Euskaltzaindiaren Hiztegia

394 emaitza keta bilaketarentzat - [101 - 150] bistaratzen.

diktaketa
iz. Diktatzea. Diktaketetan akats ortografikoak egiten bazituzten, hamar aldiz kopiatzen zuten gaizki idatzitako hitza.

Aztergaia: diktaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

diktaketa bakarrik aurkitu dugu: EEBSko corpusean 8 aldiz, EB (E.J. Hezkuntza Saila, Zientzia eta teknika, Hizkuntza, F. Arbizu, U. Larramendi); eta AB38 6, HiztEn, Euskalterm 2.

Informazio osagarria
Eratorpen-atzizkien banaketa argitu behar da

-keta atzizkiak sortzen ditu zalantzak; P. Xarritonek dio, ez dela hain arrotza Ipar., eta onartzekoa dela forma hori

diruketa
iz. Ipar. Dirutza. Holako diruketa ederrak emaztearen kopeta iluna argiarazi zuen. Zer erokeria, holako diruketa endurtzea batere beharrik gabe!

Aztergaia: diruketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-keta.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

dirutza.

ebaketa
1 iz. mat., log. Aldi berean bi multzo edo gehiagotan dauden elementuak aurkitzeko eragiketa. A, B eta C multzoen ebaketa den multzoa. Ebaketa egin.
2 iz. Ebakitzea. Sarritan erabili ohi da zulatzeko makina ebaketarako.

Aztergaia: ebaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ebaketa Mat., Log.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta Mat.etan: cf. batuketa, kenketa, eragiketa, etab.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

matematika, logika erabileremuetan (ez, ordea, medikuntzan eta: cf. ebakuntza)

ebaluaketa
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebaluaketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebaluazio].

Aztergaia: ebaluaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-10-07 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh158 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

ebaluaketa iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebaluaketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebaluazio].

ebaluaketa 151; ebaluazio 2467.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ebaluaketa 57; ebaluazio 147.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Gaizki eratua ez badago ere, komeni da debekua mantentzea lehian dagoen -zio maileguak hobesteko irizpide egokia gogoratzeko.

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. ebaluazio.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-pen/-zio.

ebasketa
1 iz. g. er. Lapurreta.
2 iz. zuz. Indarkeriarik erabili gabe inoren gauzaz jabetzea.

Aztergaia: ebasketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

lapurreta.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Bi ohar: 1) "Ebasketa" hitzaren sinonimo gisa "lapurreta" jarri da, baina, zuzenbidearen ikuspuntu teknikoari helduta, ezin dira parekatu "lapurreta" eta "ebasketa". Lapurretak berarekin dakar inoren gauzaz jabetzea indarkeria erabilita (hau da, gaztelaniazko "robo"; ikus Zigor Kodearen 237. artikulua). Ebasketak, berriz, berarekin dakar inoren gauzaz jabetzea indarkeriarik erabili gabe baina jabearen borondatearik gabe (hau da, gaztelaniazko "hurto"; ikus Zigor Kodearen 234. artikulua). Hortaz, azalpena ematekotan, hobe "indarkeriarik erabili gabe inoren gauzaz jabetzea". 2)"Ebasketa" hitzari g.er. marka jarri zaio, eta hori ez dator bat egungo errealitatearekin. Zuzenbidearen munduan behintzat, horixe da erabiltzen den hitza, lehen esandako delitua aipatzeko. Gutxi erabilia baino, testuinguru horretan asko erabiltzen dela esan daiteke.

 - [E116]: "oso kontuz hartu beharreko auziak aipatzen ditu AUren oharrak: a) lapurreta eta ebasketa formen adiera(k) zein d(ir)en, euskal testuek esan behar dute, eta ez gaztelaniaz eta Zuzenbidean egin litezkeen bereizketek; b) litekeena da euskaraz ere halako banaketak egin behar izatea, halako arlotan, baina horrek ez du erabaki behar "berezko" adiera; c) irtenbide posible bat aipatua du lantaldeak geroagoko kasuren bat edo bestetan (jokabide arriskutsua izan litekeela ohartaraziz, hala ere): tradizioari dagokiona agertu lehenik (ahalik eta leialkiena, eta dagozkion markekin), eta gero espezialitateari dagokiona, honetan arbitrarioagoak izan gaitezkeenez; hala jokatzea erabakiko balitz, honelako zerbait egin beharko genuke hemen: "ebasketa iz. 1 g.er. 'lapurreta'. 2 Zuz. 'indarkeriarik erabili gabe...'"; d) baina nik ez dakit frantsesez ere (kasu bat aipatzearren) banaketa hori horrelaxe egiten den, ala gaztelaniaz bakarrik egiten den, hau da, Hegoaldean "beharrezkoa" den banaketa den, baina Hegoaldean bakarrik, eta orduan Zuz. markaz gainera, Heg. marka ere eraman beharko lukeen bigarren adierakoak. Hor dago ebasgoa ere, lehenbiziko itzulian. Nire proposamena: bere horretan uztea lantaldearen proposamena. Horrek askatasuna ematen du espezialitate hizkeran nahi diren bereizketak egiteko. Baina hemen ez nuke bereizketarik egingo".

 - Erabakia: Erabakia (2006-10-27): "ebasketa iz. 1 g.er. 'lapurreta'. 2 Zuz. 'indarkeriarik erabili gabe inoren gauzaz jabetzea'".

egituraketa
iz. Egituratzea. Ik. antolaketa. Unibertsitatearen egituraketa bereziki irakaskuntzan oinarritzen dela diogu.

Aztergaia: egituraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

egoera aldaketa, egoera-aldaketa
iz. fis. Solido, likido, gas edo plasma baten agregazio-egoeraren aldaketa. Teknika honi esker, lipido solidoaren egoera-aldaketa (solidotik likidora) zein tenperaturatan gertatzen den jakin daiteke.

Aztergaia: egoera-aldaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh44 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 61 (Argia 2, Berria 9, Deia 1, Europar Batasuna 1, EiTB 4, Elhuyar 1, Elkar 1, Euskaltzaindia 3, Goiena 1, Jakin 1, Laneki 4, UEU 33); ETC: 283

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: egoera-aldaketa: cambio de estado / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: egoera-aldaketa cambio de estado (Fis., Inform. Pedag.)

Bestelakoak

egoera iz. Zerbait edo norbait dagoen modua. Beti egoera berean dagoena. Zein egoeratan dagoen jakiteko. Atseginezko eta zorioneko egoera. Euskal Herriko ekonomiaren egoera. Bere diru egoera larriagatik. Hizkuntza-egoera aztertzeko. Herriaren barne egoera nahasia. Egoera-aldaketak. Egoera berrira egokitzeko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa

Fis.

egosketa
iz. g. er. Egostea. Egosketaren amaiera aldera, bi tipula xerra sartu oliotan.

Aztergaia: egosketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze/-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

eguneraketa
iz. Eguneratzea. 2017ko aurrekontuak zehazteko prozesuan ari da Azpeitiko Udala, eta horrekin batera Azpeitia 2013-2025 plan estrategikoaren eguneraketa egingo dute.

Aztergaia: eguneraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh144 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): eguneraketa 47: Elhuyar 5 (adib.: “Aldiz, zerbitzariak, Internet-hornitzaileak edo Interneten beraren azpiegitura ez dira ziurrenik hain prest egongo, haietan gauzak ez ukitzea eta eguneraketa gutxi egitea baita joera”), Berria 31 (adib.: “Hilabete horietan, segurtasun arazoak eta akats kritikoak konpontzeko eguneraketak egiten dituzte”), EiTB 3 (adib.: “Spotifyk jada badauka streaminga azken eguneraketaren ostean eta Googlen helburua aukera hori denda martxan jartzerako prest izatea da iTunesen aurkako lehia eragingarritasun handiagoz egiteko”), Jakin 3 (adib.: “Jose Mari Jimeno zenaren semeak hartua baitu lan horien edizioaren berrikusketa, eguneraketa, koordinazioa eta bultzada”), Argia 2 (adib.: “INSEEk 2006ko datuak kaleratu zituen iaz, azkeneko eguneraketa egin eta hamar urtera”), DiarioVasco 3 (adib.: “izan ere, lege aipamenak, lege eguneraketak eta abar bilatzeko erabili ohi dute”). // eguneraketa 143: Aizu 8, Argia 7, Berria 65, Deia 2, DiarioVasco 6, Euskal Herriko Agintaritza 4, EiTB 3, Elhuyar 9, Consumer, Espainiako Gobernua 5, Goiena 11, HABE, Jakin 6, Laneki 6, UEU 2, Uztarria 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eguneraketa 1, Xabier Arregi (“berak deskribatzen du nola integratzen den berria dagoeneko egituratutako erdietsitakoaren arloan, berak deskribatzen du orijinalaren erorketa tradizionalaren esparrura, edo, berriro, dagoeneko-esandakoaren berragerpena, eta jatorrizkoaren eguneraketa”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es actualización / fr actualisation: Elhuyar: 1 gaurkotze, eguneratze; 2 Ling aktualizazio / Nolaerran: gaurkotze, eguneratze / Zehazki: 1 gaurkotze, eguneratze; 2 gauzatze / Labayru: gaurkotze, eguneratze, aktualizazio / Adorez5000: 1 eguneratze, gaurkotze; 2 gauzatze.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

eguneratze araua da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da

Baztertzekoa, aski da eguneratze arautua.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handia du, eta sartzekoa izan liteke. Nolanahi ere, Informatikan eguneratze dabil. Bestalde, eguneratu aditzean informatikari dagokion adiera sartu behar da.

egurketa
1 adb. Ipar. eta naf. Egur bila. Egurketa atera ziren.
2 iz. Egurra bilatzea; (basoan) egur egitea. Basoan egurketan ari nintzen. Aurtengo egurketak egin ditugu.
3 iz. Egur pila.

Aztergaia: egurketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Ipar. eta Naf. adlag. 'egur bila'. 2 iz. 'egurra bilatzea'. 3 iz. 'egur-pila'.

Informazio lexikografikoa
Forma batek ez d(it)uen adiera(k)

1. egur bila(keta); 2. egur-pila

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): Ipar. eta Naf. dela adieraziko da eta 3. adiera ('egur pila') iz. kategoriakoa dela argituko da.

ehorzketa
iz. Ehorztea, lurra ematea. Mezarik gabeko ehorzketa. Haren ehorzketan izan nintzen; intxaurrezkoa zuen zerraldoa.

Aztergaia: ehorzketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ehorztarazoak, ehorzketak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-rzk-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "falta". (1993-02)

ekarketa
iz. g. er. Ekartzea.

Aztergaia: ekarketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze/-pen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

ekorketa
iz. fis., teknol. Tarte jakin bat uhin edo partikula sorta batez korritzea edo arakatzea. Irudi elektronikoa bere gainazalaren ekorketa batek sortua izateak, ekorketa horretaz egin daitezkeen manipulazio berezietarako aukera ematen du. Ekorketa-teknika oso erabilia da higidurazko argazkietan.

Aztergaia: ekorketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ekorketa (eta e.-seinale) 4: Fisika Pr. 1995 2 ("Barne-sinkronismoaren kasuan, ekorketa-seinalea behatu nahi den seinalearekin automatikoki sinkronizatzen da", "Posible da, halaber, seinalearen xehetasunen bat anplifikatzeko asmoz, eskuaren bidez ekorketa desarratzen duen seinalearen malda edo maila aldatzea"), Elektroteknia 2 ("Hori horrela gerta dadin, ekorketa horizontala hasten den bakoitzean puntu-argitsuak, ardatz bertikalarekiko balio bera izan beharko du, hau da, sarrerako seinalearen balio zehatz batez sinkronizatuta egon beharko du ekorketa horizontalaren hasierak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ekorketa : AB38 2 (barrido), HiztEn (1 ekortzearen ekintza eta ondorioa; 2 toki itxi bateko gasak kanpora botatzea; 3 Fis. espektrometrian, erradiazio-tarte jakin bateko maiztasun guztietan aztertu nahi den propietatea [substantzia baten infragorrizko zurgapena esaterako] sekuentzialki arakatzea; 4 Teknol. elektroi-izpiak, telebista, radar edo beste oszilografo katodiko baten gainean, irudia eratzeko helburuarekin egiten duen bidea), Euskalterm 3 (barrido, rastreo) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ekorketa : ElhHizt (1 barrido, barredura; 2 iz. Fis./Teknol. barrido), HiruMila (barrido) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Forma nagusia da gaur

.0: tradizioko forma da ekortu 'erratzaz garbitu', baina oso gutxitan erabilia, eta gaur berrartu denean, adiera berezia duela berrartu da; premia bati erantzuten dionez eta sektorekoek hori darabiltenez, onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis., Teknol.

eleketa
1 iz. Hizketa.
2 adb. Eleketan, hizketan. Ik. eleka. Eleketa ari ziren. Eleketa hasi, egon. Eleketa laketago liburuetan baino. Kantuz eta eleketa.
Azpisarrerak

Aztergaia: eleketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta adlag. / AS: eleketan adlag.

elkarketa
iz. Elkartzea. Hitz elkarketa eta eratorpena. Zinema irudien elkarketa-egitura.

Aztergaia: elkarketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elkarrizketa
iz. Zerbaitez mintzatzeko, bi lagunek edo gehiagok egiten duten solasaldia; norbaitekin, zerbaiten berri jakiteko edo zerbaiti buruz haren iritziak jakiteko egiten den solasaldia. Platonen elkarrizketak. Elkarrizketaren gaia. Ugazaba eta langileen arteko elkarrizketetan. Bere anaiarekin izan zuen elkarrizketan. Sari-irabazleari elkarrizketa bat egiteko. Elkarrizketarako prestatu dituen galderak. Hitzaldi ondoko elkarrizketan.
Azpisarrerak

Aztergaia: elkarrizketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02
elur erraketa, elur-erraketa
iz. Elurretan ibiltzeko tresna, oinetan jartzen dena, tenisean erabiltzen diren erraketen antza duena. Besaide Mendizale Elkarteak elur erraketak erabiltzen ikasteko irteera antolatu du otsailaren 26rako.
entzuketa
iz. Entzutea, entzuten egotea. Ik. entzunaldi. Epaileak agindutako telefono entzuketa ugarietan esandakoak.
Azpisarrerak

Aztergaia: entzuketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

epaiketa
iz. Epaitzea. Ik. jujamendu. Epaiketa batean bi lekukok gauza bat aitortzen badute, haien aitortzea egiazkoa da. Auziaren epaiketa. Epaiketa gertatu zen aretoan. Epaiketa gabe kondenatua.

Aztergaia: epaiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

IparKazet (Justizia): sentence/jugement: epaiketa (espainolez, ez dira sentence eta jugement bereizten, biak "sentencia" direla baitiote. Euskaraz, epaiketa deituko ditugu biak, baina bereiztu nahi izanez gero, sentencia eta jujamendua hitzak guztiz erabilgarriak dira)

eragiketa
1 iz. Helburu jakin bat lortzeko egituratzen den ekintza saila. Merkataritza-eragiketak. Elkarren ondoz ondo gertatzen diren hiru eragiketaren emaitza da ikusmena: eragiketa optikoak, eragiketa kimikoak eta nerbioen eragiketak.
2 iz. Kopuru edo adierazpen batetik abiaturik, beste zenbait kopuru edo adierazpen lortzeko erregela multzoa. Batuketa, kenketa eta gainerako eragiketa aritmetikoak.
3 iz. ekon. Salgaiak, baloreak edo zerbitzuak saltzea edo erostea. Eragiketa 75 milioi eurokoa izango da CAFentzat. Merkatuan egiten diren eragiketei buruzko xedapenak. Gobernuak gehieneko ordainsari batzuk ezarri ahalko ditu kopuru batetik gorakoak ez diren eragiketetarako.

Aztergaia: eragiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta Mat.etan

eraiketa
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eraiketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eraikuntza].

Aztergaia: eraiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-04-28 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-12-02 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh25 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. eraikidura.

eraiketa iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eraiketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eraikuntza].

eraiketa 23.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eraiketa 24.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

eraikin eta eraikuntza hedatuagoak aski dira

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Ordezko proposatua hedatua dago, baina oraindik ageri dira eraiketa gutxi batzuk.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. eraikuntza (arautua aski delakoan; cf. berreraik- ere).

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-kuntza.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

erailketa
iz. Hilketa, giza hiltzea.

Aztergaia: erailketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-04-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Osaera okerreko forma da, baina onartzekoa, erabili(a) delako

ik. oharra, s.u. erahil

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "erahilketa [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: [era(h)ilketa] hobe hilketa, herio; XK: erailketa h. hilketa

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): erailketa onartu da.

eraisketa
iz. Eraistea. Annanek esan zuen palestinarren etxeen eraisketa gelditzeko ezin duela ezer egin.

Aztergaia: eraisketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: eaitste (Bp II: "Espiritü saintiaren eaitstiaren orhitzarretan"), eta Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko eraispen : "Descendimiento" Lar. "Action de puiser, de descendre" Dv. "Bihotzetik bihotzera ordainezko afekzionen erauspen bat egiten da, il se fait une communication (descente) d'affections mutuelles de cœur à cœur (He Phil)" H (puede tratarse de un error por erauskunde).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eraisketa 6, EB: R. Galarraga 2 ("Honetan AA' katetua, eraisketa egingo den planoari dagokionez A puntuak duen kota edo altuera da eta A'D, berriz, puntuaren proiekzio horizontaletik bandara dagoen distantzia da", "Irudian erakusten da nola egiten den sistema diedrikoan puntu baten eraisketa"); G. Nazabal ("Donostiaren sute, arpilaketa eta hondamendia (1813); Bere murrailen eraisketa (1863)"); Azterketa Historikoak/1 ("Donostiako harresien eraisketa eta Boulebarreranzko hiri-kaskoaren zabaltzea"); EHAA 1986 ("projektuaren hasierako onespena ematen duen akordioak, berez eta besterik gabe dakar eremuen partzelaketa, eraikuntza eta eraisketarako lizentziak ematea"); J. Kalzada ("Hemengo hau eraisketan harrapaturik geratu zen arren bizirik atera zen"); eraispen 4: UZEI (euskal ordain gisa: "Abatimendua. Ik. Eraispena 1"), Elhuyar ("Plano honek kuboarekin eta esferarekin sortzen duen ebakiduraren eraispena eskatzen da"), BAO 1995 ("2.2 atalean, ordenamendutik kanpoko izaera bakarrik dokumentazio grafikoan eraispena espreski bilduta duten eraikinek izango dutela jasoko da"), Autonomoak ("Gai honetan interesgarria litzateke birmoldaketa prozesuan enpresa handietako langilegoaren jokabideak aztertzea, beren interesak eta egoera berean dauden enpresa txikietako langileekiko solidaritateaz, eraispena erabatekoa izan da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eraisketa : HiztEn (eraispena); eraiste : LurE, Euskalterm 4 (`ordeño' 3, `deposición' 1); eraispen : AB38 1 (abatimiento), AB50 1 (desmantelamiento), HiztEn (1 Eraik. eraikin bat eraistearen, lurrera botatzearen, ekintza eta horren ondoriozko hondakin-materialen multzoa; 2 Mat. geometrian biraketa-ardatz bezala bi planoren arteko ebakidura-lerroa hartzen delarik, plano bat eta bertan marraztutako irudiak biraketa-mugimendu baten bidez beste batera tokialdatzea); Euskalterm 13 (derribo, demolición) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eraisketa : HiruMila (1 ordeño, 2 derribo; 3 abaratamiento), ElhHizt (derribo), Casve EF (1 effondrement; traite du lait; cf. jeiste), PMuj DVC (1 ordeño; 2 derribo); eraispen : ElhHizt (1 derribo, demolición; 2 derribo, demolición), HiruMila (1 derribo; 2 abatimiento, desánimo, desaliento), PMuj DVC (1 abajamiento; 2 desmantelamiento); eraiste : EuskHizt, HiruMila (1 acción de bajar, hacer descender; 2 ordeño), Lur EG/CE eta EF/FE (derribo; démolition). Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-pen/-tze osaerako lehiakideen artean erabiliena zein den esatea zail da, urriak baitira lantaldearen datuak; hirurak eskainiko dira, erabilerak argi dezan lehia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

eraketa
iz. Eratzea, antolaketa. Ik. erabide. Erleak; lan eraketa eta banaketa. Gizarte eraketa berri baten alde. Herriko jaien eraketa. Hitz berrien eraketaz.

Aztergaia: eraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erakusketa
iz. Erakustea; bereziki, artelanak edo bestelako ekoizpenak erakusteko jendaurrean egiten dena. Jantzien erakusketa izan da. Industria-erakusketa. Argazki erakusketa. Gustavo Maeztuk Bilbon egin zuen erakusketan. Bilboko Laugarren Euskal Liburu Erakusketa. Erakusketa-aretoa. Erakusketaren katalogoa. Erakusketako margolanak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: erakusketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
eraldaketa
iz. Eraldatzea. Bilbo hiriaren eraldaketa. Filosofiak Platonen eta Julianoren garaien artean izandako eraldaketa.

Aztergaia: eraldaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze/-kuntza.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldaketa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: eraldatze prozesua ez al da? eta eraldakuntza, eraldaketaren ondorioa?

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): ez dira sartu.

eralgiketa
iz. Eralgitzea, xahutzea.

Aztergaia: eralgiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze/-pen.

eransketa
1 iz. Eranstea. Kode Zibilaren argitaraldi berriari egindako eransketen eta zuzenketen oinarriak argitzeko.
2 iz. hizkl. Aglutinazioa. Hizkuntzak onartzen ez dituen atzizki eransketak.

Aztergaia: eransketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh71 2022-12-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 69; ETC: 226

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: eransketa 1 iz. añadidura, acto de añadir; 2 iz. (Hizkl.) aglutinación / Adorez: eransketa 1 añadidura. 2 aglutinación. 3 pega, acción de pegar / Labayru: eransketa 1 iz. añadidura, acto de añadir / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta hiztegiek ere jasoa. Gainera, ez dago ordezkorik hiztegietan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Gehitzeko: eransketa. Hitz aberasgarria izan daiteke, gaztelaniazko "gehiketa", "batuketa", "bat-egitea" eta antzekoak euskaraz emateko".

 - [E116]: " a) forma berria da hau ere; b) agerraldi bina dituzte eransketa eta eranste izenek XX. mendeko corpusean; eta bost testutan ikusi dut eransketa gaurko prosarenean (idazleak: X. Arregi, I. Arrigain, I. Mendiguren, L. Oñederra [15 aldiz], I. Uribarren [37 aldiz]), baina ez dut begiratu zein den izena eranste- formakoetan (400 bat dira). Nik ez nuke aipatuko oraingoz, hau da: hurrengo itzulirako utziko nuke".

 - Erabakia: Erabakia (2007-11-30): "ez aipatu".

erauzketa
iz. Erauztea. Tiroidearen erauzketa partzial edo erabatekoa.

Aztergaia: erauzketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Hedapenezko adierak

gaur 'ateratze', etab.

erdiraketa
iz. kirol. Erdiratzea. Eskuin hegaletik egindako erdiraketa baten ondorioz iritsi zen gola.

Aztergaia: erdiraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): erdiraketa 256 [Kirol.]: Berria 103 (“Erdiraketa itxia espero nuen”), EiTB 147 (“Llorentek buruz errematatu zuen Yesteren erdiraketa”), DiarioVasco 6 (adib.: erdiraketa baten ondorioz baloia bigarren zutoinera iritsi eta Mikel Larrañagak buruz sareetara bidali zuen baloia”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: erdiraketa 113: Berria 112 (adib.: “Hala, minutu erdia bete ez zenean lehen aukera izan zuen, baina Kollerrek gutxigatik ez zuen buruz errematatu Nedvedek eginiko erdiraketa”), Joan Mari Irigoien (“Eta bigarren zatiari ekin eta antzeratsu joan zen neurketa, harik eta, ordu laurdena falta zela, nik hegaletik erdiraketa itxi bat egin nuen arte”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es centro / fr centre: Elhuyar: erdiraketa, erdiratze / Nolaerran: erdiratze, erdiraketa / Zehazki: erdiratze / Labayru: erdiratze, erdiraketa / Adorez5000: erdiraketa.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

erdiratze iz. Kirol. araua da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Onartzekoa da arloa zehaztuz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

erkaketa
iz. Erkatzea. Hizkuntza-erkaketa ez da eragiketa mekaniko bat.

Aztergaia: erkaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

ernalketa
iz. Ernaltzea. Ez direla ernalketarako elkartzen.

Aztergaia: ernalketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erorketa
iz. Erorikoa.

Aztergaia: erorketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. eroriko.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

gehienetan egokiagoa da eroriko edo erorkera erabiltzea

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "erorketa/eroriko: hitz ezberdinak dira, eta biek izan behar dute sarrera hiztegian, hobe hori soberan dago gure azken aldiko irizpideen arabera".

 - [E116]: "lehen itzulian luze eztabaidatu genuen hau (ia tradiziorik gabea dela erorketa, eta tradizio sendoa duela eroriko-k; -keta osaerakoak ez direla ohikoak da aditzekin, etab., etab.), eta berriro ere eztabaida dezakegu, jakina, baina, prozedura kontuagatik, ez dut uste egokia den lehen erabakitakoa orain zalantzan jartzea berriz ere. Holakoetan adibideak gaineratzen ditugu, batzuetan, edo AS berriak sartu, baina ez eztabaidatu berriz ere lehen eztabaidatu genuena. Proposatzen dut bigarren itzuli honen amaieran ikusteko uztea ukitu gabe, eta "h." marka daramaten beste guztiekin batera berrikusi itzuli hau amaitzean".

 - Erabakia: Erabakia (2008-01-25): "ok".

erosketa
1 iz. Erostea. Lurren erosketaren ondorioz.
2 iz. pl. Etxeko eguneroko beharretarako gauzak erostea; gauza horien multzoa. Etxeko garbiketa, haur eta adinekoen zaintza, sukaldea, erosketak... Nobitaren erosketak eramango ditut aurrena, haren etxera.

Aztergaia: erosketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erraketa
1 iz. Hainbat pilota-jokotan erabiltzen den pala sareduna. Erraketa eta pilota eskuartean zerabiltzala. Errazagoa dela badminton partida bat badminton erraketekin jokatzea, tenis erraketekin jokatzea baino.
2 iz. Elur-erraketa. Aurten, gainera, Abodiko eski estazioan bi ibilbide berri prestatu dituzte erraketekin egiteko.
3 iz. Erraketa-jokoa. Hamabi haurrek pilotako hainbat modalitate ezagutzeko aukera izan dute, hala nola, esku-pilota, zesta-punta, pala eta erraketa. Zesta-punta nahiz erraketa jokalariak.

Aztergaia: erraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'pala sareduna'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "erraketalari ere bai, ezta?" (2005-07-19)

errausketa
iz. Erraustea. Hondakinen errausketa.

Aztergaia: errausketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-01-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu errausketa , errauspen formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errausketa 8: J.L. Agote ("Garonako ordokietan edo Erdialdeko Mendigunearen hegoaldean errausketako hilerririk ez da aurkitzen IV. mendearen erdialdeaz gero"), K. Olaetxea 2 ("Hiru zolu ezberdin ditu eta giza aztarnak azaltzen dira errausketaren aztarnekin batera [...] Lazaldayko haitzuloan ere errausketaren aztarnak aurkituak izan ziren"), BAO 1994 2 (adib.: "Lurren sendoketa eta prestaketa, errausketak, urak aurkitzeko zulaketak, zimendaketak eta zoladurak"), Egunk 1994 ("Egun, hondakinak desagertarazteko erarik eragingarriena errausketa litzateke"), A. Agirre ("Jabego-sistema zertxobait konplexuagoari hasiera eman zion eta hildakoei buruzko kultura berria sortu zen: errausketa zeritzana"), Lan-prestakuntza ("Errausketak berak sortutako produktu toxiko berriak botatzen ditu eguratsera eta"); errauspen (eta e.-errito) 4: Lantziri ("Errauspen-erritoak arau orokor batzuk jarraitzen baditu ere..."), Egunk 1996 3 (adib.: "... hiri hondakin solidoen errauspenaren aurka daudela adierazi zuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errausketa : AB50 1 (incineración), HiztEn (1 erraustearen ekintza eta ondorioa; 2 hed. suntsipena), Euskalterm 2 ('incineración' eta e. labe 'crematorio'); errauspen : AB38 1 (incineración), HiztEn (errausketa), Euskalterm 3 ('incineración', 'derribo', eta e.-labe 'horno crematorio') // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errausketa : ElhHizt (1 incineración; 2 destrucción, pulverización), HiruMila (destrucción), PMuj DVC (1 cremación, incineración; 2 demolición, derribo, asolamiento); errauspen : HiruMila (1 incineración; 2 devastación, demolición), PMuj DVC (1 pulverización, incineración, cremación; 2 devastación) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze/-pen.

erreketa
iz. Erretzea. Arrasateko erreketaren ondorioz. Belar erreketan ari ziren.

Aztergaia: erreketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
erroketa
iz. mat. Erroa kalkulatzean datzan eragiketa aritmetikoa.

Aztergaia: erroketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-keta matematika-eragiketen adierazleetan

eskualdaketa
iz. Eskualdatzea. Jakinarazpen horrek eskualdaketaren oinarrizko baldintzak jasoko ditu.

Aztergaia: eskualdaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-03-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh400 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

eskualdaketa 9: Pello Urzelai (“Eusko Jaurlaritzaren eskualdaketakoa baino haratagokoa“), Iban Santamaria (“Espainiako Gobernuak politika pasiboen inguruan inolako eskualdaketarik egitea uko egin ondotik”), Berria 5 (adib.: “eskualdaketa hori gauzatzeko”, “ez zuen azaldu eskualdaketa nolako baldintzetan gauzatzea espero duten”), Jokin Labaien (“makilaren eskualdaketa”), EiTB (“Lana Sustatzeko Politiken eskualdaketa nola egin behar den zehazten du Alderdi Jeltzaleak”).// eskualdaketa 409: Argia, Berria 29, Deia 4, Deustuko Unibertsitatea 203, DiarioVasco 4, Europar Batasuna, Euskal Herriko Agintaritza 21, EiTB 2, Consumer, Espainiako Gobernua 90, Goiena 2, Gomylex 43, Jakin, Karmel 3, Nafarroako Gobernua, UEU, Uztarria, Zuzenbidearen Euskal Akademia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eskualdaketa 8: Berria 4, Jose Morales 3, Iñaki Heras.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: traspaso. / PFGZ: "Eskualdaketa: Transmisión". / BarnErrot: "Kupoa eta eskualdaketen balorazioa: Cupo y valoración de transferencias"; "Oinordetza eta Eskualdaketa Atala: Sección de Sucesiones y Trasmisiones"; "Eskualdaketa Zuzendaritza: Dirección de Transferencias".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

badu lehiakide hedatuagorik: eskualdatze arautua.

Maiztasun handia du, eta jasotzekoa izan liteke. Euskaltermen ere ageri da. eskualdatze forma araua da.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. eskualdatze (arautua oraingoz aski delakoan).

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ez da ikusten zein arazo egon daitekeen eskualdaketa bere horretan onartzeko.

 - [E116]: ongi eratua da, eta ez da izartxoa emanez gaitzestekoa; jaso beharrik ez badago, zerrendatik kentzea dugu irtenbidea.

 - Erabakia: (2008-10-31) kendu lerroa.

estalketa
iz. Estaltzea. Bekatu bat dago Jainkoak berak barkatu ezingo duena: bekatu hau da bekatuaren estalketa.

Aztergaia: estalketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

etiketa1
1 iz. Paper, kartoi edo kideko gai baten zati txikia, zerbaiti informazioren bat eskainiz, eransten zaiona. Etiketan jartzen duena.
2 iz. Norbaiti, nolabait markatzeko eta talde edo sail jakin batean sailkatzeko, ezartzen zaion izena. Ik. estigma. Langile beltzen proposamenei ezezkoa eman genielako arrazista etiketa ipini ziguten. Estigmatizazio prozesuek informazio gehiago ematen digute etiketa jartzen duenari buruz, markatua geratzen denari buruz baino.
3 iz. Hotsandiko ekitaldi eta zeremonietan bete beharreko arauak. Bai, behin mozorrotu nintzen, etiketa-jantziaz ezkontza egunean. Gizon bat bera ere ez zegoen etiketaz jantzia.

Aztergaia: etiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 1 'paper-, ehun-zatia, informazioren bat eskainiz, zerbaiti eransten zaiona'. 2 'eztabaida': eskolastikoen etiketak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 eztabaida ("eskolastikoen etiketak"); 2 paper-, ehun-zatia, informazioren bat eskainiz, zerbaiti eransten zaiona...

etiketa2
iz. g. g. er. Eztabaida. Eskolastikoen etiketak.

Aztergaia: etiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 1 'paper-, ehun-zatia, informazioren bat eskainiz, zerbaiti eransten zaiona'. 2 'eztabaida': eskolastikoen etiketak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 eztabaida ("eskolastikoen etiketak"); 2 paper-, ehun-zatia, informazioren bat eskainiz, zerbaiti eransten zaiona...

ezabaketa
iz. Ezabatzea.

Aztergaia: ezabaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezarketa
iz. Ezartzea. Ikasketa berri batzuk ezarri nahi baditugu, ezarketa horrek kostu bat du.

Aztergaia: ezarketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-07-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ezarte (eta lege-e.) 4 ager.: G 2 (Cb EBO: "[Gramatikaren parteak] Adberbioa, Interjezio edo Ezartea, ta Konjunzio edo Itsaskida"; Zait Plat: "Lege-ezartean (...) aiei egoki zaiena (...) azaltzen dute agintariek"), Zu 2 (Mercy: "konfrariaren ezarteko deseiña"; "[konfrariaren] establimentüko edo ezarteko dekreta"; cf. OEHko oh. "no es seguro que esté sustantivizado"); esku ezarte 6 ager. (Mg); nini ezarketa G 1 (Ibiñ Virgil: "Eztira bat, ala ere, txertaketa eta nini ezarketa. Niniak ernetzen diren azalaren erdi-unean (...) ebaki mear bat egiten da eta beste zugaitz batetik iasotako ninia sartzen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezarketa 64: horietan ezarketa soilak 12 dira (adib. R. Berriozabal: "Euskararen erabilera oinarrizko eskubidea bada ere, kontuan hartzekoa da, badela eskubide hori ezarketa edo berezikeria-tzat jotzen duen biztanle multzoa ere"; BAO 1994: "metalezko egituren muntaia eta ezarketa"; LanSaila 1993 2: "Ogasun mugiezinetango ezarketek ezingo dute esandako dirubaltzen ehuneko 30ekotik gora jo"); elkarte-osagaiak dira besteak: esku-ezarketa B 1 (K. Egileor: "Batek ordenatzeko formula edo era emoten dau: esku-ezarketa, diakonoen jantzia jaztea, kaliza emotea"); diru-ezarketa 49 (EHAA 1984-1992 47, adib.: "Diru-ezarketa onargarriek gutxienez zortzi milioitara iritsi behar dute", "Lehengai-galerak ekiditeko diruezarketak"; KLLegea 1984: "bakoitzak bere agintepide-eremuko diruezarketa-gastuen dirubidetarako"; LanSaila 1993: "diruezarketak egiteko gai diren baloreen zerrenda"); domu-ezarketa 1 (OinLegBizk 1990: "Domu-ezarketak iturri dituzten hilarterainoko edo aldi baterako urtesariak"); sare ezarketa 1 (AAO 1989 2, adib.: "Zehaztasun Handiko Galgaketa Sare Ezarketa: 9.100.000 pezeta"); testu ezarketa 1 (A. Lakarra: "Honetarako, zalantzarik gabe, gehixeago lagundu beharko lukete zenbait edizio, ustez kritikoren, aparatuek; aspaldixko hasi ziren filologoak toki horietan biltzen, testu ezarketarekikoez landa, iturri, antzeko pasarte eta are hitz interesgarrienen historiazko oharrak, hitz baten adiera beste kide batez ematea gutxietsiz edo"; ezart(z)e (eta indar-e.) 8: G 1 (Onaind: "indar-ezartze au nundik norakoa dan jakin nai izan ezkero, Abando'ra jo bear; an dugu gizon bat zaintsu ta bizia, Arana-Goiri tar Sabin zeritzana"), EB 7 (J.M. Angulo: "Beraz, hutsean ezarte eta aldenkera osoan izan den intentsitate erdia dago gero, orratza eskalaren erdi ingurura joango delarik"; GAO 1989 5, adib.: "Igoera, kopuru horiei Euskal Herriko 1989ko KPI gehi %2aren pareko portzentaiaren ezartzeaz lortzen denaren baliokide izango da"; AdminEusk 1994: "Editoreek bi helburu azpimarratzen dute Euskal Herrian irakaskuntza elebidunari buruzko ezartze edo ikerketa-egitarauak aztertzean"); esku-ezartze 5: G 2 (Ol IB, Illetak), EB 3 (B. Muxika); ezarkuntza EB 7 (J.A. Berriotxoa: "Hydrozoa klaseko zenbait espezie (...) oso garrantzitsuak [dira] lehen kolonizatzaile bezala, beste animali talde batzuetako espezie berrien ondorengo ezarkuntzarako aukera emanez"; Informatika Atlasa 3, adib.: "biltegiratze lekua handitzeko disko edo zinten erabilera oso zabaldurik dago datu-ihardupiderako ezarkuntzetan"; M. Navarro: "... arras erabakiorrak diren elkarte-politika edo ekintza batzuek ere (lau askatasunen ezarkuntza, adibidez) ez dutela aurrekontuan isladapenik"; Fdz. de Larrinoa: "Honexek, sostaituriko egoera berria zela eta, batetik besterako higimendua ekarri zuen, zeinak ez bait zen ezarkuntza sakabanatua eratu, baizik eta, utzitako herrietan bezalako bizimoldeari zegokion banaketa eta zatiketa espaziala berretu"; Gipuzkoako geografia: "Azken hau garrantzi handikoa da, bai komunikabieetarako, bai giza-ezarkuntzarako"); ezarrera EB 11 (J.M. Txurruka: "Ikus gorputzadarrak kiridio moetakoak direla eta bai eskuek eta bai oinek maskurrak dituztela. Marraz haien ezarrera"; EuskarenProgr: "Animali-irudi laun bat (kartulina, kartoi, polispan, kortxozkoa) pieza egituragarrietan deskonposatu, eta ezarrera aldatuz inprimatu eta animazio sekuentziak sortu"; I. Aldabe 2, adib.: "Genero batzutan, gainera, berezgarria da, beso bakoitzaren muturrean organo argidun baten ezarrera"; E. Antxustegi: "Emakumea gora begira etzaten da, baina, ezarrera graziosoa harturik"; Hemen 1987 2, adib.: "Jose Maria Gorordok ez du uste hiru banderen ezarrerarekin inzidenterik sortuko denik"; TeknolMekan 2, adib.. "Fase batean zehar ondoz ondoko eragiketek pieza desmuntatzea eskatzen badute, piezak pieza-etxean har dezakeen ezarrera adina azpifasetan banatzen da"; Kalkulua: "Naturako fenomenoen ikerketa kuantitatiboa egitean, bertan parte hartzen duten aldagaien arteko menpetasun funtzionalaren ezarrera eta analisia egiten dira"; X. Amuriza: "objektuarekiko distantziatik eta organoaren ezarreratik datozkeen gogoeten bidez...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ezarketa : DFrec 1, AB38 2, AB50 55 (hauetan diru-e., e.-egitasmo, zor-e., etab.), HiztEn, LurE (ezartzea; ik. ezarpen), Euskalterm 4 (hauetan e. totaleko kateter, lokarri-e.); ezarkuntza : AB38 2, Euskalterm 1; ezarrera : DFrec 1, AB38 3, AB50 1, Euskalterm 2 (hauetan hauteskunde-mugapeen e.); ezartze : DFrec 5, AB38 3, AB50 6 (hauetan e. teknikoaren txartel), LurE, Euskalterm 2 (afektu-e., fonemak e.), Euskalterm 2 (afektu-e., fonemak e.).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ezarketa : EuskHizt (ezartzea; ik. ezarpen), HiruMila (repercusión, instalación, colocación), ElhHizt (acción de injertar, implantar; acción de poner, depositar, colocar), EskolaHE (ezartzea; ik. ezarpen), Casve EF (implantation), PMuj DVC (1 solería, soladura, ezarketa egin: entarimar; 2 inculpación, imputación; 3 instalación, colocación; 4 creación, fundación, etab.); ezarkünte : Casve EF (établissement, fondation, instauration); ezarkuntza : HiruMila (1 asentamiento, fundación; 2 instalación), PMuj DVC (fundación, establecimiento); ezarrera : HiruMila (disposición, establecimiento, colocación, asentamiento, implantación), PMuj DVC (1 colocación; 2 establecimiento); ezartze : EuskHizt, HiruMila (puesta, colocación), Lur EF/FE (remise), Casve EF (eta ezarte: mise, pose), HaizeG BF (pose, installation), Lh DBF (mise, pose), DRA (forma verbal de ezarri), PMuj DVC (1 erección, fundación; 2 instauración, implatación; 3 imposición, colocación; 4 inscripción; 5 depósito, acc. de dep.) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

etxe ezarketak [31. or. tit.]

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

ezarpen hedatuagoa aski dateke

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-pen/-tze.

ezkutaketa
1 iz. Haur jolasa, batzuk ezkutatzean eta beste batek ezkutuan daudenak aurkitzean datzana. Jakinda, ezkutaketa jolas hartan galtzaile irtengo nintzela.
2 iz. Ezkutatzea. Datuen ezkutaketa eta manipulazioa.
Azpisarrerak

Aztergaia: ezkutaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 36 lek. (B 7 / G 29)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ezkutaketan azpisarrera jasotzea proposatu da Ik. gordeketan; gorde-gordeka. Ezkutaketan ari ziren jolasean. ibili, jolastu aditzekin adibideak gehitu azpisarrera sortu berrian eta ikusak azpisarrerara eraman. Horrez gain, jaso adibideren bat sarreran.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

(joko-izena).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Hartzekoa, ezta? "Ezkutaketan ibili" (gordeketan)" (2005-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Ezkutaketa: adibidea jartzea ez legoke gaizki, askok `jugar al escondite' euskaraz nola esaten den ez dakite eta: haurrak ezkutaketan ari ziren jolasten (jolasean).

 - [E116]: egokia izan daiteke adibide hori eranstea (gehien-gehienetan non kasuan erabiltzen dira joko-izenok): "ezkutaketa iz. (joko-izena): haurrak [...] jolasean".

 - Erabakia: (2009-06-26) ezkutaketa iz. (joko-izena): haurrak ezkutaketan ari ziren jolasean.

ezpalketa
1 adb. Ipar. g. er. Ezpal bila. Bazkaria egiteko egurra eskas izanez, amak ezpalketa igorri zuen semea.
2 iz. g. er. Ezpaltzea.

Aztergaia: ezpalketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 adlag. g.er. Ipar. 2. iz. g.er.

filmaketa
iz. Filmatzea. Nahiago dut filmaketan gehiegi ez agertu, zuzendariak askatasun osoz joka dezan.

Aztergaia: filmaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): filmaketa 184: Berria 101 (“Filmaketa baten tankera hartu du entseguak”), EiTB 78 (“Filmaketa 10 egunez egin zen urrian”), Argia (“La Otxoak parte hartu zuen filmaketan”), DiarioVasco (“Gogoan dut Kuban egindako filmaketa bat”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: filmaketa 98: Berria 87 (adib.: “Hamar asterako filmaketa lanak zituzten aurreikusita”), Josu Zabaleta 5 (adib.: “bere filmaketaren dokumental bat”), Xabier Olarra 2 (adib.: “Lasai hartu zuen filmaketa, ez zen batere aztoratu, ez kamerekin, ez filmaketa taldeekin; gustatu ere gustatuko zitzaion, apika”), Patxi Iturritegi, Patziku Perurena, Iban Zaldua, Ramuntxo Etxeberri.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

filmatze araua da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, lehiakidearekin batera

onartzekoa da lehendik araututako filmatze lehiakidearekin batera.

finantzaketa
iz. Finantzatzea. Ikastetxe publikoen finantzaketa-sistema.

Aztergaia: finantzaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: "finantzaketa: financiación"; "finantzaketa eta kontabilitate-tutoretza: financiación y tutor de contabilidad" / EEgunk: "finantza, finantzaketa, finantzabide, finantzari" / PFGZ: "Nazioarteko finantzaketa: Financiación internacional" / BarnErrot: "Nekazaritzako finantzaketa: Financiación agraria".

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria hobestekoa da, lehiakidea baino hedatuagoa baita

-keta osaerakoa proposatzen da, hau baita hedatu-erabiliena, eta bakarra aski delakoan.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-pen/-zio.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Txostengilearekin ados.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): bere horretan jasoko da proposamena: «finantzaketa iz.».

finketa
iz. Fintzea. Petrolioaren finketa.

Aztergaia: finketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

finketa 6: MetalurFisi 2 ("Altzairuaren kalitatea hobea izan dadin, finketaren prozesuan bigarren zepa erabiltzen da", "desoxidazioa edo finketa"), Ekaia 1995 ("Altzairuen erresistentzia igotzeko erabil daitezkeen mekanismo desberdinen artean, garrantzitsuena ferritaren ale-tamainaren finketa da"), Elhuyar 1995 3 (adib.: "mikroegituraren finketaren ondorioz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

finketa : HiztEn (Teknol.), Euskalterm 7 ('afino' 5, 'afinado' 1, 'refinamiento' 1) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

finketa : ElhHizt (1 Inform. refinamiento; 2 Teknol. atino; 3 Kim. refino, refinado) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

gutxitan erabili izan da, baina -keta osaerakoa erabili da.

fitxaketa
iz. Fitxatzea. Talde zuriaren fitxaketarik onena entrenatzailea bera izan da. Dirua izanez gero, bi edo hiru fitxaketa egin daitezke taldea biribiltzeko.

Aztergaia: fitxaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

fitxaketa (eta fitxaketa multzo) 4: M. Lopez ("Jaun hauek teniseko klub garrantzitsu bateko begiraleak dira, eta nor eta Sergio semea begiz jo dute etorkizun handiko fitxaketa egiteko"), Hemen 1988 ("Udaren atariko fitxaketa multzoak gorabehera anitz sortu du futbolaren inguruan"), Egin 1996 2 ("Roberto Carlosen fitxaketak zailtasun handiak jarri al dizkizu postu horri eusteko? [...] Zer irizten diezu aurten Realak egin dituen fitxaketei?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fitxaketa : HiztEn (fitxatzearen ekintza eta ondorioa), Euskalterm 3 (fichaje) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fitxaketa : ElhHizt (fichaje), HiruMila (acción de fichar), Casve EF (fichage) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

erabili den forma eskaintzen da, nahiz kirolarien kontratua adierazteko erabili den (eta adiera hau arrotza da, noski, Iparraldekoentzat).

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.