agerraldi
1 iz. Norbait edo zerbait agertzen den aldia; norbait edo zerbait agertzea. Sarritan agertu zitzaion Kristo; halako agerraldi batean esan zion: (...). Urriaren 22an egin zuen eritasunak bere lehen agerraldia. Fatimako agerraldiak.
2 iz. Pertsona bat edo talde bat jendaurrean agertzea, zerbait jakinarazteko edo iritzi edo nahi bat agertzeko. Ik. kale agerraldi; manifestazio. Sailburua oso kritiko agertu zen hedabideen aurrean egindako agerraldian. Orduko poza atzean geratu da, ordea, eta atzoko agerraldian aurpegi serioak eta kezka ziren nagusi, berriro ere, langileen artean. Irailaren 12koa azken urteotan katalanaren alde egin den agerraldi garrantzitsuenetakoa izan da. 3 iz. Letrez, hitzez eta kidekoez mintzatuz, horietako bat agertzen den aldi bakoitza. /t/ fonemak bi agerraldi ditu tente hitzean. Atso hitzaren agerraldiak Garoa eleberrian.
4 iz. Bisita. Ik. agertu2. Doi-doia agerraldi bat egin zion eriari. 5 iz. Antzerki lanetan, ekitaldi bat banatzen den zatietako bakoitza. Bigarren ekitaldia, hirugarren agerraldia.
6 iz. Argitaraldia. Lehenbizikoak izan duen harrera ona izango ahal du liburuaren bigarren agerraldi honek ere.