Euskaltzaindiaren Hiztegia

394 emaitza keta bilaketarentzat - [301 - 350] bistaratzen.

ordainketa
iz. Ordaintzea, erosi, hartu edo zor denari dagokion saria ematea. Ordainketa egin. Auzitegiek ez dute zorraren ordainketa eten.

Aztergaia: ordainketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. aparteko.

ordenaketa
iz. Ordena, antolamendua. Ik. ordenamendu. Altunak hitz ordenaketa bortxa handiegirik gabekoa zuen gogoan.

Aztergaia: ordenaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berria da, eta beharrezkoa, dirudienez.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta.

orrazketa
1 iz. Orraztea, orraztaldia. Ilea moztua izango dute, orrazketan denborarik ez emateko.
2 iz. Idazlan batez mintzatuz, zuzentzea, azken ukituak egitea. Ik. orraztaldi 2; orraztu2. Egileak utzi zituen bezalaxe, batere orrazketarik gabe, argitaratu dituzte ipuinak. Liburuari azken orrazketa eman. Atalka argitaratu ziren lanak, zer-nolako erantzuna jasotzen zuten ikusi ostean, azken orrazketak egiteko asmoz.

Aztergaia: orrazketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
osaketa
1 iz. Osatzea. Israelgo gobernu osaketa.
2 iz. Osaera, zerbait osatua dagoen era.
3 iz. Sendaketa.

Aztergaia: osaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-kuntza/-tze.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

osasun azterketa, osasun-azterketa
iz. Pertsona baten osasun egoera aztertzeko egiten diren osasun proben multzoa. Zer moduz joan zaizu urteroko osasun-azterketa?

Aztergaia: osasun-azterketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh72 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

osasun(-)azterketa 162.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

osasun(-)azterketa 22.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: examen médico / reconocimiento médico.

def: paziente 1 iz. Med. Osasun azterketa bat egiten dioten pertsona; eritasunen bat dela eta, mediku baten ardurapean dagoen pertsona. Mediku eta pazienteen arteko harremana. Nire pazienteetako bat da.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa osasun eta azterketa sarreretan.

oteketa
adb. Batez ere Ipar. Ote bila. Oteketa joana zen.

Aztergaia: oteketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Ipar. 'ote bila'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta 'bila'.

otoizketa
iz. g. er. Otoitza, otoitzaldia.

Aztergaia: otoizketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 2001-06-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

othoizte 13, beti ap. Lç ("Othoizteak nola enzun daitezkeen", "Elias zen gu bai pasionen suiekzionetako gizona, eta othoiztez othoitz egin zezan, ez lagian uririk", "Hosiah-na, Hebraikozko sentenzia bat da [...] eta othoitzte bat da"; othoiztez egon 7: "Eta gertha zedin populu guzia batheiatzen zela, eta Iesus batheiaturik othoiztez zegoela, ireki baitzedin zerua", "Krist othoiztez egon", "Krist nigarrez, eta othoiztez egon", "baina Spiritua bera othoiztez dago guregatik erran ezin daitezkeen suspirioz", "Eta hunez othoiztez nago", "Ebodiari othoiztez nagoka, eta Synticheri othoiztez nagoka diraden afekzione ber batetako Iaunean"; othoiztez izan 3: "Eta hura sarthu zenean unzira, othoiztez zaion demoniatu izan zena harekin lizen", "igor zitzan harengana Iuduen Anzioanoak, othoiztez zaiola, ethorririk senda lezan haren zerbitzaria", "Eta hek othoiztez zaizkala denbora luziagoz hekin egon ledin, etziezen akorda"); cf. othoizte egin : Lç (Eg 1,24: "Eta othoizte egiten zutela erran zezaten"; Eg 13 tit.: "Barur eta othoizte egin"; Eg 13,3: "Orduan barur eta othoizte eginik, eta eskuak haien gainean ezarririk, igor zitzaten"); otoiztze 1, GavS ("zuri otoiztzeak zure Seme Jauna gandik erdietsi dezazula aientzat guzientzat, osasuna, bakea, ondasunak Mundu onetan"); otoizketa eta otoizketan egon bana, TAg Uzt ("Martin apaizak, saskadiko gerizpe atsegiñean eserita, eguneko otoizketak zegizkin", "Aren aurrean belaunikatuta, otoizketan zegon bitartean, malkoen jarioak zearkatzen zion etengabe aurpegi zoragarria Dorronsoroko alaba gazteenari"); otoizketa ibili 1, Mattin ("Azken bertsua kantatuko dut harentzat umil-umila: / sendo etxetik partitu eta bidian gelditu hila; / orai harentzat bihotz barnetik ni otoizketa nabila, / bertze desirik eztut egiten: zeruan gerta dadila!"). // Ik. ap. DRA othoitze 1, Tragedie de R. Normandie ("Iratzarriren da Richart / eta jarriren belharik, / othoiez Jinko hunari / othoitze baten egiteko"), othoitzeko izlag. 1, Herr 1958 ("Gizon pollita, goxoa, fede handikoa eta othoitzekoa"); eta testu-lekukotasunik gabeko otoizte 'rogativa'.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

otoizketa 1, I. Omaetxebarria ("Antxe zegoan amonatxo mezatan [...] otoizketa sutsu berotan sartuta"; otoizketan egon / jardun bana, Euzkadi 1934 ("Beste norbait autesteko asmuz barriro batzandu ziranean, iru urteko umetxu batek deadar dagi, esanaz; Jangoikoak gure gotzain autetsi eban Ander, kartujotarren lekaretxean otoizketan dago", "mats-ayen gañean lo pizka bat egin ezkero, gaurik geyenean otoizketan diardu, egunaz barau egiten eban deun onek").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

otoitze : HiztEn (ik. otoitz); otoizte : HiztEn, LurE, Euskalterm 1 (esate sinonimoarekin, 'rezo') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

otoitze : Casve EF (prière, supplication), Lh DBF (othoitze: 1 inf. de othoitu; 2 prière), DRA (1 ruego; 2 oración); otoizketa : PMuj DVC (oración, súplica, ruego, rezo); otoizte : EuskHizt, HaizeG BF (prière), Lh DBF (othoizte: prière), PMuj DVC (velaciones, rogativas, letanías) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

otoitza, otoitzaldia.

oztopo lasterketa, oztopo-lasterketa
1 iz. Atletismoko proba, ibilbidean jarririko hesiak eta putzua gaindituz egiten dena. Arratsaldean, 2.000 eta 3.000ko oztopo lasterketak jokatuko dira.
2 iz. Zaldi gaineko lasterketa, ibilbidean jarririko hesiak eta putzua gaindituz egiten dena.
3 iz. Eragozpenez jositako bidea. Taxuzko narrazio bat atontzea oztopo lasterketa bat da. Ordezkariek eta gurasoek atzo kontatutako esperientzien arabera, gehienetan nahi dutena lortu gabe amaituko den oztopo-lasterketa bilakatuko da saioa gainerako herrietan.
partiketa
iz. Zatiketa. Zati horietako bakoitzean partiketak egin daitezkeela.

Aztergaia: partiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-04-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
pentsaketa
1 iz. Pentsatzea, gogoeta. Ik. pentsamendu; pentsakizun. Gizonak hor anitz pentsaketa egiten du. Oso pentsaketa sakonak dira zureak.
2 adb. Ipar. Pentsatzen, gogoetan. Pentsaketa ari zen. Nor naizen pentsaketa egonen zara, badakit.
Azpisarrerak

Aztergaia: pentsaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau97
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-04-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 adlag. Ipar. 'pentsatzen': pentsaketa dago. 2 'pentsatzea': gizonak anitz pentsaketa egiten du.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bigarrenaren iz. kategoria zehaztuz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 1 eta 2 adierak alderantziz jartzea: 1 'pentsatzea': gizonak anintz pentsaketa egiten du; pentsaketan ari da. 2 adlag. Ipar. 'pentsatzen': pentsaketa dago. || Lehenik adiera erabiliena eta normalena ipintzeko.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-09-07) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia, baina egokia iruditzen zaio batzorde honi ohargileak adieren hurrenkeraz dioena, eta hala jakinaraziko zaio H1.1 lantaldeari.

pilaketa
iz. Pilatzea; horren ondorioa. Ik. metaketa; buxadura; buxatze. Ordainlekuetan hamasei kilometroko auto ilarak izan ziren lehengo astean, baina pilaketak arintzen ari dira. Jende pilaketak arrisku une larriak sortu zituen.

Aztergaia: pilaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 2001-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

pintaketa
1 iz. Pintatzea. Atzo hasi ziren eraikuntza zaharreko pintaketa-lanak.
2 iz. Horma publikoetan eginiko marrazki edo esaldia, maiz aski gizarte- eta politika-arazoak salatzen dituena. Ik. grafiti. Abiadura Handiko Trenaren kontrako pintaketak egin zituzten herenegun Altsasuko udaletxean.

Aztergaia: pintaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 2001-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

pintaketa 1, Alz Txib ("Ez det pintaketik nai; ez, ez!"); pintatze 1, Lç Ins ("Eztiagu beraz aditu behar ezen imajina ebakite, edo pintatze guzia jeneralki defendatzen dela").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

pintaketa 8: Tx. Garmendia ("gazte askoren jantzi eta pintaketak"); UZEI ("erritu magikoa litzateke pintaketa hori"); HezkSaila 1985 ("pintaketez eta kale, espaloi eta etxaurrekaldeetako kolore-galtze eta deformazioei buruz"); L. Etxezaharreta ("ohiturazko laborarien espresbideak erabili dira, pintaketak, Prefeturaren aurrean su pizteak eta azkenean ordezkaritza baten hel araztea Prefetaren bulegora"); Egunk 1991 (""Gora Espainia" lemak agertzen zituzten pintaketak azaldu ziren Abetxukoko kaleetan"); Betiko loa ("Auto Konponketa eta Pintaketa"); pintatze 1, Saioka/3 ("Pintatze eta esmaltatzearenak ere bai").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

pintaketa : DFrec 4, AB38 2, AB50 2, HiztEn, Euskalterm 3; pintatze : AB38 2 (p.-lan 1), LurE, Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

pintaketa : HiruMila, ElhHizt; pintatze : EuskHizt // Ez ditugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

pintaketa eta pintatze, biak jasoko dira, horien arteko lehia erabilerak argi dezan.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

pisaketa
iz. Pisatzea. Ik. pisaldi. Belarra biltzeko eta pisaketak egiteko, badakizue sei laguneko taldea behar izaten dela.

Aztergaia: pisaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

pisaketa 3: Txill ("Pisaketa eta neurketa egiteko txartel berezia topatu du, eta bere buruz osatuko du dena"), Natur/6 ("Jakin behar duzu, berotze eta pisaketaren bitartez, janari batek urik badaukan ala ez esperimentatzen"), Egunk 1997 ("Bai belar bilketa eta baita pisaketa ere mekanikoki egingo da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

pisaketa : HiztEn (1 pisatzearen ekintza eta ondorioa; 2 Kir. Hainbat kiroletan partehartzaileak edo beraien animalia edo tresnak [...] pisatzea, kategoria erabakitzeko asmoz edo handicap bat ezartzeko egiten dena), Euskalterm 1 (harri-p., pesaje de piedra) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

pisaketa : ElhHizt (1 pesaje 2 Kir. pesaje), HiruMila (pesaje), Casve EF (pesée), PMuj DVC (pesaje) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

plaketa
iz. biol. Ornodunen odoleko zelula, odolaren gatzatze prozesuan garrantzi handia duena. Milimetro kubiko bat odolek 250.000 plaketa inguru ditu normalean.

Aztergaia: plaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 2001-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta beharrezkoa dirudi bere arloan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

plater tiroketa, plater-tiroketa
iz. Kirol olinpikoa, jaurtigailu batek jaurtitzen dituen plater moduko batzuei eskopetaz tiro egitean datzana. 10etan, plater tiroketa, Ehiztarien Elkarteak antolatua.
ponpaketa
iz. Ponpatzea. Ura lursailetara eramateko behar den ponpaketa-sistema hagitz garestia da.

Aztergaia: ponpaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh109 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

ponpatze iz. Isurkari bat ponpa baten bidez goratzea. Ura etxeetara eramateko ponpatze sistemak energia asko eskatzen du. Bihotzak ponpatze indar handia egiten du.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ponpaketa formarik.

ponpeketa 105: Aizu (“FNCAko teknikarien esanetan, ikerketa ezak proiektua bera baliogabetzen du; Aldundiaren txostenak ez du Urari buruzko Europako Zuzentaraua betetzen. Ingurumenari dagokionez, obrak Gaubeako Tumecillo eta Omecillo ibaien arroak eta egoera ekologikoa kaltetuko lituzkeelakoan daude adituak, Barrongo urtegia betetzeko ponpaketak egingo baitira gehienbat”), Argia 2 (“Urtegietatik hirietarako tutueria eta ponpaketa sarea ere baldintza onetan dago, batez ere azken hogei urteotan egindako lanei esker”), Berria 3 (“LPEEren arabera, prezio horren gainetik soilik berreskuratuko dute ponpaketa hobetzeko eta zabaltzeko eginiko inbertsioa”), Deia (“Ponpaketa makina bat edo beste eta materialak aldatu dira ordutik, baina egungo gatzagileek, ordukoek bezalaxe, lehenengo egunean eskuz ureztatzen dituzte larrainak -bi putzutatik ateratzen den eta litro bakoitzeko 250 gramo gatz dituen urarekin-; bigarrenean, arrastelua pasatzen dute urak nahastu eta gatza zoruan itsatsi ez dadin; eta hirugarrenean, palaka jasotzen dute lurrunketaren ondoren gelditzen den gatz pila”), EiTB 4 (“Protokoloa sinatu ostean ikuskatzaileak banatzen hasi beharko dira Errusiako, Ukrainako eta Ekialdeko Europako ponpaketa estazioetan, gas errusiarra Ukrainara eta Europara heltzen dela bermatzeko”), Elhuyar (“Hirian sortutako hondakin urak, itsasadarrera bota beharrean, Punta Galeatik 15 km ra isurtzen ziren zuzenean, ponpaketa sistema baten bidez”), Consumer 3 (“Ikertzaile japoniarrek diote sauna erabiltzea lagungarri izan daitekeela bihotzeko kongestio akatsak dituzten pertsonentzat, bihotzaren ponpaketa eta odol fluxua hobetu egiten delako“), Espainiako Gobernua 4 (“Produktu kimikoak, gasa eta petrolioa garraiatzeko hodiak, 800 mm tik gorako diametroa eta 10 km tik gorako luzera izanez gero, a) paragrafoan aipatutako guneetan; eta biltegiratze geologikoa helburu duten karbono dioxido fluxuak garraiatzeko hodiak, haiekin lotutako ponpaketa estazioak barnean hartuta”), Goiena (“Diotenez, kasu horietan, bihotzak bere ponpaketa %60ra jaisten du eta horrek bihotzaren geratzea ekartzen du”), Laneki 85 (“Horrelako ponpaketa estazio txikiek atal hauek izaten dituzte: ura biltegiratzeko andel bat, balbula mekaniko baten bidez kontrolatutako ur sarrera bat, bulkadako irteera bat, eta urpeko ponpa bat”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ponpaketa 5, Irene Aldasoro (“Hartara, sortzen diren korronte piezoelektrikoek halako ponpaketa bat eginarazten diete zelulen mintzei, eta horrek asko handitzen du hezurretako kanal estuetako elikagai-emaria”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ponpatze forma lehendik jasoa dago, baina hau ere jaso liteke.

prestaketa
iz. Prestaera; prestamena. Zuei harrera ona egiteko prestaketak egiten hasi da dagoeneko.

Aztergaia: prestaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
probaketa
1 iz. Proba, saioa. Etengabeko indar probaketa.
2 iz. Dastatzea. Arratsaldean hasten da jendea sagardo probaketan.

Aztergaia: probaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

arratsaldean hasten da jendea sagardo-probaketan.

prozesaketa
iz. inform. Prozesatzea. Ik. prozesamendu. Datu prozesaketa.

Aztergaia: prozesaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 2001-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

prozesamendu (eta datu-prozesamendu) 12: Bibalbio ("Kasu honetan beraz, tenperaturak elikagaiaren erdiespenean eta prozesamenduan inplikatutako prozesu mekaniko eta fisiologikoetan zuzenki intziditzen bide du"), Informatika Atlasa ("Datuen azken moetako tratamenduak, hemen interesatzen zaigunak, bilketa- eta hautaketa-prozesu bat behar du, biltegiratze eta prozesamenduaz gain"), TestuZient 2 (adib., "Zentzu honetan, hezkuntza arloan, helburu oinarrizkoenetako bat, testu desberdinen prozesamenduan lagunduko duten ikasteknika eta estrategien garapenean datza"), PsikolSoz ("Aztertu izan da nola Priming-efektu honek, ondorengo informazioaren prozesamenduan eragina duen"), LingKonputaz 3 ("Biltegi horiek laguntza paregabea ematen dute euskararen izaera aztertzeko, izan ere, halako azterketarik gabe prozesamendu automatikoa herren geratzen baita", "lengoaia naturalaren prozesamenduaren inguruan"), Elhuyar ("kalkulu-zentru: [Inform.] Erakunde, enpresa, bulego, etab.etan, datu-prozesamendu automatikorako behar den tresneria nagusia eta teknikari-multzoa daudeneko egoitza"), L. Haranburu A. ("Apezen prozesamenduak"), Diskurtsuaren A. ("errelebantzia printzipioak finkatzen dituen baldintzak komunikazioan sortzen den elkarrekintzaren interpretazio inferentzial baten moduan ikus ditzakegu, non inferentzia hoien prozesamenduaren kostua ere kontuan hartzen den"), L. Oihartzabal ("Landu gabeko meakinetik, prozesamendu berezi batzuen bitartez, baliozko edukia lortu ohi den bezalatsu"); prozesaketa (eta datu-p., lote-p., p.-errakuntza, testu-p.) 26: Informatika Atlasa 6 (adib., "testu-prozesaketarako dauden programa-paketeen aplikazio teknologikoak", "Historikoki, testu-prozesaketarako aplikazioek bulegoetako lanen automatizazio-ihardupidearen lehenengo pausoa bete zuten"), X. Mendiguren B. ("Eta hirugarren atala, oroimenari buruzkoak, testu-prozesaketa, informazioa, ezaguera eta oroimena bezalako gaiak lantzen ditu"), UZEI 10 (guztiak, hiztegietako definizioetan, adib.: "datu-prozesaketa, datu-tratamendu — traitement de données, traitement de l'information", "denbora errealeko tratamendu, denbora errealeko prozesaketa — traitement en temps réel"), EHAA 1993 4 (adib., "Prozesaketa-errakuntzen erremuntaketa eta zuzenketa", "5. gaia. - Protesi osoen ezkoztadura, enmuflaketa, paketaketa eta prozesaketa"), Erreologia ("Prozesaketa alde batera utzita, bai ustiapen-arazoetan [...], bai aplikazioak garatzerakoan [...] presioaren eragina aztertzea bazterrezinezko eginbeharra izan daiteke"), I. Eguren 4 (adib., "Badakigu prozesaketa burutzeko programak behar ditugula, baina programa hauek nola daude osatuta?", "datuak hartu; prozesaketa; emaitzak eskaini"); multiprozesatze 1, OrdenadoreP ("Multiprozesatzea: Bi prozesu edo gehiago aldi berean egitea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

birprozesatze : Euskalterm 1; multiprozesaketa : Euskalterm 2; prozesaketa : HiztEn, Euskalterm 13; prozesamendu : AB50 1, HiztEn, Euskalterm 3; prozesatze : AB50 1, Euskalterm 12; teleprozesaketa : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ElhHizt: prozesaketa (procesamiento), prozesamendu (procesamiento) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

prozesaketa eta prozesamendu, biak jasoko dira, erabiltzaileei utziz horien arteko lehia erabakitzen.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-mendu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Inform.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

puskaketa
iz. g. er. Puskatzea. Hemen bi edo hiru ataletatik ez da atal berri bat sortzen; batetik hiru sortzen dira, puskaketaren erruz.

Aztergaia: puskaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 2001-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

puskaketa 4: J. Sudupe ("Estadu-aparatu burgesaren puskaketa eta Estadu-aparatu berri baten ezarpena da, noski, proletargoaren diktadura"), Xake ("Posizio hertsietan, kontuan izan beharreko punturik garrantzitsuena puskaketaren ahaltasuna da"), Lek ("Dudarik gabe itzen izaerak berak laguntzen dute ortarako; itz bakoitzak ba du alako berezko izaera bat, puskaketa oiek ola egiteko"), J.A. Berriotxoa ("Honi esker, kolonia uraren mugimenduaren arauera mugitzen da, eta horrela janaria aurkitzeko aukera gehiago ditu eta puskaketa ekiditzen da"); puskatze 3: Leon ("Ostia Sainduaren puskatzea"), E. Laxague ("ogiaren puskatzea"), K. Aulestia ("Monarkiaren figura politikoak garantizatzen du, nolabait, puskatze hori ez ematea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

puskaketa : DFrec 1 (Deia: "plater p."), AB38 1, AB50 1; puskatze : LurE; // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

puskaketa : HiruMila (fragmentación), PMuj DVC (fragmentación); puskatze : PMuj DVC (fragmentación, fraccionamiento, partición, parcelación).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zatiketa.

pusketa
iz. gip. Puska, zatia. Ahora daramagun ogi pusketa. Gazta pusketa edo haragi xerra bat.

Aztergaia: pusketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1996-05-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gip.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

pusketaka.

puxketa
iz. gip. adkor. Pusketa. Emaiozu ogi puxketa bat.

Aztergaia: puxketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: PUXKETA. (Forma con palat.). a) "Trozo, pedazo. Emoiozu ogi puxketa bat" Elexp Berg. Emen bost [mirari] aukeratu zaizkizu beste ainbat probintziri egiñak, aurretik, lenengo puxketan, siñeskun edo asele bat dutela. SMitx Aranz 201. Kolpeak, marko puxketa bat ausi dio. NEtx LBB 106. Zenbat lan-puxketa, euskal egunkari ta aldizkarietan zabalduak! Ib. 8. En DFrec hay 1 ej. de puxketa. b) "Jeneralean neska edo mutill-en atzean jarrita, ederra, bikaina. Aura azi da neska puxketia" Elexp Berg. "Zelako mutill puxketia dagola Karlos" Ib. c) (Ref. a los hijos). Gure aitak 84 urte bete zituenean, urtero bezela, apari batera deitu zigun bere seme-alaba ta geuren puxketei. Zendoia 79.

puxketa 3: Argia (“Eskopeta, fusil eta antzekoen ipurdi edo kirten hori egiteko behar den intxaur puxketa beltz ordaintzen da”), Elkar 2 (“Gure belarrietara ez zen puxketa bat besterik iritsi, eta segidan lehengo isiltasuna nagusitu zen berriro”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

puxketa 23: Bernardo Atxaga 8 (“Honako hau erretako habe baten puxketa kiskalia da!”), Pablo Sastre 3 (“Ogi puxketa batekin, horixe behar dut.”), Juan Martin Elexpuru 5 (“lur puxketa bat”), Patziku Perurena 3 (“Horra zeinen irudi finez adierazia, amodioak gure sexu puxketan eragindako kilika!”), Iñaki Segurola (“Behin batean jaso nuen karta elektroniko batetik puxketa bat”), Javi Cillero (“Kendallek hurrupa egin zion edariari, izotz puxketei kili-kili eraginez”), Lourdes Oñederra, Xabier Mendiguren Elizegi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazkorra da, eta pusketa sarrerarekin batera jasotzekoa. Gip. marka dagokio.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Gip.

Mailak

Adkor.

saiaketa
iz. Saiatzea. Ik. ahalegin. Ez du saiaketa luzeetan aritu beharrik izan.

Aztergaia: saiaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

saiaketa 16 ager.: B 1 (Erkiag Arran: "Ekanduaren esanera, urrengo beste [dantzaketa] saiaketa bi egin zituan"); G 5 (Vill Jaink 4, adib.: "erri auen aztamuka ibiltzeak eta sariok billatzearren egin izan dituzten saiaketak, ukigarriago dira guretzat", "Gorago ere esan dugu gizonaren begiak eta saiaketak ezer gutxi dezakela ontan", "Norbere saiaketa, odol eta malkoez irabazitakoa ez al da ederragoa?"; Lab SuEm: "Teatro-jardunean onela mintzatzen dira, andre. Mutil onek talentu aundia du. Saiaketan ondotxo ikasi zuan Teatroa erre aurretik"); IE 9 (Mde Pr: "Braiden aztarretan ibiliz, saiaketa ospatsuak egin zituen arlo hortan Charcot mediku jaunak", "Saiaketak honeka egiten dira, grosso modo: A, bidaltzaile batek zerbait, esate baterako eredu bat, tink-tink pentsatzen du B jasotzaile bati bidali nahi diola", "Neronek, saiaketa ernegarri zenbait egin ditut arlo hortan mediumtasuna poxi bat daukan lagun batekin"); EB 1 (MEIG: "Ez du saiaketa luzeetan aritu beharrik izan. Badakizki, inon ikasi gabe, novelagile batek jakin behar dituen gauzarik nagusienak") // Ez dugu saiakuntza formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

saiakuntza EB 36; saiaketa 28: B-G 9, EB 19; saiaketategi EB 2; saiakuntza : Txill 8, adib.: "Aisa uler dezakegu, horretara, olerkariari eta artistari bezala, haurrari ere olerki-lanak ez zaizkiola, Rilke-ren hitzez esateko, 'sendimendu huts, saiakuntza, esperientzi eta bizi-gun baizik'", "Saiakuntzak, eskuaren menturak ekaiari itxura aldatzen diotelarik, beraren gainaldean barrena ibilki; saiakuntzak ere hitzekin eta esaldiekin, era berean, izpirituaren taxumen eta adimen saiakuntza eta mentura gertatzen delarik"; Elhuyar 7, adib.: "Imanek bezala, edozein korronte elektrikok bere inguruan eremu magnetikoa sortzen du (Oersted-en saiakuntza), eta hau indukzio-lerroez irudikatzen da", "Orain arte egindako hiru saiakuntzen lehen zatia errepikatu eroalearen forma aldatuz (tolestatuta, bilduta, harilkatuta etab. ipiniz)"; TeknolMekan: "Taula hauek saiakuntza praktikoetatik aterata daude"; L.M. Bandres: "Saiakuntza honen bidez 'karga' kontzeptua agerrarazten dugu"; I. Irazabalbeitia: "Hala ere, saiakuntzei esker badakigu karbonoaren konposatu aseek lau lotura baliokide ageri dituztela"; X. Arregi: "Hori ongi ulertzeko saiakuntza erraz bat egingo duzu: jarri bonbila piztu baten aurrean pilota bat eta bira arazi poliki-poliki Mendebaldetik Ekialderantz"; Zientzia eta teknika 1986: "animaliengan egin diren saiakuntzetatik lortu diren ondorioek diotenaren arabera..."; J.A. Fernandez: "laborategiko saiakuntzetatik gaur egun konbekzio zelula txikien izateari buruz (haundiak batera agertzen direnak) espekulatzen da"; A. Diaz de Lezama: "... eta honekin batera, jadanik leku askotan saiakuntza baino gehiago diren praktika berri hauek: ordenadorearen bidez egindako itzulpena edo itzulpen automatikoa, dokumentazio-bankuak"; K. Santisteban: "egin diren saiakuntza ugariak izan arren eraikuntza bukatu gabe dago"; LehenZikloEsper 1987: "Saiakuntza bat egitean gerta liteke, x eta y aldagaiak formula matematiko baten bitartez erlazionatuak izatea"; J. Elorza: "Lehen saiakuntzan, makina lehertu egin zen eta Diesel ozta ozta atera zen bizirik handik"; Elhuyar 1990: "kontu handiz egin dute ikerlariek beren saiakuntza"; Kimika/3: "ez zen teoria atomiko honen balioa frogan jartzeko esperimentu edo saiakuntzarik egin"; Erreologia: "Jokaera berezi hauetan sakontzeko; saiakuntza bereziak egin behar, baina hauetan parte hartuko duten aldagaiak, beti ere honako hauek izango dira: tentsioa, deformazioa (edo deformazio-abiadura) eta denbora"; MetalurFisi 4, adib.: "propietate mekanikoak neurtzeko saiakuntza desberdinak garatu dira"; HezkSaila Txostena 1994 eta HezkSaila Batx 1994 3, adib.: "atomoaren zatiezintasuna zalantzan jarri zuten saiakuntzak azter daitezke", "Thompson eta Rutherforden ereduek eman nahi duten ikuspegia saiakuntzazko gauzatzetan ikusitako propietateak betetzen dituzten atomoena da"); saiaketa : Zubk: "Estropada aurreko giroa egunero igarten gendun gure errian, estropadalarien saiaketak ikusi, euren inguruko bizimodu berezia oartuten gendulako"; Vill: "Euskalerrian ere Trentoko Batzarraren inguruan ikusten dira lenengo saiaketak ezjakin beltz ura uxatzeko"; J. Gaztañaga: "Berdintasunik ez, baiña saiaketa aundia bai, elkarrengana urbiltzeko"; Berron: "Euskera eraberritzeko egiten ari geran saiaketak"; J.L. Iriarte: "Kirolari soil baten saiaketak eta alegiñak, geienbat, bere burua gainditzera zuzenduak daude"; M.M. Zubiaga: "Probak eta demak, indar-sariketak eta leiaketak, indar-txapelketak, saiaketak eta norgeiagokak gogoratzea aski"; B. Latiegi: "Saiaketa auek egiteko, atea itxi-itxi eginda bere gelan izkutatzen zan gure gaztea"; L. Aristizabal 2: "Baiña kontu, lengo borroka ori saiaketa bat besterik etzan", "Saiaketa egin ondoren, nork daki basetxetarrak zertara iritxi gintezken"); Lan Kide Aurrezkia 1977: "Entrepresatako sendagintza zerbitzuari buruz esan dezagun medikuntz zainketan asko sakondu dela, sistema edo organoetan, aurresendakuntz gisa, 'garbiketa'tara zuzenduriko azterketa osagarriak eraturik adibidez, elektrokardiografi azterketak, giltzurrin saiaketak, gibelekoak etab."; I. Aldabe: "ostren lehendabiziko hazkuntza saiaketak"; Txill 11, adib.: "Olerki-erritmoen iturburua den oparotasun horri eusten ahaleginduko gara, idorokundeak, esperentziak, saiaketak, zauskadak eta abar, denen artean paratuz eta partekatuz", "Brest-en egin dugu honen saiaketa, J. Rosmodruc-en ikastaldean 58-ko Abenduan egindako albunaren bidez: marrazki batzuri buruzko elkar-solasaldi batetik sortua zen", "Orduantxe gogoratzen eta bildumatzen da eguneko lana, uraren bidez egin diren saiaketak azaltzen, dokumentoak eramaten eta aztertzen"; Gand Uda: "Ingurutara zabalik, inguru katramila handikotan barna gizona / bizitza beteko bizi-minaren sena gidari duela arriskuen erdiz / bizitzaren senak beldur dien oztopoei biziki alde eginez alde ezinez / oztopotan behaztopatuz,/ bere bizitza berearen bizi-bide bila bakoitza,/ etengabeko saiaketan,/ ahozabalik, itsasoan arrain, begi zabalik"; GBarand Gauzaki 2: "azalburu hontako saiaketan Hegel'en Dialektika astiroago ta edazago aztertuko da", "Edonundik ixilaldi edo parrealdi agertzen da, dena alperrikako ekinaldi, eguneroko saialdi, baina zoroaren saiaketa da dena"; Erreologia: "hainbat saiaketa egin ziren liskatasun hori laborategian neurtzeko"; saiaketategi : ZerbGidaliburua 1989, zerrendatu batean: "S.O.S. DEIAK / Saiaketategia (Herrizaingo-Saila)/ Segurantza (Herrizaingo-Saila)"; J. Oregi: "horretango iharduna gehienbat saiaketategitan eta Ikertegietan egiten da".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

saiaketa : DFrec 2, AB38 2 (1 'intento' eta beste 1 'ensayo' itzulia), AB50 20 (18 'análisis, ensayo' itzuliak; 'intento' eta 'festival' itzuliak ager. bana), LurE (saiatzea; ik. ahalegina); saiaketategi : DFrec 1, AB50 27 ('laboratorio' itzuliak; hauetan s.-teknika, s. berezi, kimika-s., etab.); saiakuntza : DFrec 5, AB38 21 ('ensayo, experiencia' itzuliak), HiztEn (1 esperimentua; 2 Teknol. entseiua), LurE (saiaketa, saiatzea), Euskalterm 112 ('ensayo, experimento'; hauetan ebakidura-s., gogortasun-s., haustura-s., etab.).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

saiaketa : EuskHizt: (saiatzea; ik. ahalegin), HiruMila (empeño, acción de esforzarse), EskolaHE (saiatzea; ik. ahalegin), Casve EF (effort), PMuj DVC (1 ik. saiakera; 2 diligencia, esfuerzo); saiaketari : PMuj DVC (entrenador); saiakuntza : EuskHizt (saiaketa, saiatzea), HiruMila (ensayo, experimento), ElhHizt (ensayo, experimento), EskolaHE (saiaketa, saiatzea); saiakuntzazko : HiruMila (experimental) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

sakabanaketa
iz. Sakabanatzea. Zazpi hautagai aurkeztu dira, asko, eta horrek botoen sakabanaketa ekarri du. Presoen sakabanaketak sufrimendua besterik ez dakar.

Aztergaia: sakabanaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 2001-10-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

sakailaketa
iz. Sarraskia, hilketa handia.

Aztergaia: sakailaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2001-10-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

salaketa
1 iz. Salatzea. Haren ahotik halako salaketa gogorra aditu zuenean.
2 iz. zuz. Epaile bati edo dagokion organoari delitu bat edo delitu izan daitekeela uste den gauza edo egintza bat jakinaraztea, ahoz edo idatziz egin daitekeena. Ik. kereila. Zer salaketa dakarzue gizon honen aurka? Oinarririk gabeko kereilek eta salaketek zigor prozesuan bidegabeko geldiarazpenak eta atzerapenak eragin ez ditzaten. Kartzelako gizajo hura, nork salatu zuela uste duzu?, bere emazteak, eta emaztearen salaketarengatik galdua zegoen senarra.
Ohiko lexiak

Aztergaia: salaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-kuntza.

salerosketa
iz. Salerosia. Azoka da, menditarrentzat, ez bakarrik salerosketarako garaia, baita ere albisteak jakiteko era ederra. Salerosketarako ona ez den gauza ez da inoiz ona izango.
Azpisarrerak

Aztergaia: salerosketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

merkatalgo, salerosketa.

salketa
iz. Saltzea, salmenta.

Aztergaia: salketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-08-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahozko erabilerak

oso erabilia da Ipar. ahozkoan.

Jatorrizko forma

arraultzeak, (arraultze-salketa).

sariketa
iz. Hainbat parte-hartzaileren artean sari bat edo batzuk banatzeko egiten den lehiaketa. Literatura sariketak. Euskaltzaindiak eratutako sariketa. Bizkaiko bertsolarien bigarren sariketa.

Aztergaia: sariketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
sarketa
iz. Sartzea; bereziki, koitoan zakila sartzea. Sexu jolasa menu oso bat da, eta sarketa plater bat baino ez. Nik ez dakit emakumeek elkarrekin nola egiten duten, sarketaren gozoa alde batera utzirik.

Aztergaia: sarketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2005-11-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

intersarketa 1, I. Irazabalbeitia ("Hasierako intersarketa honetan konplexu bat osatzen da"); sarketa 7: Oihenart Taldea ("Hegoaldeko aurkipen anthropologikoak [...] ordukoz egina zegoela erakusten dute mediterranear elementuen sarketa"), Egunk 1999 6 (denak artikulu berean; adib.: "Sarketaz beste, sexu harremanetan modelo gehiago bilatzearen garrantzia azpimarratzen du Luis Elberdinek bere liburuan. Emakumeen gehiengoa sarketarekin ez dela orgasmora iristen, alegia, eta joko sexualak ugaritu egin behar direla").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sarketa : DFrec 1, AB38 1, AB50 4 // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

sarketa : Casve EF (insertion), PMuj DVC (inserción, intromisión, infiltración, metedura) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

sendaketa
1 iz. Sendatzea; sendatzearen ondorioa. Ik. sendakuntza. Sendaketa harrigarriak egiten omen ditu belarren bidez. Mirarizko sendaketen eragilea. Jakinduria handia hizketan eta esku handia sendaketan erakusten zituen.
2 iz. Gaitz bat edo zauri bat sendatzeko egiten den tratamendua. Ik. sendabide; tratamendu 2. Engraziari sendaketa egiten amaitu zutenean.

Aztergaia: sendaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-kuntza.

sexu heziketa, sexu-heziketa
iz. Giza sexualitatearen eta ugalketa-prozesuaren hainbat alderdi azaltzera zuzenduriko heziketa, sexu-garapen egoki baterako eta sexu-harreman osasuntsu eta arduratsuak izateko garrantzizkoak diren gaiak aztertzea eta lantzea xede duena. Gazteen artean gero eta beharrezkoagoa da sexu heziketa. Garaiko sexu-heziketako eskuliburu ezagun batek honela zioen: (...).

Aztergaia: sexu-heziketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 131, EPG: 18, ETC: 578.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: sexu-heziketa: educación sexual; Adorez: sexu-hezkuntza: educación sexual; Labayru: sexu-heziketa 1 iz. educación sexual.

Bestelakoak

sexu 6 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ik. sexual. Gizon bat atxilotu dute Gasteizen adingabe bati sexu abusua egitea egotzita. Sexu harremanak izan. Sexu heziketa. Autopsiaren arabera, gazteak ez zuen sexu erasorik izan, eta haren gorputzean ez zuten indarkeria arrastorik aurkitu. Egoerak okerrera egin du azken urteetan eta gora egin dute sexu gehiegikerien inguruko salaketek.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sexu eta heziketa sarreretan. sexu 6 adiera ezabatu.

siloraketa
iz. Siloratzea.

Aztergaia: siloraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. siloratze.

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

-keta eta -tze osaerakoak eskainiko dira, erabilerak argi ditzan.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

simaurketa
iz. Simaurtzea, simaurrez ongarritzea. Simaurketa eta lur hobetzeak.

Aztergaia: simaurketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
soilketa
iz. Soiltzea. Ik. murrizketa. Jorra eta soilketa guztiak egin behar dira neguko ilbeheretan.

Aztergaia: soilketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

mozketa, soilketa.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

solasketa
iz. Batez ere Ipar. g. er. Solasa, hizketa. Zer jalgiko den solasketa horietarik?, hori, besterik da!

Aztergaia: solasketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 2001-11-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

solasketa 1, Osk Kurl ("Elkar entzun ahal izateko, ia deadarka egin genuen aitak eta biok hurrengo solasketea"); solasketan 2: Hm ("Kontratu zaizkonz deliberazino onari eta utzi denbora galzen solasketan"), Laux AB ("Solasketan ibilteko bixija nozu, orratiño aberrijaganako larrijak jaso nau").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

solasketa 5: Zink Crit ("Gizon letazkatu auen solasketa ta idazkaiak beren argitasun, beartasun eta zeaztasunarren nabarmentzen dira"), Herr 1969-1996 4 (1969: "Baionako hamargarren "Entretiens" edo Solasketak ezin hobeki iragan dira [...] Aintzineko urtetan bezala, Solasketa horiek entzulen gogoaren aberasle izan direla, ez da hortan dudarik"; 1985: "Aipatu dituzte bereziki Genovan eta Vienan, Autrixiako hiri nausian desarmamenduaz eginak diren solasketak"; 1996: "Ez da dudarik gertakari horiek ez dituztela fagoratzen bakearen finkatzeko ari diren solasketak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

solasketa : AB50 1 ('juego'), HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

solasketa : HiruMila (charla, habladuría, conversación), ElhHizt (batez ere Ipar.; charla, conversación, parloteo), Casve EF (babillage, conversation), HaizeG BF (babillage, conversation), Lh DBF (babillage, conversation), DRA (charla, habladuría), PMuj DVC (1 charla, habladuría, parloteo; 2 discurso, conferencia, conversación) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Batez ere Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

'solasa, eleketa'.

soldaketa
iz. Soldatzea. Zelulosazko elektrodoak erabiltzeak erraztu egiten du soldaketa.

Aztergaia: soldaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

soldaketa (eta s. akats, s.-azaleztapen, s.-elementu, s.-prozedura) 7: EHAA 1993 6 (adib., "Soldaketa-elementuen ezaugarri fisikoak", "Soldagailuzko soldaketak", "Labeko soldaketak"), Argia 1997 ("Arrailadurak oso maiz gertatu dira zentral honetan; gehienetan hozketa uretan oxigenoa egoteagatik gertatu dira, baina baita material, muntaia eta soldaketa akatsak medio ere").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

soldaketa : DFrec 14, AB38 3 (hauetan 1 soldaketa elektriko), AB50 1 ('soldadura'), HiztEn, Euskalterm 1 ('soldadura') // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

soldaketa : HiruMila (soldadura: acción), ElhHizt (soldadura), PMuj DVC (soldadura); zoldaketa : PMuj DVC (ik. soldaketa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

soldatu, soldaketa.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk soildua.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

soldatzea.

sorketa
iz. Sortzea. Hitz sorketa.

Aztergaia: sorketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
suberaketa
iz. teknol. Suberatzea. Tratamendu termiko baten bitartez, beira suberaketa-punturaino berotzen da.

Aztergaia: suberaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

suberaketa 8 (eta birkristaltze-suberaketa, s.-egitura, s.-tratamendu): Elhuyar (titulu batean: "Suberaketa"), MetalurFisi 1993 7 (adib.: "Suberaketa azpikritikoan, hotzetako konformaziorako xaflei aplikatzen zaien birkristaltze-suberaketa kontsideratuko da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

suberaketa : DFrec 3 (J. Gonzalez eta E. Lazaro), AB38 2, HiztEn, Euskalterm 22 (suberaketa zuri, s.-instalazio...) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

suberaketa : ElhHizt (recocido, destemple del acero), HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Teknol.

sugaiketa
adb. Ipar. Sugai bila. Sugaiketa joan zen.

Aztergaia: sugaiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'sugai bila'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-keta ('bila').

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[kentzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

suntsiketa
iz. Suntsitzea. Ik. suntsipen. Gure Nafarroako Erreinu zaharraren suntsiketa. Mundu guztian gerra eta suntsiketa nagusi ibili ziren sei urte haietan.

Aztergaia: suntsiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-pen/-tze.

taillaketa
iz. Taillatzea. Irlandako artearen historia historiaurreko harri taillaketekin hasten da.

Aztergaia: taillaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2001-12-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: tailaketa / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[tailaketasartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

tapizaketa
iz. Tapizatzea.

Aztergaia: tapizaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau103
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
taxuketa
iz. Taxutzea. Euskal Herrian, antza, emakumeak ez du esku hartu hirien taxuketan.

Aztergaia: taxuketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 2002-01-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

taxuketa eta taxutze, biak eskainiko dira, horien arteko lehia erabilerak argi dezan.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

tentaketa
iz. g. er. Tentaldia, tentazioa.

Aztergaia: tentaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-01-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

tentaketa (eta t. lan) 10: KIkG ("tentaketa naiz galbideetan arkitzean"), Etxde JJ 7 (adib., "Mattin tentaketako itz oek esaten asi orduko", "tentaketa urbildu zitzaionean", "Alboan bizi ezpalitz, tentaketak gau ta egun erasoko ezpaniñu"), NEtx LBB 2 ("Etsaiak gal ez gaitzan bere tentaketan", "bapo ikasi dezu tentaketa lana"); tentamendu (eta -ü) 74: Mat 7 (adib., "Zer erran nahi du, ezkaitzazula utz tentamendutan erortzera?", "utzten gaituenean ere digula indar eta garazia tentamendu heken garaitzeko"), Harb ("ezkaitzatzula utz tentamendutan erortera"), Ax 15 (adib., "etsai gaixtoaren tentamendua", "tentamenduan erortzen"), SP 16 (adib., "Tentamenduen kontra iartzeaz", "tentamendutan eror zaitezten beldurrez"), He Gudu 4 (adib., "zenbeit tentamendu garaitu behar dugunean"), Lg II 5 (adib., "Sainduek behatu diote Jesu-Kristok izan zituen tentamenduei"), Mih 4 (adib., "Begira nazazu debozionearen etserzizio Sainduetarañokoan darraizkidan tentamendu nabarbenetarik"), CatLan ("ezgitzazüla ütz tentamendütan erortzera"), Brtc ("ez dezazula permeti nihoiz tentamendu batek ere garai nazan"), Ub 4 (adib., "ez gaitzatzula utzi tentamendutan erorten"), Añ 5 (adib., "gurari txaarrak, ta aragizko tentamenduak", "aragiaren tentamenduak"), Dh 3 ("tentamenduen garaitzeko grazia", "hirrisku, tentamendu ta behar-ordu guzietan", "Hau auditu behar da bertze tentamendu guziez ere"), Jaur ("ez gaitzatzula utz tentamendutan erortzera"), JesBih ("Ez gaitzazula utz tentamendutan erortzera"), CatLuz 2 (adib., "aurkitzen garenean beharra, tentamendu edo peilian"), MarIl ("ez nezazula utz nihoiz tentamendu batek ere garhaitzera"), CatJauf 2 (adib., "Gure arima argituz, [...] eta tentamenduetan azkartuz"), Larz Iru ("izigarri duk orduan tentamendua, phestan eta zurrutean, behere hautan bizitzeko"); tentamendi 1, Aran SIgn ("beren tristura ta tentamendiak ariñ-ariñ desegiten saiatzea"); tentamentu 12: Mg PAb ("ez gaitzatzula utz tentamentutan erorzera"), Añ GGero 11 (adib., "aragiaren tentamentuak", "presta zaite tentamentuen kontra emoteko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

tentamendu 5: Lf ("Hiru tentamenduak"), Katixima 1940 ("Eta beraz behar dugu ohoratu, tentamendu eta lanjeretan othoiztu eta haren argieri jarraiki"), Leon ("ez gaitzatzula utz tentamendutan erortzerat"), E. Laxague ("eta ez gaitzazula utz / tentamendutan erortzerat"), Bibl-16 ("ez zaituzte zuen indarrez goiti tentatzerat utziko, bainan tentamenduarekin batean ateratzeko eta jasaiteko indarra emanen dizue"); tentamendu mendi 1, J.M. Malharin ("Luzifer-ek Bibliako solasak ditu oinarri hartzen, haien aldea irauliz, Tentamendu Mendian egin zuen bezala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

IrakBa: tentamendu 8 / tentaldi 9 / tentazione 1; HarBiz: tentamendu 1 / tentaldi 17; TesBer: tentamendu Ø / tentaldi 16.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

tentamendu : EuskHizt (G. g. er.), Lh DBF (ik. tentazione); tentaketa : PMuj DVC (tentación, acc. de tentar) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-mendu/-zio/-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

tentaldia, tentazioa.

tindaketa
1 iz. Tindatzea, tindu bat ematea. Ehungintza eta tindaketa naturalak.
2 iz. Ipar. Margotzea, pintatzea. Ik. pintaketa. Poliziak Angeluko gazte bat atxilotu zuen asteartean, tindaketak egiteagatik.

Aztergaia: tindaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-01-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

-keta eta -tze osaerakoak jasoko dira, erabilerak bidera dezan horien arteko lehia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

tinkaketa
iz. Tinkatzea.

Aztergaia: tinkaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-01-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze/-aldi.

tiroketa
iz. Tiro jasa, tirokatzea. Tiroketa hartan galdu zuen bizia. Astearte gauean gertatutako tiroketaren ondorioz, langileetako bat hil eta beste 14 zauritu ziren. Tiroketa sutsua izan zen.

Aztergaia: tiroketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau103
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
toketa
iz. Gizonezkoarekiko hitanoa. Toketan mintzatu.

Aztergaia: toketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'gizonezkoarekiko hitanoa'.

tokialdaketa
iz. Tokialdatzea. Hitzak perpausean nozi ditzakeen tokialdaketen arabera.

Aztergaia: tokialdaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.