Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

38 emaitza dagoeneko bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bestetzuk.
sense-1
bestetzu, bestetzuek.
Otros (como pronombre).
tradizioa
Tr. Documentado en autores vizcaínos y guipuzcoanos (tbn. en Mirande). Los primeros testimonios son del s. XX.

Etxera andre gaxoa / kai-aldetik, negarrez / bide guzian. // Bestetzuk bitartean / kaian t'ontzian alai / dantzan t'ojuka. Jaukol Biozk 44. Beti geure onduan / dabiltz ixate bi; / oik dira zintzotasun / eta nagikeri. / Batzuk jarraitzeiote / lenbizikuari, / bestetzuk bigarrenai / euren ondagarri. Enb 182. Alan olan; batzutan ondo deritxot, bestetzutan, barriz, txarto. Otx 33. Batzu erdi-errenka ta bestetzu oso narrazka, zuzendu nizkian danak sukalderuntz. Ldi IL 19. Ixraelen semeak Aigitora eldu ziran, bertara ziyoazan bestetzukin. Ol Gen 42, 5. Dagoeneko batzuri, bestetzuri geroago, eztia minkaiz, ta minkaitza ezti biurtzen zaie. Zait Sof 123. [Fenomenu] batzu haren gogo-barruan baizik ez dira gertatzen; bestetzu kanpoko zeretan, haren baranoko gauzetan nabarmen dira. Mde Pr 320. Batzuek hala diote, eta bestetzuek bestela... Mde HaurB 93. Batzuk, sortzez eta izatez onberak dira, bestetzuk berriz txarberak. Etxde JJ 210. Zer-diran guzien aita ta errege da gudua, batzu, iainko erakutsi baititu berak, bestetzu gizakume: batzu, uztarpeko, bestetzu beren buruen iabe egin ditu. Zait Plat 34. Beste batzuk garerdiko erleak ilkiarazten ditute, iatorriaren itxaropena, bestetzuek ezti garbi-garbia batzen dute ta nektar gardenez gelatxoak gantzutzen ditute. Ibiñ Virgil 110. Zutikera egokian, pausu batzuk emanaz batzuetan, eta bestetzuetan lantzaren arrimuan begiak so armengana. Berron Kijote 53.
bestetzuk
<< bat 0 / 0 buru-gain >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper