Euskara eskuz esku

Euskara batua, euskalkiak eta frantsesa Ipar Euskal Herrian:
2018ko inkesta soziolinguistikoa

Euskara Batuaren Eskuliburua Gaur egun Ipar Euskal Herrian euskara batuaren, euskalkien eta frantsesaren arteko harremanak ulertzea beharrezkoa da euskararen alde eramaten diren hizkuntza politiken eraginkortsuna indartzeko. Konplexu, aldakor eta guti ikertua den hizkuntza-ekosistema hori ulertzen saiatzeko, 13 galderako inkesta bat eraiki dugu eta eraman 40 euskararen preskribatzailerekin (irakasle, idazle, kazetari, itzultzaile...). Hona emaitza nagusiak:

  • Lekukoen % 95ek inguru Ipar Euskal Herrian euskara batua beharrezkoa dela pentsatzen dute.
  • % 92,50ek baino gehiagok lurralde horretako hizkeren berezitasunak zaindu behar direla uste dute. Kontraesanik ez da bi iritzi hauen artean.
  • % 80k baino gehiagok euskara batuak euskalkiei kalterik egiten ez diela.
  • Erdiak baino gehiagok euskara batu berezi bat badela orain lurraldean, frantsesaren eta lurraldeko euskalkiengatik.
  • Inkestatuen arabera, Ipar Euskal Herrian euskara batua ez da ongi ezagutua, euskalkiekin nahasten da eta euskaraz eskolatuak ez diren euskaldunentzat zalantzazkoa da.
  • Baina lehen arazoa lurralde horretan osoki nagusitzen den frantsesa da. Euskaran berean ere eragina du.
  • Nagusiki, euskara batua Hego Euskal Herrian eta Hegoaldekoekin erabilia da. Lan-hizkuntza da ere. Aldiz, euskalkia, bat menperatzen dutenen kasuan, hurbiltasunaren hizkuntza da.
  • Geroan, oraingo bilakaera hau jarraikitzen baldin bada, familian eta eskolan guti transmitituak baitira, euskalkiak ahulduko direla eta euskara batua indartuko dela da inkestatuengan aurreikuspen hedatuena.

Inkestaren aipamen osoa irakurtzeko hemen klika. →

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.