Jean-Baptiste Coyos
Gizarte jakin batean, hizkuntza baten estatusa estatus juridikoaren, dituen funtzioen eta erabilera eremuen araberakoa da, beste hizkuntzen ondoan. Ipar Euskal Herrian euskara hizkuntza nagusi baten ondoan bizi da, frantsesa.
Euskarak oraino ofizialtasunik eskuratu ez du, frantses konstituzioaren 75-1. artikuluak hori baldin badio ere: «Eskualdeetako hizkuntzak Frantziaren ondare dira» (2008). 2018an Euskal Hirigune Elkargoak aitortu dion ofizialtasuna sinbolikoa da nagusiki. Halere, legeriak dokumentu ofizial bat euskaraz izan dadila debekatzen ez du, dokumentu horren frantsesezko bertsioak balio juridikoa bakarrik baduela jakinez.
Euskararen eta euskarazko irakaskuntza azkarki garatzen ari da Ipar Euskal Herrian; 2018an adibidez, ama-eskolako haurren % 50ek murgiltze ereduan edo parekotasuneko elebidun ereduan ikasten zuten. Eskola euskara desagertarazteko tresna nagusietarik bat izan bazen, orain euskara transmititzeko tresna garrantzitsuena balikatu da. Gainera euskara irakaskuntza-hizkuntza da, funtzio berri bat.
Euskara euskal kultura herrikoiaren hizkuntza da: kantua, antzerkia, bertsolaritza, literatura... Haren lekua, ahula izanik ere, emendatzen da pixka bat zinema eta ikus-entzunezko ekoizpenean. Informazio eta komunikabideetan ere leku ahula du euskarak (prentsa, irratia, telebista, sare sozialetan). Halere, Interneten dauden Munduko hizkuntzen % 5etan dugu. Halaber, mundu sozio-ekonomikoan euskararen presentzia ahula da, irakaskuntzatik, kulturatik kanpo eta neurri ttipiagoan laborantzan eta turismoan. Azkenik, kasik desagertu zen familia-transmisio behar-beharrezkoa egonkortu da, guraso gazteengan emendatuz ere iduriz.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.