1 emaitza ongi hartu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ongi hartu
1 ad.-lok. Harrera ona egin. Ik. ondo hartu; onartu. Ongi hartu gaituzte beti; ez dugu sekula mespretxurik sumatu. Familiak izugarri ongi hartu ninduen.
2 ad.-lok. Norbaitek egina edo esana ontzat eman edo, haserretu edo mindu gabe, alde onetik ulertu. Herritarrek ongi hartu dute erabakia. Erakusketa oso ongi hartu dute, bai kritikak eta baita, hotz bazen ere, jendeak. Ez du txantxa ongi hartu.

Aztergaia: ongi hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONGI HARTU (AN-gip-5vill, B ap. Gte Erd 142; Dv, H). Tomar a bien, aprobar, aceptar. "Ongi hartzen ditut zure solasak, je reçois bien vos paroles" Dv s.v. har. "Erantzukiak ongi hartzea, prendre bien la repréhension" H (s.v. hartzea). "Ez dit ongi artu (AN-gip), ez zuen ongi artu (AN-5vill, B)" Gte Erd 142 (junto a ontzat artu, untsa hartu, etc., de otras zonas). Zinezko giristinoak ongi hartzen eta ekhartzentu [...] manatzen zaizkon guziak. SP Imit I 25, 7 (Ch hartzen ditu gogo onez, Mst, Ip untsa hartzen). Neke ta gurutzeak Jaunaren izenean ongi artzea ta igarotzea. AA III 291s. Ene aita maitea, hainitz ongi hartzen ditut gaurko zure erranak. Dv Lab 154. Esan nai degu izen ori ongi artua [...] ta maittatua izatea nai degula. Inza Azalp 132. Eskualdunen artean, agindua edo deia ongi artzen dute. FIr 189. Monikak Apezpikuaren debekua ongi artzen du. Or Aitork 127. Esker onezko hitzño bat bederen erran nuela ehortzetan [...], bakar batzuek ongi hartu ere zutena naski. Larre ArtzainE 316. [Erakusketa] oso ongi hartu dute, bai kritikak eta baita, hotz bazen ere, jendeak. MEIG I 68. v. tbn. Ub 50. Dh 89. Jnn SBi 87. Ir YKBiz 153. Lazkao-Txiki in Mattin 152 (Ref. a personas). Recibir bien, tratar bien, acoger bien. "Tratar bien o mal a alguno, ongi edo gaizki norbait artu" Lar. Batzutan ongi hartu eta errekaitatu nahi eta behar gendukeien arrotza heldu zaiku etxera. SP Phil 276 (He 276 ongi tratatu). Ongi arzen du eriak hitz onak dituen adiskid-ekuslea. Mb IArg I 187. Zerurako autuen irugarren marka da etsairik andienak [...] ongi artzea. AA III 290s. Nere bekhatuen hesturak izitzen nau, bainan zuk ongi hartuko nauzulako jakinak bihotzeztatzen. Dv LEd 79s. Ongi artu zuan Erroman Franzisko Aita santu Inozenzio irugarrenak. Bv AsL 104. Mintzatutzen badaki, / ongi ninduen artu, / biyotza faltso bañan / mingañaz maitatu. Auspoa 97, 117. Nere Aitaren izenean etorri naiz eta ez nauzue ongi artzen. Ir YKBiz 109. Dionisiok eta Platonek etzuten elkar ongi artu. Zait Plat 18. Ene lankidek ere ongi hartzen naute, / ordainetan bihotz hau berena daukate. Xa Odol 318. Artzainek bisitatzaileak ongi hartzen dituzte. Lf in Casve SGrazi 14. Zaldun ibiltari guziak [...], ongi artzen zituala aienganako bere griña beroagatik. Berron Kijote 50. Aitonak geienean ongi artzen ginduzen. Zendoia 37. Jaun erretorak arras ongi hartu ginituen. Larre ArtzainE 140. v. tbn. Jnn SBi 82. Barb Leg 136. Or Aitork 167. NEtx LBB 94. Ungi: Gç 214.

adib.: agian 1 adb. Beharbada, apika. Agian ongi hartuko nauzulako ustean. Agian hilko da, baina agian ez. Hiruretan Lizardik du agian idazle bezala entzuterik handiena. // bihurgune 1 iz. Bidea norabidez aldatzen den lekua. Eta hara non, bidea hasten zaigun itzulika, sigi-sagaka, bihurgunea bihurgunearen ondotik. Beribil batean zihoala, bihurgune bat ez ongi harturik, amildegian behera joan da. Zaldizkoak lasterka bihurgune batean itzali ziren.// kritika 3 iz. Kritikarien multzoa, kritikariak. Bai kritikak eta bai jendeak oso ongi hartu duten antzerkia.

ongi hartu 179: Aizu 5 (“Adibidez, Andoni Egañak oso ongi hartu zuen hasieratik. Beste batzuek ongi hartu dutela ere badakigu”), Consumer 12 (“Ongi hartu arnasa sudurretik”), Berria 58 (“Matalas edo Ibañeta antzerkiak biziki engaiatuak ziren, baina jendeak biziki ongi hartu zituen: Hizkuntz erraza zuen”), Karmel 4 (“Hemendik joan zirenak herriaren aldetik ongi hartuak izan ziren eta eskari ugari izaten zituzten beste eliza batzuetatik predikuak egitera joateko”), Argia 14 (“Egia esan oso ongi hartu zuten proposamena eta bikain tratatu gintuzten”), DiarioVasco 7 (“Izan ere, 1930eko urriaren 1ean iritsi ziren moja Mertzedariak Oiartzunera eta «beti oso ongi hartuak eta oso gustura» sentitu direla adierazi zuten Begoña eta Felisa moja mertzedariek, Anton Mendizabalek egindako eskultura jasotzeko momentuan”), Berria 24 (“AEBek Kubaren normalizazioaren aldeko aldaketak egiten baditu, ongi hartuko ditugu, baina AEBen jarrerak ezin ditu baldintzatu ezinbestean egin behar ditugun aldaketak”), Elkar 27 (“Don Marianok ere ongi hartzen zituen zure bisita haiek, biziki estimatzen baitzintuen”), Deia (“PP bakarrik falta izan da, eta ez egoteaz gainera Espainiako barne ministroaren ahotik entzun dugu, Espainiako gobernuak ez duela onartzen talde hori, ez dituztela ongi hartuko Espainian”), Elhuyar 2 (“Carolinek ez zuen oso ongi hartu aldaketa”), EiTB 18 (“Ez! Eta hori da okerrena! Ongi hartu duela, ongiegi... ni batere inporta ez banintzaio bezala!”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ongi hartu 159: Herria (“Geroztik jakin dugu lau partidu politikok ongi hartu dutela hori”), Berria (“Kraussekin harreman gorabeheratsua izan zuen; askotan geratu zen aulkian, eta ez zuen batere ongi hartu partidak eserita ikusi behar izatea”), Elizen arteko Biblia (“Galaadeko Bartzilairen semeak, aldiz, har itzazu ongi eta jar daitezela zure mahaian, ni ere ongi hartu baininduten haiek, zure anaia Absalomengandik ihesi nenbilen garai hartan”), Aingeru Epaltza (“Abuztuko astelehen goiz horretan, ordea, dena ongi hartzen zuen anaiak”), Aitor Arana (“Hamasei urte beteak nituen eta urte osoa neraman ongi hartua izan eta larrujotze on bat gozatzeko irrikitan”), Joan Mari Irigoien (“Eta, hala, ibaian aitzina eta aitzina gindoazen, uste baino hobeki, zeren eta, ordu arte aditu genuen hainbat iritziren kontra, ibaiaren ertzetan aurkitu genituen indiarrek, oro har, ongi hartu baikintuzten”), Ramon Saizarbitoria (“Aukera ausartegia izan zitekeen eta, dudarik gabe, arriskutsuagoa; hori bai, menturaz etxera deitzea ongi hartzen bazuen, behin betiko frogatuko zidan lagun harremana genuela”), Patxi Zubizarreta (“Ongi hartu gogoan eta, Hamida, ordea, ahantz ezazu”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ongi sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper