119 emaitza zur bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

zur
1 iz. Zuhaitz eta zuhaixken enbor, adar eta sustraiak osatzen dituen gai izpitsu eta trinkoa, bereziki lantzeko eta gauzakiak egiteko erabiltzen dena. (-r- bakunarekin). Pago horren gerriak badu hamar metro kubo zur, buruak hamar tona egur. Gereziak ere zur ederra du. Setingo zur iraunkorrez egina. Zur landuz egindako jainko irudiak. Urteetan urpean egonda ere, zerratokian zur ona ematen omen du. Zuraren giharra eta gizena (Ik. zurgihar; zurgizen). Zur lana. Zur-lantzailea.
2 iz. Zur puska. Zur baten gainean etzanik.

Esaera zaharrak

Nolako zura, halako ezpala. Zura berago, harra barrenago. Zuretik ezpala.

Aztergaia: zur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zur, zuh-.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zur eta lur ; eta adibide gisa: zurezko (zurezko altzariak).

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zurezko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "zurketari hartuko nuke nik 'maderero' adierazteko, egurketari baino lehen. Adiera horretan egokiago dirudi. Hala dakar Plazido Mujikak" (1997-07-14)

zur bereko ezpalak izan
ad.-lok. Pertsonez mintzatuz, antz handia izan. Gobernadoreordea ere halakoxea da; zur bereko ezpalak dira biak.

Aztergaia: zur bereko ezpalak izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ezpal * Biok ere zur baten ezpal gaituzu, osaba. Etxde JJ 118.

LB: 3 “Zur bereko ezpala” (Deia); EPG: 4 “Zur bereko ezpalak ematen duzue.” (Juan Kruz Igerabide);

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: zur/enbor bereko ezpala izan ser parecidos/semejantes; de tal palo, tal astilla; Adorez: 0; Labayru: Biok ere zur baten ezpal gaituzu.

Bestelakoak

ezpal 1 iz. Aizkoraz edo kideko tresnaren batez egurra edo zura ebakitzean gertatzen den zati ziri antzekoa. Aizkoran ari ziren, alde batera eta bestera ezpal handiak boteaz. Zur bereko ezpalak dira: antz handia dute. Peruk, inolaz ere, beste hariko ezpala dirudi. Beste kontu bat, bestetariko ezpala. || Esr. zah.: Zuretik ezpala. Nolako zura, halako ezpala. Azak berea kirtena, eta haritzak bere hariko ezpala.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zur eta ezpal sarreretan.

zur egin
ad.-lok. Basoan zura lortu. Libanoko mendietan zur egiten ari zirelarik.
zur eta lur
Harriturik. Ik. sor eta lor; aho(a) bete haginekin; aho(a) bete hortz. Begira-begira geratu zitzaion, zur eta lur. Hain albiste harrigarriak zur eta lur utzi zituen denak.

Aztergaia: zur eta lur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 2002-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Gaurko erabilera zainduan nagusitua da hobestekoa

hiztegian jasotzekoa da esapidea, erabilia baita (lehen itzulian arauturiko sor eta gor, sor eta lor edo harri eta zur antzekoak bezain erabilia, lantaldearen datuetan): Heg. marka ote dagokion aipatu da.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zur sarrerari dagokion azpisarrera.

zuraidar
1 adj. Zuraidekoa, Zuraideri dagokiona.
2 iz. Zuraideko herritarra.

Aztergaia: zuraidar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2002-06-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa (ik. 108. araua: zuraidar).

zuraje
iz. Etxe edo eraikuntza baten zurezko egitura. Ik. zureria. Harriak, adreiluak, karea eta zurajea baturik daudenean, etxea prest dago.

Aztergaia: zuraje

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

armadura, zuraje, burdinaje.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-aje.

zurbeltz
iz. Artea, pagoaren familiako zuhaitza. Beste aldetik, behe aldean, gaztaina eta zurbeltz artean, itsasoa ikusten zen.

Aztergaia: zurbeltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'artea' Quercus ilex.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

artea (53.9: Quercus ilex).

zurbil
1 adj. Larruazalaz, aurpegikoaz bereziki, mintzatuz, margula. Zain dauka heriotza, jantziak beltz eta aurpegia zurbil. Zazpi urteko ume koxkor zurbil mintsua. || Eguzkia izar zurbilen aldamenean bezala. Kriseilu zurbil ikaratiak.
2 (Adizlagun gisa). Zurbil, larri eta makal heldu zen etxera. Ahaztu zaidak —esan zuen ontzizainak zurbil-zurbil—, ahaztu zaidak.

Aztergaia: zurbil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zurbildu, zurbil/zurbildu, zurbiltzen
da/du ad. Zurbil edo zurbilago bihurtu. Ik. marguldu. Hotzak zurbildua zeukan aurpegia. Aurreko eguneko jan-edan gehiegitxoagatik eta lo gutxitxo egin zutelako guztiz zurbildurik zeuden. Harritu eta zurbilduta gelditu ziren, Santa Kruzen taldea zela sumatzean. || Begira goiko izarrak: hi ikusirik zurbildu egin ditun.

Aztergaia: zurbildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zurbildu, zurbil(du), zurbiltzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zurbildu, zurbil(du), zurbiltzen.

zurbilki
adb. Zurbiltasunez, zurbil. Zerua zurbilki urdin.

Aztergaia: zurbilki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

zurbiltasun
iz. Zurbila denaren nolakotasuna. Aurpegiaren zurbiltasuna.

Aztergaia: zurbiltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zurda1
iz. Zaldiaren eta kidekoen lepogainean eta isatsean hazten den ile luze eta latza; basurdearen eta kidekoen ile lodi eta latza. Haren ileak zurda dirudi, hain da latza. Zurda multzoa. Basurde hilera, zapataginak zurda bila. Zurdaz egindako soinekoa. Ezpata bat habe batetik eskegita, beste orakarririk ez zeukana, ezpada zaldi ile edo zurda etenerraza. Zurdazko bahe batean. Zurdazko ehunean baturik.
zurdadun
adj. Zurdak dituena. Ganadu zurdaduna.

Aztergaia: zurdadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

zurdaki
iz. Pintzel lodia, paretak-eta margotzeko erabiltzen dena. Ik. brotxa. Biharamunean azaldu zen Xan, zurdakia eta pintura potoa esku banatan.

Aztergaia: zurdaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki izengilea.

zurdatz
iz. Zilizioa. Zakuz eta zurdatzez jantzirik pobretasun eta umiltasun handienean.

Aztergaia: zurdatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zilizioa'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zilizioa.

zureganatu, zuregana/zureganatu, zureganatzen
da/du ad. Zuregana joan edo eraman. Ik. zuretu. Geroztik izan zaitut adiskide mina, zureganatzea da ene atsegina. Nire bihotza zureganatzen zenean.

Aztergaia: zureganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zureganatu, zuregana(tu), zureganatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zureganatu, zuregana(tu), zureganatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ganatu pertsona-izenordeekin.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "zureganatu, zuenganatu, zuetaratu...: Ez al dira sarriago erabiltzen zeureganatu, zeuenganatu, zeuetaratu...?" (1997-07-14)

zureria
iz. Zurajea. Baserri, jauregi eta elizetako zurerian erabilitako arbolak.

Aztergaia: zureria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zurajea'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-teria/-eria.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zurajea.

zuresi
1 iz. Zurezko hesia. Zuresiak eraiki zituzten behar ziren tokian.
2 iz. Altzari mota, tolestu edo heda daitezkeen panel modukoez osatua dena eta gela bereko bi zati bereizteko erabiltzen dena. Ik. bionbo. Mahai bat, bi aulki, zuresi bat eta kartak; igarle baten kabinetea, alegia. Kazetarien eta kameren aurrean zuresi tolesgarri bi baino ez.

Aztergaia: zuresi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hesi.

zuretar
iz. Zure familiakoa, zure artekoa, aldekoa edo alderdikoa dena. Bestez ari zara gehienbat, ez zeure buruaz eta zuretar hurkoez. Hilko zarete zu zeu eta zuretar guztiak.

Aztergaia: zuretar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

MEIG (“Bestez ari zara gehienbat, ez zeure buruaz eta zuretar hurkoez”), O Po (“Hel dait’ asturuz, / bertz’ anhitz buruz / norbait ons’ eginagorik; / bana ni bano, / ez egundano / nehor zuretarragorik”), Zait Sof (“zerau ta zuretarrak”), Ibiñ Virgil (“On eta zorion izkiezu zuretarrei”, “zuretarren edertasun zera”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Bidea (”galerazi ezazu arduratsuki zuretarren artean”), MA. Urreta (“Zuretarrak pake gozoan dirala”), I. Baztarrika (“Zuretarrekin”), Onaind Virgil (“Era berean zure ontziak eta zuretarren gazteak ere onezkero kaiean daude”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

zuretu, zure/zuretu, zuretzen
da/du ad. Zure egin, zure bihurtu. Liburu honen funtsa zuretu duzu?

Aztergaia: zuretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zuretu, zure(tu), zuretzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zuretu, zure(tu), zuretzen.

zurezko
1 adj. Zurez egina dena. Zurezko koilarak. Sabaiko zurezko egitura dotorea.
2 adj. Zuraren ezaugarriak dituena. Laharrak zurezko zurtoin arantzaduna du.
3 adj. Zurezko zurtoina duena. Landare belarkarak zurezko landareak baino txikiagoak izan ohi dira.
Loturak

Aztergaia: zurezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1997-02-25 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-11 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zurezko (eta kiper-zurezko 1) 109: Lç 2, Mat, SP Phil 2, Mb IArg 2, Ub 2, Mg PAb, Dh, Astar II, fB Ic III, Echag, Etch, Izt C 3, Ur MarIl, Gy 4, Lard, Dv Lab, ECocin 4, Laph 3, Aran SIgn, Zab Gabon, Bv AsL, Jnn SBi, Elsb Fram, Ip Hil 2, Ag 6, A BGuzur 3, CatJauf, Mdg 2, JE Bur 2, Urruz Zer, Inza Azalp, Altuna, Jaukol Biozk, Or 5, Tx B II 2, Alz Ram, FIr 3, Zub, Laux BBa, JE Ber 6, Ldi BB, Ir YKBiz, JMB ELG, TAg Uzt, JAIraz Bizia, MEIG 2, Mde Pr 2, Zerb Azk, Zait Plat 4, JEtchep, Gand Elorri 4, Erkiag BatB 3, Osk Kurl 5, Ardoy SFran 3, NEtx LBB, Lab SuEm, Azurm HitzB, Berron Kijote. Ik. testuinguru batzuk: Lç ("etxe handi batetan eztuk solament urhezko eta zilharrezko unzirik, baina zurezkorik eta lurrezkorik ere"), Mb ("bera arrizko edo zurezko gizona baliz bezala"), Dh ("Zenbat aldiz eta zenbat gisetara eztuk profanatu, likhistu, lohitu nere tenplu bizi, harrizko ta zurezko Elizak baino miletan sakratuagoa zen hori?"), Ag AL ("zurezko kurutzetxo bat"), Gy ("Gizona Eta Zurezko Idola"), ECocin ("Izul zaitzu kuller zurezko batekin"), Ldi BB ("Yoka nagokik atea, / ate gorri zurezkoa"), Or Eus ("Zurezko aiztur edo guraize aundi batzuk"); zulezko 2, Kk ("edonok artu eikian arrizko edo zulezko edo argixarizko gixon-taiutzat", "Edozelako ormak izan da be naiz arrizko, naiz zulezko, naiz adrilluzko, nai burdiñazko, naiz lurrezko, tramankuluaz ederto ikusten ei da etxe-barrukua, ormarik bape ezpalego lez") // Ik. ap. DRA, zurezko : A ("zurezko mandoak", "Giputzen itza ta zurezko giltza, dana utsa"), Lh ("Zurezko oiñetakoak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zurezko (eta altza-zurezko 1, aritz-zurezko 1) 172: CatJauf, Altuna, Argia 1923, F. Urkia 2, Laux BBa, La Cruz 1932, A Ipuiñak, Herr 1945, J.M. Bergara, Zait, Zeleta, Ayalde, Othoizlari 1959, JEtchep, L. Unzueta, Ikasteko, Txill 2, Garm 8, JMB LEG 2, X. Kintana, J. Bergaretxe, A. Albisu, Saioka/3, Kirolak 1975 2, P. Zabaleta, MarrazkiOEO/2 2, Ataño TxanKan, A. Lasa, Saioka/1, Saioka/3 eta Saioka/7, OinEntz/3 eta OinEntz/5 2, D. Amundarain 4, J. Sarrionandia, Arrantzaria, HezkSaila 1984 5, SM Landuz, Natur/6 3, F. Mendizabal, NekazArkit, MRoyo margolari, Elhuyar 2, X. Mendiguren B. 7, M. Dupac 2, Ipuinak 1986, UZEI, Beasain 4, A. Pontesta 4, X. Kaltzakorta, A. Sarriegi, K. Alkorta 2, Etxde, I. Azkune, Mintzo eta kantu 1989, A. Prego, BizkPresak, I. Aizpuru 5, K. Mujika 2, J. Arriola, Meatzaritza Goierrin 2, I. Oñatibia, M. Sarriegi, P. Zubizarreta 2, J. Eizagirre, X. Mendiguren E., EHAA 1992 3, Ekintza/3, Bitez, Lantziri, GaztEntz/1 eta GaztEntz 7 2, BAO 1993-1994 bitartekoak 5, S. Ott, M. Gonzalez, I. Mendiguren, Irudi-hiztegia, J. Errekondo, Harluxet HE 2, K. Izagirre, Pa. Zabaleta, Betiko loa 2, Markina-Xemein 11, J.L. Antsorena, J.M. Beltran 3, Jorge de Oteiza, J.M. Mendizabal, E. Jimenez 2, Habe 1996, I. Olea, Arrain kontserbak, Industri ondarea, H. Etxeberria, X. Montoia, J. Insausti 5, Erlezantza 1998 3, M.A. Mintegi, K. Izagirre, J.E. Urrutia, Ttipi-ttapa 1999. Ik. testuinguru batzuk: Altuna ("zurezko gurutziak agiri dira"), F. Urkia ("zurezko jarlekuak"), Ayalde ("Ezurrak zurezkoak ditut, ez ezurrezkoak"), Ikasteko ("gurpilak zurezkoak eta burnizkoak ziran"), HezkSaila 1984 ("Txapazko eta zurezko lanabes sinpleak"), A. Pontesta ("urezko azpil handi bat"), Markina-Xemein ("Ganga hori zurezkoa da"), H. Etxeberria ("zurezko eskailera ikaragarri bati erreparatu genion"), I. Olea ("Zurezko eta telazko gauzak sitsak joko ez baditu, kimika ere jakiñ bear du etxekoandreak"); zulezko 1, S.T. Rekalde ("Zulezko laukietan, jartzen ditue bildots jaio barriak, euren ameekin, alkar ondo ezagutu arte, estalpeetan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zurezko : DFrec 20, AB38 19, AB50 1, HiztEn (adib. gisa, s.u. zur), LurE (adib. gisa, s.u. zur), Euskalterm 28.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zurezko : EuskHizt-ElhHizt-EskolaHE (hiruretan, adib. gisa, s.u. zur), HiruMila (1 de madera; 2 leñoso, sa), Casve EF (de bois), HaizeG BF (de bois, en bois), Lh DBF (de bois, en bois), DRA (de madera), PMuj DVC (hecho de madera) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "zur, zurezko, zurgin".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko: hau bezalakoei azpisarrera dagokie seguruenik: a) aski libreak dira, ez erabat lexikalizatuak (cf. zurezko mailua-ren ondoan zur gogorrezko mailua bezalakoak); b) erdal izond.en eragina dago askotan euskarazkoaren lexikalizazioan (adib., es aureo = eu urrezko norabidekoa itzultzean gerta daitekeena).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zur sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, zur sarreran.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zurezko altzariak.

zureztatu, zurezta, zureztatzen
du ad. Zurezko gain batez hornitu. Kandelek argitzen zituzten zureztaturiko paretak.

Aztergaia: zureztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zureztatu, zurezta, zureztatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zureztatu, zurezta, zureztatzen.

zurgai
iz. Eraikuntzarako zura. Bidali zizkion zurgai onak eta arotzak eta hargintzan ondo trebatutako langileak.

Aztergaia: zurgai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh51 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: zurgai 1. (L, B ap. A ), zurgei (V, S ap. A ), zurkai (-kh- SP). "Zurkhaia (O), arbre" SP. "Árbol de bella apariencia, que promete mucha madera. Gure ariztian egur aunitz egiten da, baiño ezta zurgaik, mucha leña viene en nuestro robledal, pero no hay árboles para maderamen" A. cf. Harriet: "Zurkaia, [...] porté par Pouvreau d'après Oihenart, mais probablement par erreur. Oihenart dit zurtzaia". v. zurzai; cf. zurkaitz. En DFrec hay 3 ejs. de zurgai. 2. zurkai (H), zura-gai. Madera de construcción. "Bois dont on fait des pièces de charpente, menuiserie" H. Bialdu ziozkan zur-gai onak, eta arotz eta argintzan ondo trebatutako langilleak. Lard 187. Baso artan badago egur ta zurgaia. "En leña y en madera de construcción" . Or Eus 249. Zuraren eta zura-gaiak tartean dirala lantzen diran gauzen saneurriak garestitzea. EAEg 31-3-1937, 1395. 3. zurkai. Tutor, puntal. v. zurkaitz. Ama bere haurren zurkhai da sorth-legez. "Tutrice" . Arch Gram 16.

LB: 50 (Izen bereziak dira guztiak); ETC: 150.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: zurgai iz. árbol de buen aspecto que promete mucha madera; Adorez: zurgai iz. eta izond. árbol maderable; zurgai basoa: bosque maderable; Labayru: zurgai 1 iz. árbol de buena apariencia, que promete mucha madera; NolaErran: 0. / Euskalterm: baso zurgai (Industr.; Termino onartua da; es bosque maderable).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

zurgarri
adj. g. er. Harrigarria.

Aztergaia: zurgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

harrigarria.

zurgihar
iz. Enborraren bihotza, zur ilunena, gogorrena eta iraunkorrena duena. Ik. zurgizen. Zurgizenak zurgiharrak baino hezetasun handiagoa dauka.

Aztergaia: zurgihar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gihar.

zurgin
iz. Ogibidez altzariak, zurajeak eta kidekoak egiten dituen pertsona. Ik. arotz. Zurginak zura lantzen eta apaintzen duenean. Zurginaren lanabesak.

Esaera zaharrak

Zurginaren etxea zotzez, zotzez ere motzez.

Aztergaia: zurgin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zurgin, [(h)arotz].

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gin.

zurgindegi
iz. Zurginaren lantegia. Nazareteko zurgindegian.

Aztergaia: zurgindegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zurgindegi, aroztegi.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tegi.

zurgingo
iz. Zurgintza. Zurgingoan aritu.

Aztergaia: zurgingo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zurgintza'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. zurgintza.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-tza.

zurgintza
iz. Zurginaren lanbidea eta jarduera. Jesusek bazeraman bere gaztaroa, zurgintzan ari zela. Dela laborantza, dela hargintza, dela zurgintza. Zurgintzako on diren zuhamuak.

Aztergaia: zurgintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

zurgizen
iz. Zurgiharraren inguruko zura, hura baino bigunagoa, urtero geruza berri bat gehitzen zaiona. Azalaz gain, egur pixka bat ere kentzen zen, baina zurgizenean gehiegi sakondu gabe.

Aztergaia: zurgizen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gizen.

zuri
1 adj. Elurraren edo esnearen kolorekoa. Ik. arropa zuri; ohe zuri. Elurra baino zuriagoa. Hortz zuri haiek dir-dir egiten zidaten. Ehun behor zuri. Lau arrasto beltz lirain paper zurian. Zapi zuri-zuriak. Galtzak zuri eta gerrikoa gorri. Zer usaindu ote du txakur zuri-nabarrak. || Beltz guztiak ez dira ikatzak, ez zuri guztiak irinak. || (Adizlagun gisa). Zuri-zuri jarri zaio aurpegia (Ik. zuri-zuria).
2 adj. Kidekoak baino kolore argiagoa duena. Ardo zuria. O, aingeruen ogi zuri ederra!
3 adj./iz. Azala zuria-edo duen giza arrazakoa. Mendea bukatu aurretik Texasen epaitu zituzten bi gizon zuri, gizon beltz bat hil zutelako. Zuriek soilik osaturiko gobernu bat.
4 adj. Pertsonez mintzatuz, faltsua, losintxaria. Ik. lausengari; zurikatzaile;  + koipetsu 3; zuri 4; labain 4; balakatzaile; balakari; elezuri. Euskaldunak zirelako, zuri faltsu ez zirelako. Mikel ogipeko zuri gezurti bat zen.
5 adj. Lausenguzkoa, zurikeriazkoa. Ik. labain 3; koipetsu 4. Hizketa zuriak eta gezur beltzak. Ele tetele zuriak.
6 adj./iz. Erregetiarra edo apaiztiarra dena. Bozkatu aitzinean, anitz egunez, aitak semeen kontra, semeak aiten kontra, zuriak beltzen edo gorrien, eta azken hauek zurien kontra ikusi dira. Espainiako gorriek elizak erre dituztela? zuriek Espainiako Eliza galaraziko dute.
7 (Hainbat testuingurutan, beltz-en aurrez aurre). Zuri eta beltz ikusten nuen zuzentasun eta bidegabekeria hitzen erabateko balioa. Zuria eta beltza, eguna eta gaua, ura eta ardoa... kontrakotasun kasik erabatekoa. Gauza askotan iruditzen zait zuria eta beltza direla gure bizitzak. Nik badakit errealitatea ez dela gehienetan zuria edo beltza izaten. Harro-harro esaten zuen lau gobernuri zuriak eta beltzak entzunarazi zizkiela ordurako.
8 iz. Kolore zuria, beste koloreen nahasturaz sortzen dena.
9 iz. Zerbaiten zati zuria. Begiko zuria.
10 iz. Zurikoa, antzinako zenbait txanponen izena. Zuri baten pupua eta lau zuriren trapua.
11 iz. mus. Biribilaren erdia balio duen musika-nota. Zuriak bi beltzen balioa du.

Esaera zaharrak

Abendu zuri, ez ardi eta ez axuri. Ikazkinarekin beltz, errotazainarekin zuri. Okin berriak, bahea zuri. Zuri baten pupua eta lau zuriren trapua. Zuri guztiak ez dira irin.

Aztergaia: zuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zuri Musika (“Datu teknikoak aipatuko ditugu: / Tempoa: = 69 / Konpasa: 4/4. / Erritmo irudiak: kortxea, zuria, beltza eta beltzaren isilunea. / Tinbrea: besoak eta putz egitea”, “Erritmo irudiak: beltza, kortxea, zuria, beltzaren isilunea eta zuriaren isilunea. / Notak: DO, RE, MI, FA, SOL, LA / Konpas guztietako pultsazioak zenbatuko ditugu”), etab.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zuri: HiztEn, LurE // Euskalterm: zuri (blanca), zuri-konpas / zuriko konpas (compás de blanca), zuri-isilune / zuriko isilune (silencio de blanca).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

zuri: EuskHizt, EskolaHE, ElhHizt, HiruMila.

Erdaretako formak

es (RAE): blanca; fr (DLLF): blanche; en (Collins): minim; it (S. Carbonell): minima; de (Langenscheidts): halbe Note.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

makal, zurzuri; nerbio, kirio, zainzuri.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa erantsiz: zuri-beltza, zuri-gorria, zuri-urdina.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

Adierak zehaztean, musikako hau ere kontuan izan beharko da (“iz. Biribilaren erdia balio duen musika-nota”).

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

tx-/x-/z-.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Musika.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "adlag. Zuri-zuri hitz egin zion" (2009-10-23)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: zuri 1 izond.: zuri-beltza, zuri-gorria, zuri-urdina. 2 iz. Mus. ‘Biribilaren erdia balio duen musika-nota’.

zuri-beltz
1 adj. Zuria eta beltza. Gazazko jantzi zuri-beltza soinean zuela. Oinetan udako zapata zuri-beltzak. Harlauza zuri-beltzezko zorua. Haietako batek lerro zuri-beltzak zituen ilean, azkonarrak bezala.
2 adj. Irudiez eta kidekoez mintzatuz, kolore zuria, beltza eta grisa bakarrik dituena. Grabatu zuri-beltz batean eszena errealista bat ikusarazten digu. || Film hau zuri-beltzean duk. Artean telebista zuri-beltzean zen. Zezenek zuri-beltzean ikusten dute, guk telebista ikusten dugun bezala! || Zuri-beltzeko film zaharrak. Argazkietako batzuk zuri-beltzezkoak ziren. Zuri-beltzeko ametsetan bezala, Maria agertzen zitzaion. || Telebista zahar-zahar bat, zuri-beltzekoa.

Aztergaia: zuri-beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 2002-06-11 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

txuri-beltz 1, Salav ("Ate-ondoan txabolatxo bat, eta bertan bizitzen zan txakur txiki bat Potxo izena zuana, kolorez txuri-beltza"); zuri(-)beltz (eta -baltz 2) 5: JE 2 ("Kapitain, zakur larri bat, zuri beltz, arrunta, bainan indar handikoa", "ile zuri beltz adaska lodi batzu buru-gibelean antze handirekin kurubilkatuak"), Zait Sof ("Alabañan, bizitzaren gora-berak eta yainkoen asmo zuri-beltzak aztertzen gizartean buruenik zaitugu"), Ag Kr ("Iru edo lau uletxu zuri-baltz eukazan buru soill zetakaz betean"), Erkiag BatB ("Iñoiz ba zituan etxakide ta barruko, zorri zuri-baltzak, baiña aspaldian ori baiño garbitasun aundiagoz bizi izan da"); xuri beltz , Iratz ("Larre gain zabal hartan orroit zare behin / Nola zaikun emeki hurbildu pottoka, / Muttur puntta xuri beltz, zaintsu eta arin, / Doi bat egin ginezon eskuaz fereka?") // Ik. ap. DRA, gainera, 'nekeak, zailtasunak...' adierako zuri-beltzak (eta xuribeltxak): A ("Nor dago mundu onetan guztia erara jatorkanik, zuri-baltz bakorik?"); Prop 1912 ("Lekhu hautan ez zaio suhiari zilhegi aminarrebarekin solastatzea; horra zergatik xuribeltxak gizonak gizonarekin garbitzeko dituzten"); GAlm 1968 ("Azken bi gerla hautan gosetearekin zuribeltza frango pairatu dute Frantsesek"), Etcheb Obrak ("Badoha Alcala deithu Eskola-Handirat. Baina zuri-beltzak ikusi beharko ditu toki hartan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

txuri(-)beltz 5: Ere 1980, S. Aranbarri, N. Mujika, A. Bengoetxea, Ttipi-ttapa 1999; txuri-beltzezko 1, H. Cano; xuri beltz 2: Saioka/6, HerrizH 1988; zuri(-)beltz (eta -baltz 1) 11: JE, K. Zalbide, J. Sarrionandia, Balea eta euskaldunak, SEIE, OrdenadoreP, I. Iñurrieta 2, J. Muñoz, Ostiela! 1999, Bi ta Bi/3; zuri-beltzeko 1, Elhuyar; zuri-beltzezko 1, Sinonimoen hiztegia; zuribeltz 6: Ardia, I. Iñurrieta, A. Sarasua, J.E. Urrutia 3; zuribeltzeko 1, GaztEntz/7; zuribeltzezko 1, I. Iñurrieta. // a) izond. gisa: S. Aranbarri ("bi domiña aundiak, Izarraitz'ko txuri-beltz ta illun koloreko, arri-landuetan zintzelkatutako, arma-arriekin"), A. Bengoetxea ("Lehen urteetako txuri-beltzetik gaztetasun alaiaren kolore bizietara, nahiz eta tarteka tristezia ere agertu, iheskor, gehiegi prestaturiko zenbait jarreratan"); Saioka/6 ("Bisuts artetik urkien azal xuri beltza dakusa zirriburruz"), HerrizH 1988 ("Indietako exarpa xuri beltz bat bezala"); J. Sarrionandia ("Pantailako istorio zuri beltza segituaz, kamioian doaz gizon biak, karreteran"), Balea eta euskaldunak ("hegats zuri beltzeei eraginez"), I. Iñurrieta 2 ("lehen unean laukitxo zuri-beltzak antzemango genituzke", "laukitxo zuri-beltzek bere horretan jarraitzen dute"), J. Muñoz ("Makina bat eskuk pianoaren tekla zuri-beltzak kolpatzeari ekin diote"), Bi ta Bi/3 ("Nirea biribila da burpilaren modukoa, bere kolorea zuri-baltza da eta gogor jo ezkero botea egiten dau"); Sinonimoen hiztegia ("Bi begitxo zuri-beltzezko begirada zoli eta mugagabez geroari so"); Ardia ("beltzak, nabarrak eta zuribeltzak ere badira"); A. Sarasua ("buztan zuribeltz deigarria"), J.E. Urrutia 3 ("Baina denbora aurrera ahala, urruneko etxalteetaraino ere iritsi zen zuribeltzek aldarrikatzen zuten hitz hura: Libertatea", "Pariseko berriak jakin bezain laster zuribeltzek ahal izan zuten leku guztietan atera zituzten beren errejiment herritarrak eta nagusitu egin ziren hegoaldeko hirietan", "gudaloste berriak altxarazi zituen zuribeltzen kontra kolonoek bolondreski eman nahi zituzten esklabuekin"); I. Iñurrieta ("Bastoiak, zuribeltzezko ikusmenaren ardura dutenak"); b) film-telebista eta argazki-marrazkiei dagozkien -beltzean 7, -beltzez 1, -beltze(z)ko 3: Ere 1980 ("Juanbak maketa eta marrazkiak egin ditu eta ongi atera zaio proba, biribila — txuri beltzean eh? zine ona bezala"), N. Mujika ("Filmea txuri-beltzean izateak errealismoa eta dramatismoa gehitzen dio argumentuari"), Ttipi-ttapa 1999 ("koloretan nahiz txuri-beltzean aurkez daitezke"); K. Zalbide ("Bigarren honek informazio grafikoa bakarrik azaltzen du, zuri beltzean gehienetan"), SEIE ("Testuan dagoen marrazkia zuri-beltzean doa ia beti"), Ostiela! 1999 ("Filmeak zuri-beltzean egiten zituzten garaietako soul taldeek nire bihotzaren erritmoan abesten zuten liburutegi isilean"); I. Iñurrieta ("grabatutako zinta bat badago PAL sisteman ematerik, baina zuribeltzean"); OrdenadoreP ("Zuri-beltzez, berdez eta beltzez edo ambarez eta beltzez erakuspenak egiten dituen pantaila"); Elhuyar ("koloretakoa edo zuri-beltzekoa"); GaztEntz/7 ("Olioetan argiari ematen zion tratamendua eta joera psikologiko bera nabari dira zuribeltzeko marrazkietan"); H. Cano ("Txuri-beltzezko telebista bainuontziaren aurrean jarria zuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

txuri-beltz : DFrec 1, AB38 1, AB50 1; txuri-beltzezko : AB50 1; zuri(-)beltz : DFrec 1, AB38 4, AB50 3, Euskalterm 7 (hauetan gibelilun zuri-beltz 1, urbeltz zuri-beltz 1, kaliza zuri-beltz 1); zuribeltz : AB50 1; zuri-beltzeko : Euskalterm 5; zuribeltzetako : AB38 1; zuribeltzezko : AB50 1; zuri-beltzezko : DFrec 5 // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

txuri-beltz : PMuj DVC (gris — color); xuribeltz : DRA (tribulación, cuita); xuri-beltz : PMuj DVC (tordillejo); zuri-baltz : DRA (tribulaciones); zuri-beltz(ak) : DRA (tribulaciones), PMuj DVC (1 blanco y negro, blanquinegro, sirgo, picazo eta 2 altibajos, vicisitudes, alternativas de la vida, vaivenes, tribulaciones); zuri-belzka : DRA (juego de niños que consiste en guardar un objeto en la mano), PMuj DVC (guardando algo en la mano — juego) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "zuri, zuri-urdin (v. txuri-urdin), zuri-gorri, zuri-beltz, zuri-beltzezko".

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa eskaintzekoa, zuri sarreran, zuri-gorri eta zuri-urdin bezala (ez dira libreak, ordena horretan aipatzen direnez, eta ez bestetan: ?gorri-zuri).

zuri-gorri
1 adj. Aurpegiaren koloreaz mintzatuz, arrosa. Larmintz mehe zuri-gorria. Begi urdinak ditu eta aurpegi zuri-gorria.
2 adj. Zuria eta gorria. Bandera zuri-gorria. Kotoizko soineko zuri-gorri bat. Taldearen elastiko zuri-gorria.
3 adj. Kirol taldeez eta kidekoez mintzatuz, elastiko zuri-gorria duena, batez ere Bilboko Athletic Clubarena eta hari dagokiona. Jokalari horrek ez du datorren denboraldian talde zuri-gorrian segituko. Jokalari zuri-gorria. Zuri-gorriak jaun eta jabe izan ziren zelaian.

Aztergaia: zuri-gorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2002-06-11 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

txuri-gorri 6: Enb ("Margoz dek txuri-gorria, / Apal, on, pare gabia; / Gogo ta biotz jeltzale utsa, / Euzkeldun olerkaria"), EusJok ("Mutiko koskor txuri-gorri ori asko gustatzen zait neri"), MEIG 2 ("kolore txuri-gorritan panpoxagoa dirudi", "etorkizunarekiko ameskaitz ikaragarria ez da agian goibelagoa oraingo amets txuri-gorri hau baino"), NEtx LBB 2 ("lore txuri-gorri, more argi ta illunagoak", "Maitezko ames txuri-gorri, larrosa eta lili, elur eta marrubi"); xuri(-)gorri 10: EZ Man ("Zuek ere Maiatzeko xuri gorri iliak, emotzitzue iabeari husu koplen aldiak"), O Po ("Kristalez du belharra sudur oro zilarra, mazelak xuri-gorri, perla hutsez bidarra"), JE Bur ("Hau, ditaken emazte ederrenetarik: ile nasai hori, begi urdin zabal ezti, ahoko elhurra bezain xuri, golko jori, esku legun, oin-lepo mehar, larru xuri-gorri, etzuen itxuraz deusen eskasik"), Ox 2 ("Xuri-gorri: badu loreak batasun: Eder gazte dago, ukanez osasun...", "Bethi gauden lagun, Xuri-gorriek, hots!"), MEIG 4 (adib.: "Egin dezagun kontu begien aurrean daukagula ametsik xuri-gorriena egia bihurturik", "Ezagunenak besterik ez aipatzeko, hor ditugu Detxepare eta Oihenart aseak neska mutil gaztetxoei irakurtzea komeni ez zaizkien hamaika gauza esan zituztenak, eta gugandik hurbilago Bilintx gosea, bizi zeino ondorerik gabeko amets xuri-gorriak iruten ihardun zuena"), Lasa Poem ("Dirurik ezpaduk, ondo ezagutzen diat estudianteen poltsa urri hori, ezin pasa noski neskatxeri ipui xuri-gorriak erraiten denbora guziz"); xuri-gorrixta 1, Or Poem ("Ostorik ez ta lorea, lore biur dan erlea; sorgiñ-inguma xuri-gorrixta muskil gaiñetan ernea: urruti-soiñu sorgarria da belarri auen asea"); xurigorri 1, Ldi IL ("Ikusi bezela, mutiko ttentte, xurigorri, piña diat; begiak, aundi, gozo, pakezkoak dizkik: arkume otxanarenak bezain..."); zuri(-)gorri 33: Izt C 2 ("Edozeñek daki, bada, Probinzia onetako jaiotarrak berenez dirala gorputz liraiñ, galant, larmintz me zuri-gorri ederrakiko osasuntsuak", "arpegi zuri gorri piñak"), AA ("Bostgarrena da S Juanek Sardonix deitzen dion arri zuri-gorritara ematen duan bat"), Bil ("Begi urdiñak dituzu eta arpegi zuri gorriya"), Xe 3 (adib.: "Begiyak beltxak, musu biribill, zuri-gorriya larrua", "kale eta basarri, kolore zuri gorri, ederra franko badezu"), Lard ("larru zuri-gorri ikusgarriak"), Arr 3 (adib.: "lore zuri-gorrizko koroa ederra", "Emaikitzute arren Lore zuri-gorriak"), AB AmaE ("Zuri gorriak, urdiñ oriak"), Alz STFer ("neska motz masaill zuri gorri"), Elzb Po ("Edari zuri-gorri"), Ag G ("anpolai zuri-gorria baño ezkoago"), Urruz Zer ("Mariatxo zan sei urteko neska txiki eder bat, azal zuri-gorria larrosaaren antzera"), Altuna ("ikastolako umiak, zuri-gorriz politto jantzitta egozanak"), Jaukol Biozk 2 ("bi artzaintxoen txabolera bi aingerutxo zuri-gorri egunabarran gaur etorri", "Arrosa zuri-gorri jaioberriak"), Enb ("Zuri-gorrija, egimen utsa, Usaintsu, bardin bagia!"), Or 7 (adib.: "ba duk iretzat nunbait neska zuri-gorri", "Garazi zuri-gorri, ille beltza dirdai, bi mutil orietan nor digu maita-nai?"), ABar Goi ("Begi urdiñak, masail zuri-gorriak, ezpain irrigarri politak"), TAg Uzt ("Baserritarren jantzi ilunen ondoan, begien ziztagarri ziran neskatxen soñeko zuri-gorriak"), MEIG ("Amets zuri-gorri horrek baditu, haatik, zenbait alde txar"), Mde Pr ("Eni begira, nola lore zuri-gorriak, arto muskerrok, eta, noizik behin, hurbiltzenegi zaidan gizakumeren bat, eroaten ditudan, ezdeuserazten..."), Gazt MusIx ("Artzai Onak zuregan, ez uge es furrundari, purpur-elur-loreaz buruntza zuri-gorri, zelai gurietara artaldea daragi"), Erkiag ("Illuntzean, zeru-aldean zuri gorri zoragarriak"); zuri-gorrizka 1, Enb ("Zure ondija zelai orlegi, Argija lora zuri-gorrizkak") // Ik. ap. DRA, gainera: Kantiko izpiritualak ("Zu ene xuri-gorri / aita-amen bakhoitza, / Zu ikhus arteraino / hemen dut egoitza"); Prop 1897 ("Herri guziaren nahasteko eta mundu guziaren ikhara latzatan ezartzeko aski zen artzain bati iduri zakiola ikusi zuela, urrunean, bixtaz ikus ahal bezein urrun, xuri-gorri zerbeit"); Canc. pop. ("Izarrik ederrena zeluko ekhia / lurreko anderetan oi ene maitia / larria xurigorri, parerik gabia / oi ene bihotzeko objeten lilia"); Herr 1958 ("Badut frango xuri-gorri pasaturik: bainan orai frango aise itzulikatzen bainaiz, ezarri gogo dut nolaz"); Sokorri in Gazte 1959 ("Ez dakigu heian gure aitzinekoek bazituztenetz beren arrazoinak holako berexgoen egiteko familien, auzoen artean, hoinbertze xuri-gorrikeria eta jelosiekin"); Ol Lev. 13,42 ("Legenaren antzeko natu zurigorrixka bat ageri ba'da...").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

txuri-gorri 10 (eta txuri-gorridun): Satarka ("Zu txuri-gorri"), Biologia 1968 5 (adib.: "lore txuri-gorrizko xinitre-landareak sortzen dira; hau da, gurasoen bi koloreen bitarteko kolore-dutenak", "lore txuri-gorriduna ta beste laurdena txuriduna"), A. Juaristi ("Lagunen aurrean zera kontatu zuen behin, nola Malmiercak bere atean gol bat sartzen utzi zuen, txuri-gorrien kontra hain zuzen, andregaiarekin haserrealdi bat izan bait zuen"), Zipristin/1 2 ("kolorez txuri-gorria", "nire globotxo txuri-gorria"), M. Zalbide ("amets txuri-gorrizko etorkizunaren eskakizun posibleak egungo eta bihar-etzietako behar praktikoekin errazegi nahastu gabe"); txurigorri 1, Biologia 1968 ("gorria, txuria ta txurigorria"); xuri(-)gorri 2: D. Landart (izenburu batean: "Xuri gorriak"), GH 1933 ("Landibarrek aldiz biltzen heien sos xuri-gorri ederrak... nun ez derauzkioten bere papertto urdin-maxkaroak uzten!"); zuri(-)gorri 9 (eta zuri-gorritu): A. Arozena ("gorputz liraiñ, arpegi zuri-gorri, begi beltzak"), MItziar ("Anka beltz oiek, ez ditun ondo etortzen ire arpegiko kolore zuri gorriakin..."), F. Portu ("neskatx zuri gorri lirain bati"), Onaind ("Serante azpiko lore-buru zuri gorriak"), Aingura/4 ("begien ziztagarri ziran neskatxen soineko zuri-gorriak"), Uxola ("Iñoiziñoiz, lotsaz bezela bere arpegi zuri-gorritzen asia azaltzen zan baso-marrubi jaio berrien batek"), J.A. Sagastizabal ("Bueno, etxe zuri-gorri bat eta bi zakur zaunkari niregana, bata handi-handia, bestea txiki-txikia eta ni erdi-erdian"), Athletic Club 2 ("sailkapena lortzeko aukera guztiak kendu zizkien zuri-gorriei", "itzalaldi susmagarri bat izan zenean zuri-gorriek erasoak jasan zituzten"); zurigorri 2: I. Mendiguren ("azken modako zurigorri moratuak"), G. Aulestia ("zurigorri, larrosantzeko, larrosazko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

txuri-gorri 1: DFrec 1, AB38 1 (rojiblanco); xuri-gorri : DFrec 2; zurigorri : DFrec 1, AB38 1 (sonrosado), AB50 1 (rojiblanco), Euskalterm (zuri-gorri: rojiblanco) 1; zurigorrixka : AB38 1 (rojiblanquecino) // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

txuri-gorri : HiruMila (rojiblanco, palabra con que se denomina al Athletic de Bilbao y a sus jugadores); xurigorri : Casve EF (rose), HaizeG BF (blanc et rouge), Lh DBF (blanc et rouge), DRA (1 sonrosado; 2 rojo y blanco; 3 tribulación, cuita); xuri-gorri : PMuj DVC (rosa, rosáceo, rosado, sonrosado); xuri-gorrikeria : DRA (partidismo); zurigorri : HiruMila (sonrosado, rosa), Casve EF (rose), HaizeG BF (rose, rosé), DRA (1 color sonrosado; 2 rubio); zuri-gorri : PMuj DVC (1 rosco, rosado, blanquirrubio, rubicón, blondo, rubio, sonrosado; 2 rosillo, rojo claro; 3 gilvo, de color melado; 4 vino pardillo; 5 toro salinero; 6 zurigorriz tindatu: enrubiar); zuri-gorritu : PMuj DVC (1 monrosar; 2 rosear; 3 enrubiar); zuri-gorritze : PMuj DVC (enrubio, acc. de enrubiar); zurigorrixka : DRA (diminut. de zurigorri); zurigorrizta : DRA (rosáceo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "zuri, zuri-urdin (v. txuri-urdin), zuri-gorri, zuri-beltz, zuri-beltzezko".

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, zuri sarreran.

zuri-urdin
1 adj. Zuria eta urdina. Elastiko zuri-urdina. Ipuruako harmailak zuri-urdinez jantzita zeuden.
2 adj. Kirol taldeez eta kidekoez mintzatuz, elastiko zuri-urdina duena. Berrehungarren partida jokatuko du talde zuri-urdinarekin. Jokalari zuri-urdinak. Zuri-urdinek ahal den azkarren sartu nahi dute onenen artean.

Aztergaia: zuri-urdin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-11 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zuri-urdin (eta zuri urdiñ 1, zuri-urdiñ 2) 4: Urruz Zer ("an erdi aldian azaldu ziran lore zuri-urdiñ oso polit batzuek"), Erkiag Arran ("Zeru-sabaia izarratu, lore-zuri-urdiñez josia zirudian"), NEtx LBB 2 ("Zergatik zaude, Ama, baratze atean, ain maitagarri jantzi zuri urdiñean?", "Argia koxk eta kaxk / dabil gallurretan; / lurruna dariola / lurra ibaietan, / aidea zuri-urdin / degu zeruetan; / zelaiak jai digute / lore-eztaietan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

txuri-urdin (eta 2) 3: Junior 1927 ("Kale bira danean leio guziak loraz ta oial txuri-urdiñ-ori gorriz jantziak"), X. Mendiguren E. (kantu-izenean: "Zeharo horditurik, beste zenbait afal kanta ere sartuko dute tartean — Txuri-urdiñ, Athletic txuri ta gorria, Desde Santurtzi a Bilbao, Gure kuadrilan mozkorra franko eta abar"), S. Kalonje ("Amerikanua ta Errusia berdin, / lan beldurgarrizkuak nai dituzte egin. / Alkar maitatzen dute biak txuri-urdin, / zein nagusituko dan nork daki illargin?"); xuri urdin 1, HerrizH 1988 ("Lehen taldea arizan da Irisarrin, Bokale II.rekin Vispaly koparen kondu eta partida hortan galtzaleak kanpo. Partida guzian bi taldeak egon dira tantorik sartu gabe nahiz xuri urdinek izan dituzten bertzek baino gehiago okasione"); zuri-urdin (eta zuriurdin) 2: Vill ("Kutxa eder baliotsu batean sartua dago bere gorputza, konzezionisten habitu zuriurdinez jantzia"), EuskararenProgr 1981 ("gona gorri bat eta niki zuri-urdina"); zuri(-)urdinska (eta zuri-urdinxka) 6: X. Mendiguren B. ("Zer koloretakoak dira sugar beroenak? — Zuri urdinskak"), Elhuyar 2 ("Nebulosa planetarioen erdialdeko izarrak izar zuri-urdinska dira kasu guztietan"), Bitez ("okrea, karmina, grisa, berde argia, siena, malba edo gris berdeska. Bai eta urdina edo zuri urdinska ere"), I. Aizpuru ("argizari-geruza zuri-urdinska"), TeknolMekan ("Burdina: metal zuri-urdinska, harikorra eta xaflakorra, elektrizitate eta beroaren eroale ona").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zuri-urdin : Euskalterm 3 (hauetan ziza zuri-urdin 1, zuri-urdin belgikar 1); txuri-urdin : AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

txuri-urdin : HiruMila (blanquiazul, palabra con que se denomina a la Real Sociedad de Donostia y a sus jugadores); xuri-urdin : PMuj DVC (blanco azulado); zuri-urdin : HiruMila (blanco-azul), PMuj DVC (opalino, blanco y azulado) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "zuri, zuri-urdin (v. txuri-urdin), zuri-gorri, zuri-beltz, zuri-beltzezko".

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, zuri sarreran.

zuri-zuri egin
ad.-lok. Erabat zuritu. Irten ziren zuri-zuri eginda, errotariaren antzera.

Aztergaia: zuri-zuri egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZURI-ZURI EGIN. Blanquearse, ponerse blanco. "Zuri-zuri-zuri eiñ zittezenian, arilddu eitten zian" Iz ArOñ. Palakin zabaltzen genduan, zarpak eta gerok zuri-zuri eginda. Auts aundia jeikitzen zan da arnasik ezin artu. JAzpiroz 75. "Zuri zuri inda jarri da (AN-gip)" Gte Erd 312. Eta bertatik zuri-zuri egindda urten biar ixan eben, errotarijen antzera. Altuna 90. Bestetan ur azpian egon oi diran guarriak, orain zuri-zuri egiñik daude eguzkitan. Anab Poli 106. Zuri-zuri eginda, larria biotzean, zai zeuden ekaitzaren azkena ikusteko. Ib. 65.

adib: [s.u. antz1] antzera Gisara. Egin dezagun gizona geure antzera. Irten ziren zuri-zuri eginda errotariaren antzera. Inoiz jarri ohi da nire oinetan, zu orain zauden antzera.

zuri-zuri egin 5: Berria 3 (“Alpe dHuezeko bi igoerak igarota, itxura batean podiumeko bi koskarik txikienak bakarrik daude jokoan, baina Alpeetako azken bi astinduetan ibil dadila tentuz Froome Tourra zuri-zuri eginda amaitu nahi ez badu”), Elkar 2 (“hezurretaraino sartzen ari zaiola sentitu duenean eskuak altxatu ditu, eta haiei begira geratu da: lisakina pasa berritan bezala zapalduta eta leunduta ditu, zuri-zuri eginda, eta zuritasunaren erdian atearen forma kizkurrak utzi dizkion marka gorriztak ikusi ditu, metalaren tolesduraren ertzak zuritasunean utzitako ildo gorriak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuri-zuri egin 6: Iñaki Mendiguren (“BRANDY GEHIAGO! - deiadar egin zuen osaba Vernonek, zuri-zuri eginda”), Joan Mari Irigoien (“Korrika eta korrika egin arren, zuri-zuri egina aurkitu genuen Iñaki, galtzak kakaztuta... ez baitzen gutxiagorako hark pasatutako estutasuna!”), Josu Zabaleta (“Akabatuko ahal haiz! - esan zion Jacuk, mozkorraz zuri-zuri eginda, aurpegiko azala ia berde zuela”), Asisko Frantzizko (“Zur eta lur gelditu zen Nikolas tiranoa, entzuna baitzuen anai Juniperoren izen ona eta bizitza santua; eta zuri-zuri eginda korrika joan zen goardianoarekin, iritsi zen anai Juniperorengana, zaldiaren isatsetik askatu eta libre utzi zuen; eta, herri guztia bertan zegoela, anai Juniperoren aurrean luze ahuspezturik, malko ugariz aitortu zuen bere errua, anaia santu hari egin zion irain eta bilaukeriagatik, eta gaineratu zuen”), Felipe Juaristi (“Zeunerrek soldaduari begiratu zion; begiak gorri-gorri, ezpainak zuri-zuri eginda zituen hark.”), Unai Iturriaga (“Hartan zirela, Ane itzuli zen burumakur, zuri-zuri eginda”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, eta aski izan liteke. Nolanahi ere, komeni da zuri sarreran ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa zuri sarreran.

zuri-zuria
adb. Ipar. eta naf. Erabat zuri. Agertzen zaizkigu mendi-kasko zorrotz batzuk, zuri-zuria, lerro-lerro.
Loturak

Aztergaia: zuri-zuria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZURI-ZURIA (Uso predicativo). (Estar, etc.) completamente blanco. Galtzarik gabeko zangoak zuri zuria ageri. Barb Sup 48. Agertzen zaizkigu mendi-kasko zorrotz batzu, zuri-zuria, lerro-lerro. JE Ber 41. Alditxarturik zegoen [...] aurpegitxoa zuri-zuria. Mde HaurB 102. Gau batez [...] Haize hegoa omen zen zuri-zuria. (Interpr?). Zerb Azk 107. Ikaragarrizko izotz batek zuri-zuria ezarriak zituen mendi kasko hek guziak. JEtchep 54. Lurra zuri-zuria zen hormatua. Ib. 98.

adib: [s.u. dardara] dardaran adb. Ipar. Dardaraz. Oraino zuri-zuria, hortzak dardaran. // delikatu 1 adj. Gogortasunik txikienak minberatzen duena edo eragozten diona. Haren zangoak ageri dira garbi-garbiak, zuri-zuriak, delikatu-delikatuak. // [s.u. hauts] hauts-kolore adj. Hauskara. Bata gorria da eta bestea hauts-kolorea. Laino bat hedatu zen, zuri-zuria lehenik, ilun-iluna gero, eta azkenean dena hauts-kolore.

Ez dugu aurkitu adb kategoriako zuri-zuria formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuri-zuria 5: Elena Touyarou (“Egun osoan, eta ondoko egunetan ere, hantxe egon zen mahaia, baioneta esku artean tinki zeukaten bi guardak zaindurik, baina izen emateko orrialdea zuri-zuria gelditu zen”), Antton Olano (“Gainera, zuri-zuria hago-eta..., ajjj!”), Marzel Etxehandi (“Aita Riquet zuri-zuria jarri zen”), Itxaro Borda (“Errauts komandoak Baionako portuko ostatu zakar batean erosten zuen Asiatik zuri-zuria zetorren kokaina eta hiri nagusiko karriketako eskale herresten bidez, frantses burgesiaren seme-alaben izpirituak suntsiduraz ahultzeari ekiten zion”), Aingeru Epaltza (“Zuri-zuria ageri zitzaion bisaia”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adberbioa da, azpisarrera gisa jasotzekoa, Ipar eta Naf. markekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zuri sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar. eta Naf.

zuriarazi, zuriaraz, zuriarazten
du ad. Zuritzera behartu. Zuriaraz itzazu zure mertxikak ur irakinean.

Aztergaia: zuriarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zuriarazi, zuriaraz, zuriarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zuriarazi, zuriaraz, zuriarazten.

zuribide
iz. Norbera edo beste norbait zuritzeko erabiltzen den argudioa edo aitzakia. Zordunaren zuribidea ontzat hartuz. Leialtasun legea aipatu zuen bere jokabidearen zuribide.

Aztergaia: zuribide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

zurigarri
1 iz. Hutsegite bat zuritzen duen gauza. Non bilatu bere jokatze makurraren zurigarria?
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Bere buruaren zurigarri esana.

Aztergaia: zurigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zurikail
adj. jas. Zurbila.

Aztergaia: zurikail

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Jas. 'zurbila'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kail.

zurikatu, zurika, zurikatzen
1 du ad. Losintxatu. Ik. balakatu. Ez zitzaion iruditzen elkar zurikatuz ezer aurreratu daitekeenik.
2 da/du ad. (Arropa koloredunak) histu.

Aztergaia: zurikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zurikatu, zurika, zurikatzen. du ad. 'losintxatu'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bigarren adiera erantsiz: '(koloreko arropak) kolorea galdu, zuritu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zurikatu, zurika, zurikatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-katu.

zurikatzaile
adj. Zurikatzen, losintxatzen duena. Ik. lausengari; losintxari; balakari. Adiskide zurikatzaileek makurtzen gaituzten bezala, etsai ziztatzaileek zuzentzen gaituzte inoiz.

Aztergaia: zurikatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zurikeria
1 iz. Losintxa. Zurikeria labainak isuriaz. Zintzo eta biziro, inorentzat zurikeria eta balakurik gabe. Batzuk hasi zaizkigu zurikerian, batez ere fraideak, gure txanda baletor ere. Lausenguka eta zurikerietan. Zurikeriazko hitzak.
2 iz. Faltsukeria, bertuteen itxurakeria. Ik. azaluskeria; hipokrisia. Gobernariak, handik laster, kanpo nahiko zituen giristinoak ezarri, baina horrek ere portuges tratulariak nahi baitzituen bildu, dena zurikeria, ongietorria egin zion Frantsesi.

Aztergaia: zurikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zuriketa
1 iz. Zuritzea (adiera guztietan). Ik. zuribide; artazuriketa. Zuriketa on bat ere hartuko luke gure etxeak. Ondasunen kontrabandoan eta diru zuriketan nahasiak daudelakoan.
2 iz. Ipar. Lixibatzea, bokata. Arropa zuriketa.
3 iz. Zurikatzea, losintxatzea.

Aztergaia: zuriketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

zurikin
1 iz. Artoa-edo zuritzen denean gertatzen den hondakina. Ik. maluta 4. Nahiko zurikin badun, lastairak betetzeko. Artaburuari zurikin gehiegi utzita.
2 iz. Atuna harrapatzeko beita, artaburuko hostoez egiten dena. Ik. maluta 5.

Aztergaia: zurikin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hiztegietako informazioa

Bestetakoak: txurikin : PMuj DVC, DRA; xurikin : Casve EF, Lh DBF, PMuj DVC; zurikin : ElhHizt, HiruMila; PMuj DVC.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

txurikin G 6 (PE; Or Eus 5); xurikin IE 1 (Dv Lab).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

txurikin 2 (A. Zubikarai: "Donosti'ko arrantzaliak txurikinak deitzen dautse. Bermiotarrak lastua"; A. Sorarrain: "Erdian txurikiñezko lastaia, estalki-berogarri batzuek eta ardilarruak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

txurikin : HiztEn ("ik. zurikin"; zurikin ez da ageri), Euskalterm 2.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. txurikin erabiliagoa den.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: '- Baztanen, Malerrekan eta Bortzerrietan Zurikin. Xurikin adierazkorra, Zakur / Xakur, Zerri / Xerri... bezala. / - Leitzan eta Goizuetan, ordea, Txurikin'.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): 'Zurikin forma hobetsi da [...] xurikin eta txurikin-en kaltetan'.

zuriko
1 iz. Antzinako zenbait txanponen izena; bereziki, marabedi erdi balio zuen txanpona. Zortzi arbi buruk hamabi zuriko edo hiru lauko balio dute.
2 iz. Balio hutsaleko txanpona. Nahikotxo irabazi arren, zuriko bat aurreratzen ez dakien langilea.

Aztergaia: zuriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan: ‘blanca moneda, sexcuns, sexcuncia’. // Mg PAb (“Lau onza aketirenek, lau lauko. Zortzi arbi buruak, amabi zuriko, edo iru lauko”), VMg (“Ardiak paga ditzala egin diran kostu guziak. Ez zedukan Ardi gaixoak zuriko erre bat ere”), Astar (“Zor gusti au bete betian azkenengo zurikoraino pagadu artian”), fB Ic (“Zuriko bat nun izango daben, ez jakitia [...] Adiskide lagundu legijonik ez eukitia”), AB AmaE (“Lau zurikoak gorde ta ardaorik edan ez; diruak egiteko da modu ziurra”), Otx (“Zortzi zuriko oraingo dirutan”), Eguzk GizAuz (“Naikotxu irabazi arren zurikorik aurreratzen eztakien langilleak dira-ta”), Akes Onbidea (“Zuriko bat irabaztearren”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

J. Artaraz (“Hori gitxi balitz, zerga barria asmatu zan, ardao baltz azunbreko, marai batekoa, eta ardao zuriko azunbreko, hiru beiloizko txanpon zurikoa”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zuriko: LurE (antzinako txanpona, marabedi erdi balio zuena), Harluxet (zuria, antzinako txanpona).

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Ez dugu aurkitu ap. ZTC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

zuriko ap. Zehazki: blanca 2 (moneda).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

antzinako txanpona, marabedi erdi balio zuena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: zuriko iz. 'antzinako txanpona, marabedi erdi balio zuena'. [kategoria eta definizioa gehituz]

zurimenta
iz. g. er. Ohe-jantzia eta barruko arropa. Etxean zurimenta ona dugu.

Aztergaia: zurimenta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

cf. supra arropa zuri, linja.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

zurin
iz. Oidioa. Gorrinak, herdoilak, zurinak, zanbroak eta onddoek sortutako antzeko gaitzek gustuko dute arrosondoa.

Aztergaia: zurin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. oidio.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

oidioa.

zuringo
1 iz. Arrautzaren gorringoa inguratzen duen gai likatsu zurixka. Jo itzazu zuringoak elur gisa egin arte. Arrautza freskoa denean, zuringoa lodia da eta gorringoa erdian dago.
2 iz. Begiaren alde zuria. Begietako zuringoa agerian, gorantz begira balego bezala.

Aztergaia: zuringo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zuritasun
iz. Zuria denaren nolakotasuna. Elurraren zuritasuna. Gorria eta beltza ari dira deiadarka liburuaren azalean, zuritasun tanta batzuen bidez alaituak.

Aztergaia: zuritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zurito
iz. Heg. Kaña erdia. Kaña bat eskatu eta zurito bat atera didak!

Aztergaia: zurito

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2006-03-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan zurito sarrera: Dim. de zuri; Or QA ("Ez gatxin izango emen bezala, etxeko batzuk beltxeran, amaren aldera, ta besteak zurito, aitaren aldera").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zurito 3: M. Ugarte (metahizkuntzako erabileran: "Gizato, nagito, zurito, zakuto, zato [zaragito]"), P. Zubizarreta 2 iz. ("Lagunekin arratsaldean berriro elkartu nintzenean, hasieran denok ere aski burumakur eta gorputzaldi kaxkarrarekin egon ginen. Baina laster, zurito bat hemen zurito bat han, lagunak pixka bat bizkortu eta harrotzeko moduko gauzak esaten hasi zitzaizkidan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zurito : HiztEn (Heg. Upelatik presioz ateratako basoerdi garagardoa, batik bat tabernan zerbitzatua) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zurito : ElhHizt (Heg. medio vaso de cerveza) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil (pasakorra izan liteke, nahiz hedatzen ere ari omen den); onartzekotan, Heg. marka duela eskain liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez du gutxienekoa betetzen, baina oso erabilia da Hegoaldean. Heg. markarekin jasoko da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Kendu lerroa.

zuritu, zuri/zuritu, zuritzen
1 du ad. Zuriz margotu. Igeltsuz zuritutako etxe txiki bat. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hilobi zurituak.
2 da ad. Kolore zuria hartu. Buruko ileak zergatik zuritzen diren bizarra baino lehen. Etiopiako beltz bat zuritzen denean, eta katamotzak uzten dituenean bere orbanak. Burua zuritu zait zure bihotz eske. || Zapiak eguzkitan ondoen zuritzen dira.
3 du ad. Inguruak elurrez estali. (nork eta nor osagarririk gabe). Elurra egin du, baina ez du zuritu.
4 du ad. Azala kendu. Afaritako patatak zuritu zituen. Sutondoan gaztainak zuritzen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Egur zurituak ez du, hurbiltzeko ere, egur azalduna balio.
5 du ad. (Norbait bere edo besteren hutsegitea) onargarri egiten saiatu; norbait errugabetzen saiatu. Ezezagun baten aurrean galesez mintzatzeko, nork bere burua zuritu behar izaten du aurrenik, barka eske. Oraingo jokabidea zuritu nahi luke. Ezin zurituzko bidegabekeria. Hire bizitzan egin dituan belzkeriak zuritzeko. Baina Zesar handiaren heriotza zuritzeko, ezin eramana eta bekaitza baino estalki apainagorik behar. Ametzagak ez du inoren aurpegirik belzten, ez zuritzen; ikusten duena kontatzen du, eta kontatzen duenak badu beti indarra. Hor ari da, belea baino beltzagoak nondik zurituko dituen, bere nagusiak bidenabar zurituko dituelakoan.
6 du ad. Auziez eta kidekoz mintzatuz, argitu, konpondu. Aspaldiko arazoak dituztela zuritzeko hango gure herritarrek, bai beren artean, bai eta beren auzoekin.
Ohiko lexiak

Aztergaia: zuritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zuritu, zuri(tu), zuritzen. da/du ad. 1 'zuriz margotu'. 2 '(patatari eta) azala kendu'. 3 'nor bere edo besteren hutsegitea zuzentzen saiatu'. 4: elurra egin du, baina ez du zuritu.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zuritu, zuri(tu), zuritzen.

zuritzaile
1 adj./iz. Zuritzen duena. Nornahi da zuritzaile, gisua izanez gero. Arto-zuritzaileak maiz kantua ahoan du.
2 adj./iz. Zurikatzailea. Etsaiaren ezpata baino, zuritzailearen mingaina kaltegarriago.

Aztergaia: zuritzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
zuritze
iz. zuritu aditzari dagokion ekintza. Ik. arto zuritze; zuriketa. Patata zuritzea utzirik. Etxe zuritzea egin.

Aztergaia: zuritze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

zuriune
1 iz. Orban edo tarte zuria. Besoan zuriune batzuk zituen. Bizarrak gero eta zuriune gehiago zituen, eta ilea ere bakantzen hasia zitzaion kopetan gora.
2 iz. Orri batean testurik edo irudirik gabe uzten den tartea. Orriak alde bietatik idatzita zeuden, zuriune bakar bat ere utzi gabe. Aldizkariaren urte bukaerako alea berezia izan da, argazkiak desagertu egin dira, eta zuriuneak daude euren lekuan.
3 iz. Mekanikoki idatzitako testu batean hitzen artean uzten den tartea, neurrian karaktere baten baliokide dena; tarte hori uzteko erabiltzen den karakterea bera. Hitza zuriunetik zuriunerako karaktere segida bat da, eta esaldia zuriunez bereizitako hitzez osatuta dago. Oso inportantea da zuriuneak ez idaztea lerro hasieretan, tabulazioa baita horren ordez erabili beharrekoa. Eremuak zuriune karaktereaz bereizten dira eta ez ":" karaktereaz, administrazioko beste kasuetan bezala.

Aztergaia: zuriune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Espazioari dagozkio guztiak: zuri une EB 1 (Osk Kurl: "Atzean ikatz sakuak, dana Barrabasen arimea baño beltzago, Saguzaharren begietako zuri uneak izan ezik"); zuriune B-G 3 (Erkiag BatB: "Buruan eta atzeko iztar aldean zituan zuriune batzuk"; TAg Uzt: "Luzaroan oarki jarri ezkero, zuriune ta beltzune batzuk ere ikusi litezke begirariz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zurigune 10 aldiz jaso da, EBko bi iturritan: a) denborari dagozkio horietako 4 (Unesco-ren Albistaria: "Aurten, berreungarren urteurrena zela eta, gauzak hobeto egin dira; "zurigune" batzuk betetzea lortu da eta horretarako gertakari iraultzailearen aspektu guztiak modu objektiboagoan aztertzen dituzten liburuak argitaratu dira"); b) espazioari beste 6ak (K. Sarasola: "Hitzak banatzeko zurigune bat edo gehiago egon daiteke").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zuriune : DFrec 2 ('tarte zuria'), HiztEn ("1. Orban edo tarte zuria"; "2. Testu batean karaktere idatzirik ez duen karaktere hutsa"); LurE ("Tarte edo orban zuria"; "Idatzietan hitzen artean uzten den tartea"; "Soilunea"), Euskalterm 4 (espazioari dagozkionak).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une.

zuriune barra, zuriune-barra
iz. Ordenagailu eta kidekoetan, idazterakoan zuriuneak uzteko erabiltzen den tekla. Zuriune normal bat baino handiagoa txertatu nahi badugu bi hitzen artean, ezin da zuriune-barra erabili. Parte hartzaileak teklatuko zuriune-barra sakatzean.
zurixka
adj. Zuriaren antzekoa, zurirantz jotzen duena. Zuhaitz horren zura zurixka da; arotzek pozik hartzen dute, gauza arinak egiteko. Azal zurixkakoa.

Aztergaia: zurixka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xka.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "zuriska [forma proposatzen dut]" (1997-07-23)

zuriz
adb. Jantzi zuriz; kolore zuriz. Goitik beheraino zuriz jantzia. Sabaia eta egitura, denak, zuriz margotu dira.
Loturak

Aztergaia: zuriz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZURIZ De blanco. Zuriz jaunzirik bi aingeru. Mb IArg I 340. Jaunaren ministroa zuriz janzirik. Cb Eg III 233. Zuriz jantzita. AB AmaE 10. Ken jantzi baltzok ta zuriz jantzi. Enb 45. Zuriz jantzi zaitu. Or Poem 547. Eta neguan edurrak dituz zuriz estaltzen guztiak. BEnb NereA 113. Goitik beeraño zuriz jantzia. Anab Aprika 42. Or zegok ire sagar-lorea, aidea zuriz arrotzen. NEtx LBB 264. [Otsaillak] zuriz egin digu agur. Insausi 289. v. tbn. VMg 64. Lard 468. Ag G 250. Jaukol Biozk 36. Laux AB 22. Ldi BB 32. Ir YKBiz 521. Mde Pr 166. JAIraz Bizia 14. Izeta DirG 73. Osk Kurl 84.

def: zapur iz. Ipar. Maskaradetako pertsonaia, zuriz jantzia joaten dena eta sorbaldan aizkora eta buruan ardi larru iledunez eginiko kapela beltz handia eramaten dituena. / zuritu 1 du ad. Zuriz margotu. Igeltsuz zuritutako etxe txiki bat. // adib: zuri 7 iz. Kolore zuria, beste koloreen nahasturaz sortzen dena. Zuriz jantzia. // jantzi1 2 da ad. (Gaia, kolorea edo kideko ezaugarriren bat adierazten duen osagarria hartzen duela). Beltzez jantzi zen. Oinetatik bururaino zuriz jantzia. Zetaz jantzirik. Ardi larruz jantzitako otso maltzurra. // lema1 2 iz. Ontzigainetik pieza hori kontrolatzen duen gurpil edo gider modukoa. Halakoetarako garrantzitsua da itsasontziko kapitainak lema hartu eta norabidea jartzea. Galeoiaren brankan, lema eskuan, emakume bat zegoen, ilehoria, burutik oinetaraino zuriz jantzia. // [s.u. mendi] mendi gailur, mendi-gailur Mendi baten gailurra. Ik. mendi gain; mendi kasko; mendi punta; mendi tontor; mendi buru. Mendi gailurrak zuriz jantzirik. Mendi gailurretik urrutira begira.

zuriz : Aizu (“Estellerriko mendien artean, Jaitz herria zuriz janzten da ekainetik irailera bitarte, izan ere, orduan hasten dira jo eta ke lanean herriaren magalean dauden gatzagak”), Elkar (“Uniforme zuriz jantzitako bi neska sakelako koloretsu batetik ateratzen zen musika entzuten ari ziren”), Deia (“Kolorearen aldetik, zorua, paretak, sabaia, egitura eta arotzeria, denak, zuriz margotu dira, batasuna emateaz gain kaxen jolasari indar gehiago emateko asmoz”), Consumer (“Gereziondoak loretan izan dira oraintsu arte, eta zuriz jantzi dituzte bazterrak”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuriz : Berria (“Hogeita bost kantu bete zituen Alexandriako kantariak, zuriz jantzita, inguruan talde fin baten laguntzaz: bi musikari frantziar eta beste bi brasildar”), Felipe Juaristi (“Hamar gizon zeuden itsasontziaren bizkarrean, oin hutsik, atorra zuriz eta galtza beltzez jantziak hamarrak, bat izan ezik, atorraren gainean amila urdina baitzeraman”), Karlos Zabala (“Baina hitz samur-samurrak aurkitzen zituen, haren senarrak bere aurrean etsia hartzen zuen guztian; haren gaztetako kontuak milagarren aldiz kontatzen uzten zion, Royer-Collard kaleko gela handi batean bizi zirela, hogeita hamasei lanbide ikasi zituela, berogailuan litxarkeriak prestatzen zituela bera zuri-zuriz jantzita eta Florent beltz-beltzez”), Agustin Otsoa (“Gandalfek pauso arinez zeharkatu zuen zuriz zolaturiko patioa”), Ramon Saizarbitoria (“Kale-kantoian biratu eta Victoriaren hoteleko atera iritsi nintzenean, bera han zegoen jada, goitik behera zuriz jantzita, irribarretsu eta, ile bustiak adierazten zuenez, dutxatu berria”), Elizen arteko Biblia (“Baina badituzu Sardesen beren jantziak zikindu ez dituzten batzuk. Nirekin ibiliko dira zuriz jantzirik, merezi baitute”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zuri sarreran.

zurizta
adj. Zurixka. Gauez baino ibiltzen ez den sits zurizta.

Aztergaia: zurizta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2004-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

xurizta 1, Ldi UO ("Eguzkiak orailen adatsa dunean, / ikus bide-dituzu, eguras-bidean, / inguma bi xurizta, lur apaindu-gaiñez / lorez-loreko ibilli gozoak egiñez").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zurizta (eta zurista) 5: J.M. Irigoien ("Goian, hodeiak, zuri eta zuristak, gorri eta gorristak"), JKort Erl I ("Ezko garbiak, aldiaren burura, ba du ezagungarri bat, sortzen zaion gandu zurizta"), Natura/OHO ("Pikorta borobil hori-zurista batzuk ikusiko dituzue"), I. Aldabe ("Kanpoko maskorra hauskorra eta zurista kolorekoa"), I. Ruiz ("Nik neuk bilduko ditut bizar leuneko irasagar zuristak"); zuriztatu 6: a) Muskiz AHA ("Martin Callek aldareaurrea eta elizako ganerako atalak zuriztatu ebazan, eta beraren lanaren kostua 1.420 errialekoa izan zan"), M. Garmendia ("Ikus ditzaket oraindik ere horma zuriztatu haiek"), eta zuriztaketa 1, Muskiz AHA ("1886.eko azaroaren 9an suak hartu eban; zuriztaketearen gastuak eta ganerako beste kalte guztiak ordaintzeko, Udalak 2.000 errial emon ebazan"); b) BAO 1995 4 ("Memoriako erizpide eta helburuetako lau puntuak betetzen direla behar den bezela zuriztatuko da [...] Lurzatian isolatutako egoitzazko aldean mugarritzen diren lurzati eraikien gotorketa zuriztatuko da [...] Erdialdeko egoitzazko aldean egiteratzen den eraikinaren aldetik Plan Orokorrak ezartzen duen trinkotasuna betetzen dela zuriztatuko da", "Eraikinek okupatzen dituzten lurzatien zatizkoa edo osoa den gotortzea zuriztatuko da, Plan Orokorrak ezartzen dituen gehienezkoak gainditzen dituzten eraikinak onartutzat joko direla"); eta zuriztapen-agiri 1, EHAA 1984 ("diruen ordainketa, asmotango ekintzak egin direnaren egiaztagiria edo zuriztapen-agiria aurkeztu ondoren egingo da"); zuriztagiri 2, EHAA 1990 ("Bere ekonomi, finantza eta teknika gaitasunaren zuriztagiriak aurkeztu behar izango dituzte lehiatzaileek").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sasi-txori zurizta : Euskalterm 1 (Hippolais pallida); zuriztapide : AB50 1 ('justificación') // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez ditugu aurkitu ap. LurraldeAntol, TokiJaurb, AdminMila, LHH, HezkAdmin, AdmProz, EurItun2.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zuriztadura : PMuj DVC (emblanquecimiento, blanqueo); zuriztaezin : HiruMila (inexcusable); zuriztagarri : HiruMila (excusable); zuriztapen : HiruMila (excusa, descargo); zuriztatu : HiruMila (excusar, presentar descargos), PMuj DVC (1 tintura de blanco; 2 enlucir, blanquear, enjalbegar...; 3 adular, halagar-, 4 excusar, defender, disculpar, justificar); zuriztatzaile : PMuj DVC (jalbegador, enjalbegador); zuriztatze : PMuj DVC (enblanquecimiento, blanqueo) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zta/-xka (cf. gorrixka / gorrizta, horixka / horizta).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

zurkaitz
1 iz. Zuhaitz gazteei eta zenbait landareri euskarri gisa alboan jartzen zaien makila edo zutoina. Ik. paldo. Ilar zuri hauei zurkaitzak ezarri behar dizkiegu.
2 iz. Euskarria. Jainko maitearen laguntza berezia: horra gizon zuzenaren zurkaitza eta zoriona.

Aztergaia: zurkaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zurkaiztu, zurkaitz/zurkaiztu, zurkaizten
du ad. Zurkaitzez edo zutoinez eutsi. Ezpondak zurkaiztu eta azkartzeko.

Aztergaia: zurkaiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zurkaiztu, zurkaitz/zurkaiztu, zurkaizten. du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

zurkaiztu, zurkaitz/zurkaiztu, zurkaizten.

zurki
iz. Ipar. Zur zatia. Zurkiz inguraturik, eskulangile gisa egiten duen lanaz hitz egin digu Zuriñek.

Aztergaia: zurki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'zur-zatia'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki 'zatia'.

zurkulu
iz. bizk. Zokoa, ezkutalekua. Ik. zoko-moko. Bazter eta zurkulu guztietan. Kale zurkulu batean. Badakite plazako zurkuluen berri.

Aztergaia: zurkulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'zokoa'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

zokoa.

zurmailu
iz. Zurezko mailu handia. Ik. mazo. Gabiko horiek eramaten dituzte trimin-trimin egitera zurmailu edo mazoaz.

Aztergaia: zurmailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zur-mailu aztertzean sarrera gisa proposatua, forma fosildua baita corpusetan eta hiztegietan ageri dena.

zurmindu, zurmin, zurmintzen
da/du ad. Ipar. Lizundu; ozpindu. Zenbait janari urdinduz eta edari zurminduz ahoa beterik.

Aztergaia: zurmindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zurmindu, zurmin, zurmintzen. Ipar. da/du ad. 'lizundu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zurmindu, zurmin, zurmintzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

zurmindura
iz. Zurmintzea; lizuna. "Xuria" deitzen duten zurmindura mota bat. Hilarri biribilak, zurminduraz janak.

Aztergaia: zurmindura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zurpail
adj. Ipar. Zurbila, zuhaila. Harkaitz zurpail izugarri batzuk. Mutiko kolore-zurpail bat. Begitartea hits, larrua zurpail.

Aztergaia: zurpail

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'zurbila'.

zurpaildu, zurpail/zurpaildu, zurpailtzen
da/du ad. Ipar. Zurbildu, zuhail bihurtu. Han dago, aurpegia zurpaildua, bihotza erdiratua.

Aztergaia: zurpaildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zurpaildu, zurpail(du), zurpailtzen. Ipar. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zurpaildu, zurpail(du), zurpailtzen.

zurra
1 iz. g. er. Larrua ontzea, larrua apaintzea.
2 iz. Astinaldia, jipoia. Zurra eman. Zurrak hartu zituen mila garrasiren erdian.

Aztergaia: zurra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.er.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

zurrakapote
iz. Ardo beltz gozoa, berotua hartzen dena; ardo beltza azukrearekin eta zenbait frutarekin nahasiz prestatzen den edaria. Katarroa kentzeko zurrakapotea ere ona izaten da. Zurrakapote lehiaketa, Alaiak lagun taldeak antolatua.

Aztergaia: zurrakapote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(edari mota).

zurratu, zurra/zurratu, zurratzen
1 du ad. (Larrua) ondu, apaindu. Bada familia bat, apal-apala, larrua zurratzetik bizibidea ateratzen duena.
2 du ad. Astindu, jipoitu. Makila kolpez edo esku-huska zurratzen du.

Aztergaia: zurratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'jipoia, jipoitu' adierakoak dira zurra 11 aldiz agertua: B 7 (Mg CO; AB AmaE 6), G 3 (AA II), L 1 (Barb Leg); zurratu 12 aldiz: B 7 (zurrau 6tan: Zav Fab; fB 3; AB AmaE 2; eta zurrau zurrau egin behin: AB AmaE), IE-Zu 4 (Gy; Elzb PAd 2; Casve SGrazi), EB 1 (Mde HaurB); zurra-aldi 3 aldiz (Elzb PAd); b) 'larru-ontzailea' adierakoak: zurradore 4 (AA III 3; EusJok II); zurratzaile 1 (Gy).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'jipoitu' adierako zurratu bi aldiz jaso da (AB in Euskal Erria, 1901; Casve SGrazi); b) 'larrua ondu' adierako zurratu behin (J. Garmendia).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

a) 'jipoia' eta: zurra : HiztEn-LurE; zurratu : HiztEn-LurE; b) 'larrua ontzea' eta: zurratu : AB38 1; HiztEn-LurE; zurratzaile : HiztEn; zurratze : LurE; zurrategi : HiztEn-LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zurratu, zurra(tu), zurratzen. du ad. 1 '(larrua) ondu, apaindu'. 2 'jipoitu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zurratu, zurra(tu), zurratzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K203]: "... besteak baino harrigarrixeago..." (1993-02-26)

zurratzaile
iz. Larrugina, larru-ontzailea. Zurratzaileak larruak panpatzen zituen eta koipea kentzen zien.

Aztergaia: zurratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

zurrean
adb. Nahian, bila. Seme ergela joan zen urrutietara, eta zuen guztia hondatu zuen emakume zurrean. Zeren zurrean dabil hori?, zure sosen zurrean. Lasai dabil, horri eskerrak, erdi maila atsegin batean: gora nahian, baina ez goregi; erraz zurrean, baina ez narrasegi.

Aztergaia: zurrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) lehen osagaia iz. dela 25 aldiz ageri da: AA 1 (neska-zurrian); Or 4 (Eus, Mi, SCruz: txintxarri-zurrean, zaato-zurrean, garaile-surrean, jan-edan zurrian); Gazt MusIx 3 (doñu zurrian, jolas-zurrean, kantu zurrian); Zait 17 (Plat etaSof: adiguri-zurrian, aita zurrian, apentzalle zurrian 2, arranbelari zurrian, berri-geznari zurrian, asmatzaile zurrian, babesla zurrian, eskale zurrian, eskale-zurrian, erantzun zurrian, esku-erakutsi zurrian, garaile zurrian, iakintzale zurrian, ongille-zurrian, salgai-zurrian, seme zurrean); b) lehen osagaia izond. dela 11 aldiz: Erkiag 1 (BatB: labur zurrean); Noe 1 (merke zurriyan); Iraola (merke zurriyan); Or 1 (Eus: eder zurrean); Zait 3 (aringarri-zurrian, arrotz zurrian, labur-zurrian); MEIG 4 (erraz zurrean, labur-zurrean 2, labur-surrean); c) bakarrik bitan agertu da zurrian (Or SCruz, Zait Sof).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) lehen osagaia iz. dela 3 ager.: adiskide zurrian (S. Onaindia); irakasle zurrian (Zait); oxijeno zorrean (I. Iñurrieta); b) lehen osagaia izond. dela bina labur zurrian (E. Erkiaga; K. Zuazo) eta labur-zurrean (J. Etxaide; M.K. Garmendia); bakarrik erabilirik ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu ohiko iturrietan aurkitu. Ik. zurrean : PMuj DVC; zurrian : DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

merke-zurrean 'merkeena bilatuz'; labur-zurrean 'labur beharrez'.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

hori uste dute batzordekideek, baina ikus hala den testuetan: a) bigarren osagai gisa erabilia al da beti; b) lehen osagaia izond. al da beti, ala iz. ere izan daiteke; c) labur zurrean, merke zurrean bezalako beste zein ingurunetan ageri da?

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

bigarren osagai gisa erabiltzen da batez ere, eta batez ere labur zurrean, merke zurrean inguruneetan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azalpen morfologikoa eman: [hitz-elkarketan]. || 1- Mesedegarria delakoan gaude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Onartu egin da ohargileak proposatu duena: "zurrean (hitz-elkarketan): merke-zurrean..."

zurruburru
1 iz. Ipar. Nahasmena, nahaspila, istilua. Mundu honetako zurruburruak. Nagusi eta langileen arteko makur eta zurruburruak.
2 adj. Ipar. Nahaspilatsua; askotarikoa. Oroitzapen zurruburruez mihia trabatua. Ile-mozle, tindatzaile, musikari, dantzari, ostalari, kazeta-egile, horra zer ofizio zurruburruak dituzten frantses umeek Amerikan.
3 iz. Ipar. Garrantzi gutxiko lan edo zeregina. Abeltzain, eta laborari etxeetan mutikoek egiten dituzten beste zurruburru batzuetan aritzen zen.
4 iz. Ipar. Balio gutxiko gauza. Ik. huskeria. Bazen han oihal, zatar, oinetako urratu eta bertze holako anitz zurruburru.

Aztergaia: zurruburru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Formen arteko bereizketa semantikoak

nahasmena; cf. zurrumurru .

zurruburruka
adb. Ipar. Era nahasian. Ez da mintzo zurruburruka eta nehork deus ezin ezagutuzko gisan.

Aztergaia: zurruburruka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

zurrukutun
iz. Bakailaoarekin edo atunarekin egiten den arrain zopa modukoa, zenbait tokitan patatekin ere prestatzen dena. Zurrukutun-jana dugu gaur Ondarroan.

Aztergaia: zurrukutun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hiztegietako informazioa

Bestetakoak: zurrukutun : HiruMila ("ik. kutun"), ElhHizt, DRA, PMuj DVC, Lh DBF; zurruputun : ElhHizt ("1. marmitako"; "2. ik. zurrukutun"), DRA, PMuj DVC, Lh DBF.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zurrukutun : DFrec 1, HiztEn; zurruputun : HiztEn ("ik. zurrukutun"). Ik. AArrue JanEd (158 eta 236 or.: zurrukutuna ).

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

cf. zurruputun ; eta, adieraz, arrantzaleena al da?

zurrumurru
1 iz. Hots arina. Ik. marmar. Ur xirripak egiten duen zurrumurrua. Berba zurrumurrua entzun zuen. Gizonezkoen zurrumurrua eta noizean behingo eztulen bat.
2 iz. Ahoz aho dabilen berria, zehaztu eta egiaztatu gabea. Zurrumurrua zabaldu. Zurrumurru zital bat barreiatu da bazter guztietan. Beste adiskideren bat ba ote zuen zurrumurrua bazebilen mingain-luze batzuen artean. Zurrumurru hori egia izan zitekeen.

Aztergaia: zurrumurru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'marmarra'. 2 'berri egiaztatu gabea'.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

1 marmarra; 2 berri egiaztatu gabea; cf. zurruburru .

zurrumurruka
adb. Marmarka, marmarrean. Erleen antzera batu dira herriko guztiak, zurrumurruka.

Aztergaia: zurrumurruka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zurru-burruka 1, Hb Egia ("Ezda mintzo zurru-burruka eta nihork deus ezin ezagutuzko gisan"); zurrumurruka 1, Otx ("Erlien entzera batu dira beingo baten erriko andra guztijak, zurrumurruka ta usobilloka, ta, ona etorririk, zeuk entzun dozuzan orroe ta ulubak atara erazo dautsedaz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

xurrumurruka 1, X. Olarra ("Atalondoaren aurrean zeuden, xurrumurruka hizketan"); zurrumurruka 2: Egin 1992 ("Jendea zurrumurruka hasi zen"), LMuj ("Zurrumurruka dabiltzenen hezurrak —fosforoa bailuten— arimaren begiekin irribarrez eta argitan susmatu bide dituk").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zurrumurruka : DFrec 1 (I. Azkune/J.M. Arrieta) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

DRAkoak dira zurrumurruka (por lo bajo, entre murmuraciones, murmurando), eta xurrumurruka (murmurando) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

zurrun
1 adj. Malgutasunik ez duena. Hilotz zurruna. Eskularru lodi zurrunez jantziko ditu eskuak. Klixe zurrun aspergarri bihurturik. Neurri hori oso zurruna ez izanik ere.
2 (Adizlagun gisa). Zutoina bezain zurrun gelditu zen.
3 iz. Haga. Zurruna baino tenteago. Metaren zurruna.

Aztergaia: zurrun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 izond. 'malgutasunik ez duena'. 2 iz. 'haga'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 izond. malgutasunik ez duena; 2 iz. haga.

zurrunbilo
1 iz. Uraren edo airearen higidura lasterra eta birakakoa. Hego haizearen harroaldiak orbel zurrunbiloa sortu zuen atari aurrean. Hauts zurrunbiloa. Ihes egin behar, ihes noranahi, ur-zurrunbiloak irentsiko bazuen ere.
2 iz. (Nahasmenduaren irudi bezala). Arimen barrunbean ekaitz eta zurrunbiloak sortzen dituena. Elkarren gainka eta bata bestearekin nahaste bizi garen zurrunbiloan. Hizkerarekikoa da gutxiena, ez baita hori barren sakonean dabilen zurrunbiloaren gaina eta axala baizik.

Aztergaia: zurrunbilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
zurrunbiloan
adb. Zurrunbilo bat edo zurrunbilo moduko bat eratuz. Itsaso guztia guregana zetorren zurrunbiloan. || Iratxo taldea garrasika eta zurrunbiloan.
Loturak
zurrunbiloka
adb. Zurrunbiloan. Elur hodeia zurrunbiloka hastean.

Aztergaia: zurrunbiloka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

zurrunbilotsu
adj. Zurrunbiloz betea. Bere bizitza zurrunbilotsuan.

Aztergaia: zurrunbilotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

zurrunbilotu, zurrunbilo/zurrunbilotu, zurrunbilotzen
du ad. Zurrunbiloa eratu. Ura zurrunbilotzen zuten haize bolada izugarri haiek. Haizeak zurrunbilotutako hostoak aurpegira zetozkion.

Aztergaia: zurrunbilotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zurrunbilotu, zurrunbilo(tu), zurrunbilotzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zurrunbilotu, zurrunbilo(tu), zurrunbilotzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "zurrunbildu [forma proposatzen dut]" (1997-07-23)

zurrundu, zurrun/zurrundu, zurruntzen
da/du ad. Zurrun bihurtu, malgutasuna kendu edo galdu. Nagiak gerria zurrundu dio. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Haren beso zurrunduak estuki eusten zion oraindik.

Aztergaia: zurrundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zurrundu, zurrun(du), zurruntzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zurrundu, zurrun(du), zurruntzen.

zurrunga
iz. Lo egonik arnasa hartzean sudurraz egiten den hots berezia. Horiek zurrungak, badirudi enborrak zerratzen ari dela. Zure zurrungak urrundik aditzen ziren. Luze-luzea etzana lurrean lo, zurrunga luzean. || Basurdearen zurrungak.

Aztergaia: zurrunga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

-ga-dunak 37 dira, G-L-BN (eta B: Ag, Or); -ka-dunak 7, G (eta Mde): zurrunga 6 aldiz agertu da: B 1 (Or Tormes); G 2 (A, Iraola); IE 3 (Ox, Barb, Zub); lo-zurrunga behin (Ag); -a organiko xurrungik beste behin (Iratz: "lehenago bezala, ohetan ez buruñorik, ez xurrungik ez dela!"); L dira zurrungan 4 (Hb, Arb, Ox, Lf), lo zurrungan 5 (Laph, Arb, Barb, Iratz), lo-zurrungan 1 (Mde), xurrungan 3 (Iratz 2, eta JE, irudizko adieran edo: "Gure sahetsetik ibaia, apur bat lohitsu, xurrungan jausten da, iguzkiaren hunkiak dirdira batekin han-hemenka kizkurtzen diolarik gaina") eta lo xurrungan 1 (JE); zurrungaka B-G 6 (Ag; Or, Ldi, Ir); zurrungaz G 2 (It); zurrungari L 1 (Lf); zurrunka 5 dira: G 4 (Alz, Ugalde eta Lab) eta Mde; G dira lo zurrunka (NEtx) eta zurrunkan (Lab) bana. Cf. gainera azken-zurrunka (Or Mi: "Bizi-aldian yeizten dute nai adiña urre-auntz ori, baño il-agiñean, azken-zurrunketan eska ditzatela Elizakoak, eta etsai beltzak saietsetan zartako-erauntsi aundiz erantzuten die"; ik. honetaz DRA-ko "Estertor. Amaika eusko langille galduak dira. Geienak oraindik oiuka daude gure zai,... ito beharrean... il zorian... azken zurrunketan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

-ga-dunak 22 dira (G, IE , EB); -ka-dunak 10(G eta EBkoak (IE 1): zurrunga 3: G 1 (A Ardi); EB 2 (J.M. Irigoien, I. Mendiguren: ""zurrunga hots"); zurrunga-murrungaka 1 (J.M. Irigoien "Horiek zurrunga-murrungaka dabiltzan erraldoiak dira"); lo zurrunga 2 (Eskualduna 1914-07-17, T. Peillen); zurrunga egin 2, G (A. Zavala), EB (X. Mendiguren Bereziartu); zurrungatxo EB 1 (X. Mendiguren Bereziartu); zurrungari 3, IE-EB (Lf; X. Mendiguren Bereziartu); zurrunka 6: G 3 (Etxde, S. Onaindia); EB 3 (J.A. Agirre; "zurrunka hots" 2: J.A. Begiristain, J. Arratibel); lozurrunka G 1 (F. Zubiaga); lo zurrungan 2 (Barb, M. Ariztia) IE bina agerraldi; lo zurrunkan IE 1 (M. Ariztia); zurrungaka EB 6 (J.M. Arrieta, J.M. Sarasola, X. Olarra, J. Ormazabal, P. Zabaleta, J.M. Irigoien); zurrunkaka EB 1 (B. Atxaga); zurrunka adlag EB 1 (X. Amuriza).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zurrunga : AB50 1; HiztEn-LurE; Euskalterm 1; zurrunga egin : HiztEn; Euskalterm 1; zurrungaka : HiztEn; zurrunkaka : AB38 1; zurrunka : HiztEn ("ik. zurrunga"); zurrungatu : AB38 1; HiztEn. EskolaHE: zurrunga, zurrungaka, zurrungari, zurrunka ("ik. zurrunga).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zurrunga egin, (lo) zurrungan.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

(lo) zurrungan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  (lo) zurrungan. 1- Forma aldatu: zurrungan. || 1- Nahikoa dela uste dugu; "lo-zurrunga" eta "lo-zurrungan" formek "lo" hitzaren azpisarrera gisa etorri behar lukete.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

zurrunga egin
ad.-lok. Aitak gauaz zurrunga egiten zuen. || Lo gelditu da; zurrunga txiki batzuk egiten ditu. Gure osaba zenak zurrunga izugarriak egiten zituen.

Aztergaia: zurrunga egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

zurrungaka
adb. Zurrunga eginez, zurrungan. Irakurle guztiok, zurrungaka lo?

Aztergaia: zurrungaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

zurrungari
adj. Zurrunga egiten duena. Likore usaina zerion gizon zurrungariari.

Aztergaia: zurrungari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zurrungatu, zurrunga/zurrungatu, zurrungatzen
du ad. Zurrunga egin. (nor osagarririk gabe). Hobe duk ametsak betetzea zurrungatzea baino.

Aztergaia: zurrungatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zurrungatu, zurrunga(tu), zurrungatzen. du ad. 'zurrunga egin'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zurrungatu, zurrunga(tu), zurrungatzen.

zurrunki
adb. Zurrun, zurruntasunez.

Aztergaia: zurrunki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2002-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zurrunki 3: Gand Uda ("Nire ikusmena / hedaduran galtzen zen, / gauzen dimentsiorik / lerro zurrunki ebakitan / inoiz enmarkatu gabe"), P. Alkain ("Bilgailu eguzkitiarra, zurrunki muntaturik dago, eta hegoaldera begiratzen du, horizontearekin osotzen duten angelua bertako latitudearen angelua izanik"), A. Sarriegi ("Habe-mota honetako tentsioak, ebakiduraren zati desberdinak elkarren artean zurrunki loturik edo soldaturik daudela emanik kalkulatu ohi dira normalean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zurrunki : PMuj DVC (rígidamente) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

zurruntasun
iz. Zurruna denaren nolakotasuna. Hilotzaren zurruntasuna.

Aztergaia: zurruntasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zurrupa
iz. Hurrupa. Coca-Colari zurrupa txikiak ematen dizkiodan bitartean.

Aztergaia: zurrupa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zurrupada
iz. Zurrupatzea; behingoan zurrupatzen den kantitatea. Kikara bi eskuez hartuz, zurrupada luzea egin zuen. Josebak azken zurrupada eman zion kafeari.

Aztergaia: zurrupada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 2002-06-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh96 2021-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu zurrupada formarik.

zurrupada 95: Argia (“Tarteka zurrupada bat emango diot”), Berria 4 (“Eta hark, emozioz, bastoia astintzen zuen eskuineko eskuarekin, garagardoari azkeneko zurrupadak ematen zizkion bitartean”), EiTB 61 (“MIMIk lehen zurrupada emango dio bere garagardoari”), Elkar 28 (“Ahedok, nolanahi ere, kafeari zurrupada labur bat eman eta orria pasa zuen”), Euskaltzaindia (“Marik baiezko mutua ematen dio, gero zurrupada bat urari”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zurrupada 31: Harkaitz Cano 3 (“Cutty Shark zurrupadatxo bat hartu eta lo, zurrupadatxo bat hartu eta lo, amesgaizto bat eta zurrupadatxo bat, elkarren segidan”), Iñaki Zabaleta 3 (“Isilunean kafeontzia hartu eta zurrupada bat kendu zion”), Jon Arretxe 5 (“Kaixo, hau al da gela librea daukan pisua? - galdetu zigun atzamar artean zeukan zigarroari zurrupada luzea eman eta kea patxadaz bota ondoren”), Lopez de Arana (“Tableta herrestan eraman zuen ur-zurrupadak eztarria gozatu zion”), Aitor Arana 2 (“Piztu bezain azkar zurrupada luzea eta sakona eman zion, ondoren kea arnasarekin batera kanporatzeko”), Pello Lizarralde 2 (“Abelen hitzak entzunda Joxek sudur-zurrupada bat egin du, jiratu eta bidera atera da”), Joseba Sarrionandia (“Behin, bere zigarroari zurrupada bat hartzen utzi zigun Josemariri eta bioi, bera erretzen hasi orduko, eta gero kafe garau bana eman zigun, ahoan mihizkatzeko, etxean ohar ez zitezen”), Iban Zaldua (“Martiniari zurrupadatxo bat eman ondoren, hitz hauek gehitu zituen: "Bizitza batzuk salbatu nitian egun hartan”), Karlos Zabala (“Gorputza atzerantz ematen zuen trenkadaren kontra, eta bere groga zurrupada txikiz edaten zuen, solaskideei begira”), Imanol Unzurrunzaga (“Halakoxea da, izan ere, filosofia: ez dago adinik filosofiaren eragin eremutik kanpo; eta filosofia zeureganatzera eta beraren ur gardenetan irrika biziagoz edatera zu bultzatu nahian, zure egarriaren berri ondotxo jakin arren, zurrupadatxo hau, nolabait esateko, bidali nahi izan dizut; ez, otoi, zapuztu nire itxaropena, gogoko izango duzula eta pizgarri gertatuko zaizula espero baitut.”), Sonia Gonzalez, Anton Garikano…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu isiltzekoa da

zurrupa, zurrutada (eta hurrupa) arautuak aski dira, lantaldearen ustez.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zurrutada ‘edateko ekintza’ eta zurrupada ‘zurrupatzekoa’ bereizteko sartzea komeni da.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ada.

zurrupaka
adb. Zurrupatuz. Zurrupaka edan.

Aztergaia: zurrupaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

zurrupakari
adj. Asko edaten duena. Gormanta, maiz zurrupakari.

Aztergaia: zurrupakari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-kari.

zurrupatu, zurrupa/zurrupatu, zurrupatzen
du ad. Hurrupatu, xurgatu. Arrautza zurrupatu. Ostadarrak itsasoko ura zurrupatzen zuelako ustea. || Delako mea gipuzkoarrei kentzen zietela (zurrupatzen zietela, zehazkiago) uste zuten hauek.

Aztergaia: zurrupatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. hurrupatu.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zurrupatu, zurrupa(tu), zurrupatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zurrupatu, zurrupa(tu), zurrupatzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "zurrupagailu ere hartuko nuke 'aspiradora' adierazteko" (1997-07-14)

zurrupatzaile
adj./iz. Zurrupatzen duena. Garai hartan Jerusalemen aurkitzen zen erreinuaren zurrupatzaile Herodes.

Aztergaia: zurrupatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zurrust
onomat. bizk. Zurrupatzean egiten den hotsaren onomatopeia. Ik. hurrup; zurrut.
Azpisarrerak

Aztergaia: zurrust

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. onomat.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

hurrengo pasaldian ikusiko dira zurrust, zurrustada, zurrustadaka formak, "Bizk. g.er." baitira, dirudienez.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper