1 emaitza ondo hartu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ondo hartu
1 ad.-lok. Harrera ona egin. Ik. ongi hartu; onartu. Euskal Herrian ere jendeak beti ondo hartu gaitu.
2 ad.-lok. Norbaitek egina edo esana ontzat eman edo, haserretu edo mindu gabe, alde onetik ulertu. Ez du ondo hartu egin zenutena. Esanak ondo hartu beharrean.
3 ad.-lok. bizk. Zerbaitek norbaiti on egin, mesede egin. Ez nau ondo hartzen neguak.

Aztergaia: ondo hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDO HARTU (V-m ap. A). a) Favorecer, beneficiar. "Enau ondo artzen neguak (V-m), el invierno no me favorece" A (s.v. artu). (No se han incluido en este apartado ejs. de ondo hartu con el sentido de 'recibir bien', 'dar buena acogida', 'tomar bien', etc.). Len legez jan edanak; len legez gorputzak palagau ta ondo artu. Mg CO 220. Osatu zan oso Josetxo. [...] Ondartzako ezneak eta bere aittamen ardurak, ondo artueben. Echta Jos 350. Etorri ta urtebetegarrenean oso beste gizaseme bat irudian, ain ondo artu eben bere erriko aizeak, urak [...]. Ib. 329. Ni beintzat ondo artzen nau lapikokoak. Zam Man 62. Urak ez gaitu ondo artutzen / matsaren zumua obia. Auspoa 39, 107. b) Llevarse bien. Bainakien errañaikin ondo artzen etzuela. FIr 157. (Part. en función de adj.). Bien avenido. Matrimoniyo ondo artubak / alkarri asko zor diyo, / konfiantzarik ez baldin badu / personak ez du baliyo. PE 135.

adib.: [s.u. aztarna] aztarna hartu Aztertu. Alderdi guztietako aztarnak ondo hartuta, jakin zuten norainokoa zen auzokoen ondasuna.

ondo hartu 529: HABE 7 (“Futbolean dabilen jendeari azaldu genion eta guztiek oso ondo hartu zuten”), Aizu 9 (“Proiektua aurkeztu eta etxepekoek ondo hartu zutenez, lokala utzi zieten, txukuntzearen truke”), ElCorreo 2 (“Egia esan, nik uste dut sorpresa polita izaten ari dela, eta nik uste dut jendeak bere osotasunean oso ondo hartzen duela”), Consumer 2 (“bestetik, sariari zegokion diruari oso-oso ondo hartu eta gastatu zelako”), Berria 202 (“Ondo hartu naute hasieratik, eta asko lagundu naute, oso ikaratuta bainentorren lanera”), Karmel 4 (“Geroago –egoera politikoa aldatu zanean–, Asministrazino barrira jo neban –itxaropentsu– ondo hartu eta bere magalpeanhartuko nindualakoan”), Argia 33 (“Oso ondo hartu naute, errespetu handiz”), DiarioVasco 21 (“Norbaitek esplikatuko zion enbaxadoreari ez zela dotorea horrelako eskaintza errepikatu bati uko egitea, ez zela ondo hartua izango”), Elkar 30 (“Ez dut ondo hartu zer esan duen”), Deia 11 (“Oso polita izan da Euskal Herrira heltzea eta jendaurrean aurkeztea hemengo idazleen poemak, musikatuta, jendea hunkituta ikustea, ondo hartu baitute gu euskaraz kantatzen ikustea”), EiTB 158 (“Eta bestela... Lukasek eta edozein langilek ere, ondo hartzen nau”), UEU 2 (“Alta, EAJk ez zituen ondo hartu, erakunde gehienetan gertatu ohi den moduan, bere artetik alde egin eta beste alderdi bat sortu zutenak”), Goiena 13 (“Egia esan dena ondo pentsatuta eta antolatuta zuen berak eta ondo hartu nuen”), Jakin 2 (“Euskaltzaleok, euskaldunok horrelako gogoetak ondo hartu eta gureari ekin behar diogu”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondo hartu 145: Berria (“Zuzendaritzak ez du iritzi bera nonbait eta Aitor Larrazabalek ez du ondo hartu agintarien erabakia”), Pako Aristi 4 (“Ondo hartu du erantzuna, lasai, ez da Euskal Herrian nolako beldurrarekin bizi garen galdezka hasi”), Elizen arteko Biblia 3 (“Izan arduratsu etxera datozkizuenak ondo hartzen, horrela jokatuz, jakin gabe etxean aingeruak hartu zituztenak ere badira eta”), Jose Morales (“Eta zein ondo betetzen duen bere eginkizuna!, zein ondo hartu dion neurria karguari!”), Juan Kruz Igerabide 2 (“Ondo hartu ninduen eta jaten eman zidan; hilezkor bihurtu nahi ninduen, eta zahartzetik betiko libratu, baina ez zuen nire bihotza bereganatu”), Joxerra Garzia 2 (“Ondo hartu gintuen, eta gero sarri samar izan genuen harekin solasean aritzeko aukera, Alacanteko nire bi lagun eta hirurok”), Aitor Arana 2 (“Ai, zeinen ondo hartu ninduen eta zeinen ondo sentiarazten ninduen zuloa majo beteta edukitzeak!”), Jon Arretxe (“Batzuek ondo hartu eta euren bizimodua hobetzeko erabili zuten”), Iban Zaldua (“Ez dut uste ondo hartu zuenik”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

OEHkoa ez dena da gaur dabilen adiera, jaso beharko litzatekeena. Egoki izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper