Merezi izan aditza dela eta, ontzat ematen ditut honelakoak: Mikelek saria merezi du. Sanferminetara joatea merezi du. Donostiako Parte Zaharrera joatea merezi du.
Baina beste perpaus hau (Euskaltzaindiaren 31. arauan esaten denaren kontra doana) ontzat eman al daiteke?: Arestian aipatutakoak (hau da), Donostiako Parte Zaharrera joateak, merezi du.
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, lokuzioak/kolokazioak
Subjuntiboa nola egiten da eskatu aditzarekin: eskatu diote etor dadila ala eskatu diote etor dadin? Eta proposatu, gomendatu eta aholkatu aditzekin?
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, joskera > aditz-joskera, perpausa > osagarriak
Ba al dago esaterik?:
Hitz egiten bukatu du
Hitz egitea bukatu du
Idazten bukatu dugu
Idaztea bukatu dugu?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak
Zertan oinarritzen zara hori esateko galderari nola erantzun behar zaio aditz bat erabiliz?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak
Zuzena al da Nik ez dut uste gu IZORRA GAITEZEN egiten dutenik, baina kalte egiten digute esaldia?
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak
Egoeraren arabera, etxearen edo etxeko erabiltzen dugu: etxearen neurriak, etxeko leihoak... Horrela jokatzen al da NORAKO eta NORENTZAT kasuetan ere? Adibidez: Diru hau etxea erosteko da, eta beste hori, autoa erosteko. Testuinguru horretan, zuzena al da Diru hau etxearentzat da, eta beste hori, autoarentzat esaldia?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > izenak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak
Amak ez zuen bere alaba haurtzaindegira bidaltzen: aitona-amonekin uzten zuen merkeagoa izateagatik esaldian -t(z)eagatik zuzena da ala -(e)lako erabili behar da?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > kausa
Zein da hobestekoa erretzearen ohitura / erretzeko ohitura formen artean?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Badakit ez direla berdin etortzeagatik (kausa zein helburua) eta etorriagatik (kontzesiboa). Baina lehenaldi burutuak izan eskatzen duenean ez daukat hain argi. Hau da: Aita etorri izanak poztu du moldatu eta Aita etorri izanagatik (kausa) poztu da esan al daiteke? Ala Aita etortzeagatik poztu da esan behar da? Nik lehena erabiltzen dut, baina ez dakit ongi dagoen.
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > partizipioa, perpausa > kausa, perpausa > kontzesioa
Zuzenak al dira honako hiru esaldiok?
Besteez gogoratzeko esatera etorri zara.
Besteez gogora nadin esatera etorri zara.
Besteez gogora nadila esatera etorri zara.
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak