Euskaltzaindiaren Hiztegia

394 emaitza keta bilaketarentzat - [351 - 394] bistaratzen.

topaketa
1 iz. Topo egitea. Bazkalondo hartan, osaba Joanek indiarrekin behin izandako topaketa kontatu zuen. Espero ez nuen topaketa deserosoa.
2 iz. Batez ere pl. Jakintza arlo, arte jarduera edo lanbide jakin batean ari diren pertsonen arteko bilera moduko jardunaldia. Iparraldeko bertsolari gazteen topaketak egingo dituzte Bidarrain. Herriarteko mendizaleen topaketak.

Aztergaia: topaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-24 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-01-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

topaketa 1, MEIG ("Erailketak, berriz, topaketak bezain ugariak ditugu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

topaketa 37:Txostena 1978 ("Nazioarteko topaketa zenbait burutu zen"); K. Santisteban ("Erabaki zuten, topaketa ospatzeko, aurrean zuten etxea ebastea"); Deia 1986 eta 1991 (adib.: "Eibarko topaketan hartzen dute parte, beste 1200 abotsekin batera"); P. Unzueta ("Ebakerari buruzko topaketetara, agertu zen jendea"); Elhuyar ("Txapelketa liga erara antolatzen da, topaketak igandero ospatzen direlarik"); UZEI ("Larogei urte lehenago topaketa urte gutxitan egin zen bezala, orain berriro ere bateratsu [1421-1435] ekiten zaie irla haien konkista-kolonizazioei"); J.I. Hartsuaga ("Topaketa bakoitzeko arrazoietan sakondu gabe, bi gauza daude argi: Yayatiren kasu itzeletik kanpo, guztiak jainkoen iniziatibaz Lurrean gertatutakoak direla"); G. Nazabal 2 (adib.: "Argitalpenak, erakusketak, katalogoak, simposiumak, topaketak [...], bata bestearen atzetik datoz"); Anai elkarte bat ("Jainkoa eta gizakiaren arteko topaketa sinbolizatzen du"); J.C. Alonso 2 ("Topaketa basamortuan izan da — Jainkoa eta gizakiaren topaketa"); Zer egin dezaket/1989 ("Nazioarteko bidaietan gazteen joan-etorriak eta topaketak hobetzeko egina da"); Hemen 1989 ("literaturaren ondorio atseginen bila gabiltza: fama, elkarrizketak, topaketak"); MAtx ("Topaketa eta simposio gisako zerbait ez legoke lekuz kanpo elkarri arazoen berri emateko"); UnescoAlb 1990 ("Topaketa horren emaitzetako bat Art Nouveau-k inspiraturiko arkitektura estilo berria hasi zen agertzen"); Egunk 1991-1998 5 (adib.:"kazetari horien artean izan zen DVko Alberto Suriok solasaldian egondako beste baten lana -Vasco Presseko Cayetano Gonzalezena- hartu zuen topaketaren kronika-elkarrizketa isladatzeko"); F.J. San Martin ("Futurismo eta faxismoaren arteko topaketa berri hau 1923-24ean gertatu zen"); I. Aranbarri ("ez zuen gizartea ezustean harrapatu Gasteizen PSE-EEk euskararen inguruan burutu zituen topaketak"); Jakin 1995 ("Horren froga dira 1993 urteko Bertsolamintza ihardunaldiak eta topaketak"); DNoticias 1995 ("Topaketa honetan kanta berriak aurkeztuko dituzte"); A. Agirre ("ugaldu egin ziren borroka eta topaketa armatuak"); T. Irastortza ("Hurrena, topaketa dator"); J. Elortza ("Viveiroko gure topaketa beti bezain atsegina izan zen"); Orientalismoak ("Panikkarrek kulturen arteko topaketa sustatu nahi du"); E. Arozena 3 (adib.: "zerbait esateko zuenak Donostian esaten zuela, horretarako bi bide sendo hauek erabiliaz: Bata Argitalpenak eta bestea Topaketak"); P. Zubizarreta ("topaketa haren ozpina egun hartan bertan are gehiago ozpindu zitzaidan"); J.M. Sarasola ("bera han egotearekin lehen topaketako hunkipena galaraziko zuenaren beldur, aldendu egin zen pittin bat"); antzerki topaketa (+ euskal antzerki-topaketa 2, antzerti topaketa) 2: P. Urkizu 3 ("alde guztietan eratzen dira antzerti topaketak"; "Hauen artean 1983. urtean Azpeitin eratu ziren Lehen Euskal Antzerki Topaketak"); B. del Teso ("Azpeitian egiten diren Euskadiko Antzerki Topaketek parte izango dute zirkuituan"); aurretopaketa 1: BatzAgiriak 1985 ("Akademien arteko bilera prestatzen joateko aurretopaketa bat Urtarrilean Madriden egitea, eskatu zion Villasante jaunari"); elkar-topaketa 1, J. Amezaga ("Rock musika eta bertsolaritzaren arteko elkar topaketa honen adibide baterako, ikus..."); euskal rock-topaketa 2, DNoticias 1995 (adib.: "Euskal Rock Topaketa burutuko da"); Deia 1987 ("Buru belarri sartuak gaude V.en Euskal Antzerki Topaketetan"); kirol-topaketa 1, Ikastola 1992 ("Araban ere kirol topaketak bultzatzen ari dira"); koru-topaketa 1, Deia 1987 ("I Koru Topaketetan ere hartzen dute parte"); zine-topaketa 1, Saioka/6 ("Galdakaon / Zestoan zine topaketak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

topaketa : DFrec 28, AB50 8 (teknika-t. 2, zientzia-t. 1, zine-t. 1, zinema t. 1); AB38 4, HiztEn, Euskalterm 6 (t.-espazio 1, t.-talde 1) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

topaketa : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1999-10-15): hurrengorako.

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

onartzekoa da, lantaldearen ustez, erabili-hedatua baita, eta ez baitu lehiakiderik.

Informazio osagarria
Eratorpen-atzizkien banaketa argitu behar da

forma berria da, eta aski hedatua; baina horren osaeraren egokiaz zalantzak ditu batzordeak: '(norbaitek zerbait) topatzea' adierako topaketa bat atera daiteke topatu aditzetik; baina zein oinarri du eta zein eratorbide 'pertsonen arteko topo egitea' adieran zabaldu den honek?

trazaketa
iz. teknol. Trazatzea; horren ondorioa. Ik. trazatu2. Diputazioko arduradunek errepidearen trazaketa aldatzeko aukera aztertzen dihardute.

Aztergaia: trazaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-02-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

trazatu 5: Ax 2 ("Ethorkizuneko gauzak, fortunaren eskuan eta benturan daudezinak, nahi dituzu oraidanik gobernatu, trazatu eta destatu", "Noeren denboran [...] ethorkizunerat anhitz gauzaren ordenatzen, pensatzen, eta trazatzen hari zirela, hartu eta hondatu zituen urak"), Harb ("Obra debozinozkoetarik trazatua, egileak berak ere bere baitharik debotki aberatstua eta pontualki egina"), SP Phil ("Alexandrok hanbat maite zuen Konpaspe donzeilla ederra peinta arazi zioen Apellez zeritzon beregaineko peintadoreari, eta Apellesek Konpasperen edertasuna luzaro miratuz eta konsideratuz haren begitartearen arraidurak telaren gainean trazatzen zituen eredura"), Añ GGero ("Etorkizuneko gauzak [...] gura dozuz orainganik ordendu, dispondu ta trazatu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

trazadura 9: cf. supra; trazagile 1, Arabako zubiak ("Bitartean, XVIII. mende hasiera bitarte, zubien trazagileek ez zituzten obraren kontzeptzioaren eta obrak eduki litzakeen ondorio hidraulikoen arteko erlazioak atzematen"); trazaketa 6: Egunk 1992 ("garbi utzi nahi izan zuen autobideko trazaketa ofiziala aldatzeko ez dagoela inolako arrazoirik, ez teknikoak, ez politikoak ez ekonomikoak"), Lantziri 3 (adib.: "Ibar-Nabako harantxotik Altzürükü aldera doan lehengo artzain-bidearen trazaketa hurbildik jarraitzen duen bidea har dezagun"), HezkSaila Batx ("Zenbait metodo erabilita zirkunferentzien eta zirkunferentzi arkuen trazaketak egitea"), Getxoberri 1998 ("Uribe Kostako korredorearen behin betiko trazaketak, Gobela errekaren ubidea, Areetako Geltoki enparantzaren diseinu berria [...] proposatzen dira alegazio hoietan"); trazatu [iz.] 2: BiolGeol/DBHO ("Oliobide baten trazatuaren azterketa"), I. Galarraga ("Villa Susoren hegoaldeko zonalde guztiko trazatuak aldatzeko gai izan delako"); trazatu (eta trazadu) [ad.] 10: Gand Uda ("Nire ikusmenak ez zuen lineal trazadutako begirik"), OinEntz/5 ("Kameluek desertuan zehar trazatzen dituzten bidetxiorrek orduren bat edo beste besterik ez dute irauten"), NekazArkit ("Beraren oinetan dago dorre barrokoa, Arabako Errioxan den lerdenena eta ongien trazaturik dagoena"), Gasteiz ("Eta horregatik lantzen dira egurrak, trazatzen dira kaleak"), V. Cortes ("Tresna horiek, produzitzaileen mahaietatik hasi eta orain aurkitzen diren artxiboraino dokumentuek jarraitu zuten bidea berriz marrazten trazatu ahal izateko gure lehen urratsa izan behar dute"), J.M. Urkia ("Errektangelu baten trazatua du"), BiolGeol/DBHO 2 ("Eremu magnetiko horrek bere bi poloak errotazio-ardatzetik hurbil ditu, halako moldez, non ipar hemisferioko puntu batetik polo geografikorantz trazatutako irudizko lerro zuzen batek polo magnetikorantz trazatutako beste batekin angelu txiki bat eratzen duen"), M.I. Astiazarain ("Gure iritziz lehen posibilitatea da logikoena, zeren eta lehenxeago aipatutako berriari kasu eginez gero, baldintzen artean jasotzen baita Irazustak Alkizan trazatutako alboko erretauletakoak bezala eraikiko zirela pieza hauek, arkitekturari zegokionean bederen"), I. Galarraga ("Oraino Plaza Berria trazatu gabe zegoen Hirigunearen Erdialdean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

trazabilitate : Euskalterm 1; trazadore : Euskalterm 3; trazadura : cf. supra; trazaketa : AB38 4, HiztEn; trazatu : DFrec 3, AB38 1, HiztEn, Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

trazadura : cf. supra; trazatu : ElhHizt, HiruMila (ik. marratu, taxutu); trazatzaile : ElhHizt; trazaketa : HiruMila (ik. marraketa, taxuketa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "trazaketa. Ibilbidea ere erabil liteke".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-dura/-tu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Teknol.

trukaketa
iz. Trukatzea. Ik. truke. Bi aldeen arteko hitz trukaketa bortitzak entzun ziren atzo.

Aztergaia: trukaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 2002-02-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2012-05-30): trukaketa 81: Berria 35, EiTB 34, Argia 12.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: trukaketa 157: Herria 35, Berria 78, Pello Zabala 7, Ramuntxo Etxeberri 4, Andres Urrutia 3, Xabier Mendiguren Elizegi 2, Felipe Juaristi 2, Irene Aldasoro 2, Juan Garzia 2, Jon Alonso 3, Harkaitz Cano 2, Karlos Linazasoro 2, Joseba Zulaika, Elena Touyarou, Piarres Aintziart, Itxaro Borda, Edorta Agirre, Asisko Frantzizko, Juan Martin Elexpuru, Jon Muñoz, Anjel Lertxundi 2, Bernardo Atxaga, Unai Iturriaga, Andoni Egaña, Josu Zabaleta, Oskar Arana.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Trukaketa: Permuta".

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski dira truke, trukaera, trukatze arautuak.

Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, lehiakidearekin batera

Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, lehiakideekin batera (truke, trukaera, trukatze).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-era/-tze.

txaketa
iz. Heg. Jaka, txamarra. Antezko txaketa berria jantzi du.

Aztergaia: txaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 2002-02-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

txaketa 8: Xe ("Batek txapela falta, bestiak txaketa"); Sor Bar 3 (adib.: "Txaketa berriya ta... Txaketa... ez da orren berriya"); Iraola ("Atera zazu txaketa ori"); And AUzta 2 (adib.: "Orduko jazkerak eunezko prakak eta eunezko jipoia — txaketa"); Salav ("alkandora zuria, galtza urdiñak, txaketa eta zapata beltzak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

txaketa 9: M. Recondo ("amilla zarra, txaketa zarra, mantilla izandua, gona zarra"); P. Lizarralde 3 (adib.: "galtzerdiak eta txaketa saralean hedatu zituen"); A. Lertxundi ("txaketa beltza bueltatu beharko didazu"); X. Olarra ("txaketatik heltzeko bota zituen atzaparkadek behatz puntez ere ez zuten ukitu"); I. Aldasoro ("gainera erortzen baitziren txaketa ongi egituratuak"); BAtx Gizona ("Txaketa horren azpian zer dagoen ikusi nahi dut"); E. Azkue ("Benetan ahitua egon behar zuen, txaketa bera ere ez baitzuen erantzi"); txaketa-gorri 1, Etxeberria (""Txaketa gorri" horiei kristoren sorpresa prestatu behar diet"); txaketa-jaka 1, J.J. Arrizabalaga ("alkondara loratsue, sama bueltako zati briz-brize, txaketa-jake orizkie, praka estu tiretuek"); txaketatxo 1, Argia 1936 (""Kamixatxoa" kontuz kontuz jarri zaiozue [aurtxoari]. Ondoren "txaketatxoa"").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

txaketa : AB38 1, AB50 2, HiztEn, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE // 'chaqueta' itzulitako besteak: jaka : AB38 2, AB50 2, Euskalterm 12; jake : AB38 2; txamarra : AB38 5.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

txaketa : ElhHizt, HiruMila (ik. jaka) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

chaqueta/veston veste: amila (PMuj DCV - de punto); barneko (XarHizt, HaizeG FB); jaka (ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt); jake , jipoe (PMuj DCV); kaiku (HiruMila); kasabetmotz (Casve FE); maripulis (Lur EF/FE, HaizeG FB -motx, T-L LFB -motch); paltoa (HaizeG FB); polka (PMuj DCV); soinkoilabür (Casve FE); txaketa (ElhHizt Heg.); txamarra (HiruMila, PMuj DCV); txamarreta , txamarrote , xaka (PMuj DCV), xamar (XarHizt), xamarmotz (Casve FE), xamarreta (PMuj DCV).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Prestas: 2. gaia; 100 lek. (B 36 / G 64) / EEgunk: "†  txaketa e. jaka".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

jaka, txamarra.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hiztegiak ez du horren beharrik. || 1- Maiztasun gutxikoa; ez du merezi, geure ustez.

 - [E208]: txaketa h. edo e. 'jaka, txamarra'. || Batasunerako forma seinalatu eta bultzatzeko.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-11-09) Bere horretan onartu da lantaldearen proposamena.

txandaketa
iz. Txandakatzea. Venezuelarrek botere txandaketa nahi dute, ez betikotuko den buruzagi bat. Bero-hotzen txandaketa gupidagabea.

Aztergaia: txandaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2002-02-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

txandaketa (eta agintaritza t., sorrera-t., uzta-t.) 16: Azurm ("usadioko tesien txandaketa soila"), J.M. Lasagabaster ("denbora-plano desberdinen txandaketa"), I. Garmendia ("otordutan ohamen eta musuen arteko txandaketaz gorritzen zinela"), X. Kintana 5 ("Sorrera-txandaketa: Landareetan fase haploide bat eta beste fase diploide bat egoteak, hau da, kromosoma hornizio bakarra edo bikoitza, ondorioz ziklo bat dakar, epe biak elkarri darraizkiolarik. Ziklo honi sorrera-txandaketa esaten zaio", "Pteridofitoen [iratzeen] sorrera-txandaketaren eskema", "Sexualki eta asexualki ugaltzen dira eta sorrera-txandaketarako ziklo oso korapilatsuak izaten dituzte"), OinEntz/3 ("liberalen eta kontserbadoreen arteko agintaritza txandaketa nabarmen izan da"), E. Perez ("hizketa-kateak hizketaldien txandaketan duen tokia"), R.M. Pagola 3 ("Gainerako kasu guztietan kontsonante ahokariarekin, Bortzirietako Oronoz-Mugairi-k txandaketa duelarik, B lekukoak "mezpera" eman bait zuen", "Txandaketa bera Gartzain-go A lekukoak forma mugatuaren eta mugagabekoaren artean agertzen du", "Eratsun-en txandaketa gertatzen da, lekukoen arauera"), Garapen turistikoa ("nekazaritza biologikoa, desareagotzea, laboreen txandaketa eta bertoko espezie eta ohiko produktuen garrantzia nabarmenaraziz"), Hautaprobak 1994-1996 ("9 unitateko karearriak eta marga gris amonitedunen txandaketa"), Gizarte Zientziak/DBH ("XI. mendetik aurrera, Behe Erdi Aroan, pixkanaka aldaketa eta teknika berri batzuk agertzen joan ziren: [...] uzta-txandaketa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

txandaketa : AB38 4, HiztEn, Euskalterm 8 (hauetan 3 alternantzia sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

txandaketa : HiruMila (1 rotación, alternación, relevo; 2 ik. alternantzia), ElhHizt (rotación, alternancia, relevo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

txapelketa
1 iz. Irabazleari saritzat, besteak beste, txapela ematen zaion lehiaketa. Ik. sariketa. Bertsolari txapelketa, mus txapelketa. Nafarroako bertsolarien txapelketan. Euskadiko Txapelketa jokatuko da hilaren 18tik 23ra, Zornotzan.
2 iz. Lehiaketa. Kirol txapelketak. Ligako futbol-txapelketa. Gogoan dut atletismo txapelketak egiten ziren garaia.

Aztergaia: txapelketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

kopa-txapelketa; liga-txapelketa, liga.

txertaketa
iz. Txertatzea. Txertaketarako erabili ohi den ukendua.

Aztergaia: txertaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
txioketa
iz. Txio egitea. Birigarroek beren txioketa bezala, Patxikok berezkoa zuen gizabidea.

Aztergaia: txioketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
txukunketa
iz. Txukuntzea. Goian dabil, etxe txukunketan.

Aztergaia: txukunketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
ugalketa
iz. Ugaltzea. Ugalketarako hautatu dituzun zaldiak.

Aztergaia: ugalketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

ukabilketa
iz. Ukabilez egiten den borroka; boxeoa. Ik. ukabilka 2. Boxeo delako ukabilketa jokoan. Borrokan edo ukabilketan ukaldirik ederrenak emateko.

Aztergaia: ukabilketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua
urketa1
adb. Ipar. Ur bila. Lehen, emazteak beren ferretekin joaten ziren, Jainkoak daki nora urketa.
Azpisarrerak
urketa2
iz. Ipar. Ur-piloa. Lehen aldikotz ikusi du itsasoa Biarritzen; hauxe da urketa!
urraketa
iz. Urratzea. Ez da eskubideen urraketaz kexu. Eliza biek urraketa gogorrak izan zituzten eta sekulako etena gertatu zen bien artean. Lege urraketa eta gehiegikeria horiek saihesteko. Bide urraketari ekin zioten.

Aztergaia: urraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2002-03-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskaltzaindiaren Arauak

bide-urraketa 1, SMitx Aranz: "Geroko baten Gebara bera, gaizki egiñaren damu, alkar-maitezko bide-urraketan laguntzen izango degu". Ik. urraketa ap. DRA: a) 'operación médica': M. Ugarte On egiñaren obaria: "ebakuntzarik, urraketarik, ezagutzen ez zelarik, nola-ala erraietan zuzendu bearra zeukan baldin aur-illa kentzezkero, ta oiñazeak sor zeikion bearrezko zainloturak egiñaz, buruz asi zen lanean"; M. Olazar Agur: "Bertsolari onek, oindiño aldi luzea ez da ordutik igaro, eztarrian osaketarako urraketa bat egin bearra izan eban, eta abotsa galdu dau"; b) 'trabajo rústico', A: "Eztei-biaramonean urraketa txikia bazterretan".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

urraketa 5: Or ("Ez duzuke, agian, urraketa bearrik"), M. Lorda ("Hasieran, azala leun eta marroi kolorekoa da, gero, txapela zabaltzean, kutikula urratzen da zenbait sakabanatutako ezkataz, erdiko diskoa ezik, hori dela ta, txapela zuri-arrosa kolorekoa agertzen da ezkataz edo sakabanatutako marroi koloreko urraketaz horniturik"), TeknolMekan ("Silikatozko harri aglomeratuak aurrekoak baino erraztasun handiagoz galtzen dute alea eta ertza oso fina duten erremintak zorrozteko oso egokiak dira; beroa minimora murriztea komeni bait da urraketan"), Erlijioak munduan 2 (adib.: "Arazo kultural, ekonomiko, teologiko eta politikoengatik, Eliza biek urraketa gogorrak jasan zituzten eta sekulako etena gertatu zen bien artean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

urraketa : DFrec 1 (Goiz-Argi), AB38 11, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

urraketa : ElhHizt, HiruMila (1 desgarro, desgarramiento, rasgadura; 2 trabajo rústico), Casve EF (déchirure), DRA (1 'operación médica'; 2 'trabajo rústico'), PMuj DVC (1 trabajo rústico; 2 desbrozo, acc. de desbrozar; 3 rescisión, anulación, abolición; 4 rasgadura, desgarro) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Eliza biek urraketa gogorrak jasan zituzten eta sekulako etena gertatu zen bien artean; Bide-urraketari ekin zioten.

ustiaketa
iz. Ustiatzea. Horren bidez bermatu nahi izaten da baso-ustiaketa iraunkorra eginez lortzen dela zura.

Aztergaia: ustiaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 2006-01-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh354 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu ustiaketa, ustiakuntza, ustiategi formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ustiaketa (eta hustiaketa, abere-ustiaketa, baso ustiaketa, landare-ustiaketa, meatze ustiaketa, oihan-ustiaketa, hustiraketa baimen, ustiaketa plan) 48: KLLegea 1984 2 (izenburu batean "Abere-ustiaketa eta osasunketa", "gai hauek osabideratu eta egipideratzea: 1. Landare-osasunketa, nekazaritzaren eraldakuntza eta hazkuntza; nekazaritza-zabalkundea, suztapena eta gaikuntza; mahastigintza eta ardogintza; landare-ustiaketa"), EHAA 1984-1992 bitartean 16 (adib.: "Jarraiango gai hauekiko agintepide osoa: Mendi, Oihan-ustiaketa eta zerbitzu, abereentzako bide eta alaguneekikoa", "ustiaketa bukatu baino lehen, ordainketa osoa bukatu beharko da", "Abereen Ustiaketarako Erroldean sartuta baldin badago, berari dagokion erroldeango aipamena jarriko da", "egoiliarren ibilgailuntzako aparkaleku baten ustiaketa, dagokion eraikitze Proiektua eta obraren bidez, esleitzeko", "Autobusen Vitoria-Gasteizko Geltokiaren eraikiketa eta ustiaketaren esleipena egiteko Lehiaketarako deialdia"), ZerbGidaliburua 1989 ("arrain-hazkuntzarako antolapideak eta orotariko ustiaketarako baimenak ematea"), K. Santisteban ("Ustiaketa honek gehikuntza demografiko handia ekarri zuen"), Eguna 1990 2 (adib.: "gizonak Goi Lautadetara jo du bertako baliabide naturalez hornitzearren: "Suharriaren lanketa [...] eta basoaren hustiaketa, ehizea eta artzantza""), Orhipean ("gogorki zigortuak dira basoen hustiaketak"), UnescoAlb 1992 ("diruaren akuiluak gehiegizko ustiaketa dakar"), Mundua 1993 ("ingurugiroa kaltetzen dituen [sic] basoen hustiaketa"), GAO 1994 16 (adib.: "Gipuzkoako herrialde historikoak eskumen osoa du honako gai hauetan: mendien artapen, defentsa eta babesean; berbasotzeetan; baso ustiaketa eta zerbitzuetan", "mendien zuzenbide arauak, plangintza eta erabilera nahiz ustiaketa zehazten ditu", "Mendiaren erabilera antolatzea eta mendiaren ustiaketa eramangarria sustatzea", "Urteko Ustiaketa Planak"), DNoticias 1994 ("Aragoako ustiaketa zinegetikoa"), Mega gaztetxo ("nekazaritza eta arrantzaren ustiaketak hazi egin dira eta produktuen kalitatea hobetu"), Industri ondarea 3 (adib.: "Bigarren Karlistadak [...] meatze ustiaketan ere eragina izan zuen"), Argia 1997 ("Hustiraketa baimena: 1970eko urriaren 30ean, 1993an eta 1995ean berriztatua"), Enbata 1998 ("Beha baserriei eta bazterrei, jendez beti eta beti husten ari, eta gainera neurririk gabeko ustiaketaz lurrak eta urak kutsatuak"); ustiakuntza ( eta hustiakuntza, nekazal hustiakuntza, oihan ustiakuntza, hustiakuntza-azalera) 24: Txill ("politikan eta ekonomiaren mailan obratzen den zanpaketa edo ustiakuntza bat da koloni-sistema"), I. Antiguedad 2 (adib.: "balio handikoa izan daiteke horren hustirakuntza ekonomikoki posible egingo duen teknologia bilakatzekotan"), EHAA 1989 14 (adib.: "hustiakuntzaren edukitzaile berriek iharduera nagusia nekazal sektorean garatuko dutelako konpromezua, baita konpromezua ere soberakinak ez ugaltzeko, hustiakuntza-azaleraren zabalduntza ondotik", "Laguntzaren urteroko zenbatekoa 450.000 pezetakoa izango da hustiakuntza bakoitzeko", "Titularitatea edo hustiakuntzaren erabilera zein lege-erataz transferitzen den erakusten duen frogagiria", "Nekazal iharduera adinaz aurretiko uztea dela-ta, hurrengo laguntza hauek ezartzen dira: 1- Urteroko indemnizazioa, lursailen edukitza duten eta nekazal hustiakuntzen titular direnen aldekoa"), K. Santisteban 3 (adib.: "lanean ari diren ustiakuntza handiek egunean-egunean harkaitz tona asko zurrupatzen dute"), S. Ott ("Errealitate materialik gabe ere iraun dezake, baina ustiakuntza eta unitate sozio-ekonomiko gisa [...] ezin du iraun"), Napartheid 1996 ("Hustiakuntza, garrantzizkoa da"), Lur eta Ingurugiro 2 (adib.: "Litosfera-alde batzuk fisikoki suntsitzeaz gainera, beste eragin-mota batzuk dituzte ustiakuntza eta eraikuntza-mota hauek"); ustiategi (eta abel ustiategi, baso ustiategi, nekazal ustiategi,nekazaritza[-]ustiategi, ureztapen ustiategi) 63: EUEstat 1988-1998 bitartean 16 (adib.: "Nekazal ustiategien egiturari buruzko datuek, haien kopurua, tamaina, edukitza-modua eta lurzatiketa ukitzen dituzte", "Kapitulu honetan hainbat atal sartzen dira lurren banaketa orokorra erabilera desberdinen arabera zehaztuz, baita ere nekazaritzako ustiategien egiturari eta arrantzako untzi-taldeari buruzko zenbait datu"), ZerbGidaliburua 1989 2 (adib.: "Nekazaritza-atal edo ustiategien, ekoizpideen eta egituren hobekuntzarako egitamuak lantzea), EUSTAT 1990 2 (adib.: "Nekazal ustiategien gidazerrenda"), KontsumProi 1990 3 (adib.: "Herriko ustiategiak [familia mailakoak, ereduzko granjak, inbernaderoak, ustiategi berriak, kooperatibak, enpresa handiak...] bisitatu"), Tx. Garmendia 2 ("abel eta baso ustiategiak jarri dira"), GAO 1994 ("Baso Administrazioak Ingurugiroko Eragina Aztertzeko Arautegia bete dadin begiratuko du ustiategien izaera eta ezaugarriengatik derrigorrezkoa denean"), NPAO 1994 34 (adib.: "Horiek, eremuaren eraldaketari lotuak badaude ere, onuradun bat badaukate eta ustiategi baten eraldaketa edo hobekuntza dakarte", "Lurrek ureztapen ustiategiaren azalera oinarrizkoaren gehieneko balioa baino gehiago hartzen badute, balio hortik goitikoak ez du eskubiderik izanen", "Aurreko artikuluan ezarririko finantzaketaren onuradunak izan daitezke nekazariak edo nekazaritza ustiategien titularren batasunak"), Eskubide errealak 4 (adib.: "Landa jabetzak dimentsio egokia izatea ahalbideratzen duten arauak, nekazaritzako ustiategia zentzuzkoa, biderakorra eta eragingarria izateko"), Ingurugiro 1998 ("Abeltzaintza ustiategietako hondakin nagusia materia organikoa da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ustiaketa : AB50 14 (diru-u. 1, u.-gosteak 1, u.-diruegitamu 1, oihan.-u. 2, nekazaritza-u. 1), HiztEn, LurE, Euskalterm 5; ustiakuntza : AB38 1, Euskalterm 1; ustiategi : HiztEn, Euskalterm 17 (mea-u.1) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ustiagune : HiruMila; ustiaketa : ElhHizt, EskolaHE, PMuj DVC; ustiakuntza : HiruMila; ustiategi : ElhHizt, HiruMila // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

ustiaketa 350: Aizu 2, Argia 40, Berria 154, Deia 5, Deustuko Unibertsitatea 3, DiarioVasco 12, Europar Batasuna, Euskal Herriko Agintaritza 6, EiTB 21, Elhuyar 25, Elkar, Erlea 4, Consumer 5, Espainiako Gobernua 26, Goiena 14, HABE, Jakin 16, Karmel 2, Laneki 11, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ustiaketa 54: Berria, Iñaki Heras, Koro Navarro, Joxerra Garzia, Amaia Lizarralde, Txiliku, Koldo Izagirre, Josu Landa, Jokin Urain, Iñigo Aranbarri.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. ustiapen.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

ustiapen eta ustiatze arautuak aski izan litezkeela aipatu da; baina erabiliegia iruditzen zaio lantaldeari forma hau, beste gabe baztertzeko (errazago bazter liteke -kuntza osaerakoa, erabilera mugatuagokoa denez).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa eta jasotzekoa izan liteke,ustiapen eta ustiatze formekin egin den bezala.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-kuntza/-pen/-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-10-26) Kendu lerroa.

uzkurketa
iz. Uzkurtzea. Ik. uzkurdura. Kegel ariketen oinarria zoru pelbikoko muskulaturaren borondatezko uzkurketa errepikatuak egitean datza.

Aztergaia: uzkurketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh58 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 54; ETC: 243.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: uzkurketa iz. contracción; Adorez: uzkurketa: iz. contracción, Labayru: 0, NolaErran: 0. / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, baina adierak bereiztea komeni da.

uztarketa
iz. Uztartzea. Rock klasikoaren eta blues doinuen arteko uztarketa egiten du talde horrek.

Aztergaia: uztarketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): uztarketa 86: Berria 46 (adib.: “baina lan batek zerbait esan eta esanahi horrekin bat datorren modu batean esan behar du, eta bi ezaugarri horien uztarketa guztiz propioak izan behar zaizkio artistari”), EiTB 31 (adib.: “cava eta xanpain sektoreetan egindako berritasunak, ardoaren oinarrizko erabilera, ardo eta gazten uztarketa, segurtasun informatikoa edo merkaturatzea sare sozialetan”), Jakin 7 (adib.: “Oso esanguratsua da Landak alde maskulino nahiz alde femeninoen alderdi baikorren uztarketa nola egiten duen”), Argia 10 (adib.: “Uztarketa hori baina, jario propioa erdiesteko erabili zuen”), DiarioVasco 5 (adib.: “Euskal Kulturan hain presente dauden dantza eta euskal literaturako poesiaren arteko uztarketa izan du helburu Oinkarik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: uztarketa 55: Berria 47 (adib.: “Hurrengo astean, Oconek atal guztiak elkartu eta uztarketa lana egingo du”), Jon Alonso (“berdin baitzen zer alderdik, zer enpresak edo zein familia ahaldunen arteko interes-uztarketak lagundu zioten unean uneko kargura igotzen”), Edorta Jimenez (“uztarketa horretaz hitz egina da enbaxadorearekin”), Ana Urkiza (“Eta bien uztarketa da idaztea”), Patxi Iturritegi (“estreinakoz rock klasikoaren eta doinu elektronikoen arteko uztarketa sofistikatu eta erakargarria plazaratu zuelako”), Ibon Uribarri (“Humek egin zuen legez kausaren adigaia gertatzen dena eta bere aurretiaz denaren uztarketa”), Joxe Azurmendi (“Heredentzia krausistan arrunta izan den positibismo eta idealismo uztarketak erraztu bide du Espainiaren asmaketa hori”), Iñigo Aranbarri (“Dudarik gabe, "ciudadanos vascos" eta "en Lapurdi", bien arteko uztarketak”), Xabier Arregi (“diskurtsoak aztertzean ikusten dela itxuran hain sendoa den hitzen eta gauzen arteko uztarketa ahultzen dela”).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

uztartze arautua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta uztartze arautuarekin batera jasotzekoa.

xixelaketa
iz. Xixelatzea.

Aztergaia: xixelaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2002-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
zabalketa
iz. g. er. Zabaltzea.

Aztergaia: zabalketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 2002-04-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zabalketa 2: JMB ELG ("Españian eta Galietan erromatarrak beren zabalketai ekin zioten ezkero, Eusko-pireneen inguru-maiak bereala lateldunen bizikerara biurtzen asi ziran"), MEIG-NEtx ("Burni-lanean izan diren hiru aldi nagusi agertzen dira hemen; azalaren zabalketa, hega-aldi bildua; arintzen eta eramaten duen hutsune horrek astundua; eta azkenean, arauzko bilketa, haziera legezkoa"). Ik. ap. DRA, gainera: Larz in GH 1975 ("Trakturren zabalketak ez ditu, urrundik ere, gaurretik biharrerat suntsitu kabalen uztarketak"), Agur 1973 ("Aurrezki Kutxa Probintzialak, gipuzkoarren serbitzuan, bere laguntza osoa eskeintzen du, aurrezki eta diru zabalketarako alkartea danez").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zabalketa (eta barkapen-zabalketa, induljentzi-zabalketa) 13: K. Egileor ("Andrazko komunidadetan zabalketa aundia izango du diakonadoak"), B. Latiegi 3 (adib.: "kristautasunaren zabalketari buruz", "Naikoa zuan ortarako, bere iru eliz-barrutietako barkapen-zabalketaren buruzagitza lortzea"), Txill 4 (adib.: "Baina, nahiz arte-ahalmen horiek ez izan, marratzeko aukera egiazkoak, marrazkion ugalketak eta zabalketak, alor horretan elikatura, helburu eta bultzada ematen diote haurrari", "Kafesnea berotu artean, inprimaturik eta sailkaturik zeuden Zutiken zabalketaz mintzatu gara"), BoletOñate 1976 ("Donostiako obispuak Gipuzkuako parrokixetan zabalketan dittuen idatziagatik"), Punto y Hora 1977 ("Hebreoaren zabalketarako hizkuntzarekiko errazbideari ekin diote"), J.A. Agirre ("Hango zuzendariek beti ulertu izan dute museoaren eginkizuna gizartearen hezkuntza promozionatzea dela inbestigazioaren eta artearen estudio sistematikotik hasi eta herri mailako zabalketaraino"), Aurraitz ("Aundia izan zan, ba, euren egitada kaxkar baizen ankerra geuri ezarteko egin izan eben guzurrezko zabalketa zikiña"), EHAA 1992 ("Haren ordezkotza egiten dueneko enpresak, indarrean dauden arauetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela, zabalketari, instalakuntzari eta ihardunean jartzeari dagozkienetan"); zabalpen (eta elkargo-zabalpen, kopuru zabalpen) 25: J. Arregi ("Bigarren idaz-lanak diñoanez, Euskal-elkarte batzuk edo beste erkietara doaz edo euren Elkargo-zabalpenak kanporatuz, errialde orretaruntz luzatu daroez"), X. Amuriza ("LAR-ek hemen agiri diren hitzetarako baino zabalpen gehiago eduki dezake"), EHAA 1982 eta 1990 (adib.: "Hezkuntza Sailaren 3. eta 4. argitarapenetan agertzen da horien zabalpena"), J.M. Goñi 6 (adib.: "Biraketaren zabalpenaren neurketako gai honek beste puntu garrantzitsu batera eramaten gaitu", "Zeren neurri? Biraketa baten zabalpenaren neurria, hain zuzen"), A. Martinez ("Transformakuntza heredagarrien zabalpena"), EMBOroi 2 (adib.: "Oroitza-txosten honen argitalpenarekin eta zabalpenarekin II. Euskal Mundu-Biltzarreko Idazkaritza Orokorrak burututzat emango du bere egitekoa"), J. Ortiz de Urbina ("Bere argudioen laburpen eta zabalpen ederra ematen du bere artikuluak"), Egin 1990 ("biztanleari orokorki aurkezten zaion egitarauaren zabalpena"), J.M. Muxika ("OJDren kontrolean dauden argitalpenen artean, estatuan 50.000 aletik gorako zabalpena dutenak bereiztu"), A.M. Toledo ("hitz-neurtuaren ugalpena, hizlauaren hesiak haustea, hitz-neurtua dastatzeko zaletasunaren zabalpena"), L.M. Bandres ("Zientziaren garapenaren sakontasuna nahiz zabalpena dela eta..."), Ribera ("Eta tipoen eta hedadura guztiz zabaleko konposizioen sortzaile bezala erakusten duen ahalmenak bere mendeko nortasunik azkarrenetako bat bihurtzen du, baita, bere pintura eta estanpen bidez lortu zuen zabalpen handiari esker, eragingarrienetako bat ere"), J. Gabilondo ("Zergatik zabalpen hori?"), Gipuzkoako flora ("1987.eko abenduan onarturiko zabalpenaren bidez, kodaka, loina txikia, izokin arrunta eta bokaletako zarboa babestutako fauna-espezieak kategoriapean sartzen dira"), DNoticias 1995 ("Urtero, haurrak euskalduntzeko aukera honek eskaera multzo handia jasotzen duela jakinda eta eskaintzan kopuru zabalpenik planteatzeke dagoela aurreikusita ere, zerrendan jarri naiz"), I. Galarraga 3 (adib.: "Urte horretatik hasita, gertaera zenbaiten ondorioz, eten egiten da eta norabidez aldatu harartean eginiko aldaketa nahiz zabalpenen zentzu kontzeptuala", "Hori izan zen zabalpen bakoitzeko gakoa, eta horretxek baldintzatuko du, erabakiorki gainera, hurrengo 100 urtetan zehar Bilboko hirigintzaren garapen oro").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zabalketa : DFrec 4, AB38 1 ('extensión'), AB50 2 ('ensanche', 'ampliación' itzuliak), HiztEn; zabalpen : DFrec 3, AB38 4 ('desarrollo' 2, 'difusión' 1, 'amplitud' 1), AB50 4 ('desarrollo', 'ampliación', 'expansión' itzuliak), Euskalterm 1 ('ampliación') // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zabalketa : ElhHizt, HiruMila (1 ensanchamiento, ensanche; 2 despliegue), Casve EF (déploiement), DRA (difusión, extensión, aumento), PMuj DVC (1 expansión, extensión; 2 ensanche, ensanchamiento, ampliación; 3 amplificación; 4 despliegue, desplegadura); zabalpen : PMuj DVC (1 ampliación; 2 exposición, explanación; 3 expansión, dilatación; 4 ensanche, ensanchamiento; 5 diástole; 6 publicación) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-pen/-kuntza/-dura.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zabalpena.

zabor bilketa, zabor-bilketa
iz. Zaborrak biltzeko zerbitzua. Eta, hala ere, gaikako zabor-bilketa bideratzeko, hamar ontzi baino ez ditugu.
zainketa
iz. Zaintzea. Ik. zaintza. Emakume bat zainketa intentsiboetako unitatean ospitaleratu zuten atzo, 35 metroko harresi batetik erori ondoren.

Aztergaia: zainketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

zaldi lasterketa, zaldi-lasterketa
iz. Zaldi gaineko lasterketa, zaldizko trebatuekin egiten dena. Zaldi lasterketan garaile atera zen. Lasarteko zaldi-lasterketak.
zaldiketa
iz. Zaldi gainean ibiltzea; zaldi gainean ibiltzeko antzea. Ik. hipika. Zaldiketa-erakustaldiak amaiera ezin ederragoa eman zion egunari. Mendi elkarteak eta zaldiketa-klubak.

Aztergaia: zaldiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2002-04-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zaldiketa 1, Mde HaurB ("Lo-gelara iganda, botila bat hasi-gabea hartu zuen eta, apur bat gogoetan egon ondoren, larruzko zihor bat, zaldiketan ari zen bere gazte-denborako oroitzapena").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zaldiketa 3: J. Lekuona JMB aipatuz ("Gertakizuna xeetasun bereziz kontatzen digu nere osabak: Erakusketaren zaldiketak [cabalgatas] ikusi ditut: erriaren erditik aterata Rotund-eraiño"), EHAA 1985 ("Euskal Herrian ihardun eta baimenik ez duten abere-gune, zaldiketa egiteko tegi eta laguntzarako abereen suztapen eta zaingorako tegiek, hiru hilabeteko epearen barruan, dagokion Erroldeko Arduradunari bertan sartzeko beharrezko agiri-paperak aurkeztuko dizkiote"), I. Azkune ("Europako zenbait gobernuren dominak ere jaso omen zituen zaldiketan nabarmendu zelako"); zaldiketari 1, X. Mendiguren B. ("Zaldiketari zaharren zango trankatxak zituen eta ezproinak aldean dituztela lo egiten dutenen ibilera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zaldiketa : AB38 3, HiztEn (1 zaldi-taldea; 2 ekitazioa), LurE (zaldiz ibiltzea), Euskalterm 5 (hauetan 1 hipika sinonimoarekin); zaldiketari : HiztEn (Ipar. zaldi-tratularia) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zaldiketa : ElhHizt (1 caballeriza; 2 equitación), HiruMila (1 rebaño de caballos, yeguada; 2 equitación), EskolaHE (zaldiz ibiltzea), Casve EF (1 à la recherche des chevaux; 2 troupeau de chevaux), HaizeG BF (troupeau de chevaux), Lh DBF (1 troupeau de chevaux; 2 à la recherche de chevaux), DRA (rebaño de caballos, yeguada), PMuj DVC (1 equitación; 2 carrera de caballos; 3 juego a caballos, cabaña, recua, manada, rebaño de caballos; 4 tropa de caballos; 5 cuerpo de caballería; 6 cabalgada, cabalgata; 7 escarceo, caracoleo, tornos y vueltas de los caballos; 8 calesitas, caballitos, tiovivo); zaldiketari : ElhHizt (Ipar. chalán, -ana: tratante de caballos), HaizeG BF (maquignon de chevaux), Lh DBF (maquignon de chevaux), DRA (chalán), PMuj DVC (chalán, tratante de caballos) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zaldiz ibiltzea.

zamaketa
iz. Zamatzea. Pasaiako portuan zamaketa lanak egiten ditu enpresa horrek.

Aztergaia: zamaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. RENFEren hiztegitxoa.

zapalketa
iz. Zapaltzea, zapalkuntza. Euskal kulturaren zapalketa. Giza eskubideen zapalketa etengabea. Zapalketa egoera salatzeko.

Aztergaia: zapalketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1997-01-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
zapoketa
iz. Ezkutaketa (haur jolasa).

Aztergaia: zapoketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zapoketa 2, Arti ("Eta apaizak Gorputz Santua altzatu zuenean, hodei artean bi mutiko zapoketan ikustea, iruditu zitzaidan", "Hala paratzen dira mutilak zapoketan egiteko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ik. Etniker Juegos infantiles, 261: "El nombre más habitual [...] "Gordetzera" en Goizueta (N), "Gordaxka" en Altzai (Ip), "Gordeketan" en Aramaio (A), Berastegi y Zerain (G) [...]. En Amorebieta-Etxano y Durango (B) se le llama "Kalaba"; en Abadiano (B) "Txopike"; "Zapoka" en Azkoitia y Elosua (G); "Zapoketan", "Talloketan" y "Buleketan" en Zerain (G); "Harraketan" en Telleriarte (G); "Izkutaketa" en Ataun (G); "Itxuketan" en Astigarraga y Bidegoian (G); "Ttankoka" o "Ahal eskuel" antiguamente en Hondarribia (G) y ahora "Al escondite"; "Kuriketan" en Lekunberri (N), "Oston-ostonka" en Zeanuri (B) y "Ostu-ostuke" antaño en Alboniga (Bermeo-B), donde hoy en día se le llama "Bapiruke"; "Izerka" o "Kubike" en Gorozika (B); "Kukuka" en Sara (Ip); y "Kukulauka" en Heleta y en Uharte-Hiri (Ip)".

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 8. gaia; 12 lek. (B 0 / G 12).

Informazio osagarria
Zerrendako forma onartuaren parekoak

Sinonimoetan, cf. ezkutaketa(n), kukuka, kukumarroka, etab.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

jolasen izenak: normalean, non kasuan erabiltzen dira edo adlag. gisa (baina ezkutaketa proposatu da).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(jolas mota).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Forma aldatu: zapoketan. 2- Parentesi arteko azalpena kendu. 3- Sinonimoa eman: Sin. ezkutaketan. || 1- Zehatzagoa delakoan gaude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-11-23) Azalpen proposatuaren lekuan 'ezkutaketa' definitzailea aipatuko da: "zapoketa iz. 'ezkutaketa'".

zatiketa
1 iz. Zatitzea. Euskal Herriaren zatiketaren ondorio direla foruak.
2 iz. mat. Oinarrizko eragiketetako bat, bi zenbakiren biderkadura (zatikizuna) eta bi biderkagai horietako bat (zatitzailea) ezaguturik, beste biderkagaia (zatidura) aurkitzea helburutzat duena. Zatiketa egin.

Aztergaia: zatiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zatiketa bat egin; zatiketa egiteko erregelak; zatiketa hondargabe; zatiketa hurbildu; zatiketa laburtu; zatiketa oso; zatiketa oso baten hondar

zekorketa
iz. Zekorrak jokatzen diren ikuskaria. Ik. zezenketa. Gaurtik hasita, suzko erroberak, zekorketak eta kontzertuak izango dira sei egunez.

Aztergaia: zekorketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta (animaliekin).

zenbaketa
iz. Zenbatzea. Silaba-zenbaketa neurtitzetan.

Aztergaia: zenbaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-t(u)+k-.

zerga bilketa, zerga-bilketa
iz. Zergak biltzea. Zerga-bilketarako bulegoa.
zerraketa
iz. Zerraz ebakitzea. Lau lan zakarrenak horiek ziren: karobia egitea, ikazkintza, zerraketa eta laiaketa.

Aztergaia: zerraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri, egokia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zerraz ebakitzea.

zerrendaketa
iz. Zerrendatzea. Kontuan har bedi egiten ari garen zerrendaketa hau ez dela osoa.

Aztergaia: zerrendaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zerrendaketa 4: BalioUrritu 1984 ("baliabide eta zerrendaketa huts bat baino gehiago nahi izan da, argibide zabal eta zehatz bat eskaintzea nahi izan da zentruetako gai nagusienei buruz"), LehenZikloEsper 1987 (izenburu batean, "Interpretazioa / Zerrendaketa: Ereduaren Elementuena Ihardutze Helburuen Elkarketa Eta Ordenamendua"), ZerbGidaliburua 1989 ("Argitalpenen zerrendaketa"), HAEA 1998 ("Mugatzat jotako kontzeptuen zenbatekoetan egindako aldaketak, alegia, atalburu honek eragiten dituen erakundeen iharduera- edo kapital-aurrekontuetan egindakoak, hartuko dira aurrekontuetako aldakuntzatzat, 1/1994 Legegintza Dekretuaren honetako 54 ataleko zerrendaketan aipatutako moduan"); zerrendatze 1, J. Gartzia ("nominalizazioek [...] mugagabe absolutura jotzen dute erruz, idazpuru-izenburuetatik hasi, zerrendatzeetatik segi, eta joskerarik arrunteraino" — sic).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zerrendaketa : HiztEn, Euskalterm 1 (enumerazio sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zerrendaketa : ElhHizt (relación, enumeración), HiruMila (listado, enumeración), Casve EF (énumération); zerrendatze : EuskHizt // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berria, premiak eragina, eta -tze osaerakoarekin batera eskaintzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

zezenketa
1 iz. Zezenak jokatzen diren ikuskaria. Plentziako zezenketa. Igandean zezenketak izan dira Baionan. Inoiz ere ez naiz ni izan zezenketazale.
2 iz. Zezenak jokatzeko antzea. Ik. tauromakia. Ez dakit ia ezer zezenei eta zezenketari buruz. Bere zaletasunak zezenketa eta musika ziren.

Aztergaia: zezenketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
zigorketa
iz. Zigortzea, zigorraldia.

Aztergaia: zigorketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zilketa
iz. biol. Gemazioa.

Aztergaia: zilketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 2002-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. informazio-oharrak s.u. zihilketa.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

ziriketa
iz. Zirikatzea, zirikaldia.

Aztergaia: ziriketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zirikaldia'.

zordunketa
iz. Zorduntzea, kontu batetik kobratzea. Saltzaileak bankuari zordunketa egiteko agindua bidali zion.

Aztergaia: zordunketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2004-02-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zordunketa 6: BAO 1990-1993 5 (adib.: "Gainkargu eta arauzko kostuen ziozko zordunketak ordain ditzaten"), GAO 1999 ("Borondatez ordaintzeko epea amaiturik, zordunketak %20ko errekarguarekin kobratzeko prozedurari ekingo zaio").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zordunketa : Euskalterm 3 (hauetan 1 kargu sinonimoarekin; 1 z.-agiri; 1 z.-kontuzorduntzeko kontu sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zordunketa : ElhHizt (Kont. adeudo, cargo), HiruMila (1 adeudo, acción de contraer deudas; 2 débito) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil (berria da, eta bidea egin gabea).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Kendu lerroa.

zorrozketa
iz. Zorroztea. Marik hartu zuen aizkora bat eta atariko zorroztarri latzean hasi zen zorrozketan.

Aztergaia: zorrozketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zozketa
iz. Zotz egitea. Badira zozketan atezaintza egokitu zaienak ere.

Aztergaia: zozketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zozketa egin .

zuketa
iz. Zuka hitz egitea. Zuketaren leuntasuna urratuz.

Aztergaia: zuketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zulaketa
iz. Zulatzea. Ur sakonetan zulaketa berriak egiteko debekua sei hilabete luzatuko duela iragarri du gaur Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak.

Aztergaia: zulaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
zundaketa
iz. Zundatzea. Hogeita hamar lagun inguruk elkarretaratzea egin zuten atzo trena igaroko den lurretan egiten ari diren zundaketak salatzeko.

Aztergaia: zundaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

zuriketa
1 iz. Zuritzea (adiera guztietan). Ik. zuribide; artazuriketa. Zuriketa on bat ere hartuko luke gure etxeak. Ondasunen kontrabandoan eta diru zuriketan nahasiak daudelakoan.
2 iz. Ipar. Lixibatzea, bokata. Arropa zuriketa.
3 iz. Zurikatzea, losintxatzea.

Aztergaia: zuriketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

zuzenketa
1 iz. Oker-edo dagoena zuzentzea, bereziki idazlan batean egiten dena. Artean Joanaren sasiezkontza hura zegoen garbitzeke, eta gizona Europan eta andrea Ameriketan zela, kontu haren zuzenketa ez zen erraza. Une honetan egoki izango da Gorosabeli zuzenketa bat egitea. Zenbait ohar eta zuzenketa bidali zizkidan nire liburuan agertzen diren argitasun eta iritzien inguruan. Zuzenketa okerrak. Zuzenketa den aldaketa. Beharbada, nire zuzenketak izango dira behin edo behin zuzen ez daudenak.
2 iz. Legegai edo kideko batean egiten den aldaketa-proposamena. Zuzenketak aurkezteko epea. EAk proposatu dituen hogei zuzenketak.

Aztergaia: zuzenketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.