Zuzena al da Nik ez dut uste gu IZORRA GAITEZEN egiten dutenik, baina kalte egiten digute esaldia?
Literatura-tradizioak erakusten duenez, gu izorratzeko esatea da ohikoena, baina izorra gaitezen ere zuzena da.
Bestalde, Euskaltzaindiaren Hiztegiak dio [EH:izorratu] aditza (bigarren adieran, arrunkeria gisa markatutakoan, ‘kalte egin, hondatu’ adieran) da/du aditza dela; beraz, bietara joka daiteke. Andreak ez nau erruki, izorratu nau ederki (du ad.). Oraingoan, ondo izorratu naiz (da ad.).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.