...] diru-usaira. Moc Damu 27. Jesus, ori da diru pilloa! Diru olaren bat euki dau ala? Echta Jos 345. Diru-biltzea poliki asia da. Ldi IL 75. Diru-trukatzaleak. Ir YKBiz 58. Egunean-egunean egindako diru-altxorra. Mok 7. Diru-artuemanetarako. "Efectos económicos" . EAEg21-4-1937, 1540. Diru arkiera onetaz jabetu al izateko. "Situación económica" . Ib. 1-2-1937, 952. Diru-azoka araututzeari buruz. "Mercado monetario" . Ib. 14-2-1937, 1065. Zure diru-eskea ontzat artua izan da. NEtx Nola 15. Diru aurreratzalle, nai ta nai ez. SM Zirik 74. Diru-jokoan bere, ez zan azkena. Erkiag BatB 24. Orduan gerrikoan izaten zan diru-poltsa. And AUzta 38. Diru eskasia duk eman estakuru. Xa Odol 201. Bertako arrain eta diru sartu-urtena. Etxabu Kontu 21. Diru-trukarien mahaiak. IBk Mt 21, 12 (Lç kanbiadorén, He moneda ganbiatzailleen, Dv aldatzaileen, Ol dirularien, IBe diru-kanbiatzaileen). Bakotxari etorten jakuzan deskontuak --diru murriztiek--. Gerrika 190. Banakien diru-konduetan halaxe-holaxet zoala orduan kaseta. Larre ArtzainE 183. Egindako apustu-papela izenpetu, eta diru-señaleak bota. Albeniz 52.
azpiadiera-1.2
(V-gip ap. Etxba Eib ; Lar, ).
(En sintagma nominal plural).
"Acinar, juntar dineros, bildu, biribillatu diruak " Lar. "Quartos, dineros, diruak " . Cf. infra DIRUAK BALIO.
tradizioa
Tr. Bien documentado en autores de todas las épocas.

Ene kapea oial ona da, / neure diruak kostarik. Lazarraga 1195r. Ene eta adiskideei enpruntatu diruak, / eztezazula permeti diren urtan galduak. EZ Man II 131. Bihurtu zen alegerarik bere diruekin etxerat. Ax 430 (V 279). Diruak ez atara. Acto 78. Ematen zion besteak, ar zezan berak nai zuena, zituen diru guzien giltza. Mb IArg II 345. Munduko diru guziak izatekotan ere. Lg I 316. Ilondoán berzéi txukátu nigárrak zure dirues. LE Prog 110. Diruak harturik / dua bere etxera. DurPl 77. Erriko diruak gobernatzen dituztenen artean. Mg CC 174. Kastau dituban dirubak. Mg CO 59. Bear, jan ta diruak batu. LoraS 100. Otsa eragiten zien diruai, aditu zezeen soñua. AA II 67. Orain dirubak emongo lituke pozik, laguna ez eukitia gaiti. fB Ic III 351. Diruak amaitzen jakeezananian. Ur MarIl 22. Diru aien berririk etzutela. Lard 57. Etxiak saldu, diruak urtu / orain guziontzat kalte. Xe 273. Au esan ta, zituan diru guziak utzi Apostolu santuen oñetan eta irten zan. Bv AsL 39. Sartuagaz bat diru danak poltsan. AB AmaE 290. Aberats zikhoitz batek / metaka diruak / Bethi oso zaduzkan / kutxan giltzatuak. Zby RIEV 1908, 764. Eskola, eri, pobre laguntzeko diru batzu. HU Zez 151. Biderako diruak / emongo badoguz. Azc PB 316. Diruak baño eu naiago aut. Echta Jos 97. Oixtian jokatu diruen lehen bai lehen berreskuratzen. JE Bur 32. Ekarri bearko ditu mutillak ezkontza-diruak. Ag G 39. Aitu zaizkit diruak. Urruz Zer 45. Nor milla arraio ixan ete da niri emendik diru biribil polit ederrak ostu daustazana? Kk Ab I 101. Or dozu ospia ta betoz diruak. Ib. 96. Adiskide ta diruak uzteak, ekarri zizkidan adiskide ta diru berriak. Or SCruz 127. Nere diru geienak politika burruketan, diputadutzan, irauli ditut. Lab EEguna 68. Or esandako diruez gañera. Ldi IL 123. Ez dizkidazu diru oiek ukatuko. ABar Goi 36. Euzkadiko Ogasun Zaingoari zuzen-zuzenean dagozkion diruak jaso bitzate. EAEg 21-12-1936, 605. Guk, Xiberotarrek diru horiek oro eman? Lf Murtuts 50. Bere diruak erorrek zaitu itzak. Etxde AlosT 22. Gizarteko indarrak, gaiak eta diruak zertarako enpleatzen dira? Vill Jaink 178. An zituen ebatsitako diruak. Izeta DirG 122. Diru ederrak emon ditu aren orde. Erkiag BatB 137. Guk zure diruekin egin bazkaria. Xa Odol 139. Etxe-zokuan / bere diruen kontatzen. Mattin 126. Ostutako diruak kontetan arbolapien. Gerrika 38. Botatako diruak galtzea. Albeniz 232.
v. tbn. Dh 197. Afrika 68. BBatzarN 223. Elsb Fram 66. LuzKant 98. ForuAB 85. Barb Leg 66. Larz Senper 58. Etxabu Kontu 94. Ataño TxanKan 146.
azpiadiera-1.3
(Precedido de cuantificadores).Suma (de dinero).
Talent bat diru, erran nahi da, dirutze handi bat. Lg I 372. Ehun eta hogoi talent urre, zeinek baidakharkete zortzi million diru. Ib. 334. Agintzen dio hetarik bakotxari eguneko kornadu bat diru. Lg II 195s. [Ur haren balioa] izan baitzen estimatua ehun ta berrogoi eta hamar libera diru. Ib. 217. Berrogoi eta hamar libera dirurekin. "Une somme de cinquante francs" . Barb Leg 22.
azpiadiera-1.4
"Personificación del dinero, como Don Dinero de Quevedo. Diru, zaldun aundixa alde guztietan " Etxba Eib.
sense-2
2. (V-gip ap. Etxba Eib; Lar, Añ, VocBN, H).
Moneda (pieza). "Talento, anziñako diru balios bat " Lar. " Diru urrezkuak geixago balio dau zidarrezkuak baño, eta onek txanponak baño, la moneda de oro [...]" Etxba Eib. v. DIRU-PEZA, moneda; txanpon; dirutxo.
tradizioa
Tr. Documentado en todos los dialectos (para el suletino v. diharu (2) ), desde Leiçarraga.

[Iudasek] itzul zietzén hogei eta hamar diruak. Mt 27, 3. Errezibitu zuen talentua eta dirua estalia eta ehortzia eduki zuen. Mat XI. Diru bat edo erhaztun bat galtzen duzunean. Ax 78 (V 52). Urreak bertze diru guztiei eramaiten derauen abantailla. Ib. 158 (V 106). Ezkonzen zen andreak eramaten zituen iru sueldo edo diru txiki bere senarraren itxera. Mb IArg I 178. Jesus bere maisua ogei ta amar dirugatik saldu zuen. Cb Eg II 150 (Gco II 15 dirugatik, Itz Azald 34 dirugaitik). Ogei ta amar diru zillarezko. Ub 85 (tbn. Lard 437, Inza Azalp 66; cf. Lar: "Denario, diru zillarrezko bat"). Saldutia zeruba errial edo diru batzuk gaiti? Mg CO 72. Ogeita amar diruan. AA III 575. Milla zillar diru eman diozkat. Lard 22. Ogei ta amar dirutan / egiñik tratua. Xe 354. Urre gorrizko iru diruak. Bv AsL 410. Urrezko diru distiarietan. Otag EE 1881b, 61. Nik eztaukot diru bat baño. Altuna 107. Yoango zala zeiara, biko diru bat truketan. "Una pieza de a dos" . Or Tormes 97. Amairu diru izan eta / ezin galdu amalau. Or Eus 162. Nikelezko dirutan, amar milloe laurleko erriaren esku-artean ipintzea. "Monedas" . EAEg 17-3-1937, 1297. Arresi gabeko iritan bizi direnak, dirurik edo txanponik eztutenak. Vill Jaink 24. Diruak burdin zurizkoak ziran, balio gabeak, musian jokatu ta hamarrekotzat ezpazan. Osk Kurl 191. Judas traidore orrek / fariseoakin / diru batzuekgaitik / tratu ori egin. Ayesta 60.
azpiadiera-2.1
Moneda, unidad monetaria.
Au zan moneda edo diru modu orduan usatua. Mg CC 122. Denarioa, Erromatarren diru bat, gure hamar sosekoa baino gehixagokoa zena. HeH 75n. Erreal zidarra esaten iako makur-erdiko diruari. A in Mg PAb (ed. 1899), 16n. Sei libera omen dute / Diru Espaiñiakua. LuzKant 84. Denarioa Erromatarren diru bat zan. Ir YKBiz 209. Europako diru bakarrari buruz. Herr 20-7-1961, 1. 70000 piastra (ango dirua) eskatu zizkaten. A. Zavala in Goñi 14. Bi Alemaniak diru bera. (Titular) Herr12-7-1990, 2.
azpisarrera-1
DIRUA ATERA. Tomar dinero prestado. "Emprunter d'argent, diru atheratzea" Ht VocGr 352. (No incluimos aquí los ejs. de dirua atera, 'sacar dinero').
Behar ditut ama zenaren joiak estimarazi eta hek berme, dirua behar dut athera. Larz Iru 100.
azpisarrera-2
DIRU-ADAR. Partida de dinero.
Orixe berriz argitaratzea, orra bada oraingo lanbiderik egokiena ta bearrena. [...] Ortarako bear izango genuken diru-adarra, mamitsua nolanai ere... Orain bertan ez dizuet adiraziko. Erkiag Egan 1956 (3-4), 68.
azpisarrera-3
DIRUA EGIN, DIRU ASKO EGIN (etc.). Tr. Diru egin es poco frecuente (lo hallamos en Aguirre, Larzabal y Basarri); en general se emplea determinado: dirua (diru asko, etc.) egin. a) Ganar dinero. "Adinerarse, [...], diruak egin" Lar y Añ.
Diru hanitz zuela eginen, / eta aisa zela aberatsturen. Arch Fab 177. Guzietaz diru da hari egiten. Gy 281. Diruak egiteko / da modu ziurra. Azc PB 319. Artzaingotik nahi badu diru egin. Larz Iru 28. Zalla dek diru egitea. Ag G 251. Bera nola izandu baitzan Ameriketan, eta diru pixka bat nola egin baitzuan. Ill Testim 6. Zelan atondu zan ain aldi laburrian ainbeste diru egiteko? Kk Ab I 76. Dirua, egiten baiño, jagoten gatxago. (V-arr). EZBB I 80. Naiko dirua egin du. Tx B II 85. Nola egin duk diru ori? Or QA 47. Buru asko barik be naiko diru egiten dot nik. Bilbao IpuiB 99. Atzo egindako diru pixarrak / gaur nolatan dauzkan janik. Azpillaga in Mattin 127. Indietara joan da dirua egin nai. JAzpiroz 15. Ortik dirua egin du, korrikatik baño geiago. Albeniz 112.
b) Costar dinero.
Belhar miragarri eta diru handia egiten zuen baten uretik. Lg II 217. Nahi duzu jakin zer diru egiten duken pintaka? Beha hunat: absinthe, 95 libera; angelique 150. JE Bur 88. Diru asko egiten dabe orain Regoyosen kuadruak. Alzola Atalak 139.
Dar dinero (un producto).
Modu onetan saldutzen dan sagardoaren balioa, orain diru asko egiten daben denporan zertxobait izan arren, ugaritasunak merkatzera dakarrenean, utsera biurtzen da. Izt C 142. Tipulak aurten diru aundiya egiten du. Sor Bar 59. Arrañak diru asko egingo daben ustea bada. Ag Kr 39. Arraiña naikoa samar erabillen arren, diru ederra egiten eban saldukeran. Erkiag Arran 113. Esneak diru egiten du. Basarri 142.
azpisarrera-4
DIRUAK BALIO. Valer mucho dinero.
[Kafe eder] orrek diruak balio ditu Frantzian. Etxde JJ 41. Ontziak bota ta bota an zijoan dantzan diruak balio zituan olioa. Anab Poli 61.
azpisarrera-5
DIRU-ALDAKETA. Cambio de moneda.
Enparantzetako diru-aldaketa mai ondoantsu. Zait Plat 89. Anaiaren lepo isten nituan diru-aldaketa eta orrek guztiok. Gerrika 287.
azpisarrera-6
DIRUAREN DIRUZ. "Diruen diruz, a fuerza de dinero (V)" A EY III 293.
Lan andi domutsu onek markes jaunak diruaren diruz eragin ebazan. A EEs 1916, 111.
azpisarrera-7
DIRUAREN PUNTAN. Por medio del dinero, a cambio de dinero.
Hamar bat pilotari tugu ferietan, / arrotz ezdeus batzuen diruaren puntan. Ox 180.
azpisarrera-8
DIRU-ARKA. "Diruarka, erario, arca de rentas reales" Lar DVC 208.
azpisarrera-9
DIRUARREN. Por dinero.
Dirurren saldu ninzan esklabea. Lazarraga (B) 1181vb.
azpisarrera-10
DIRU-AULKI (d.-alki Lar Dv). Mesa de cambio, banco. "Banco de dineros" Lar. "Trapacete, libro del banquero, dirualkidunaren liburua" Ib. v. DIRU-MAHAI.
Eta, zergatik ipiñi etzenuen nere dirua dirualkian? 'Ad mensam' . Brunet Lc 19, 23 (Lç bankean, He irabazian, TB ganbioan, Dv mailegura, Oteiza bankura).
azpisarrera-11
DIRU-AURRERATZAILE. Prestamista.
Diru-aurreratzaille batek zordun bi ebazan. Batek bosteun denario zor eutsazan. Ker Lc 7, 41 (IBk, IBe diru-aurreratzaile; BiblE diru-mailegari; Lç, TB, Dv hartzedun, He, Brunet (h)artzekodun).
azpisarrera-12
DIRU-BANAKETA. Reparto de dinero.
Arratsaldeko iruretan jarriak geunden biok diru banaketa asteko. JAzpiroz 189.
azpisarrera-13
DIRU-BANATZE. Distribución de dinero.
Erri guzien bearrak jakindakoan Diputazioak diru-banatze ori bear bezela egin dezan. (1918) ForuAG 273. Kofradiak, bi bider-edo, . diru partiue esaten jakon diru banatzea egiten eban bertako arrantzaleen alde. Etxabu Kontu 107.
azpisarrera-14
DIRU-BATZAILE. Recaudador.
[San Mateo], erriko dirubatzalla zana, geratu zan Apostolu eginik. Ur MarIl 88s.
azpisarrera-15
DIRU-BILTZAILE. Recaudador. "Aeruscator" Urt I 351.
Ezen ez duk orai aments ikusten / hire diru biltzaile galantak / harrapaka hari zaizkala jaten, / iretsirik apezen errentak. Iraultza 25.
azpisarrera-16
DIRU-EGARRI. v. DIRU-GOSE.
a) Sed, ansia de dinero, codicia.
Diru-egarriz eta zentzun gitxiz alogerak gora ta bera erabilte ori. Eguzk GizAuz 142. Diru-egarriz, herritik kanpo joatea? Iratz 178. Sortu da, ordea, diru egarria baso-jabeetan. Munita 129. Diru-egarri larregikoa sartu oan etzagunen biotzetan. Akes Ipiñ 25. Diru egarritan auzoko bat erail zulako. Etxde JJ 185. Neskatxa galdu digu / diru-egarriak! Auspoa 39, 88. Gure mendiak ondatu ditu / auen diru-egarriak. Olea 34.
b) Sediento de dinero. v. diruzale.
Bañan baso-jabeak diru egarri dira. Munita 22.
azpisarrera-17
DIRU EGIN. v. DIRUA EGIN.
azpisarrera-18
DIRU-EMAILE. a) Prestamista.
Diruemaille batek bi zordun zitun; batak bosteun denario zor zizkion. Or Lc 7, 41 (Ker diru-aurreratzaille).
b) Financiador.
Lekeitiokoa egin ebanaren diru laguntzaz [Ondarroako elizea] egin zala be esaten da. Baiña, egiten ziarduela, diru emoillea il egin zala. Etxabu Kontu 71.
azpisarrera-19
DIRU-EMAKETA.
Zer nola egin dan batzaldia, zer sari eman diran, diru emaketa ta abar. "Inversión de cantidades" . (1920) ForuAG335 (v. tbn. 351).
azpisarrera-20
DIRU-ERALKETA. Gasto económico.
Enparau lanak ekarriko daben diru-eralgiketa gustija Aldundijak ordainduko dau. "Gastos" . (1918) ForuAB127. Ogetamar laurleko bere etxekoai, obiratze diru eralketan laguntzeko. Etxabu Kontu 108.
azpisarrera-21
DIRU-ERREMENTARI. "Persona avara, codiciosa (Vc)" A EY III 250.
azpisarrera-22
DIRU-ESKABIDE.
Gerra onetako kastubetarako egin biar izan dira dirueskabide barrijak. "Arbitrios" (1860). BBatzarN 187.
azpisarrera-23
DIRU-ETXE. Banco. "Casa de moneda" Lar. v. DIRU-MAHAI, banku.
Diru-etxeak lapur-etxeak dira. Ag G 354s. Españiko Diru-etxe, "Banco de España" deritzanak. Urroz EEs 1915, 59. Diru-etxe, ola-batzar eta orrelako beste elkartietatik datozen idaztiak. ForuAG 237. Gaur diru-etxe baten buru edo artezkariya danari. Kk Ab II 190. Diru-etxeai nai domudunai dirua eskatu. Eguzk GizAuz 80. Diru guzia utzi dezake iñork Diru-etxe edo Aurrezki-kutxetan. "En los Bancos y Cajas de Ahorros" . EAEg21-4-1937, 1540. Bilbaoko Diru-Etxea. "Banco de Bilbao" . Ib. 6-7-1937, 1777. Zuen diru-etxe orri eun mila pezeta eska nai nizkioke. NEtx Nola 15. Diru-etxean dana gordeta eukiteke. Erkiag BatB 137. Lagundu didate beste auek: Donostiko Aurrezki Kutxa biak: [...]. Gero Bizkai Diru-Etxeak, Bilbo-Diruetxeak, [...]. NEtx LBB 5. Diru etxe edo banku bat ipiñi eben Ondarroan. Etxabu Kontu 12.
v. tbn. MIH 172. En DFrec hay 10 ejs. de diru-etxe.
azpisarrera-24
DIRU-ETXE-TXARTEL. Cheque bancario.
Jaurlaritzak ontzat emandako Diru-etxe txartelak [...] emanaz. "Cheques bancarios" . EAEg20-12-1936, 599.
azpisarrera-25
DIRU FALTSU. Dinero falso. v. DIRU GAIZTO, DIRU TXAR.
Eztezazuela har diru falsoa diru onarekin. SP Phil 311. Munduban iragoten dira aldi batzubetan eskritura ta diru palsoak. Mg CC 44. Diru faltsu egiteko lur pean hautatzen diren kaberneri. Elsb Fram 68.
azpisarrera-26
DIRU-GAI. a) Objeto convertible en dinero. "Acuñar moneda, dirugaia diraiskatu" Lar.
Kofradi-kongregazi bereko argiarenzat zenbait diru edo diru-gai uztea. Mb IArg I 326.
b) Asunto económico.
Urien dirugai guzientzat Araudi osoa egiñ bearko dala. "Funcionamiento de las Haciendas municipales". (1919). ForuAG 285.
azpisarrera-27
DIRU GAIZTO. Dinero falso. v. DIRU FALTSU.
Itsu gaisoak artzen du ontzat uzia, ta gauz ustel ta diru gaistoa artu ta ere, pozdun ta bero dabill. Mb IArg I 220s. Pagatu ez duanak zoorren bat, edo diru gaiztoarekin pagatu duenak. Mg CC 211.
azpisarrera-28
DIRU-GORDETZAILE. "Tesorero. Juan de Lastur, Flandesen Españatar gerralarien dirugordetzalla zanak (Ag, 1894)" JFlor.
azpisarrera-29
DIRU-GOSE. (V-gip, AN-larr; Dv). Ref.: Etxba Eib; Asp Leiz; Elexp Berg. v. DIRU-EGARRI.
a) Ansia de dinero, codicia (litm. 'hambre de dinero'). "Diru gose madarikatua! loc. equivalente al 'auri sacra fame' del latín" Etxba Eib. "Ansia inmoderada de dinero" Asp Leiz. v. DIRU-NAHI, diruzaletasun.
Diru goseaz limosna txit gutxi egiñaz. Mg CC 115s. Beintzat ez dau itxutuko au diru gosiak. Mg PAb 50. Diru goseak darabiltza. VMg 2. Dirugosiak geituten dau sarrazenuen gaistakerija. Ur MarIl 21. Barreatu zan, Jerusalendik igesegindakoak sabelak urrez beteak zeuzkatela, eta diru gose onekin, [...], sabela idikitzen zioten. Lard 544. Non dira diru-goseak moltzatu dituen urhe eta zilharrak? Dv LEd 250 (Cb Eg II 140 kodiziak). Diru goseak nindun emendik eraman. AB AmaE 285. Guziz dutelako urhe eta diru gose eta egarri bat. Elsb Fram 170.
v. tbn. Sor Gabon 63s. Hik, bai, diru gose zorrotza. Zby RIEV 1909, 109. Bertzeak, diru gose tzar bati zarraizkola, auzo herrirat dohazi. Arb Igand 75. Zenbat dire diru-gosek eta okerkerik ozkatuak! Or Mi 79. Nere diru gosearen gatik, ni, orai, izpiritu gaixtoak hartua naiz. Barb Leg 127. Urrengo batez isilduko du / diru-gose ezin-isilla. Or Eus 400. Frantziako erregeak ez balu halako diru gose izigarria erakutsi. Lf Murtuts 50. Bestentzat diru-gose larriegiak! NEtx Antz 104. Erantzi etzazu diru gosearen lapardiak. "Silvosa dumeta avaritiae". Or Aitork 398. Dirugosez dirua gorde. Ib. 204. Gure egunotan diru-gosea iñoiz baiño geiago dabil munduan. Vill in Bilbao IpuiB 8. Biotzetan diru-gose gorrie sortu oan. Akes Ipiñ 23. Begira ta gorde zuen buruak diru-gosetatik. Ker Lc 12, 15 (IBe dirugose; Lç, He, Oteiza, Brunet abarizia, TB lukhuranza, HeH zikhoiztasun, Dv jaramankeria, Ol eukimin, IBk ondasungose). Diru goseaz ibilitea / dala Satanen legarra. Ayesta 135. Bere eta besteren dirugoseak bortxaturik. MEIG VIII 35.
b) (Dv, Elexp Berg). Codicioso (litm. 'hambriento de dinero'). v. diruzale.
Diru gose batek, [...], bil beza haren bihotza asetzeko behar den bezenbat urhe ta zilhar. Dh 177. Ez direla jaun errient guziak batzu bezen diru gose. HU Zez 210. Beti diru gose direnen ametsak utzirik. Zerb Azk 41. Alipi zintzoa ez da diru-gose. Or Aitork 142. [Sofista] aien izkera dala-ta, bekozko ilun edo ortzargi dirala-ta, diru gose dirala-ta. Zait Plat 117. Muga hortan pasatzale diru gose batzuek gosez eta hotzez hiltzerat utzi dituzten gizon beltz batzuez. Larre in Xa Odol 18. Diru gose direnentzat esaten da. Satr in EZBB I 95.
azpisarrera-30
DIRU-GOSETU (AN-larr ap. Asp Leiz; Hb). "Rendre ou devenir affamé d'argent, avare; aimer l'argent" Hb. "Tener ansia inmoderada de dinero" Asp Leiz.
azpisarrera-31
DIRU IDOR. Dinero en metálico. "Ehun mila liberaren lurra eman dio eta hogoi mila libera diru idor, il lui a donné [...] 20.000 en espèces" Lh s.v. idor. Cf. IDORREAN.
Adinen beha gaude [...] / gure ontasun ororen phartitzeko; / diru idorra bere bada bizikixko. "L'argent monnayé" . ChantP 264. Diru idorrari eztiolakotz nihork eskerrik toki hautan. Prop 1894, 264.
azpisarrera-32
DIRU-INGI. Letra de giro.
Esku onetan itxi ebazan bigarren da irugarren diru-ingiak (letra de giro), urrengo etozan ontzietan biraldu eiezan bere aitta Txomiñen izenean. Echta Jos 338 (tbn. en 343, 345, 349, 350).
azpisarrera-33
DIRU KONTANT EGIN. Hacer (una venta) al contado.
Ni naiz zure amoreagatik haren zerbitzeko, balin diru kontant egiten badugu, eta emanen diotzat marxandiza onak. Volt 177s.
azpisarrera-34
DIRU-KONTARI (Uso pred.). Contando dinero.
Bidean topatzen bagiñuzten ere, etziguteken egundo agurrik egiten. Mil reales, dos mil reales beti diru kontari. Ataño TxanKan 101.
azpisarrerakoSense-34.1
(Uso sust.).
Ordurarte . No entiendo'koak ziranak, andik aurrera Diru-kontarien izenarekin ezagutuko dizkigu. Ataño TxanKan 101. Oraingo diru-kontariak arro zetozeken. Azkeneko guda ondoren gure nagusi bakarrak berak baiziran. Ib. 102.
azpisarrera-35
DIRU-KUTXA. Caja, cofre donde se guarda el dinero.
Gilzatzen dute diru kutxa. Mb IArg I 313. Yerusalemeko yauretxean, orain gure elizetan bezela, bazan diru-kutxa bat; ara egozten zuten Israeldar zintzoak dirua, Yaunaren etxeko bearretarako. Ir YKBiz 404. Bañan ez al duzu diru-kutxan sartu kartera? Izeta DirG 28.
azpisarrerakoSense-35.1
Tesoro, arcas públicas.
Uste bagako kastuak gaitik, eta ez diran legez sartu diru-utxan pagetako erabagirik egozan diru guztijak, ezin izan dau kunplidu. (1866) BBatzarN223.
azpisarrera-36
DIRU-LAGUNTASUN. Ayuda monetaria, subvención.
Zertzelada enparauak, egin diran lanak, diru-laguntasuna ta abar jarririk. "Subvenciones" . (1918) ForuAB147. Jorraillaren 30 baño lenago eskatu bear diote diru-laguntasuna Diputazioari. ForuAG. 297.
azpisarrera-37
DIRU-LAGUNTZA. Ayuda monetaria, subvención.
Gure kondea bera izan da azkenerako bidegintzarako ta Ermitarako diru-laguntza ematen aurrena. NEtx Antz 56. Ikasguari esku-emateko bazan beste bide bat, [...]: nor zan, bere ginoan diru laguntza txiki bat emateko erabe zitekeanik. Zait Plat 21s. Iru Aldundik batian, / diru-laguntza eskein diote. NEtx LBB 290. Sukar bako erreuna eukenak ez eben diru laguntzarik. Etxabu Kontu 109. Horiek denak Laborantzako Ministerioaren kondu, programaz eta diru laguntzaz. Larre ArtzainE 232. Euskal Errirako diru-laguntzak asko ugaldu. Insausti 158. Zer diru-laguntza duzue Diputaziotik? MEIG I 116. En DFrec hay 11 ejs. de dirulaguntza.
azpisarrera-38
DIRU-MAHAI. Mesa de cambio, banco. v. DIRU-AULKI, banku.
Ezarri bear uen nere dirua diru-maian (bankuan), ta nik, atzera etortzean, nere dirua obariekin yasoko nian. Ir YKBiz 420.
azpisarrera-39
DIRU-MAILEGARI. Prestamista.
Diru-mailegari batek bi zordun zituen. BiblE Lc 7, 41 (IBe diru-aurreratzaile).
azpisarrera-40
DIRU-MAITE. Codicioso. v. diruzale.
Zure anaia zan oso diru maitea. Apaol 37.
azpisarrera-41
DIRU-MURRI. "Diru murri dago edo nago, estoy sin ochavo o lo está" Mg PAbVoc (s.v. murritu) Izt 21v. "Diru-murri (V), sin dinero" A s.v. murri.
azpisarrera-42
DIRU-MUTUR. "Mutur, poco, poquito. Aize mutur, euri mutur, diru mutur" Asp Leiz2.
azpisarrera-43
DIRU-NAHI. Codicia. v. DIRU-GOSE.
Konfesatzen dituzte onelako zekentasun edo diru nai geiegiak? Mg CC 116. Nere diru naiak edo goseak gorde erazi ziztan. Ib. 122. Ta zer jazo oi jakue alako diru-naiko ezkondubai? fB Ic III 350. Bere diru-nai zorigaiztokoarekin Satanasi biotzean leku eman zion. Lard 437. Oraingoetan diru-nai orrek / lege oro ditik autsi. "Codicia" . Or Eus 305.
azpisarrera-44
DIRU-NEKE. Multa.
Agindu au iñok austen ba-dau, diru-nekia edo multia ixango dau. (1917) ForuAB97. Araudi ortan izendatuko diran zerga, kontribuzio ta diru-neke guziak. ForuAG 253. Arraintzaren aginduak austen diralako diru-nekez jasotzen dana. EAEg 23-1-1937, 879.
azpisarrera-45
DIRU-ONDASUN ( (Pl.)). Dinero y bienes.
Zituen diru-ondasunak ez galdu naiez. Mb IArg I 204. Izanagatik milka ta milka diru-ondasunak. Ib. 205.
azpisarrerakoSense-45.1
Egiten dio bere diru-ondasun gauzatik zati andi bat kenzen balio baño gaistaginz eta kalte agitz andiagoa.Mb IArg I 143.
azpisarrera-46
DIRU-HONDOKO. Fondo monetario.
Ongille ark utzi zuan diru-ondokoaren obaririk ez omen da jaso izan. "Bienes fundacionales" . EAEg4-12-1936, 453.
azpisarrera-47
DIRU-ONTZI. Caja de caudales, cepillo (de iglesia), tesoro. v. dirutegi, dirutoki.
Presan egiten du paket ttipi bat, diru untzi bat sartzen du paketaren barnean. Laph 99. Gaiztuaren esku okerra ezta zikotza, damon diruko ostian zizku edo dirontzi daukana baño andijaguen bat ikututen badau. AG 544. Euzkeldun errijok Españaren diru-ontzijari, Españak berak emoten agindduko dautsena, emon biarko dabela. Ib. 1608. Eliza barneko diruntziak, bezperan hustuak ziren. Eskual 25-4-1913 (ap. DRA). [Frantsesak] aldiz, sabela urratua, diruntziak hutsak, lur eremu gaitzak suntsituak. GH 1921, 679. Tenploko diru-untziari parrez-par jarririk. Leon Mc 12, 41 (Lç, TB trunkoaren, He tresoraren, Dv kutxaren, Ol altxor, Ker diru-toki, IBk dirutegiko atabaka, IBe dirutegiaren).
azpisarrera-48
DIRU-OSTE (Ht VocGr ), DIRUOZTE (Chaho). "Somme, soma, diruostea" Ht VocGr 425.
azpisarrera-49
DIRU-PAPER. Billete. v. DIRU-TXARTEL. "Diru-papelak almuada barruan ezkutatzen zittuan" Elexp Berg.
Diru paperetako . santuai luzaro begira egonda gero. Ag Kr 150s. Munduko diru-paper pullitenak zure etxe xuria, zure lur gizenak ez dituela sekulan balioko. Barb Sup V. Manezek sakelatik ateratzen ditu diru-paper yoriak. Zub 43. Bere diru-paper eta gauzak oro sakeletan zituen uki-gaberik. Mde Pr 166. Diru paperak eta zidarrezko ogerleko zabalak. Erkiag BatB 56. Genituan diru paper apurrak ere abarketa edo galtzerdietan sartu. AZink 61.
azpisarrera-50
DIRU-PARTIDU. Reparto de dinero.
Kofradiak, bi bider-edo, diru partiue esaten jakon diru banatzea egiten eban bertako arrantzaleen alde, bostna ogerleko. Etxabu Kontu 107.
azpisarrera-51
DIRU-PEZA. Moneda. "Aera singula, moneda phezak, diru phezak" Urt I 352. v. diru (2).
Asigna zietzóten hogei eta amar diru peza. Mt 26, 15. Ebanyelioko dragma edo diru peza. He Gudu 46. Zer erran nahi du diru peza hau birundatzen duen iskribuak? Lg II 238. Hogoi eta hamar diru phezetan saldu zuen. Dh 220. Martin Olabe urrikaltzen zaio eta diru pheza bat emaiten dio. Laph 78. Hiru diru pieza sartu zituen beltzak eta hiru botoin zapatu. JEtchep 86.
v. tbn. MarIl 75. Jnn SBi 6.
azpisarrera-52
DIRU-SANJATZAILE. Cambista.
Khausitu zituen tenploko aphirikuan, idi, ardi eta uso salzen ari zirenak [...] bai eta diru sanjazaleak. Etcheberry 189.
azpisarrera-53
DIRU-SARI. a) "Cosa que vale dinero. Oroat da ebastea diru nola diru-sari, dela tresena, dela jateko, dela edateko (198)" LE-Ir. "Ezpada dirus dirusaris. Zatozte, erosazie dirurik gabe ta dirusaririk gabe ardo ta esne" LE-Fag.
b) Pago en dinero.
Egunero, bere lana amaitzean, kafe-esne gozoa eroaten eutsoen [...]. Jakiña, orrezaz gaiñera, diru-saria, alogera be izaten eban. Etxabu Kontu 75. Berbakizun asko emon eben, baña diru-sari gitxi. Gerrika 43.
azpisarrera-54
DIRU-SARRERA. Ingreso económico.
Oraiñ bedorrei ekartzen diogun Araudi egingaian, Errien diru sarrera guziak arautzen ditugu. (1919) ForuAG285.
azpisarrera-55
DIRUTAKO (Adnominal de dirutan).
Dirutako prezioan. ConTAV 5.2.9, 142. Dirutako errenta da kobratzen gaitza. It Dial 65 (Dv, Ur dirutako, Ip diharütako).
azpisarrera-56
DIRUTAN ( (SP)). En dinero, con dinero, por dinero. (Es frecuente significando 'en dinero' por oposición a 'en grano, en especie', etc.). "Dirutan izanen dut, je l'aurai pour de l'argent" SP.
Iainkoaren dohaina dirutan konkestatzen dela. Act 8, 20. Dirutan erosi izan zuen sepulturan. 'Pretio argenti' . He Act 7, 16 (Dv dirutan;diruren preziotan, TB diru gostuz, IBk bere diruz). Emanen darotzut, dirutan, zure mahatstiaren balioa. Lg I 360. Finean dirutan bere Jauna ta Jabea traditu zuen. Brtc 110. Ematen dan baño zerbait geiago kentzea, dala dirutan, dala garian, artoan edo ganaduetan. AA II 168. Beste gañerako amar milloiak bear dute izan pagatuak dirutan. FrantzesB I 98. Onena da errentan [lur] oiek ifintzea; baña ez dirutan, baizik aletan. It Dial 64 (Dv y Ur dirutan, Ip diharütan). Nahiago bakea pagatu dirutan, / Ezen ez gehiago izartu gerletan. Hb Esk 31. Baldin mundu guzian balitz halako [sendakari] bat dirutan, zeinen bozik hartuko nukeen! Dv LEd 119. Galdu ebazan dirutan 650 ogerleko. Echta Jos 343. Bestientzako dirutan eta / zuretzat laztan trukian. Balad 57. Dirotan ez dira saltzen / zeruko fiskalak. Yanzi 104. Sallak eta aitagandik urre-dirutan artutakoa. TAg Uzt 16. Dirutan ontzako bat emain diogu. A EY II 250. [Kalteak] dirutan baliatu al balitezke. "Evaluarse económicamente" . EAEg1-11-1936, 187. 750 laurlekoz goiti etzaio dirutan iñori emango. "En efectivo" . Ib. 21-4-1937, 1540. Etxea gauez erretzeak dirutan zekarkiokean kalte izugarriaz gaiñera. Etxde JJ 213. Dirutan [neskatxa] erosi du / gizon elbarriak. Auspoa 39, 88. Itzezko sari ezerez ori / nola aizeak daraman, / askozaz ere obe litzake / erdia dirutan eman. Olea 141. Edertasun au ez da / pagatzen dirutan. Uzt Sas 154. Fedia salduko duzu / zuk ere dirutan. Xa EzinB 110.
v. tbn. Ud 69. HU Zez 27. JE Bur 119. Or Eus 161. Laux AB 87.
azpisarrerakoSense-56.1
(Otros usos).
Merkatari ta dirutan zekiten beste guziak. Mb IArg II 270. Gu dirutan zerbait baldin bagera ere, jende arrunta gera zuen aldean. Etxde JJ 85. Bizpairu, dirutan igari; ta beste guziok eziñaren atzaparretan estu. NEtx Antz 106. Naiz Gure gisa zu ere izan / dirutan pobre samarra. Insausti 123.
azpisarrera-57
DIRUTAN IZAN, DIRUETAN IZAN, DIRUTAN EGON, DIRUETAN EGON (etc). Ser rico, adinerado. "Dirutan da gizon hori, cet homme a de l'argent. Dirutan da nahi badu pagatu, il a de l'argent, s'il veut payer" Dv.
Dolara bako etsatxuetan baleuke andrea diruetan. "Mujer en dineros" . RS 309.
azpisarrera-58
DIRU-TRATARI. Cambista.
Eta opatu-zitue tenploan zeudéla salzen idiak, ta ardiak, ta usoak, eta dirutratariák jarririk. LE Io 2, 14 (Lç kanbiadore).
azpisarrera-59
DIRU-TRUK, DIRU-TRUKE. Por dinero, a cambio de dinero.
Ta géro guti guti ellegatuzé salzerá dirutrúk bere Maestru dibinoa. LE Urt ms. 75r. Jainkoaren doaia diru-truke ematen dala. Lard 492. Bi girixtinogai gathibo egin zituzten, bainan dirutruk utzi zituzten zohazela. Prop 1893, 197. (ap. DRA; la ref. es incorrecta) Diru-truka alaba / nai zenduke saldu. Tx B II 27. Maitasuna erosten / dutenak diru-truk. Or Eus 38. Ez egoan uri aretan, [...], bizikletarik saltzen ez diru-truke erabilterik bere. Erkiag BatB 61. Guraso, seme-alaba, emazte, azkenean baita Jainkoa bera ere, diru-truk saltzen dik diru-zaleak. Ataño TxanKan 130. Afrikan diru truke / salduta odola. Ayesta 70.
azpisarrera-60
DIRU-TXANPON.
Eskolarik naikoa ei ekian. Zetarako geiago? Etxean, ostera, liburuen orriak baiño diru-txanponak premiñazkoago ziran. Erkiag BatB 27.
azpisarrera-61
DIRU TXAR. Dinero falso. v. DIRU FALTSU.
Norbaitek zor bazaitu ogei ezkutuko bat, ta pagua ematera badator diru txar edo palsoarekin, artuko ziñoke? Mg CC 211. Diru txarretan zeñbat emon eban barriz, / Jaungoikoak bakarrik zireanak dakiz. AB AmaE 236.
azpisarrera-62
DIRU-TXARTEL. a) Billete. v. DIRU-PAPER.
Eun dollarreko diru-txartela. A Ardi 10 (tbn. pág. 6 y 71). Bai ajol aundik paperak, bai diru-txartelak [gorde litezke]. ArgEgut 1925, 129. Dirua eta diru-txartelak gordetzea debekatuaz. "Billetes y metálico". EAEg 7-2-1937, 1003.
b) Cheque; talón.
5na laurleko diru-txartelak eskuz-esku erabilli al izan ditezen. "Talones al portador". EAEg 24-10-1936, 123. Eta berrogeita amar milla peztako diru-txartela jaso nion. Zendoia 62.
azpisarrera-63
DIRU TXIKI.
Azkenaldi onetan diru txikiz urri arkitzeak salerosketa artu-emanak nagitu egin dizkigu. "Moneda fraccionaria" . EAEg17-3-1937, 1300.
azpisarrera-64
DIRU-TXURITZAILE. "Blanqueador, en las casas de moneda, diru txuritzallea, lat. monetæ allbarius opifex" Lar.
azpisarrera-65
DIRU XEHE. Calderilla, moneda pequeña. "La petite monnaie" SP s.v. xehea.
Ozkarbi zen gaua, / bitxiz yoria: / zillarpil larria / ta diru xêa. Ldi UO 28.
azpisarrera-66
DIRUZ. Con dinero, por medio de dinero. Muy frecuente en expresiones del tipo diruz ez da pagatzen (erosten, etc.). Cf. supra (1), ejs. en los que diruz es complemento de un vb.: diruz bete (ase, etc.), o bien de un adj. o adv.: diruz gaizki ibilli, diruz aberats, etc.
Fakea ezta diruz erosia. RIs 35. Alkatea diruz itsutzen da, lausenguz eta faborez gobernatzen da. Ax 438 (V 285). Diruz korrunpitu zuten / haren espensaria <-seria>. EZ Noel 95. Billau dirus [...] aita onensemetuak. "Villanos hechos hidalgos por dineros" (Valdorba, 1653). ReinEusk 144. Joia balios bat diruz erosten ez dena. ES 106. [Ez duala] artoa izateko modurik ez diruz, ez bestela. AA II 210. v. tbn. Gy 153. Gozaldi oso beteak ez dirala pagatzen diruz. Izt C 130. Diruz desafiyoka / asi zaizkit fuerte. Xe 291. Diruz egiten gera / gauz askoren jabe. Urruz Urz 62. Leku egin zion gogoz, baita diruz lagundu ere. Or SCruz 38. Yakitez ez baiño diruz abade egin zirala. "Con dineros" . Or Tormes 105. Zuzendari Nagusiak diruz nekaldu ditzake Arkibidelariak. EAEg 31-12-1936, 690. Berak bere diruz eginarazi kapera batean. Zerb Azk 45. Diruz etzazu saldu / zuk garbitasuna! Auspoa 39, 88. An egoten zan Gobernuko gizon bat zeetasunak eruateko, eta emen diruz eukan ordaiña. Gerrika 123.
v. tbn. ForuAB 89. Ayesta 44. MEIG I 117.
azpisarrera-67
DIRU ZAHAR. Moneda antigua. (Empleado en la literatura sept. para indicar 'franco antiguo', anterior a 1960).
Hamar miliuren ordaintza galdatzen dautzuegu, diru zahar. GH 1974, 51. (ap. DRA, s.v. ordaintza)
azpisarrera-68
DIRU-ZAINDARI.
Diru-etxe eta diru-zaindari Bazkunen Baztorde Banakariak eraberritu ditezela. "Bancos o establecimientos de crédito privado" . EAEg5-1-1937, 729.
azpisarrera-69
DIRUZ-DIRU. Por interés económico, por dinero.
[Semea] naizúte enpleátu bérze abrasbatzuén alabaréki dirus diru. LE Matr6 261.
azpisarrera-70
DIRUZ IZAN. Tener dinero, estar con dinero.
Lan egin orduko, diruz izan, eta gero, lan egin ostean, ezer bage gelditu. Erkiag BatB 181.
azpisarrerakoSense-70.1
Emen zegok. Dana bete-betea! Au diruz! Lek EunD 22.
azpisarrera-71
DIRUZKO. De dinero, monetario.
Eztuzula uste hori aditzen dela xoilki diruzko errentez eta aberatstasunez. SP Imit III 27, 3. Hark biltzen zituela erromarrei zor zitzaitzten diruzko zuzenak edo inposak. Lg II 81. Diruzko laguntzen orde. Monho 58. Ez da alizate au ez indarrezkua, ez jakiturijazkua, ez diruzkua, ez mundukok emon legijona. fB Ic III 283. Portuetakuak egin eben eskabide bat, emon zekijuen diruzko laguntasun ta sokorruren bat. "Auxilio pecuniario" (1866). BBatzarN 219. Diruzko erreketan egiñaz igeri. AB AmaE 226. Zozietate onaren izenean diruzko laguntza eske. HU Zez 141. Diruzko limosna ezin duenak egin dezeela oraziozko limosna. Ag Serm 167. Apotidijen jabiai diruzko laguntasuna emongo yake. ForuAB 101. Diruzko sari aundiak banatuko dira. ForuAG 291. Nik ez det nai diruzko ezkontzarik, nai det bakarra, naitasunezko ezkontza. Ill Testim 7. Ogasun Zaingoak emango dun truke-arauz egiñak izango dira diruzko ordaintzak. EAEg 20-10-1936, 92. Diruzko aberastasunik etzidateken neri ere
eman; sinismen bero bat bai ordea. Ataño TxanKan 130.
azpisarrera-72
DIRU ZURI, DIRU XURI. "Diruzuria, toute sorte de monnaie" SP. "Diru-xuri, monnaie d'argent" Lh (s.v. xuri).
azpisarrera-73
ZEZEN-DIRU. "(AN-gip). Llaman así a la moneda de cincuenta céntimos, pues ésto costaba antes el toro por cubrir la vaca" Garbiz Lezo 289.
diru
<< 1 borta 0 / 0 errege >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper