Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

38 emaitza dagoeneko bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
hausnartu.
hausnartu (V, G, AN, L; Añ (V), H), asmartu (AN-gip), hausmartu (a- AN-ulz; Lar, Añ, H; h- Foix ap. Lh), ausnarritu (LE Urt Voc, A Apend), ausnaurtu (V-gip), auznartu (G-nav; Lar Sup), auzumartu (AN-araq), azmartu (AN-larr). Ref: A; EI 342; Iz Als (auznartu), Ulz (ausmartu); BU Arano (asmartu); Asp Leiz (azmartu); Satr VocP (auzumartu); Elexp Berg.
Rumiar; (fig.) considerar, reflexionar, meditar. "Rumiar" Lar. "Roer, auznartu" Lar Sup (cf. Ax 598 (V 385) animalia suerte batzuek gauaz hasnaur egiten duten bezala). "Ruminer; au fig. considérer attentivement, ruminer en soi, en sa pensée" H. "(V, G), considerar, meditar" A. "Ausnarritu (AN-liz [sic]), rumiar, roer" A Apend. "Gauzak ausnartzen ari naiz (G-azp-goi)" Gte Erd (junto a gauzak pentsatzen ari naiz, gogoetan ari naiz, etc. de otras zonas). "Rumiar. Ez emon txalai esneik ausnartzen dabillen bittartian" Elexp Berg. "'Beixa e, zer? Ausnartu ete jok?' Preguntau eitte jok orduan. Bestekaldera berriz e, ausnarrian dago, ondo dago. Gauza gutxi eukiko juek paiña, zetarako, ze geittarako dan (Don.)" Ib. "Ausnarrian egin edo jardun da erabiliagoa. Kontestu diferentetxoetan erabiltzen dira inoiz bata eta bestea. Erreparatu Donatoren argibideari" Elexp Berg. v. HAUSNAR EGIN.
Tr. Documentado en autores meridionales desde comienzos del s. XIX. La gran mayoría de los ejs. corresponden al sentido figurado 'considerar, reflexionar, meditar'. La forma más empleada es ausnartu.
El complemento es por lo gral. un objeto directo; hay algunos ejs. de interrogativa indirecta (en Orixe y Zaitregi) o completiva (en Zaitegi), y encontramos además complemento instrumental en B. Enbeita.
En DFrec hay 14 ejs. de ausnartu y uno de auzmartu.
Iratsi, bada, eta ausnartu itzazuez itz oek, "Irauten duanak azkeneraño, izango du Zerua". Mg CC 193. Oitutzen bazerate dakizkitzuen dotriñako egiak sarri gogoratzera, ondotxo ausnartzera edo konsideratzera. Gco I 393. Eta orí litzáke aisa ta protxál, óngi inbalédi detenítus petizio bakótxean, xegátus, ausnártus ta errekozitus bekála biotz-bárnean. LE Ong 85r (v. tbn. LE Urt ms. 34v eta egón ala nola ausnártzen pensátus amenttobát edo bérze aitutuenetáik). Gogotan astiro astiro erabili eikezuz, eta bein banaan eta bakotxa berez ausnartu irakurten dozuzan berba guztiak. Añ EL2 18s. Au diño otsoak ez deungero / ze ondo ausmartu ezkero. Zav Fab RIEV 1907, 540. Au ondo begiratu eta ausmartu zazu; begira onetan asko dijoakizula. Arr May 93. Bertatik pipa motxa sututa / ausnartu entzunikoak, / egin nebazan buruan oso / geratu arte sartuak. AB AmaE 468. Euskereak gexo andia dauko, ta sendatuko bada osagarri, edari ta janari berez lez auznartutekoak bear dira. Ormetxe EEs 1917, 38. Apaizak esan dizkitzun itzak gogora ekarri eta geldiro ausnartu itzatzu. ArgiDL 41. Artaldetxo bat / an-or etzanda / ausnartzen nere ondoan. Jaukol Biozk 23. Aren esakuna ta onubak, zer auznartu ta oldoztu [emongo dautsube]. Otx pról. Euskel-egunkaria oso urruti ta eziña dakustenak, esanaren esanaz eta ausnartuaren ausnartuz bertago ta errezago etsi dezaten. Ldi IL 77. Ainbat urtez ez ote / zenun egin itzik / gure biotzak isil / auznar zezakenik? Or BM 102. Ebanjelio-egiak ditu; bere barne-muinetan erne ta auznartuak ordea. Ib. 20s. Ze erantzun bear dunan geldirik ausnartu. Or Eus 134. Zurrumurru ariek geldiro ausnartu-ala, asmo sendo bat sortu zitzaion. TAg Uzt 169. Oarkizun abek ausnartu ondoren, Gipuzkoako Orniketa Alkartasun Batzari lege-gizakera aitor diot. EAEg 13-11-1936, 286. Zerau begiratzeko ere eztut bekokirik, naiz ta ainitz esan nai izan, ainitz galde gura ta ainitz ausnartu gale izanda ere. Zait Sof 94. Zure baranoan ikara natzaizu, nirekiko berriren bat ala urtez berrizturiko zarren bat ote duzunetz ausnartuz. Ib. 61s. Gogoa atsekabez urraturik dut, aberria suntsitzen ikusi ta gaitz zarrei gaitz berriok eratxiki bear zazkiela ausnartzean. Ib. 74. I ta nerau ere ikusten gatxioek, ta ire egitez yasaten ditudanen aurka itzez bakarrik apentzen aukala ausnartzen diate. 'Y comprenden que con palabras me defiendo de ti por los hechos que he padecido'. Ib. 131. Itxi tut begiak muxu legun ori auznartu naiean. Or Poem 522. Ari naiz, buruz / Koral bat auznartzen / nik itzak emanik / azpitik kantatzen. Ib. 517. An gelditu zan urrunera begira, barruko maite-aziak emondako emaitz mingotsa ausnartuaz. Erkiag Arran 67. Maite: / jadanik, / luzaro ausnarturik / bizi dodaz egiok. Gand Elorri 94. Beiñere aztu bear ez genituken oarpen gogoangarri batzuek. Irakurri, ausnartu, gogoan izan. Munita 135. Itz oien mintzoa, oiartzuna, ixiltasuna auznartuz. Or QA 126. Nere oian ontara ez al dira ibillian biltzen basauntzak iatera, etzatera, auznartzera? Or Aitork 305 (63 aus-). Bere baitan etzun oker egiñaren minik senti eta ostegunean alkar ikusteko ordua yoranez ausnartzen zun bere loikerizko asmoak Eiheragaraiko gaztañadian bete-betean ustutzeko. Etxde JJ 112. Bere bidez biziaren giarra ausnartzeko gauza egiten banau, betor ordu onean erotasuna. Txill Let 36. Erri anima ausnartu dek ik / gutxik egin duten eran, / Musika bidez erakutsiaz / gu euskaldunok zer geran. Basarri 57. Erriak ausnartu ta konprendi ez lezazken bertsoak egin baño naiago det geldi geldi egon. Ib. XIX. Irakurtzeaz gaiñera, asko pentsatzen dakiana da. Biotzean gauzak astiro ausnartzen dakiana. Vill in Gand Elorri 19. Maisuaren esanaldi ta jakinbear illun eta nekagarriak ausnartu ta eio eziñik. Erkiag BatB 17. Ar zazu eskuetan liburu au. Irakurri geldiro. Ausnartu. Epelde in MAtx Gazt 8. Ark aldiz (zezenak) [...] gorosti beltzaren itzalean belar zurbilxkoak ausnartzen ditu, edota saldo aundiko bigatxen bati darraikio. Ibiñ Virgil 49. Leize izoztu auetan auznartu omen zituen bere naigabeak. Ib. 117. Alperrik dira ezitasunak, / alperrik gure indarra, / kontzientzi ontan zerbait badago / ondo ausnartu bearra. BEnb NereA 236. Mendi gañeko bake-bizitzaz / ondo ausnartzen badogu, / beian ez dogun arako zerbait / mendian izango dogu. Ib. 115. Neu be asi nintzen lenengotik marmarren zentzuna ausnartzen eta sakonera begiratzen. Gerrika 184. Ondo ausnartu behar litzateke puntu hau. MEIG I 111. Ez dut besterik hauetaz esango, astiro irakurri eta astiroago hausnartzekoak direnez gero. MEIG V 33.
(Sin complemento). Pensar.
[Luixik] oraintsu arte aur gixa ausnartu bazun, mutil-yoranak aurreneko kilima goiztarra egin zion dagoeneko biotzean. Etxde JJ 215.
Bideska txigorretan barrena noa, bada, sastarka ta lore berrituen usai ezea betaro-betaro ausnartzen. Txill Let 26.
(En la expr. gogo-hausnartu, 'meditar').
Reflexionar, meditar.
Orain, ba, Oreste ta Pilade arrotz maitagarrien orrek, burutu bear dana labur-sur gogo-ausnartu. Zait Sof 13.
hausnartu
<< gauneko 0 / 0 honezkero >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper