Euskara eskuz esku

Euskara batuaren historia Ipar Euskal Herrian

Jean-Baptiste Coyos

LeizarragaBerrogeita hamar bat urtez euskara batuak bere bidea egin du; Ipar Euskal Herrian ere bai. Era batez, lurralde horretan euskara batuaren historia luzea da. XVI. mendean hasi dela erran daiteke, Joannes Leizarragarekin (1571). Orduan, tokiko euskara ezberdinen gainetik beste bat xerkatzen zuela erraten zuen, euskara bat denentzat ulergarria. Eta gero, mendez mende, idazle batzuek edo euskararen akademia baten, edo ortografia batu baten, edo euskara batu baten beharra aipatzen zuten. Bistan da bilera hori orduko testuinguru soziolinguistikoan kokatuz. Izenen artean, Axular, Juan de Tartas, Arnaud Oihenart, Etxeberri Sarakoa, Agosti Xaho aipa ditzakegu, besteak beste.

1919an sortu bezain laster, mugaren bi aldeetako Euskaltzaindiko kideek ikerketa, txosten eta bilkurak egin zituzten euskararen batasunaz. Baina Euskaltzaindiak kanpoko eta barneko kontrako indarrak bazituen eta 60ko hamarkada arte aitzinamendu ttipiak izan ziren euskararen estandardizazioaren alorrean. Urrats erabakagarria Baionan 1963-1964 urteetan izan zen. Hain zuzen, euskara batuaren sortzea lotua baldin bada Euskaltzaindiak 1968ko urrian antolatu zuen Arantzazuko Biltzarrari, Txillardegiren zuzendaritzapean Baionako bilkurek euskara batuaren lehen oinarriak proposatu zituzten eta Euskaltzaindiak Arantzazun onartu zituen.

Geroztik euskara batua garatu da, idatzia eta ahozkoa, bizi modernoko alor denetan sartuz, Hegoaldeko eta Iparraldeko ekarpenei esker. Baina hori tokiko ñabardura eta berezitasunekin, Ipar Euskal Herrian gertatzen den bezala frantsesaren eta lurralde horretako euskalkien eraginarengatik.

Testu osoa irakurtzeko hemen klika. →

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.