63 emaitza ondo bilaketarentzat - [1 - 63] bistaratzen.

ondo1
1 adb. Nahi, espero edo behar den bezala; era onean, egokitasunez. Ik. ongi; ontsa; bapo. Ondo bizi da. Ondo da. Nahiko ondo atera zaizkio kontuak. Ondo al dira etxekoak? Esanak ondo hartu beharrean. Ondo ikasi hori. Ezteiak ondo, Miren? Txit ondo. Oso ondo ezagutzen dugu elkar. Agur, osaba, bihoa ondo! Ondo pasa. Txalupak ondoen ikusten ziren lekuan. Alaba ahal zen ondoena apainduta bidaltzeko. Gure beldurra hori da, ondoegi erre beharrez, opil goxo hori ez ote diguten emango sekula. Azaldu zen Lesakara emakume ondo jantzi bat. Berak egiten zituen salaketak guk eta beste askok ondo ikusten genituen.
2 adb. adkor. Ederki, oso. Ondo dakizu ez direla isilduko. Barrua ondo berotua Nafarroako ardo beltzez. Ondo damututa daude, bai. Ondo galanta da zuen mutikoa. Ondo ederra huraxe! Ondo asko dakizu nire bihotzak nor duen aukeratua.

Esaera zaharrak

Azkar eta ondo, usoak hegan. Gaiztoto edo ondo jan, hiru bider edan. Ondo eginen pagua, ate ostean palua.
ondo2
1 iz. Zerbaitentzat edo norbaitentzat, hura ukitzen duen edo hurbil dagoen aldea. Meta ondo batean etzan zen. Bide ondoetan eta bidegurutzeetan suak egitea. Ibai ondoetara irteten da gauetan. Etxe ondoetako soroetan.
2 iz. Ondorengo denbora. Ik. bazkalondo. Hitzaldi aurreak eta hitzaldi ondoak ez dira egokiera erosoak izaten berriketa lasairako.
3 iz. (Errepikatzen den hitz baten ondoan, erantzunetan, indargarri gisa). Ik. oste2 3. Zer hitz eta zer hitz ondo? Zer emazte eta emazte ondo!
ondo3
1 iz. Batez ere Ipar. Enborra; zurtoina. Badira arbolak adarretara sobera ematen dutenak, ondoa meharregi gelditzen delarik.
2 iz. Batez ere Ipar. Zenbait landare edo zuhaitzen banakoa. Ondo zaharraren muskil berriak. Belar ondo bat.
ondo bai ondo
adb. Oso ondo. Ik. ondo ere ondo; ondo baino hobeto. Ez ote letorkiguke guztioi ondo bai ondo, noizik behin ume bihurtzea?

Aztergaia: ondo bai ondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO BAI ONDO. Muy bien. v. ONDO ERE ONDO, ONDO ETA ONDO. Ondo eginik, ondo bai ondo. Zav Fab RIEV 1907, 541. Ta orduan erakutsiko eutsan, ondo bai ondo, nor zan Praisku. Bilbao IpuiB 221. Ez ete letorkigu guztiori ondo bai ondo, noizik-beiñera ume biurtzea? Ib. 10. Bertako etzagunek lur orreri ondo bai ondo begiratute, alik goien emonazoten deutsie. Akes Ipiñ 21

adib.: arraiotan interj. Harridura edo haserrea adierazteko hitza. Orduan erakutsiko zion, ondo bai ondo, nor zen Praisku; bai, arraiotan! Ni oso-oso kezkatua nengoen, arraiotan! || Zer arraiotan habil sudur-handi hori?

Ez dugu aurkitu ondo bai ondo formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo bai ondo 6: Berria 2 (“Balkoian dagoela, Gergoriok alimaleko oihua egin du, kalean dauden guztiek ondo bai ondo entzuteko modukoa”), Joxerra Garzia 3 (“Sakatzen duzun bezala sakatzen duzula ere, ondo bai ondo adieraziko dizu hori tutuak tu-tuka totelez”), Bat-bateko bertsolaritza (“Are gehiago: forma aldetik ondo bai ondo garatu eta zoritua agertzen da bertsolaritza lehen aipamen dokumentatu horietan, eta, bertsolarien arteko desafioek eta propio jarritako bertsoek bide zuten oihartzunari erreparatuta, onarpen sozial handia izan behar zuen garai hartako bertsolaritzak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso egitura erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea egitura horren kasu ohikoenak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo sarreran.

ondo baino hobeto
adb. Oso ondo. Ik. ongi baino hobeki; ondo bai ondo. Ondo baino hobeto apaindua joaten da. Ez duzu besterik behar ondo baino hobeto izateko. Ondo baino hobeto dakit Anton ikusi duzula.

Aztergaia: ondo baino hobeto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:031 2003-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib. gisa

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

ondo beharrean
adb. Ondo beharrez. Ik. hobe beharrez.

Aztergaia: ondo beharrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2012-05-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ongi beharretan 1, Barb Leg ("Ogia lurrerat erortzerat uzten du xaharrak, eta Haxko othoizten altxa dezon fagorez. Haxkok, idor idorra: Ori, ongi beharretan balinbazira, altxatuko duzu zuhaurek!"). Ik. OEH argitaratuan ondo-bearrean 1, A Ezale 1899 (metahizk.: ""Imparziala" zer dan dakizulako eztot esango; baiña bai, eztakizulako edo aaztu iatzulako, "ondo-bearrean" esaten dala erderazko "de buena fe"") eta o. beharrez 2: Zam Man ("Zuk ondo-bearrez egingo zenduan"), Elexp Berg ("Ondo biarrez oiñezkero gure semiak aillegauta egon bia zeban").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondo beharrean : HiztEn (AS: 'on beharrez'), LurE (adibide gisa: 'on beharrez') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ondo beharrean : EuskHizt (adibide gisa, eta ondo beharrez —batez ere bizk.— 'on beharrez'), ElhHizt (AS: B.; con buena intención, de buena fe), EskolaHE (adibide gisa: 'on beharrez'), DRA (ondo-bearrean: adibide gisa: de buena fe; ondobearrean: de buena fe), PMuj DVC (ondo-bearrean: de buena fe, con el mejor deseo; eta ongi-bearrean: de buena fe, con el mejor deseo, creyendo que era un bien) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

Gipuzkoako Goierri aldean, eta ahozkoan, erabiltzen da 'okerrik ez dela, gauzak ondo badoaz' adierakoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-12) Onartu da: ondo beharrean `okerrik ez dela, gauzak ondo badoaz'.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2012-05-25): onartu da ondo beharrean 1 'asmo onez' 2 'okerrik ez dela, gauzak ondo badoaz'.

ondo beharrez
1 adb. Asmo onez. Ik. hobe beharrez. Zuk ondo beharrez egingo zenuen.
2 adb. Okerrik ez dela, gauzak ondo badoaz. Ik. ondo bidean. Ondo beharrez, gure semeak iritsia behar zuen.
ondo bidean
adb. Ezeren okerrik ez dela, okerrik ez bada. Ik. ontsalaz. Ondo bidean, gaur sartuko da Cassini espazio zunda Saturnoren orbitan. Ondo bidean, udaberrian hasiko dituzte autobide berria egiteko lanak.

Aztergaia: ondo bidean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2002-06-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu ondobidean edo ondobidez fomarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondo bidez 1, Habe 1996 ("Hurrengo urtean, 1997an, eguneroko informatiboa eta barne-produkzioari ekin nahi diogu, eta hiru bat urteren buruan eguneko bi ordu inguruko emisioa ateratzea, gauzak ondo bidez"); ondobideko 1, Iaun Zuria ("Mundakako eleizara eroango doguz diruok Gabon gauetako mezetarako edo ondobideko beste menesterretarako").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez eta beste hauetan ere: EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondobidean : J. Garzia (Egunk 2002-01-06: "egosi beharreko pasta baino ur irakin dezentez ere gehiago behar da ondobidean"); ondo bidean : Iñigo Aranbarri (Egunk 2002-07-14: "beste berrogeita bat militar eta polizia ditu lagun, ondo bidean, hogei bat militante montoneroren desagerketaz akusatuta").

Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ahozkoan entzun-ezaguna du lantaldeak ondobidean (baina ez ondobidez), eta onartzekoa iruditzen zaio.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

ezeren okerrik ez dela.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "ondobidez, ondobidean: oso adierazkorrak dira eta agian sar daitezke" (1996-08-20)

 - [K201]: "Ondobidean, etxean behar zuen honezkero" (2009-01-07)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]:  ondo bidean. || Ereduzko Prosa Dinamikoa corpusean 108 agerraldi (6 liburu eta 43 artikulutan), baina beti "ondo bidean", bi hitzetan ageri da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bi hitzetan idatzia onartu da, eta ondo 1 sarrerako azpisarrera gisa aipatuko: «ondo bidean adlag. 'ezeren okerrik ez dela'».

ondo da
Adostasuna adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. ongi da; ados 2; konforme. —Erantzun iezadazu argiroago. —Ondo da, jauna; pozik erantzungo dizut. Ondo da, hori ere egingo dut, ba. Ondo da, ondo da; nahikoa jakin dugu.

Aztergaia: ondo da

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO DA. Está bien, de acuerdo, conforme. v. ONDO DAGO. --Ezkonduko dezue alaba bakar hori, tratalari aberats batekin? --Bai guk eta pozik. -- Ondo da, ez nagotzue zuei. Lar Cor 152. --Eranzun egidazu argiroago [...]. --Ondo da Jauna, pozik eranzungo dizut. Gco I 420. Ondo da, ondo da; naikua jakin degu. Ill Testim 29. Ondo da, esan eusteen. Esaik dakikan guztia. Or Tormes 99. Ondo da... Ori ere egingo det ba. ABar Goi 65. Ondo da, Milia. Kontu au gaurkoz onela utzi dezagun. NEtx Antz 36. Ondo da. Badakit nik, emen nor dabillen bazterrak nastauten. Erkiag BatB 63. --Nik bete det nere egitekoa. -- Ondo da, Maria, ondo da. Eskerrik asko. TxGarm BordaB 169. Onen erantzuna zan: / "Neretzat ondo da". FEtxeb 181. v. tbn. Sor AKaik 134. Apaol 42. Azc PB 113. Bv AsL 181. Moc Damu 5. Ag AL 25. Echta Jos 188. Iraola 113. Urruz Zer 122. Alz Burr 18. Salav 54. Alzola Atalak 44.

adib.: ondo 1 adb. Nahi, espero edo behar den bezala; era onean, egokitasunez. Ik. ongi; ontsa; bapo. Ondo bizi da. Ondo da. Nahiko ondo atera zaizkio kontuak. Ondo al dira etxekoak? Esanak ondo hartu beharrean. Ondo ikasi hori. Ezteiak ondo, Miren? Txit ondo. Ondo baino hobeto. Agur, osaba, bihoa ondo! Ondo pasa. Ondo ibili! Txalupak ondoen ikusten ziren lekuan. Alaba ahal zen ondoena apainduta bidaltzeko.

ondo da 1592: EiTB 1389, Elkar 146, Argia 23, Zuzenbidearen Euskal Akademia, Deia 2, Consumer, Berria 18, DiarioVasco

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo da 190: Berria, Jose Morales, Koro Navarro, Koldo Biguri, Juan Luis Zabala, Joxemari Urteaga, Irene Aldasoro, Lopez de Arana…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo sarreran.

ondo edo gaizki
Nola edo hala, moduren batean. Gaia, gutxi gorabehera, ondo edo gaizki, adierazi dizut. Zertxobait, ondo edo gaizki, idazten ikasi dut.

Aztergaia: ondo edo gaizki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO EDO GAIZKI (Lar H), ONDO EDO DEUNGARO (Lar H), ONDO EDO TXARTO. "Bien o mal, ondo edo gaizki, [...], ondo edo deungaro" Lar. Eta zerbait errian paltatzen zanean, ondo edo gaizki, oni egotzi oi zioten. Zab Gabon 75. Ondo edo txarto, arrek berea. Ag G 317. Gaia gutxi gorabera, ondo edo gaizki, adierazi dizut. Vill in Gand Elorri 12. Ondo edo gaizki, datorren eran kantatu eta askoz lasaiago gelditzen naiz. Insausti 15.

ondo edo gaizki 47: Aizu (“Lehenengo aldiz tokatu zitzaigunean lehiatzea, kezkaz bizi izan genuen, niri inporta zaidalako saioan berak ondo edo gaizki kantatzen duen, eta alderantziz”), Elkar (“Buelta asko eman diot egindako prentsaurreko horri, gauzak ondo edo gaizki egin ote genituen, eta bai, orain damutzen naiz, baina egin genuen eta kito”), Consumer (“Bestela esateko, horren arabera, ondo edo gaizki egongo gara”), Berria 26 (“Ondo edo gaizki jokatu den bigarren mailako eztabaida bihurtzen da emaitzen arabera, eta Bruesak arazo hori du”), EiTB 7 (“Gauzak ondo edo gaizki atera, bukatu duk hemengo apopilo izatea”), Goiena (“Ez dakit sortu dudan kartela ondo edo gaizki dagoen, jendeari gehiago ala gutxiago gustatuko zaion, baina proposamen lasaia dela uste dut, erosoa kartelak jomuga duen publikoarentzat eta horrekin gelditzen naiz”), Jakin (“Baiona-ko Euskal Idazkaritza-k lan handi bat burutu du. Euskal literaturaren batasunerako urrats luzea. Beharrezkoa. Ondo edo gaizki emana? Ez dugu juzgatzen“), Argia 3 (“Ondo edo gaizki konpontzen ote garen argitzera jarri bazara, norbaitek gaiaz esplizituki galdetu dizulako dela suposatzen dut, elkarri esan dizkiogunekin, nik nire kabuz, ez bainuke inoiz imajinatuko inork haserre gaudela pentsa zezakeenik”), Laneki 2 (“Motorretik desmuntatzen diren bujia erabilien higadurak argi erakusten du ondo edo gaizki funtzionatu duen motorrak”), Erlea (“Ondo edo gaizki, hori beste kontu bat da”), DiarioVasco (“Gauzak ondo edo gaizki egin genitzakeela, baina guretzat gardentasuna eta herritarren parte hartzea ezinbestekoak direla adierazi genuen”), UEU (“Praktika horren zilegitasuna ez dute argi, ez dakite ondo edo gaizki ari diren: «Gauza bat topatzen baduzu, zuk nahi duzuna, ba hori idatziko duzu, ezta?”),Uztarria (“Askotan epaitzen dugu geure burua, lana ondo edo gaizki egin ote dugun galdetuz”)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo edo gaizki 17: Berria 5 (“Orduan ikusiko dugu non gauden, ondo edo gaizki”), Joxerra Garzia 3 (“Ondo edo gaizki aritu naizen, hori zuek esan behar duzue, ez nik”), Joseba Zulaika (“Eta barne aldera begira, euskal Estatu baten beharraren alde beti epel sentitu izan garen askok ere pentsatu genuen, ondo edo gaizki, geure eskuetan dagoen Estatuak ez zuela inoiz holakorik egingo eta independentistei arrazoia eman genien”), Pako Aristi (“Orain gauzak beste era batera apreziatzen ikasi dut; zertxobait, ondo edo gaizki, idazten ere ikasi dut, eta iruditzen zait iritsi dela ordua nire lana Gelatxoren zerbitzura ipintzeko”), Arantxa Iturbe (“Ama izateko prestatzen ari denak segituan ikasten du, bizitzako beste edozein arlotan bezala honetan ere, gauzak ondo edo gaizki joan litezkeela, bi aukerak direla posible”), Andoni Egaña (“Ez dute ondo edo gaizki egin nahi”), Karlos Zabala (“Lehenbizi, parez pareko gela guztiak ezagutzen zituen ezker-eskuin, haien altzaririk ñimiñoetaraino ere; gauza zen hango bizilagunen ohiturak xehetasunik ahazteke kontatzeko, ondo edo gaizki moldatzen ziren, nola garbitzen zuten beren burua, zer jaten zuten afaltzeko; bisitan zein zihoazkien ere bazekien”), Joxean Agirre (“Nik hilketa bat beti hilketa izango zela pentsatzen nuen, ondo edo gaizki hil, baina berak, De Quinceyren teoriari jarraituz, krimena artelan gisa ulertzen zuen, artelan gisa edo adimenaren joko bezala gutxienez, joko konplexu eta irakurgaitz baten moduan, zeinen aurrean detektibeak, literatur obra handi baten aurrean kritikariak bezalaxe, bere jakituria guztia baliatu behar duen”), Hasier Etxeberria (“Ez dakit ondo edo gaizki egiten ote dudan hau guztia zuri idaztean, baina iruditzen zait arindu egiten naizela nirea ez den zama baten pisutik”), Iñaki Heras (“Edonola ere, merkatua hori izatetik - alegia, bere akats eta guzti ondo edo gaizki erabil daitekeen tresna-multzo bat izatetik - mito orokor bat izatera mudatu da”), Xabier Arregi (“Liburu honetan zehar, ahalegindu zara, ondo edo gaizki, zeure burua "estrukturalismoaz" edo hitz horrekin ulertu ohi denaz bereizten”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Askotan erabilera librea du eta horregatik komeni da adibide argigarri bat gehitzea, tarteki gisa ageri denean edo (Adibidez, Pako Aristiren adibidearen antzeko zerbait: Orain gauzak beste era batera apreziatzen ikasi dut; zertxobait, ondo edo gaizki, idazten ere ikasi dut, eta iruditzen zait iritsi dela ordua nire lana Gelatxoren zerbitzura ipintzeko). Bide batez, ondo edo gaizki eta ondo edo txarto formak dira jasotzekoak.

ondo edo txarto
Ondo edo gaizki. Ondo edo txarto, hark berea.

Aztergaia: ondo edo txarto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:EHL 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ondo edo gaizki sartzean proposatua. Oso erabilia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Askotan erabilera librea du eta horregatik komeni da adibide argigarri bat gehitzea, tarteki gisa ageri denean edo.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo eta txarto sarreretan.

ondo egin
1 ad.-lok. Ongia egin. Ondo egiozue gaitz egin dizuenari. Zuk badakizu ondo egiten zeini begiratu gabe.
2 ad.-lok. On egin. Josetxori ez zion ondo egin soineko bustiarekin etxeratzeak.
3 ad.-lok. Ongi jokatu. Uste dut ondo egin dugula. Ikernek ez du ondo egin zuri ezer esan gabe etorrita.

Esaera zaharrak

Ondo eginen pagua, ate ostean palua.

Aztergaia: ondo egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO EGIN (Lcc). a) Hacer (el) bien; beneficiar, favorecer. "Bien hacer, ondo egin" Lcc. "Bienhechor, ondo egiten deuena" Ib. v. ON EGIN. Tr. Documentado en Lazarraga y RS y, desde principios del s. XIX, en autores occidentales, principalmente vizcaínos. Ez zabilz ene gogoan, ez; / bestela ondo deizut [='os favoreceré'], baña / ezkondu baxinbatean ez. Lazarraga 1165r. Ondo egiok landerrari, Iainkoak dikek donari. "Haz bien al pobre". RS 265. Anziñako esana da, egin ondo edozeñi, begiratu gabe nori. VMg 11. Jakitean baño, ondo egitean ardura geiago ifini daizuela. [...] Santuak egitea geiago gura izan bear dozue Añ LoraS 85. [Jaungoikua bera da] gizon eta emakume guztiak ondo edo gaiski egiteko libertadiagaz [...] pormau ditubana. fB Ic I 22. Ondo egijozube gatx egin deutsubenai. Astar II 32. Gau ta egun beti lanian / ondo egin da esker gaiztua / gero azkenian. Xe 242. Ondo egitia ondo da, eta da karidade egiazkua. Bv AsL 166. Ondo egiñaz ontzen elefantea da, / makillaz eskuratu iñoz ezin dana. AB AmaE 320. Egin, [...] egiñ ondo, al dozuen giñoan zuen sorterriari. Ag AL 76. Ondo egin dabenak edo bide onetik jarraittu dabenak. Echta Jos 269. Josetxori ezeutsan ondo egin, soñeko bustiakaz etxeratuteak. Ib. 60. Emen jendia bizi liteke / elkarri ondo egiñez. Tx B II 33. Goi-maitasunez, ondo egiñaz, / zerua da irabazten. BEnb NereA 148. Beiratu zekena, / al dan okerrena. / Ondo egin ta gaizki / artzen duena. JKort in NEtx LBB 313. Zuk badakizu ondo egiten / zeñi begiratu gabe. Uzt Sas 295. Bizkaiarentzat nondik ondo egin / ori zan aren afana. FEtxeb 66. Danei ondo egiten saiatu giñan. BBarand 101. v. tbn. JJMg BasEsc 181. Itz Azald 121. EusJok 149. And AUzta 58. Insausti 161. (Con reduplicación intens.). Izeba-osabari ondo-ondo egin da gero gerokoak. TxGarm BordaB 104. Sentar bien. v. ONDO HARTU. Etxakan ondo egiten / geure zaldunari / inok ez esatea / aitatxu berari. Azc PB 82. b) (V; Lcc, Añ). Ref.: A; Etxba Eib. Buena obra, buena acción, favor. "Bien hecho, ondo egina" Lcc (no es seguro que se trate de esta acepción). "Tras cornudo apaleado, [...] ondo eginen pagua, ate ostean palua" Añ (s.v. apalear). "Ondo egiñen pagoa, atondoan paloa (Vc), el pago del beneficio, palo detrás de la puerta" A. Ezagutu biar da ondo egiña edo mesede artuba, ta eskertsuba izan. Mg PAb 178. Onelaxen daki gure Jaungoikuak mundu onetan bertan ondo egina saritzen. Bv AsL 127s. Jesusen mesede eta ondoegiñak. Itz Berb I 102. Ondo egiñen saria / sarritan da mingarria. Echta Jos 268. Ondo egiñak geroko ere, / badu aprobetxamentuba. Ud 134. Egiten dozun ona gerokora dago, / ondo egiñak ezauz oker eruango. Laux BBa 130. Ta onenbeste ondoegin beronenganik artuta gero [...]. Otx 132. Ondo egiñaren ordez esker txarra agertu. Bilbao IpuiB 47. Ez neban iñoiz buruan erabilliko [...] garbatu biarrik izango nebana nere ondo-eiña. Etxba Ibilt 479. Ondo eiñen pague, at'onduen palue. JMB OC II 245. Kasorik egin barik / ondo egiñari, / egun on be ez dautsogu / esaten Jaunari. FEtxeb 178. v. tbn. Vill Jaink 105. BEnb NereA 129. EZBB II 79. Buen comportamiento. Ondo eginaren pagutzat ta saritzat aginduten deutsazu umiari [...]. fB Ic I app. 18. Ondo eiña, sutan badot miña, Ebanjelixoko aberats gaiztuak infarnuan bezela! Ondo eiña milla bidar, arranuak zatika jan biar banabe! Etxba Ibilt 488. c) (Aux. intrans. bipers.). Pasar bien, tener merecido. Begira lagun urkoaren gaitzaz poztu ote zeran, zeregan esaten dezula: Jainkoak barka degidala, ondo egin zaio. AA II 113.

adib: etxagun iz. Bizk. Etxaguntza baten jabea. Ez zaiolako etxagun begiratu bati ondo egiten burua bat egitea gizon alfer eta baldanekin. Maizterrak etxagun bihurtzeko. Markinako zaldun bat, etxagun handia eta kristau garbia. // pagu iz. Ordainketa; ordaina, saria. Mundukoen pagu gaiztoa. Egin dituzuen falten ordainezko pagua. Merezi duten pagua eman diezulako. || Esr. zah.: Nolako nagusia, halako pagua. Ondo eginen pagua, ate ostean palua.

ondo egin 450.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo egin 2507.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Agerraldi gehienak libreak eta gardenak dira. Adibide gisa jasoa dago jada, eta aski da. Komeni da ondo sarreran ere sartzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa ondo sarreran.

ondo ere ondo
ondo-ren indargarria. Ik. ondo bai ondo; ondo baino hobeto. Hire ahotik irtendako edozer ondo ere ondo esanda egongo duk. Ondo ere ondo dakit denen gogoa ez dudala beteko.

Aztergaia: ondo ere ondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO ERE ONDO. Muy bien. v. ONDO BAI ONDO. Ala adiazi digu ondo ere ondo zenbateraño probetxugarri izan diran. Bv AsL 189. --Zeren nai diotan nik ere zure bizimoduari jarraitu. [...] --Ondo ere ondo da, Bernardo. Ib. 60. Berak ondo be ondo ezagututen eban bakanderearen jantzija. Otx 88. Ire abotik urteniko edozer ondo be ondo esanda egongo dok eta. Ib. 128. Aloger anditxuagoa ondo be ondo letorkio olako gurasoari. Eguzk GizAuz 182. Zuriñe ondo be ondo ezagutu ezpaneu ere! Erkiag Arran 74. Lelengo tantuetan ondo be ondo jokatu eban. SM Zirik 30. Ta ondo ere ondo dakit danen gogorik ez dedala beteko. Basarri XIX.

ondo ere ondo 9: Karmel 6 (“Aita Yurreren arabera, atxiloketa gertatuaz batera, Aita Soloetak eskaera adoretsu bat luzatu zien komunistei, haren izaera eskuzabala ondo ere ondo erakusten duena”), Berria (“Hortik aurrera, zientzia eta euskal literatura, ikerketa eta euskal kultura ondo ere ondo bilbatuta agertuko zaizkio irakurleari”), Euskaltzaindia 2 (“Baina beste joera eta euskalki guztiak ere ondo ere ondo ezagutzen ditu, eta ez ezagutu bakarrik, baita erabili ere”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo ere ondo 2, Juan Garzia (“Hala eta guztiz, ondo ere ondo dakigu hori guztia, Macondo bezala, unibertsalizatu egin dela”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ondo ere ondo, gaizki ere gaizki egitura emankorra izan daiteke, baina kasu erabilienak azpisarrera gisa jaso litezke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo sarreran.

ondo esan
1 du ad.-lok. Goraipatu, norbaiti buruz ondo hitz egin. (nor osagarririk gabe). Jendeak beragatik ondo esan dezan. Mundu guztiagatik ondo esaten zekiena.
2 du ad.-lok. Arrazoi izan. Ik. ongi esan. Ondo esan duzu, zure etxea baita hau.
3 du ad.-lok. Egoki adierazi. Ez nuke asmatuko ondo esaten. Erdia ondo esana dago; beste erdia, ez.

Aztergaia: ondo esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO ESAN. A) Hablar bien (de alguien, algo), elogiar, alabar, halagar. Santuei ondo esan, / ta leenaz beren adiskide izan. VMg 24. Jentiak bera gaiti ondo esan dagijan. fB Ic I 87. Aberats bati guztiak ondo esaten deutsee, guztiak obeiduten deutsee. Ib. 48. Izan dedilla bada bedeinkatuba ta ondo esana trinidade guztiz altuba. fB Ic III 280. Beste batzuk aurrean ondo esan arren, / atzea emotean laster saltzen eben. AB AmaE 223. Mundu guztiagaitik ondo esaten ekiana zan. Ag AL 78. Ondo esan ondo egokionagaitik. "Decirle bien". Or Tormes 95. Txitak ondo azi ta / senarrai ondo esan. Enb 152. v. tbn. JJMg BasEsc 183. (En las expresiones ondo esanda, ondo esanez, ondo esanagaz 'con buenas palabras', 'con tacto', 'a buenas'). v. infra ONDO ESANEAN. Azten ditu umiak lotsa onian, mankau baga, ondo esanaz ta Jangoikuaren bildurra irakatsijaz. Mg PAb 92. Ondo esanda artu erazitzen dio [kollara bat salda aurrari], [...] ta ala geldika [...] artzen du. Mg CC 207. Ezi bazenduz, txikijak zirianian [...] karinuagaz, maitetasunagaz, ondo esanagaz. fB Ic I app. 28s. Ondo esanda edo zigorra erabillita [...] zuzendu [seme alabaak]. JJMg BasEsc 7. [Sorgiñak] jaten eskeñi zion [...] baña etzion artu. Gero Saulen bi lagunak [...] ondo esanaz jaikierazo eta oiean erazo zuten. Lard 181. Ondo esanaz saiatu zan santua onen biotza irebazi nairik. Bv AsL 63. B) (Uso sust.). a) Elogio, halago, alabanza. Ondo esan, erregu ta palaguekin bezela ekarri nai gaitu. Mg CC 207. Santubeen ondo esanerako ta arimeen oitura onerako sermoiak. fB Ic I VII. Ondo esanaren bidez limurtu omen zuten. Izt C 248. [...] erantzun eutsan ao betean, gizonen alde ondo-esanik gozoena iñoalakoan. Bilbao IpuiB 119. b) Buenas palabras, buenas intenciones. Zer balijo deutsa pobriari zure ondo esanak? Egitadiak dira [...] karidadiaren testigubak. fB Ic I 90. c) (Izt 28v). Consejo, enseñanza. Bañan bere lagunen ondo esanai [...] begiratu bage [...]. Izt C 448. Ondo-esan edo konseju onak eman. Lard 77. Gizon andi onen ondo-esanak aztu, idolo-zaletu [...] eta [...] ondore negargarriak ekarri zituzten. Ib. 132. Bere erakutsi on eta amoriozko ondo esanakin asko irabazten zituen. Ib. 375. Jenobebaren ontasuna, [...] bere eraman andia, bere ondoesanak eta guziaz gañ bere ejenplo ona. Arr GB 140. Azkenez zuri ondo-esan (consejo) bat / nai dautsut emon, iloba. Ezale 1898, 166a. (En las expresiones ondo esanak egin, ondo esan (asko...) egin 'dar (muchos...) consejos'). Oiek eta beste ondo-esan asko eginda, bere agintea utzi zuen. Lard 158. Ondo esan oiek semeari eta aldamenekoai eginda isildu zan. Ib. 206. Lenagoko aldian egindako ondo-esanak eta erakutsiak berritu ziozkan. Ib. 207.

adib: bideratu, bidera/bideratu, bideratzen 1 da/du ad. Bidera bihurtu; gidatu. Saihestua zebilen ardia bideratu baitzen. Zuk bideratzen dituzu giza urratsak. Ondo esanaz bideratu zuen onera. Azkenean, bideratu ziren gauzak. Eztabaida bideratzeko.

ondo esan 281 (batez ere aditzak).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo esan (aditza zein izena): Asisko Frantzizko (“Ondo dio, bai, olerkari paganoak: "Gurasoen jokabide txarren artean haziak garenez, gaitz guztiak haurtzarotik ditugu segika”), Xabier Amuriza (“Katxarro jatetxera joan ginan bazkaltzera eta han baegoan emakume rubia bat, oso sinpatikea bera, eta bazkal ostean Rufino nork atara handik? Kariziak eta ondo-esanak egiten eutsazan eta, azkenean, batzordekoek etorri behar izan eben, mogitzeko esanaz, arrastian bere jo behar genduan eta”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da; komeni da azpisarrera gisa jasotzea, ongi esan bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo sarreran.

ondo hartu
1 ad.-lok. Harrera ona egin. Ik. ongi hartu; onartu. Euskal Herrian ere jendeak beti ondo hartu gaitu.
2 ad.-lok. Norbaitek egina edo esana ontzat eman edo, haserretu edo mindu gabe, alde onetik ulertu. Ez du ondo hartu egin zenutena. Esanak ondo hartu beharrean.
3 ad.-lok. bizk. Zerbaitek norbaiti on egin, mesede egin. Ez nau ondo hartzen neguak.

Aztergaia: ondo hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO HARTU (V-m ap. A). a) Favorecer, beneficiar. "Enau ondo artzen neguak (V-m), el invierno no me favorece" A (s.v. artu). (No se han incluido en este apartado ejs. de ondo hartu con el sentido de 'recibir bien', 'dar buena acogida', 'tomar bien', etc.). Len legez jan edanak; len legez gorputzak palagau ta ondo artu. Mg CO 220. Osatu zan oso Josetxo. [...] Ondartzako ezneak eta bere aittamen ardurak, ondo artueben. Echta Jos 350. Etorri ta urtebetegarrenean oso beste gizaseme bat irudian, ain ondo artu eben bere erriko aizeak, urak [...]. Ib. 329. Ni beintzat ondo artzen nau lapikokoak. Zam Man 62. Urak ez gaitu ondo artutzen / matsaren zumua obia. Auspoa 39, 107. b) Llevarse bien. Bainakien errañaikin ondo artzen etzuela. FIr 157. (Part. en función de adj.). Bien avenido. Matrimoniyo ondo artubak / alkarri asko zor diyo, / konfiantzarik ez baldin badu / personak ez du baliyo. PE 135.

adib.: [s.u. aztarna] aztarna hartu Aztertu. Alderdi guztietako aztarnak ondo hartuta, jakin zuten norainokoa zen auzokoen ondasuna.

ondo hartu 529: HABE 7 (“Futbolean dabilen jendeari azaldu genion eta guztiek oso ondo hartu zuten”), Aizu 9 (“Proiektua aurkeztu eta etxepekoek ondo hartu zutenez, lokala utzi zieten, txukuntzearen truke”), ElCorreo 2 (“Egia esan, nik uste dut sorpresa polita izaten ari dela, eta nik uste dut jendeak bere osotasunean oso ondo hartzen duela”), Consumer 2 (“bestetik, sariari zegokion diruari oso-oso ondo hartu eta gastatu zelako”), Berria 202 (“Ondo hartu naute hasieratik, eta asko lagundu naute, oso ikaratuta bainentorren lanera”), Karmel 4 (“Geroago –egoera politikoa aldatu zanean–, Asministrazino barrira jo neban –itxaropentsu– ondo hartu eta bere magalpeanhartuko nindualakoan”), Argia 33 (“Oso ondo hartu naute, errespetu handiz”), DiarioVasco 21 (“Norbaitek esplikatuko zion enbaxadoreari ez zela dotorea horrelako eskaintza errepikatu bati uko egitea, ez zela ondo hartua izango”), Elkar 30 (“Ez dut ondo hartu zer esan duen”), Deia 11 (“Oso polita izan da Euskal Herrira heltzea eta jendaurrean aurkeztea hemengo idazleen poemak, musikatuta, jendea hunkituta ikustea, ondo hartu baitute gu euskaraz kantatzen ikustea”), EiTB 158 (“Eta bestela... Lukasek eta edozein langilek ere, ondo hartzen nau”), UEU 2 (“Alta, EAJk ez zituen ondo hartu, erakunde gehienetan gertatu ohi den moduan, bere artetik alde egin eta beste alderdi bat sortu zutenak”), Goiena 13 (“Egia esan dena ondo pentsatuta eta antolatuta zuen berak eta ondo hartu nuen”), Jakin 2 (“Euskaltzaleok, euskaldunok horrelako gogoetak ondo hartu eta gureari ekin behar diogu”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo hartu 145: Berria (“Zuzendaritzak ez du iritzi bera nonbait eta Aitor Larrazabalek ez du ondo hartu agintarien erabakia”), Pako Aristi 4 (“Ondo hartu du erantzuna, lasai, ez da Euskal Herrian nolako beldurrarekin bizi garen galdezka hasi”), Elizen arteko Biblia 3 (“Izan arduratsu etxera datozkizuenak ondo hartzen, horrela jokatuz, jakin gabe etxean aingeruak hartu zituztenak ere badira eta”), Jose Morales (“Eta zein ondo betetzen duen bere eginkizuna!, zein ondo hartu dion neurria karguari!”), Juan Kruz Igerabide 2 (“Ondo hartu ninduen eta jaten eman zidan; hilezkor bihurtu nahi ninduen, eta zahartzetik betiko libratu, baina ez zuen nire bihotza bereganatu”), Joxerra Garzia 2 (“Ondo hartu gintuen, eta gero sarri samar izan genuen harekin solasean aritzeko aukera, Alacanteko nire bi lagun eta hirurok”), Aitor Arana 2 (“Ai, zeinen ondo hartu ninduen eta zeinen ondo sentiarazten ninduen zuloa majo beteta edukitzeak!”), Jon Arretxe (“Batzuek ondo hartu eta euren bizimodua hobetzeko erabili zuten”), Iban Zaldua (“Ez dut uste ondo hartu zuenik”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

OEHkoa ez dena da gaur dabilen adiera, jaso beharko litzatekeena. Egoki izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo sarreran.

ondo hazi
adj. Pertsonez mintzatuz, gizalegez jokatzen duena. Bederatzi urteko mutiltxo ondo hazi eta guraso onen semea. Ume ondo hazia, bizi guztirako irabazia.

Aztergaia: ondo hazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO HAZI (V-gip ap. Etxba Eib; Añ). Bien educado, de buena educación. "Urbano, (c.) kortesa, ondo azia" Añ. "Bien criado. Ume ondo-azixa, bizi guztirako irabazixa" Etxba Eib. Ez nintzate ondo azija izango, nik bere eranzungo ezpaneutsa zure egitada prestubari. Mg PAb 112. Bederatzi urteko mutiltxo ondo-azi ta guraso onen semea. Mg CC 215. Persona ondo azi, errazoezko ta konfiantza osokuak. JJMg BasEsc 105s. Gizon au [...] ondo azia, fiñ-usaikoa eta [...] mundu guzia engañatzen zekiena zan. Arr GB 15. Eta zuri zer ardura dautsu ni ondo azija ala mendu txarreko ixatiak? Otx 54. Euskotar ona, zintzoa, sendoa, garbia, ondo aziya. ABar Goi 44. v. tbn. VMg 59. v. tbn. Zav Fab RIEV 1909, 32. Jesus demonioa, ta onelako beste itzkuntza eta ezkontza infernuko itsusiak, euskaldun ondo azi diranen aoan zeñ gaizki diruditen. Cb EBO 37. Ondo azitako seme alabak. fB Ic III 346. Alimani bi juntatu ziran / alkarren gorrotokuak, / beren denporan ondo aziek, / ederki gobernatuak; / [...] piztia oiek ara zer ziran: / kamineruko katuak. Noe 74.

adib.: (zerbaiten) ardura hartu, izan Arduratu; kezkatu. Abere asko dauzkat eta beren ardura hartzeko behar zaitut. Nik hartuko dut lan horren ardura. Ez du dirua aurreratzeko ardurarik hartu. Irakasle hori da Matematika sailaren ardura duena. || Gurasoek ardura handia hartu behar dute beren seme-alabak ondo hazten.

ondo hazi 38: Laneki 12 (“Operazio hau plantula bakoitza leku zabalago batera eramatean datza, behin betiko birlandatze unera arte ondo hazi dadin”), EiTB 7 (“Arabarekin egiten du muga eta badirudi han boilurra ondo haziko zela.”), Argia 6 (“Landare eme bereizietan dauden lore emeek eskuera polena erruz izatea nahitaezkoa da alea ondo hazi eta berezko helburua betetzeko”), Elkar 6 (“Ondo hazitako emakumeek dantzan, kantuan, errezitazioan eta marrazketan ikasi beharko balute ere, hezkuntza onaren helburua ez da emakumeak dantzari, kantari, antzezle edo pintore bihurtzea”), Karmel 2 (“podatze lanak ezinbestekoak dira, gaizki hazia sutara botatzeko, ondo hazia trabarik gabe hazi eta garatu dadintzat hobeto”), Berria 2 , Consumer (“Landareak ondo haziko bada premiazkoak dituen produktu naturalak eman behar dizkiogunez, ongarri konposatu edo compost ezaguna prestatu beharko dugu, gure etorkizuneko lorategia mantentzeko oinarria izango baita hori”), Deia (“Ondo hazi ahal izateko behar duten ur geza -euria- eta eguzkia ere neurri aproposean jasotzen dute”), Elhuyar (“Izan ere, oso ondo hazten da ongarritutako lurrean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo hazi 5: Berria (“Umea ondo hazi, eta gero gaitza nola ulertu?”), Txiliku 2 (“Arrosaren ondoan, munduko loreetan ederrenetakoa duzu kamelia, eta gure lurraldeetakoa ez bada ere, leku babestuetan eta kristalpeko mintegietan ondo hazten da”), Fernando Morillo (“Ondo hazi zitzaizkizun, e? - esan zion bularrak laztanduz, nostalgiaz beteriko irri labur batez.”), Asisko Frantzizko (“Otoitza egin zuenean, oraingoan ere hegoak ateratzen ari zitzaizkiola iruditu zitzaion; baina aurrekoan bezala, ez zuen itxaron haiek ondo hazi arte; behar baino lehenago hasi zen hegan, zubi gainera erori eta galdu egin zituen hegoak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera adjektibala jasotzekoa izan liteke, ‘ume ondo hazia’ moduko zerbait. Komeni da azpisarrera egitea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo sarreran.

ondo ibili
interj. Bidaia, festa edo kideko batera doanari, harengandik urruntzean, agur esateko erabiltzen den gizalegezko esapidea. Ondo ibili, mutilak!

Aztergaia: ondo ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO IBILI (Expresión amistosa de despedida). Que te, os... vaya bien. "Pásalo bien, (c.) ondo ibilli" Añ. Ondo ibilli osterako artian. Mg PAb 136. Adios, ondo ibilli, ikusi arte! Moc Damu 8. Bai, ondo ibilli! Kk Ab I 10. Amerikara doiaz / Itxirik lur oni. / Ondo ibilli ortik. Enb 129. v. tbn. fB Olg 193. A BeinB 69. Zam Man 62. Alz Ram 38.

adib.: ondo 1 adb. Nahi, espero edo behar den bezala; era onean, egokitasunez. Ik. ongi; ontsa; bapo. Ondo bizi da. Ondo da. Nahiko ondo atera zaizkio kontuak. Ondo al dira etxekoak? Esanak ondo hartu beharrean. Ondo ikasi hori. Ezteiak ondo, Miren? Txit ondo. Ondo baino hobeto. Agur, osaba, bihoa ondo! Ondo pasa. Ondo ibili! Txalupak ondoen ikusten ziren lekuan. Alaba ahal zen ondoena apainduta bidaltzeko.

ondo ibili 58: Berria (“Gero arte, irailera arte, egongo gara, eskerrik asko etortzeagatik, ondo ibili, eta familia? Ez. Gero arte ez da txarra, baina errutina da”), Argia 2 (“Elkarri bostekoa eman eta irten nintzen haren bulegotik. Ondo ibili!, esan zidan. Zorte on, erantzun nion”), DiarioVasco 2 (“Ondo ibili, Agustin!”), Elkar 7 (“–Ondo ibili –esaten du Ezekielek”), Deia (“Ondo ibili, laztana”), EiTB 45 (“Ondo ibili!! Agur!”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo ibili adierazpidea 14: Joxemari Urteaga (“Kopetan musutxoa eman eta "ondo ibili Marie, au revoir! " esan zion.”), Xabier Etxabe 2 (“-Ondo ibili, eta kontuz etxe aurreko errotondan buelta gehiegi eman gabe”), Urtzi Urrutikoetxea (“Hor egin digu agur, "ondo ibili", eta aitarengana hurbilduz isilpean esan dio: "guk hori ulertzen dugun moduan, jauna, zuk eta biok"”), Javi Cillero (“Ondo ibili Parisen”), Bernardo Atxaga (“Ondo ibili!”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Ondo ibili!”), Anton Garikano (“Iluntzeko zortzietan, ezta? Ondo ibili.”), Anjel Lertxundi (“Ondo ibili; zaindu amona, e?; kontuz hoztu mendi horietan”), Koro Navarro, Jon Arretxe, Joxean Sagaztizabal, Joanes Urkixo, Migel Angel Mintegi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da, eta komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo sarreran.

ondo ikusia egon
1 da ad.-lok. Ontzat hartua egon. Ik. ikusi1 4. Ez dago ondo ikusia irakurtzen ez duzula esatea. Ez zegoen ondo ikusia emakumeak plazan edota tabernetan ikustea. Kultura batzuetan ondo ikusia dago elikatzeko baliorik ez duten substantziak irenstea.
2 da ad.-lok. Estimatua izan, aintzat hartua izan. Lan egiten duena ondo ikusia dago.

Aztergaia: ondo ikusia egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Komeni da adibideren bat gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo, ikusi eta egon sarreretan.

ondo ikusia izan
1 da ad.-lok. Estimatua izan, aintzat hartua izan. Lehen entzute handikoa eta ondo ikusia bazen, orain hainbat ospetsuagoa zen. Aurrerantzean, ama ez zen izan ondo ikusia etxe hartan.
2 da ad.-lok. Ontzat hartua izan. Azalpen teorikorik barik ulertuko du gizarterik modernoenaren habian bertan Biblia erakustea ondo ikusia dela.
ondo izan
interj. Norbaitengandik urruntzean edo idatzi baten bukaeran erabiltzen den gizalegezko esapidea. Ik. ongi izan. Laster arte eta ondo izan. Tira, utzi egin behar zaitut; ondo izan.

Aztergaia: ondo izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO IZAN a) (Expresión amistosa de despedida). Que te, os... vaya bien. Cf. Urruz Zer 144: Bijuaz eta bitez ondo izan beti, baña ibilli bitez gugandik urruti y Basarri 138: Bazoazte ta, agur anaiak; / saiatu ondo izaten. v. ONDO IBILI. Agur eta ondo ixan eta arexetara egingo ebala abinddurik [...] juan zan. 'Haciendo una graciosa reverencia como se usa en la montaña, prometió hacerlo sí y [...]'. Otx 148. Agur anaiak, agur arrebak, / ta guztiok ondo izan. Lasarte in Uzt Noiz 130. Ondo izan, ama; ondo izan, aita; berdin Iñaxio ta Periko. TxGarm BordaB 40 Eta Muxika aldian / ondo ondo izan. Uzt Noiz 59. Gu ere ez gaituk iñoiz aztuko, / i're ondo-ondo izan. TxGarm BordaB 133. b) ONDO-IZAN. Bienestar, felicidad. v. ONDO-IZATE. Ezkontza-eguna, ondo izanaren biaramuna. MAtx Gazt 33.

adib.: eskaka adb. Eskatzen, eskean. Ik. eske; eskez. Beti arituko naiz Jaunari eskaka, ondo izan zaitezela.

ondo izan 61: Karmel (“Ondo bizi, ba, gaztaroko egunok, zu maitasunarenlarrosa-zidorra, eta zuok ibiltariaren zidor guztiok,ondo izan!”), Elkar 7 (“Ezerekin ez, oro har. Beno, ondo izan!”), Berria 4 (“Beraz... ondo izan, eta zoriontasuna denentzat”), EiTB 47 (“LEO: Ondo izan“), Goiena (“Ondo izan. Agur”), UEU (“Espero dut ni baino egokiagoa den jendea nahiko aurkituko duzuela. Ondo izan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo izan 11: Berria (“Igual astirik ez? Ondo izan”), Patxi Zubizarreta 2 (“Ondo izan, Karmelo, eta ostera ere mila esker”), Josu Zabaleta 2 (“-Agur, Eligio! - egiten zuen oihu Ninik - diosal egiten diat, ondo izan hadi! - baina pauso batzuk eman zitueneko, berriro atzera itzuli zen”), Lopez de Arana (“Agur eta ondo izan”), Joxemari Urteaga (“Ondo izan, señora”), Elizen arteko Biblia (“Ongi egingo duzue horrelakoetatik alde egiten baduzue. Ondo izan!”), Eduardo Matauko (“Ondo izan da, izan den bezala, hala eta guztiz ere... eskertu nahi dizut azken hatseraino”), Xabier Etxabe (“Ondo izan, Etxabe”), Fernando Morillo (“Alazneri zuzendu zitzaion -: Ondo izan”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da, eta komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo sarreran.

ondo-esan
1 iz. Laudorioa; hitz onak. Ik. ongi-esan. Ondo-esan, erregu eta balakuekin ekarri nahi gaitu. Zer balio dio pobreari zure ondo-esanak?
2 iz. Aholkua. Azkenez, ondo-esan bat nahi dizut eman, iloba.
3 iz. Ondo esan den gauza. Plazagizonek dioten moduan, ondo-esanak ondo hartu eta gaizki-esanak barkatu.
ondoan
1 (Lekuzko testuinguruan; dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Zure ondoan jarri nahi dut. Zesarren gorputz odolduaren ondoan harriturik. Etxe ondoan. Ohe ondoan zegoen. Hona hemen elkarren ondoan hiru paradigmak. || Etxearen ondo-ondoan.
2 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Erdal itzulpena ondoan dakarrela. || Ondo-ondoan genuen.
3 Aldean. (Erkaketetan). Horren ondoan, beste guztiak eskas eta ezerez baitira.
4 Atzean, atzetik. Ik. ondotik. Zatozte nire ondoan. Laudorioen ondoan dabilena.
5 (Denborazko testuinguruan). Ik. ondoren1 4. Meza ondoan. Gerra aurretik, gerratean eta gerra ondoan ikusi dudana. Oñatiko Batzarraren ondoan argitaratu zuten liburu lodia. Bizkai-Gipuzkoetako burdingintza galduan gelditu zen 1650 ondoan. Larretan sua hasi da hedatzen, eguerdi ondoxean. || Bokal itxien ondoan, a, e bihurtzen da euskalki batzuetan.
6 (Aditz baten partizipio burutuaren eskuinean). Batxilerra egin ondoan, fabrikan hasi nintzen lanean. Tratu eder bat egin ondoan sartzen dira ostatuan.
7 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Hastean bozkario arin bat, ondoan tristezia pisu bat. Ondoan datozenak ere bitarikoak dira.
Loturak

Esaera zaharrak

Jauregiko emaitzak, eskea ondoan.

Aztergaia: ondoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: etxe ondoan, gerra ondoan.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondo 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

ondoez
iz. Zernahi arrazoirengatik ongi ez dagoen pertsonaren egoera; bereziki, makalaldi arina. Ik. ezinegon. Oihenarten ezinegona eta ondoeza gorputzekoak baitziren, arimakoak baino gehiago. Bizitzaren laburrak eta bukatu beharrak uzten digun ondoez haren pareko garraztasuna. Ez digu berri horrek ondoez handirik ematen. Bere bihotzeko ondoezak agertu zizkion. Ondoez batean nork zaindurik ez zeukala. Ondoezaz oheraturik dago. Norbaitek buruko mina nahiz beste ondoez bat daukanean.

Aztergaia: ondoez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. / AS: ondoezik.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ondoeza egin .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ondoezik.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ez.

ondoeza egin
zaio ad.-lok. Ondoezik jarri. Ondoeza egin al zaizu, Dabid?, edan ezazu ur pittin bat. Pozaren pozez, ikarak hartu zuen eta ia ondoeza egin zitzaion.

Aztergaia: ondoeza egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-07-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan ondoeza egin azpisarrera: Urruz Urz ("An dago gaixoa ondoeza eginta trabenan"), Aran-Bago ManMed ("Ondoezak egiten zaizkala gaxo dagoanari, edo izerdi aundi [...] batzuen itxuran edo [...] lozorroaren itxuran").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondoeza egin 1, X. Mendiguren B. ("Trumoinaztargitximist bandolariak eusten zion ondoeza eginik zegoen Stief andreari eta fregatzeko uraz bustitzen zion aurpegia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondoeza egin : HiztEn (AS) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ondoeza egin : ElhHizt (AS), PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondoez sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

zaio ad.

ondoezik
adb. Ondoezaz. Ondoezik bazaude, zoaz etxera. Ondoezik dabil aspaldian.
Loturak

Aztergaia: ondoezik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondoez sarrerari dagokion azpisarrera.

ondoko1
1 adj. (Lekuzko testuinguruan; dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Eliza zaharraren ondoko etxetxoan jaio zen. Sukalde ondoko aulki batean eseria. Oñati ondoko harrobi batean. || Elizaren ondo-ondoko etxe batean.
2 adj. (Dagokion izen sintagmarik gabe). Judea guztian eta ondoko bazterretan. || Trabarik handiena uraren harrabotsa genuen, ondo-ondoko errekatik.
3 adj. (Denborazko testuinguruan). Ik. ondorengo. Meza ondoko otoitzean. Euri ondoko eguzkiaren irribarre bustia. Hurrengo egunaren ondokoa. || Handik ondoko maiatzaren 21ean.
4 adj. (Dagokion izen sintagmarik gabe). Hitzaldiak euskaraz eman nituen, nahiz ondoko elkarrizketak erdaraz izan ziren. Pazko bezperatik hasi eta ondoko aste guztia. Orduan Jesusek ondoko parabola hau esan zien: (...). Ikerketak ondoko egunean jarraitu zuen, egunsentian (Ik. biharamun). Ondoko egun batez, ama hark jakin zuen (...). Lehen partea dei daiteke gaztetasuna; ondokoa, adin ona; azkena, zahartasuna.
5 adj. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Bekatutik ilki ondoko poztasuna.
6 adj. (Harridurazko esaldietan, errepikatzen den hitz baten eskuinean, entzun berri denarekiko desadostasuna edo nolabaiteko asperdura adierazteko). —Ipuin horrekin zure amamagana, mutil, berak sinetsiko du! —Ze amama eta amama ondoko!, egia da!

Aztergaia: ondoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: izlg.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondo 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

52.1: izlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  ondo hitzaren azpisarreren artean agertzen denean izenlaguna dela adierazi.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): azpisarrerari izlag. oharra erantsiko zaio.

ondoko2
1 iz. Ondoan edo ondotik datorren pertsona. Ik. ondorengo. Gu hilko gara, gure ondokoak ere bai. Hizkuntza ondokoei helarazteko. Ikazkinaren federik ez dugun Kanten ondoko batzuek besterik jakin nahiko genuke.
2 iz. Kargu edo egiteko batean beste baten ondorengo den pertsona. Ik. oinordeko 2. Apezpikuak dira apostoluen ondokoak. Onartu behar izan zuen aita Ignazioren ondoko bilakatzea. Eneko Arista utzi zuen ondoko.

Aztergaia: ondoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: izlg.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondo 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

52.1: izlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  ondo hitzaren azpisarreren artean agertzen denean izenlaguna dela adierazi.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): azpisarrerari izlag. oharra erantsiko zaio.

ondokotasun
iz. Ondoko izatea; ondarea.

Aztergaia: ondokotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
ondonahi
iz. Onginahia. Jaungoikoari bereganako ondonahi bizi-bizia erakusten diogu.

Aztergaia: ondonahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-nahi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

onginahia.

ondora
1 (Lekuzko testuinguruan; dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Mutikoa buruzagiaren ondora hurbildu zen. Heldu zen azeria etxe baten ondora. Ate ondora joan ziren. Paris utzi eta Hernanira dator, Donostia ondora. || Betor nire ondo-ondora. || Ate ondoraino hurbildu zen.
2 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Done Petriri ondora joan zitzaion, eta saihetsean jota, esnatu zuen. || Ondo-ondora hurbildu zaizkigu. || Joan zaitezte isil-isilik ondo-ondoraino.
Loturak

Aztergaia: ondora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondo 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

ondoratu, ondora/ondoratu, ondoratzen
1 da ad. Ondora joan. Ik. alboratu; alderatu. Belaunikatu zeneko, norbait ondoratu zitzaiola sumatu zuen dardaraz. Miren negarrez ondoratu zitzaion aitari.
2 da ad. (-en atzizkiaren eskuinean). Samariar bat ere handik igarotzen zela, haren ondoratu zen eta urrikaldu zitzaion.

Aztergaia: ondoratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ondoratu, ondora(tu), ondoratzen. da ad. 'alboratu, alderatu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ondoratu, ondora(tu), ondoratzen.

Sinonimoa(k)

alboratu, alderatu.

ondore
1 iz. Ondorioa. Bekatua eta bere ondoreak. Zer ondore izan dute zure ahaleginek? Ondore larriak segitzen dira hortik. Erabili diren sendabideek ondore onik izan ez dutenez gero. Nahi hutsa, ondore gabeko nahia, eragin indarrik gabekoa.
2 iz. Norbaitengandik sortutako gizakien multzoa. Ik. leinu. Zure ondorea lurreko hautsa bezain ugaria izango da. Ondore handi baten buru eta aita. Jakoben ondorea hartu zuen Jainkoak bere herritzat.

Aztergaia: ondore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'ondorioa'. 2 'leinua'.

ondorean
postpos. Ondoren.

Aztergaia: ondorean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. ondoren.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

ondorego
1 iz. Ipar. Oinordekotza. Ondoregoa haren ahaide hurbilenei emango zaie.
2 iz. Ipar. zah. Ondorea, norbaitengandik sortutako gizakien multzoa. Adamen ondoregoa.

Aztergaia: ondorego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ondorego 1, Dv LEd ("Herioa jausten da lurrera; esku hartzen du Adamen gainean; hura eta haren ondorego guzia ebakitzen du, hala nola ephaile batek sorro bateko belhar guzia etzanarazten baitu bere sega-ukhaldien azpian"). Ik. ap DRA, Dv-en itzulpenekoak: Lk 20,14: "Hau da premua, dezagun hil, geldi dakigun ondoregoa"; Has 5,1: "Huna Adamen ondoregoaren liburua"; Zen 27,11: "Bainan aita-aldeko osabarik ezpadu, ondoregoa haren ahaide hurbilenei emana izanen zaiote".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Sektore jakin bateko informazioa

IrakBa: ondorego 6 (Has 3,15; Za 2,16; Si 24,13; Heb 11,18; Ap 22,16; eta ondore 22, ondore-parte 1, ondorekide 3, ondoretasun 1); TesBer: ondoretasun 17.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondorego : HiztEn; ondoregotza : AB38 1 (J.M. Arrieta Gizartea/7), Euskalterm 1 (ondoregotzarako lege — ley de sucesión) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ondorego : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila (ik. ondorio), Lh DBF, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk 2. itzulirako utzia (1998-11-26).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

1 Zah. 'ondorea'. 2 'ondoriotasuna'.

ondoreko
adj. g. er. Ondorengoa, ondokoa. Gerra ondoreko urte ilunetan.

Aztergaia: ondoreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ondoreko 29: Ax 2, Mb IArg I, LE Prog, Inza Azalp 17, Ir YKBiz, EA OlBe, Or 3, MEIG, Mde Pr, Gazt MusIx // Ax: "anarteraiñoko eta ondoreko egitekoak, eta atsekabeak", "ondoreko irabaziaren eta plazentziaren segurantzak"; Mb IArg I: "errerik ill zen batek bere ondorengoei baño ondoreko gaiztatu dituenei testament gaiztoagoa uzten diena"; LE Prog: "naiz doazila ura bera gauzak, naiz kexa daizela gero ondorekoak"; Inza Azalp: "aiengatik egin zittuan arrigarriaz ez aztutzeko, ez berak eta ez beren ondorekoak", "etzekitten nor dan Jaungoikoa, nola eta zertako sortuak ziran eta il ondoreko etzekitten deus ere", "Jesusen ondoreko lareungarren urtean", "Birjiñaren bildurra ta bere ondoreko baiezkoa"; Ir YKBiz: "Orrela ageri da Yesus egiaz Abraham eta Dabiden ondorekoa dala", "ori agitu zitzaien Apostoluai ta beren ondorekoai"; EA OlBe: "ezpaitiok bertso-metaga'ri biltze-lan ondoreko potorik ipiñi"; Or 3: "Kristori dario, itzari dario, Benardok liokenez; itz orren oiartzunari, ondoreko ixiltasunari"; "Gizon aundi aunitz, ondorekoak ukaiteko gai ziranak" — imitatione dignissimi; MEIG VIII: "gerra ondoreko urte ilunetan"; Mde Pr: "biloba edo ondoreko"; Gazt MusIx: "ezta berezienik aitorrezko jakitearen berria, errotiko adirazte sakona baño, ez kultura baten edesti arauzko ondorekoa, kultura ura sortarazi izan zuen barne-joeraren eskuratzea baño".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondoreko 3: a) 'ondorioa', G. Garriga ("Idazleetako bakoitzagan gai bi batu ziran, ondoreko au ekarri zutenak"); b) 'ondorengoa, ondokoa': R. Irizar ("Kontzilio ondoreko Elizak"); Or ("Adi-itzaren ondoreko quod euskeraz -tea'ren eta -na'ren bidez esazu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondoreko : DFrec 5, HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ondoreko : EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF, Lh DBF, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, DRA.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk soildua (1998-11-26).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ondokoa.

ondoren1
1 postpos. Atzean, ondoan. (Lekuzko testuinguruan; dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Literatura baten loraldietan itzulpenak berez datoz, gorputzaren ondoren isatsa datorren bezala. Orobat hitz barruan, l eta n ondoren.
2 postpos. Atzetik, ondotik. Zure ondoren dabilen hura ezagutzen duzu. Bere seiehun gizonekin Amalektarren ondoren abiatu zen.
3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Apaizak jende guztiaren aurrean jarri ziren, hamabi harriak zeramatzatenak ondoren zituztela. Ondoren datorrena.
4 postpos. Ondoan, ondotik. (Denborazko testuinguruan; dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Azkueren hiztegiaren ondoren, beste hiztegi bat egin zen. Trento aurretik eta Trento ondoren. Gerra ondoren gauzak franko aldatu ziren. Hegelen ondoren eta haren ondorengoaren ondoren. Bata bestearen ondoren kaleratu ziren. Gerra ondorengo literatura. Nekazaritzako lanbidea da artzaintzaren ondorengoa. Norbaitek pentsatuko du, ondorengoak ikusi orduko, erotu egin garela. Semea galdu ondorengo atsekabea. Jan aurre eta ondorengo otoitzak.
5 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Batzorde horiek oso bestelakoak izan ziren, ondoren ezagutu ditugun diputazioen aldean. Hizkuntzaren egoeraz hitz egin beharko dut aurren-aurrenik, eta euskal literaturaz ondoren.
6 postpos. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Egilea hil ondoren, eman zituzten argitara olerkiak. Gure berri jakin ondoren, euskararen berri onak zabalduko ditu Europan.
Azpisarrerak
ondoren2
iz. Ondorioa. Bekatuaren ondorenak. Badakigu zer ondoren izan zuten bere ahaleginek.
ondorenean
adb. Ondoren. Gizon batzuk isilak dira, ardoa edan artean; ondorenean hasten dira, denak hizketan batean.
Loturak

Aztergaia: ondorenean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondoren 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

ondorengo
1 iz. Ondoan edo ondotik datorren pertsona. Ik. ondoko2 1; jaraunsle. Aurrekoengandik ondorengoetara doan lokarri zaharra eten ez dadin. Done Petriren ondorengoa baita. Gure ondorengoentzat gelditzen da, gure gazte eta gazteagoentzat, egiteko hori.
2 iz. Bestek hasitakoari jarraitzen dion pertsona. Goragotik zetorkien tradizioaren ondorengo umil ziren. Izenak eta obrak ondorengo eta oinordeko politikoen premian izaten dira, iraungo badute.
3 iz. Pertsona edo animalia batengandik sortutako pertsona edo animalia. Adamen bekatua igaro zen haren ume eta ondorengo guztietara. Ondorengo ugari emango dizut eta herri askoren sortzaile bihurtuko zaitut. Ondorengo guztiak alabak zituzten. Euskaldunok orain hazten dugun behi gorria antzinako hemengo mendietako betizuen ondorengoa da. || Latinaren ondorengo diren erdarak.
4 iz. Ondorea, norbaitengandik sortutako gizakien multzoa. Hegelen ondoren eta haren ondorengoaren ondoren.

Aztergaia: ondorengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ondorengo 303: Mb IArg I 15 (adib.: "testamentuz bezala uzten zaitut nik nere ondorengo guzien illtegitzat eta obitako"); Cb 4 (adib.: "Erriko buruak orrela badabiltza, beste ondorengoak nola ibilliko dira?"); Ub 29 (adib.: "aren humeak, ta ondorengo guziok, bizitzen asi horduko, jaio baño ere lenago, amaren sabelean arkitzen gera bekatuz zikinduak"); Mg 7 (adib.: "irago zan kastiguba euren ondorenguetara"); VMg ("ondorengo onik ez zekarten ipui eroak"); Gco 12 (adib.: "ondorengoai begiratu ezkero, pekatu mortalean bizi dirala erraz ezagutu balezake"); AA 16 (adib.: "Jakoben umeak, eta ondorengoak etzuen galdu Jainko egiazkoaren ezaguera"); JJMg BasEsc 2 (adib.: "Bedeinkatu zituban, eureen ondorengoz luurra beteetako"); fB Ic 4 (adib.: "Jaungoikuak bedeinkatu, ta santutu biarrian ezkontzia eurentzat, ta ondorenguentzat"); Añ GGero 10 (adib.: "Aita prestu onradu ondo ikusi bat ilten danean, bere ondorengo gelditzen dan Seme umezurtza leku askotan da aitaren maitetasuna gaitik ondo etorria"); It Fab 4 (adib.: "aekin bezelaxe ondorengoakin fueroak goardatzeko fede onarekin"); Izt C 12 (adib.: "argia ikusi ere berekin beren ondorengo guztien patu onerako"); Lard 30 (adib.: "berak galtzeaz gañera, ondorengo guziak ere ondatu"); Arr GB ("gertakari triste hura, ondorengo guziak jakin zezaten"); Aran SIgn ("Gertaera onen ondorengoa izandu zan len baño begiramentu obe ta geiagoz bere erakusbideai jarraitzea"); Xe ("ondorenguen eskarmentua egongo da emen"); AB AmaE ("Gerrak daukezalako ondorengo txarrak"); Ag 11 (adib.: "eure gurasoen poz da atsegiña ziran ondorengoak"); Moc Damu ("seme bakarra ta apaiz egitia, gure baserri Jauregi-eder deritzaiona ondorengorik gabe gelditzeko"); Itz Azald 6 (adib.: "zergaitik irago bear doguz guk pekatu aren ondorengo eta gatxak?"); A Ardi ("Jainkoari atsegin dakiola nere ordezko emen izatea, noizbait ondorengo izan dakidan"); Kik 3 (adib.: "Adanen ondorengoen artean ete-da iñor"); Inza Azalp ("ondoan jarri zuan Jaungoikoak gizona atsegiñezko lorategian ura landu eta zaindu zezan bere ondorengoentzat"); Muj PAm ("an gertatu zana guri esatera, gogoan iduki dezagun, gero gure ondorengoai guk ere edestu edo kontatzeko"); Altuna ("andikijen ondorengua zan"); Kk Ab II ("itandu neutson ia bere aitaren misiñuak etxien zelako ondorenguak euki dituen"); Tx B II (adib.: "ondorenguak maite dituzu egiñagatik zartzera, istimatuko zaitu semiak ola portatzen bazera"); Otx 2 (adib.: "Asabatzat eta ondorengotzat, nortzuk dozuz gorantzakuak eta berantzakuak?"); Ir YKBiz ("Abrahamen seme edo ondorengoak ziralako"); Ldi IL (adib.: "Geroztik eta guda orren ondorengo bezela, ark aitatutako errietarik zenbaitek askatasuna iritxi dute"); JMB ELG 3 (adib.: "euskotarren giz-eredua Almeriatar lantzekoenagandik eta beroien ondorengo ibertarrengandik oso berezkatua beti izan degu"); Eguzk GizAuz ("bere ondasunak jarauntsiz ondorengoai izteko daukan esku bidea"); ABar Goi 6 (adib.: "I aiz nere izena daramana; nere ondorengo"); TAg Uzt 3 (adib.: "Batbateko eriotz au lupuaren ondorengoa da"); Zait Sof ("gaitz-mueta oro yausten dira, belaunik-belaun etorri datozen ondorengo ugarien zear"); Erkiag 2 (adib.: "Aintziñako bale-zale ta makallau-zaleen ondorengoak ditugu"); Etxde 5 (adib.: "Ondorengo bertsuok gizaldiz-gizaldi erriak gure eunkiraño ekarri dizkigu"); JAIraz Bizia 2 (adib.: "adixkide onari eutsi bear zaio biotz biotzez, amaren ondorengoa duala xinixtuz"); MIH 18 (adib.: "Gure ondorengoak agian gu baino garbiago aurkituko dira oraindik kutsu horretatik"); Munita 7 (adib.: "Nik sartuko dizkiat, baño nere ondorengoak artuko dizkitek"); MEIG 39 (adib.: "Hark jotzen zituen doinuak bizirik daude oraindik, izan baitzituen ondorengoak"); Mde Pr (adib.: "Norüergar inbasoreen ondorengoak gurutzatu eta nahastekatu baitziren Irlandar jatorrekin"); Txill Let (adib.: "igarri egin dizaiokezu ondorengoari"); Anab Poli ("Aitak bere aldetik ere pixkatxo bat itzegin zuan itzaldiaren ondorengoari beltzura kentzeagatik eta ala olde onean jaiki ziran maietik oerako"); NEtx 8 (adib.: "bertsolari etziranak, zer egin bear zitekan ondorengoak ekartzeko?"); Bilbao IpuiB (adib.: "batek badaki zer beste ondorengo txarrik etorri al leikizun"); Basarri ("Ondorengoak dauzkat etxean nagusi"); Arti Ipuin ("esaten zuten Noeren laugarren seme baten ondorengoak zirela"); Vill Jaink 5 (adib.: "Biziko gera gure ondorengoetan"); BEnb NereA ("Ondorengoak ez beie galdu zuk dozun edertasuna"); MAtx Gazt 8 (adib.: "Aur-egarria, au da, ondorengoak uzteko gogoa"); Ibiñ Virgil 4 (adib.: "Kisalpinako iaurlaritzan Polionen ondorengo izan zan"); Etxba Ibilt 2 (adib.: "Odozko gaztelu-jauregixan bizi zan, zaldun jator jaso bat, italiarra bera, erregian ondorenguen artekua"); Berron Kijote ("ez zuan soldata ordaindu bearrik izango, ondorengoei izan ezik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondorengo 146: R. Artola ("gu ilko gera ta da Dugiols biziko, ondorengo guziyak dute ikusiko"); KristDotriña 1905 ("Jesu-Kristok eman ziela doai ori San Pedrori eta bere ondorengoai, eta ori sinisten eztuana erejia dala"); M. Jimeno 2 (adib.: "Jaungoikoak aukeratuba izatea baño beste gauzik etzuan bear ondorengoentzat"); Elizondo KristPE ("Adanen ondorengo bezela ordaindu bear dezun zorra"); Etxeg Itzaldiak II 2 (adib.: "Donosti'ko Engomez'ek eta bere ondorengoak eskatzen zuten"); E. Urroz ("Birautua izan zan suge gaiztoa oraindik ere Ebaren ondorengoen aurkezka naiko dabil"); Peregrinatio ("garai artan beren ondorengoai berririk eman bearrik etzitzaion zoritxarrez iñori gogoratzen"); El Día 1931 ("Gure gurasoengandik datorkigun izkuntza utzi dezaiotegun ondorengoai ere"); B. Gerra ("Gure gurasoai aurresan bezela; Abraam eta betiko ondorengoai"); Eguzk GizAuz ("Gizon bakotxak zerbaiten jaun ta jabe izateko ta bere ondasunak jarauntsiz ondorengoai izteko daukan eskubidea"); Aranzazu 1936 2 (adib.: "Prantziskotar euskal-mixiolari jatorren ondorengo"); Mde (OEHko testuinguru berean); G. Garriga ("Gure alfabeta-arauzko iztegiak, antziñako liburu aen ondorengoak dira"); Ker 4 (adib.: "Migel, tolosarra, Bidania'ko etxeko ondorengoa"); Ibarg ("Belaunik-belaun eratorri iakeen ondorengoei"); Lab ("Ez du ondorengo txarrik"); Etxde ("oiñordeko edo ondorengo jarria"); E. Muxika ("Ugo ta Rikardo-ren ondorengoak mistika-lanetan asmo ta zaletasun berdiñak agertuko dituzte"); Biologia 1968 ("ondorengoek ez dute bitarteko ezagugarririk"); Oihenart Taldea 2 (adib.: "Aigino [Genialen ondorengoa] duke militarra"); A. Zavala ("Ondorengoak antxe bizi dira"); M. Ariztia ("Arratoi bikote bakoitzak, bere ondorengoekin"); Lab ("Aren seme-alabak eta ondorengoak gaur ere oso sartu ta ezagunak dira Bilbo'ko gizartean"); L. Dorronsoro ("Auen ondorengoak dira"); J.A. Goiria 3 (adib.: "Lenengo eliz-idazleak be ontzat dauke Pedroren burutza ta bere ondorengoetan be jarraitu bear dauala diñoe"); A. Begiristain 2 (adib.: "Ire ta emakumearen artean, ire ta aren ondorengoaren artean, etsaigoa jarriko diat"); JMB LEG ("Neolitos Garaian gure mendietan ibili ziren betizuen ondorengoak dira"); MIH ("Ate joka ditugu dagoeneko deus gutxi ezagutzen ditugun ondorengoak"); X. Kintana ("gure ondorengoak gorenkiak bezain argiak edo eta are argiagoak ere izanen lirateke"); A. Zelaieta ("gotzain berria apostoluen ondorengoa dela"); J. Arostegi 2 (adib.: "gure ondorengoen mundua"); Zug 2 (adib.: "Abrahanen ondorengoek aginduok beteko zituztela agindu zuten"); Azurm ("Thrakioen ondorengo bezala har daitezke"); GMant ("amalau urtean bere osaba gotzain zar baten ordelari izan zan, eta il zanean bere ondorengo"); Agur 1974 ("Ara joan ziran euskal-artzaiñen ondorengoak geienak"); X. Lete ("Fabra, Pla, eta beste asko, "Renaixensa" deitu zen kultur eta politikal mugimenduaren ondorengo ziren"); SM 5 (adib.: "inork eztu T. Aranzadiren zehaztasunik euskarazko izenetan, ondorengoak beranetik baliatu badira ere"); Bizia lurrean (1) ("Gaur bertan ere haien ondorengoak bizirik ikusten ditugu"); Onaind ("Ala Kristok Lazaro'rekin bezela egingo ote dute gure ondorengoak?"); Andoain'go erriak ("gaurko eta ondorengoentzako oroigarri ta eredu nolabait izateko asmotan"); Kondairan zehar ("Borbon-eko Enrike, hots, Nafarroakoa, izendatu zuen bere ondorengotzat"); Elorza ("Kartagotarrek, feniziatarren ondorengoek"); J.A. Agirre ("Aaron-en ondorengo batekin, Isabel-ekin alegia, ezkondua zegoen"); J. Arregi ("Gure ondorengoak ta Euzkadi gure aberriak eskertuko dauskue"); IkastolaGazt 1978 ("Zure erregetza ez da zure ondorengoengana igaroko"); M. Legasse ("hizkuntzak baltsamoz momifikatzen dituzten espezialistek gidaturiko bisitetan, ikusten ahalko zuten gure ondorengoek"); G. Egaña ("Nun dira lenengoetako kristau-talde arek sortuazi bear zitukean ondorengoak?"); F. Ibargutxi ("Beronek, azken errege sajoiaren ondorengoa zenez, lekutik ez mugitzearena egin zuen"); J.M. Artzalluz ("Patriarka onen ondorengoak Zuia ibarra aukeratu bere bizi-toki"); Etxabu ("Ezin esan daiteke ondorengorik"); F. Krutwig ("ezen geu, borzkarren mendean Eiralandatik Dalriadan apobasia egin zituzten klanen ondorengoak ez garela"); Gipuzkoako geografia ("Bianditz eta Aritxulegiko maldetan hasten diren beste batzuren bilketaren ondorengoa da"); Saioka/7 ("berak eta bere ondorengoek zentzurik eta oztoporik gabe eduki dezaten"); UZEI 4 (adib.: "Jakobson-ek, Saussure-ren ondorengoak baztertutako diakroniazko ikerketak berpiztu zituen"); M. Manterola ("ainbeste pasiatu gabe azitzen ziran orduko umeak, zarrenak ondorengoai lagunduaz eta al zan modur"); K. Arzac ("Galiziako goipaisajista izendatu zuten hark ondorengo gabe alde egin zuen"); Vill ("Apostoluei egotzitako egitekoak mendeetan barna iraungo baldin badu, ondorengoak behar dira"); M. Etxaide ("ondorengo ugari edukiz eta sarri ugalduz harrapariek sortzen dizkieten galerak azkar konpentsa ditzakete"); Elhuyar ("Eboluzioan barrena beraien ondorengoak zeintzu izan diren kontutan harturik"); X. Portugal ("Ondorengoek, orain, etxearen edertasuna erakutsi beharko digute"); Ipuinak 1986 ("nere arbasoen ondorengoak eroriak ziren degradazio mailaren berri izateak zein puntutaraino atsekabetu ninduen"); J. Zulaika ("Ondorengook geure ikerbideetan itsuturik ez ote gauden aurrez aurre galdetzen digunean ez zaio arrazoirik falta"); Amaiur 1986 ("ondorengo guziak"); Korpus eguna 1986 ("Ondorenguak leku bat aurreratuko daue"); Zubk ("ondorengoa be, oraindik erdi-ume nitzala bizi neban"); K. Iturria ("Aita Añibarrok berak eta bere ondorengoek"); NZ/BBB1 ("hauek izango dute bizirik irauteko ahalmen handiagoko ondorengoak emateko posibilitatea"); X. Kaltzakorta ("Ene bizitzea garerdi-garerdian eten zan nire aita doilor eta deungea izan zalako, beraz ondorengorik ez izatera kondenatu ninduen"); B. Arana M. ("Goiko lauduna mantendu zuten lau modu autentikoak ondorengoak dira"); A. Martinez ("espezie baten barnean banakoek erditzen dituzten ondorengoak ez dira guztiz berdinak izaten"); J.L. Agote ("etorkin indoeuropar edo indoeuropartuen ondorengoak ote"); M. Manterola ("euskera bizi dan arte noizbait beuren ondorengoak entzun al izateko"); K. Zuazo ("ez zuen "gipuzkera osotua" bere ondorengoek erraz ikasi eta irakatsi ahal izateko moduan arautu"); Anai elkarte bat ("Gotzaiak Apostoluen ondorengo dira"); Mintzo eta kantu 1989 eta 1990 ("Profetak Dabiden ondorengo izango den Errege baten etorrera iragartzen digu"); GAO 1989 ("Plus honi dagozkio ondorengo kontzeptu indemnizagarriak"); B. de Arrizabalaga 2 (adib.: "Terranovako lekutako itsasoetara bale arrantzuean, erremuetan joaten ziran arrantzale bulartsuen ondorengoak"); OinLegBizk 1990 2 (adib.: "Asturiasko Printze duintasuna izango du eta beste tituluak Espainiako Koroa ondorengoari tradizionalki loturik daudenak"); L. Fernandez ("John Broadwood [Shudi-ren ondorengoa]"); G. Nazabal ("gizarte-klase ez-aberatsek ezin bait zezaketen ordurarte beren ondorengoak edo momentu historiko jakin batzuk betikotuko zituen erretratu bat egiteko luxurik izan"); I. Aldabe ("Bere ondorengoek ere lagundu zuten lanetan"); I. Zaldua ("Norvegiako migrarien ondorengoak ziren islandiar migrariek"); I. Aizpuru ("horren lekuko dira Euskal Herriko florarako azken urte hauetan etengabe azaltzen ari diren espezie berriak eta ondorengoetan ere seguru asko azalduko direnak"); I. Mendiguren (adib.: "neuk utzitako ondorengoak kanari domestikatuak bezala kaiolatan gordeak izan"); Gure Erria 1990 ("Aragikeritik etorri daitekezan ondorengo batzuk kentzeko"); R. Berriozabal ("jasotako makila ondorengoei ematen asmatzen badute"); Islam-a 4 (adib.: "Mohametek ondorengorik utzi ez zuenez"); J.A. Arrieta ("Leninen ondorengoak aldatu dira"); J.A. G. de Cortazar ("Izenaren lehen agerpen honek lehenagokoa eta ondorengoa bereizten ditu"); M. Lasarte ("Ori naikoa ez balitz bezela, ondorengoa izan da ortik onerakoa"); Aita Santuen Erroman ("helburu berari lotu zitzaizkion bere ondorengoak"); Orhipean ("Guzti honengatik hilobia eta etxea bereiztezinak ziren eta, batera, ondorengoari uzten zitzaizkion"); LurE/3 2 (adib.: "Haren ondorengoek ere ez zuten arrakasta handirik izan"); BAO 1992 ("Seme-alaben eta bestelako ondorengoen kopurua"); J.R. Aihartza ("ar kaxkar eta ahulenek ez dute ondorengorik izanen"); Arruti ("izandako ondorengoek senarraren arbasoen zoriona ziurtatuko dute"); Euskal Margolariak ("Ramón de Zubiaurre gazteak margogintzan egindako lehenbiziko lanetakoa da, mendearen amaierako hamarkadan Madrilen egin izan zuen ikastaldiaren ondorengoa"); Gizakia 4 (adib.: "ez dakigu "aferensis"aren ondorengoa ala ahaide zen"); P. Iztueta ("Hezkuntza da belaunaldi bakoitzak bere ondorengoari ematen dion kultura"); Mundua 1993 ("Horrelako eskasiek ondorengo sozialak ere badituzte"); J.M. Elexpuru ("Cromagnonaren ondorengoak"); J.M. Lertxundi 1 (adib.: "ondorengoen zabarkeriz zu"); A. Perez ("Animalia guztiek dituzte ondorengoak"); K. Gorostiaga ("biziko diren ondorengoen seme-alabak ere kutsaturik egonen direlakoan nago"); Muskiz AHA 2 (adib.: "burdinolea haren ondorengoen eskuetara pasatu zan"); Arrazakeria ("babes-eskabidea aurkezteko arrazoi zurigarriak hasiera ematearen ondorengoak izatea"); Harluxet HE ("Jose Maria Setien da bere ondorengoa"); J. Etxarri ("euren ondorengoentzat herentzia euskaldunarekiko partaidetza"); DNoticias 1995 ("Oreja de oso landare hau garai hartako ondorengoa da"); A. Lertxundi ("Akitaniako antzinako euskaldunen ondorengoak dira gaskoinak"); Egunk 1996 ("Yitzhak Rabin lehen ministro zenaren gobernuak eta bere ondorengo Simon Peresenak"); Baleike 1996 ("Zurien artean espainiarren ondorengoak ere badaude"); Xirrixta 1996 ("Denek... Alamuk, bere ondorengoek eta elefante guziek ezik"); ELAO 1997 2 (adib.: "jaten ematen eta laztantzen ari ziren jaioberria ez zutela beren ondorengoa, beste ama baten alaba baizik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondorengo : DFrec 16, AB38 4; AB50 3; HiztEn; LurE; Euskalterm 8.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ondorengo : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF Lh DBF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

iz. // EBBk soildua (1998-11-26).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

ondorengotza
1 iz. Beste norbaiten egitekoa edo lekua betetzea. Francisco Franco ohean hil zen 1975ean, ondorengotzaren inguruko kontuak ahal izan zuen bezain estu loturik. Lyndon Johnsonek hartu zuen Kennedyren ondorengotza.
2 iz. Oinordekotza, beste baten ondarea jasotzeko eskubidea. Ondareen gaineko zerga berriro jartzea eta ondorengotza zergaren tasa igotzea nahi dute hiru alderdiek.
3 iz. Norbaiten seme-alaba eta ondorengoen multzoa. Betiko iraungo du haien ondorengotzak eta beren ospea ez da desagertuko.

Aztergaia: ondorengotza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-05-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2012-06-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

ondorengotza : Lander Muñagorri (“Frankismoak utzi dizkigun ondorengotza batzuk”), Berria 2 (“hirugarren semea aukeratu du ondorengotzarako”, “Kennedyren ondorengotza”), Uxue Apaolaza (“ondorengotzan ez dugu pentsatu”), Iker Aranburu (“gutxiago pagatu beharko du ondorengotza zerga”), Ixiar Zubiaurre (“haren ondorengotzaren auziak”), Koldo Aldai 2 (“ondorengotzari segida ematea”, “ondorengotza historikoaz jabetzea”), EiTB 10 (adib.: “Presidentetzarako ondorengotza prest zegoela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ondorengotza 87: Berria 14, Elizen arteko biblia 33, Iñaki Iñurrieta 18, Patxi Zubizarreta 5, Iñaki Mendiguren 3, Andres Urrutia 2, Jon Alonso 2, Xabier Arregi 2, Xabier Olarra, Karlos Zabala, Elena Touyarou, Juan Luis Zabala, Jokin Urain, Koro Navarro, Alberto Ladron Arana, Iñaki Heras.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

erabilia da, eta hedatua.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Erabili gabea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

ondoretasun
iz. Izaki bizi batek bere ondorengoei biologia-ezaugarriak transmititzea. Ondoretasunaren legeak.

Aztergaia: ondoretasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
ondorik
Ondotik. Ondorik doazenak.
Loturak

Aztergaia: ondorik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tik/-rik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondo 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

ondorio
1 iz. Egite, egoera edo gertaera batetik berez segitzen den egite, egoera edo gertaera. Ik. ondore. Ekonomiarekiko aldakuntzek berehalako ondoriorik ez dute izaten beste zenbait mailatan. Berez datorren ondorioa. Horri darion ondorioa hauxe litzateke. M. Elizondo psikologoaren iritziz, emozionalki indartsuagoa denak ondorio gutxiago izango ditu (Ik. sekuela2).
2 iz. Ondorea, norbaitengandik sortutako gizakien multzoa; ondorengoa, ondokoa. Lauretan hogei eta bederatzi urtetan, ondoriorik gabe, garrotarren endako azken umea erori zen.

Aztergaia: ondorio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharra, s.u. konklusio.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ondorio, ondorioz atera, ondorioztatu.

Euskaltzaindiaren Arauak

: ondorioa(k) atera: hauxe da nik ateratzen dudan ondorioa; ondorioz; ondoriozko Gram.: ondoriozko perpausak.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ondorioz.

ondorioa ekarri
du ad.-lok. Ondorioa izan. Horrek dakarren ondorioa da (...). || Zer-nolako ondorioak ekar ditzake horrek? Bere gain hartzen dituela auzibideak dakartzan ondorioak eta arriskuak. Egindakoak ondorio latzak ekar ditzakeela.

Aztergaia: ondorioa ekarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ondorioa ekarri forman jasotzekoa da azpisarreran gisa.

ondorioa(k) atera
ad.-lok. Hauxe da nik ateratzen dudan ondorioa. Ez dakit ongi zer ondorio atera dezakegun iturburu horietatik.
ondorioak izan
du ad.-lok. Ik. eragin1 2. Horrek guztiak ondorioak izan ditu prezioetan. Hitzarmen berezi horiek ondorioak izango dituzte hitzarmen berezia sinatzeko eskaera egiten den egunetik.
Ohiko lexiak

Aztergaia: ondorioa izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: surtir efecto.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da (ondorioak izan).

ondorioak jasan
du ad.-lok. Ekonomiak nazioarteko finantza-krisiaren ondorioak jasango ditu hilabete batzuetan.
Ohiko lexiak

Aztergaia: ondorioak jasan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

ondoriotasun
iz. Ipar. Ondarea, senipartea. Izan du milioi bateko ondoriotasuna.

Aztergaia: ondoriotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.: izan du milioi bateko ondoriotasuna.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Izan du milioi bateko ondoriotasuna.

ondoriotsu
adj. Ondorioz betea. Lehen gurasoek egin bekatua, nahiz bataioan zaigun barkatua, zein den ondoriotsua! Misiolariek egiten dute beste obra bat, guztiz baliosa eta ondoriotsua.

Aztergaia: ondoriotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

ondorioz
1 adb. Ondorio gisa. Horrek, ondorioz, norberaren autoestimua hobetzen laguntzen du eta pertsona sendabidean jartzen du.
2 postpos. (-en atzizkiaren eskuinean). Eguraldi txarraren ondorioz uzta lurreratu da. Zoritxarreko erorikoa izan zuen eta, horren ondorioz, heste guztiak atera zitzaizkion sabelpetik.
Loturak

Aztergaia: ondorioz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondorio sarrerari dagokion azpisarrera.

ondoriozko
adj. hizkl. Perpausez mintzatuz, esaldi bateko adierazpen baten ondorio logikoa dena. Ondoriozko perpausak.
Loturak

Aztergaia: ondoriozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-07-26

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

'ekintza baten ondorioa' adierako ondoriozko, ondoz ondoko eta ondozko begiratu eta jaso dira. Cf. kontsekutibo txostena.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez da horietakorik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) matematika-eremuan: ondozko 'baldintzaren ondorio' adierako 1, EB (M. Zabaleta. Matematika ariketak. 8. maila); b) gramatika-eremuan: ondoriozko 1, EB (J.M. Irazola. Deklinabidea eta aditza).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondoz ondoko (matematika): Euskalterm 1; ondoz-ondoko (matematika): AB38 3, Euskalterm 2; ondozko (matematika): DFrec 9, AB38 4; ondoriozko (gramatika): HiztEn, Euskalterm 3, EGLU 1; ondoriozko (gramatika) 'Baldintzazko perpausetako apodosian agertu ohi den adizkia, -ke- morfema duena': HiztEn.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Gram.: ondoriozko perpausak.

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobetsi eta indartzekoa, mailegu onartuaren aldean

ik. oharra s.u. kontsekutibo.

ondorioztatu, ondoriozta, ondorioztatzen
du ad. Ondorio gisa atera. Aurretiko gertaeretatik ia nekerik gabe ondorioztatzen diren aurkikuntza errazak.

Aztergaia: ondorioztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharrak s.u. dedukzio eta konklusio.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

'deduzitu' adierako forma bakarra jaso da: ondorekatu : Mde Pr.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondorioztatu forma da EBan gehien agertu dena (27 ager.), eta B 1; ondoriotu (8) eta ondorioztu (1) EB-EgAs agertu dira; deduzitu 9 aldiz agertu da, EB-EgAs.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deduzitu : DFrec 1, AB38 5, AB50 1, Euskalterm 1, HiztEn; ondoriotu : AB38 2, Euskalterm 1; ondorioztatu : DFrec 1, AB38 9, Euskalterm 2, HiztEn-LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ondorioztatu, ondoriozta, ondorioztatzen. du ad. 'ondorioa atera'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ondorioztatu, ondoriozta, ondorioztatzen.

ondorioztatze
iz. Ondorio gisa ateratzea. Ez dut ondorioztatze azkarregirik egin nahi. Ondorioztatze logikoak.

Aztergaia: ondorioztatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

ondotik
1 (Lekuzko testuinguruan; dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Zaude hemen, ez higi ene ondotik. Pikondoaren ondotik igaro zirenean. Egon zen ohe ondotik aldendu gabe. || Orma baten ondo-ondotik ibili ginen.
2 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Apostolu maitea ez zitzaion ondotik kentzen. || Nire aurretik igaro ziren, ondo-ondotik.
3 Atzetik (espazioan nahiz denboran). Goazen aurrera, izarraren ondotik. Haren ondotik etortzeko zena. Gogoan hartzea bekatuak zein ondore gaiztoa uzten duen bere ondotik. Bigarren silabaren ondotik. Elkarren aldamenean eta bata bestearen ondotik datoz bi esaldiak. Gau luze baten ondotik. Hauts itzazu arrautzak bata bestearen ondotik.
4 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Ekonomiaren gorakadak ondotik ekarri zuen euskal literaturaren goraldia. Orduko berritsukeriari isilaldi luzea etorri zitzaion ondotik. Kontsonante bat ondotik duenean.
Loturak

Esaera zaharrak

Goiz jaikitzea baliatuko ez zaik, zoriona ondotik ez badarraik.

Aztergaia: ondotik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondo 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

ondotik(ak)o
adj. Ondokoa. Oraingo desmasiak eta hauen ondotikakoak.
Loturak
ondotxo
adb. adkor. Nahikoa ondo. Ondotxo bizi da. Ondotxo bazkalduta. Haziera onik ez dudala, ondotxo dakit nik.
Azpisarrerak

Aztergaia: ondotxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ondotxoz 'askoz': ondotxoz oroimen handiagoz hornitua.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ondotxoz mailakatzaileak ik. zein erabilera duen.

ondotxoz
adb. Askoz. Ondotxoz oroimen handiagoz hornitua. Eta koplak berak, guk, Ondarroan entzunaz gainera, eta ondotxoz geroztik, Oiartzunen ere aurkitu izan ditugu.
Loturak

Aztergaia: ondotxoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ondotxoz 1, Lek SClar: "Eta koplak berak, guk, Ondarroan entzunaz gañera, eta ondotxoz geroztik, Oiartzunen ere arkitu izan ditugu".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondotxoz 2, K. Zalbide: "Programatzerakoan, ordea, kontrol hauek ondotxoz erraztasun gehiago eskaintzen dute"; "kontrol hauek aurrekoak baino ondotxoz oroimen handiagoz hornituta daudenez gero...".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'askoz': ondotxoz oroimen handiagoz hornitua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondotxo sarrerari dagokion azpisarrera, baldin erabilia balitz mailakatzaile gisa ("ondotxoz erosoagoa da gaurko bizimodua ordukoaren aldean" modukoak ezagunak dira ahozkoan; eta idatziz?).

ondoz ondo
adb. Bata bestearen atzetik. Ik. ondozka; hurrenez hurren. Nagusi batek bi mutil, ondoz ondo, elkarren berririk jakin gabe, leku berera igorri zituen.
Loturak

Aztergaia: ondoz ondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak
Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondo 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

ondoz ondoko
adj. Ondoz ondoko hitzak.
Loturak

Aztergaia: ondoz ondoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-07-26

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobetsi eta indartzekoa, mailegu onartuaren aldean

ik. oharra s.u. kontsekutibo.

ondozka
adb. Bata bestearen atzetik. Ik. ondoz ondo; hurrenez hurren. Han, elkarren ondozka, hiru meza entzun zituen.

Aztergaia: ondozka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zka.

ondozkatu, ondozka/ondozkatu, ondozkatzen
da/du ad. Bataren ondotik bestea jarri edo etorri. Badirudi Axularren paperak emanak izan zirela inprimatzaileari, ondozkatu gabe, ordenan ezarri gabe. Uharrak ondozkatuz beti jarraikitzen, halarik ere inarra ez da iraungitzen.

Aztergaia: ondozkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu ondoztatu aditza aurkitu ez OEHn ez eta EEBSn.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ondozkatu 3 jaso dira: B 1 (Otx), G 2 (Or Aitork, Vill ap. Elorri).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondozkatu 1 (Or Aitork iturri berean: "Zeru-lurren izenez izadi ikuskari au adierazi nai ukan zun, lenbizi erabat eta laburki, gero egunak batbanatzeko, bata bestearen ondozkatuz, Gogo gurenari orrela aipatzea baitzitzaion egoki").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondozta(tu) : HiztEn ('landareen zurtoinak edo zuhaitzen enborrak lurrez babestu'); ondozka(tu) : HiztEn-LurE ('bataren ondotik bestea jarri edo etorri'); ondozkatze : LurE.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ordenatu, ondozkatu.

Euskaltzaindiaren Arauak

ondozkatu, ondozka(tu), ondozkatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ondozkatu, ondozka(tu), ondozkatzen.

ondozko
iz. g. er. Zuhaitz banakoa. Ik. ondo3 2. Zenbat ondozko ditu sailak?, txiki eta handi, hirurogeita bi.

Aztergaia: ondozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ondozko a) iz. 13: Izt C ("Donostiako baserri-etxe Goiatz-txiki deitzen zaionaren mugapean golde bat lur betebageko tokian badakit bildu izan zirala laurogei sagar ondozkotatik, laurogei ta bi zama sagardoren gaiak, eta oek saldu izan zirala zama bakotxa berrogei ta amabi errealen balioan"), Munita 12 ("Ikusten dira ondozko bikañak", "Ogei ta bost urteren buruan, zortzireun ondozko besterik ez dira gelditzen", "Zenbat ondozko ditu saillak?", "Zortzireun metrotik bi milla metro gora dauden lurretan azitzen dira ondozkoak") // Ik. ap. DRA, A Eusk. II ("Etxe-aurrean ezegik inoiz ondozkorik [zugatz-landararik] sartu"); b) izond. 1, Or BM ("Au du bereizgarririk ondozkoena ta sarkorrena").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu 'zuhaitz-banakoa' adierako ondozko formarik; ik. 2 izlag.: M. Zabaleta ("Hiru zenbaki ondozkoen batura 72 da", "Aurki hiru zenbaki ondozko zeinen biderkadura beren baturaren zortzikoitza baita").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondozko : DFrec 10 (adib., "angelu ondozkoak", "zuzenki ondozkoen bilketa"), AB38 9 ('consecutivo' itzuliak), HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ondozko : EuskHizt, HiruMila (1 arbusto; 2 planta joven; 3 árbol, cada planta), ElhHizt (planta, plantón), Casve EF (consécutif), DRA (1 arbusto; 2 planta joven; 3 árbol, cada planta), PMuj DVC (1 consecutivo, inmediato; 2 arbolillo tierno recién trasplantado) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

g.er. 'zuhaitz-banakoa'. // EBBk soildua (1998-11-26).

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zuhaitz-banakoa.

Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

ondoztatu, ondozta, ondoztatzen
du ad. Lurreztatu, lurrez estali. Arto hibridoak ez du ondoztatu beharrik.

Aztergaia: ondoztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin.: bete; lurra eman.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ondozta, ondoztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

arto hibridoak ez du ondoztatu beharrik.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper