Euskara eskuz esku

34. araua. Hiru kiloko haurra, lau hankako mahaia

Gramatika-atalak: Sintaxia
  • Nolako? galderari erantzuten dioten sintagmetan, -ko atzizkia hobesten da euskara batuan. Erran nahi baita mugatu singularra erabiliko dela eta ez mugagabea (ez -tako forma): adineko gizona, neurri handiko harria.
  • Adina, prezioa, neurria, izaria, pisua edo denbora adierazten duen izen bat zenbatzaile batekin agertzen delarik, -ko atzizkia hobesten da: bi urteko haurra, sei kilometroko ibilaldia, hiru kiloko gasna.
  • Zonbaitetan, -tako (mugagabea) edo -etako (mugatu plurala) atzizkiak erabiltzen dira Nongo? galderari erantzuteko: hiru etxetako haurrak / hiru etxeetako haurrak.
  • Atzizki horiek erabil daitezke ere honelako bereizketak egiteko:
    • zazpi urtetako arnoa (arnoa zazpi urtetan, ez zortzitan, bildua izan da)
    • zazpi urteetako arnoa (aitzinetik ezagutzen ditugun zazpi urte diferenteetan bildua izan den arnoa)
    • zazpi urteko arnoa (botilan den arnoak zazpi urte ditu).

Idazkera zuzenak

adineko gizona, neurri handiko harria, bi urteko haurra, hiru kiloko gasna

Idazkera okerrak

*adinetako gizona, *neurri handitako harria, *bi urtetako haurra, *hiru kilotako gasna

Euskaltzaindiaren araua
34. arau osoa ikusi
Euskara Batuaren Eskuliburua
934. fitxa, 1417. fitxa

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus