Euskaltzaindiaren Hiztegia

394 emaitza keta bilaketarentzat - [201 - 250] bistaratzen.

inposaketa
iz. Inposatzea. Inposaketaren bidez gure lana eragotzi nahi dutenak guztiz oker dabiltza.

Aztergaia: inposaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 2003-05-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-11-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

inposaketa 103: Berria 81, EiTB 13, Argia 9.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: inposaketa : Berria 108, Herria 2, Ramon Saizarbitoria, Pako Aristi, Patziku Perurena, Joxe Azurmendi, Filipe Bidart.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

ongi eratua da eta erabilia, inposizio maileguarekin batera.

Lantaldearen irizpideak
Euskara batuaren "bidesariak" agintzen du

aski dira inposatze, inposizio arautuak.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze/-zio.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  inposizio eta inposatze-ren kontra ez daukat ezer, baina gaur egun barra-barra dabilen hitz hau bazterrean uztea gehiegikeria iruditzen zait. Nik sartzea proposatzen dut.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-03-22): Kendu lerroa.

inprimaketa
iz. Inprimatzea.

Aztergaia: inprimaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2000-02-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: impresión (artes gráficas) / Katal: "Inprimaketa: Impresión / inpk.".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

irabiaketa
iz. Irabiatzea.

Aztergaia: irabiaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
iragazketa
iz. Iragaztea. Iragazketa bidezko esterilizazioak. Iragazketa-teknikak.

Aztergaia: iragazketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 2000-02-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko iraztontzi ("v. iraziontzi"), irazketa ; ez dugu aurkitu ira(ga)zpen, ira(ga)zte formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira iragazketa 9: F.M. Ugarte 3: "iragazketa potentziala", "erdi mailako iragazketa", "iragazketa ahula"; J. Madariaga: "Larratze-presio selektiboan, organismoen tamainua oso parametro garrantzitsua dugu; iragazketa elikagaiak harrapatzeko metodotzat kontsideratzen badugu batipat"; UZEI: "Iragazketazko hezetasunak azaltzen direnean (hormetan barrena pasatzen direnak, alegia), ikusten ez diren pintura gardenez (silikonaz, poliuretanozko bernizez etab.) iragazkaizteko sistema egokiak badira"; Elhuyar 2: "Beste aldetik, uraren iragazketan osmosia-k garrantzi handia dauka", "Parte bat iragazi egiten da akuiferorantz berriro ere lur gainera azaltzeko (iragazketa)"; A. Aldezabal: "depresio-hondoa estaltzen duen deposituak urarekiko iragazketa-kapazitate mugatua duenez, aldi euritsuetan, zonak, bai uholdeak eta bai lurzoruen ekoizpen-kapazitatea limitatzen duten putzuketa-fenomenoak ere pairatu zituen"; P. Barrena: "Erne egon etxean izan ditzakezuen izkutuko ur iragazketekin!"; iragazpen 3: K. Altonaga 2: "Hodian zehar ura pasatzen da eta, iragazpena, ziliodun garroen bidez izan beharrean, poliketoari darion lingirdaz izaten da", "Honek, dagoeneko, iragazpen prozesu bat suposatzen du"; I. Antiguedad: "Iragazpena balantzea eginez lortu dugu kasu bakoitzean"; irazpen 1 J. Agirre: "Irazpena: Likido bat, filtro edo iragazki batean zehar pasa ondoren, garbitu edo esterilizatzeko helburua duen prozedura".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

iragazketa : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 11; iragazmen : AB38 1; iragazpen : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 7; iragazte : LurE 1, Euskalterm 1; iragaztontzi : DFrec 1, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

iragazki : AArrue, DenSuk 5, GilSuk; iragaztontzi : GilSuk (cf. 79: "iragaztontzi edo txino bat"); iraztontzi : DenSuk.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

iragazketa : ElhHizt (filtración, infiltración), PMuj DVC (colada, acc. de colar, filtramiento); iragazpen : PMuj DVC (1 filtramiento, infiltración; 2 colada, acc. de colar; 3 sorriego; 4 avulsamiento); iragazte : EuskHizt; irazketa : HiruMila (filtración), PMuj DVC (1 refinadura, refino; 2 colada, acc. de colar); irazkikuntza : Lh DBF (ourdissage); irazkitze : EuskHizt, Casve EF (ourdissage), Lh DBF (1 inf. de irazki; 2 ourdissage), PMuj DVC (urdidura); irazpen : HiruMila (filtración), PMuj DVC (1 colada, acc. de volar; 2 encolado, clarificación del vino; 3 (in)filtración; 4 excreción, acc. de eliminar); irazte : EuskHizt, Casve EF (filtrage, écoulement), HaizeG BF (écoulement), Lh DBF (1 inf. de irazi; 2 écoulement), PMuj DVC (1 colada, acc. de colar; 2 derrame, goteo); iraztontzi : HiruMila (filtro, colador), ElhHizt (colador, pasador), DRA (1 colador; 2 espumadera), PMuj DVC (irazi-ontzi: colador, coladera...; eta iragaz-ontzi: bernegal, tinaja del filtro; iragazt-ontzi: filtro, colador...) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

erabilixeagoa da -pen osaerakoa baino.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-pen.

irakasle ikasketa, irakasle-ikasketa
iz. pl. Haur hezkuntzako edo lehen hezkuntzako irakasle izateko ikasketak. Irakasle ikasketak Gasteizen egin zituen.
Loturak

Aztergaia: irakasle-ikasketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ikasketa * Irakasletzako ikasketak egin zitzan. TAg Uzt 54.

LB: 100, EPG: 4, ETC: 513.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: irakasle-ikasketak (estudios de) magisterio irakasle-ikasketak egin zituen: estudió magisterio; Adorez: irakasle-ikasketak: estudios de profesorado; Labayru: 0.

Bestelakoak

irakasle 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Irakasle ikasketak Gasteizen egin zituen. Irakasle batzordea. Irakasle gela. Irakasle eskola. Euskal irakasle titulua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da (plural markarekin), magisteritza okerreko formaren lehenengo adieran bidalketa egiten delako (orain “ik. irakasle(-)ikasketa” behar du). Orain arteko irakasle2 adiera erabat ezabatu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa irakasle eta ikasketa sarreretan.

Numeroa

Pluralean erabiltzen dela adierazi.

irakurketa
iz. Irakurtzea, irakurpena. Ik. irakurraldi. Teknika horrek irakurketa errazten du. Euskal liburuen irakurketa sustatzeko. Bazkalorduan irakurketa egiten duen fraidea.

Aztergaia: irakurketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
iraoketa
iz. teknol. Metalez mintzatuz, tenplearen ondoren ematen den trataera termiko osagarria.

Aztergaia: iraoketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

tradizioko oinarri ahula gorabehera, eta A. Sagarnak dioenez, erabili egiten dute arloaz ari direnek (orobat iraotu aditza).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Teknol.

irarketa
iz. Irartzea.

Aztergaia: irarketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'irarketa, irarkola, irarlan, irarle, irarri hitzak, gaur egun erabat bazterturik egoteaz ganera, Euskaltzaindiaren 1959.eko adierazpenaren aurkako asmaketak dira erabat. Horien ondoan * e. inprimatu, inprimategi edo moldiztegi, inprimatzaile jarri behar dira'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-10-31): '... eta irarketa hitzei buruzko oharrak ez dira ontzat eman'.

iratzeketa
1 iz. Iratze bilketa.
2 iz. Iratze pila.

Aztergaia: iratzeketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 1 'iratze-bilketa'. 2 'iratze-pila'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta

iraulketa
iz. Iraultzea, azpikoz goratzea. Lur iraulketa bukatu eta berehala. Belar iraulketa.

Aztergaia: iraulketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
irristaketa
iz. Irristatzea. Izotz gaineko irristaketa.

Aztergaia: irristaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-04-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

irristaketa 3, Ikastola 1992, adib.: "Guraso bat izan zen irristaketa artistikoa erakusten hasi zena", "irristaketa artistikoa, futbitoa, eskupelota eta hockeyak dira eskolako orduz kanpo, San Ferminen eskaintzen den aukera".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

irristaketa : AB38 4, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

irristaketa : HiruMila (1 patinaje; 2 patinazo, deslizamiento; 3 deslizamiento; 4 acción de patinar, de cometer un error), ElhHizt (deslizamiento, patinaje), PMuj DVC (deslizamiento, patinaje) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal patinaje / patinage formen ordainak: irristaka : XarHizt; irristaketa : HiruMila; lerra : XarHizt, Casve FE; patinaje : ElhHizt (eta patinaje artistiko: AS); patinaketa : HiruMila // Casve FE: leiraka, pirritaka // HaizeG FB: lerratze, labaintze // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, T-L LBF, PMuj DCV.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

patinaketa, irristaketa

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "irristaketa = patinaje".

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

oharrok egin dira, erabaki zorrotzetara iritsi gabe: a) irristatu aditzak, ez-akusatiboa balitz (hobeto ikustekoa da), ezin har lezake -keta atzizkia, eta, beraz, baztertzekoa litzateke forma hau; baina b) irrista- erroak korritzen du arlo semantiko honetan (irristalari, irristaldi, irristaleku 'patinoire' eta are irristailu); patinatu maileguak onartzekoen minimoa betetzen du, baina bere lekura iristean erabakiko da patinaketa onartu ala ez.

Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

onartzekoa dela uste du lantaldeak, ordain hoberik ezean.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "nik esango nuke ondo formatua dagoela izen hau, aditza, irristatu edo irrist egin ez delako ezakusatiboa, ezergatiboa baino" (1996-06-12)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-06): kendu egin da.

isil-hizketa
iz. Isilka edo isilean egiten den hizketa. Hainbeste errezelo txar eta isil-hizketa artean bizitako ama. Bi gizon isil-hizketan nabaritu ditu.

Aztergaia: isil-hizketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

isurketa
iz. Isurtzea. Odol isurketarik gabe. Hazi isurketa.

Aztergaia: isurketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz hori maiz erabiltzen da vertido azaltzeko eta egoki da zerrendan hori ere agertzea'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): 'onartu dira honako [ohar] hauek: [...] isurketa'.

itaunketa
iz. Galdeketa. Itaunketa gogorra izan zuten: nor ziren, nondik zetozen, zertan ari ziren eta ez dakit zenbat honelako.

Aztergaia: itaunketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
itsasketa
iz. Ontzi batean itsasoz ibiltzea. Ik. nabigazio. Itsasketan ohituak diren gizonak. Itsasketa eskola. Merkataritzarako eta itsasketarako jaio zen herria.

Aztergaia: itsasketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1995-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

itsasketa 27 aldiz jaso da: B 18 (Echta Jos (17), Erkiag Arran), G 2 (Zait Sof, Ibiñ Virgil), EB 7 (Mde HaurB, MEIG);

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

itsasketa 'nabigazio' adierarekin 5 aldiz azaldu da B;

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

itsasketa: DFrec 1; AB38 3; AB50 11; Euskalterm 1; LurE-HiztEn.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

merkatalgo, industri eta itsasketa ganbara

Euskaltzaindiaren Arauak

itsasketan ohituak diren gizonak. Sin. nabigazio.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

nabigazio.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

itsasketan ohituak diren gizonak.

itxuraldaketa
iz. Itxuraldatzea. Ik. metamorfosi. Haren nortasunaren itxuraldaketa bitxia eta asaldagarria izan zen.

Aztergaia: itxuraldaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
itzalketa
iz. Itzaltzea. Suteen prebentzio eta itzalketarako udal-araudia.

Aztergaia: itzalketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh63 2020-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

itzalketa I . (Sust.). 1. Proyección de sombra. Zerbait itzalketa oriei [gorputzei] ark [eguzkiak] eragiteko. Mb IArg II 309. 2. Apagamiento, acción de apagar. Idatzi bitzate [suaren] itzalketan jardun diranen izen-abizenak. EAEg 6-3-1937, 1217. II (Adv.). En busca de sombra. Eguberriz itzalketa dabilanak bilatuko du Pazkoz supazterra. EZBB I 87

itzalketa 57: Argia 2 (“Baina egun gutxi behar izan zuen Vattenfall energi konpainia suediarrak nuklearren itzalketagatik 3.700 milioi euroko kalteordainak eskatzeko”), Berria 8 (“Ez dakigu, oraindik, Nafarroa Garaian ikusterik izango den, itzalketa analogikoak ETB amatatuko baitu herrialde horretan”), DiarioVasco 4 (“Gaur, gaueko 22:00etan, argi itzalketa proposatzen dute (etxe, taberna, kale, abar), eta bihar, greba eguna, honako mobilizazioak antolatu dituzte”), Euskal Herriko Agintaritza 21 (“Suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuak dituzten administrazioei haien lurralde eremutik kanpo jarduteko lankidetza eskatzea, beharrezkoa denean”), EiTB 8 (“10:00etan, berriz, Javier Txoperena, Ikusi enpresako arduraduna izango da, itzalketa analogikoaz berba egiteko“), Elkar (“Hiritik hurbileko mendien gailurrak askotan lainoz eta hodeiz estalita ageri ziren, eta gauez aproba moduan egiten ziren itzalketek ez zuten irtetera gonbidatzen”), Consumer 11 (“Gure kalean itzalketa gertatu zen”), Jakin (“Duela bizpahiru urtetik hona, itzalketa digitalaren aitzakian besteak beste, pantaila lauko telebistak ugaritzen ari dira gure etxe eta tabernetan”), Uztarria (“Argi itzalketaren bezperan, bihar, egitasmo beraren barruan antolatutako hitzaldia emango du Gorka Martijak (Bilbo, 1982), Latinoamerikan multinazionalen jarduera aztertzen duen OMAL behatokiko kideak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

itzalketa 3: Berria (“Neguko itzalketa saihesterik ez ei zegoen, Oriolen arabera «Espainia iparraldeko lur menditsuen» harira, ETAren su-eten iraunkorra ere ekarri du burura.«Itxaropentsu» dago”), Patxi Zubizarreta (“"Bost urte itzalketa eta bonbardaketekin, horra gure bekatuengatik ordaindu beharreko zorra”), Pello Zabala (“Eguberriz itzalketan dabilanak, bilatuko du Pazkoan supazterra”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta sartzekoa izan liteke itzaltze eta itzalaldi formekin egin den bezala.

itzulketa
iz. Itzultzea; bereziki, itzulpena. Lotuago dago itzulketan ari dena, bere ahoz mintzatzen dena baino.

Aztergaia: itzulketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
izozketa
1 iz. Izoztea. Izozketa ahalik eta lasterren, ahalik eta tenperatura hotzenean egiteak garrantzi handia du.
2 iz. Soldatak, prezioak eta kidekoak izoztea. Langabeziaren hazkundea dela, soldaten izozketa dela, bizi ahal izateko soldata baten edo laguntza publikoaren mende gaudenok pairatzen ditugu krisiaren ondorio larrienak.

Aztergaia: izozketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: “izozte iz. Ura edo beste likido bat hotzaren eraginez egoera solidora igarotzea. Izozte eta elurrak. Uraren izozte puntua”.

LBeh (2016-10-26): izozketa 35: Elhuyar 2, Consumer 5, Berria 9, EiTB 17, Argia 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: izozketa : Iñaki Mendiguren, Xabier Montoia, Unai Elorriaga.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu izozketa formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es congelación / fr gel, congelation, gelure: Elhuyar: 1 izozte, izozketa, leitze, hormatze; 2 (Ekon.) bere horretan mantentze, izozketa, izozte; 3 (Med.) izozketa; 4 (fig.) gelditze, geldiarazte / NolaErran: hormatze (BL) – izozte – izozketa / Zehazki: izozte, izozketa / Labayru: 1 izozte, izozketa; ref. al agua leitze, hormatze; 2 (Med.) izozketa; 4 (fig.) izozte, izozketa, lehengo moduan segitze | jarraitze, gelditze (parada) / Adorez5000: izozte, leitze, jelatze, hormatze, izozketa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa; izozte arautuarekin batera jasotzekoa.

jarduketa
1 iz. Hizketaldia. Ik. jardun2 2. Etxean, sukaldea da jantoki, lantegi eta jarduketa eta irakurketarako lekua.
2 iz. Jardutea, aritzea. Ik. jarduera. Helburu hori bete ahal izateko, botere publiko guztien jarduketak hainbat printzipio izan behar ditu gidari; haien artean, jarduketa publikoen publikotasun printzipioa.

Aztergaia: jarduketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-03-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-02-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jarduketa (iarduketa, yarduketa) 4: Echag ("Akabatzera noa, / agindu det eta, / orain amabirekin / gaurko bertsoketa: / ai, ai, ai barkatu / nere jarduketa"); Zait Plat ("Gomazu, bada, iakite ta ez-iakite guzietan, dakienak, dana dala, esan-eginetan beste iakitun bat gainditu, edo, oietan bere kideak iarduketa berean berdin iaso nai izango lukeala derizkiozun"); Bilbao IpuiB 2 ("Eskuak zabalik eta begiak zuri-zuririk ipiñiaz, ixil-ixil geratu; ta gero barriro ekiñalezko yarduketan jarraitu; olakorik?", "Ordu erdi bat iraun eban, gitxienez, olako yarduketa ikaragarrian"); Ik. OEH argitaratuan, gainera, EgutTo 1920 (ap. DRA) ("[Sukaldea] da jatoki, lantegi ta jarduketa ta irakorketarako etxe-zatia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jarduketa (iharduketa eta konposatuak: iharduketa-bide, lankidetza iharduketa, hirigintza-jarduketa...) 88, gehienak admin. testuetakoak: Jaunaren Deia 1973 ("Jarduketa ontara bultzatzea eta ori aurrera eramateko bideak erakustea da liburu onen elburua"), UZEI 5 (adib.: "hedatu egin ditu bere iharduketako arloak beste berri batzutara", "bere urteko iharduketa finantzarioa"), Saioka/7 2 (adib.: "independentziaren aldeko iharduketa nola garatu izan zen"), BalioUrritu 1984 ("azken urteotan egitarau berri batzuk garatu izan dira eta hauek ohizko iharduketa-bideak aldatzen ari dira"), ArauErab 1988 ("langileen eta funtzionarien iharduketa guztiak hartzen ditu deialdi horrek"), M. Sainz 2 (adib.: "beste iharduketa pedagogiko batzuk prestatu genituen"), R. Garate ("iharduketa bitartetzailea"), J.M. Angulo ("Iharduketa egintza"), GAO 1990-1994 14 (adib.: "Lizentziari lotutako Iharduketak", "Proiektatutako obraren eta ezarri beharreko erabileren ezaugarriak deskribatuko dituen txostena eta iharduketaren hirigintza justifikazioa, interbentzioa indarrean dauden araudi eta planeamenduei egokitzen zaiela arrazoituz"), F.J. San Martin ("Eromenaren iharduketa"), L. Aldoy ("behin-behineko neurriei buruzko iharduketetan"), BAO 1990-1999 bitartean 15 (adib.: "Taldeen iharduketa epaitzeko balioztapen erizpideak hauexek izango dira", "Jarduketazko alde osorako araztegi bakar bateko eginbeharra ezartzen da"), EHAA 1992-1995 5 ("gas erregaiak kanalizazio bidez hornitzeko iharduketak onura publikotzat deklaratu zituen"), NPAO 1994-1999 bitartean 13 (adib.: "prozedura osatzen duten iharduketen ordena kronologikoan moldatua", "Nafarroako Foru Komunitatearen iharduketa arautzea"), Koalizio-akordioa 2 (adib.: "jarduketa-programa honen bidez, ongizate-egoerari gizarte-justiziaren zalantzarik gabeko adierazle gisa eustea defendatzen dugu"), Ingurugiro 1997 9 (adib.: "Izan ere, antolaketa eremu egokia sortu nahi izan da, ekimen horiei laguntza emateko Patronatuak sustaturiko jarduketen bidez", "Proposaturiko jarduketetatik asko bertako biztanleei zuzenduta daude"), Estratega Game ("Baina aurreikusitako jarduketa betetzen dela suposatuz"), NAO 1996 5 ("Plan Kudeatzailea urteko jarduketaren programa publikoen bitartez aplika dadin", "interes orokorra duten ihardueretan lankidetzan aritutako iharduketei dagokiena ere"), ELAO 1996 3 ("Eusko Jaurlaritzak egindako iharduketei buruzkoa"), I. Galarraga ("Gasteiz neoklasikoaren iharduketarekin, aro arkitektoniko berri eta konplexutasun handiagokoa ireki da"), Industri ondarea ("elementu horien balorea gaurkotzeko iharduketak sortzen ari dira han-hemenka"), Eskubide errealak 2 (adib.: "Oinarrizko eduki hori osatzen dute, Konstituzio Auzitegiaren ustez eskubidea jabetza eskubide gisa aintzatetsia izan dadin beharrezkoak diren ahalmenek edo jarduketa aukerek"), Emakunde 1998 (adib.: "Orain arte aztertu da kontrol ez-formal horrek nola baldintzatzen duen emakumeen jarduketarako ahalmena").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jarduketa : DFrec 1; AB38 4 (actividad; eta ih-: ocupación, acción); AB50 5 (ih-: función, ejercicio); HiztEn (ih-: iharduera); Euskalterm 38 (Zuz. 'actuación') // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

iharduketa : AgAld hitz-bilduma eta AdminEL (actuación) // Ez dugu aurkitu ap. LurraldeAntol, AdmMila, HezkAdmin, EurItune, AdmHizt.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jarduketa : ElhHizt (ih-: actividad, ocupación, tarea; ejercicio, práctica); HiruMila (actuación); Casve EF (ih-: activité, occupation, tâche); DRA (ocupación, quehacer, conversación — EgutTo); PMuj DVC (1 charla, parloteo, conversación, coloquio; 2 parlamento, acc. de parlamentar; 3 declamación, acc. de declamar; 4 entrenamiento, ejercitación; 5 ejercicio, ocupación, práctica, cultivo; eta iarduketa: tarea, ocupación) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

normalean, jarduera, jardun aski direla aipatu da; Zuzenbide prozesalean izan dezakeen lekua, berriz, ez du ezagutzen lantaldeak.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta osaerakoak molda al daitezke nor gabeko du aditzekin?

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: cf. jarduera.

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): 'Bigarren itzulirako utzi dira [...] jarduketa'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-03-08) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

jariaketa
iz. biol. Zelula, guruin edo organo batek berak sortzen duen gaia kanporatzea. Ik. jariatze. Murtxikatzeak listuaren jariaketa areagotzen du. Hipotalamoa burmuineko guruin bat da, eta egarria, gosea, gorputzeko tenperatura, loa, aldartea, sexu libidoa eta tiroidearen hormona jariaketak kontrolatzen ditu.

Aztergaia: jariaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-05-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh52 2023-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jariaketa (eta jariaketa-azal) 5: Natur/8 2 ("Guruin horiek ez dute hodi jakinik beren jariaketarako eta hormonak, beraz, zuzenean odolera isurtzen dituzte", "1902. urtean demostratu zen lehenengoz hormona baten jariaketa eta ordutik hona osatutako hormona-zerrenda luzea da"), Elhuyar 2 ("Hormonen jariaketan espezializatu ziren", "Hormona hipofisiario batek itu-guruin bat kitzikatzen badu, guruin honen hormonak hipofisiaren jariaketa inhibitzen du"), Hautaprobak 1994-96 ("Glukokalixa — jariaketa-azal animalia"); neurojariaketa 1, Elhuyar ("Hala ere, animalia hauengan ere barne- eta kanpoinguruneko estimulu eta barnejarioko guruinen arteko bitarteko loturarik garrantzitsuena neurojariaketa izango da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jariaketa : HiztEn, Euskalterm 9 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jariaketa : ElhHizt (1 flujo, emanación; 2 secreción) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LB: 41; ETC: 288

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: jariaketa 1 iz. flujo, emanación 2 iz. (Biol.) [prozesua] secreción / Adorez: jariaketa 1 flujo, evacuación. 2 (Biol.) secreción / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski dira, lantaldearen ustez, jariatze eta jario.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa dagokion markarekin. Bide batez, jariakin formari ere Biol. marka ezarri behar zaio.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Biol.

jaurtiketa
iz. Jaurtitzea. Xabalina-jaurtiketa. Jaurtiketa egin. Hirugarren laurdenean behin eta berriz saskiratu zuen baloia jaurtiketa-saio polit batean.

Aztergaia: jaurtiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jendeketa
iz. Ipar. Jendetza.

Aztergaia: jendeketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-04-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jendeketa formak 8 ager.: G 1 (Lab EEguna), IE 8 (Jnn SBi; Zerb Ixts; Barb Sup; Lf Murtuts; Etcham; StPierre; Zub).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jendeketa (+ jende-keta, yendeketa) 8 aldiz jaso da: G-EgAs 2 ('Gomiga' eta Argia, 1931), IE-EgAs 5 (Dufau, D.; Lf; 'Iratzeder'; Euskalduna; Herria), EB 1 (Irigarai, J. A.).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jendaketa: AB50 1; jendeketa: DFrec 2; AB38 1; AB50 2; LurE; HiztEn.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. jendetza.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ipar. Ik. jendetza.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tza.

jolasketa
iz. Jolastea, jolasa.

Aztergaia: jolasketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jorraketa
iz. g. er. Jorra, jorratzea. Ederki etorriko litzaioke jorraketa bat baratzeari.

Aztergaia: jorraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

jorra, jorratzea.

josketa
iz. Jostea. Josketak eta etxeko beste lanak.

Aztergaia: josketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-s(i)+k-.

jostaketa
iz. Heg. Josteta.

Aztergaia: jostaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-04-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

josteta(n) (dosteta, josteta, iosteta, txosteta, yosteta) forma da nagusia, 150 aldiz azaldua. Gehienbat IEn (euskalki hauetan 123 ager.) aurkitu da; ZuAm 3; G 14 (13 XX. mendekoak); EB 10 (MEIG); jostaketa(n) (dostaketa, iostaketa, jostaketa) formak 45 ager. ditu; G 26, IE 9; EB 10 (MEIG); B ez da hitz hau azaldu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jostaketa(n) : 22 ager. (B 1, G 12, EB 9); josteta(n) : 6 ager. (1969 ondoko epean bakarrik, G, IE, EB).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: jostaketa (5); josteta (6); AB38: jostaketa (4); AB50: josketa (1); LurE: josketa, jostaketa, josteta; HiztEn: jostaketa, josteta.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

jolas, jostaketa.

Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. h. josteta.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Ik. josteta.

kanporaketa
1 iz. Kanporatzea.
2 iz. Lehiaketa edo txapelketetan, lehiakide edo talde onenak hautatzeko egiten den proba. Lau kanporaketa jokatuko dira datorren asteburuan. Partida bakarreko kanporaketa-sistema.

Aztergaia: kanporaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

kanporaketa, fueraka.

kargaketa
iz. Kargatzea. Ik. zamaketa. Kargaketan zebiltzan israeldar zenbaiti.

Aztergaia: kargaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-05-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
kasketa1
1 iz. Kasketaldia, apeta. Kilkerra harrapatzeko kasketa hartzen du.
2 iz. Negar, garrasi eta keinu nabarmenez adierazten den haserrealdia, bereziki haurrek izaten dutena. Haurrak kasketa hartzen badu, bi gurasoek berdin jokatu behar dute. Alimaleko kasketa harrapatu zuen.
kasketa2
1 iz. Buruko biribil biseraduna. Ik. bisera. Zaldiak lurra jo zuen hankaz, eta zaldunak, kasketa eta guzti, burua jiratu zuen. Kasketa moduko kapela hori, aurpegi gainera datorren biserarekin.
2 iz. Kaskoa. Borrokalariak ezkutu eta kasketa batekin babesten ziren. Kota sareduna eta kasketa beltza zekartzan.
kenketa
iz. mat. Kopuru bati beste bat kentzean datzan eragiketa. Ik. kenkizun; kentzaile 2; ken; kendura. Kenketa batuketaren alderantzizko eragiketa da. Kenketa egin. Kenketaren emaitza.

Aztergaia: kenketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

kenketa ezinezkoa zenbaki arrunten multzoan.

Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-keta Mat.

kimaketa
iz. Kimatzea. Ik. inausketa. Kimaketa gogorregia izan bada, zuhaitzak, bizirik irauten ahalegintzeko, mozketa gune bakoitzetik normalean baino kimu berri gehiago sortuko ditu.

Aztergaia: kimaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2000-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kimaketa(n) 3: L. Dorronsoro ("Larrosa, larrosondotik ebakiz gero, benetan azkar eta erraz igartzen da, bai: hau ukika, hori usainka, bestea kimaketan hasten zaizkio"); P. Sastre ("kimaketan nik inori ikusi ez diodan esku antzosoa zeuken"); J. Muñoz ("Hizkuntza mailakatu beharrak inausketa — Kimaketa — dakar, hizkuntza laua, ñabardura eta sorpresarik gabea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kimaketa : Euskalterm 2 (hauetako 1 inausketa sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

kimaketa : HiruMila (poda; neguko kimaketa 'poda de invierno'; udako kimaketa 'pinzamiento'), Casve EF (élagage), PMuj DVC (ramoneo, acción de quitar ramas menudas) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri-egokia, eta kimatze formarekin batera onartzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

kisketa
1 iz. Eskuaz eragiten zaion hagatxo edo xafla bat duen sarraila txikia. Ik. txinget; maratila. Ateko kisketari eraginda. Atea kisketaz itxi. Leihoko kisketa.
2 iz. Ateetako metalezko mailu modukoa, deitzeko erabiltzen dena. Kisketa-hotsa. Ate kisketaren hotsak ere ez nau esnatzen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: kisketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-06-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. krisket.

Bestelakoak
Forma zaharra da

kisketa da tradizio onenekoa, gerora kr- hasiak gehixeago erabili diren arren.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "kisketa / kisket / krisket / krisketa: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz horren azken letra kendu behar da, hitza kisket delako'.

 - Erabakia: BAgiria (1998-03-27): 'Batzordeak dituen datuen arabera, kisketa behar omen du. Horrela utziko da, horrenbestez, zerrendan'.

klima aldaketa, klima-aldaketa
iz. meteorol. Lurreko klimaren ezaugarrien aldaketa, bereziki giza jarduerak eraginikoa. Klima aldaketa aztertzen duen nazioarteko zientzialari taldeak iragarrita du batere izotzik gabeko lehen uda 2040 eta 2060 artean izango dela Artikoan. Kyotoko Protokoloak klima-aldaketa geldiaraztea eta berotegi efektua eragiten duten gasen igorpena kontrolatzea du helburu.

Aztergaia: klima-aldaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh858 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): klima-aldaketa 279: Elhuyar 106 (adib.: “klima-aldaketaren kontrako borroka”), Consumer 13 (adib.: “klima-aldaketa ikertuko da”), Berria 6 (adib.: “Ekin klima-aldaketaren aurka”), EiTB 140 (adib.: “klima-aldaketari buruzko goi-bilera”), Jakin 9 (adib.: “klima-aldaketari aurre egiteko”), Argia 5 (adib.: “klima-aldaketaren ondorioak jasango dituzte”); klima aldaketa 1033: Deia (“Munduko herrialdeek hurrengorako utzi dute klima aldaketa dela eta, negutegi-efektua eragiten duten isurketei muga eragingarriak jartzeko eginahala”), Elhuyar 6 (adib.: “Klima Aldaketa Ikergai”), Consumer 45 (adib.: “Mundu mailako klima aldaketa”), Berria 619 (adib.: “klima aldaketaren larritasuna”), EiTB 294 (adib.: “klima aldaketaren inguruko azalpen zehatza”), Jakin 19 (adib.: “klima aldaketa eta osasun arazoak”), Argia 45 (adib.: “baina klima aldaketarekin dena justifikatzeko joera dagoenez...”), DiarioVasco 4 (adib.: “Klima aldaketa, kutsadura eta zarata”). // klima(-)aldaketa 2584.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: klima aldaketa 218: Berria 204, Pello Zabala 12, Amaia Lizarralde, Xabier Arregi; klima-aldaketa 11: Berria 5, Pello Zabala 4, Joseba Zulaika, Iñaki Heras.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: “klima aldaketa (aldaketa klimatiko*)”

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es cambio climático / fr changement climatique: Elhuyar: klima-aldaketa / Nolaerran: klima aldaketa / Zehazki: klima aldaketa / Labayru: - / Adorez5000: -.

Bestelakoak

adib: klima iz. Lurralde bateko atmosfera-giroaren eta eguraldiaren ezaugarrien multzoa. Klima hotzeko lurraldeak. Euskal Herriko klima. Klima-aldaketak. // klimatologiko adj. Klimatologiarena, klimatologiari dagokiona; klimarena, klimari dagokiona. Uholdeak eta lehorteak, klima aldaketaren ondorioz gero eta sarriago gertatzen diren muturreko fenomeno klimatologikoak dira. // aztoragarri adj. Aztoratzen duena. Ik. aztoratzaile. Klima aldaketaren mamu aztoragarria. // [s.u. berotegi] berotegi gas, berotegi-gas Berotegi efektua eragiten duen gasa. Berotegi gasak % 60 eta % 70 artean gutxitu beharko lirateke, klima aldaketa gelditu ahal izateko. // [s.u. goi] goi bilera, goi-bilera Munduko agintari nagusien bilera, garrantzi handiko gaiak eztabaidatzeko egiten dena. Ik. gailur 4. Adierazpen horiek Moskun egiten ari diren Klima Aldaketari Buruzko Goi Bileran egin dituzte. Madril aukeratu zuten nazioarteko goi bilera egiteko, 1991ko urrian.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, Meteorol. markarekin. Bide batez, klima(-)larrialdi jasotzea proposatu da, gaur egun erabiliagoa baita kontzeptu hori bera adierazteko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa da, klima sarreraren barruan.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

klima-aldaketak.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa klima eta aldaketa sarreretan.

Jakite-arloak

Meteorol.

kodeketa
iz. Kodetzea. Espainiako kodeketa zibila XVIII. mendean hasi eta XX. mende hasieran burutu zen zuzenbidearen kodeketa deritzon prozesu orokorrean kokatzen da.

Aztergaia: kodeketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(des)kodeketa (eta dekodaketa) 3: OinElektr/BBB ("Kodeketa eta deskodeketa"), X. Mendiguren B. ("Eredu honek sorburu-testuaren dekodaketa errepresentazio semantiko hizkuntz unibertsal bat sortzearekin lotzen du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kodeketa : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 19; deskodeketa : HiztEn, Euskalterm 3 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

deskodeketa : ElhHizt, HiruMila; kodeketa : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "kode, kodetu, kodeketa, deskodetu, deskodeketa".

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

-keta eta -tze osaerakoak proposatzen dira, eta erabilerak argituko du horien arteko lehia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

koipeketa
iz. Koipetzea.

Aztergaia: koipeketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau81
koipeztaketa
iz. Koipeztatzea.

Aztergaia: koipeztaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau81
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

garbiketa eta koipeztaketa.

kolaketa
iz. Kolatzea, kolaz itsastea. Afixa-kolaketa egiteaz akusatuak izan dira.

Aztergaia: kolaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-04-05
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-06-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kolaketa (eta k.-teknika, -teknologia) 6, EHAA 1993 ("Metalaren egitura lortzeko ezkoztaduraren kolaketarako azaleztapenak eta teknika. Kolaketaren garbiketa eta dekapatua [...] Kolaketa-teknologia protesi finkoetan [...] Indukziozko kolaketa. Soldagailuzko kolaketa. Ohizko errakuntzak kolaketa-teknikan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

Bebil (testu bakarrean jaso da).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-04-05) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

konketa
iz. Ontzi handia eta aho-zabala, garbitzeko erabiltzen dena; bereziki, bainugeletan, garbiketak egiteko, txorrotaz horniturik eta hormara loturik izaten den ontzi modukoa. Ondoren, Jesusek bota zuen ura konketara eta hasi zen bere ikasleei oinak garbitzen. Komunera joan eta aurpegia garbitu zuen konketan.

Aztergaia: konketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau81
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

aski erabilia da, ahoz bederen; gainera, ez dugu hoberik ezagutzen.

konponketa
1 iz. Konpontzea, antolatzea. Bideen konponketan zihardutenak. Guztira 43.738,79 euroko aurrekontua izango dute ermitaren konponketa lanek.
2 iz. Elkar hartzea, antolamendua. Aita-semeen artean konponketa bat egin behar izan zuten. Konponketa bidez lortua.

Aztergaia: konponketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau81
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

telebista-konponketa.

konposaketa
iz. Konposizioa.

Aztergaia: konposaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau81
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-06-24 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

fotokonposaketa.

Euskaltzaindiaren Arauak

h. konposizio.

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. konposizio (hau hobetsi du batzordeak aho batez).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'konposaketa* e. konposizio; zeinek erabaki behar du zeintzuk hitz eratorri era daitezkeen eta zeintzuk ez? Iruditzen zait konposaketa askoz ere erabiliagoa dela konposizio baino; bestaldetik, ongi eraturik dago eta beraz ez dago baztertzeko arrazoirik'.

 - Erabakia: BAgiria (1998-01-30): 'Konposaketa h. konposizio proposatu eta onartu da'.

kontaketa
1 iz. Kontakizuna. Gertaeren kontaketa. Elkarrekiko hizketaren eta kontaketaren arteko bereizkuntzak. Oker ari zara zure kontaketan.
2 iz. Kontatzea, zenbatzea. Egun, aste eta hilabeteen kontaketa.

Aztergaia: kontaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau81
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1995-07-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-kizun/-era.

kontu garbiketa, kontu-garbiketa
iz. Kontuak garbitzea, zorrak kitatzea. Mayans-ekin kontu garbiketan ari zen.
koordainketa
iz. Zerbitzu edo produktu bat finantzatzeko modu osagarria, erabiltzen den bakoitzean kopuru bat ordaintzean datzana. Ik. ordainketa partekatu. Erreforma honek errentan oinarritutako koordainketa ezarri du sendagaietan.

Aztergaia: koordainketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): koordainketa 39: EiTB 38 (adib.: “Andreu Mas-Colell Kataluniako Ekonomia kontseilariak osasunaren koordainketa handitzea proposatu du”), Argia (“Hemendik aurrera eta udazkenean zehar, bete-betean sartuko gara erretiroaren erreforman, eta osasungintza publikoari –koordainketa ezar liteke–, PFEZari eta langabezia sariei eragingo lieketen erreformak ere abia daitezke”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu koordainketa formarik aurkitu.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: kopago 1* e. berriro pagatu / ordaindu, birpagatu, berrordaindu. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez da birpagatuko medikuarengana joateagatik. || kopago 2* e. ordainketa partekatua. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es copago / fr: Elhuyar: koordainketa, ordainketa partekatu / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ikus aztergai honetan bertan, berrordaindu aztertzean lantaldeak esana (2014-06-10): “hedatu gabea da eta adiera aldetik nahasia. Oraingoz ez da jasoko.”

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

hedatu gabea da eta adiera aldetik nahasia. Oraingoz ez da jasoko.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabiliak dira bi formak (koordainketa; ordainketa partekatu) eta jasotzekoak izan liteke.

kopiaketa
iz. Kopiatzea.

Aztergaia: kopiaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 2000-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kopiaketa (eta kopiaketa huts 2) 8: Hizkuntza/OHO 2 (adib.: "Atal hau lantzeko hiru baliabide agertzen zaizkigu bereziki: Ortografia / Diktaketa / Kopiaketa"); F. Arbizu ("Maila honetan, marren kopiaketa edo irakurketa hutsak sinpleegiak iruditzen zaizkigu"); Elhuyar ("Kopiaketarako menua azaltzen denean, hautatu hark dituen bi aukeretako bat"); OrdenadoreP ("Eragiketaren amaieran azaltzen den mezuak kopiaketa jakin batean zenbat fitxategi kopiatu diren esaten dizu"); J.A. Lakarra 2 (adib.: "Testukritikan diharduen filologoak bi saili egin beharko dio so, nahi bezala egilearenez landako elemenduez garbiturik emateko testua: a) kopiaketa hutsei, b) kopiagileaz kanpokoei"); P. Aristi ("Gainera, zahar eta higatu itxura ematearren, tajo, pluma eta tinta txinoaz idatzi nituen, erdi aroko abadeen gisan, eta [...] bizitzan beharrezko diren pazientzia eta kuidadoa izaten ikasi nuela uste dut kopiaketa amaigabe hartan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kopiaketa : DFrec 1; Euskalterm 3 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

kopiaketa : HiruMila (acción de copiar) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: copia (acción).

kroketa
iz. Haragi, arrain eta kidekoen zati xehez eta bexamelez egiten den orearen pusketatxoa, arrautza eta ogi birrindutan pasatu eta frijitzen dena. Oilasko kroketak. Bakailao kroketak.

Aztergaia: kroketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
kromaketa
iz. Kromatzea.

Aztergaia: kromaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-06-24 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-09-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan"> kormoztatu 1, GJaur Kimia ("Burdiñea, kormoztauta, nikelauta baño, txukunago ta iraunkorrago yarten da").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kromaketa : HiztEn, Euskalterm 4; kromoztaketa : HiztEn; kromatze : AB38 1, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

kromaketa : ElhHizt, HiruMila, Casve EF; kromatze : EuskHizt, HiruMila; kromoztaketa : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

kromaketa, kromatu.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1997-12): kendu egin da.

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

kromaketa eta kromatze, biak jasoko dira, horien arteko lehia erabilerak argitu arte.

Informazio osagarria
Zerrendako forma osatua(k) baztertuz, osagaietako bat jaso da

kromo oinarria eskainiko da eratorriaren lekuan.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-12): kendu egin da.

kudeaketa
iz. Kudeatzea. Ez dute ulertzen zergatik aldatu behar den orain arteko kudeaketa-sistema. Alderdiaren kudeaketa-txostena afiliatuen % 84,5en babesarekin onartu zuen biltzarrak. Ingeniaritza Eskolako kudeaketa-eredua.

Aztergaia: kudeaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta.

labainketa
iz. Labaintzea. Ik. labainkada. Terrazako edo lorategiko baldosek gainazal latza izango dute, labainketa eta erorikorik gerta ez dadin.

Aztergaia: labainketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.