Zertan oinarritzen zara hori esateko galderari nola erantzun behar zaio aditz bat erabiliz?
Galdera horri erantzuteko bide arruntena eta erabiliena inesiboko -(e)an kasu-marka erabiltzea da. Adibidez: Liburu horretan oinarritzen naiz esan dizudana esateko.
Aditz bat erabili behar izanez gero (betiere gogoraraziz ez dela bide ohikoena) aditz-izena erabili beharko genuke, -(e)an kasu-markarekin orduan ere. Adibidez: esatean, entzutean, egitean...
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.