Adierazpen honetan, Euskaltzaindiak dio euskalkiak eta tokiko hizkerak aztertu eta landu behar direla, ortografia eta azpiegitura zainduz. Euskara baturako eta euskalkietarako esparru eta joko-arau zehatzagoak ezartzen edo berrezartzen ditu.
Hegoaldean, euskarak hizkuntza ofizialaren estatusa badu (gaztelaniarekin batean). Ondorioz, Euskaltzaindiak euskalkien erabilera eguneratu eta sistematizatu du, 1994an atera adierazpen baten bidez: «Euskalkien erabilera Administrazioko 1. eta 2. hizkuntz eskakizunetan».
1994ko agiri horren eranskinean honelako irizpideak finkatu eta proposatu zituen Euskaltzaindiak:
Ahozkoan eta lagunarteko hizketan ohikoak diren laburtzapenak gaitzetsi egin zituen.
Tokian tokiko fonetismo bereziak gaitzetsi egin zituen.
Euskalkian forma bi edo gehiago erabiltzen direnean, batuarekin bat datorrena hobetsi zuen.
Batasunerako erabaki den deklinabidea derrigorrezkotzat jo zuen, baina bizkaierazko zenbait forma berezi ere ontzat emanez.
Batasunerako erabaki den aditz-jokoa derrigorrezkotzat jo zuen, baina euskalkiko forma batutzat har daitezkeenak ere ontzat emanez.
Euskara batuko eta euskalkietako sintaxi-zuzentasuna bat bera dela aitortu zuen.
Morfologian, hitzen forma dialektal tradiziodunak ere (bakotxa, barri, burruka, edur, elexa, parkatu...) ontzat eman zituen».
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.