Euskaltzaindiaren Hiztegia

394 emaitza keta bilaketarentzat - [151 - 200] bistaratzen.

forjaketa
iz. teknol. Forjatzea. Eskuzko forjaketaren adibide bat, arotzak edo errementariak egiten duen lana da.

Aztergaia: forjaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Teknol.

fresaketa
iz. Fresatzea. Zulaketan gertatzen den bezala, fresaketan lanabesaren diametroa ez da aldatzen.

Aztergaia: fresaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

galdaketa
iz. Galdatzea, (metalak) urtzea. Galdaketa eta autogintza uztartzeko moduak ikertzen ari dira.

Aztergaia: galdaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

galdaketa 'galdera-sorta' adierako 2: MEIG IX ("Galdaketaz-galdaketa nerabiltenean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

galdaketa 'metala urtzea' adierako 4, EB 4: Elhuyar ("Honi piezaren galdaketa deritzo"); TeknolMekan ("Galdaketarako kobreak"); J. Agirreazkuenaga 2 ("olak bigarren galdaketazko gune produktibo bihurtzen ziren", "olagizonen batzordeak bigarren galdaketako lantegiak eskualdeka eraikitzea proposatu zuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

galdaketa : DFrec 1, AB38 4 (hauetan galdaketazko aluminio aleazio arin, lehen galdaketako burdina urtu), AB50 1 (galdaketa-orri: cuestionario), HiztEn, Euskalterm 14 (hauetan piezen g. planoaren arabera, burdingintza eta galdaketako makineria, etab.) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

HezkAdmin: fundición; galdaketa-laguntzaile: ayudante de fundición; galdaketa-maisu: maestro de fundición; galdaketarako modelogile: modelista de fundición.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

galdaketa : HiruMila ('fundición, acción de fundir el hierro'), ElhHizt (1 Teknol. colada (acción y efecto); 2 Metal. fundición (acción y efecto)), Casve EF (1 interrogatoire; 2 questionnaire), PMuj DVC ('calda, acc. de caldear') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal fundición / fonte formen ordainak: HiruMila: 1 (acción) urtze, galdaketa, fundizio; 2 (oficio) urtzagintza; 3 (fábrica) galdategi, (de hierro) burdinola // ElhHizt: 1 galdaketa; 2 galdategi; 3 burdinurtu // Lur EF/FE: 1 fundizio; 2 urtze, gesaltze; 3 tupiki // XarHizt: (des neiges) urtze, gesaltze; (de métal) galda // Casve FE: (liquide) hurtze; (métal) bürdüininkazdün // HaizeG FB: urtze; (neige) gesaltze; (de selle) harma-untzi; (métal) burdin-ikazdun. Fonte des glaces: horma-urtze // T-L LBF: urtze, gesaltze; fer fondu: burdin urtu; fonte de selle: pichtolategi // PMuj DCV: 1 acc. de fundirse = urtze, gesaltze, urketa, kalda, galda; 2 fábrica, horno de fundición = labe, ola, burdinola, galda; 3 hierro colado = iraz-burni, tupiki, burni-galda, burni urtu // Azkue Aurkibidea: galda (gc); kalda (an, bc, bnc, l); labea kaldan; labe (an) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: fundición; galdaketa-laguntzaile: ayudante de fundición; galdaketa-maisu: maestro de fundición; galdaketarako modelogile: modelista de fundición.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

metala urtzea.

galdeketa
1 iz. Argibide jakin bat lortzeko edo gertaera bat argitzeko egiten den galdera saila, bereziki poliziak edo aginpidea duen pertsona batek egiten duena. Ik. itaunketa. Poliziaren galdeketa.
2 iz. Herri-galdeketa. Hogeita hamabost mila sinadura bildu dira galdeketaren alde.

Aztergaia: galdeketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
gantzuketa
iz. Gantzudura. Moisesek, gantzuketa-olioa harturik, egoitza eta bertan zegoen guztia gantzutu zuen eta sagaratu.

Aztergaia: gantzuketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze/-dura.

garbiketa
1 iz. Garbitzea. Ik. garbialdi; garbikunde. Juduek apaletan ontzi handi batzuk izaten zituzten, garbiketak egiteko. Bekatua berarengandik kentzea da kristauak egin behar duen lehen garbiketa. Etxeko garbiketak egiten ari da. Ama etxe garbiketan ari zen. Arropa-garbiketa. Antzina, garbiketak errekan edo iturrian egiten ziren. || Urteko diru garbiketa. Kontu garbiketa.
2 iz. adkor. Hilketa. Errioxan sartu zen armadak garbiketa gogorra egin zuen Logroño inguruan.

Aztergaia: garbiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

garbiketa eta koipeztaketa; garbiketak, garbi-ikuziak

Euskaltzaindiaren Arauak

etxeko garbiketak egiten ari da; garbiketak egiteko ontziak.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

etxeko garbiketak egiten ari da; garbiketak egiteko ontziak

gatzaketa
iz. Gatzatzea.

Aztergaia: gatzaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

geldiketa
iz. kirol. Futbolean eta kideko kiroletan, atezainak baloia gelditzea. Geldiketa zailak egin zituen Realeko atezainak.

Aztergaia: geldiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu geldiketa forma ezta gelditu forma izen gisa ere.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

geldiketa (eta geldiketa giro, langeldiketa) 9: Txill ("Han ere geldiketa giro bera: igande goiz batez egon zitekeena"), GBarand Gauzaki ("bigarren ezagueraldia likina izan denaren gogorketa da, bizi izan denaren hilketa, higikuna izan denaren geldiketa"), V. Huici ("langeldiketaren aurka"), Mundua 1993 ("elektrizitate eta ikatz eskasiek geldiketak sortzen dituzte industrian"), Deia 1994 ("agian [...] atzerakadaren behinbehineko geldiketaz hitz egin beharko genuke"), Argia 1997 4 (adib.: "Zentrala ezagutzeko bisitaldi antolatuak jasotzen dituzte bertako Informazio Zentroko arduradunek [...] baina egunotan errekargarako geldiketa egin dute eta ez dago bisitaldirik"). // Ez dugu aurkitu izen gisa erabilitako gelditu formarik.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

geldiketa : DFrec 5 (ZArg, adib.: "haragi eta esnearen greba ordu bateko geldiketarekin hasi zen"), AB38 1 (lan-geldiketa: 'paralización del trabajo'), HiztEn (Kir. gelditua), Euskalterm 4; gelditu [iz.]: HiztEn (Kirol), Euskalterm 5 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

geldiketa : ElhHizt (Kir. parada) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC // gelditu [iz.]: ElhHizt (Kirol.) // Ez dugu aurkitu gelditu [iz.] ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ik. EPG corpusean geldiketa 86: Berria (Kirola sailean 84; adib. "Meritu handiko lau geldiketa egin zituen Realeko atezainak"); gelditze 25: X. Amuriza, J. Garzia, X. Montoia 2, M. Oxandabaratz 2; Herria 13 (adib., "Gelditze baten ondotik berriz hasi da Hasier Olaizola"; "gibelerat itzultzea Otsondoko lepotik, Dantxarinean azken gelditze bat eginez"); Berria 5 (adib., "Instituzioen gainbeherari gelditze bat ematea ez bada lortzen...") // Ez dugu aurkitu EPG-ZTC corpusetan izen gisa erabilitako gelditu formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Zehazki: s.u. parada (“4. Kir. del portero”) gelditu, geldiketa (hizo una gran parada), gelditu bikaina egin zuen // HiruMila: s.u. parada ("13 Dep. parada”) geldiketa // ElhHizt: s.u. parada (Dep.) gelditu, geldiketa (La parada del portero fue espectacular) Atezainaren gelditua ikusgarria izan zen // Ez dugu aurkitu kiroletako “parada” adiera ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

hedatu samarra da Kirol. eremuan, eta onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, gelditu aditzetiko izenak bestela ere aski ugariak diren arren.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]:  Gelditu izenarekin nahikoa. Geldiketa baztertzera.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Onartu egin da lantaldearen proposamena; eta geroago ikusiko da gelditu izena ere aipatzekoa den, lekukotasunak kontuan izanik.

gertaketa
iz. Prestaketa. Biharamunerako jai gertaketan ziharduten guztiak. Azkeneko gertaketak antolatzen.

Aztergaia: gertaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'prestaketa'

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. prestaketa

gertuketa
iz. Batez ere bizk. g. er. Prestaera, prestaketa.

Aztergaia: gertuketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gertuketa EB 4: Kondairan zehar ("amerikarrak berealdiko ekintza handi eta zabal bat emateko gertuketak egiten hasi ziren"), Jesusen jarraitzaile 1985 ("Katekesiseko saio bi-edo artu ditzakete gertuketa ori egiteko"), BEO 1990 2 ("balio ponentzien gertuketarako administrazio prozedurari itxura emango dion balioen lauki-markoari doazkien arau guztiak testu bakarrean biltzea", "balio ponentzien gertuketarako premiazko balioen moduluengan...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gertuketa : DFrec 5 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-era.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gertuera, prestaketa.

giza hilketa
iz. zuz. Inguruabar astungarririk gabeko hilketa. Haren senar ohia kartzelan dago, giza hilketa egotzita.

Aztergaia: giza hilketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: (Gehitzekoa)

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14) Forma berririk ez da orain erantsiko.

goldaketa
iz. Goldatzea. Goldaketarako idiak.
Azpisarrerak

Aztergaia: goldaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: goldaketan .

gorputz heziketa, gorputz-heziketa
iz. Gorputz hezkuntza. Gorputz heziketako irakaslea da.

Aztergaia: gorputz-heziketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-04-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle oso erabilia. Horrekin batera gorputz(-)hezkuntza ere sartzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa onartzekoa gorputz sarreran.

grabaketa
iz. Grabatzea, grabazioa. Telebistan ikusi ditugu grabaketa horren irudiak.

Aztergaia: grabaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1999-09-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. grabadora txostena.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

grabazio EB 1, MEIG VI: "Orain [...] grabazioen bitartez badugu lehen itzuri zihoazkigunak altxatzeko [...] modua".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

B-G 3 eta EB 60 dira grabaketa (eta g.-lan, g.-teknika, g. tresneria) 30: Etno-test ("Mitxelenak Erronkarin bildu zituen grabaketa batzuk"); M. Manterola 2 (adib.: "grabaketa-lanetan asi"); G. Knörr ("grabaketa, Donostian egindakoa, txarra iruditzen zitzaidala"), Peillen ("herri medikuntzazko grabaketak"), Jakin 1981 2 (adib.: "diapositibak, dendak, grabaketak etab. erabiltzen ditugu"), Hizkuntza/OHO 2 (adib.: "Grabaketari garrantzi handia ematen diogu"), J.M. Apalategi 3 (adib.: "Grabaketa transkribatzeko eskatu nion"), Jesusen jarraitzaile 1986 ("magnetofoiaz egindako grabaketa"), Arrantzaria ("garaiko agerpenak eta grabaketak pixka bat gidatuko gaituztenak"), Txill ("horrela lortutako grabaketa kolorez jantzirik dagoenean"), J.M. Mendizabal ("ahozko grabaketetan erabiltzen den baino hizkera esplizitoagoaz baliatu beharko dugu"), Informatika Atlasa ("Datuen grabaketari buruz"), F.M. Ugarte ("grabaketa eta salmenta aurrera eramateko"), EuskararenProgr 1982 ("irrati saioak eta grabaketak entzunez hitzegitera ausartuz euskal fonologi sistemaren oinarriak lortu"), I. Mendiguren ("azken grabaketa eskuan zuela"), MAtx 2 (adib.: "bertsoen grabaketak irratiak beretzat gordeko ditu"), Egin 1987 2 (adib.: "Grabaketa batzuren egilea dugu"), DV Zabalik 1986 ("kantaldien grabaketa atera du joan den astean"), Eguna 1989 2 (adib.: "egin zuten grabaketa"), AEK ("Grabaketan entzundako herri / hiri bateko deskribapenean oinarrituz"), EHAA 1993 ("Grabaketa-teknika"), U. Larramendi ("hizketa idatzigabearen zinta eta grabaketa tresneria"); grabazio (eta g. arau) 33: Hizkuntza/OHO 2 (adib.: "sarritan grabazioak erabiltzea komenigarri da"), Zientzia eta teknika 1986 ("irakurketa baten ondoren osatu beharreko diagramak, entzuteko grabazioak"), J.M. Olanga ("Grabazioak eginak zeuden"), Saioka/5 2 (adib.: "Herri bakoitzak bere presentatzailea, abestiak, zuzenez zein grabazioz"), J.A. Arana M. ("Grabazioak egin eta montatzeko"), Industri kontuak 1985 ("grabazioko erroreak eta galdesortetako inkoherentziak"), J.M. Mendizabal 3 (adib.: "soinu-efektuak erabiltzen direneko grabazioak"), UZEI ("irakasleak dioena edo grabazio bat"), R. Etxezarreta 2 (adib.: "Neuk bakarrik izango dut hartara grabazioa"), X. Euskitze ("Nik grabazioren bat entzun izan dut"), B. Urkizu ("magnetofoi, diagramazio, inprimaketa, grabazio..."), Bapatean/93 ("grabazioetan oinarritua dago"), Elhuyar 2 (adib.: "grabazio eta bilketa indibidualeko ikus-entzunezko baliabideak"), Sirimiri 3 (adib.: "Grabazioa arretaz entzun ezazu"), BAO 1992 ("erreklamo elektriko zein mekaniko mota guztiak, grabazioak barne"), EHAA 1993 8 (adib.: "grabazio bat egingo du irakasleak"), Elgoibarren 1993 ("kontzertuaren grabazioan"), I. Iñurrieta ("grabadore gehienak grabazio arau berberarekin sinkronizatuta daudenez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

grabaketa : DFrec 13, AB38 3, AB50 13 (hauetan g. estudio), HiztEn, Euskalterm 2 (hauetan g.-lantegi); grabakuntza : AB38 6; grabapen : AB38 8 (entzunaldi-g. 'grabación de audiciones'); grabatze : Euskalterm 1 (zuzenean g. 'grabación en directo'); grabazio : DFrec 4, AB38 1, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 14 (hauetan g.-aparatu, g.-estudio, g.-teknika) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

grabaketa : HiruMila, ElhHizt, Casve EF, PMuj DVC; grabapen : PMuj DVC; grabatze : EuskHizt (*1989); grabazio : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-zio/-tze.

gudaketa
iz. g. er. Gudua.

Aztergaia: gudaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gudua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Baztertzekoa, gudua nahikoa baita.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua.

gurutzaketa
iz. Gurutzatzea. Belaunaldien arteko gurutzaketa. Hizkuntza ezberdinen zehaztugabeko gurutzaketa. Gizon-emakume zoragarriak benetan, beltzen eta espainiarren arteko gurutzaketa.

Aztergaia: gurutzaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2003-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta (erabiliena) eta -tze osaerakoak jasoko dira, -mendu eta -pen osaerakoak bazterrera utziz.

hainbanaketa
iz. Zerbaiten banaketa proportzionala. Behin adituek hainbanaketa 2083. artikuluaren arabera eginda, (...).

Aztergaia: hainbanaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-12-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BEZ: "Hainbanaketa berezia: Prorrata especial; Hainbanaketa orokorra: Prorrata general".

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

onarpen eske.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-pen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-28) Onartu egin da, eta bere soilean aipatuko da forma.

harilketa
iz. Harilkatzea. Harilketan ari zela. Ez da inon ikusten ez matazarik, ez ardazketarik eta ez harilketarik.

Aztergaia: harilketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
hariztaketa
iz. Hariztatzea; horren ondorioa. Zulo hariztatuaren diametroak torlojuaren gorputzaren diametroarena baino handixeagoa izan behar du hariztaketa errazteko.

Aztergaia: hariztaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira hariztaketa 3: Elhuyar 2 ("eskuzko hariztaketa", "Eskuzko hariztaketaren helburua, torlojoaren haria (kanpokoa) ala azkoinaren haria (barnekoa) tailatzea da"), K. Zalbide ("iraganaldi-banaketa, zulaketa sakona, hariztaketa...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hariztagailu : Euskalterm 1 (aparato de roscar); hariztaketa : DFrec 1 (Elhuyar), AB38 24 (guztiak 'roscado' itzuliak), HiztEn, Euskalterm 7 (makinazko h. 'roscado a máquina', kanpo-h. 'roscado exterior', etab.); hariztatzaile : Euskalterm 2 (buru h.); hariztatze : AB38 1 (h.-ardatz 'macho de roscar') // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hariztaketa : ElhHizt (roscado) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri-egoki-erabilia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A108]: "hariztatze ere bai" (2006-12-14)

harrapaketa
1 iz. Harrapatzea; indarrez hartzea edo atzematea. Ik. harrapakeria; lapurreta; ebasgo; ohointza. Soldaduen harrapaketak galarazteko. Harrapaketen fruitua. Hartutako hirien harrapaketa eta suntsipena. || Horietariko beltz harrapaketa batean, gure beltza hartu eta Habanara eraman zuten.
2 iz. (Animaliez mintzatuz). Balearen harrapaketan parte hartu zuten. Bruselak % 9 murriztu ditu Bizkaiko Golkoko antxoa-harrapaketak.
Azpisarrerak

Aztergaia: harrapaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: harrapaketan .

harroketa
iz. g. er. Harrokeria.

Aztergaia: harroketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

hausketa
iz. Haustea. Hausketa horren arrazoia batzuen errepublikazaletasuna izan omen zen.

Aztergaia: hausketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

buru hausketa (MEIG III); hausiketa (MEIG IX)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hausketa: 8 ager., EB-EgAs

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: hausketa 2; AB38: hausketa 4; AB50: hausketa 7; HiztEn-LurE: hausketa; Euskalterm: hausketa 2

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. hauste.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

hauste aski dela uste du batzordeak

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

hausnarketa
iz. Hausnartzea. Hausnarketa sakon eta luzeetan murgildu zen. Filosofiak hausnarketa etikoan du oinarria. Adaren ahotsak eten zuen nire hausnarketa. Hausnarketari eman.
Ohiko lexiak

Aztergaia: hausnarketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1999-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

hautaketa
iz. Hautatzea. Pilota-hautaketaren ostean Irujok entrenamendu motz eta gogorra egin zuen Patxi Eugirekin. EHUko errektorearen hautaketa katramilatsua izan zen.

Aztergaia: hautaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:10 1999-11-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

hautaketa : Berria 111, EiTB 125, Argia 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hautaketa 300: Herria 12, Berria 204, Xabier Arregi 11, Asisko Frantzizko 7, Filosofiako gida 7, Bernardo Atxaga 7, Isabel Arrigain 3, Iñaki Heras 3, Itxaro Borda 3, Josu Zabaleta 4, Lutxo Egia 2, Xabier Montoia 3, Txema Ramirez de la Piscina 2, Piarres Xarriton 2, Edorta Jimenez, Jon Arretxe, Jenaro Garate, Pello Salaburu, Iban Zaldua 2, Elena Touyarou, Pako Aristi 2, Iñigo Aranbarri, Fernando Morillo, Juan Garzia, Itziar Laka, Harkaitz Cano, Joanes Urkixo, Iñaki Arranz, Ramon Saizarbitoria, Xabier Olarra, Michel Oronoz, Pablo Sastre, Patxi Altuna, Xanti Iruretagoiena, Juan Martin Elexpuru, Jon Muñoz, Iñaki Iñurrieta, Andoni Egaña, J.M. Olaizola, Gotzon Garate, Xabier Mendiguren Elizegi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Ongi eratua da

ongi eratua, eta erabilia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski dira, lantaldearen ustez, hautapen, hautatze, hautaera arautuak.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-pen/-tze/-era.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura-OHJP (2016-07-22): hautaketa

herri galdeketa, herri-galdeketa
iz. Herri bozketa, lege bati edo interes orokorreko bestelako gai bati buruz egiten dena, estatu, erkidego, eskualde edo udal mailakoa edo maila apalagokoa izan daitekeena. Ik. erreferendum. Gai honen inguruan herri galdeketa egitea aurreikusten al duzue? 1977an Atarrabian herri galdeketa bat egin zuten eta ikurrina balkoian zintzilikatzeko erabakia hartu zen. 1975ean Europako Ekonomia Elkartearen barruan jarraitu edo ez erabakitzeko herri galdeketa egin zen Erresuma Batuan, eta orduz geroztik ez da horrelako erreferendumik egin uhartean.

Aztergaia: herri-galdeketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): herri-galdeketa 35: Berria 9 (adib.: “Herri-galdeketak ere legez kanpo daude”), EiTB 22 (adib.: “Igande honetan herri-galdeketa egin dute, eta botoen %94,2 zenbatuta, boto-emaileen %54,36k erreformaren alde egin dute eta %45,36k aurka”), DiarioVasco 4 (adib.: “datorren asteburuan izango duten herri-galdeketan parte hartzera deitu dute”); herri galdeketa 557: Berria 426, EiTB 51, Jakin 2, Argia 16, DiarioVasco 62.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: herri(-)galdeketa : Berria 269 (adib.: “Herri galdeketak bakarrik ez, badaude beste mekanismo eta prozedurak batzuk, metodologikoki konplexuagoak izanda ere, parte-hartze zabalagoa bermatzen dutenak”), Herria (“Leitzako udalak herri-galdeketa edo erreferendum bat egingo zuen erabakitzeko Herriko Etxeko balkoinean ikurriñarik ezarri behar zenez”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -arena. Batzuetan, alferrik eransten zaio '-arena' atzizkia aditz izenari. Asmo batzuk ez direla aldatuko ohartarazi zuen; herri galdeketa egitearena, esaterako*[e.] Asmo batzuk ez direla aldatuko ohartarazi zuen; herri galdeketa egitea, esaterako.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es consulta popular / fr: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Konposatu egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa onartzekoa herri sarreran.

heziketa
iz. Gizakiak gizartean bizitzeko prestatzea eta gaitzea. Ik. hezibide; hezkuntza. Gaztetxoen heziketa. Oinarrizko heziketa. Heziketa-arazoak. Heziketa ona ematea da seme-alabei maitasuna erakusteko modurik onena?

Aztergaia: heziketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-z(i)+k-.

hiketa
iz. Hika hitz egitea, hitanoa. Hiketa edo toketa egoki darabil. Hiketa biak (toketa eta noketa) lagunarteko tratamenduak izanik ere, ez dira zeharo parekoak, nolabait esatearren noketa "lagunartekoagoa" delako.
Azpisarrerak

Aztergaia: hiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

hika hitz egitea, hitanoa.

hilketa
iz. Hiltzea; bereziki, norbaitek beste norbait hiltzea. Txerri hilketa. Haren arrebaren hilketaren eragilea.
Azpisarrerak

Aztergaia: hilketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
hitz elkarketa, hitz-elkarketa
iz. hizkl. Bi hitz edo gehiago elkartuz beste hitz bat sortzeko prozedura. Euskarak duen hitz-elkarketarako berezko gaitasuna.
hitz eraketa, hitz-eraketa
iz. hizkl. Hitz berriak sortzea edo eratzea. Eratorpen edo elkarketa bidezko hitz eraketa. Hitz-eraketak bere ordena finkoa du.

Aztergaia: hitz-eraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-04-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HITZ-ERAKETA Composición gramatical. * Morfologia [...] eta, hortik urruti xamar, hitz eraketa. MEIG VIII 108

LB: 10; EPG: 1; ETC: 12

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

hitz 6 iz. (Testuinguru teknikoagoetan). Hitz arruntak, ohikoak, jasoak, ikasiak. Hitz garbiak eta mordoiloak. Teknika-hitzak. Hitzak ongi ebaki. Hitz baten etorkia. Hitz motak. Erdaratiko hitzak eta erdal hitzak. Euskal hitzak eta latin hitzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hitz eraketa. Hitz eratorriak. Adiera askotako hitza. Hitz joskerari buruz. Hitz neurkera. Hitz ordena oso erregela zorrotzei atxikia dago hizkuntza batzuetan.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Definitzeko modukoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hitz eta eraketa sarreretan.

hizketa
1 iz. Hitz egitea. Ik. berbeta; solas. Dalilak Sansonen hizketa honetatik atera zuena. Elkarrekin hizketa luzeak eginda. Ate atzean hizketa hori aditzen zegoena. Ergelkerietan eta hizketa alferretan. Nekaturik eta hizketarako gogorik gabe. Zer hizketa da bidean daramazuen hori? Erdarazko hizketa dute txit maitea. Gizon langileak bi lagun gutxienez behar direla uste hizketarako, baina ez nagiak. Aitaren eta semearen arteko hizketa hura (Ik. elkarrizketa). Hizketa nora gabe dabil, aurrera eta atzera (Ik. hizketaldi). Hizketa-laguna (Ik. hizketakide). || Hitzaldia. Arimako janarien gainean Jesusen hizketa.
2 iz. hizkl. Gizabanako batek hizkuntzaz egiten duen erabilera konkretua. Saussure-ren "hizkuntza/hizketa" eta Chomsky-ren "gaitasuna/ariketa" bereizkuntzak baliokideak-edo dira.

Aztergaia: hizketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hizketan.

hondaketa
iz. g. er. Hondamena, hondamendia. Tenpluko hondaketak konpondu beharrik ez izatea.

Aztergaia: hondaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

hondaketa, hondapen.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu (h)ondaketa formarik aurkitu; ondapen 7 aldiz, B-G: Or SCruz ("Ojalateroak ere aren inguruan ederki bizi ziran pake goxoan, Euskalerriaren ondapenerako"); Erkiag Arran ("Orrelantxe, patxadaz, lenengoa ez zan-ta, artu eban, bada, Txantonen sendi zintzoak ere, euren untzi-galtzea, Otoioperen ondapena"); Etxde JJ 4 (adib.: "Orra, sendi baten negarra, liskarra ta ondapena"); NEtx LBB ("Ire ondapen ta itxumenak galdu dizkin nere kemenak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)ondaketa 6: Jesusen jarraitzaile 1986 2 ("Aipamena egiteko era: banan-banan esaten joan hondaketak, eta arbelean (kartelean) jarri; edota, haur bakoitzak papertxo batetan 2 hondaketa idatzi"); J. Zubikarai ("Aurrengo ondaketa andietan, abere-landare motak bizirik geratzeko segurtasuna euken"); B. Otaegi ("Ba dirudi, gaitz-aldi edo gerrate baten ondorena izango zala Solutre kulturaren ondaketa hau"); Tantak 1993 ("Zazpigarren galderan emandako erantzunarekin erlazionaturik, hondaketa egiten duen berak ordaindu behar luke %69-aren iritzian"); Lantziri ("Ondikotz, noizbait hondaketa handiak jasan zituen"); ondapen 2: Euzkadi 1934 ("Iru ontzi-ondapen jazo yataz, ta bein gabeun osuan itxaso zabalian egon be"); EAEgut 1995 ("Ordu gitxi batzuk lotan dirauanak lanari geiago emoteko, bere buruko ondapena dakar").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hondaketa : DFrec 1; AB38 1; HiztEn; Euskalterm 1 // Ez ditugu aurkitu ap. AB50; LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hondaketa : HiruMila; Casve EF; ondapen : DRA (SM Mogel); PMuj DVC // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt; ElhHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-men(di)/-pen/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

hondamena, hondamendia.

hondeaketa
iz. Hondeatzea. Argentinako aditu talde bat da hondeaketen arduraduna, gorpuzkiak identifikatzeko lanetan esperientzia duena.

Aztergaia: hondeaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. eskabazio.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-07-10)

horniketa
iz. Hornitzea. Iruñerriko ur horniketa bermatzeko.

Aztergaia: horniketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-12-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh218 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

horniketa Abastecimiento. Españan Ipar-aldeko orniketa arautzen Bilbaon ari zan Baztordea. EAEg 14-11-1936, 293. Erritarren orniketari trabak ipiñiko ez lizkioteken [...] banakariak. Ib. 29-10-1936, 163. (Como primer miembro de compuestos). Gudariendako orniketa tokietan. "Centros de Abastecimiento del Ejército" . EAEg17-10-1936, 68. Salerosketa eta Orniketa Zaingoa. "Comercio y Abastecimiento" . Ib. 5-3-1937, 1209. Provisión. Goizeko bostetan jaiki zan Kaillatietara joateko Piarresentzako orniketarekin. Etxde JJ 11; ornitze G 1: Ldi IL: "Landola-ornitzea".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)orniketa (eta energi(a) h., gizarte o., h.(-)zerbitzu) B-EB 36: EAEg 1937, I. Fernandez, ZerbGidaliburua 1989 2, Legazpi, K. Alkorta, AAO 1989, EHAA 1988-1994 bitartekoak 16, LanSaila 1993 7, Mundua 1993 3, Egunk 1991, Elhuyar, Lan Kide Aurrezkia 1977; hornitze EB 2: Medikuntza ("Ondorio onenak lortzen dira urrats hauk kontrolatzean: - ur edangarriaren hornitzea"), Geografia orokorra ("hornitze base printzipalenak Antillasetan jarraitzen zuten").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

horniketa : DFrec 1, AB38 1, AB50 12, HiztEn, Euskalterm 5; hornitze : DFrec 3, AB38 2, AB50 14, LurE, Euskalterm 2.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

horniketa : HiruMila, ElhHizt (abastecimiento, suministro, provisión), DRA (orniketa: abastecimiento, aprovisionamiento; Etxaide aipatuz), PMuj DVC (orniketa: 1 aprovisionamiento, avituallamiento, abastecimiento; 2 convoy de provisiones); hornitze : EuskHizt (*1745, 1816), EskolaHE, PMuj DVC (ornitze: 1 dotación; 2 aportación; 3 abastecimiento, avituallamiento; 4 suministro, acc. de suministrar) // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

horniketa 34: Berria 6, EiTB 28.// horniketa 207: Aizu, Argia 11, Berria 36, Deia, Deustuko Unibertsitatea, DiarioVasco 8, Europar Batasuna, Euskal Herriko Agintaritza 7, EiTB 55, Elhuyar 5, Elkar 6, Consumer 3, Espainiako Gobernua 27, Goiena 3, Jakin 3, Laneki 34, UEU 4, Zuzenbidearen Euskal Akademia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: horniketa 68: Berria 60, Pello Zabala 2, Iñaki Mendiguren, Anjel Lertxundi, Xabier Olarra, Ibon Uribarri, Iñaki Heras, Koldo Izagirre.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski dira hornitze, hornikuntza, hornidura arautuekin.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handia du, eta jaso liteke.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-kuntza/-mendu/-tze.

hozketa
iz. Hoztea. Zati handiak txikiagotan zatitu eta gehienez ere 5 cm-ko sakonera duten ontzietan jarri, hozketa errazteko.

Aztergaia: hozketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan 1 hozketa 'articulación, pronunciación': A EY III ("Aurrak dantzutena ta gainera itzegilearengan dakuskiten ezpain ta ortzketak antzeratu oi dituztela "Articulaciones [tanto labiales como dentales]""), eta 2 hozketa 'en busca de (...) frío' edo [(iz. + hotz) + -keta]: Ox (ur hotzketa — "Urtsoño bat, —beldur dela sarearen— / badoa, / ur hotzketa, egarriak zeren duen / ithoa!").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ho(t)zketa (eta h.-abiadura, erritmo, -mota, prozeso, ur, zirkuito/u) 15: TeknMet/1 ("Gehienetan makina hauek hozketa zirkuitoa edukitzen dute"), Geografia orokorra 2 (adib.: "Hotzketa erritmo desberdinak egiten du hibar eta mendien artean aire korronteak era daitezen"), Elhuyar 3 (adib.: "Altzairu mota bakoitzari hozketa-mota berezia dagokio"), GAO 1991 2 (adib.: "Hozketa zirkuituen purgak"), UZEI ("Kasu honetan, sua hozketa bidez itzaliko da"), MetalurFisi 4 (adib.: "Joera hau burdinurtuaren konposizio kimikoaren eta hozketa-abiaduraren menpekoa da"), EUSTAT 1993 ("Etxebizitza batean falta ziren gainerako datuak informazio zuzena zuen etxebizitza hurbilenetik inputatzen zen, ondokoetan izan ezik: hozketa [...] etxebizitza hutsetako telefonoa [...] eta etxe hutsetako berokuntza"), Argia 1997 ("Arrailadurak oso maiz gertatu dira zentral honetan; gehienetan hozketa uretan oxigenoa egoteagatik gertatu dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hozketa : DFrec 1 (Teknologia. Metala: "Tratamendu termikoak nolako hozketa izan behar du"), AB38 8, AB50 2, HiztEn (hoztearen ekintza eta ondorioa) // Ez dugu aurkitu ap. LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hozketa : ElhHizt (enfriamiento, refrigeración), HiruMila (refrigeración, acción de enfriar), Casve EF (réfrigération), PMuj DVC (ozketa: refrigeración, acc. de refrigerarse) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria hedatua da, eta zaharrarekin batera onartzekoa

hozte arautuaren ondoan onartzekoa dela uste du lantaldeak (hura baino erabiliagoa da, bestalde).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

hurbilketa
iz. Hurbiltzea. Ez dirudi presoen hurbilketa berehalakoan gertatuko denik.

Aztergaia: hurbilketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hustuketa
1 iz. Hustea. Salgaien zamaketa- eta hustuketa-lanetan jardun. Ur hustuketa eta ur zikinen sarea. Gaztetxearen hustuketa.
2 iz. Testu batetik jakingarri diren datu, aipu edo argibideak ateratzea. Garai horretako aldizkari, buletin eta liburu guztien hustuketa egin da. Datu baseak, guztira, 52.341 albiste biltzen ditu; hain zuzen ere, Euskal Herrian 1900-1975 urteetan kaleratu ziren 19 egunkariren bildumaren hustuketa sistematikoan bildutako berriak. Datu bilketa eta hustuketa-lana.

Aztergaia: hustuketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hustuketa (eta hustuketa-lan, hustuketa sare, hustuketa sistema, terminologi hustuketa bana) 13 aldiz jaso da, EB: Sinonimoen hiztegia: "zenbait idazle klasikotatik egindako hustuketen hautaketa"; OroitId 1993 2: "Corpus hau osatzeko, egoki iruditu zaio batzordeari lehendik eginak zeuden hustuketez ere baliatzea", "corpusa hautatu, irakurri eta hustuketa-lanak egitea"; A. Diaz de Lezana 2: "Terminologi hustuketarako irizpideak", "Konplexutasunaren aldetik, bi unitate-mota aurki daitezke hustuketa terminologikoa egiterakoan: unitate bakunak eta unitate konplexuak"; Elhuyar: "urdailaren hustuketa atzeratu egiten da eta urdailaren sarrera babesten duten muskuluak erlaxatu egiten dira"; Azurm: "ondoko industriakuntza eta baserrien eta herritxikien hustuketa"; GAO 1991 5: "Sarearen dimentsioak, hornitutako edateko uraren hustuketa izango du kontutan", "Partzela hauetan instala daitezen industria eta iharduera guztiek, hondakin uren hustuketari dagokionez, artikulu honetan bildutako araudiaren alderdi guztiak bete beharko dituzte"; EHAA 1993: "Moldeztaketa eta hustuketa".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hustuketa : AB50 1 (despojo), HiztEn, Euskalterm 20 ('vaciado' 2, 'evacuación' 15; eta hustuketa zona 'zona de desahogo'; hustuketa-tutueria 'tubería de desagüe'; hustuketa-lan 'operación de descarga'); hustutze lan : AB38 1 (vaciado). // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

hustuketa : HezkAdmin (vaciado). // Ez dugu aurkitu ap. AgAld hitz-bilduma, AdminEL, LurraldeAntol, AdminMila, EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

(h)ustuketa : HiruMila, ElhHizt, PMuj DVC (1 descarga; 2 desplazamiento). // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: vaciado / RENFE: "Hustuketarako lekua: Descarga (zona de descarga)".

ibilketa
iz. Ibiltzea, ibilera. Ik. ibilaldi. Ibilketa eta eleketa alferrak alde bat utzirik. Oinez egiten zituen bere ibilketak, luzeak izan arren.

Aztergaia: ibilketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta (da ad.arekin).

idazketa
iz. Idaztea. Ik. idazkuntza. Irakurketa eta idazketa-ariketak.

Aztergaia: idazketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07
igeriketa
iz. Igeri egitea, kirol edo ariketatzat hartua. Igeriketa-irakaslea. Igeriketa-txapelketa.

Aztergaia: igeriketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
ijezketa
iz. Metalak, bereziki burdina eta altzairua, xaflatzea.

Aztergaia: ijezketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2000-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. iheki.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

oso ahula da tradizioan duen oinarria, baina erabili egiten da gaur: onarpen eske proposatuko dira ijeztu eta ijezketa.

ikasketa
iz. Ikastea; (pl.) bereziki, ikastetxe batean erakusten diren gaiak ikastea. Atarratzeko erretore jaunarekin bere ikasketak amaitu zituenean. Batxiler ikasketak Gernikan bertan egin zituen. Legegizon ikasketak. Apaizgorako ikasketak hastean. Ikasketa-planak erro-errotik aldatu dira.

Aztergaia: ikasketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
ikazketa
iz. Ikatz garraioa. Itzain nenbilelarik ikazketan. Ikazketako mandoa.

Aztergaia: ikazketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'ikatz-garraioa'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta 'garraio' adierakoetan.

ikerketa
1 iz. Ikertzea; ikerlana. Ik. ikerkuntza; azterketa. Ikerketa sakon baten ondorioz. Ikerketa-lana. Soziolinguistika Klusterra arduratu da Eralan ikerketa-proiektua koordinatzeaz. Esan daiteke ikerketa-metodo guzti-guztietan dagoela berrikuntzaren premia.
2 iz. zuz. Auzi baten inguruko egintzak edo gertaerak aztertzea. Epaileak azalpen arrazoitua bidali behar dio Gorenari, eta hark ebatziko du ikerketa abiatu edo auzia artxibatu. Ikerketa hasi baino askoz lehenago poliziak eta epaitegiek ezagutzen zituzten dokumentu horiek. || Delitu astunak leporatzen zaizkie ikerketapean dauden 27 pertsonei. Ikerketapeko atxiloaldian daude oraindik asko, epaiketa noiz egingo zain.
Ohiko lexiak

Aztergaia: ikerketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
ikusketa
iz. Ikuspena.

Aztergaia: ikusketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
ikuzketa
iz. Ikuztea, urez edo beste isurkariren batez garbitzea. Ik. garbiketa.

Aztergaia: ikuzketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ikuzketa 'garbiketa' adierako 1, Zait Sof ("Ur laster billa biali zitun, ikuzketa ta ixuriketak egin zitzan"), eta OEH argitaratuan, gainera: Ol Heb 9,10 ("Yan-edariak eta ikuzketa batzu arautzeko aragi-aginduak baizik ez baitziran"), eta 'bataioa' adierako ukuzketa : Ol Mt 3,7 ("Parisai ta sadukaitarrik asko bere ukuzketara etorriak ikusirik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ikuzketa 'garbiketa' adierakoa 4: BAO 1994 2 (testuinguru bera bitan, "lehorreko garbiketa, ikuzketa eta plantxaketa"), OspitalEstat 1994 eta 1996 2 (testuinguru bera bitan, "langileak — garbiketakoak, ikuzketakoak, etab.etakoak"), eta oin-ikuzketa [erl.] 1, Ol Jn 13,1 tit. ("Azken apalondoan: oin-ikuzketa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ikuzketa : AB38 1 ('lavado'), HiztEn (ikuztearen ekintza eta ondorioa), Euskalterm 9 (hauetan 'lavado' 6, 'lavatorio' 3) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ikuzketa : ElhHizt (1 lavado, limpieza; 2 Erl. ablución; 3 Erl. lavatorio), HiruMila (lavado), Casve EF (lavage, nettoyage), HaizeG BF (lavage), Lh DBF (ikhuzketa: 1 action de laver, blanchissage, lavage; 2 lavement; 3 nettoyage), DRA (ikhuzketa: lavado, la acción de lavar; limpieza), PMuj DVC (lavado, lavadura, lavatorio, colada de ropa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

-keta eta -tze osaerakoak, biak, eskainiko dira.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

ile apainketa, ile-apainketa
iz. Ilea apaintzea; ile-apaintzailearen jarduna edo lanbidea. 34 urte darama ile apainketako irakasle. Ile apainketa eta sukaldaritza.
inausketa
iz. Inaustea. Ik. inausaldi. Inausketa ongi egiteak baditu batzuetan bere zailtasunak. Pinu sail batzuetan indar gutxiko landareak, ahulak eta mehatzak zeudela eta azpiko inausketa eginaz indartu zituzten.

Aztergaia: inausketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

inauste, inausketa.

indarketa
iz. g. er. Indar egitea, indar saioa.

Aztergaia: indarketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 2000-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

indarketa EB 2: a) 'ahalegina' adierako 1: MEIG ("Batera eta bestera itxuraldatuaz, eta lasai, arnas estuka indarketan ibili gabe, mugiarazten ditu aukeratu duen antzeztoki zabalean"); Ik. OEH argitaratuan, gainera, Eusk 1919-20: "Euskaltzaindi bat jartzeko egin izan ziran indarketa guziak argal, mee ta makal izan ziran"; b) 'dinamismoa' adierako 1: MEIG-NEtx ("Eta nik azkenerako borobildu beharko ere gai horren indarketa" eta horko oh. - sic pro "indarketa horren gaia") // Ik. OEH argitaratuan, gainera, 1. eta 2. adierak: LE Kop: "Humiltásun, mansotásun, / paziénzia, peniténzia, / indarkéta, edertásun / emánes ta dilijénzia"; EEs 1914: "Egunero ordu laurden bat indarketan edo zabuan ibilli"; Ag EEs 1917: "Beste gauza bat nai luke garai onetan, ukaldi ospatsua, indarketa berria, gudari gazteak arestian erakarri duten jolasa: zaldikoen borroka"; Anab EEs 1919: "Indarketa guztietan, edota kirol guztietan, arnasa artu ta botatzen ondo jakin biar da"; Or LEItz: "Oitura bat bakarrik aipatuko dut atzerako iturburu littekena: indarketa"; A Y 1934: "Egungo egunean, ta gure gizonen artean edozein indarketan ari diranak dauzkagu".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

indarketa 5: B 1 (L. Baraiazarra: "Geiegizko tensiñotik, indarketa gogorretatik, biotz-zarrasta -emoziño- biziegietatik, alkoholkeritik eta abar"); G 2 (Argia 1931: "Zazpi urteko 'ezpata' bildurgarri izan ez bada iñorentzat oraingo 'indarketa' oyek ez dira izango"; EG 1950: "gure abertzaleak indarketa gogorraren bitartez lortu zuten gure ele maite-maitea [txekoera] gaizkatzea"); EB 2 (J.M. Torrealdai: "Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuko Gobernuaren arteko harremanak urratsez-urrats ikustean konturatzen da bat [...] indarketa edo sokatira izan dela bien artekoa"; I. Haranburu: "Indarketan ihardun zuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

indarketa : DFrec 1, AB38 1 (forcejeo) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

indarketa : HiruMila (1 forcejeo; 2 refuerzo); DRA (1 gimnasia, ejercicio físico; 2 ánimo, fortaleza); PMuj DVC (1 esfuerzo, vigor, fuerza; 2 competición atlética, atletismo, concurso de fuerza, pancracio) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

indusketa
1 iz. Induskatzea. Nafarroako Gobernuak ez baitu inolako indusketarik agindu eraitsitako herrietan.
2 iz. arkeol. Arkeologiako metodoak erabiliz, antzinako hondakinak edo tresnak lurpetik ateratzea, desagerturiko zibilizazioen berri jakiteko. Hasi besterik ez dira egin indusketak, baina dagoeneko hainbat aztarna aurkitu dute. Debako koba batean ere indusketak hasi ditu Aranzadik. Hilobietako indusketa-lanak.

Aztergaia: indusketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-02-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan

cf. gorago proposatua den "eskabazio* e. indusketa".

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

onarpen eske aurkezten da berriro: a) aski erabili-hedatua da testuetan (eta hiztegietan); b) -ka-keta forma oso(ago)a ote legokiokeen aipatu da, baina antzeko zerbait gertatzen dela biderkatu / biderketa bitasunean ere.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-05): kendu egin da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-02-08) Onartu egin da forma eta bere soilean aipatuko da.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.