Oren (ordu) hitzarekin |
Oren (ordu) hitza gabe |
---|---|
oren bata da |
*bata da |
bi orenak dira |
biak dira |
hiru orenak dira |
hirurak dira |
Oren (ordu) hitzarekin |
Oren (ordu) hitza gabe |
---|---|
oren batean jinen da |
*batetan jinen da |
bi orenetan jinen da |
bietan jinen da |
hiru orenetan jinen da |
hiruretan jinen da |
Aldiz, laurden hitzaren kasuan, pluraleko marka (-ak) bi lekutan ager daiteke: lehen osagaian (ordua) edo bigarrenean (laurden). Bat zenbakiaren kasuan, singularreko marka (-a) hartzen du: oren bata eta laurden. Bigarren osagaiak aldiz, pluraleko marka hartzen du: oren bat eta laurdenak.
|
Plural marka lehen osagaian |
Plural marka bigarren osagaian |
---|---|---|
2:15 |
biak eta laurden bi orenak eta laurden |
bi eta laurdenak bi oren eta laurdenak |
3:15 |
hirurak eta laurden |
hiru eta laurdenak |
5:15 |
bostak eta laurden |
bost eta laurdenak |
Minutuen adierazteko, singularraren erabilera gomendatzen du Euskaltzaindiak: seiak eta hogei, hamarrak eta bost, seiak hogei guti, hamarrak bost guti.
Arratsaldeko 5etan, Goizeko 11,30etan
bi orenak / biak
bi orenak eta erdietan, biak eta erdietan, bi eta erdietan, bi oren eta erdietan
bi orenak eta laurden, biak eta laurden, bi eta laurdenak, bi oren eta laurdenak
*hirur orenak, *laur orenak, *laur orenetan, *hiruak eta erdi, *hiruak eta erditan, *bi orenak eta laurdenak, *etʼerdi, *eterdi
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.