Laukietako hitz-zerrendak Iparraldeko irakurle euskaldunari lagungarriak izan nahi zaizkio, hitzek Iparraldeko moldean zein adiera izan dezaketen jakin dezan.
Euskara estandarra / Iparraldeko ohiko moldea adierazi ditugu izenburuak, baina komeni da zehaztapen batzuk egitea. Hauek, bereziki:
Gaurko euskararen ekoizpenean Hegoaldeak duen indarra kontuan harturik, ez da harritzekoa estandar diogun horretan forma anitz Hegoaldekoak izatea egun. Batzuetan forma horiek ez dira neutroak, Euskaltzaindiaren Hiztegian Heg., Heg. Beh., Heg. Lgart., Herr., Gip. ala Bizk. marka daramate besteak beste(1).
Bigarren zutabean, Iparraldeko ohiko moldea deituan, Iparraldeko euskaldun arruntarentzat ezagunagoak diren formak sartu dira. Forma horiek Euskaltzaindiaren Hiztegiak hobesten dituen formak izan daitezke batzuetan. Aparteko tratamendua eman diogu zenbaitetan zubererari (Zub.); izan ere, euskalki horretan batzuetan ahoskera edo hitza bera (bukatu, amaitu / Zub. urrendu [ürrentü]) ezberdina izanik, komeni da ageriko oharra egitea, batez ere ahoskerari dagokionez.
Holako korrespondentzia azaltzen denean, usu sinonimo hitza erabiltzen da nahiz agian zehatzagoa litzatekeen anitzetan geosinonimo terminoa erabiltzea, ipar/hego isoglosa agertzen baita hitz anitzen erabileran. Guk hemen baliokide hitza hautatu dugu. Bi hitzen arteko sinonimotasuna gehienetan osoa ez da, haien erabilera-testuinguruak berdin-berdinak ez baitira.
Mailegu-hitzetan agerikoa da, alde batetik, gaztelaniaren eragina (alkate, kale, kotxe...), eta, bestetik, frantsesarena (auto, diozesa, finitu...).
Zutabeetako baliokidetasunak ez dira beti pare-parekoak. Zenbaitek, baliokidearen adieraz gain, beste adiera bat ukan dezakete.
Hitz denak Euskaltzaindiaren Hiztegian (EH) daude, bizpahiru salbuespen izan ezik.
|
Euskara estandarra |
Iparraldeko ohiko moldea |
---|---|---|
A |
abesti |
kantu, kanta kantore (Zub.) |
|
abuztu |
agorril |
|
adina (konparaketa) |
bezainbat |
|
ahots |
boz |
|
aitzakia |
estakuru, desenkusa |
|
akats |
huts |
|
albiste |
berri (komunikabideak) |
|
alkate |
auzapez, mera |
|
amaitu |
bukatu, burutu, finitu urrendu [ürrentü] (Zub.) |
|
animatu |
motibatu, kuraia hartu, kuraia eman |
|
aprobetxatu (Heg.) |
baliatu, profitatu |
|
apuntatu (Heg.) |
idatzi, oharrak hartu |
|
apustu |
pario |
|
arakatu |
ikertu, miatu |
|
arazo |
problema, auzi, afera |
|
areagotu |
gehitu, indartu |
|
arerio |
etsai, kontrako izterbegi (Zub.) |
|
arestian |
duela guti adesara (Zub.) |
|
arnasa |
hats |
|
arreta |
arta, kasu emate, kasu egite |
|
asko |
anitz |
|
astindu |
inarrosi |
|
atondu |
prestatu, antolatu, moldatu |
|
atseden |
pausu, deskantsu |
|
atxilotu |
arrastatu, preso hartu |
|
atze |
gibel |
|
aulki |
jarleku, kadira |
|
aurka |
kontra, aitzi |
|
aurpegi |
bisaia, begitarte |
|
aurre |
aitzin |
|
azaldu |
agertu |
|
azkar |
laster, fite |
|
azoka |
feria, merkatu |
|
Euskara estandarra |
Iparraldeko ohiko moldea |
---|---|---|
B |
babestu |
gerizatu, zaindu, begiratu |
|
balantze |
bilan |
|
bale (Heg. Beh.) |
ados, akort |
|
balorazio (Heg.) |
ebaluatze, estimatze, balioztatze |
|
barre |
irri |
|
barru |
barne |
|
begiratu |
so egin |
|
betaurreko |
begi-lagun, luneta (hitz horiek EHn ez dira) |
|
bezero |
erosle |
|
bidali |
igorri |
|
bikain |
guziz on, hauta, ezin hobe |
|
bilera |
bilkura |
|
bueltatu (Heg. Lgart.) |
itzuli, bihurtu |
|
Euskara estandarra |
Iparraldeko ohiko moldea |
---|---|---|
D |
demonio |
deabru [debru], satan adar, addar (Zub.) |
|
denda |
saltegi, saltoki |
|
derrigorrezko (Heg.) |
baitezpadako, nahitaezko |
|
dezente, dexente (Lgart.) |
1. franko, anitz 2. aski, nahiko |
|
domina |
medaila |
|
dortoka |
apoarmatu |
|
dotore |
1. eder 2. goi(-)mailako |
|
Euskara estandarra |
Iparraldeko ohiko moldea |
---|---|---|
E |
eguraldi |
aro, denbora |
|
elizbarruti |
diozesa |
|
emakume |
emazte |
|
enparantza |
plaza |
|
erraldoi (adjektiboa) |
zinez handi, izigarri handi |
|
erreparatu (Heg.) |
ohartu, konturatu, hauteman |
|
erretiro |
erretreta |
|
erretratu (Heg.) |
potret |
|
erronka (Heg.) |
desafio |
|
errota |
eihera |
|
esaldi |
erranaldi |
|
esamolde |
errateko molde |
|
esan |
erran |
|
eskarmentu |
esperientzia |
|
eskutitz |
gutun |
|
esparru |
eremu |
|
espetxe |
presondegi |
|
estu |
hertsi, tinko |
|
etorkizun |
gero (izena) |
|
euskarri |
oinarri |
|
ezkutatu |
gorde, kukutu |
|
eztanda |
lehertze, zartatze |
|
Euskara estandarra |
Iparraldeko ohiko moldea |
---|---|---|
G |
Gabon (Heg.) |
Eguberri |
|
gailendu |
nagusitu, irabazi |
|
gaixo |
eri |
|
galera |
galtze, kalte |
|
garrantzi |
inportantzia, munta |
|
garrasi |
oihu |
|
gatibu |
preso, presoner |
|
gaur |
egun |
|
gauza izan |
gai izan |
|
geratu |
gelditu ekuratu [eküratü] (Zub.) |
|
gertu |
prest, hurbil (bi erranahiak) |
|
gonbidapen |
gomit |
|
gonbit |
gomit |
|
gotzain |
apezpiku |
|
gurpil |
errota |
|
Euskara estandarra |
Iparraldeko ohiko moldea |
---|---|---|
H |
hagitz (adberbioa) |
anitz |
|
hanka |
zango |
|
hizkuntza |
mintzaira, lengoaia |
|
hurrengo |
ondoko, datorren, heldu den |
|
Euskara estandarra |
Iparraldeko ohiko moldea |
---|---|---|
I |
igaro |
iragan, pasatu igaran (Zub.) |
|
igo |
igan |
|
ilara |
lerro, andana |
|
inoiz |
nehoiz |
|
inola |
nehola |
|
inon |
nehon |
|
inor |
nehor |
|
ipini |
ezarri, jarri |
|
irail |
buruil setemer (Zub.) |
|
iritsi |
heldu |
|
irten |
atera, jalgi |
|
itsatsi |
lotu, atxiki |
|
itxaron |
igurikatu, iguriki, beha egon, aiduru egon |
|
itxi |
hetsi, zerratu |
|
Euskara estandarra |
Iparraldeko ohiko moldea |
---|---|---|
J |
jagon (Bizk.) |
zaindu, begiratu |
|
jaio |
sortu |
|
jakina |
bistan da |
|
jaso (1. aditza) |
bildu, eskuratu |
|
jaso (2. aditza) |
eraiki, altxatu |
|
jaso (adjektiboa) |
goi(-)mailako, landu (adj.) |
|
jazo |
gertatu, agitu |
|
jostun |
dendari |
|
Euskara estandarra |
Iparraldeko ohiko moldea |
---|---|---|
K |
kaixo (Heg. Lgart.) |
agur (lehen agurtze hitza) |
|
kale |
karrika |
|
kale egin |
huts egin |
|
kartel (Heg.) |
afixa |
|
kartzela |
presondegi |
|
koaderno (Heg.) |
kaier |
|
koma |
kakotx |
|
konforme (Heg. Herr.) |
ados, akort |
|
konpromiso (Heg.) |
engaiamendu |
|
kotxe |
auto, beribil |
|
kuadrilla (Heg. Beh.) |
lagun(-)talde |
|
Euskara estandarra |
Iparraldeko ohiko moldea |
---|---|---|
L |
laga |
utzi |
|
listo (Lgart.) |
eta kitto, eta aski |
|
Euskara estandarra |
Iparraldeko ohiko moldea |
---|---|---|
M |
mendate |
lepo (geografia) |
|
Euskara estandarra |
Iparraldeko ohiko moldea |
---|---|---|
N |
notizia (Heg.) |
berri (komunikabideak) |
|
nozitu |
jasan, pairatu |
|
Euskara estandarra |
Iparraldeko ohiko moldea |
---|---|---|
O |
oholtza |
taulada |
|
olatu (Heg.) |
uhin |
|
ondo |
ontsa, ongi |
|
onura |
abantaila, probetxu |
|
ordu |
oren, tenore |
|
osasun |
osagarri |
|
Euskara estandarra |
Iparraldeko ohiko moldea |
---|---|---|
P |
partitura |
partizio (musika) |
|
pentsio |
erretreta |
|
porrot egin |
huts egin |
|
Primeran (Gip. Beh.) |
oso ongi, izigarri ontsa |
|
Euskara estandarra |
Iparraldeko ohiko moldea |
---|---|---|
S |
samar |
aski, nahiko |
|
semaforo (Heg.) |
su (gorri) (bide-zirkulazioa arautzeko) |
|
sendo |
gotor, azkar |
|
senide |
1. haurride 2. askazi |
|
senitarte |
familiako |
|
sentitu (Heg.) |
atsekabe hartu, damu izan |
|
suertatu |
gertatu |
|
suspertu |
indartu, bizkortu |
|
Euskara estandarra |
Iparraldeko ohiko moldea |
---|---|---|
T |
tamaina (Heg.) |
izari |
|
tamalez |
zoritxarrez, damurik, maluruski |
|
tortilla (Heg.) |
moleta |
|
txanda |
aldi (adib.: Orain ene aldi da.) |
|
txiro |
behartsu, pobre |
|
txukun |
garbi, xahu |
|
Euskara estandarra |
Iparraldeko ohiko moldea |
---|---|---|
U |
udaletxe |
herriko etxe |
|
ugazaba |
etxeko jaun / etxeko andre, nagusi, enpresaburu |
|
ukitu |
hunkitu, hunki |
|
ulertu |
konprenitu entelegatu (Zub.) |
|
urduri |
zainetan ekurugaitz [ekürügaitz] (Zub.) |
|
Euskara estandarra |
Iparraldeko ohiko moldea |
---|---|---|
X |
xelebre (Heg. Herr.) |
bitxi, arraro |
|
Euskara estandarra |
Iparraldeko ohiko moldea |
---|---|---|
Z |
zeharo |
arras, osoki, guziz |
|
zerraldo |
1. hilkutxa 2. hilik bezala |
|
ziurtatu |
segurtatu |
(1) Heg.: Hegoaldea, Heg. Beh.: Hegoaldea Behe-mailakoa, Heg. Lgart.: Hegoaldea Lagunartekoa, Herr.: Herri-mailakoa, Gip.: Gipuzkera, Bizk.: Bizkaiera.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.