Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

109 emaitza jabetu bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
amestu.
sense-1
1. (SP, DvA, H), amenstu, amesau, ameztu (R-uzt ap. Iz R 284 ).
Soñar, imaginar, pensar, concebir; proyectar; soñar (con), desear. "Songer, rêver, soñar, ensoñar. Hitz bat ez erraiten ez ametsten " SP. "Rêver, ne s'emploie pas dans son sens propre, mais bien au figuré. Ez dut egundaino holakorik amestu, je n'ai jamais rêvé (pensé) semblable chose. Amesten du hainitz gauza egin behar duela, eta deus ez du egiten, il projette de faire beaucoup de choses" Dv. "Soñar, en el sentido de imaginar (Dv). Ez dut egundaiño holakorik amestu, no he imaginado en mi vida cosa semejante. En vez de amestu, se dice ames egin o amets egin " A, quien en Gram 152 sostiene que palabras como arrausi, usin, [...] ames "no se pueden verbizar" con el sufijo -tu. " Ameztu nezu ánitx, he soñado mucho" Iz R 284. v. AMETS EGIN.
tradizioa
Tr. Documentado al Norte desde mediados del s. XVII. A partir de Azkue, también se emplea al Sur. Kirikiño emplea la forma amesau. En Arbelbide y en algunos ejs. de Iratzeder aparece usado con aux. intransitivo (cf. tbn. supra el ej. de Iz R 284). Los ejs. de amets con aux. no indicativo (Duvoisin, J. Etchepare, Zubiri, S. Mitxelena y Zerbitzari) podrían interpretarse tbn. como correspondientes a amets izan. En DFrec hay 19 ejs. de amestu, 14 de ellos meridionales.

Bethi gauza guriak eta malguak bilhatzen ditustenak Iesu Kristorenak utzirik: finean hari direnak iraunen eztuen gauzarik pensatzen, ametsten eta deliberatzen. "Sed hoc saepe fingentes et componentes, quod non stabit" . SP Imit III 32, 1 (Mst heltüren ezten gaiza ardüra bere beithan ajargatzen eta konpostatzen dielarik, Ol ez diraukena maizeko asmakeri ta ametsetan darabiltenak). Etzen orduan Franses, Español, Turkorik, / Amesten ere etzen halako sortzerik: / Populu zaharrena Larrunen inguru. Hb Esk 17. Neskatxa zoro, arin, buru gabekoa, / Zeren gainean duzu amesten khoroa? Ib. 177. Tribunal lazgarriaren aintzinean bazina, bizitze erreberritza bat amets zinezake. [...] Zergatik bada [...] etzare egun beretik ethortzen salbamendurako bidera? Dv LEd 200. Hutsalkeria, oraiko biziaz baizik ez amestea. Dv Imit I 1, 4. Bakean nagoela orduz-geroztikan / Amesten duk menturaz haurra hire baitan, / Etsai handia, etsai bakarra munduan Karloman... Elzb Po 201. Etzuen amesten nolako bihotzminak behar zituen bere lan harren gatik. Jnn SBi 138. Eta bizkitartean nehork ez zuen oraino Amerikarik bazela aipatzen, ez eta amesten ere. HU Aurp 50. Ikusi behar ginuela nehork sekulan amestuko ez zuen tokian, mando itsu batek lehertua, buruan jorik nork erranen zaukun? Ib. 102. Egundaino ez bide zuen amestu ere, deputatu izaiterik. Ib. 103. Morde David orobat urtha osoak eman izan zaio lan apostoliko jarraikienari Chinan egotu delarik; eta Franziarat bihurtzerik ez zukeen amestu ere, osagarriaz osoki gabetzerainokoan. . Prop 1896, 287.
( s. XX.) Ez dugu naski ez katedrale handi baten egiterik amesten, bainan baitezpadako dugu kapera bat egiazkoa. Prop 1905, 246. Zer da batasun ederragorik? Amets dezakeguia bi gazte heien arteko bekoz bekoa baino osoagorik, dela bihotz, dela gorputz, dela buru, dela ontasun? JE Bur 103. Etzitaken mets mutiko, neskatxa, hain bat bertzearen neurrikorik, halako toki miragarrietan besoz beso ibilki. Ib. 96. Aditu duenak zoin zalhuak diren [xuberotarrak], errana badakote ere luma bezala dabiltzala, egiaren erdia baizik ez du amesten. Ib. 141s. Ur gaziak eman dezon gerokotzat etxean amesten duen familia handi haren hazteko indarra. Ib. 111. Aspaldi zuen jastatua nuela heien [peludoen] haragia, ez bainuen sekula amestuko hain onik bazitakela. Ib. 14. Hau da Egiaren lehenbiziko itxura, ikusi gabe guhauk amesten dakoguna, urrundanikakoa. Ib. 163. Bai herrestan nindabilan, / bainan bihotza gorarik, / Battitta ni bainoago / nukeiela amesturik. / Amesturik eskualdeko / etxetarik hazkarrena / Zitakela malda huntan, / hainitzez ere, harena. Etcham 164. Jainkoaren oldez, Legea amestu zuten, eraiki, jarri beren eta lagunen arteko. JE Ber 82. Ez da amesteko gaitz. Duela hiruetan hogoi bat urthe artino, Eskualerria goxo-goxoa laborantzatik bizi zen eta hazkuntzatik, [...]. Ib. 49. Asmau egin dot antxe arratsaldera arte be geldi egoteko, leku oberik a baño amesau (soñar) be ezin leike ba kukubentzako ta. Kk Ab I 65. Betharrameko mendian bada geroztik hobi ederra; / Eta Zeruan --haur bat zelarik ametstuaren zuhurra!-- / Migel Saindua dago ukhanik Saindu lagunen agurra. Ox 21. Bainan nork amestuko zuen Otxalde hori aipamen ederrenaz ohoratuko zuela guarden aintzindari lehenak? Ib. 200. Alango zorionik eneiken gura, ez amestu bere. Or Tormes 121. [Gazteak] amets goxo egin dezatela; zorion osoa amestu dezatela! Or Mi 24. Horra nun [...] saltzen dituen bere ardiak, amets ez zitzaken salneurri altxatuenetan. Zub 65. Zer mirakuluzko oputzak, zer mozkin nasaiak ez lezazkete bil! Uzta ederragorik ez dezakete amestu. Ib. 94. Nik amesten <-tan> bezela / ote-aiz, mendi-gaña? / Goi-yauregiko malla? / Gotzonen urbilgo?... Ldi BB 18. Zuen aitak, errian, ainbeste amesten zuan errian egin zikan bere kabia. Lek EunD 15. Ez kendu, orratio, gaztediari bein amestu dun jaia; bereala aurkituko du beste nunbait galdutako jolastokia. TAg Uzt 58. Amestu genezaken ikusgarririk zoragarriena agertzen digu oraintxe basoaldeak. Ib. 278. Amestu zentzaken begiratokirik ederrenetakoa nai badezu, zoazkio [Ernioko] goiko kurutzeari ondora. Ib. 92. Nundik duzue zuen barnean duzuen urre-gosea, / Nundik amestu, diru-egarriz, herritik kanpo joatea? Iratz 178. Lurreko itzal haukien orde, huna ba huna nasairik / Ezin amestu goiko izaite neurri-gabeko hetarik. Ib. 179. Agertu dela, diozu, guk amestu bihotza; / Dena amodio-pindar, dena zeru-ihintza. Ib. 154. Hain ziren zure begiak / Haurretik geroz eztitu. / Hain ginen ere bi-biak / Goi-amodioz amestu! Ib. 167. Begia amesten zait, banago begira. [...] Sort-herriko bazterrak ar zaizte mintzatzen. Ib. 23. Zer amesten zun [Iñigok]?, zerk beartze zun / alako erroitzartera? / Bide berriak asmotan eta / "indarrak dator artzera". SMitx Aranz 42. Haurraren gorputza hondatua zen; uraren oldarrak engoiti bazeraman hainbat gutiziatu zuen zabalarantz, Gazteen Lur hainbeste amestu hartaraino. Mde HaurB 104. Bere abotsaren oiartzuna gal ez dedin, ez dut iñorekin itzegin nai. Ez dut ezer nai, nere bakartasunean amestu baizik. Txill Let 35. Berak amestu eta naien izan eban neskatillea. Erkiag Arran 176. Aipatu ditu populu zaharrek asmatu argitasunak eta mendez mende sortuak, Rusoek azken denbora hotan amestuetaraino. Herr 19-2-1959 (ap. DRA). Ez ditake amets zoin urrun eta zoin ederki ageri diren oro Larrun puntatik. Zerb Azk 38. Izan ere, zin ura [...] itxukerizko une batean egiña izan baitzan, amesturiko sagarraren eldumiñez, maiteñoaren eztitasuna txastatu egarriz egin ziña. Etxde JJ 73. Begiok [...] eta arimea jabetu jataz, entzumen utsez, / amestu nitun bazterrak baiño arutzagoz. Gand Elorri 77. Eldukerako poza amestuaz, / mundutarren barregarri. 'Soy la irrisión de los hombres, por esta luz que persigo'. Ib. 96. Danok lagun bat amesten degu. Lagunik onena, Jesus da. MAtx Gazt 105. Bai, Bera [Jainkoa] izan da mundu au "amestu" duena. Vill Jaink 93. Organizazio ta antolamendu bat, iñork agindu, asmatu ta amestu gabe. Zer dira oiek? Ib. 54. Ikasten ditu bi gauza. Bat: amestutako gauzak zailtxo direla arrapatzen. Ib. 122. Eta gazteek, buru-belarriak erne, entzuten zioten, non zer berri ari izaten baitira, ozta-ozta amets dezaketen on-agindu soila berenganatzeko ixuriak diran biotz-andiko gazteok. Zait Plat 114. Gizona herbail eta ahul dela: ezin hel amesten dituen xede handietarat. Lf in Zait Plat XX. --Bordaletik heldu nuk, xuxen xuxena. Pentsatzen ahal duk zertako? --Ez amesten ere. --Ez dakika poliza buru nizela Bordalen? Larz Senper 18. Ez dakite nolakoak giren, ez dute beti gure barnean lo dagon "norapait joaiteko gogoa" amensten! "Ils n'imaginent pas ce "désir d'aller ailleurs" qui sommeille toujours en nous!". Ardoy SFran 284s. Amenstua zuen Erromarat joanen zela. Ib. 99. Nolakoa zen izan gero, Vizenza hirian eman zuen lehen meza, nork dezake asma, nork dezake aments? Ib. 134. Zoin urrun. Nehork eta berak ere amenstuko etzuen hobian. Ib. 257. Or zegok ire sagar-lorea, aidea zuriz arrotzen. Elur-maroak? Pinpilinpauxak? Maitagarrien mamuxak? Orrela itukan amesten. NEtx LBB 264. Lehen aldia zen nik pertsulariak entzuten nituela; bainan etziren nik amensten nituen heietarik. Xa Odol 37. Amenstu leku hortan heltzen garenean, egizkoaren hatsa galdurik. Ib. 225. Amenstu baino urruntxeago jin nintzan uste gabetan. Ib. 294. Ordu arte Turkoen beldurrez ikaran zauden bazterrak, eta girixtinoek ez zuten kasik etsai handiagorik amesten. Lf in Casve SGrazi 10. Ez, zineman amesten dugun amets izkutua gaizkile ausart eta lotsagabearena da. MEIG I 151.
azpiadiera-1.1
Muthiko gaixtaginak / diruaren plazan / Kintaleko harri bat / ezartzen du kutxan. / Aita heldu da; bainan / dirurikan ez han. / Amesten du semea / han zaiola izan. Zby RIEV 1908, 764.
sense-2
2. (H).
Soñar (mientras se duerme). " Amestu, amets egin ahal duzu, dukezu, vous devez avoir rêvé" H.
Nik uste [erdaratar horiek] lotarik ere erdaraz amesten diren; eta ahalik balute, gauaz ere lethorzke berdin gure beharrietara. Arb Igand 21. Bai; Jakobek amestu zuen zurubia / Jesusek egiazki dauku bidalia. Ox 83. Biar ber-ekin dezazun pozik / orain lo, amets egizu: / bere antzeko Ama berri bat / bidelaguntzat amestu. SMitx Aranz 24. Zuen gazteek goi-ikuskariak ikusiko dituzte eta zuen zaharrek goi-ametsak amestuko. IBe Act 2, 17. Munduko neska politenarekin lo egitea tokatu zaizula ere amestu liteke. Insausti 350. Zaldun gazteak asko diradez / neskak zoratutakoak, / egun argian ikusi eta / gabaz amestutakoak. Ayesta 79.
amestu
<< ama 0 / 0 andregaitu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper