maluta
1 iz. Elurra egiten duenean erortzen diren kristal multzo arinetako bakoitza. Ik. mataza 4. Elurra gero eta trinkoago ari zuen, eta malutak eder eta lodi kokatzen ziren zelaietan. 2 iz. Elur maluten itxurako puska. Gosaria zerbitzatzen dio, arto malutak eta tea (Ik. maluta 4). Bost kilo olo maluta eta lau kilo arroz. 3 iz. Artileaz mintzatuz, multzoa. Ardien ile malutak burdin hari arantzadunetan.
4 iz. bizk. Artaburuko hostoa. Ik. zurikin. Lastamarrega arto malutaz ondo bete. 5 iz. Atuna harrapatzeko beita, artaburuko hostoez egiten dena.