Euskaltzaindiaren Hiztegia

394 emaitza keta bilaketarentzat - [1 - 50] bistaratzen.

keta1
iz. Ipar. Multzo edo kopuru handia. Ez du ketak egiten nagusigoa.
keta2
adb. Ipar. Bila. Perla on keta dabilen gizona. Onaren ala berriaren keta doaz euskaldunak itsasoaz haraindira.
abarketa
iz. Zola espartzuzkoa eta gainaldea ehunezkoa duen oinetakoa. Ik. espartin. Oin bat ortozik eta bestean abarketa zahar bat zeramala. Abarketa zuriak.

Aztergaia: abarketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'espartina' adierakoak 26 dira: abarketa 19: B 7 (AB AmaE, Ag Kr, Kk Ab II, Erkiag Arran); G 10 (Ag G, Mok, TAg Uzt); EB 2 (Osk Kurl); abarketadun G 1 (Ag G); abarkatari G 4 (TAg Uzt); abarketari 2, B-G (Ag Kr; TAg Uzt); OEH argitaratuan, gainera: abarketa : Urroz EEs 1915, Zink EEs 1927; abarketari : Zink EEs 1927; b) 'abar bila' adierako abarketa IE 1 (Zby).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'espartina' adierakoak 13 dira: abarkata EB 1 (J. Oregi); abarketa 10: B 2 (M. Zarate, A. Zubikarai); G 4 (E. Iglesias, X. Kintana, J. Garmendia); EB 4 (J. Jauregi, M. Kaltzakorta, J. San Martin); abarketagin eta abarketagintza bana (J. Oregi); b) 'pantufla, etxeko oinetakoa' adierako abarketa bitan jaso da, EB (K. Santisteban).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

'espartina' adierakoak dira denak: abarketa : DFrec 5, AB38 4, HiztEn-LurE, Euskalterm 1; abarketagile : AB50 1; abarketagintza : Euskalterm 1; abarketari : HiztEn-LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abarketa 'espartina'

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'espartina'

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "jantzi-, etxeko tresna- eta tankerako hiztegiak aparte landu behar direla uste dudan arren, ezpabere gaztelania edo frantsesa nagusituko baitzaizkigu alor horietan, berba hau "etxeko zapatilla" esateko erabil dadin proposatu gurako nuke, de facto, ikastola-hiztegi zenbait direla bide horrela erabiltzen delako" (1995-01-10)

afariketa
iz. Haurren jolasa, helduen egitekoak irudikatzen dituena. Umeen afariketa dirudi horrek.

Aztergaia: afariketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-keta.

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

afariketan egin, ibili, jardun esapideetan erabiltzen da batez ere.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Egingo dugu afariketan, ni aita eta zu ama?

Forma baten adiera(k)

haur-jokoa.

agerketa
iz. Agerkera, agertzea; agerpena, agerkundea. Ik. agerraldi.

Aztergaia: agerketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-04-08 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. (1) agerkera, agertze, agerraldi; (2) agerpen, agerraldi, agerkunde.

ainguraketa
iz. Zerbait lurrera edo beste leku batera irmoki finkatzea. Erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, hormigoia eta altzairuzko ainguraketa erabili dituzte.

Aztergaia: ainguraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh54 2022-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 51; ETC: 83.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: ainguraketa; Adorez: 0; Labayru: ainguraketa; NolaErran: 0; Euskalterm: ainguraketa, ainguraketa-buloi, ainguraketa-hanka, ainguraketa-plaka, ainguraketa-torloju… (anclaje; Eraik. Industr. Arkit.)

Bestelakoak

aingura iz. Burdinazko atal aski handia, bi besoz hornitua, kate batetik zintzilik uraren hondora egozten dena, han finkaturik ontzia higitzea eragotz dezan. // ainguratu, aingura/ainguratu, ainguratzen du ad. Ontzia aingura bidez finkatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, ainguratu sarreran beste adiera bat gehitzea komeni da, eraikuntzakoa, alegia.

aitorketa
iz. g. er. Aitorpena; aitortza.

Aztergaia: aitorketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-05-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

g.er. Ik. aitorpen, aitortza.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-kuntza/-pen.

aitzurketa
iz. Aitzurrean egitea, aitzurtzeko lana. Karobia zela, laia zela, aitzurketa zela, simaurrak eramatea zela, zeregin handia sortzen zitzaien. Hator aitzurketara, ni noan lekura.
Azpisarrerak

Aztergaia: aitzurketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aitzurketan.

Atzizkien araberako erabakiak

-keta 'lana'.

aizkolketa
iz. g. er. Aizkora-lana.

Aztergaia: aizkolketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-keta 'lana'.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

aldaketa
1 iz. Aldatzea. Denboren aldaketa. Sistema batetik besterako aldaketak. Aldaketak izan, gertatu, ezarri. Etorkizunean horrek aldaketak ekarriko ditu. Etxe aldaketa egiterakoan, kaxak igotzen lagundu. Haize aldaketa. Ohitura aldaketa. Eguraldi aldaketa iragartzen zuten. Helbide aldaketa. Aldaketatxo batzuk egin dizkiot menuari.
2 iz. Landatzea. Zuhaitz aldaketa egin behar zen tokira joan ziren.

Aztergaia: aldaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
alderaketa
iz. Alderatzea, erkatzea. Ik. erkaketa. Eskualde bereko herrialdeen arteko alderaketak egiterakoan, nekez esan daiteke betidanik beregain izan direnak hobeto daudenik kolonia izan direnak baino.

Aztergaia: alderaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-kizun/-tze.

alderanzketa
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, alderanzketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. inbertsio 3].

Aztergaia: alderanzketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-06-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih.: Ik. inbertsio.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Lantaldeak alderanz- formako eratorriak baztertu eta maileguak hobetsi ditu. Arazoa aditzarekin sortzen da: 'alderantzikatu' erabili da azken urteotan horretarako. Onargarria ez bada, esatea komeni da, baita onartzen den forma zein den ere ('inbertitu', ezta?). Gero, 'inbertsio', 'inbertsore' eta 'inbertitu' hitzetan, ekonomia eta finantetako adiera onargarria den zehaztu beharko da ('inbertitu'/'inbestitu' arazoa)" (2001-01-23)

aliketa
iz. pl. Altzairuzko kurrika txikiak, beso-okerrak eta mutur-finak, gauza txikiak hartzeko, edo burdin hariak, xafla meheak edo antzekoak okertzeko erabiltzen direnak. Piezei heltzeko aliketak erabiltzen dira. Karramarroek, beren aliketa antzeko besoez, sareak ebakitzen dituzte.

Aztergaia: aliketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Iparraldean eta Hegoaldean hedatuena da hobestekoa

forma hori da hedatuena Euskal Herria bere osoan hartzen bada, parte batean alikate ezagunagoa den arren.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "ala ahalik eta? aliketa: pinza (1995-01-13)

 - [E306]: "'pl.' marka behar du" (2001-01-23)

antolaketa
1 iz. Antolatzea edo egitura ematea; horren ondorioa. Lurralde antolaketa. Ekonomiaren antolaketa berri bat. Eleberri baten antolaketa. Liburuaren azalaren antolaketa.
2 iz. Antolatzea, prestatzea. Jaialdi baten antolaketa agindu diote. Ibilaldiaren antolaketa lanak. Antolaketaz arduratu diren elkarteak.

Aztergaia: antolaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Atzizkien araberako bereizketa semantikoak

ekintza eta ondorioa adierazten ditu; ik. antolakuntza (parekoak dira)

antxintxiketa
iz. Lasterketa.

Aztergaia: antxintxiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

lasterketa.

antzaldaketa
iz. Itxuraldaketa. Eguzkira hurbiltzen ari da orain kometa, eta bidean izango dituen antzaldaketak bertatik bertara jarraitu ahal izango dituzte ESAko ikertzaileek.

Aztergaia: antzaldaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

antzaldeka 1, Ibin Virgil (cf. OEHko oh.: "¿errata por antzaldaketa?": "Alabaiña zenbat eta antzaldeka geiago ainbat eto sendoago ekiozu, seme, lokarriak ersten, arik eta itxuraldatu ondoren, lo-berrian begiak itxita zegoena bera berriz ere ikusi dezazun arte") // Ik. OEH argitaratuan antzaldaketa , IBe Mt 17,1 ("Antzaldaketa: nekaldi ondoko aintza aurrez agertua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

antzaldaketa 6: IBe (Mt 17,1 tit. cf. supra), P. Iztueta ("Kristau-tradizioak Jaunaren antzaldaketa [Mt 17, 1] gertatu zeneko mendi anonimoa Tabor-ekin berdindu du"), MAtx ("Euskal Herriari doakionez berriz, Nemesiori jarraiki, gerrate zibilak ekarri-eragin dio zorigaitzeko bezain berebiziko antzaldaketa guztien gainetik morala"), M.A. Unanua ("Horregatik justifikatzen da Antzokiaren egituraketa fisiko berria: kaletik barrura gertatzen den antzaldaketa adierazten eta itxuratzen du Antzokiaren barnealdeko zatidura, eszisioak"), Nortasunaren psikologia ("Nortasuna ez da entitate egonkor bat, antzaldaketak jasaten dituena baizik"), P. Aristi ("Harrigarria zen [...] birigarroren bat susmatzearen aukera bakanak zein nolako antzaldaketa eragiten zuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

antzaldaketa : HiztEn (ik. antzalda), Euskalterm 2 (hauetan 1 jaunaren antzaldaketa; 1 itxuraldaketa eta irudiberritzapen sinonimoekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

antzaldaketa : BiblE 2 (tit. Mt 17,1; Lk 9,28; eta 438, 475 or. #mdash# antzaldatze: Mk 9,2 tit.); JArregi 4 (144, 145, 149, 233 or.).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

antzaldaketa : HiruMila (transfiguración), Casve EF (transfiguration), PMuj DVC (antz-aldaketa: transfiguración) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): antzaldaketa

apainketa
iz. Apaintzea; horren ondorioa. Aldareko apainketak. Nik jantzi zaharra soinean, eta zuk buruko, mantal eta apainketa guztiak?

Aztergaia: apainketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

apurketa
iz. Apurtzea, haustura. Aipatu diren baldintzak beharrezkoak dira kontinenteen apurketa gauzatzeko.

Aztergaia: apurketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

apurtzea.

araketa
iz. Arakatzea. Etxez etxe egindako araketaren ondorioz ehun bat gazte atxilotu zituzten.

Aztergaia: araketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

arakatze.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ka(tu) + k-.

arauketa
iz. Arautzea.

Aztergaia: arauketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-06
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1997-10-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean eta OEH argitaratuan arau(pe)keta, araugintza, arauzkotu formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arauketa 19: B 1 (B. de Arrizabalaga: "foru arauketa"); G 2 (J. de Iruretagoyena); EB 16 (J. Azurmendi, S. Garmendia, J. Gonzalez, P. Saez, E.J. Kontsumitzailearen heziketa eskolan; eta Argia 1983: "lege-arauketa"); araupeketa EB 8 (E.J. Lehendakaritza, Arauzko erabakiak II, EHAA 1984 eta 1985, BEO 1990; EHAA: "luzapen-araupeketa"); arauzkotu EB 4 (N. Mujika, E.J. Etxegintzarako..., Arauzko erabakiak II, Euskal kulturaren urtekaria 1988); arauzkotze EB 1 (N. Mujika).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arauzkotu : Euskalterm 3; arauketa : AB50 2 ("arauketa orokor"), Euskalterm 16 ("trafiko-arauketa" 1, "arauketa-fondo" 1, "prezio-arauketa" 2, "lan-arauketa" 1); araupeketa : AB50 6 ("araupeketa-bide" 1); araugintza : AB50 3 ("araugintza-ahalmen" 1). Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn-LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

AgAld hitz-bilduma: araugintza-eremu ("ámbito normativo"), araugintzazko idazki ("texto normativo") / AdminEL: araugintza ("normativo/reglamentación") / HezkAdmin: arauketa ("reglamentación") / LurraldeAntol: araupeketa ("regulación"), araupeketa egin ("regular"), araupeketaren menpe jarri ("someter a una regulación"), arauzkotu ("normalizar, regularizar"), arauzkotze-egitasmo , arauzkotzea .

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: arauketa : Casve EF, DRA, PMuj DVC // araugintza, arau(pe)keta, arauzkotu formarik ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

dirudienez, arauketa (edo/eta arautze) nagusitzen ari dira gaurko erabileran, araupeketa (eta araugintza) formen kaltetan; nolanahi ere, sektorekoek argitzekoa da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "lantaldeak dio 'arauketa' ('edo/eta arautze') nagusitzen ari direla gaur egungo erabileran; gure ustez, 'arautze' aski da (eta, beharbada, 'araupetze'; 'araupeketa' ez genuke sartuko); 'arauzkotu' eta eratorriak, EAE legeetatik kanpo ez dira asko erabili; bestetik, ez dugu uste 'araugintza' horiekin nahasi behar denik; beste esanahi bat duela eta bere tokia izan behar duela uste dugu; Euskaltzaindiak berak darabil 'araugintza' hitza, 'arauak ematea' adierazteko; maiz aipatzen da, adibidez, 1990-1991 urteetan abiarazitako 'araugintza berria' (EHUko liburu bat badago: 'Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa')" (2002-09-02)

 - [E410T]: "UZEIn arauketa 17 fitxa (Ekonomia batik bat) eta araupeketa, berriz, bakar bat ere ez. UZEIn arautze 15 fitxa (zuzenbidea, ekonomia, zirkulazioa, administrazioa, etab.). AC14n ere erabilia. araugintza, berriz, ez dugu sekula erabili, ezta AC14n ere" (2000-12-11)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Txostengileak ondo dioen bezala, gaur egun Zuzenbidearen arloan ia inork ez du erabiltzen araupeketa hitza. Jardule juridikoek arauketa erabili ohi dute. Horregatik, hobe da arauketa-ri eutsi eta araupeketa kentzea'.

 - [E116]: '[araupeketa] Nik kenduko nuke. Honek bai ez duela deus berririk ekartzen, hor dugulako arauketa. EEBSn ere hiru aldiz erabiliagoa da arauketa hitza, araupeketa baino'.

 - [E116]: 'Azken orduan etorritako ohar egileak hola dio: "lantaldeak dio 'arauketa' ('edo/eta arautze') nagusitzen ari direla gaur egungo erabileran; gure ustez, 'arautze' aski da (eta, beharbada, 'araupetze'; 'araupeketa' ez genuke sartuko); 'arauzkotu' eta eratorriak, EAE legeetatik kanpo ez dira asko erabili; bestetik, ez dugu uste 'araugintza' horiekin nahasi behar denik; beste esanahi bat duela eta bere tokia izan behar duela uste dugu; Euskaltzaindiak berak darabil 'araugintza' hitza, 'arauak ematea' adierazteko; maiz aipatzen da, adibidez, 1990-1991 urteetan abiarazitako 'araugintza berria' (EHUko liburu bat badago: 'Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa')" (2002-09-02). Beste ohar egile batek (E410T) hola dio: "UZEIn arauketa 17 fitxa (Ekonomia batik bat) eta araupeketa, berriz, bakar bat ere ez. UZEIn arautze 15 fitxa (zuzenbidea, ekonomia, zirkulazioa, administrazioa, etab.). AC14n ere erabilia. araugintza, berriz, ez dugu sekula erabili, ezta AC14n ere" (2000-12-11). Esan behar da, bestetik, sarrera honek baduela bere txostena. Nik uste dut, oharrak ikusita, garbi dagoela 'araupeketa' baztertu beharko genukeela. Datuen arabera, 'arauketa' hobetsi behar da. Ez dakit, ordea, zer egin dezakegun 'araugintza'rekin. Sarrera hori ez da ageri, ez du inork ere proposatu, ez eta lan taldeak berak ere, baina Euskaltzaindiak berak darabil bere dokumentu ofizialetan. Hortaz, agian, sartu beharko litzateke. Ez dakit hau izan daitekeen irtenbidea: araugintza / arauketa / araupeketa* e. arauketa'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'araugintza / arauketa / araupeketa* e. arauketa'.

arazketa
iz. Araztea.

Aztergaia: arazketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

ardazketa
iz. Irutea. Gaur egun ez da ikusten ez ardazketarik eta ez harilketarik. Haren eskuinaldean, egurrezko gurpil bat zegoen, garai batean ardazketan egiteko erabiltzen zena baino zertxobait handiagoa.

Aztergaia: ardazketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
ardiketa
adb. Ardiak zaintzen. Lehenago ere ardiketa ibilia zen.

Aztergaia: ardiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: ardiketa / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-keta 'zaintzea'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

ardiak zaintzen.

ardoketa
1 iz. Ardo kantitatea.
2 adb. Ardo bila. Bentetan ardoketa zebilen, bizkarrean zahagi, lepotik xahako.

Aztergaia: arnoketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-keta 'pila' / 'bila'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

1 iz. ardo-kopurua. 2 adlag. ardo bila.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'forma hobetsia ardo bada, ardoketa-ra bidali behar dugu, adibideekin'.

 - [E116]: 'Holakoetan ez dut batere garbi zer egin behar den. Egia da XK-k dioena, baina hori bezain egia da ardoketa ez dela inoiz ere erabili esanahi horrekin (nik dakidala, eta hori dio OEHk ere, 'ardoketan' eta 'ardoketari' ditugu). Lehenbiziko esanahi horrekin beti arnoketa erabili izan da, eta holakoetan uste dut erabilera errespetatu behar dela. Bestela hitz berri bat asmatzen egongo ginateke, beste bat eskura izanik. Hizkuntzetan maiz gertatzen dira holakoak (abrir-apertura), eta ez da ezer ere gertatzen. Aldiz, "ardoketara joan da" Baztanen behintzat esaten da, eta kasu honetan pentsa daiteke forma erregularra hobetsi beharko genukeela. Ez ordea, nire ustez, bestean, ez baitut uste inork ere deitzen dion ardoketa ardo kopuruari. Beraz, nire proposamena hau izango litzateke: ardoketa adlag. 'ardo bila' ardoketara joan da; arnoketa Ipar. iz. 'ardo-kopurua''.

 - [E113]: 'Arno sarrerak badu bere araua. Beraz, keta forma da hemen auzian, bere bi adieretan. Kontsideratzen bada, bereziki Iparraldekoa dela (hala iduritzen zait, baina ez dakit), batzordearen proposamena den bezala utz daiteke. Aldiz, denena dela kontsideratzen bada, XKren bidea hobestekoa da. PSren proposamenaren arabera keta 'kopuru' esanahian bakarrik da Iparraldekoa. Horrela da egiazki?'

 - [E116]: 'OEHren arabera "ardoketa" inesiboan erabiltzen da 'en vino' adierazteko (adibide bakarra dago); aldiz, "arnoketa"k (hau Iparraldekoa da, bistan denez) beste bi adiera horiek ditu: ardo-kopurua, eta ardo-bila. Beraz, esanahi horrekin badirudi Iparraldean bakarrik erabiltzen dela'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arnoketa Ipar. h. ardoketa / ardoketa 1 iz. 'ardo-kopurua'. 2 adlag. 'ardo bila' [eta AS gisa] ardoketara / ardoketan'.

argiketa
iz. Batez ere Admin. Delitu, istripu edo kideko gertakari baten zertzeladak jasotzen dituen agiri ofiziala. Ik. atestatu. Atxilotu ostean polizia-etxera eraman zuten argiketa egiteko.

Aztergaia: argiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

argiketa 1, SMitx Aranz ("Elizaren alde bat eta bestean / Pasio-irudiak, beren aldaretan / Ta krisallu-tzarrak aien argiketan, / leñuru orizta banatuaz ketan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

argiketa (eta argiketa-maila 1, komisaldegi argiketa 1) 8: a) Urruz ("Santa Jertrudis'en argiketa edo errebelazioetan irakurtzen degu, Salbatzalleak eskeintzen duala bere burua"); b) J.M. Angulo ("Indar elektrikoaren kostua [...] zer potentzia itundu eta kontsumitzen den, zertarako erabilia den #mdash# etxerako, argiketarako, industriarako e.a."), BAO 1997 2 ("Argiketa eta haizeztatzearen baldintza orokorrak", "Kaleko argiteriaren diseinu, dimentsionamendu, argiketa-maila eta bateratasunari gagozkiela, Berriatuko Egitamuketazko Ordezko Arauen #mdash#Kaleko argiteriaren sarea#mdash# 56 artikuluan zehazten dena bete beharko da"); c) AdminLan (zerrenda batean, "bidezaingo ertzaintza / komisaldegi argiketak / sos-deiak"); EHAA 1993 3 (denak antzeko testuinguruan, "Puntuak: lehergailuak dtb: 0'35; eskolten zerbitzua: 0'35; talde mugikorra: 0'35; [...] sos-deiak: 0'05; argiketak: 0'05").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

argiketa : Euskalterm 1 (atestatu sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

argiketa : ElhHizt (atestado), HiruMila (1 atestado, información; 2 iluminación), DRA (1 haz de luz; 2 revelación; 3 información, encuesta), PMuj DVC (encuesta, averiguación, investigación, pesquisa) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

argiketa 10, EiTB (adib.: “Orotara, 160 argiketa ireki dira, 21 lagun inputatu dituzte eta 11 atxilotu. 2008ko epe berean 14 argiketa ireki ziren”, “Gertatutakoa argitzen lagun dezakeen edozein datu emateko moduan diren guztiei Ertzaintzaren Argiketa Sailarekin harremanetan jartzeko eskatu diete”, “Ertzaintzak argiketa bat ireki du zer gertatu den jakiteko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: argiketa 71: Mikel Lizarralde (“300 baino gehiago dira hilketen argiketarako eskabideak egin dituzten familiak”), Berria (“Argiketak abian”), Ibon Uribarri 66 (adib.: “Hala ere, argiketa-oinarriaren ilararen osotasun absolutuari dagokionez, honek ezin die oztoporik sortu munduko objektuei, zeren hauek agerpenak baino ez direnez, beraietan ezin baita inoiz itxaron baldintzen ilararen sintesian osatua den zerbait lortzea”, “Beraz, erabilera honek ematen genuen argiketa egiaztatzen du”, “Izan ere, adigaian barnebildua dagoenean geratuz gero, orduan judizioa analitikoa litzateke, hots, bertan errealki barnebildua dagoenaren araberako pentsamenduaren argiketa bat besterik ez litzateke”, “Erabil daitezke bai gauzen ahalgarritasunaren argiketarako sentsuen munduan, baina ez mundu-osokiaren ahalgarritasunaren argiketan, zeren argiketa-oinarri hau mundutik at baitago, eta beraz, esperientzia ahalgarriaren objektua ezingo bailuke izan”), Joxe Azurmendi 2 (“Herrien Psikologiak bitartean Espainian duen oihartzun zabala konstatatzen da, Volksgeist kontzeptuaren argiketa saio berri bat edireten dugu”, “Lore Jokoetako esaldi hauen argiketa”), Iñaki Iñurrieta (“Ageriko zen dena, ezkutuko bihurtu zen; galdeketak, argiketak, frogaketak, aurrez aurrekoak, alderdi publikoaren konklusioak; eta horixe da egungo jardunbidea“).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Forma erabilia da, giro batzuetan "ahantzia" izan arren

forma egokia eta hedatua da; atestatu maileguarekin batera onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Batez ere Admin.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Ikus 'atestatu' hitzaren oharra" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): argiketa iz. Batez ere Admin.

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. atestatu.

argudiaketa
iz. Argudiatzea, argudioak ematea. Ikuspegi horrek argudiaketa egokia du, baina konponbide zaila.

Aztergaia: argudiaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh94 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 93; ETC: 340

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: argudiaketa; Adorez: 0; Labayru: 0; NolaErran: 0.

Erdaretako formak

es argumentación; fr argumentation: Elhuyar: s.f. argudiaketa, argudiatze; arrazoitze, arrazoiketa, arrazoibide hizo una argumentación tan clara de sus ideas que dejó a todos sorprendidos: denak harrituta utzi zituen, hain izan zen argia bere arrazoibidea! / Adorez: 1 razonamiento: argudio, arrazoibide. 2 acto: argudiatze, arrazoiketa, arrazoitze / Labayru: arrazoitze, argudiatze, arrazoibide, argudiaketa, arrazoiketa / NolaErran: argumentatze – argudiatze.

Bestelakoak

argudiatze iz. Eztabaida batean argudioak azaltzea. Tesi horrek, dena den, argudiatze serioa behar du.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

ariketa
iz. Aritzea; zerbaitetan, bereziki ikasten diren gaietan, trebatzeko egiten den jarduna. Ikasgaia eta ariketak. Dantza ariketak. Zentzumenak trebatzeko ariketak.
Azpisarrerak

Aztergaia: ariketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arineketa
iz. Lasterketa. Goitik beherantz arineketari eman zion gizagaixoak.
Azpisarrerak

Aztergaia: arineketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

lasterketa.

arnasketa
iz. Arnasa hartzea eta botatzea. Ostiral eta larunbat arteko gauean sakon eta larri bihurtu zen aitaren arnasketa.

Aztergaia: arnasketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

arnoketa
iz./adb. Ipar. Ardoketa.

Aztergaia: arnoketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-keta 'pila' / 'bila'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

1 iz. ardo-kopurua. 2 adlag. ardo bila.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'forma hobetsia ardo bada, ardoketa-ra bidali behar dugu, adibideekin'.

 - [E116]: 'Holakoetan ez dut batere garbi zer egin behar den. Egia da XK-k dioena, baina hori bezain egia da ardoketa ez dela inoiz ere erabili esanahi horrekin (nik dakidala, eta hori dio OEHk ere, 'ardoketan' eta 'ardoketari' ditugu). Lehenbiziko esanahi horrekin beti arnoketa erabili izan da, eta holakoetan uste dut erabilera errespetatu behar dela. Bestela hitz berri bat asmatzen egongo ginateke, beste bat eskura izanik. Hizkuntzetan maiz gertatzen dira holakoak (abrir-apertura), eta ez da ezer ere gertatzen. Aldiz, "ardoketara joan da" Baztanen behintzat esaten da, eta kasu honetan pentsa daiteke forma erregularra hobetsi beharko genukeela. Ez ordea, nire ustez, bestean, ez baitut uste inork ere deitzen dion ardoketa ardo kopuruari. Beraz, nire proposamena hau izango litzateke: ardoketa adlag. 'ardo bila' ardoketara joan da; arnoketa Ipar. iz. 'ardo-kopurua''.

 - [E113]: 'Arno sarrerak badu bere araua. Beraz, keta forma da hemen auzian, bere bi adieretan. Kontsideratzen bada, bereziki Iparraldekoa dela (hala iduritzen zait, baina ez dakit), batzordearen proposamena den bezala utz daiteke. Aldiz, denena dela kontsideratzen bada, XKren bidea hobestekoa da. PSren proposamenaren arabera keta 'kopuru' esanahian bakarrik da Iparraldekoa. Horrela da egiazki?'

 - [E116]: 'OEHren arabera "ardoketa" inesiboan erabiltzen da 'en vino' adierazteko (adibide bakarra dago); aldiz, "arnoketa"k (hau Iparraldekoa da, bistan denez) beste bi adiera horiek ditu: ardo-kopurua, eta ardo-bila. Beraz, esanahi horrekin badirudi Iparraldean bakarrik erabiltzen dela'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arnoketa Ipar. h. ardoketa / ardoketa 1 iz. 'ardo-kopurua'. 2 adlag. 'ardo bila' [eta AS gisa] ardoketara / ardoketan'.

arpilaketa
iz. Arpilatzea. Nafarroako errege Henrike II.aren gutuna, elizen arpilaketari eta suntsitzeari buruz.

Aztergaia: arpilaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh36 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 36 (Argia 5, Berria 9, Deustuko Unibertsitatea 2, EiTB 4, Elkar 2, Karmel 6, UEU 7, Zuzenbidearen Euskal Akademia 1); ETC 170.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: arpilaketa iz. saqueo, pillaje; robo / Adorez: arpilaketa iz. rapiña, pillaje, saqueo / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

arpilatze forma arautua dago dagoeneko, baina hau ere jaso liteke.

arrainketa
1 iz. Arrain pila handia. Sareak bota zituzten eta arrainketa handia bildu zuten.
2 adb. Arrain bila.

Aztergaia: arrainketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-keta 'pila' / 'bila'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 iz. 'arrain-pila'. 2 adlag. 'arrain bila'.

arraseko mozketa
iz. Zuhaitzez mintzatuz, orpotik ebakitzea. Ik. baso-soiltze.

Aztergaia: arraseko mozketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin.: baso-soilketa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arras 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'baso-soilketa' terminoa letra lodiz idatzi" (2002-09-02)

arraunketa
iz. Arraun saioa. Ik. estropada. Ibai lasterra gainditu nahiz arraunketa gogorrean dabilen arraunlaria.
Azpisarrerak

Aztergaia: arraunketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arrazoiketa
iz. Ondorio batera heltzeko elkarrekin lotzen diren argudioen segida. Bere arrazoiketaren ardatz nagusia gizonaren aberastasuna da. Haren arrazoiketaren akatsak. Haur batek aise uler dezakeen arrazoiketa.

Aztergaia: arrazoiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erabilera zainduetan nagusitu den forma
Jatorrizko forma

arrazoi(n)keta

artazuriketa
1 iz. Artaburua zuritzea, artazuritzea. Gauerdia arte jardun ziren artazuriketan.
2 iz. Artaburua zuritzen zen bitartean garai batean egiten ziren joko, kantu eta hizketaldiak. Artazuriketa eta bigira infernukoak.

Aztergaia: artazuriketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

artazuriketa 9: G 8 (Cb Eg III: "arta zuriketa", Or Eus 2 eta "arta-zuriketa" 3; MAtx Gazt eta "arta-zuriketa"), EB 1 (Arti MaldanB) eta OEH argitaratuan beste 2 (CrIc; ADonostia Itzald: "arta-xuriketa"); arto-zuriketa G 2 (Cb Eg III: "arto z.", TAg Uzt); artozuritzalle G 1 (TAg Uzt); eta OEH argitaratuan artazuritzaile 1 (EEs 1916); artazuritze 6: B 1 (JJMg BasEsc: "arta zuritze"), G 5 (Or Eus 4 eta "arta-zuritze" 1) eta arta-zurieta B 1 (Añ EL2: OEH argitaratuan "sic" markatua); arto zuritze 7: B 2 (JJMg BasEsc, fB Olg: "artozuritute"), G 2 (AA III, TAg Uzt: "artozuritze"), IE 3 ("artho xuritze": Barb Sup, Lf Murtuts).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

artazuriketa B-EB 3 (X. Kaltzakorta: "arta-xuriketa"; A. Kazabon: "arta txuriketa"; P. Urkizu); artazuritze G-EB 2 (T. Iakakortexarena; J.M. Mendizabal), arto zuritze G-EB 2 (T. Egibar: "arto txuritze"; Euskal hizkuntza eta literatura).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

artazuriketa : DFrec 1, AB38 2, HiztEn; artazuritu : HiztEn; artazuritze : DFrec 1, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

artazuriketa : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, XarHizt, Casve EF, DRA (arta-zuriketa, eta arta-zurieta), PMuj DVC (arta-zuriketa, arta-zuriketako); arto-zuriketa : DRA, PMuj DVC (arto-zurizketa); artazuritu : EuskHizt, PMuj DVC (arta-zuritu); artho-xuritu : Lh DBF, DRA; artazuritzaile : DRA; artazuritze : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, DRA, PMuj DVC (arta-zuritze, arta-zuritzekoa); arthoxuritze : Lh DBF, PMuj DVC (arto-zuritze); artazurtu : HiruMila; artho-xuri : Lh DBF, DRA; arthoxurikin : Lh DBF, DRA (-to-, eta artozurikin), PMuj DVC (arto-xurikin, arto-zurikin).

artekaketa
iz. teknol. Pieza edo tresna batean artekak egitea.

Aztergaia: artekaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Teknol.

artezketa
1 iz. elektr. Korronte alternoa korronte zuzen bihurtzea.
2 iz. mekan. Doitasun handiko pieza baten gainazala, piezak dagozkion neurri zehatzak izan ditzan, leuntzea.

Aztergaia: artezketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

kategoria sartzea proposatu da: iz.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn. (Mekan. eta Elektr.)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: gorago 'artezgailu'rekin egin dudan gisa, orain ere lerroa kentzea proposatzen dut, oso nahasgarria izan daitekeelako'.

 - [I102]: 'ez dut arrazoia ulertzen hau kentzeko'.

 - [E116]: 'biak, artezgailu eta artezketa, batera jarri ditut. Hau "rectificador" adierazteko asmatua da. Eta "rectificar" hori "arteztu" gisa euskaratu izan da. Baina teknikariek diotenez, kontzeptu horrek ez omen du zerikusirik, teknikoki "rectificar" horrek beste esanahi bat omen baitu. Uste dut gauzak ez daudela garbi eta horregatik hoberena da ez aipatzea ez bata ez bestea. Hori da nire proposamena'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'ez aipatu oraingoz'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): artezketa iz. Mekan., Elektr.

asmaketa
1 iz. Asmatzea. Bere buruko asmaketa ez bada, besteek ere han ikusiko dute egia. Telefonoaren asmaketa.
2 iz. Asmakaria. Asmaketa berriei eskerrak, gero eta lan nekagarri gutxiago egiten dute langileek. Teknikak eta aurrerapenak ekarri dituzten asmaketa harrigarriak.
Azpisarrerak

Aztergaia: asmaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
astalketa
iz. Astalkatzea. Hik, astoak astalketan baino molde gutxiago duk.

Aztergaia: astalketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'E. gabea dio proposamen zerrendak, baina Baztanen erabili ohi dira bai astalketa bai astalketari (ik. M. Izeta). Nire ustez, biak sartu beharko lirateke. O Pello, Pello kantuan ere agertzen da bigarrena'.

 - [E116]: 'astalkatu sartua da bere tokian. Baina astalketa eta astalketari-k ez dute lekukotasunik testuetan. Nik ez ditut entzun Baztanen, baina egia da Izetak ematen dituela. Nahi duzuena'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'sartu biak: astalketa, astalketari'.

astinketa
iz. g. er. Astintzea. Hego astinketaren hotsa.

Aztergaia: astinketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

atunketa
iz. Atunaren arrantza. Atunketa maiatzean hasten da, uztaila arte atungorria eta handik aitzina azaroa arte atunzuria.

Aztergaia: atunketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atunketa iz. 'atunaren arrantza'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "forma hori eta ez atuneta, atunketari hortxe ondoan daukagularik" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "(2003-07-14) forma biak onartuak ditugu baina OEHa aztertuz gero, hor nolabaiteko okerra dagoela ohartu naiz. Bietatik egiazko izena dena atunketa da, eta horregatik atunketa ederra izan da aurtengoa esan daiteke. Baina *atuneta ederra moduko adibiderik ez dago. Atuneta hori beti deklinaturik ageri da (atunetan dabiltza, atunetara irten dira, atunetatik etorri...), hots, perretxikotan ibili edo perretxikotara joan bezalaxe, horregatik inolako *perretxikota izenik egon gabe. Hau argitu beharko genuke".

 - [E116]: "Uste dut XK-k arrazoi osoa duela: bietako bat aukeratu behar da. Badira adibideak "atuneta"-rekin bakarrik ere, hitza deklinatu gabe, baina denak autore batenak dira (Erkiagarenak) eta, horregatik, hau ez da nahiko lekukotasun. Beraz, nik ere bat aukeratzea proposatzen dut, atunketa, alegia".

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): "Proposamena: OK".

atxiloketa
iz. Atxilotzea. Bailara osoan atxiloketa ugari gertatu ziren. Legez kanpoko atxiloketa. Bizpahiru atxiloketa egin ziren.

Aztergaia: atxiloketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma lehiakideak ditu, eta erabilerak ikusiko dira

ik. atxilotze

aukeraketa
iz. Aukeratzea. Ik. aukera. Lau finalistek pilota aukeraketa egin zuten atzo. Gai-jartzailearen esku dago gaiaren aukeraketa.

Aztergaia: aukeraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aurreidazketa
iz. Eskolaurreko haurrak idazten ikastera bideratzeko jarduera.

Aztergaia: aurreidazketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: aurre-idazketa: preescritura.

aurreirakurketa
iz. Eskolaurreko haurrak irakurtzen ikastera bideratzeko jarduera.

Aztergaia: aurreirakurketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: aurre-irakurketa: prelectura.

autofinantzaketa
iz. Autofinantzatzea. Museoa % 70eko autofinantzaketara heldu zen 2012an. Udalak hartutako erabakiak kulturgunea kinka larrian utzi duela azaldu du; ezingo diote eutsi autofinantzaketari.

Aztergaia: autofinantzaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh58 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 58; ETC: 268 Elhuyar: 0, Adorez: autofinantzaketa: iz. autofinanciación; Labayru: 0; NolaErran: 0.

Bestelakoak

finantzaketa iz. Finantzatzea. Ikastetxe publikoen finantzaketa-sistema

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

autozuzenketa
iz. Norberak bere lanari eginiko zuzenketa. Lehen aipatu dugun bezala, ariketa asko autozuzenketarako eginda daude; beraz, ikasleak berak ikusi behar du zer zailtasun eta oztopo izan dituen.

Aztergaia: autozuzenketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu isiltzekoa da

Bere bidea egin gabea da, eta ez dago hiztegian jaso beharrik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): autozuzenketa

auzi ikerketa, auzi-ikerketa
iz. Ezin daiteke bidera Italiako presidentearen, gobernuburuaren, Legebiltzarreko, Senatuko eta Auzitegi Goreneko presidenteen aurkako auzi-ikerketarik.
azterketa
1 iz. Aztertzea. Euskalkien azterketa. Azterketa nekagarrien buruan. Puntu honi buruzko azterketa sakonik ez da oraindik agertu. Kontzientzia azterketa.
2 iz. Norbaiti, zerbaitetarako gauza den edo gai batez zenbat dakien ikusteko egiten zaion proba edo proba multzoa. Euskaltzaindiaren "B" maila lortzeko azterketa. Azterketan ongi atera. Azterketa huts egin.

Aztergaia: azterketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

etsamina, azterketa

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.